SlideShare a Scribd company logo
1 of 50
Download to read offline
ERDI AROAERDI AROA
5. maila - C gela
AURKIBIDEA
1. Erdi Aroaren hasiera eta amaiera. Inbasioak: Bisigodoak eta Frankoak.
OIHAN ARDANUY – KIMETZ BARRIOS
2. Musulmanak eta Al-Andalus. Mudejar artea.
EIDER OYARZABAL – IKER IBAÑEZ DE GAUNA
3. Erresuma kristauak. Gurutzadak.
NAMBRA AHMED – LEYRE ARIAS
4. Euskal Herria Erdi Aroan. Nafarroako erresuma.
JULEN BENAGES – ERROSE AMUNARRIZ
5. Feudoak: Herriak eta hiribilduak.
UXUE LOPETEGUI – BEÑAT ROMEO
6. Gizarte antolaketa. Erregeak, nobleak, kleroa eta nekazariak.
NAHIA GAZTELUMENDI – DANEL ZAPIRAIN
7. Zaldunak eta Gazteluak.
GALDER ANTXUSTEGI – ENEKO LAZARO
8. Gremioak eta lanbideak. Itsas untzigintza.
INAXIO ECHEVESTE – ALBA ESTOMBA
9. Artea. Erromanikoa.
ZAIRA MUÑOZ – ENEKO ZAPIAIN
10. Artea. Gotikoa.
JOAQUIN ALONSO – ADRIANA ORTEZ – MAME FALL
11. Donejakue Bidea.
INGE GALLO – EKAIN ARIETAARAUNABEÑA
12. Pertsonaia ospetsuak.
JUNE MAESTRE – GORKA FERNANDEZ
1. ERDI AROA HASIERA ETA AMAIERA
Erdi Aroa Europako historiako aro bat da, Antzinaroaren ondorengoa eta Aro
Modernoaren aurrekoa. Gutxi gora behera V. mendetik XV. menderainoko tartea hartzen
du, zehazkiago abiapuntutzat 476 urtea hartu ohi da, Mendebaldeko Erromatar
Inperioaren desagerpenarekin, eta amaieratzat Konstantinoplaren erorialdia eta Ehun
Urteko Gerraren amaiera 1453an, edota Kolon Ameriketara iristea 1492 urtean. Erdi
Aroaren baitan historialariek beste azpi aro batzuk —Goi Erdi Aroa, Tarteko Erdi Aroa eta
Behe Erdi Aroa— bereizi dituzte. Erdi Aroan, aldaketa ugari gertatu ziren politika, kultura
eta ekonomia arloetan. Egungo Europako hainbat estatuk oinarriak aro honetan dauzkate,
muga politikoak garai gatazkatsu honetako leinu eta armaden garaipenen ondorioa
baitziren.
ERDI AROAREN HASIERA
1. FRANKOAK
Frankoak edo herri frankoak (latinez: Franci edo gens Francorum) mendebaldeko
germaniar tribuen konfederazio aldakorra izan zen, III. mendean Rhin ibaiaren ekialdean
kokaturik zegoena eta V. mendean Erromako Inperioko Galia osora zabaldu zena. Beren
hizkuntza antzinako behe-franko niera (nederlanderaren arbasoa) zen. VI. Mende hasieran
frankoek Bisigodoak garaitu zituzten Pirinioetatik iparraldera. Horren ondorioz,
Bisigodoek Frantzia hegoaldea utzi behar izan zuten, eta beren lurraldea Iberiar
penintsulara mugatuta gelditu zen.
Frankoen ondorengoak dira latin hizkuntza onartu zuten iparraldeko frantsesak eta
Valoniarrak, eta hizkuntza germaniarrari eutsi zioten frankoniarrak (gaur egungo
Alemaniaren mendebalean) eta nederlandarrak (fl andriarrak eta herbeheretarrak).
2. BISIGODOAK
Bisigodoak etnia bat izan
ziren, godoen bi adar
nagusietako bat. Ostrogodoek
osatzen zuten beste adar
nagusia. Migrazio garaian,
bisigodoak izan ziren Erromatar
Inperioari eraso zioten germaniar herrietako bat. Erroma arpilatu zuten lehenengoak izan
ziren. Horren ostean, Proventzan eta Iberiar penintsulan kokatu ziren. Erromatar
Inperioaren gainbeheraren ondorengo bi mende eta erdian, bisigodoek paper garrantzitsua
jokatu zuten politikan.
Bisigodoen erresuma. Erromatar Inperioa erori ondoren, iberiar penintsulan tribu
germaniar bat ezarri zen; bisigodoak. Erresuma bat sortu zuten, hiriburua Toledon zuena.
Bisigodoek hartu zuten hizkuntza latina izan zen, erromatar legeak aplikatu zituzten eta
katolizismoa onartu zuten erresumako erlijio ofizialtzat. Eliza txikiak ere eraiki zituzten;
haietan, ferrarkua erabili zuten.
3. MUSULMANEN KONKISTA
VIII. mendean beste inbasio bat gertatu zen Penintsulan: musulmanen inbasioa
Musulmanek islamera aldatutako herria osatzen zuten, eta Arabiatik abiatu ziren, inperioa
eratzeko asmoz. Inperioa Asian eta Afrikaren iparraldean hedatu zen.
711. urtean Afrikatik zetozen musulmanak Penintsulara iritsi ziren, don Rodrigo errege
bisigodoaren aurkarie laguntzeko asmoz.
Behin Penintsulan zeudela, ia lurralde osoa konkistatu zuten. Musulmanek al-andalus
deitu zioten konkistatutako lurraldeari, eta musulmanen munduko estaturik
oparoenetakoa bihurtu zen.
711. urtean, afrika iparreko musulmanek bisigodoak garaitu zituzten guadaleteko guduan.
Denbora gutxian, ia iberiar penintsula osoa eta Balear uharteak okupatu zituzten.
Musulmanek okupatutako lurraldeari al andalus izena jarri zioten eta kordoba izan zuten
hiriburu. Iparreko inguru menditsuak baino ez zuen lortu konkistari aurre egitea.
Hasieran , al andalus emirerria izan zen , hots, emir batek gobernatutako probintzia.
ERDI AROAREN AMAIERA
XI .Mendetik aurrera, kristau-erresumek hainbat lurralde musulman konkistatu zituzten.
