Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak, desberdintasunak, eta gaur egungo ikastetxetara eramateko proposamena
1. Pedagogia ezberdinen arteko antzekotasunak,
desberdintasunak, eta gaur egungo ikastetxetara
eramateko proposamena
Haur Hezkuntza 1. maila
Haizea Soro GA2
Pedagogoen korronteak:
- Paradigma konduktista
- Pedagogia kritikoa
- Paradigma ekologikoa
- Paradigma konstruktibista
- Celestine Freinet
- Ovide Decroly
- Emakume pedagogoak
- Eskola alternatiboak (Alexander Neill barne)
2. Aurkibidea
Pedagogien arteko berdintasunak 2
Ideia nagusiak 2
Ikasle/Irakaslearen rola 7
Desberdintasunak pedagogien artean 9
Gaur egungo ikastetxetara eramanda 12
Pedagogien arteko berdintasunak
Nahiz eta pedagogia guztiak desberdinak izan, bakoitza bere berezko ezaugarri eta
aldaerekin, oinarrizko ideia askotan bat egiten dute (paradigma konduktista izan ezik),
esate baterako:
1. Ideia nagusiak
Sistema tradizionalaren aurka: Sistema tradizionala aldatzeko nahia azaltzen dute eta
ideia berritzaileak aplikatu nahi dituzte eskoletan
-Pedagogia kritikoa
-Paradigma ekologikoa
-Eskola alternatiboak
-Ovide Decroly
3. -Emakume pedagogoak
-Paradigma konstruktibista
Errealitatean oinarritutako hezkuntza: Ikasten dutena eta bere bizitzan ikusten
dutenaren arteko erlazioa
-Pedagogia kritikoa
-Paradigma ekologikoa
-Celestine Freinet
-Ovide Decroly
-Emakume pedagogoak
-Paradigma konstruktibista
Rol soziala edo gizartera moldatzeko hezkuntza: Eskolan bizitza sozialerako
prestakuntza ematen da, ikaskuntza pertsonaren eraldakuntza sozialaren parte baita.
-Pedagogia kritikoa
-Paradigma ekologikoa
-Eskola alternatiboa
-Celestine Freinet
-Ovide Decroly
-Emakume pedagogoak
-Paradigma konstruktibista
4. Inguruneari garrantzia: Espazio eta inguruneari garrantzia handia ematea.
Ingurunea aberatsa izan behar da, eta gelako klima atsegina.
-Paradigma ekologikoa
-Eskola alternatiboak
-Ovide Decroly
-Celestine Freinet
-Emakume pedagogoak
Pentsamendu kritikoa: Ikasten denari buruzko pentsamendu eta jarrera kritikoa.
-Pedagogia kritikoa
-Paradigma ekologikoa
-Eskola alternatiboak
-Ovide Decroly
-Emakume pedagogoak
-Paradigma konstruktibista
Irakasgairik ez: Ez daude irakasgairik edota testulibururik, ikasleak gai bakoitza
ikasteko modu ezberdin bat dute.
-Eskola alternatiboak
-Ovide Decroly
-Emakume pedagogoak (Maeztu)
5. Arauik ez: Ikasleek ez dituzte inposaturiko arauik bete behar, edo haiek ezartzen dituzte
arauak.
-Eskola alternatiboak
-Celestine Freinet
-Emakume pedagogoak (Rosa Sensat)
Osasuna, garbiketa eta higieneari berebiziko garrantzia:
-Paradigma ekologikoa
-Emakume pedagogoak
Naturari garrantzia: Naturarekiko kontaktua. Honekin jolastu, txangoak egin, klaseak
aire zabalean egin…
-Paradigma ekologikoa
-Eskola alternatiboak
-Celestine Freinet
-Ovide Decroly
-Emakume pedagogoak
Familia, gizarte eta eskolaren arteko elkarrekintza: Baliabide dialogikoa erabiltzen
da. Familia, gizarte eta eskolaren arteko lankidetzari garrantzia handia ematen zaio
hezkuntza aberasgarriagoa egiteko.
6. -Pedagogia kritikoa
-Paradigma ekologikoa
-Eskola alternatiboak
-Ovide Decroly
-Emakume pedagogoak
Esperimentazioa: Ikaslea esperimentazioaren bidez ikasten du. Ikaskuntza
aurkikuntzaren bidez egiten da: ikasleak, egiten duena ekartzen dituen emaitzen arabera
ikasten du.
