Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

LANAREN TXOSTENA

482 views

Published on

  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

LANAREN TXOSTENA

  1. 1. PATRICIA CARRANZA MIKEL CARRILLO TAMARA CASTRO LAIENE PEREZ Lehen Hezkuntza 2 – 32. taldea
  2. 2. LANAREN INGURUKO TXOSTENA JUSTIFIKAZIOA Y KONTEXTUALIZAZIOA (NONDIK SORTZEN DA IDEIA?) Informazio eta Komunikazio Teknologien barnean hainbat dira garrantzi handia duten gaiak eta, beraz, aztertu beharrekoak. Horiei buruz pentsatzen eta eztabaidatzen egon ostean, Eskola 2.0 -ren gaia aukeratzea erabaki dugu hainbat arrazoirengatik. Alde batetik, hasieratik arreta deitu digun gaia izan da, izan ere, horri buruzko informazioren bat irakurrita geneukan, eta gainera, kurtso honetan igarotako praktika aldietan eskoletan teknologia berrien erabilera ikusteko aukera izan dugu. Hori dela eta, interes handia eduki dugu hasieratik gai honetan eta lana burutzeko aukera ona litzatekeela pentsatu izan dugu hasieratik. Beste aldetik, etorkizunari begira Eskola 2.0-ri buruz gehiago ikastea oso baliagarria izango zaigulakoan gaude, gaur egun, eta baita etorkizunean ere, gero eta gehiago erabiltzen direlako teknologia berriak eskolan (gizarte osoan egia esanda) , eta beraz, horri buruzko ezagutzak edukitzea, nolabaiteko prestakuntza izatea... ezinbestekoa iruditzen zaigu umeei horren inguruan irakatsi ahal izateko; izan ere, zelan irakatsiko dute irakasleek eurek ez dakiten zerbait? Gainera, esan dezakegu, klasean azaltzeko interesgarria iruditzen zaigula gure gaia, eta klase-kideentzat honi buruzko informazioa jasotzea interesgarri eta guztiz baliagarria suertatuko zaiela uste dugu. DESKRIPZIO LABURRA (ESPAZIOA, DENBORA, ROLAK…) Behin lanari buruzko informazioa bilatuta, aztertuta, laburtuta... dagoela, hori gelan aurkezteko moduaren inguruan hasi gara pentsatzen. Argi daukaguna da ez dugula azalpen teorikoa bakarrik egin nahi, izan ere, kideentzat interesgarria izatea nahi dugu eta beraz, dinamikoagoa den zerbait egitea pentsatu dugu. Era honetan, aurkezpena/esperientzia gutxi gora behera 40 minututakoa izango dela uste dugu. Kideok beteko ditugun rolei dagokionez, guztiek parte hartze aktiboa izatea erabaki dugu, eta beraz, egin beharrekoa, eman beharreko azalpenak… lauron artean banatuko ditugu, bakoitzak “bere momentua” izan dezan. Lehenbizi, azalpentxo labur bat emango dugu teknologia berrien eta zehazki eskola 2.0 ren inguruan, gaian pixka bat murgiltzeko interesgarria izango delako gure ustez. Horrela, azalpenak emateko baliabide bereziren bat erabiltzea pentsatu dugu, power point bat edo prezi programarekin egindako aurkezpen txiki bat adibidez. Gainera, gure azalpenak laguntzeko, Eskola 2.0-ri buruzko bideoren bat jartzea pentsatu dugu. Azalpen txiki bat eman ostean, eskola batean guk geuk grabatutako bideotxo bat jarriko dugu klasean. Bertan, umeek eskolan teknologia berriak (Eskola 2.0) zelan erabiltzen dituzten ikusi ahal izango dugu, ikusi, aztertu eta horri buruz hausnartuz.
