SlideShare a Scribd company logo
1 of 37
Download to read offline
ERDI AROA 
2015 /2016 ­5.A
ERDI AROAREN  HASIERA 
Hasiera data 476.urtean kokatzen da generalean, Erromatar  mendebaldeko 
Imperioko azken emperadorea, Romulo Augustulo, tronutik at utzi 
zutenean.
Erdi Aroa V.mendean hasi zen, Erromatarren  gainbeherarekin. 
Rhin eta Danubio ibaien bestealdean bizi zirenak oso pobreak ziren, baina 
erromatarrek ez zieten pasatzen uzten. 
409.urtean hotz handia egin zuen, tropelka pasa ziren eta pixkanaka beraiek 
egin ziren erromatarren probintzietako jabeak. 
Gerrak  izan ziren eta erromatarrek egindako hiri eta monumentu asko 
suntsituak izan ziren.
ESPAINIA  BISIGODOA:
Erromatar inperioak azkenetan zela, ahuldu egin zen, eta arazo handia izan 
zituen bere mugak defendatzeko.
Europa iparraldetik eta ekialdetik zetozen zenbait herri, muga horiek 
igarotzen hasi ziren.  
V.mendean, alanoek, sueboek eta bandaloek inbaditu zuten Hispania.
Erromatarrek barbaroak esaten 
zieten herri horiei.
Barbaroek Erromako hiria hartu 
zuten urteak, k.o. 476.urteak, 
Antzin Aroaren amaiera eta 
Erdi Aroaren hasiera adierazten 
du.
Herri inbaditzaile horietako gehienak germaniarrak ziren jatorriz (hala 
nola, sueboak eta bisigodoak).  Baina, Erromatar Inperioaren mugen 
barruan kokatutakoan, kristautasunera aldatu ziren, eta erromatarren 
hizkuntza, Latina, berea egin zuten.
 
INBASIOAK,  HISPANIAN :
Egoera konpontzeko, erromatarrek ituna adostu zuten Frantzia hegoaldean 
menpean zuen beste germaniar herri batekin, bisigodoekin. Eta erromatarrek 
Hispainian kokatzeko aukera eman zieten. Bisigodoak penintsulan sartu 
ziren eta alanoak eta bandaloak menpean hartu zituzten. Suebok luzaroago 
eutsi zieten bisigodoei, penintsularen ipar mendebaldean.
VI.mendearen hasieran, beste germaniar herri batekoek,  frankoek, 
bisigodoak  garaitu  zituzten Pirinioetatik ipar aldera. Horren ondorioz, 
bisigodoek Frantzia hegoaldea utzi behar izan zuten,  eta beren lurraldea 
iberiar penintsulara mugatuta gelditu zen.
TOLEDOKO  ERRESUMA  BISIGODOA :
Bisigodoek Toledon  ezarri zuten 
erresumaren hiriburua. Hasieran, ez 
zuten kontrolpean penintsulako 
lurralde osoa. Ipar­mendebaldean, 
sueboek beren erresumari eutsi 
ziotelako; eta ipar aldean, baskoiek ere 
amore ematen ez zutelako. 
Bisigodoak eta hispaniar­erromatarrak kristauak ziren guztiak, batzuek eta 
besteek ez zituzten sinesmen eta lege berak eta horrela, erresuma ez zegoen 
batuta.
Leovigildo erregeak sueboak menpean hartu eta baskoiak baketu zituen. 
Rekaredo katolizismora aldatu zen eta, harekin batera, bisigodo guztiak. 
Bisigodoek eta hispaniar­erromatarrek erresumaren batasunerako bidea 
zabaldu zuten. Ondorengo zenbait erregek (esaterako, Rezesvintok),bisigodo 
eta hispaniar­erromatar talde nagusientzako lege komunak ezarri zituzten 
eta, VII. menderako erresuma bisigodoa batuta zegoen.
Beñat Martinez eta Maitane Ostolaza
               Al Andalus 
  
Poitiers­eko bataila 
711n, armada musulmanak Gibraltarreko itsasartea zeharkatu zuen. 
Soldadu gehienak Afrika iparraldeko bereberrak ziren. Handik lau urtera, 
jaun eta jabe egin ziren ia Iberiar penintsula osoan. 732an, Carlos Malcelen 
agindupeko zalditeria frankoak tropa musulmanen hedapena geldiaraztea 
lortu zuen, Poitiersen, (Frantzia). 
Al Andalusen bilakaera: 
Inbasio musulmanak amaiera eman zion ,Erresuma bisigodoak Iberiar 
penintsulan egindako 200 urteko ibilbideari. Zein azkar konkistatu zuten 
ikusita, eta,batik bat, armada musulmanak soldadu gutxi zituela kontuan 
hartuta, bistakoa da bisigodoek 
nahiko berehala eman zuela amore. 
Batetik,, nobleziak hitzarmenak 
egin zituen, beren jabegoei eutsi 
ahal izateko, eta, bestetik,, biztanle 
gehienek musulmanak ongi hartu 
zituzten, gizarte islamiarrean 
berdintasun handiagoa zegoelako. 
Kordobako Emirrerria :
Al­Andalusen bilakaera: Penintsulako lurraldea (Al­Andalus) Damaskoko 
kaliferriaren mendeko emirerri bihurtu eta Kordoba izendatu zuten hiriburu. 
Era berean, Emirrerria probintziatan banatu zuten. Probintzia bakoitzeko 
burua bali izeneko agintaria zen. 
Gizartea: 
Iberiar penintsulara heldutako musulman taldea 50.000 bat lagunekoa zen: 
guztizko biztanleriaren % 1,5 inguru. Talde horretan, arabiarrak eta 
siriarrak gutxiengoa ziren (buruak, ordea), eta gehiengoa bereberrak. 
Bertako biztanle gehienak islamera bihurtu ziren, jazarpen erlijiosoak 
saihesteko eta musulmanen eskubide berberak izateko (zerga handiagoak ez 
ordaintzeko, adibidez). Islamera bihurtutakoei muladi izena ezarri 
zitzaien. 
Kristautasunarekiko atxikimenduari gutxiengoak (batez ere, hirietako 
artisau eta merkatariek) eutsi zion; mozarabiarrak ziren. Jazarpena jasan 
zuten arren, agintari musulmanek haien ohiturak nahikoa errespetatu 
zituzten. 
Beste taldetxo bat juduek osatzen zuten. Gehienak hirietan bizi ziren, eta 
artisautzan eta merkataritzan egiten zuten lan, oro har. 
Ekonomia :
Nekazaritzak (bereziki, zerealaren 
eta olioaren ekoizpenak) Al Andaluseko 
ekonomiaren oinarria izaten jarraitu zuen. 
Landaketa berriak ezartzeaz gain (arroza, 
lihoa, abrikota, laranjondoa, azukre­kanabera, 
kotoia etab,), musulmanek nekazaritza­
teknika berriak ekarri zituzten, eta, besteak 
beste, ureztatzeko sistema nabarmen hobetu 
zen. 
Artisautza, oihalak eta luxuzko artikuluak (bitxiak, tapizak, 
zeramikak…) nabarmentzen ziren. Toledoko armek eta Kordobako larruek 
(cordobanes izenekoek) ospe handia zuten. Artisautzaren oparotasunari 
esker, Al Andalusen baitan (hirietako azoketan) eta erresuma kristauetan, 
merkataritza erruz garatu zen. 
    
