SlideShare a Scribd company logo
1 of 21
Download to read offline
PEDAGOGOEN
KONPARAKETA
Haizea Salegi Prieto
GA2
1.SARRERA
Ondorengo lan honetan, zortzi
pedagogo desberdinen arteko
berdintasunak nahiz
desberdintasunak aurkezteaz gain,
gaur egun pedagogo horien ideak
aplikagarriak diren ala ez azalduko
dut.
1.- Paradigma Ekologikoa.
2.- Konduktismoa.
3.- Konstruktibismoa.
4.- Alexander Neill eta Eskola Alternatiboak.
5.- Celestin Freinet.
6.- Ovide Decroly.
7.- Emakume pedagogoak
8.- Pedagogia kritikoa
2.BERDINTASUNAK
Nahiz eta pedagogo bakoitzak bere ezaugarri nahiz ideiak,
eta elkarren artean zeharo desberdinak izan, badaude
puntu batzuk non elkarrekin bat egiten duten. Hala ere,
ondoren aipatuko ditudan berdintasun guztiak ez dira
Pedagogo guztietan ematen, baina bai gehienetan.
=
2.1.Espazioa eta giroa
Hezkuntza egoki bat jasotzeko, garrantzia
handia ematen die inguruneari eta
espazioari, hau da, ingurune nahiz espazio
egoki bat izateari.
Horrez gain, gelako klima ere egokia izatea
ezinbestekotzat jotzen dute, behar diren
materialak moduan. Gelan giro ona eta
atsegina mantentzea azpimarratzen dute.
2.2.Irakaslea
Azpimarratzen duten irakaslearen kontzeptua
bidelagun izatea da nagusiki, haurrei laguntzeko
prest dagoen pertsona. Horrez gain, ikasleentzat
erreferente dira irakasleak, hauek
heurengandik imitatuz ikasten baitute.
Irakasleak behatzaileak dira eta haurrek
beraien gaitasun eta trebetasunak garatzeko
moduko saioak bermatu behar ditu.
Irakasleek ikasle bakoitzaren garapena
errespetatu behar du, ikasle bakoitzari heziketa
egokitua eta pertsonalizatua emanez, eta heuren
interes eta nahiak kontutan hartuz.
Irakaslea = Haurra
2.3.Ikaslea
Ikaslea, ikaskuntzaren erdigunea da, beraz ikaskuntza prozesuaren protagonista.
Horrez gain, subjektu aktiboa nahiz eraikitzailea da, beraz bere ikaskuntza
prozesuaren azken arduraduna, berak eraikitzen du ezagutza, baita bere etorkizuna
ere. Esperimentatuz ikasi behar dute haurrek, beraz esperimentazioa eta praktika
bermatzen diren hezkuntza baten aldekoak dira pedagogo gehienak.
Pedagogia gehienetan, askatasunezko hezkuntza bultzatu eta azpimarratzen da,
horrela ikasleen autonomia eta autodisziplina bilatuz.
2.4.Familia
Familia nahiz eta askotan ez aintzat hartu, bada
hezkuntzaren parte ere, eta Decrolyk adibidez,
oso garrantzitsua eta beharrezkotzat jotzen du
haurren hezkuntza garapenerako gurasoen
parte-hartzea.
Alexander Sutherland Neillek ere, familia
beharrezkotzat jotzen zuen haurren hezkuntza
garapenean, familia antolaketa nahiz
kudeaketarako ezinbestekotzat joz.
3.DESBERDINTASUNAK
Pedagogo gehienek idea edota ezaugarri gehienetan bat egiten duten arren,
badago pedagogia bat besteen ideiekin nekez elkartzen dena: Konduktismoa.
=/
3.1.Ikaskuntza
Ikaskuntza prozesua gauzatzeko, estimuluez
osaturiko ingurunea beharrezkotzat jotzen da,
interakzioa eta elkarlana alde batera utziz.
Horrez gain, pedagogia honetako ikaskuntza,
memoristikoa da, beraz, interesatzen dena
haurrak teoria ikastea da eta ez bere kabuz
esperimentatuz eta praktikan jarriz ikastea.
Horrez gain, ikaskuntza errefortzu eta zigorren
ondorioa da.
3.2.Irakaslea
Irakaslea kasu honetan, ez da
ikasleen berdintzat jotzen, gelako
autoritatea da. Hezitzaileak boterea
du eta haurrei transmitituko dien
ezagutzaren iturri nagusia da.
Irakaslearen rola zuzentzailea eta
hierarkikoa da.
3.3.Ikaslea
Irakasleen rola kontuan hartuta, argi dago ikasleen rola pasiboa izango dela.
Hartzaile hutsak dira eta autoritatearen bidea soilik jarraitzen dute. Ez dute
askatasunik beraien kabuz esperimentatuz ikasteko.
4.Gaur egun aplikagarriak dira pedagogia hauek?