Lurrak konkistatu ahala,bere mugak hedatuz joan ziren.
1031.Urtean, Al- andalus taifak izeneko zenbait erresuma txikitan banatu zen; beraz,
kaliferria amaitu egin zen. Taifak elkarren etsaiak ziren. Kristau-erregeak liskar horietaz
baliatu ziren,beren mugak hegoaldera zabaltzeko. Kristauen aitzinatzea geratzeko,beste
talde batzuk etorri ziren Afrikatik, eta taifak bateratu zituzten berriz.
Lehenik,almorabideak etorri ziren, eta gero, almohadeak.
Baina 1212an, Navas de Tolosako Gudua izan zen : gaztelauz, nafarrez eta aragoitarrez
osatutako armada batek tropa musulmanak garaitu zituen. Gudu horren ondoren, ia al
andalus osoa konkistatu zuten Fernando III.ak, lehen, eta Alfontso X.ak, gero. Lurralde
musulman bakarrak zirauen orduan, iberiar penintsula : Granadako Erresumak.
GRANADAKO ERRESUMAREN KONKISTA
XV. mendearen amaieran, kristau-erresumek ia iberiar penintsula osoa konkistatu
zuten. Lurralde musulman bakarrak zirauten:granadako nasri erresuma.
Nabarmentzekoak ziren nasri Erresumako eraikinen edertasuna eta kulturaren garapena.
Baina Nasri erresuma ahula zen oso, barne-istiluen ondorioz. Are gehiago: Granadako
gobernariek zerga ordaindu behar zieten Gaztelako errege-erreginei, eta gerrarik izan ez
gero, lagundu egin behar zieten zeregin horretan.
2. AL-ANDALUS ETA MUSULMANAK
AL-ANDALUS
KONKISTA
711.urtean, Afrika iparreko musulmanek bisigodoak garaitu zituzten Guadaleteko guduan.
Denbora gutxian, ia Iberia penintsula osoa eta Balear uharteak okupatu zituzten.
Musulmanek okupatutako lurraldeari Al-Andalus izena jarri zioten eta Kordoba izan zuten
hiriburu. Iparraldeko inguru menditsuak baino ez zuen lortu konkistari aurre egitea.
Hasieran, Al-Andalus emirreria izan zen, hots, emir batek gobernatutako probintzia.
Emirrak buruzagi nagusiago baten agintepean zeuden. Kordobako emirra Damaskoko
kalifaren menpe zegoen (Damasko, gaur, Siriako hiriburu da)
HIRIAK
Hiriek garrantzi handia zuten Al-Andalusen; adibidez, Kordobak eta Sevillak. Hesituta
zeuden, eta kale estuak eta irregularrak zituzten. Zati nagusiari medina esaten zitzaion, eta
bertan zeuden eraikin garrantzitsuenak; adibidez, meskita nagusia.
Hirietan, artisau eta merkatari ugari bizi ziren. Artisauak adituak ziren zeta, metalak,
larrua edo zeramika lantzen. Lantegietan lantzen zituzten produktuak, eta zoko izeneko
azoketan saltzen zituzten. Bestalde, andalustar produktuak munduko hainbat eskualdetan
saltzen ziren, eta kontrako noranzkoan, berriz, urrea eta esklaboak ekartzen zituzten.
GIZARTEA
Iberia penintsula konkistatu ondoren, musulmanek eroankor jokatu zuten kristauekin eta
juduekin, eta lehengo ohiturei eusten eta ordura arteko erlijioa praktikatzen utzi zieten.
Horregatik, asko geratu ziren Al-Andalusen, eta gutxi batzuek baina ez zuten alde egin
Penintsulako iparraldeko lurraldeetara.
BIZIMODUAK
Musulmanek zibilizazio distiratsu bat garatzen zuten. Antzinaroko Greziaren eta
Erromaren oinordea hartu zuten, eta medikuntzari , matematikari eta filosofiari buruzko
ezagutzak zabaldu zituzten Europan. Al-Andalusen gora egin zuten nekazaritza ureztatuak,
merkataritzak eta zenbait eskulangintza jarduerek, hala nola zeramikak eta kotoizko
ehunen ekoizpenak.
MUSULMANAK
BIZIMODUA
Etxeak
Etxe musulmanek zenbait gela izaten zituzten, barrualdeko patiora begira. Zenbait
patiotan, gainera, putzua edo iturria izaten zen. Familia aberatsek landetxeak zituzten,
hiriaren kanpoaldean, baratzeekin eta lorategiekin.
Janaria
Musulmanek kuxin handien gainean eserita jaten zuten. Barazkiak, arrainak eta arkumea
ongailuz eta oliba olioaz gozatuta prestatzen zituzten. Postreak ere egiten zituzten, adibidez
alfajoreak eta pestiñoak.
Otoitzaldiak
Egunean bost aldiz, musulmanek beren jarduerak eten eta otoitz egiten zuten. Gainera,
ostiraletan meskitara joaten ziren, denek batera otoitz egitera.
ERRESUMA KRISTAUAK ELKARTU EGIN ZIREN ETA IBERIAR
PENINTSULAKO LURRALDE MUSULMANAK KONKISTATU ZITUZTEN
Erdi Aroaren amaiera adierazteko, 1492. urtean erabili ohi da, besteak beste. Urte horretan
penintsulan zituzten azken lurraldeak kendu zizkieten musulmanei, eta Kristobal Kolonek
Amerika aurkitu zuen.
GRANADA HARTU ZUTENEKO
Gaztelako Isabel printzesa Aragoiko Fernando printzearekin ezkondu zen, 1469an.
Bakoitzari zegokion koroa oinordetzan hartu zuenean, penintsula ia osoa haien mende
geratu zen. Horri lotuta, Isabelek eta Fernandok, Errege-erregina Katolikoak deritzenek,
Granada konkistatzea erabaki zuten; Granada zen penintsulan gelditzen zen azken
gotorleku musulmana. Hamar urtez kristauei eutsi arren, Granada Gaztelaren mende
geratu zen 1492. urtearen hasieran. Zenbait urte geroago, Fernando Katolikoaren armadak
Nafarroa konkistatu zuen eta, hala, Nafarroa Gaztelako Koroaren barruan sartu zuten.
MUDEJAR ARTEA
Mudejarrak errekonkista ostean Iberiar penintsulan geratu ziren musulmanak ziren, baina
kristautasunera bihurtu gabe. Arte mudejarra hemen geratutako musulmanek sortu zuten.