     
    ERRESUMA  KRISTAUAK 
Kristauen erresistentzia:
Musulmanak ez zituzten iberiar penintsulako iparraldeko
lurrak konkistatu.
Bertan, musulmandarrengandik ihes zihoazen bisigodo asko babesa bilatu 
zuten. 
Musulmandarrek oso azkar konkistatu zuten ia penintsula osoa.
Denbora aurrera egin ahal, lurralde horietan gune politikoak osatzen joan 
ziren:
• Astulendar erresuma.
• Nafarroako erresuma. 
• Aragoiko erresuma.                
• Kataluinako erresuma. 
• Gaztelako erresuma.
Kristauen­erresumen antolaketa:
Errege­erreginek aginpidea zuten. Gortea ibiltaria zen eta kontseilariak 
errege­erreginak zeuden lekura joaten ziren.
Gorteleku­sare bat eraiki zuten eta buruzagi militarrak ospe handia lortu 
zuten.
Ez zegoen armada iraunkorrik, gerlariak basailutzaren bidez jartzen ziren 
errege­erreginen agindutara. 
Konkistatutako lurraldeak nekazari askeek jendeztatzen zituzten 
lurraldeen jabetzarekin.
Nekazari atzeratuak eta ekoizpen gutxikoak bazeuden, eta merkataritza ia 
desagertu egiten zen.
Kristau­erresumen hedapena:
XIII. mendean kristau erresumak 
Guadalquivir, Levante eta Balearretako 
erresumetara zabaldu ziren.
 1492.ean Errege Katolikoek, Granada 
konkistatzen dute.
Konkistaren ondorioz gizarte berria:
Kristauak musulmandarrei lurrak konkistatu ondoren, populazio gehien 
lurraldean gelditzen zen eta agintariak aldatzen ziren. 
Gizarte antzitasuna handitu egin zen: 
• Kristauen lurraldetan geratu ziren musumandarrak, Mudejarrak dira.
• Kristauek okupatutako lurraldetan, kristau bihurturiko musulmandar 
ohiak, Moriskoak dira.
Kristauak ez ziren integratu, 
bereizitako auzoetan bizi ziren eta 
talde bakoitzak bere tradizioei 
eusten zien.
Nahia Zamora eta Cristina Ferician  
 HERRIXKAK  ETA  HIRIBILDUAK
Etxeak: 
Nekazariek oso etxe pobreak zituzten, 
zurezkoak eta pozozkoak, eginak, ate 
bakarrarekin eta leihorik gabe. Ez 
zuten altzaririk , lurrean egiten zuten 
lo eta egindako suaren inguruan bero­
bero egoteko.
Elikadura:
Nekazariek arbiak, indabak, txitxirioak eta 
ilarrak egosita jaten zituzten, ardoarekin eta 
zekale ogiarekin lagunduta. Batzuetan 
txerrikia edo gatzetan jarritako arraina eta 
ardi esnez egindako gazta ere jaten zuten.
Lanbideak:
Nekazariek nekazaritzan lan gogorrak egiten zituzten egunez. Ia ez 
zuten gurdi abererik sailak ,; goldatzeko, batzuetan basora joaten ziren, 
fruitu bila, baina ezin zuten aimaliarik harrapatu, jaunek baino ezin 
baitzuten ehizan jardun.
Bidaiak:
Noizean behin, ordea, gertueneko hiriko asteko azokara joaten ziren, beren 
produktuak saltzera. Erromesek eta merkatari ibiltari batzuek baino ez 
zuten bidaiatzen.
Herrixkak:
Herrixka kristauak 
soroz eta basoz 
inguratuta zeuden. 
Herrixketan ehun 
edo berrehun lagun 
inguru baino ez 
ziren bizi.
Hiribilduak:
Erdi Aroan, hiri handietan, artisan eta merkatari ugariz gain, 
unibertsitateak sortzen hasi ziren, eta katedral ugari eraiki ziren.
Goiz Erdi Aroan lehen mendekoaz oso bestelako bizimodua zabaldu zen. 
Hiribilduak sortzeko arrazoi asko izan ziren. Batzuek  , une estratejikoan 
zeudelako eraiki zituzten; eta beste batzuek, erresumen arteko mugak 
zehazteko, arrazoi politikoengatik (Segura, Ardisa, Tolosa) ; defentsarako 
( Uxue, Argueras, 
Caparroso, Peñalen...), 
merkataritzarako 
(Nafarroako salgaiak 
itsasoratzeko) kostaldean 
( Hondarribia, Donostia, 
Bartzelona...) Gaztelako 
artila kanporatzeko 
( Santander) eta Donejakue 
bidearen inguruan.
Asier  Sarratea eta Ainhitze  Zabala
GIZARTEAREN  ANTOLAKETA
Kristauen gizartea hiru taldetan antolatuta zegoen :
   