Pedagogia desberdinak
aztertu ondoren, gehienak
gaur egun aplikagarriak
direla esango nuke, nahiz
eta beste batzuen ideiak
aplikatzeko zaitasunak
izateko aukera ere aurkitu.
4.1.Paradigma Ekologikoa
Pedagogia hau aplikagarria dela esango nuke, gaur egungo adibide batzuk
aurkitzeko aukera baitago. Hala ere, esan beharra dago pedagogia honen
aplikazioa ez dela bere osotasunean betetzen.
1. Konfiantzaren pedagogia (Arrasateko Arizmendi ikastola, Ordiziako
Jakintza ikastola,Tolosako Laskorain ikastola…).
2. Ikas komunitatea (Zizurkilko Pedro Maria Otaño ikastetxea, Zarauzko
Orokieta ikastetxea…).
3. Amara berri (Donostiako Amara Berri eskolan, Ordiziako Urdaneta
eskolan, Beasaingo Murumendi eskolan…).
Paradigma Ekologikoa
Zenbait eskoletan aplikatua izanagatik ere, zailtasun batzuekin aurki gaitezke:
1. Eskolaren parte diren kideen sinesmen eza.
2. Motibazio falta irakasleen zein gurasoen aldetik.
3. Ingurumena lantzeko jarduera zailtasunak.
4. Aplikatzen hasteko zailtasunak egoten dira eskolaren berrantolaketa
eskatzen baitu.
4.2.Konduktismoa
Gaur egun konduktismoaren pedagogia aplikatzea gogorra eta zail samarra
dela iruditzen zait, baita zentzu gutxikoa eta haurrentzat ez hain egokia. Hala
ere, zigor nahiz sari bidez aplikatzen dela esan beharra dago.
Gaur egun, sariak zigorrak baino gehiago erabiltzen dira, nahiz eta ikerketa
baten bidez, zigorrek sariek baino erantzun hobeak lortzen dituztela
ondorioztatu.
Zigorren bidez, haurrek desegoki egindako hura ez errepikatzea nahi da, honi
gustuko duen zerbait ez emanez adibidez.
Sarien bidez, egoki egindako hori saritzen dute, urrengoan ere berriz errepika
dezaten, izandako jarrera ona zorionduta adibidez.
4.3.Konstruktibismoa
Pedagogia honen ezaugarriak gaur egun aplikagarriak direla argi eta garbi
ikusi dezakegu.
Alde batetik, ikaskuntza esanguratsuaren teoria, hau lantzeko ikasgelan
proiektuka lan egin daiteke.
Bestalde, aurkikuntza bidez lan egitea, arazoei aurre egiteko modu
desberdinak daudela ikusteko.
4.4.Alexander Neill eta Eskola Alternatiboak
Pedagogia honen helburuak, ikas-irakaste prozesua hobetzea eta luzerako
ikasketa integrala bultzatzea dira. Hala ere, ezaugarri batzuk nekez aplikatzen
dira: Gutxiengoak dira eta familiek kudeatzen dute, eskola publikoan aldaketa
superfizialak ematen dira eta haurraren autonomia garapenak mugak ditu.
Hala ere, ondorengo eskola hauetan pedagogia honen antzeko ezaugarriak
aplikatzen dira:
4.5.Celestin Freinet
Freinetek eskola kritikoa, sortzailea eta
beraz, ikertzailea sortzen du, umeentzako
heziketa integralaren zentzu argia duen
eskola.
Ikaskuntza norberaren esperientzietatik
abiatuta gauzatzen da eta idea
nagusienetakoa lankidetzaren printzipioa
da, beraz gaur egungo hezkuntzan
aplikagarria dela esango nuke.
4.6.Ovide Decroly
Pedagogia hau erabiltzen duten ikastetxeak
badaudenez, aplikagarria dela argi ikusi
daiteke. Adibidez, Madrileko Colegio
Decroly eta Bartzelonako Escola Decroly.
Eskola hauetan behaketa eta
esperimentazioa sustatzen dira eta
irakurketari nahiz idatziari garrantzia handia
ematen zaie.
4.7.Emakume pedagogoak
Gaur egun oraindik genero
berdintasuna lortu nahian gabiltza,
eta lehengo garaitik gauzak asko
aldatu nahiz arlo askotan aurrera egin
izanagatik ere, gaur egun oraindik
badago zer egina.
Esan beharra dago, lehengo garaiko
emakume pedagogoek lan asko egin
zutela eta gaur egun ditugun emaitza
asko hauek egindako lanagatik izan
direla.
4.8.Pedagogia kritikoa
Pedagogia honek baditu idea edo ezaugarri batzuk, gaur egun aplikagarriak
direnak. Adibidez:
- Eskola aberasteko eredua.
- IKasketa kooperatiboa.
- Eskola elebidunen proiektua.

