SlideShare a Scribd company logo
1 of 5
Download to read offline
Enara Perez Goikoetxea 
Haur Hezkuntza 31. Taldea GO4 
IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA 
GAUR EGUNGO GIZARTEA 
Gaur egungo gizartea hobeto ulertzeko eta gaur egungo eskolaren zereginak definitzeko, hainbat ezaugarri aipatu daitezke: 
- Gizarte materialista: hau gizarte kontsumistarekin lotu daiteke eta materiala pentsamenduaren gainetik jartzean datza. 
- Gizarte globalizatua: globalizazioarekin gizartea eta kultura bateratzea da berau eta gizarte bakoitzaren informazio eta komunikaziorako baliabideak funtsezkoak dira bere eraginerako. 
- Informazioaren eta ezagutzaren gizartea: informazio gehiago izateak baina, ez du esan nahi ezagutza gehiago dugunik. 
- Komunikazioaren gizartea: gaur egungo komunikazio aniztasun handia dago, inoiz baino hobeagoa gainera. 
- Irudien gizartea: testu idatzia lekua galtzen ari den bitartean, irudien munduak gero eta garrantzi gehiago dauka egungo gizartean. Honek gure hautemateak aldatzen ditu (ikusten dugun irudien arabera). 
- Gizarte digitala: gero eta denbora gehiago ematen denez teknologia berrien aurrean, haurrak honekiko gero eta ezagutza gehiago dituzten bitartean, helduak gero eta jakintza gutxiago dituzte. 
GAUR EGUNGO ESKOLA 
Egungo eskolari dagokionez, antzinako metodologia erabiltzen dela oraindik esan dezakegu, hau da, liburuetan eta arkatzetan oinarritzen dira eta gainera, oraindik, umeek izan beharko lukeen protagonismo guztia irakasleak hartzen du. 
Bestalde, teknologiaren erabilera oso urria da, eta hori, bai baliabide faltagatik eta bai irakasleek duten prestakuntza faltagatik izan daiteke.
Eskolaren barruan eta eskolatik kanpo desoreka handiak nabarmendu daitezke. Izan ere, eskolaren kanpotik daukagun perspektiba, oso desberdina da eskolako egunerokotasunarekin, hau da, eskola kanpotik pentsatzen da barnean hainbat baliabide teknologiko ezberdin dituztela, baina bertara hurreratzean horrela ez dela nabaritu daiteke. 
Gaur eguneko helduei “emigrante digital” deitzen zaie, honekiko jakintzarik ez duten heinean, eta haurrei aldiz, “natibo digitalak”, hauek baitira gure teknologien etorkizun. 
ESKOLAREN FUNTZIOAK 
Teknologia berriak direla eta, gizartean aldaketak eman dira, eta era berean, hezkuntzak ere aldaketa hauekin bat egin beharko luke. Horretarako eskolak funtzio hauek, bete behar ditu: 
- Alfabetatze digitala 
- Eten digitala saihestea eta inklusio digitala bultzatzea 
- Hezkuntza eredua berriztatzea 
Alfabetatze digitalak esan nahi du, alfabetatze digitalaren bidez, ezagutzaren zati handi bat eskuratzen dela. Gainera IKT-en erabilera funtsezkoa izango da pertsonaren garapenerako, eskolan zein eskolatik at. Horretarako eskolak esanguratsuki erabili behar ditu IKT-ak, modu horretan ezaugarriei hobeto egokitzeko. 
Eten digitala saihestea eta inklusio digitala bultzatzea ere funtzio garrantzitsua liteke. Etxean, teknologia eskuragarri ez dutenek, arrisku handia daukate askotan definitutako eten digitala pairatzeko. Horregatik, inklusio digitala bultzatzeko eta berdintasunezko gizartea lortzeko, eskolak integratu behar ditu IKT-ak. 
Hezkuntza eredua berriztatzeak, eredu tradizionalari buelta ematea esan nahi du. IKT-ak aukera ematen dute ikasleek aktiboago egoteko, talde lana sustatzeko, aktiboago egoteko gaien arteko eta errealitatearen arte loturak egiteko, eta ikasleak motibatzeko. Honekin, ikaste esanguratsuan lortzeko asmoa izanik.
AUKERAK 
Teknologia berri hauek, irakurle hutsa izatetik, idaztera, komentatzera… eraman gaituzte gaur egun, eta honek parte hartzaile aktibo bihurtu gaituzte, ikasketa esanguratsuaren oinarri nagusienetako bat. Web 2.0k aukera asko ditu plataforma desberdinetan parte hartzeko: 
- Blogak edo weblogak: Interneteko webak dira non 2 ezaugarri dituzten, alde batetik, dokumentuak, bideoak… ezarri daitezke eta bestetik, komentarioak egin. Kronologikoki ordenaturik daude eta baliabide teknologikoak lantzeaz gain, hizkuntza ere sustatzen dute. Blogak pertsona desberdinak egin ahal dituzte, bai irakasleek (“egela” antzeko bat, ikasleek komentatu dezaketeena), bai ikasleek beraiek, zein bai ikastetxeak gurasoekiko harremanak izateko. 