1. Nobleak : Nobleziak gizartea defendatzen zuen. Erregeak eta 
zaldunek (erregearen basailuak) osatzen zuten.
Erregeak agintari politiko nagusia zen. Segurtasunik gabeko eta guda 
askotako garai honetan, errege kristauek nobleei eman zieten boterea  
lurraldea defenditzeko. 
Nobleek baino ezin zituzten gazteluak eraiki eta zaldunekin ejerzitoa  
eduki. 
Basailu omenaldi ohoretsu bat egin ondoren. Nobleek leialtasuna zin egiten 
zuten eta aholkuak emateko prest zeudela adierazi behar zuten. Honen  
truke, erregeak lurrak eta babesa ematen zizkien. 
Noble hauek, bere inguruan zaldunak 
zituzten eta zerbitzu militarren truke 
basailu egiten zituzten.
Nobleen eta zaldunen ekintza nagusia 
guda zen.
Txikitatik, nobleen eta zaldunen semeak, 
ehizan zaldi gainean ibiltzen eta 
burrukatzen ikasten zuten.
Hamabi urterekin ezkutari izendatzen 
zuten eta armak erabiltzen ikasten zuten.
Hemezortzi urterekin zaldun izendatzen 
zituzten.
Zaldunen eta nobleen alabek ikasi behar 
zuten gerlarien emazteak izateko. Hauek ,senarrari adorea emateaz gain 
seme­alabak hezi eta gaztelua zaindu behar zuten.
Nobleen aisialdiko jolasak ehiza eta torneoak ziren.
Musikariek eta akrobatek gazteluko biztanleak alaitu egiten zituzten. 
Trobatzaileek eta koblakariek zaldunen jestak kantatzen zituzten.
Nobleek lur asko eskuratzen zituzten gerretan.
Boteretsuenak gazteluetan bizi ziren, morroiekin eta beste zaldun batzuekin 
batera.
2.KLEROA:
Kleroa gotzainek, apaizek eta monjeek 
osatzen zuten.
Monjeak ere landan bizi ziren, monasterioetan. 
Monasterio batzuk oso handiak ziren eta lur 
asko izaten zituzten.
3.NEKAZARIAK :
Nekazariek landan egiten zuten lan. Libreak izan zitezkeen baina ia denak 
morroiak ziren, eta jaun batentzat lan egiten zuten. Gainera, lantzen 
zituzten lurrak ez ziren beraienak izaten. 
Gertu bizi ziren, zurezko eta pezozko etxeetan. Etxeak herrixketan biltzen 
zituzten. Herrixketako eraikinen artean eliza nabarmentzen zen, bere dorre, 
kanpandorre eta guzti. Gazteluak edo monastegiak zituen lur eremuetan 
nekazariak bizi ziren. Nekazarien etxebiztzak oholez eta lur lehorrez eginak 
zeuden. Telaitutan lastoa edo kainabera ipintzen zuten. Etxebizitza 
hauetan gela bat baina ez zegoen, eta bertan bizi ziren guztiak. Zorua 
lurrezkoa eta altzariak oso exkaxa zen.
Neguan izan ezik, urtean zehar nekazariek goizetik gauera ematen zuten 
lanean.
Nekazarien lanak oso gogorrak ziren. Hauen tresnak ez ziren batera 
aurreratuak,, antzinako goldea erabiltzen zuten eta ongarria ez zen oso 
ugaria.
Talde honetan artisauak eta merkataritzan aritzen zirenak sartzen ziren.
Hiriek, lege berezia edo foruak zituzten, erregeek emandako harresiz 
inguratuta egoten ziren eta ateak izaten zituzten.
Hirietan eraikinik  garrantzitsuenak zeuden, katedrala eta udaletxeak. 
Boubacar Fall eta Naiara Urtizberea
GAZTELUAK  ETA  ZALDUNAK
GAZTELUAK:
Garai hartako segurtasun faltaren ondorioz, erregeek eta jaunek gotorlekuak 
eraiki zituzten etsaien armaden erasoei aurre egiteko. 
Hasieran gazteluak muinoen gainean eraikitako zurezko dorreak baino ez 
ziren. Geroago, harresi batez edo gehiagoz inguratu zituzten. Harresien 
arteko tarteari arma­patio esaten zioten. 
Gazteluak toki estratejikoan eta defendatzeko leku errazetan eraikitzen 
zituzten: muino baten gainean, amildegi baten ondoan, ibai edo intzira 
baten bazterrena eta etabar. Horrelako aukerarik ez zegoenean, gazteluak 
inguratzen zuen zulo bat prestatzen zuten.
Errege­familiaz edo jaunaren familiaz gain, gazteluaren barnean soldadoak 
eta horien beharrak asetzeko zerbitzari asko bizi ziren.
Amore emateko prest ez zeudenean, etsaiek  gazteluari erasotzen saiatzen 
ziren eta, horretarako, arietera, katapulta eta dorre mugikorra erabiltzen 
zituzten ateak botatzeko.  Gazteluak aurrean urez betetako zulorik ez 
baldin bazuen, etsaiek harresien azpiko lurrak ateratzen zuten, harresiak 
botatzeko edo tunel baten bidez barnera sartzeko.
                    Arietea                                              Katapulta
       
Hala ere, batzuetan erasoa edo setioa zen gazteluan sartzeko modu bakarra, 
motelagoa izan arren: gaztelua inguratzen zutenez,  barrukoak ezin ziren 
bertatik irten eta ezin zuten kanpoko laguntzarik jaso. Egunak aurrera joan 
ahala, egarriaren eta gosearen ondorioz gaztelukoek amore ematen zuten.
ZALDUNAK : 
Nobleak  bere inguruan zaldunak  izaten zituzten eta zerbitzu militarren 
truke basailu egiten zituzten.
Zaldunak jauntxoarekiko 
leialtasuna erakutsi behar zuten 
eta era berean erregearekiko.
Nobleen eta zaldunen ekintza nagusia guda zen. Txikitatik, nobleen eta 
zaldunen
 semeek ehizan, zaldi gainean ibiltzen eta burrukatzen ikasten zuten.
Hamabi urterekin ezkutari izendatzen zituzten eta armak erabiltzen 
ikasten zuten.
Hamazortzi urterekin zaldun izendatzen zituzten.
 
Mariam  Sro eta Julen Goñi
GREMIOAK  ETA LANBIDEAK 
GREMIOAK:
Erdi Aroan, hiriak eta artisautzak  goraldi bat izan zuten, eta artisauen 
lana arautzen hasi ziren. Lanbide berean ziharduten pertsonek beren 
interesen alde egiteko elkarteak, gremioak , antolatu zituzten.
Gremio ezagunenak honako hauek ziren: errementariak, olagizonak, 
ehuleak, larrugileak, tindatzaileak, etxegileak, ontzigileak, armagileak, 
teilagileak, eta, Flandrian eta Italian nagusi zirenak, oihalgintzarekin 
lotutakoak. Esate baterako, Parisen, XIII. mendearen bukaeran, 130 gremio 
inguru zeuden araututa.
Gremioen araudietan gauza asko zehazten ziren (langile motak, lan egiteko 
era, salneurriak…)
Gremioetan hiru langile mota bereizten zituzten:
­Maisua. Lanabesen eta lantegiaren jabea.
­Ofiziala. Soldata baten truke lan egiten zuena. Urte askoan lanean aritu 
eta maisulana egiten bazuen, maisu bihur zitekeen, lantegia edo denda 
zabaltzeko nahiko diru izanez gero, behintzat.
­Ikaslea. Oso gazterik lantegian hasitakoa. Bost edo sei urtez ikasten aritu 
behar izaten zuen. Gehienetan, maisuaren etxean bizi zen, lanaren truke 
mantenua doan zuela. Batzuetan gurasoek ordaindu ere egiten zioten 
maisuari, semeari ofizioa irakasteagatik.
LANBIDEAK:
 