  3. 3. Bestalde, eskola 2.0-ren alde on eta txarrei buruz pentsatzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu; hori dela eta, dinamika txiki bat planteatuko dugu gelan kide guztiek egin dezaten: taldeka (5 edo 6 kideetako taldeak) eskola 2.0 ren alde on eta txarrei buruz hausnartzeko eskatu diegu taldeei. Horretarako, 5 minutu izango dituzte, eta denbora hori igarota, talde handian komentatuko ditugu talde bakoitzak pentsatutako ideiak, iritziak... Modu berean, ahoz komentatzeaz gain, talde bakoitzeko lagun batek arbelean haiek pentsatutako alde on eta txar bat idazteko eskatuko diegu, horrela guztion artean mapa kontzeptual bat osatuz. Hori egiteko, etorkizuneko irakasleen ikuspuntutik arituko gara pentsatzen, baina gure ustez oso garrantzitsua da umeen iritziak zeintzuk diren ezagutzea. Horretarako, ikastolan grabatutako beste bideo bat jarriko dugu klasean, bertan hainbat umeren iritziak agertzen direlarik. Modu honetan, bideoa amaitzean, horri buruz hausnartzeko aukera ona sortuko da klasean. Hauek dira umeei ikastolan egingo dizkiegun galderetako batzuk: a. Gustatzen zaizu ordenagailua erabiltzea gelan? b. Zein uste duzu dela ordenagailuak erabiltzean lortzen den gauzarik onena? (Abantailak=alde onak) c. Zein uste duzu dela ordenagailuak erabiltzean lortzen den gauzarik txarrena? (Desabantaila=alde txarra) Aurkezpenarekin bukatzeko, ondorio batzuk aterako ditugu guztion artean, klasekideei haien iritziak eskatuz eta guk burututako site-a erakutsiko diegu minutu pare batean, bertan informazioa nola antolatu dugun ikus dezaten. ESPERIENTZIAREN DOKUMENTAZIOA (ARGAZKIAK, HITZ GAKOAK, ESALDIAK, IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESUAREN EDERTASUNA ADIERAZI…) Gure aurkezpena/esperientzia gutxi gora-behera 40 minututakoa izan da; horrela, aurkezten genuen bitartean, dokumentazio lana ere egiten ibili gara hainbat argazki ateraz. Horrela, horietako batzuk, interesgarrienak hain zuzen, jarraian gehitzen ditugu: Klase-kideak azalpena entzuten
  4. 4. Kideetako bat dinamikan aktiboki parte-hartzen Dinamikaren emaitza Aurreko argazkian agertzen den mapa kontzeptuala behar bezala ikusi ahal izateko, jarraian adierazten ditugu kide guztion artean ateratako ideiak: ALDE ONAK:  Denbora gutxiago ariketak egiteko.  Umeen interesa piztu  Berrikuntza ALDE TXARRAK:  Esfortzu ekonomikoa  Konpontzeko arazoak igo/handitu  Beste gauza batzuetan ibiltzen denbora galtzen da.
  5. 5. Horrela, esan dezakegu aurkezpena ondo atera dela eta oso bizipen aberasgarritzat hartzen dugula, asko ikasteko aukera eman digulako, eta gainera, uste dugu klaseko kideentzako ere interesgarria izan dela, interesgarria eta erabilgarria. ESPERIENTZIAREN EBALUAZIOA (ZER GERTATU DA? ZER HOBETU DAITEKE?...) Egia esanda, oso pozik gaude egin dugun aurkezpen eta klasean planteatutako esperientziekin. Emaitza ona izan dela uste dugu, guk gutxienez sentsazio hori daukagu. Talde-kideok lan handia egin genuen aurkezpena baino lehen hau ondo atera zedin, eta ahalegin guztiek merezi izan dutela argi daukagu. Klaseko gainerako kideek ondo erantzun dute gure proposamenaren aurrean, eta batez ere haiek egiteko ariketa planteatu dugunean, interesa erakutsi dute, ariketan aktiboki parte hartuz. Horrela, oso pozik gaudenez lanarekin, ez genuke ezer berezirik aldatuko, dena ondo atera zaigula uste baitugu.

×