-Eskola alternatiboak
-Ovide Decroly
-Celestine Freinet
-Emakume pedagogoak (Rosa Sensat)
-Paradigma konstruktibista (Bruner)
Elkarrekintzari garrantzia handia eman: Ikaskuntza kooperatiboa bultzatzen da, hau
da, ikasleen arteko talde-lana, inplikazioa eta interakzioa, elkarlaneko eraikuntza…
-Paradigma ekologikoa
-Celestine Freinet
-Ovide Decroly
-Paradigma konstruktibista (Vigotsky)
7. Adin-aniztasuna: Gela batean adin desberdinetako haurrak egotea.
-Ovide Decroly
-Eskola alternatiboak
Sentimenduei berebiziko garrantzia: Maitasuna, samurtasuna, zoriontasuna...
sentimenduei garrantzia handia hezkuntzan.
-Eskola alternatiboak
-Celestine Freinet
-Emakume pedagogoak (agazzi ahizpak)
Sari-zigorrak: Ikaslea zerbait ondo egitean saria eman eta gaizki egiten duenean zigorra.
-Paradigma konduktista
-Celestine Freinet
Ikerketa-zientifikoa: Pedagogia zientifikoa, ikerketa prozesuan datza.
-Paradigma ekologikoa
-Paradigma konduktista
8. 2. Ikasle/Irakaslearen rola
Ikaslea rol aktiboa: Ikaslea hausnarketaren bidez ikasten du, ez da ezagutzaren hartzaile
gisa, ikaslea bere kontuz pentsatzen ikasten du.
-Pedagogia kritikoa
-Paradigma ekologikoa
-Eskola alternatiboak
-Celestine Freinet
-Emakume pedagogoak
-Paradigma konstruktibista
Ikaslea protagonista: Ikasleak beriaen hezkuntzaren protagonistak dira, beriaen
interesguneetatik abiatutako klaseak egiten dira, gaiak ez ditu irakasleak aukeratzen.
-Pedagogia kritikoa
-Paradigma ekologikoa
-Eskola alternatiboak
-Ovide Decroly
-Emakume pedagogoak
-Paradigma konstruktibista
Irakaslea gidatzailea: Irakaslea ez da agintaria, ikasleen bidelaguna baizik.
-Pedagogia kritikoa
-Paradigma ekologikoa
9. -Celestine Freinet
-Paradigma konduktista
-Paradigma konstruktibista
Ikaslearen askatasuna eta autonomia: Ikaslea nahi duena egiteko aske da, eta bere
kabuz egiten du, irakaslea atzean egon beharrik gabe. (pedagogia bakoitza askatasun
maila ezberdina)
-Pedagogia kritikoa
-Paradigma ekologikoa
-Eskola alternatiboak
-Ovide Decroly
-Emakume pedagogoak (Agazzi ahizpak, Rosa Sensat)
-Paradigma konstruktibista
Irakaslea rol pasiboa: Irakaslearen paper nagusia behatzailearena da, ikasleak
laguntza behar dutenean soilik esku hartzen du.
-Paradigma ekologikoa
-Ovide Decroly
-Celestine Freinet
-Paradigma konstruktibista
-Emakume pedagogoak
10. Ikasle motibatuta: Ikaslea ikasteko motibatuta dago, gehienetan, haien interesguneetatik
abiatutako gaiak jorratzen dituztelako.
-Pedagogia kritikoa
-Paradigma ekologikoa
-Eskola alternatiboak
-Ovide Decroly
-Emakume pedagogoak (Maeztu)
-Paradigma konstruktibista
Desberdintasunak pedagogien artean
Alde Kontra
Sari eta zigorren erabilera
-Celestine Freinet
-Paradigma konduktista
-Pedagogia kritikoa
-Paradigma ekologikoa
-Eskola alternatiboak
-Emakume pedagogoak
Adin-aniztasuna
-Ovide Decroly
-Eskola alternatiboak
-Pedagogia kritikoa
-Paradigma ekologikoa
-Celestine Freinet
-Emakume pedagogoak
-Paradigma konduktista
-Paradigma konstruktibista
Ikaslea hartzaile hutsa
-Paradigma konduktista -Pedagogia kritikoa
-Paradigma ekologikoa
-Celestine Freinet
-Eskola alternatiboak
-Ovide Decroly
-Emakume pedagogoak
11. -Paradigma konstruktibista
Irakaslea gidatzailea
-Pedagogia kritikoa
-Paradigma ekologikoa
-Paradigma konduktista
-Paradigma konstruktibista
-Eskola alternatiboak
Arauik ez
-Eskola alternatiboak
-Celestine Freinet
-Pedagogia kritikoa
-Paradigma ekologikoa
-Ovide Decroly
-Emakume pedagogoak
-Paradigma konduktista
-Paradigma konstruktibista
Irakasgairik ez
-Eskola alternatiboak
-Ovide Decroly
-Emakume pedagogoak
(maeztu)
-Pedagogia kritikoa
-Paradigma ekologikoa
-Celestine Freinet
-Paradigma konduktista
-Paradigma konstruktibista
Irakaslea protagonista
-Paradigma konduktista -Pedagogia kritikoa
-Paradigma ekologikoa
-Celestine Freinet
-Eskola alternatiboak
-Ovide Decroly
-Emakume pedagogoak
-Paradigma konstruktibista
Introspekzioa baztertu
-Paradigma konduktista -Pedagogia kritikoa
-Paradigma ekologikoa
-Celestine Freinet
-Eskola alternatiboak
-Ovide Decroly
-Emakume pedagogoak
-Paradigma konstruktibista
Jokoa bultzatu
-Eskola alternatiboak
-Emakume pedagogoak
(Maeztu)
-Celestine Freinet
-Paradigma konduktista
Argi dago korronte pedagogikoen artean desberdinena paradigma konduktista dela, izan
ere, pedagogia honek introspekzioa (kontzientzia, gogamena) baztertzen baitu, portaera
natura-zientzia moduan ikertzen du, emaitza zehatzak bilatzen ditu... Gainera, irakaslea
12. hezkuntzaren protagonistatzat hartzen du, irakasleak ikasleak behatu eta zuzentzen baititu,
azken hauek, hartzaile pasiboaren papera betezen dutelarik, gidatzailearen bidea jarraituz.