Nekazariak: Gazteluak edo monastegiak zituen lur eremuetan nekazariak 
bizi ziren. Etxebizitza oholez eta lur lehorrez eginak zeuden. Teilatuan 
lastoa edo kainabera ipintzen zuten. Etxebizitza hauetan gela bat baino ez 
zegon, eta bertan  bizi ziren guztiak. Neguan izan ezik,urtean zehar 
nekazariek goizetik  gauera ematen zuten lanean. Nekazarien lanak oso 
gogorrak ziren. Hauen tresnak ez ziren batere aurreratuak,, antzinako 
goldea erabiltzen zuten eta ongarria ez zen oso ugaria. Nekazarien 
elikadura ez zen nahikoa haiek egiten zuten lanerako. 
Beraien elikadura, garia eta 
artoa (ogia, opilak), 
lekariak eta zopa 
urdaiarekin edo okelarekin 
zen. Lurretik hartutako 
produktua ez zenez 
nahikoa eta sarri baino 
sarriago uztak eskasak 
zirenez goseteak eta izurriteak heltzen ziren. 
Beste lanbide batzuk  hiriguneetan egiten ziren. 
– Metal­lanketarekin lotuta zeuden: errementariak, sarraigileak, 
eztainugileak, zilarginak, labangileak, armagileak...
– Ehunekin eta jantziekin: zamarginak, tindatzaileak,, poltsagileak, 
pergaminogileak...
– Eta eraikuntzan zein etxeko tresnekin: arotzak, harginak,, 
tornulariak, pitxargileak... ; etabar.
MATERIALAK:
­ Inguruko basoetako zura ere erabiltzen zuten, habeak,, garabiak eta 
aldamioak egiteko.
­ Arkitekturako eraikinetarako harrobietako harriak eta arkaitzak.
Zura
                 Harriak
Iker Lekuona eta Udane Retegi
ARTE  ERROMANIKOA
Erromanikoa Europan XI. eta XII. mendeetan arkitektura, eskultura eta 
margolaritza arloetan garatu zen estilo artistikoa da. 
VIII. eta IX. mendeetan gertaturiko inbasioak bukatu ondoren, herri 
inbaditzaileak kultura bereganatu zuten.
1000. urtearen  inguruan, munduaren amaiera gertatuko zelakoan bizi 
baitziren eta hori gainditu ostean Jainkoari eskerrak emateko joera zabaldu 
eta nagusitu zen;  eta honek,, eragin handia sortu zuen arte erromanikoan, 
Kristoren garaipena  helburua baitu.
Erdi Aroko erromes­bidearen zehar landu zuten bereziki: Tours, Limoges, 
Conques, Tolosa Okzitaniakoa eta Santiago de Compostelarako bideetan 
alegia. Eraikin garrantzitsuenak elizak eta monasterioak ziren. 
Erromanikoaren arkitektura oso inportantea zen,  beraien  mende zeuden 
pintura eta eskultura.
OINARRIAK:
XI.mendearen hasieran,mundu kristauak,bere burua zahartua eta erabiltzen 
ez diren hitzak ikusirik, erabateko iraultza egin zuen, espirituala eta 
materiala, eta mundu berri bat eraiki zuen urte gutxitan: zibilizazio 
erromanikoa. 
Zibilizazio horren adierazpena sakratua da, hain zuzen, arte erromanikoa.
1820. urtean, Charles de Gerville frantziar arkeologoak,, latinetik  ostutako 
hizkuntzak izendatzeko erabiltzen zen hitz bera hautatu zuenekoan, 
puntu erdiko arkuan oinarritzen zen arkitektura guzti hau. 
ARKITEKTURA  LAIKOA:
Eraikuntza laiko gutxi gelditzen da garai 
hartakoa. 
Garrantzitsuenak XI.mende bukaeratik aurrera 
harriz egindako dorreak eta gotorlekuak dira.
                 
ESKULTURA   ERROMANIKOA:
Eskultura erromanikoaren helburua didaktikoa zen eta era berean 
apaindurazkoa. Erliebeen bitartez ,kristau dotrina irakatsi nahi zitzaion 
herri alfabetatu gabeari. Abadetxeetan, sarrera mugatua baitzegoen, 
ikonografia konplexuagoa zen. 
Harriak , eraikuntzan aurretik lantzen 
ziren. Hori zela eta, harginek,, 
eskultoreek eta arkitektoek elkarrekin 
egin behar zuten lan. 
Arkitekturaren mende jarri zen 
eskultura, ebanjelarien sinboloez 
eta azken epaiketaren irudiz 
inguratuta. 
Arkitekturaren mende ez zegoen eskultura, zurezko eta polikromatua zen, 
maiz harri bitxiez eta esmalteez apaindua.  
Eskultura erromanikoak XII.mendean izan zuen garairik beteena ; 
ezaugarri nagusia zuten hieratikotasuna galduz
joan ziren pixkanaka,eta gotiko estilorantz jo zuten .
PINTURA  ETA  APAINGARRIAK:
Horma irudietan freskoaren teknika erabili zuten .
Ikonografia eta helburuak 
eskulturarenak berak ziren. 
Marrazkiaren arrastoa lodia zen , 
irudiak inguratzen zituen eta 
koloreak bereziki. Koloreak, gainera, 
lauak eta nahasketarik gabeak ziren; 
antolaketa xehea zen, giza irudiak 
markatuak eta aurrez agertuak 
ziren.
Gadea Etxebeste eta Oier Kanpandegi
NAFARROAKO   ERRESUMA
Nafarroako erresuma Europako Erdi Aroan, IX. eta XVII. mendeen artean, 
izan zen.
Erresumaren hedadura XII. mendetik gutxituz joan zen;  Gaztelako 
Erresumak Nafarroa Garaia inbaditu zuenetik.
 Eneko Aritza buruzagiak sortu zuela 
824. urtean, esan daiteke.
Iruñeko erresuma baskoien lurralde 
tradizionalean sortu zen. 
Hainbat errege godok, baskoien aurka egin 
zuten borroka.  Geroagoko zenbait kroniketan 
irakur daiteke, errege horietako askok baskoiak 
menderatu zituztela, baina behin eta berriro menderatzeko behar izateak 
esan nahiko luke ez zituztela inoiz menderatzen.
Iruñeko Erresumaren sorrera:
IX. mendean, Aritza familiak erregetza ezartzea lortu zuen Iruñea 
inguruan, Tutera eta 
Zaragoza arteko Ebro 
ibarra kontrolatzen zuen. 
Leireko monasterioa izan 
zen Iruñeko Erresuma 
berriaren gune politikoa. 
Harreman onak izaten 
jarraitu zuten 
musulmanekin.
Ximenotarren dinastia:
X. mendearen hasieran, Ximenotarren dinastiak edo leinuak 
hartu zuen Iruñeko erregetza, eta Antso I.a Gartzez (905­925) izan 
zen leinu 
horretako 
lehen erregea. 
Erregeak, 
Leongo 
erregeekin 
aliatuta, 
bultzada 
handia 
eman zion 
musulmanen aurkako borrokei. Mende horren erdialdean, 
Iruñeak Aragoiko Konderria bereganatu zuen, eta mendebalderantz 
hedatu zen, Gaztelaren kaltetan. 
XI.Antso II.a Gartzez Abarkaren garaian (970­994), Arabako 
lurraldearen zati bat Iruñeko Erresumari lotuta geratu zen.
Antso III.aren erregealdia:
Antso III. erregeak 
musulmanen aurkako 
borroketan arrakasta 
handirik izan ez 
bazuen ere, erresumaren 
mugak zabaltzea lortu 
zuen, sortu berria zen 
Gaztelatik Kataluniako mugaraino, eta, barne arazoez baliatuta, 
Leongo Erresuma ere bere eraginpean jarri zuen. Antso III.aren 
boterea Lapurdira eta Nafarroa Behereko lurralde batzuetaraino 
zabaldu zen.
 Antso III.a hil zenean, erresumako mugak bere semeen 
artean banatu ziren. Gartzea Santxez Naiarakoari Nafarroako 
lurrak egokitu zitzaizkion, eta baita bere anaien gaineko aginte gorena 
ere. Hauek zituen anaiak: Ramiro, Aragoiko erregea; Fernando, 
Gaztelakoa; eta Gonzalo, Sobrarbe eta Ribagorzako kondea. Anaien 
arteko desadostasunen ondorioz, Atapuercako zelaietan hil zen 
Gartzea Santxez Naiarakoa, Fernando Gaztelakoaren aurka aritu 
ondoren. Antso IV.a Peñalengoa erresumaren buru jarri zen, Aragoiren 
eta Gaztela eta Leonen hedatzeko asmoen mehatxupean.
Antso Jakitunaren eta Antso Azkarraren erregealdiak:
 Antso IV.a hil egin zuten, eta Iruñeko nobleziak Aragoiko Antso 
Ramirez erregeari eman zion Iruñearen gobernua. Haren agintaldian,  
herri ugari sortu ziren (Lizarra, Zangoza, Gares…) eta bizilagun asko 
bildu ziren herri haietara (Erdi Aroko herri edo herrixka), emandako 
pribilegioek eta salbuespenek erakarrita. Iruñeko Erresumak 
Aragoiren inguruan jarraitu zuen ondorengoen agintaldian ere. 
Nafarroako Gartzea Ramirez (1134­1150) erregeak bereizi zuen 
Nafarroa Aragoitik.
 Antso VI.a Jakitunarekin batera, Iruñeko Erresuma izenarekin 
ezagutzen zenari Nafarroako Erresuma deitu zitzaion. Errege horren 
garaian erresumaren osotasunari eutsi nahi izan zitzaion. Hala ere, 
pixkanaka­pixkanaka, ondoko bi erresuma boteretsuk, Gaztelak eta 
Aragoik, itzal egin zioten Nafarroari, eta erresuma txiki bilakatu zen.
 Antso VII.a Azkarraren (1194­1234) agintaldian, Nafarroak 
Araba eta Gipuzkoa galdu zituen; eta erregea oinordekorik gabe 
hil zen.
Nafarroaren konkista
Nafarroako Erresumaren konkistaren hasiera 1512an hasi 
zen, hau da, Gaztelako Fernando Katolikoak Nafarroa konkistatzea 
agindu zuenean. 1512ko uztailetik irailera bitartean, Albako dukeak 
Nafarroa konkistatu 
zuen. Urritik 
abendura bitartean, 
Nafarroako erresuma 
berreskuratzeko 
lehenengo ahalegina 
egin zen, baina porrot 
egin zuen. Nafarroako 
tronuan berriz ere 
legezko errege­
erreginak jartzeko beste ahalegin batzuk egin zituzten,baina haiek ere 
porrot egin zuten. Iritzirik zabalduenaren arabera, armek beharturik 
baretu zuen Gaztelak Nafarroa,  sinesgarriak ez ziren arrazoi 
juridikoak erabiliz eta Julio II. ,aita santuaren, agiri eztabaidagarriak 
baliatuta. Nafarroako Erresumak Nafarroa Beherean jarraitu zuen 
1620ra arte.                Osertz  Larretxea  eta  Ander  Piedrola
DONEJAKUE  BIDEA
Done Jakue apostoluaren heriotzetik (k.o.l) eta zortzi mende pasa ondoren, 
Hispaniako ipar mendebalde inguruan, Done Jakue apostoluak zonaldea 
ebanjelizatu ostean, bertan hilobiratu zutenaren kondaira zabaldu zen.   
              