- Wikiak: “Google docs” da ezagunena eta dokumentuak edonork sortu, aldatu eta ezabatzeko balio du, horrela lan talde bat alboan ez egonik ere, besteek zer egin duten ikusteko eta aldatzeko aukera daukate eta elkar lana bultzatzen dute. 
- Webquestak: Irakasleak sortutako webguneak dira eta ikasleak ikerketetara bideratzea dute helburu, noizbehinka hezitzaileak esandako gaiak aurkitu behar dituztelarik eta beste batzuetan bere interesen arabera. Honek, ikaslea aktibo bihurtu eta autonomia bultzatzen du. 
- Markagune sozialak: estekak gordetzeko, sailkatzeko eta partekatzeko baliabideak dira, beraien helburua bilaketak erraztea delarik. Adibiderik garrantzitsuena, del.icio.us da. 
- Podcastak: audio artxiboak edo bideoak partekatzeko erabiltzen dira. Edonork deskargatu ditzake eta nahi duenean ikusi, zein entzun. Horrela, aitzakia apropos bihurtzen dira ikasleari bideo eta audio proiektu motibagarriak eskatzeko eta edukiak esanguratsuki lantzen dira era berean. 
- Mapa kontzeptualak: kontzeptuen artean loturak egiteko balio dute, ikasketa esanguratsuaren oinarrietako bat. Honi esker, ikasleok, ideiak antolatu, eduki garrantzitsuak sailkatu eta horien arteko loturak egin ditzakete, barneratzen lagunduz. 
- Moodle (batez ere DBH-tik aurrera): ikastaroak sortzeko eta kudeatzeko aukera ematen duen plataforma da. Bertan galdetegiak, wikia, foroak… koka daitezke. Gelatik kanpo irakurketak eskaintzeko bakarka, zein taldekako lanak bideratzeko, eta eztabaidak bultzatzeko ere balio dute.
- Bideojokoak eta software didaktikoak: aukera ematen dute sarean lan egiteko eta edozer gauza lantzeko: koloreak, matematikak, geografia, hizkuntzak… software didaktikoak gero eta anitzagoak dira. 
Ondorioz, argi ikusi daiteke ikasleen parte hartzea sustatzen duela, lankidetza, talde lana, loturak… sortzen baititu. 
Era berean, irakasleek jarrera arduratsua izan behar dute XXI. Mendeko ikasleek eta gizarteak euren belaunaldiko eskola izan dezaten. Gainera, plataforma ezberdin hauek, euskaraz izateko ahaleginak egin behar ditugu. 
HAUSNARKETA 
Gaur egun, derrigorrezkoa da IKTak menperatzea lanerako, ikasketetarako edota gizarteratuta egoteko, beraz, oso ados nago irakurri ditugun baieztapen, azalpen eta adibideekin. Hala ere, uste dut eskatzen duguna, hau da, teknologia berrian bidez (IKT) ikasketa esanguratsu hori lortzea, ez dela ematen duena bezain erraza. Denbora, pazientzia, esfortzua eta baita baliabide jakin batzuk behar dituen prozesu bat da eta uste dut hori dela aurrerapauso hain geldoak ematearen arrazoia. 
Irakasle askok eta eskola askok gurako lukete konpetentzia digitala izatea baina horretarako prestakuntza batetik pasatu behar dira lehenago. Batzuk prest daude, beste batzuek ez dute gogorik eta beste askok ez daukate aukerarik edota gaitasunik. Honen ondorioz, teknika tradizionaletara jotzeko joera dago eta aurrera egitea galarazten du. Arazoa da, teknologiek oso arin egiten dutela aurrera, eraldaketa prozesuak baino askoz arinago, eta horrek sortzen du “eten digitala”. 
Nik adibidez, esan nezake, nahiz eta era digital honetan jaio izan naizen, ez naizela hain “nativo digitala”. Egia da gauza asko menperatzen ditudala, agian nire adineko beste batzuek baino gehiago baina beste batzuek baino askoz gutxiago. Goian aipatutako hainbat tresna ez ditut ezagutzen eta horregatik, irakaskuntzaren bidez eskaintzen zaizkigun aukerak oso ondo iruditzen zaizkit. 
Uste dut baina, irakaskuntza ez dela inoiz berrikuntza teknologikoekin bat joango, ez dira parean egongo. Irakasleei gauza asko eskatzen zaizkie, irakasle izatea, hezitzaile izatea, zaintzaile, babesle, ipuin kontalari, teknologien menperatzaile,
gizarteratzaile, kritikoak, zintzoak, sendoak, maitekorrak… beraz, ezinezkoa da prestakuntza oso on bat izatea teknologia arloan, teknologiek beti egingo bait dute aurrera eta zaila da, nahiz eta agian posible izan, beti eguneratuta egotea.