More Related Content

Similar to Pedagogoen konparaketa

Pedagogo eta korronte pedagogikoak
Pedagogo eta korronte pedagogikoakPedagogo eta korronte pedagogikoak
Pedagogo eta korronte pedagogikoakNAIARASUESCUNOCHANDO
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaJuneMateo
 
Korronte pedagogikoen konparaketa
Korronte pedagogikoen konparaketaKorronte pedagogikoen konparaketa
Korronte pedagogikoen konparaketaAlaitzLarraaga
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistalanmodularra
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaXingola
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaXingola
 
Korronte pedagogikoak
Korronte pedagogikoakKorronte pedagogikoak
Korronte pedagogikoakIratiMateo
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesiaEquipoa754
 
Pedagogia desberdinak
Pedagogia desberdinakPedagogia desberdinak
Pedagogia desberdinaknaiaraZaldua
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroaLiiide
 
Aurkezpena golden 5
Aurkezpena golden 5 Aurkezpena golden 5
Aurkezpena golden 5 Monica_Rubio
 
Aurkezpena -Paradigma Ekologikoa-
Aurkezpena  -Paradigma Ekologikoa-Aurkezpena  -Paradigma Ekologikoa-
Aurkezpena -Paradigma Ekologikoa-HaizeaSalegi
 
Paradigma ekologikoaa power
Paradigma ekologikoaa powerParadigma ekologikoaa power
Paradigma ekologikoaa powernaiaraZaldua
 

Similar to Pedagogoen konparaketa (20)

Pedagogo eta korronte pedagogikoak
Pedagogo eta korronte pedagogikoakPedagogo eta korronte pedagogikoak
Pedagogo eta korronte pedagogikoak
 
Pedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketaPedagogoen alderaketa
Pedagogoen alderaketa
 
Korronte pedagogikoen konparaketa
Korronte pedagogikoen konparaketaKorronte pedagogikoen konparaketa
Korronte pedagogikoen konparaketa
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebista
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntauta
 
Artikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntautaArtikulun sintesie juntauta
Artikulun sintesie juntauta
 
Pedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioaPedagogien konparazioa
Pedagogien konparazioa
 
Pedagogoen lana
Pedagogoen lanaPedagogoen lana
Pedagogoen lana
 
Korronte pedagogikoak
Korronte pedagogikoakKorronte pedagogikoak
Korronte pedagogikoak
 
Bi irakasle gelan
Bi irakasle gelanBi irakasle gelan
Bi irakasle gelan
 
10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia10. baliabideen sintesia
10. baliabideen sintesia
 
Pedagogia desberdinak
Pedagogia desberdinakPedagogia desberdinak
Pedagogia desberdinak
 
XXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntzaXXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntza
 
XXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntzaXXI.mendeko hezkuntza
XXI.mendeko hezkuntza
 
1. foroa
1. foroa1. foroa
1. foroa
 
Todo
TodoTodo
Todo
 
Pedagogoen lana
Pedagogoen lanaPedagogoen lana
Pedagogoen lana
 
Aurkezpena golden 5
Aurkezpena golden 5 Aurkezpena golden 5
Aurkezpena golden 5
 
Aurkezpena -Paradigma Ekologikoa-
Aurkezpena  -Paradigma Ekologikoa-Aurkezpena  -Paradigma Ekologikoa-
Aurkezpena -Paradigma Ekologikoa-
 
Paradigma ekologikoaa power
Paradigma ekologikoaa powerParadigma ekologikoaa power
Paradigma ekologikoaa power
 