Hori dela eta, paradigma konduktistaren pedagogia gainontzeko pedagogiekin kontraste
handia egiten du, kontuan hartuta pedagogia hauek nahiko askeagoak direla, eta gehienak
ikasleak hezkuntzaren protagonistatzat hartzen dituztela.
Hala ere, badaude hainbat ezberdintasun pedagogia guztien artean, esate baterako,
hezkuntzan jokoari garrantzia handia ematen dioten pedagogiak daude, honen bidez
umeak ikaskuntzaz gehiago gozatzen dutela eta errazago ikasten dutela defendatzen
baitute. Pedagogia hauek, eskola alternatiboak eta emakume pedagogoak (Maeztu) dira,
zehazki. Celestine Freinet eta Paradigma konduktistak, aitzitik, jokoaren aurka daude.
Beraientzat jokoa eta hezkuntza bi gauza guztiz desberdinak dira, eta ez dira nahastu
behar, ikasleak ez distraitzeko eta beraien bidetik ez ateratzeko helburuarekin.
Beste desberdintasun bat, bai paradigma konduktistak eta bai Celestine Freinet-en
pedagogiak defendatzen dutena, sari-zigorren erabilera da. Hauentzat, sarien eta zigorren
bidez, ikasleak hobeto ikasten dute. Ikasleak saria lortzeko edo zigorra baztertzeko egin
behar dutena dakitenez, irakasleak beraiengan nahi duten portaera lortuko dute. Beste
pedagogiek, aldiz, pedagogia kritikoa, paradigma ekologikoa, eskola alternatiboak eta
emakume pedagogoak, batik bat, hauen erabileraren aurka daude, ez dutelako pentsatzen
umeen portaera kontrolatzea sari eta zigorren bidez bide egokiena denik.
Nahiz eta irakasle gidatzailearen ideiarekin ia pedagogia guztiak bat etorri, modu batean
edo bestean, eskola alternatiboek honen aurka agertzen dira, beraientzat askatasuna
garrantzitsuena delako haur baten ikaskunztan, eta beraz, askatasun hori absolutua izan
behar dela uste dute, inorren gidaren beharrik gabea.
Beste desberdintasun batzuk adin-aniztasuna gelan berberan, irakasgairik ez egotea, edo
arau eza izan daitezke. Lehenengoarekin Ovide Decroly eta Eskola alternatiboek bat
egiten dute, beraientzat klasean gero eta aniztasun handiago egonez zenbat eta
13. aberastasun handiagoa egongo da ikasleentzat. Gainontzeko pedagogiek, aldiz, ez dute
metodología hau partekatzen. Irakasgairik ez egotearen aldetik, eskola alternatiboek,
Ovide Decrolyk eta emakume pedagogoek (maeztu) honen alde agertzen dira, ez dutelako
uste testuliburuak interesegarriak direnik hezkuntzarako, eta gutxiago haurrei ikasi
beharreko gaiak inposatzea. Pedagogia kritikoa, paradigma ekologikoa, Celestine Freinet,
paradigma konduktista eta paradigma konstruktibista, aldiz, nahiz eta hauetako batzuk
ikasleen interesguneetatik abiatu, testuliburuak erabiltzen dituzte noizbehinka edo beti.
Azkenik, nahiz eta pedagogia asko ikasleen askatasuna bultzatu, eskola alternatiboak eta
Celestine Freinet haratago joaten dira, arau eza defendatzen baitute. Gainontzeko
pedagogiek, aldiz, ez dute ideia hau partekatzen.