More Related Content

What's hot (12)

ikt
iktikt
ikt
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
 
IKT-ak PDF
IKT-ak PDFIKT-ak PDF
IKT-ak PDF
 
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiakIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
 
Gaur egungo gizartea
Gaur egungo gizarteaGaur egungo gizartea
Gaur egungo gizartea
 
Txostenaaaaaaa
TxostenaaaaaaaTxostenaaaaaaa
Txostenaaaaaaa
 
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
 
Iktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdfIktak blogera bidaltzeko pdf
Iktak blogera bidaltzeko pdf
 
Txostena amaituta
Txostena amaitutaTxostena amaituta
Txostena amaituta
 
Hausnarketa
HausnarketaHausnarketa
Hausnarketa
 
Laugarren aurkezpena
Laugarren aurkezpenaLaugarren aurkezpena
Laugarren aurkezpena
 

Similar to Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia (19)

Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldea
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldea
 
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
 
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIAIKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldea
 
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIAIKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-ak, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldea
 
Uztaiak taldea
Uztaiak taldeaUztaiak taldea
Uztaiak taldea
 
Uztaiak
UztaiakUztaiak
Uztaiak
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebista
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 
Aldizkari proiektua
Aldizkari proiektuaAldizkari proiektua
Aldizkari proiektua
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 
IKT Sintesiak
IKT SintesiakIKT Sintesiak
IKT Sintesiak
 
IKT sintesia
IKT sintesiaIKT sintesia
IKT sintesia
 
Ikt aurkezpena
Ikt aurkezpenaIkt aurkezpena
Ikt aurkezpena
 
Siiintesia
SiiintesiaSiiintesia
Siiintesia
 
Salami
SalamiSalami
Salami
 

More from Enara Perez (12)

Euskal curriculuma eta heziberri 2020 proiektua
Euskal curriculuma eta heziberri 2020 proiektuaEuskal curriculuma eta heziberri 2020 proiektua
Euskal curriculuma eta heziberri 2020 proiektua
 
Pisa eta finlandia aurkezpena
Pisa eta finlandia aurkezpenaPisa eta finlandia aurkezpena
Pisa eta finlandia aurkezpena
 
Gaixotasunak.
Gaixotasunak.Gaixotasunak.
Gaixotasunak.
 
Gaixotasunak
GaixotasunakGaixotasunak
Gaixotasunak
 
Urtaroak gimp
Urtaroak gimpUrtaroak gimp
Urtaroak gimp
 
Ikas unitatea- Elikadura proiektua
Ikas unitatea-  Elikadura proiektuaIkas unitatea-  Elikadura proiektua
Ikas unitatea- Elikadura proiektua
 
Jokuen bidez ikasten
Jokuen bidez ikastenJokuen bidez ikasten
Jokuen bidez ikasten
 
Jokuen bidez ikasten
Jokuen bidez ikastenJokuen bidez ikasten
Jokuen bidez ikasten
 
Jokuen bidez ikasten
Jokuen bidez ikastenJokuen bidez ikasten
Jokuen bidez ikasten
 
Ia joko , ia jolas
Ia joko , ia jolasIa joko , ia jolas
Ia joko , ia jolas
 
IKT erabilera ona (hausnarketa)
IKT erabilera ona (hausnarketa)IKT erabilera ona (hausnarketa)
IKT erabilera ona (hausnarketa)
 
IKT erabilera ona pdf
IKT erabilera ona pdfIKT erabilera ona pdf
IKT erabilera ona pdf
 

Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia

  • 1. Enara Perez Goikoetxea Haur Hezkuntza 31. Taldea GO4 IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA GAUR EGUNGO GIZARTEA Gaur egungo gizartea hobeto ulertzeko eta gaur egungo eskolaren zereginak definitzeko, hainbat ezaugarri aipatu daitezke: - Gizarte materialista: hau gizarte kontsumistarekin lotu daiteke eta materiala pentsamenduaren gainetik jartzean datza. - Gizarte globalizatua: globalizazioarekin gizartea eta kultura bateratzea da berau eta gizarte bakoitzaren informazio eta komunikaziorako baliabideak funtsezkoak dira bere eraginerako. - Informazioaren eta ezagutzaren gizartea: informazio gehiago izateak baina, ez du esan nahi ezagutza gehiago dugunik. - Komunikazioaren gizartea: gaur egungo komunikazio aniztasun handia dago, inoiz baino hobeagoa gainera. - Irudien gizartea: testu idatzia lekua galtzen ari den bitartean, irudien munduak gero eta garrantzi gehiago dauka egungo gizartean. Honek gure hautemateak aldatzen ditu (ikusten dugun irudien arabera). - Gizarte digitala: gero eta denbora gehiago ematen denez teknologia berrien aurrean, haurrak honekiko gero eta ezagutza gehiago dituzten bitartean, helduak gero eta jakintza gutxiago dituzte. GAUR EGUNGO ESKOLA Egungo eskolari dagokionez, antzinako metodologia erabiltzen dela oraindik esan dezakegu, hau da, liburuetan eta arkatzetan oinarritzen dira eta gainera, oraindik, umeek izan beharko lukeen protagonismo guztia irakasleak hartzen du. Bestalde, teknologiaren erabilera oso urria da, eta hori, bai baliabide faltagatik eta bai irakasleek duten prestakuntza faltagatik izan daiteke.
  • 2. Eskolaren barruan eta eskolatik kanpo desoreka handiak nabarmendu daitezke. Izan ere, eskolaren kanpotik daukagun perspektiba, oso desberdina da eskolako egunerokotasunarekin, hau da, eskola kanpotik pentsatzen da barnean hainbat baliabide teknologiko ezberdin dituztela, baina bertara hurreratzean horrela ez dela nabaritu daiteke. Gaur eguneko helduei “emigrante digital” deitzen zaie, honekiko jakintzarik ez duten heinean, eta haurrei aldiz, “natibo digitalak”, hauek baitira gure teknologien etorkizun. ESKOLAREN FUNTZIOAK Teknologia berriak direla eta, gizartean aldaketak eman dira, eta era berean, hezkuntzak ere aldaketa hauekin bat egin beharko luke. Horretarako eskolak funtzio hauek, bete behar ditu: - Alfabetatze digitala - Eten digitala saihestea eta inklusio digitala bultzatzea - Hezkuntza eredua berriztatzea Alfabetatze digitalak esan nahi du, alfabetatze digitalaren bidez, ezagutzaren zati handi bat eskuratzen dela. Gainera IKT-en erabilera funtsezkoa izango da pertsonaren garapenerako, eskolan zein eskolatik at. Horretarako eskolak esanguratsuki erabili behar ditu IKT-ak, modu horretan ezaugarriei hobeto egokitzeko. Eten digitala saihestea eta inklusio digitala bultzatzea ere funtzio garrantzitsua liteke. Etxean, teknologia eskuragarri ez dutenek, arrisku handia daukate askotan definitutako eten digitala pairatzeko. Horregatik, inklusio digitala bultzatzeko eta berdintasunezko gizartea lortzeko, eskolak integratu behar ditu IKT-ak. Hezkuntza eredua berriztatzeak, eredu tradizionalari buelta ematea esan nahi du. IKT-ak aukera ematen dute ikasleek aktiboago egoteko, talde lana sustatzeko, aktiboago egoteko gaien arteko eta errealitatearen arte loturak egiteko, eta ikasleak motibatzeko. Honekin, ikaste esanguratsuan lortzeko asmoa izanik.