 
Alfontso II.a bertara hurbildu zen bere gorte guztiarekin, Historiako lehen 
erromesa izan zelarik. Iritsitakoan bertan elizatxo bat eraikitzea agindu 
zuen.  Albiste hau azkar ezabatu zen inguruko lurretan. 
814. urtetik aurrera, Konpostelako Donejakue erromesak jasotzen hasi zen. 
Albistea azkar zabaldu zen Europa katolikoaren zehar eta bertatik 
erromesak iristen hasi ziren hilobia zegoen gunera, Campus Stellaera, eta 
hortik egungo Compostela izena.
Donejakue bidea egiteko Euskal Herritik  zehar hiru aukera nagusi daude: 
Nafarroako Bidea, Iparraldeko edo kostaldeko Bidea eta Barnealdeko Bidea. 
Bigarren mailako beste 
adar bat dago, halaber, 
Iruñea eta Agurain, 
Sakanatik lotzen 
dituena.                           
Europa kontinentaletik datozen Bide nagusiak Frantzian elkartzen dira, 
Iberiar Penintsulan sartuz, horregatik du izen hau.  Haien artean hiru 
Ostabaten biltzen duena, Donibane Garazitik eta Orreagatik Pirineoak 
zeharkatzen ditu; bestea ,Arlestik dator, eta Pirinioak Somporten 
zeharkatzen ditu; biak Garesen batzen dira; eta Bide bat izanik, 
Nafarroatik,, Burgostik, , Leondik eta Coruñatik barrena jarraitzen du, 
Santiago de Compostelaraino.
Erromes bidea apostoluaren serraldo aurkitzearekin batera hasi zen. 
Asturiasko Erresuma bere eremua zabaltzen ari zen, eta Leongo lurrak 
konkistatzen, musulmanekiko mugak hegoalderantz eramanez. 
Santiago bidea, Erdi Aroan erromesentzat sortutako ibilbidea izan zen; 
erromesak, beren kristau fedea erakusteko, Santiago apostoluaren 
hilobiraino joaten ziren oinez; Santiagora, hain zuzen. Bidea santutegi, 
eliza, ermita eta antzeko eraikuntza asko daude.
Musulmanen borroketan kritauei laguntzeko kanpaina militarretan ikus 
daitekeen moduan. 
                                                                                                                          
                                 
JUNE  GOMEZ  eta  GALDER   LARRAZABAL
PERTSONAIA  OSPETSUAK
RICARDO (CORAZÓN DE LEÓN):
(1157ko irailaren 8a­ 1199ko apirilaren 6a)
Inglaterrako errege izan zen 1189 eta 
1199  bitarte. 
Rikardo I.a. (Rikardo Lehoi Bihotz 
deitua). Henrike II.aren eta Eleonor 
Akitaniakoaren hirugarren semea zen, 
Joan Lur Gabearen anaia. Hamaika urte 
zituela jaso zuen amarengandik 
Akitaniako duke titulua eta haren mende 
geratu ziren egungo Ipar Euskal Herria 
eta Gaskoina. 
Ondorengo urteetan eraso latzak bideratu zituen  Lapurdiko kondearen 
aurka. 
➢ 1173­1174 urteetan aitaren aurka egin zuen, anaiekin batean, eta  
aitak menderatu zuen Akitaniako lurretan. 
➢ 1175ean Okzitaniako Tolosako kondea menderatu zuen. 1
➢ 1183an berriro zapaldu zuen akitaniarrek haren kontra bideraturiko 
matxinada bat, eta   Frantziako Filipe II.a Augustorekin aliatu zen aitaren 
eta anaien aurka. Laguntza hartaz baliatuta, 1188an aitari nagusitu 
zitzaion, eta Ingalaterrako koroa beretzat izatea ezarri zion baldintza 
bizirik iraun nahi bazuen. 
➢ 1189an hil zen aita, eta errege izendatu zuten. Frantziako 
erregearekiko aliantza alde batera utzi eta aspaldiko nahi bati ekin zion 
berehala: Lur Santura joan eta Saladino buruzagi musulmana preso hartu. 
➢ 1190. urtean abiatu zen Sizilia aldera Hirugarren Gurutzadako buru. 
➢1191.urtean  ezkondu zen Berengaria Nafarroakoarekin Zipreko 
Limasol hirian. 
Ingalaterrako erregearekin inola moldatzerik ez zeukala. Frantziara itzuli 
eta Joan Lur Gabearen alde jarri zen anaiari Ingalaterrako koroa ken 
ziezaion. 
➢1192an, anaia azpijokoan ari zela jakin orduko, Ingalaterrara itzuli 
zen.  
➢1194an iritsi zen Ingalaterrara, anaiari barkamena eman eta 
Normandia aldera igaro zen,  Augusto Frantziakoak kenduriko lurrak 
berreskuratzeko asmoz. 
Limoges aldeko Châlus­ko gazteluaren setioan hil zen 1199an. 
Politika eta zaldun egitekoetan nabarmendu zen Rikardo Lehoi Bihotz, 
harreman onak izan zituen Antso VI.a Jakituna Nafarroakoarekin eta 
herriaren aurrean ospe handia izan zuen bizi zela, Palestinan lorturiko 
garaipenen oroimenez. Poesia lirikoa zuen gogoko eta trobadoreek heroi 
bihurtu zuten berehala. 
ABD­AL­RAHMAN III:
Abd­Al­Rahman III Kordobako lehenengo kalifa 
izan zen, eta erdi aroko gizon boteretsuen artean 
kokatu ahal da. Hogeita bi urte besterik ez zituela 
ailegatu zen tronura eta hurrengo berrogeita hamar 
urtez omeiar leinuko printzerik boteretsuena izan 
zen. Bere barne etsaiak militarki garaitu zituen, 
eta horregatik, ospe handia hartu zuen eta bere 
burua kalifa aldarrikatu zuen.
KARLOMAGNO:
Karlomagno frankoen erregea izan zen 
eta Karolingiar inperioa sortu zuen, gero 
Germaniako Erromatar Inperio Santua 
izango zena.
LEONARDO  DA  VINCI:
Pertsonai hau bere koadroengatik egin da famatua, baina bere marrazki 
askotan ikusten den bezala, gerrarako asmakuntzak egiten zituen.
 