Arte mudejarrak eraikin kristauetan arte arabiarren elementu eta materialak erabiltzen
zituzten: ferra arkua, adreiluak, azulejoak...
3. ERRESUMA KRISTAUAK ETA GURUTZADAK
1. ERRESUMA KRISTAUAK
Penintsulako iparraldean bizi ziren lagunak, VII. Eta IX. Mendeetan, errekonkistatzen hasi
ziren Alandalus-ek zituen lurraldeak.
Garai honetako nobleen eta erregeen helburu nagusia bakarra zen: Musulmanei lurrak
kentzea eta nekazari kristauak ezartzea.
Kristau-erresumak ia zortzi mendetan borrokatu ziren musulmanen krontra horien
lurraldea konkistatzeko. Hori dela eta, garai horri Errekonkista deritzo.
Konkistatutako lurrekin erresumak eta konterriak sortu ziren: Leoneko erresuma,
Nafarroako erresuma, Gaztelako konterria, Aragoako konterriak eta Kataluniako
konterriak.
Erresuma hauetan bizitza oso gogorra zen nekazaritza pobrea zelako eta komentzioa
eskasa.
Garai horretan gudak ugariak ziren. Gehiengoa nekazaritzatik bizi zen eta hirietakoak gutxi
ziren eta gainera pobreak.
Kordobako kaliferria desegin ondoren ere, Al Andalusek batasun politikoari etsi zion,
tarteka, erresuma kristauen hedapena eragozteko xedeaz Afrika iparraldetik penintsulara
iritsitako hainbat herri musulmani esker; hala nola, almorabideei eta almohadeei esker.
Hala ere, musulmanek ezin izan zuten kristauen hedapena geldiarazi, eta, azkenean,
erresuma bakarrera mugatu zen Al Andalus, Granadako erresumara.
XI. mendean amaieran, Nafarroako eta Gaztelako erregeek hiribilduak fundatu zituzten
euskal lurraldeetan, erregearen lurraldea finkatzeko. Araba, Bizkaia (XI. Mendetik aurrera,
Harokoen agintepeko jaurerria) eta Gipuzkoa Nafarroaren eta Gaztelaren eraginpean egon
ziren, txandaka, harik eta, azkenean, 1200. urtean, Gaztelako Koroaren mende geratu ziren
arte
Lurralde horiek beren autonomiari eutsi zioten eta, geroago, foru pribilegioak aitortu
zizkieten.
2. GURUTZADAK
Lehenengo Gurutzada XI. eta XIII. mendeetan zehar Ekialde Hurbila asaldatu zuten
kanpaina militarrek, erromesaldi armatuek eta hedapen kolonialak osaturiko Gurutzadak
izeneko mugimenduaren lehendabizikoa izan zen.
Alexis I.a Komneno bizantziar enperadoreak seliuzidar turkiarren aurkako borrokan
Urbano II.a aita sainduari laguntza eskatu zionean, honek 1095ean Mendebaldeko
Europako erresuma kristau guztiei Lur Santua konkistatzea eskatu zien. Petri Ermitauak
lehendabiziko saiakera egin bazuen ere, Germaniako Erromatar Inperio Santuko eta
Frantziako nobleziak zuzenduriko armada bat antolatu eta armada honek aurrera egin
ahala, Europan nolabaiteko migrazio masiboa sortu zen ekialderantz. Gurutzatuek Rüm
sultanerrian sartu eta hegoalderantz jo zuten, hiri asko konkistatu eta, Fatimitar
kalifaldiaren lurraldeetan sartu ondoren, 1099an Jerusalem konkistatu zuten.
4. EUSKAL HERRIA ERDI AROAN:
NAFARROAKO ERRESUMA
ERROMATAR INPERIOAREN GAINBEHERA ETA HERRI BARBAROEN
INBASIOAK
Herri "barbaroen" inbasioak V. eta VI. mendeen artean izan ziren Euskal Herrian,
Erromatar Inperioaren gainbeherarekin batera.
Sueboak Iberiar penintsulako ipar-mendebalean finkatu ziren, eta bisigodoak ekialdean,
Pirinioetako bi aldeetan. Baina frankoek bisigodoak Galiatik kanporatu zituzten, eta
bisigodoak penintsulako alde gehienetara zabaldu ziren.
Bisigodoek sueboak menperatu zituztenean, VIII. mendea baino lehenago, Iberiar
penintsulan kristau erresuma zegoen, bisigodoez gobernatua eta Euskal Herria franko eta
bisigodoen artean geratu zen. Une hartan, gar egungo Euskal Herriko lurraldean baskoiak
ziren nagusi.
MUSULMANEN OKUPAZIOA
VIII. mendean (711ean) musulmanak Gibraltartik Iberiar penintsulara sartu ziren. Ia
penintsula osoa hartu zuten, eta bisigodo nobleak menpean geratu edo Asturias aldean
ezkutatzera behartu zituzten. Musulmanak ez ziren kokatu gaur egungo Euskal Herriko
lurralde gehienetan, hainbat arrazoiengatik: ez zen haientzat erakargarria, menditsua zen,
eta haientzat klima desegokia zeukan, oso hezea zelako. Hala ere, musulmanek euskal
lurraldearen hegoaldea konkistatu zuten, haientzat lurralde mota egokia eta kontrolatzeko
erosoagoa zelako. Nafarroako Ebro erriberatik musulman haiek Iruñera eta Arabara
hainbat espedizio egin zituzten, horko lurren aberastasunak bereganatzeko asmoarekin.
Musulmanek XI. mendean utzi zuten euskal lurraldea (eta XV.ean Iberiar penintsula osoa,
Errege-erregina Katolikoak (Fernando eta Elisabet) penintsulaz jabetu baitziren).
ORREAGAKO GUDUA
778ko abuztuaren 15ean izandako gudu ospetsua da, Nafarroako Pirinioetako Orreaga
udalerriko lursailetan dagoen Ibañetako mendatearen haitzartean gertatua. Han, baskoien
erasoaren ondorioz, Karlomagnoren gudarosteko atzegoardiak sekulako porrota jasan
zuen. Euskaldunek Errolan —Bretainiako Markako prefeta eta Carolus Handia edo
Karlomagnoren iloba— garaitu eta hil zuten. Mendeen joanean, gertakari haren inguruko
ezin konta ahal kontakizun, kondaira, bertso eta abesti sortu dira, denetan ospetsuena
Errolanen kantua.