  • 3. AUKERAK Teknologia berri hauek, irakurle hutsa izatetik, idaztera, komentatzera… eraman gaituzte gaur egun, eta honek parte hartzaile aktibo bihurtu gaituzte, ikasketa esanguratsuaren oinarri nagusienetako bat. Web 2.0k aukera asko ditu plataforma desberdinetan parte hartzeko: - Blogak edo weblogak: Interneteko webak dira non 2 ezaugarri dituzten, alde batetik, dokumentuak, bideoak… ezarri daitezke eta bestetik, komentarioak egin. Kronologikoki ordenaturik daude eta baliabide teknologikoak lantzeaz gain, hizkuntza ere sustatzen dute. Blogak pertsona desberdinak egin ahal dituzte, bai irakasleek (“egela” antzeko bat, ikasleek komentatu dezaketeena), bai ikasleek beraiek, zein bai ikastetxeak gurasoekiko harremanak izateko. - Wikiak: “Google docs” da ezagunena eta dokumentuak edonork sortu, aldatu eta ezabatzeko balio du, horrela lan talde bat alboan ez egonik ere, besteek zer egin duten ikusteko eta aldatzeko aukera daukate eta elkar lana bultzatzen dute. - Webquestak: Irakasleak sortutako webguneak dira eta ikasleak ikerketetara bideratzea dute helburu, noizbehinka hezitzaileak esandako gaiak aurkitu behar dituztelarik eta beste batzuetan bere interesen arabera. Honek, ikaslea aktibo bihurtu eta autonomia bultzatzen du. - Markagune sozialak: estekak gordetzeko, sailkatzeko eta partekatzeko baliabideak dira, beraien helburua bilaketak erraztea delarik. Adibiderik garrantzitsuena, del.icio.us da. - Podcastak: audio artxiboak edo bideoak partekatzeko erabiltzen dira. Edonork deskargatu ditzake eta nahi duenean ikusi, zein entzun. Horrela, aitzakia apropos bihurtzen dira ikasleari bideo eta audio proiektu motibagarriak eskatzeko eta edukiak esanguratsuki lantzen dira era berean. - Mapa kontzeptualak: kontzeptuen artean loturak egiteko balio dute, ikasketa esanguratsuaren oinarrietako bat. Honi esker, ikasleok, ideiak antolatu, eduki garrantzitsuak sailkatu eta horien arteko loturak egin ditzakete, barneratzen lagunduz. - Moodle (batez ere DBH-tik aurrera): ikastaroak sortzeko eta kudeatzeko aukera ematen duen plataforma da. Bertan galdetegiak, wikia, foroak… koka daitezke. Gelatik kanpo irakurketak eskaintzeko bakarka, zein taldekako lanak bideratzeko, eta eztabaidak bultzatzeko ere balio dute.
  • 4. - Bideojokoak eta software didaktikoak: aukera ematen dute sarean lan egiteko eta edozer gauza lantzeko: koloreak, matematikak, geografia, hizkuntzak… software didaktikoak gero eta anitzagoak dira. Ondorioz, argi ikusi daiteke ikasleen parte hartzea sustatzen duela, lankidetza, talde lana, loturak… sortzen baititu. Era berean, irakasleek jarrera arduratsua izan behar dute XXI. Mendeko ikasleek eta gizarteak euren belaunaldiko eskola izan dezaten. Gainera, plataforma ezberdin hauek, euskaraz izateko ahaleginak egin behar ditugu. HAUSNARKETA Gaur egun, derrigorrezkoa da IKTak menperatzea lanerako, ikasketetarako edota gizarteratuta egoteko, beraz, oso ados nago irakurri ditugun baieztapen, azalpen eta adibideekin. Hala ere, uste dut eskatzen duguna, hau da, teknologia berrian bidez (IKT) ikasketa esanguratsu hori lortzea, ez dela ematen duena bezain erraza. Denbora, pazientzia, esfortzua eta baita baliabide jakin batzuk behar dituen prozesu bat da eta uste dut hori dela aurrerapauso hain geldoak ematearen arrazoia. Irakasle askok eta eskola askok gurako lukete konpetentzia digitala izatea baina horretarako prestakuntza batetik pasatu behar dira lehenago. Batzuk prest daude, beste batzuek ez dute gogorik eta beste askok ez daukate aukerarik edota gaitasunik. Honen ondorioz, teknika tradizionaletara jotzeko joera dago eta aurrera egitea galarazten du. Arazoa da, teknologiek oso arin egiten dutela aurrera, eraldaketa prozesuak baino askoz arinago, eta horrek sortzen du “eten digitala”. Nik adibidez, esan nezake, nahiz eta era digital honetan jaio izan naizen, ez naizela hain “nativo digitala”. Egia da gauza asko menperatzen ditudala, agian nire adineko beste batzuek baino gehiago baina beste batzuek baino askoz gutxiago. Goian aipatutako hainbat tresna ez ditut ezagutzen eta horregatik, irakaskuntzaren bidez eskaintzen zaizkigun aukerak oso ondo iruditzen zaizkit. Uste dut baina, irakaskuntza ez dela inoiz berrikuntza teknologikoekin bat joango, ez dira parean egongo. Irakasleei gauza asko eskatzen zaizkie, irakasle izatea, hezitzaile izatea, zaintzaile, babesle, ipuin kontalari, teknologien menperatzaile,
  • 5. gizarteratzaile, kritikoak, zintzoak, sendoak, maitekorrak… beraz, ezinezkoa da prestakuntza oso on bat izatea teknologia arloan, teknologiek beti egingo bait dute aurrera eta zaila da, nahiz eta agian posible izan, beti eguneratuta egotea.