ISABEL KATOLIKA  ERREGINA:
Deitzen zioten Gaztelako Isabel Ia 
(1451­ 1504). Erregina, 1474ean 
izendatu zuten. Fernando 
printzearekin ezkondu zen, Aragoiko 
Juan II.aren semea.
Errege Katolikoak deitzen zieten. 
Errege hauek Inkisizioa sortu zuten, 
eta erlijio katolikoaren zabalkuntza 
Espaina guztian inposatu zuten.
Kristobal kolonen bidaia baimendu zuten.
ANE  AMUNARRIZ eta  UNAX  ARRIETA
ERDI  AROAREN  AMAIERA
Erdi Aroa, hondamendi naturalengatik, Izurrite Beltza eta gerrengatik 
bukatu zen.
XII. eta XIII. mendeetan gertatu zenarekin gelditu zen.
Hondamendi naturalak :
Euriak eta eguzki orduek kalte handia eragin zieten uztei. Uzta 
txarrengatik gizaki asko gosez hil egin ziren.
 
Izurrite Beltza: 
Epidemia 1.348. urtean heldu zen Europara, ekialdetik zetozen arratoiek 
kutsatu egin zietelako.
1.300. eta 1.400. urteen artean, Europa 63.000.000 biztanle ingurutik 
45.000.000 biztanle bizirik  geratu ziren, hau da, 18.000.000 biztanle 
inguru hil ziren Izurrite Beltzarengatik.
                              
Gerrak : 
Mongol eta Turkoak eragin zituzten erasoak ehun urteko gerran (1337­
1453), Frantzia eta Inglaterraren aurka jarri ziren, eta Espainian eta 
Herbeheretan ere eragin zien.
Alemanian eta Italian ere gatazkak izan ziren.
           
     
Urko  Abanzabalegi eta Lander Colas

More Related Content

What's hot (20)

Raspad socijalizma u europi
Raspad socijalizma u europiRaspad socijalizma u europi
Raspad socijalizma u europi
 
Generaciones De Computadoras
Generaciones De ComputadorasGeneraciones De Computadoras
Generaciones De Computadoras
 
Kraj rata u Europi
Kraj rata u EuropiKraj rata u Europi
Kraj rata u Europi
 
ERDI AROAREN HASIERA-GERMANIARRAK-
ERDI AROAREN HASIERA-GERMANIARRAK-ERDI AROAREN HASIERA-GERMANIARRAK-
ERDI AROAREN HASIERA-GERMANIARRAK-
 
HISTORIAURREA
HISTORIAURREAHISTORIAURREA
HISTORIAURREA
 
Napoleon Bonaparte
Napoleon BonaparteNapoleon Bonaparte
Napoleon Bonaparte
 
Povijest: Kreta
Povijest: KretaPovijest: Kreta
Povijest: Kreta
 
Aroen eskema
Aroen eskemaAroen eskema
Aroen eskema
 
Bizantziar inperioa eta islama
Bizantziar inperioa eta islamaBizantziar inperioa eta islama
Bizantziar inperioa eta islama
 
14. Aro Modernoa
14. Aro Modernoa14. Aro Modernoa
14. Aro Modernoa
 
Erromatar inperioa
Erromatar inperioaErromatar inperioa
Erromatar inperioa
 
Vizantija до 7 века
Vizantija до 7 векаVizantija до 7 века
Vizantija до 7 века
 
Uspon gradova i manufaktura
Uspon gradova i manufakturaUspon gradova i manufaktura
Uspon gradova i manufaktura
 
Hrvatsko mađarski rat i poraz revolucije
Hrvatsko mađarski rat i poraz revolucijeHrvatsko mađarski rat i poraz revolucije
Hrvatsko mađarski rat i poraz revolucije
 
Europa i svijet od 1815. 1849. godine
Europa i svijet od 1815. 1849. godineEuropa i svijet od 1815. 1849. godine
Europa i svijet od 1815. 1849. godine
 
Nacizam
NacizamNacizam
Nacizam
 
Aro modernoa
Aro modernoaAro modernoa
Aro modernoa
 
Jugoslavija 1945 1948.
Jugoslavija 1945 1948.Jugoslavija 1945 1948.
Jugoslavija 1945 1948.
 
Arapi i islam
Arapi i islamArapi i islam
Arapi i islam
 
Paleolitoa
PaleolitoaPaleolitoa
Paleolitoa
 

Viewers also liked

Erdi Aroa 5 C
Erdi Aroa 5 CErdi Aroa 5 C
Erdi Aroa 5 Ctalaia
 
ERDI AROA 5. B
ERDI AROA 5. BERDI AROA 5. B
ERDI AROA 5. Btalaia
 
Izurrite beltza (1)
Izurrite beltza (1)Izurrite beltza (1)
Izurrite beltza (1)Gernikagiza
 
Euskal herriko historia
Euskal herriko historiaEuskal herriko historia
Euskal herriko historiaAitzi Es
 
Done Jakue Bidea Euskadin - Segurtasunari buruzko aholku praktikoak
Done Jakue Bidea Euskadin - Segurtasunari buruzko aholku praktikoakDone Jakue Bidea Euskadin - Segurtasunari buruzko aholku praktikoak
Done Jakue Bidea Euskadin - Segurtasunari buruzko aholku praktikoakIrekia - EJGV
 