IRUÑEKO ERRESUMAREN SORRERA
IX. mendean, Aritza familiak erregetza ezartzea lortu zuen Iruñea inguruan, Tutera eta
Zaragoza arteko Ebro ibarra kontrolatzen zuen Banu Qasi familia musulman boteretsuaren
laguntzari esker. Leireko monasterioa izan zen Iruñeko Erresuma berriaren gune politikoa.
Harreman onak izaten jarraitu zuten musulmanekin.
NAFARROAKO ERRESUMA
Europako Erdi Aroan IX eta XVII. mendeen artean Euskal Herriko egitura politiko
independentea izan zen . Hasierako garaian Iruñeko Erresuma izena hartu zuen, hiri
hartatik hasi baitzen hedatzen.
Erresumaren hedadura XII. mendetik gutxituz joan zen, batetik Gaztelako Erresumak
Nafarroa Garaia inbaditu zuenean, eta bestetik Piriniotik iparraldera geratu ziren
lurraldeak Frantziako koroarekin batu zirenean. Hedadurarik handiena Antso III.a errege
zela lortu zuen, egungo Euskal Herriko lurralde guztiak batzeaz gain, mendebalderantz eta
Ebro ibaitik hegoalderantz zabalduta.
Nafarroako klanak elkartu egin ziren 824 urtean, Eneko Aritza izendatu zuten errege;
horixe izan zen Nafarroako lehen erregea. Nafarroako erregeek arabiarren kontra egin
behar izan zuten borroka, euren lurraldeak mantentzeko. Antso handiarekin erresuma
asko hedatu zen, Aragoitik Leoneraino eta Lapurditik Gaztelaraino euskal probintziak
barne. Hil zenean, 1035 urtean, erresuma zatitu egin zen eta gainerako erregeak Nafarroa
konkistatzen saiatu ziren. 1284.urtean, Nafarroako erresuma Frantziaren menpe gelditu
zen, baina 1328 . urtean banandu egin ziren. Azkenean, Nafarroako erresuma desagertu
egin zen 1512. urtean, errege-erregina katolikoek konkistatu zutenean, Gaztela eta
Aragoiko koroaren menpe gelditu zenean.
NAFARROAREN KONKISTA
Nafarroako Erresumaren konkistaren hasiera 1512an hasi zen, hau da,
Gaztelako Fernando Katolikoak Nafarroa konkistatzea agindu zuenean. 1512ko uztailetik
irailera bitartean, Albako dukeak Nafarroa konkistatu zuen. Urritik abendura bitartean,
Nafarroako erresuma berreskuratzeko lehenengo ahalegina egin zen, baina porrot egin
zuen. Nafarroako tronuan berriz ere legezko errege-erreginak jartzeko beste ahalegin
batzuk egin zituzten 1516ko martxoan eta 1521eko maiatzetik ekainera, baina haiek ere
porrot egin zuten. Iritzirik zabalduenaren arabera, armek beharturik beretu zuen Gaztelak
Nafarroa, batere sinesgarriak ez ziren arrazoi juridikoak erabiliz eta Julio II. aita santuaren
bulda edo agiri eztabaidagarriak baliatuta. Nafarroako Erresumak Nafarroa Beherean
jarraitu zuen 1620ra arte.
MENDEBALDEKO HIRU PROBINTZIAK GAZTELAKO ERRESUMAN
V. eta VIII. mendeen artean baskoien erresuma sortu zen. Gero, zatiketa bat sortu zen haien artean:
batzuk Frantziara lotu ziren eta beste batzuek Iruñeko erresuma sortu zuten. 1200an Euskal Herriko
mendebaldeko hiru probintziak (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) Nafarroako Erresumari kendu
zizkion Gaztelako Erresumak. Probintzia horien leialtasuna bereganatzearren, Gaztelako errege-
erreginek lege berezi batzuk eman zizkieten: foruak. Urte askoan foruak ahoz aho transmititu ziren,
harik eta XIII. eta XIV. mendeetan idatziz jaso zituzten arte.
HIRIBILDUEN FUNDAZIOA
Hiribilduak XII. mendetik aurrera sortzen hasi ziren, faktore batzuei esker: Ekonomiaren
susperraldia, Barne eta kanpo merkataritzaren bizkortzea eta Done Jakue bidea indartzea.
Errege-erreginek fundatzen zituzten hiribilduak hiri gutunaren bidez, hau da, komunitate bati herri
bat sortzeko baimena ematen zion dokumentu baten bidez.
AHAIDE NAGUSIEN ARTEKO GERRAK
Ahaide Nagusiak dorre edo jauregietan agindu zuten etxeko-jauntxoen edo etxekoandreen alde edo
aurka borrokatzen zuten pertsonak ziren. Bereziki, Gipuzkoa, Nafarroa eta Araban izan ziren
banderizo gehien.
5. FEUDALISMOA
Loira eta Mosaren arteko lurraldeetan kokatu ohi dute historialariek feudalismoaren
sorrera. Frantziatik hasita, Italia, Espainia, Lurralde eslaviarrek, Sizilia, Ingalaterra,
Eskozia eta Irlandara zabaldu zen feudalismoaren sistema.
Feudalismoa Erdi Aroko Europako sistema politiko, ekonomiko eta soziala izan zen, IX-
XV. mendeen artean iraun zuena. Erreinuak konderri eta jaurerri txikiagoetan banatuta
zeuden, non jauntxoek eta beraien basailuek, babesa ematen zieten. Basailuek, trukean,
zergak eta tributuak ordaindu behar izaten zituzten, jaunaren lurrak erabiltzeagatik.
Jauntxo feudal haiek nobleak edota Elizako kide ziren, eta erregearekin menpekotasun
erlazio bat zuten, handiagoa edo txikiagoa izan zitekeena.
Feudalismoaren jatorria Erromatar Inperioaren gainbeheraren ondoko herri barbaro
inbasioetan, nekazaritzaren nagusitasunean, garaiko teozentrismoaren eta gizartearen
kontzeptu piramidalean datza.