Pedagogoen konparaketa

  • 2. 1.SARRERA Ondorengo lan honetan, zortzi pedagogo desberdinen arteko berdintasunak nahiz desberdintasunak aurkezteaz gain, gaur egun pedagogo horien ideak aplikagarriak diren ala ez azalduko dut. 1.- Paradigma Ekologikoa. 2.- Konduktismoa. 3.- Konstruktibismoa. 4.- Alexander Neill eta Eskola Alternatiboak. 5.- Celestin Freinet. 6.- Ovide Decroly. 7.- Emakume pedagogoak 8.- Pedagogia kritikoa
  • 3. 2.BERDINTASUNAK Nahiz eta pedagogo bakoitzak bere ezaugarri nahiz ideiak, eta elkarren artean zeharo desberdinak izan, badaude puntu batzuk non elkarrekin bat egiten duten. Hala ere, ondoren aipatuko ditudan berdintasun guztiak ez dira Pedagogo guztietan ematen, baina bai gehienetan. =
  • 4. 2.1.Espazioa eta giroa Hezkuntza egoki bat jasotzeko, garrantzia handia ematen die inguruneari eta espazioari, hau da, ingurune nahiz espazio egoki bat izateari. Horrez gain, gelako klima ere egokia izatea ezinbestekotzat jotzen dute, behar diren materialak moduan. Gelan giro ona eta atsegina mantentzea azpimarratzen dute.
  • 5. 2.2.Irakaslea Azpimarratzen duten irakaslearen kontzeptua bidelagun izatea da nagusiki, haurrei laguntzeko prest dagoen pertsona. Horrez gain, ikasleentzat erreferente dira irakasleak, hauek heurengandik imitatuz ikasten baitute. Irakasleak behatzaileak dira eta haurrek beraien gaitasun eta trebetasunak garatzeko moduko saioak bermatu behar ditu. Irakasleek ikasle bakoitzaren garapena errespetatu behar du, ikasle bakoitzari heziketa egokitua eta pertsonalizatua emanez, eta heuren interes eta nahiak kontutan hartuz. Irakaslea = Haurra
  • 6. 2.3.Ikaslea Ikaslea, ikaskuntzaren erdigunea da, beraz ikaskuntza prozesuaren protagonista. Horrez gain, subjektu aktiboa nahiz eraikitzailea da, beraz bere ikaskuntza prozesuaren azken arduraduna, berak eraikitzen du ezagutza, baita bere etorkizuna ere. Esperimentatuz ikasi behar dute haurrek, beraz esperimentazioa eta praktika bermatzen diren hezkuntza baten aldekoak dira pedagogo gehienak. Pedagogia gehienetan, askatasunezko hezkuntza bultzatu eta azpimarratzen da, horrela ikasleen autonomia eta autodisziplina bilatuz.
  • 7. 2.4.Familia Familia nahiz eta askotan ez aintzat hartu, bada hezkuntzaren parte ere, eta Decrolyk adibidez, oso garrantzitsua eta beharrezkotzat jotzen du haurren hezkuntza garapenerako gurasoen parte-hartzea. Alexander Sutherland Neillek ere, familia beharrezkotzat jotzen zuen haurren hezkuntza garapenean, familia antolaketa nahiz kudeaketarako ezinbestekotzat joz.
  • 8. 3.DESBERDINTASUNAK Pedagogo gehienek idea edota ezaugarri gehienetan bat egiten duten arren, badago pedagogia bat besteen ideiekin nekez elkartzen dena: Konduktismoa. =/
  • 9. 3.1.Ikaskuntza Ikaskuntza prozesua gauzatzeko, estimuluez osaturiko ingurunea beharrezkotzat jotzen da, interakzioa eta elkarlana alde batera utziz. Horrez gain, pedagogia honetako ikaskuntza, memoristikoa da, beraz, interesatzen dena haurrak teoria ikastea da eta ez bere kabuz esperimentatuz eta praktikan jarriz ikastea. Horrez gain, ikaskuntza errefortzu eta zigorren ondorioa da.
  • 10. 3.2.Irakaslea Irakaslea kasu honetan, ez da ikasleen berdintzat jotzen, gelako autoritatea da. Hezitzaileak boterea du eta haurrei transmitituko dien ezagutzaren iturri nagusia da. Irakaslearen rola zuzentzailea eta hierarkikoa da.
  • 11. 3.3.Ikaslea Irakasleen rola kontuan hartuta, argi dago ikasleen rola pasiboa izango dela. Hartzaile hutsak dira eta autoritatearen bidea soilik jarraitzen dute. Ez dute askatasunik beraien kabuz esperimentatuz ikasteko.