Resumen Revolución Industrial
Resumen Revolución IndustrialResumen Revolución Industrial
Resumen Revolución IndustrialPablo Díaz
 
Joseba Sarrionandia
Joseba SarrionandiaJoseba Sarrionandia
Joseba SarrionandiaAizpea
 
5.LH.12.GAIA. ERDI AROA. LANAREN ANTOLAKETA
5.LH.12.GAIA. ERDI AROA. LANAREN ANTOLAKETA5.LH.12.GAIA. ERDI AROA. LANAREN ANTOLAKETA
5.LH.12.GAIA. ERDI AROA. LANAREN ANTOLAKETALauro Ikastola
 
Hondamendinaturalazeregina
HondamendinaturalazereginaHondamendinaturalazeregina
HondamendinaturalazereginaJabitxu Tokiona
 
Aldaketa klimatikoa
Aldaketa klimatikoaAldaketa klimatikoa
Aldaketa klimatikoaberdintsu
 
Klima aldaketa
Klima aldaketaKlima aldaketa
Klima aldaketagorka azk
 
Euskaldunak eta Amerika RG
Euskaldunak eta Amerika   RGEuskaldunak eta Amerika   RG
Euskaldunak eta Amerika RGIES F.J.Z. BHI
 
1. gaia. Antzinako erregimenak 4 dbh
1. gaia. Antzinako erregimenak 4 dbh1. gaia. Antzinako erregimenak 4 dbh
1. gaia. Antzinako erregimenak 4 dbhosgazbil
 
Erdi Aroa 1. Amaia,Izaskun,Ander,Aiala
Erdi Aroa 1. Amaia,Izaskun,Ander,AialaErdi Aroa 1. Amaia,Izaskun,Ander,Aiala
Erdi Aroa 1. Amaia,Izaskun,Ander,Aialaegibero
 

Viewers also liked (20)

Erdi Aroa 5 C
Erdi Aroa 5 CErdi Aroa 5 C
Erdi Aroa 5 C
 
ERDI AROA 5. B
ERDI AROA 5. BERDI AROA 5. B
ERDI AROA 5. B
 
Izurrite beltza (1)
Izurrite beltza (1)Izurrite beltza (1)
Izurrite beltza (1)
 
10 denbora badoa
10 denbora badoa10 denbora badoa
10 denbora badoa
 
Euskal herriko historia
Euskal herriko historiaEuskal herriko historia
Euskal herriko historia
 
Izurrite beltza
Izurrite beltzaIzurrite beltza
Izurrite beltza
 
Done Jakue Bidea Euskadin - Segurtasunari buruzko aholku praktikoak
Done Jakue Bidea Euskadin - Segurtasunari buruzko aholku praktikoakDone Jakue Bidea Euskadin - Segurtasunari buruzko aholku praktikoak
Done Jakue Bidea Euskadin - Segurtasunari buruzko aholku praktikoak
 
Izurrite beltza
Izurrite beltzaIzurrite beltza
Izurrite beltza
 
Resumen Revolución Industrial
Resumen Revolución IndustrialResumen Revolución Industrial
Resumen Revolución Industrial
 
Joseba Sarrionandia
Joseba SarrionandiaJoseba Sarrionandia
Joseba Sarrionandia
 
Santiago Bidea
Santiago BideaSantiago Bidea
Santiago Bidea
 
5.LH.12.GAIA. ERDI AROA. LANAREN ANTOLAKETA
5.LH.12.GAIA. ERDI AROA. LANAREN ANTOLAKETA5.LH.12.GAIA. ERDI AROA. LANAREN ANTOLAKETA
5.LH.12.GAIA. ERDI AROA. LANAREN ANTOLAKETA
 
Hondamendinaturalazeregina
HondamendinaturalazereginaHondamendinaturalazeregina
Hondamendinaturalazeregina
 
Aldaketa klimatikoa
Aldaketa klimatikoaAldaketa klimatikoa
Aldaketa klimatikoa
 
Klima aldaketa
Klima aldaketaKlima aldaketa
Klima aldaketa
 
Euskaldunak eta Amerika RG
Euskaldunak eta Amerika   RGEuskaldunak eta Amerika   RG
Euskaldunak eta Amerika RG
 
1. gaia. Antzinako erregimenak 4 dbh
1. gaia. Antzinako erregimenak 4 dbh1. gaia. Antzinako erregimenak 4 dbh
1. gaia. Antzinako erregimenak 4 dbh
 
Erdi aroa
Erdi aroaErdi aroa
Erdi aroa
 
15. erdi aroa
15. erdi aroa15. erdi aroa
15. erdi aroa
 
Erdi Aroa 1. Amaia,Izaskun,Ander,Aiala
Erdi Aroa 1. Amaia,Izaskun,Ander,AialaErdi Aroa 1. Amaia,Izaskun,Ander,Aiala
Erdi Aroa 1. Amaia,Izaskun,Ander,Aiala
 

Similar to Erdi Aroa 5.A

Euskal lurraldeak Erdi aroan
Euskal lurraldeak Erdi aroanEuskal lurraldeak Erdi aroan
Euskal lurraldeak Erdi aroanNekart
 
Erdi Aroa 5.D
Erdi Aroa 5.DErdi Aroa 5.D
Erdi Aroa 5.Dtalaia
 
Herri prerromanikoa julen, miren, noa, ura, juan pablo eta anthony.1
Herri prerromanikoa  julen, miren, noa, ura, juan pablo eta anthony.1Herri prerromanikoa  julen, miren, noa, ura, juan pablo eta anthony.1
Herri prerromanikoa julen, miren, noa, ura, juan pablo eta anthony.1orixe5maila
 
C:\Fakepath\1 M 6 Gaia 1 Erroma 2007 08
C:\Fakepath\1  M   6  Gaia   1   Erroma   2007 08C:\Fakepath\1  M   6  Gaia   1   Erroma   2007 08
C:\Fakepath\1 M 6 Gaia 1 Erroma 2007 08IES F.J.Z. BHI
 
Erroma burdinibarra
Erroma burdinibarraErroma burdinibarra
Erroma burdinibarramikelmarin
 
C:\Fakepath\1 M 17 Gaia Erromatarren Historia Rg
C:\Fakepath\1  M   17  Gaia   Erromatarren Historia   RgC:\Fakepath\1  M   17  Gaia   Erromatarren Historia   Rg
C:\Fakepath\1 M 17 Gaia Erromatarren Historia RgIES F.J.Z. BHI
 
Antzinaroa josune lur martin eta ander
Antzinaroa josune lur martin eta anderAntzinaroa josune lur martin eta ander
Antzinaroa josune lur martin eta anderorixe5maila
 
Erroma
ErromaErroma
ErromaJon
 
Erroma
ErromaErroma
ErromaJonKas
 
Erdi aroa euskal herrian
Erdi aroa euskal herrianErdi aroa euskal herrian
Erdi aroa euskal herrianjuanicastro
 
Trabajo inguru
Trabajo inguruTrabajo inguru
Trabajo ingururldemunain
 
Antzinaroa laburpena
Antzinaroa laburpenaAntzinaroa laburpena
Antzinaroa laburpenaokiltxo
 
Historia aroka 6.a
Historia aroka 6.aHistoria aroka 6.a
Historia aroka 6.aotxamagnolia
 