Europan Karlomagnoren inperioa amaitu ondoren sortu zen feudalismoa (hau da,
frankoen erreinuan, IX. mendean), feudoak eratu eta aitoren semeen eta mendekoen
arteko harremanak finkatu zirenean. Frantziatik Italiako iparraldera, Espainiara,
Alemaniara eta eslaviar lurraldeetara zabaldu zen; 1066an Ingalaterrara, Italiako
hegoaldera eta Siziliara iritsi zen. Erregeak lur guztien jabeak ziren, eta zaldunei ematen
zizkieten haien mendekoek erabil eta lan zitzaten. Beren lurrak eta elizarenak banatu
zituzten era horretan.
Feudalismoa batez ere IX. mendean zabaldu zen ekonomia sistema eta lurraren jabetza
izateko modu berezia izan zen. Sortu zenean, lurraren jabetza bizitza osorako izaten zen,
baina geroago lurra herentziaz hartzen zuten aitoren semeek. Era horretan erregearen
ahalmenak behera egin zuen, eta nobleen familiak aberastu ziren. Eliza ere modu berean
zegoen eratua: zaldunek aukeratzen zituzten apezpikuak eta abadeak, eta haiek,
ordainetan, zerbitzuak eskaintzen zizkieten nobleei. Legearen alorrean, feudalismoak
bertako agintarien gorteen ordez, jaun baten mendekoez osatutako gorteak ezarri zituen.
Estatu zentralistak sendotzeak, hirien indar ekonomikoak, burgesiak eta merkataritzaren
gorakadak feudalismoaren amaiera ekarri zuten; XIII. mendean hasi zen desegiten, baina
artean zenbait mendez egin zuen aurrera, erabat desagertu arte. Munduko beste
lurraldeetan ere izan ziren antzeko ezaugarriak zituzten sistemak, Japonian adibidez. XIV.
mendearen bukaerarako feudalismoak Europako gizartean indarrik ez bazuen ere, gizarte
guztietan utzi zituen arrastoak (zergak biltzea, jaunen eta zerbitzarien arteko betebehar
eta eskubideak...) erakunde sortu berrietan.
ERDI AROKO HIRIAK
Hirietako biztanle gehienek ere nekazaritzan eta abeltzaintzan egiten zuten lan. Hala ere
hirietan landa eremuetan baino askoz eskulangile eta merkatari gehiago zegoen, eta
inguruko herritako nekazariak bertara joaten ziren produktuak saltzea. Merkataritzaren
garapenarekin batera, hiriek garrantzia berreskuratu zuten XII. Mendetik aurrera.
MONASTERIOAK: Monasterioak eta parrokiak egon
zitezkeen, baina elizarik garrantzitsuenak katedralak ziren,
eta haien mende zeuden hiriko eta inguruko herrietako elizak.
GAZTELUAK: gaztelua hiriko lekurik garaienean zegoen.
Erregea edo aren ordezkari bizi zen han.
AZOKAK: Plazetan, merkatariek beren salmenta postuak
jartzen zituzten, eta azokak antolatzen.
ESKULANGILEAK ETA MERKATARIAK: Eakulangileak eta
Merkatariak auzoka ibiltzen ziren, lanbidearen arabera.
KALEAK: Etxeak inolako plangintzarik gabe egiten ziren eta,
horren ondorioz, kaleak estuak eta bihurriak ziren.
HARRESIAK:Hiriak harresiz eta, batzuetan, pezoi batez
zeuden inguratuta, balizko erasoetatik babesteko
HIRIBILDUAK
Hiribildua errege-erregina edo jauntxo baten pribilegioz sortutako giza-finkamendua da.
Gehienetan hiri-gutun bidez sortu ziren, Behe Erdi Aroan. Helburua tokiko nobleziari
boterea murriztea zen, egonkortasuna bultzatu eta garapen ekonomikoa bermatzeko.
Jatorria
Erdi Aroan, herri bakoitza zenbait nekazaritza-ustiapenaz (latinez vicus edo locus) osatuta
zegoen.
Hiribilduak herriak ez bezala zenbait pribilegio edo foru zituen. Adibidez, bere alkatea arlo
zibil eta kriminaletan epailea zen. Barnean gotorlekua zeukaten; harresiak ere eraikitzen
zituzten. Normalean, haien inguruko lurraldearengan eskumena zeukaten.
Hiribildu izena izateko Errege edo Jauntxo batek pribilegioak eman behar zituen
Hiribildu-Kartaren bidez. Karta hau emateko arrazoiak ezberdinak ziren: estrategikoak,
ekonomikoak, politikoak... Titulua ematerakoan landako jendea hiribilduetara erakartzea
bilatzen zen eskuarki.
Hondarribia 1203 urtean sortutako hiribildua da.
6. GIZARTE ANTOLAKETA
ERDI AROKO GIZARTEA:
Gizarte antolaketa gizarte talde desberdineta banatuta zegoen. Horien artean
pribilegiatuak eta ez-pribilegiatuak zeuden.
Pribieligiatuak: gutxiengoa ziren, eta erregeak, nobleak eta kleroak osatzen zuten talde
hori.
Erregea, noblea eta zaldunak gerran aritzen ziren, eta elizgizonak erlijio bizitzari emanda
bizi ziren. Ez zuten zergarik ordaintzen eta lur-jabe handienak ziren.
Ez-pribilegiatuak: gehiengoa ziren eta, batez ere, nekazariz osatuta zegoen talde hori.
Nekazariak, merkatariak eta eskulangileak ez-pribilegiatuak ziren. Gizarte talde hauek
pribilegiatuei zergak ordaintzera behartuta zeuden denak.
ERREGEA
Erresuma kristauetan, nekazaritza eta artzaintza ziren
jarduera nagusiak, baina eskulangile txikiak ere
baziren. Nobleak eta kleroak lur guztien jabe izan
zitezkeen. Erregeak ematen zizkien ondasun horiek
-feudoak-, haietako jaun izan zitezkeen.
KLEROAK monasterioetan eta elizetan bizi
ziren.Ototz egiten zuten, eta kultura lanak ere
bai, hala nola liburuak kopiatu, idatzi eta
itzuli.
NEKAZARIEK beren lurrak lantzen zituzten, etxe baten, lurren eta babesaren truke.
NOBLEAK eta ZALDUNAK gazteluetan bizi ziren. Elkarrekin, beste noble batzuen aurka
borrokatzen ziren edo erregea defendatzen zuten, hala behar balitz.