Jakina, beste ezberdintasun asko daudela pedagogien artean, baina nik nagusienak hartu
ditut kontuan.
Gaur egungo ikastetxetara eramanda
Pedagogien arteko antzekotasunak kontuan izanda, hauek dira gehienak bat egiten duten
ideien zerrenda ,eta beraz, gaur egungo eskoletan ondo funtzionatu lezakeena. Hauek dira
proposamen pedagogikoaren ezaugarriak:
-Sistema tradizionalaren aurka: Irakasleak sistema tradizionala aldatzeko nahia
azaltzen dute eta ideia berritzaileak aplikatu nahi dituzte eskoletan. Horretarako, metodo
modernoak eta ezberdinak erabiliko dituzte (beti ikerketa zientifikoan oinarritutakoak) eta
beriaen ikasleekin egokien funtzionatzen duena erabili, eskola bakoitza bere pedagogia
ezberdina duelarik.
14. Pentsamendu kritikoa: Aurrekoarekin lotuta, bai irakasleek eta bai ikasleek ikasten
denari buruzko pentsamendu eta jarrera kritikoa izango dute. Hau da, ikasten dutena eta
nola ikasten duten egokia den ala ez jakiteko pentsamendu kritikoa erabiliko dute, eta
eraginkorra ez den kasuan, metodologia edo gaia aldatuko dute.
-Errealitatean oinarritutako hezkuntza: Ikasten dutena eta beraien bizitzan ikusten
dutenaren arteko erlazioa. Ikasleak ez dute informazio hutsa ikasiko, beraien bizitzarako
baliogabea dena eta denborarekin ahaztuko zaiena. Aitzitik, beraien egunerokoan
aurkitzen dituzten arazoei aurre egiteko hezkuntza jasoko dute, baliagarria eta aberatsa
dena.
-Rol soziala edo gizartera moldatzeko hezkuntza: Aurrekoarekin lotuta, errealitatean
eragiten duten irudi nagusiak gizakiok garenez, hauetara moldatzea ezinbestekoa da. Hori
dela eta, eskolan bizitza sozialerako prestakuntza emango da, ikaskuntza pertsonaren
eraldakuntza sozialaren parte baita, eta beraz, gizarteko kide bat gehiago izaten ikasi
beharko duelako.
-Ikaslea rol aktiboa: Metodologia aktiboetan oinarritutako irakaskuntzak ikaslea ardatz
hartu eta diziplinaren berezko gaitasunetan trebatzen du. Ikaslea hausnarketaren bidez
ikasten du, ez da ezagutzaren hartzaile gisa, ikaslea bere kontuz pentsatzen ikasten du,
hau da, bere ikaskuntzaren eraikitzailea da.
-Ikaslea protagonista: Ikasleak beriaen hezkuntzaren protagonistak dira, beriaen
interesguneetatik abiatutako klaseak egiten dira, gaiak haiek aukeratzen dituzte, ez
irakasleak.
-Ikasle motibatuta: Aurrekoarekin lotuta, ikaslea ikasteko motibatuta egongo da,
gehienetan, haien interesguneetatik abiatutako gaiak jorratzen dituztelako. Ikaslea
motibatuta badago, arreta handiagoa jarriko du jardueretan eta hauek egiteko gogotsu
egongo denez, emaitza hobeagoak lortuko ditu eta hobeto ikasiko du.
15. -Ikaslearen askatasuna eta autonomia: Hau da, ikaslea nahi duena egiteko askatasuna
du, eta bere kabuz egiten du, irakaslea atzean egon beharrik gabe. Hala ere, askatasun
maila ez da osoa izan behar, erregulatu daiteke, pedagogia bakoitza askatasun
kontzeptuaren erabilera ezberdina zutelako, batzuk besteak baino erradikalago. Hala ere,
ikaslearen autonomia azpimarratzen da, bera bakarrik arazoak kopontzera bultzatuz.
-Inguruneari garrantzia: Espazio eta inguruneari garrantzia handia ematea.
Ingurunea aberatsa izan behar da, eta gelako klima atsegina, ikasleak ahalik eta
erosoen sentitzeko eta beraien artean giro ona sortzeko.
Ezaugarri hauek izango litzateke pedagogia honen ardatz nagusiak. Hala ere, beste bi
hauek ere garrantzitsuak izango litzateke, nahiz eta maila baxuago batean:
Naturari garrantzia: Naturarekiko kontaktua. Honekin jolastu, txangoak egin, klaseak
aire zabalean egin…
Familia, gizarte eta eskolaren arteko elkarrekintza: Baliabide dialogikoa erabiltzen
da. Familia, gizarte eta eskolaren arteko lankidetzari garrantzia handia ematen zaio
hezkuntza aberasgarriagoa egiteko.