  • 12. 4.Gaur egun aplikagarriak dira pedagogia hauek? Pedagogia desberdinak aztertu ondoren, gehienak gaur egun aplikagarriak direla esango nuke, nahiz eta beste batzuen ideiak aplikatzeko zaitasunak izateko aukera ere aurkitu.
  • 13. 4.1.Paradigma Ekologikoa Pedagogia hau aplikagarria dela esango nuke, gaur egungo adibide batzuk aurkitzeko aukera baitago. Hala ere, esan beharra dago pedagogia honen aplikazioa ez dela bere osotasunean betetzen. 1. Konfiantzaren pedagogia (Arrasateko Arizmendi ikastola, Ordiziako Jakintza ikastola,Tolosako Laskorain ikastola…). 2. Ikas komunitatea (Zizurkilko Pedro Maria Otaño ikastetxea, Zarauzko Orokieta ikastetxea…). 3. Amara berri (Donostiako Amara Berri eskolan, Ordiziako Urdaneta eskolan, Beasaingo Murumendi eskolan…).
  • 14. Paradigma Ekologikoa Zenbait eskoletan aplikatua izanagatik ere, zailtasun batzuekin aurki gaitezke: 1. Eskolaren parte diren kideen sinesmen eza. 2. Motibazio falta irakasleen zein gurasoen aldetik. 3. Ingurumena lantzeko jarduera zailtasunak. 4. Aplikatzen hasteko zailtasunak egoten dira eskolaren berrantolaketa eskatzen baitu.
  • 15. 4.2.Konduktismoa Gaur egun konduktismoaren pedagogia aplikatzea gogorra eta zail samarra dela iruditzen zait, baita zentzu gutxikoa eta haurrentzat ez hain egokia. Hala ere, zigor nahiz sari bidez aplikatzen dela esan beharra dago. Gaur egun, sariak zigorrak baino gehiago erabiltzen dira, nahiz eta ikerketa baten bidez, zigorrek sariek baino erantzun hobeak lortzen dituztela ondorioztatu. Zigorren bidez, haurrek desegoki egindako hura ez errepikatzea nahi da, honi gustuko duen zerbait ez emanez adibidez. Sarien bidez, egoki egindako hori saritzen dute, urrengoan ere berriz errepika dezaten, izandako jarrera ona zorionduta adibidez.
  • 16. 4.3.Konstruktibismoa Pedagogia honen ezaugarriak gaur egun aplikagarriak direla argi eta garbi ikusi dezakegu. Alde batetik, ikaskuntza esanguratsuaren teoria, hau lantzeko ikasgelan proiektuka lan egin daiteke. Bestalde, aurkikuntza bidez lan egitea, arazoei aurre egiteko modu desberdinak daudela ikusteko.
  • 17. 4.4.Alexander Neill eta Eskola Alternatiboak Pedagogia honen helburuak, ikas-irakaste prozesua hobetzea eta luzerako ikasketa integrala bultzatzea dira. Hala ere, ezaugarri batzuk nekez aplikatzen dira: Gutxiengoak dira eta familiek kudeatzen dute, eskola publikoan aldaketa superfizialak ematen dira eta haurraren autonomia garapenak mugak ditu. Hala ere, ondorengo eskola hauetan pedagogia honen antzeko ezaugarriak aplikatzen dira:
  • 18. 4.5.Celestin Freinet Freinetek eskola kritikoa, sortzailea eta beraz, ikertzailea sortzen du, umeentzako heziketa integralaren zentzu argia duen eskola. Ikaskuntza norberaren esperientzietatik abiatuta gauzatzen da eta idea nagusienetakoa lankidetzaren printzipioa da, beraz gaur egungo hezkuntzan aplikagarria dela esango nuke.
  • 19. 4.6.Ovide Decroly Pedagogia hau erabiltzen duten ikastetxeak badaudenez, aplikagarria dela argi ikusi daiteke. Adibidez, Madrileko Colegio Decroly eta Bartzelonako Escola Decroly. Eskola hauetan behaketa eta esperimentazioa sustatzen dira eta irakurketari nahiz idatziari garrantzia handia ematen zaie.
  • 20. 4.7.Emakume pedagogoak Gaur egun oraindik genero berdintasuna lortu nahian gabiltza, eta lehengo garaitik gauzak asko aldatu nahiz arlo askotan aurrera egin izanagatik ere, gaur egun oraindik badago zer egina. Esan beharra dago, lehengo garaiko emakume pedagogoek lan asko egin zutela eta gaur egun ditugun emaitza asko hauek egindako lanagatik izan direla.
  • 21. 4.8.Pedagogia kritikoa Pedagogia honek baditu idea edo ezaugarri batzuk, gaur egun aplikagarriak direnak. Adibidez: - Eskola aberasteko eredua. - IKasketa kooperatiboa. - Eskola elebidunen proiektua.