GIZARTEA
Krista-erresumetako gizartea hiru talde edo estamentuetan banatzen zen: noblezia, kleroa
eta nekazariak.
· Noblezia zaldunek osatzen zuten; zeldunak erregearen basailu ziren, hots, haren
mendekoak. Gazteluetan bizi ziren eta gerra zuten jarduera nagusi.
· Kleroak apezpiku, abade, apaiz, monje eta mojek osatzen zuten. Monasterioetan bizi ziren
eta kultura eta otoitz egitea ziren haien egitekoa.
· Nekazariak herrixketan bizi ziren, eta lurra lantzen zuten. Gehienak jopuak ziren, hots,
noble edo abade baten mendekoak, eta eskubide gabekoak.
7. GAZTELUAK ETA ZALDUNAK
ERDI AROKO GAZTELUAK :
Nobleen eta zaldunen ekintza nagusia guda zen. Txikitatik, nobleen eta zaldunen semeek
ehizan, zaldi gainean ibiltzen eta borrokatzen ikasten zuten. Hamabi urterekin ezkutari
izendatzen zuten eta armak erabiltzen ikasten zuten. Hemezortzi urterekin zaldunak
izendatzen zituzten. Zaldunen eta nobleen alabek ikasi behar zuten gerlarien emazteak
izateko. Hauek senarrari adorea emateaz gain seme-alabak hezi eta gaztelua zaindu behar
zuten. Nobleen asialdiko jolasak ehiza eta torneoak ziren. Musikariek eta akrobatek,
gazteluko biztanleak alaitu egiten zituzten. Trobatzaileek eta koblakariek zaldunen jestak
kantatzen zituzten.
ARMADEK BORROKARAKO ERABILTZEN ZITUZTEN ARMAK
Arietea
Erdi Aroan armadek arietea erabiltzen zuten etsaien gotolekuetan pitzadurak egiteko.
Ariete batzuk zuhaitz enborrrekin egiten zituzten . Beste batzuk gurpildun plataformetan
eraikita zeuden eta estalpea izaten zuten, soldaduek harresiaren goiko aldetik botatzen
zituzten gezietatik babesteko.
Belezta
Belezta batekin botata azkonak 200 metrora kokatutako pertsona bat hil zezakeen,
Armadura ere erraz zeharka zezakeen. Baleztari trebe batek minututan 12 azkon bota
zitzakeen. Dorre moduan erabiltzen ziren harresietan gora igotzeko.
Katapulta
Katapulta gerran erabiltzen zen eta gazteluaren hormen kontra edo gazteluaren
barnealdera harriak botatzeko erabiltzen zen.
ZALDUNAK
Zaldun, zentzu zorrotzean, zaldiz ibiltzen dena da, baina, normalean Erdi Aroan zaldiz
Borrokatzen zutenak ziren.
Antzinako Grezia eta Erromako garaietatik, zalduna izateak entzute handia esan nahi zuen,
zaldi bat mantentzea garestia zelako. Erdi Aroan, hauek zalduneria osatzen zuten, bere
jokabide kodea zuen erakunde militar feudala. Artur erregearen kondairak Europa osotik
zabaldu zuen jokabide hori baina feudalismoaren desagerpenarekin batera erakundea ere
pixkanaka-pixkanaka itzali zen.
8. GREMIOAK ETA LANBIDEAK
Arlo honi dagokionean, burdingintza, ontzigintza eta artisau jarduerak aipa
daitezke.
Burdingintza, batez ere, burdinoletan egiten zen. Hasieran, mendietan kokaturik zeuden
burdinolak, baina XIV. mendetik aurrera haranetan eraikitzen hasi ziren. Erdi Aroaren
bukaeran hirurehun burdinola baino gehiago
zeuden euskal lurraldeetan, horietako asko
ahaide nagusienak. Nekazaritzako tresnak,
arrantzarako arpoiak, ontzigintzarako tresnak,
etab. egiten zituzten. Armagintzak ere garrantzi
handia izan zuen. Burdina, Gaztelako
artilearekin batera, Europa iparraldera
esportatzen zuten nagusiki.
Bestelako artisau-jarduerak batez ere
hiriguneetan egiten ziren. Batzuk metalen
lanketarekin lotuta zeuden (errementariak,
sarrailagileak, eztainugileak, zilarginak, labangileak, armagileak…); beste batzuk ehunekin
eta jantziekin (ilaginak, ehuleak, brodatzaileak, jostunak, zapatariak, sokagileak,
uhalgileak…); edo larruarekin (zamarginak, tindatzaileak, poltsagileak,
pergaminogileak…); eraikuntzarekin zein etxeko tresnekin (arotzak, harginak, tornulariak,
pitxargileak…); etab. Artisau talde bakoitza gremio banatan antolatu ohi zen. Gisa hartako
lanbideak hirietan zeuden. Lanbide horiek zeuden kaleek lanbideen izenak
hartzen zituzten. Iruñean adibidez, izen hauek zituzten hiribilduko kaleek: Correría,
Cuchillería, Carpintería, Zapatería, Herrería, etab. Eta gauza bera gertatzen zen beste
hainbat hiritan ere (Gasteizko Correría, Cuchillería, etab).
Merkataritza: Merkataritza jarduera oso garrantzitsua izan zen Erdi Aroaren amaieran.
Merkatariak hirietan bizi ziren eta produktuak plazetan trukatzen zituzten.
Merkataritzak oparotasuna ekarri zuen hiri batzuetara. Hori dela eta, eraikin handiago eta
ikusgarriagoak eraiki ziren, hala hola jauregiak, katedralak eta unibertsitateak. Azken
horiek ikaskuntza-zentroak ziren eta entzute handia ematen zieten horiei.
Erdi Aro osoan nekazaritza eta abelazkuntza izan ziren euskal lurraldeetako,
Europako eta munduko ekonomiaren funtsa. Lurreko lanek biztanleriaren gehiengo zabala
enplegatzen zuten, eta lurra zen aberastasun-iturri nagusia. Edonola ere, Goiz Erdi Aroan
ez bezala, Berant Erdi Aroan hiriek eta hari lotutako merkatari- eta artisau- jarduerek
loraldia bizi izan zuten. Hortaz, 1400. urte aldera, ekonomiaren barruan lehen sektorea
zen nagusi, baina haren aldamenean artisautza eta merkataritza arloko jarduera
aipagarriak garatu ziren.