Aintzinaroa 2- Adrian,Lorena,Alejandro,Aitziber
Aintzinaroa 2- Adrian,Lorena,Alejandro,AitziberAintzinaroa 2- Adrian,Lorena,Alejandro,Aitziber
Aintzinaroa 2- Adrian,Lorena,Alejandro,Aitziberegibero
 

Similar to Erdi Aroa 5.A (20)

Euskal lurraldeak Erdi aroan
Euskal lurraldeak Erdi aroanEuskal lurraldeak Erdi aroan
Euskal lurraldeak Erdi aroan
 
Erdi Aroa 5.D
Erdi Aroa 5.DErdi Aroa 5.D
Erdi Aroa 5.D
 
Erdi aroa
Erdi aroaErdi aroa
Erdi aroa
 
Herri prerromanikoa julen, miren, noa, ura, juan pablo eta anthony.1
Herri prerromanikoa  julen, miren, noa, ura, juan pablo eta anthony.1Herri prerromanikoa  julen, miren, noa, ura, juan pablo eta anthony.1
Herri prerromanikoa julen, miren, noa, ura, juan pablo eta anthony.1
 
Antzinaroa bittor
Antzinaroa bittorAntzinaroa bittor
Antzinaroa bittor
 
C:\Fakepath\1 M 6 Gaia 1 Erroma 2007 08
C:\Fakepath\1  M   6  Gaia   1   Erroma   2007 08C:\Fakepath\1  M   6  Gaia   1   Erroma   2007 08
C:\Fakepath\1 M 6 Gaia 1 Erroma 2007 08
 
Erroma burdinibarra
Erroma burdinibarraErroma burdinibarra
Erroma burdinibarra
 
C:\Fakepath\1 M 17 Gaia Erromatarren Historia Rg
C:\Fakepath\1  M   17  Gaia   Erromatarren Historia   RgC:\Fakepath\1  M   17  Gaia   Erromatarren Historia   Rg
C:\Fakepath\1 M 17 Gaia Erromatarren Historia Rg
 
Erromatarrak
ErromatarrakErromatarrak
Erromatarrak
 
Antzinaroa josune lur martin eta ander
Antzinaroa josune lur martin eta anderAntzinaroa josune lur martin eta ander
Antzinaroa josune lur martin eta ander
 
Erroma
ErromaErroma
Erroma
 
Erroma
ErromaErroma
Erroma
 
Erdi aroa euskal herrian
Erdi aroa euskal herrianErdi aroa euskal herrian
Erdi aroa euskal herrian
 
Aro modernoa
Aro modernoaAro modernoa
Aro modernoa
 
Trabajo inguru
Trabajo inguruTrabajo inguru
Trabajo inguru
 
Antzinaroa laburpena
Antzinaroa laburpenaAntzinaroa laburpena
Antzinaroa laburpena
 
Historia aroka 6.a
Historia aroka 6.aHistoria aroka 6.a
Historia aroka 6.a
 
Antzinaroa maider
Antzinaroa maiderAntzinaroa maider
Antzinaroa maider
 
Hispania Romana
Hispania RomanaHispania Romana
Hispania Romana
 
Aintzinaroa 2- Adrian,Lorena,Alejandro,Aitziber
Aintzinaroa 2- Adrian,Lorena,Alejandro,AitziberAintzinaroa 2- Adrian,Lorena,Alejandro,Aitziber
Aintzinaroa 2- Adrian,Lorena,Alejandro,Aitziber
 

More from talaia

2015 16 irakur gida uda -
2015 16 irakur gida uda -2015 16 irakur gida uda -
2015 16 irakur gida uda -talaia
 
Irakurlee 2016
Irakurlee 2016Irakurlee 2016
Irakurlee 2016talaia
 
Blagan tailerra mai_27
Blagan tailerra mai_27Blagan tailerra mai_27
Blagan tailerra mai_27talaia
 
Roald Dahlen lanak
Roald Dahlen lanakRoald Dahlen lanak
Roald Dahlen lanaktalaia
 
HERIOTZA ULERTZEKO IPUINAK
HERIOTZA ULERTZEKO IPUINAKHERIOTZA ULERTZEKO IPUINAK
HERIOTZA ULERTZEKO IPUINAKtalaia
 
3 a gela
3 a gela3 a gela
3 a gelatalaia
 
IRAKURLEE 2015
IRAKURLEE 2015IRAKURLEE 2015
IRAKURLEE 2015talaia
 
MAX BILBON BIZI DA
MAX BILBON BIZI DAMAX BILBON BIZI DA
MAX BILBON BIZI DAtalaia
 
FANTASIA MUNDUAN MURGILDUTA
FANTASIA MUNDUAN MURGILDUTAFANTASIA MUNDUAN MURGILDUTA
FANTASIA MUNDUAN MURGILDUTAtalaia
 
Edebé
EdebéEdebé
Edebétalaia
 
COULEURS D'AFRIQUE ET D'ASIE
COULEURS D'AFRIQUE ET D'ASIECOULEURS D'AFRIQUE ET D'ASIE
COULEURS D'AFRIQUE ET D'ASIEtalaia
 
Gure olerkiak 4. c
Gure olerkiak 4. cGure olerkiak 4. c
Gure olerkiak 4. ctalaia
 
Eskolarako bidean
Eskolarako bideanEskolarako bidean
Eskolarako bideantalaia
 

More from talaia (13)

2015 16 irakur gida uda -
2015 16 irakur gida uda -2015 16 irakur gida uda -
2015 16 irakur gida uda -
 
Irakurlee 2016
Irakurlee 2016Irakurlee 2016
Irakurlee 2016
 
Blagan tailerra mai_27
Blagan tailerra mai_27Blagan tailerra mai_27
Blagan tailerra mai_27
 
Roald Dahlen lanak
Roald Dahlen lanakRoald Dahlen lanak
Roald Dahlen lanak
 
HERIOTZA ULERTZEKO IPUINAK
HERIOTZA ULERTZEKO IPUINAKHERIOTZA ULERTZEKO IPUINAK
HERIOTZA ULERTZEKO IPUINAK
 
3 a gela
3 a gela3 a gela
3 a gela
 
IRAKURLEE 2015
IRAKURLEE 2015IRAKURLEE 2015
IRAKURLEE 2015
 
MAX BILBON BIZI DA
MAX BILBON BIZI DAMAX BILBON BIZI DA
MAX BILBON BIZI DA
 
FANTASIA MUNDUAN MURGILDUTA
FANTASIA MUNDUAN MURGILDUTAFANTASIA MUNDUAN MURGILDUTA
FANTASIA MUNDUAN MURGILDUTA
 
Edebé
EdebéEdebé
Edebé
 
COULEURS D'AFRIQUE ET D'ASIE
COULEURS D'AFRIQUE ET D'ASIECOULEURS D'AFRIQUE ET D'ASIE
COULEURS D'AFRIQUE ET D'ASIE
 
Gure olerkiak 4. c
Gure olerkiak 4. cGure olerkiak 4. c
Gure olerkiak 4. c
 
Eskolarako bidean
Eskolarako bideanEskolarako bidean
Eskolarako bidean
 

Erdi Aroa 5.A