Abelazkuntza arloan, behiak, ardiak,
ahuntzak eta txerriak ziren abere
ugarienak eremu kristauan. Musulmanean
horiek berak, salbu txerria. Tokien arabera
batzuk edo besteak ziren ugariago, baina
leku guztietan nahiko ugari ziren abere
horiek. Horien atzetik zaldiak eta astoak
zeuden, baina askoz urriago. Animalia
txikiagoen artean ahateak, antzarak eta
oiloak ere hazten ziren.
Ganadu handiaren parte bat, herrietatik
hurbil samarreko larreak aprobetxatu
ostean, inguru garaiagoetara aldatzen zuten uda partean. Litekeena da Euskal
lurraldeetako biztanleriaren parte bat artzain- edo abeltzain-jardueretan espezializatuta
egotea, eta urte-sasoien arabera bizitza erdi-nomada egitea, animalientzako larre eta janari
bila toki batetik bestera, lurralde atlantikotik mediterraneora. Abeltzaintzak eskura jarri
zituen, besteak beste, haragia, gantza eta esnea, baina jaki horiez gain hainbat
lehengaitarako iturri ere bazen: artilea, larrua edo adarra, baliagarriak guztiak ehunak
eta funtsezko beste artikulu batzuk egiteko. Gainera, idi eta zaldien bidez bazuten indarra
lurra goldatzeko, gurdiak garraiatzeko edota toki batetik bestera mugitzeko.
Berant Erdi Aroan, hiriak eta artisautzak goraldi bat izan zuten, eta artisauen lana arautzen
hasi ziren. Lanbide berean ziharduten pertsonek beren interesen alde egiteko
elkarteak, gremioak, antolatu zituzten.
Gremio ezagunenak honako hauek ziren:
errementariak, olagizonak, ehuleak, larrugileak,
tindatzaileak, etxegileak, ontzigileak, armagileak,
teilagileak, eta, Flandrian eta Italian nagusi
zirenak, oihalgintzarekin lotutakoak. Esate
baterako, Parisen, XIII. mendearen bukaeran, 130
gremio inguru zeuden araututa.
Gremioen araudietan gauza asko zehazten ziren (langile motak, lan egiteko era,
salneurriak…). Artisautza-sistema hark Industria Iraultzaren garaira arte, XVIII. mendera
arte, iraun zuen. Gremioetan hiru langile mota bereizten zituzten:
-Maisua. Lanabesen eta lantegiaren jabea.
-Ofiziala. Soldata baten truke lan egiten zuena. Urte askoan lanean aritu eta maisulana
egiten bazuen, maisu bihur zitekeen, lantegia edo denda zabaltzeko nahiko diru izanez
gero, behintzat.
-Ikaslea. Oso gazterik lantegian hasitakoa. Bost edo sei urtez ikasten aritu behar izaten
zuen. Gehienetan, maisuaren etxean bizi zen, lanaren truke mantenua doan zuela.
Batzuetan gurasoek ordaindu ere egiten zioten maisuari, semeari ofizioa irakasteagatik.
ITSAS UNTZIGINTZA
Gipuzkoan eta Bizkaian, orobat Lapurdin, izugarri hasi zen beste jarduera bat ontzigintza
izan zen. Loraldi hori arrantzaren eta balea-ehizaren parean garatu zen, batez ere XIII.
mendetik aurrera. Euskal itsasontziak gerrarako, arrantzarako zein garraiorako erabiltzen
ziren, hainbat diseinu berezitu egonik. Ontziolarik handienak Bilbon zeuden, baina
ontziola txikiagoak euskal kostalde osoan aurki zitezkeen, Bizkaitik Lapurdiraino.
Pinuzko masta zuen erdian, eta handik zintzilikatzen zen bela karratu handi bat; kolore
bizi eta irudi arraroz betetako oihaltzar bat.
Balearen arrantza
XIII. mendetik egiten zen balearen arrantzak euskal kostaldeko bizilagunengan izan zuen
eraginak. Bajurako arrantzaz gain, baleak indar handia izan zuen euskaldunen artean diru
iturri garrantzitsua bai zen kostaldeko gizon emakumeentzat. Arrantzaleak Terranova
ingurura joaten ziren balea harrapatzera eta denboraldi luzeak etxetik kanpo pasatzen
zituzten. XVI. mendeko loratze garaiaren ostean, "Utrecht-ko Ituna" sinatu zen (1717) eta
balearen gainbehera iritsi zen euskal kostaldera.
NOLA AUKERATU BURUZAGIA:
Ontzikoek, botoz aukeratzen zuten buruzagia, eta ez aurreko buruzagiaren familiakoa. Nor
bere buruaren errege zirela zioten, eta gogozkoen zitzaiena hautatzen zuten nagusitzarako.
Baina behin hautatuz gero, buruzagi berriari obeditzea zin egiten zuten eta zintzo
jarraitzen zioten. Dena den, agintariak bere lanean gaitasunik eza erakusten bazuen,
menpekoek utzi egiten zuten eta beste nagusi berri bat aukeratu.
Buruzagia hiltzen zenean, ontzia hartzen zuten hilobitzat. Izan ere, ba al zegoen ura baino
hilobi egokiagorik? Hainbat ibilaldi eta borroka egindako skeid a hilkutxa bihurtzen zen
orduan. Erdian zurezko txabola altxatu ondoren, hantxe uzten zuten buruzagiaren gorpua.
Gero, ontzi eta guzti hondartzan lur ematen zioten itsas ondoan; uda partean hain urrutira
joan eta negurako urre, esklabo nahiz janariz beteta etortzeko bide zen itsasoaren
magalean.
BIKNGOEN NABIGAZIOA:
Bikingoek, arazo handiak zituzten
Atlantikoan nabigatzeko. Itsasoko ekaitzen
beldurra zegoen batetik, eta noranahi
joateko ere haizeak ondo aprobetxatu
behar ziren. Udaldian, ekialdeko haizeek
bultza eta Islandia eta Groenlandiaraino
heldu ziren.
IPAR-ORRATZAREN SORRERA:
Baina bikingoen garaiaz gero, itsasoko nabigazioari berebiziko bultzada emango zion
asmakizuna erabiltzen has¡ ziren: ipar-orratza. Ordu arte itsasoan, intuizioz zebiltzan
batetik bestera, kostak ikusiz, gogoratuz eta sumatuz. X. mendean ordea, ipar-orratzari
esker orientazioaren arazoa konpondua zuten.
Berez ipar-orratza, Kristoren garai inguruan txinatarrek asmatua zuten. Hala ere, X.
mendera arte ez zen Europan azaldu. Hasieran, urez betetako katilu batean, lasto baten
barruan flotatuz ipintzen zuten orratz magnetikoa. Geroago, XII. mendearen hasieran,
orratz magnetikoa ardatz batean biratzen zen eta horrela joan zen hobetuz orientaziorako
ezinbesteko tresna bihurtu zen ipar-orratza. Izan ere orratz horrek, sorginkeriaz edo,
Lurraren ipar poloari begiratzen bai zion beti.
9. ARTE ERROMANIKOA:
X.,XI .eta XII. mendeetan zehar erromaniko izeneko arte estiloa garatu zen, Mendebaldeko
Europan. mende horien artean zenbait eliza eta monasterio eraiki ziren.
Arte erromanikoa Donejakue Bidearen bitartez iritsi zen Iberiar penintsulara. XI. mendeaz
geroztik, Europa guztiko erromesak iritsi ziren bide horretatik, Santiago Konpostelakoan
Done Jakue apostoluaren hilobia ikustera, eta handik sartu zen estilo erromanikoa.
Honako hauek dira estilo horren ezaugarriak:
● Leihoak oso txikiak dira; hori dela eta eliza erromanikoak oso ilunak dira.
● Barruko hormak apainduta daude, Liburu Santuari buruzko pinturekin.
● Elizaren atzealdeari abside deitzen zaio.
● Eliza erromanikoak ez dira oso altuak.
● Horma lodiak dituzte.
● Fatxada nagusian, portada dute. Portadak eskulturekin daude apainduta.
● Puntu erdiko arkuak erabiltzen zituzten, hau da, zirkunferentzierdi formakoak
● Aurrealdeak, ateak zein zutabeak eskulturekin apaintzen zituzten.
● Hormetan margolanak egiten ziren, eta horietan, gai erligiotsuak lantzen zituzten
eta Bibliako irakaspenen berri ematen. Azken hori oso zen erabilgarria, Erdi Aroan
oso jende gutxik baitzekien irakurtzen eta idazten.
Euskal Herrian gaur arte iraun dute, besteak beste, honako eliza erromaniko hauek:
Armetiako sanprudentzio basilika eta Estibalizko Andre Mariaren santutegia (Araba).
10. ARTE GOTIKOA
NOLA SORTU ZEN
Arte gotikoa Mendebaldeko Europan Erdi Aroko azkenengo urteetan garatu zen estilo
bat izan zen; XII. mende erdialdetik Errenazimentua agertu zen arte (XVI. mendea
Italian), eta XVI. mendea nahiko aurreratuta gotikoak denbora gehiago iraun zuen zenbait
tokitan. Periodo artistiko zabal zabala da Frantzia iparraldean jaio eta Mendebalde guztitik
hedatu zena. Herrialde eta eskualdeen arabera momentu kronologiko ezberdinetan
garatuko da, garapen honetan desberdintasun sakonak eskainiz: garbiagoa Frantzian
(Paris eta Provenzako desberdintasunak kontuan hartuta), horizontalagoa eta tradizio
klasikoari hurbilagoa Italian, eta ezaugarri lokal bereziekin Flandesen, Alemanian,
Ingalaterran eta Espainian.
Testuingurua eta pentsaera
Estilo honen agerpenaren testuinguruari erreparatuz, arte honek dituen konplexutasunez
jabetzen gara, hau da, garaian gertatzen ari ziren aldaketek eragin zuzena izan zuten arte
era hau sortu eta garatzeko unean. Erdi Aroko gizarteak behin eta berriro bizi zituen
aldaketa sakonak, hein batean, pentsaeraren garapenarekin, aldaketa hauen erakusle
nagusia, gobernu sistemaren aldaketa izan zen, sistema feudala bere azkenetan zegoen
burgesiaren berpizkundearen ondorioz.
LOGIAK ETA GREMIOAK
Estrasburgoko katedrala
Jada ikusi dugun moduan, gizartea zeharo aldatu den garaia da, hiriek garrantzi handia
izango dute eta bertan bi sektorek hartuko dute garrantzia, artisauenak eta merkatarienak.
Artisauak, zura, burdina, harria … eta bestelako materialekin lan egiten zuten pertsonak
ziren, erromaniko garaian, elizetan bertan egiten zuten lan, baina hirien hazkundearekin
batera, trebetasun handiagoa garatu ahalko dute, lantegi eta tailerrak edukiko dituzte lan
egiteko. Tailerretan lan egiteak, lan baldintzak hobetzea suposatuko du eta honekin batera,
trebetasun handiagoa garatu ahalko dute.
Artisautzaren mundua zeharo aldatuko da, hasieran logietan antolatuko dira eta gero
gremioetan.
Logiak XII eta XIII mendeetan, artisten eta artisauen komunitatea zen, eliza edo katedral
baten eraikuntzaz arduratzen ziren.
ARKITEKTURA GOTIKOA
Notre Dame katedrala
Hirien hazkundeak eragin handia izan zuen artean, urbanismoak, hau da hirien
antolakuntzak garrantzi handia hartu zuen. Hirigintzaren garrantziaz jabetzen da burgesia
eta inbertitzen hasten da, oraingo honetan ez dituzte bakarrik eraikin erlijiosoak egingo,
bestelakoak ere egiten dituzte, jauregiak, udaletxeak, zubiak …
Aurretik esan bezala, pentsamenduaren aldaketak artean eragin zuzena izan
zuen.Akisgrango katedrala Arkitekturan adibidez, eraikitzeko eran antzeman daiteke.
ESKULTURA
Irribarreko aingerua, Reimsko katedrala, XIII. mendea
Katedral hauen apaingarri giza eskulturak zeuden. Erliebe oso errealistak egiten dituzte,
duten tokira moldatzen dira, hemen ere, pentsaera aldaketa ikusten da, ez ziren irudikatze
hutsarekin konformatzen, irudikatzen duten erak garrantzia hartuko du. Horretarako
naturan arreta ipintzen hasten dira, figurak era sineskorrean egiteko.
Hala ere, urteak joan ahala, eta burgesiaren
mezenasgoaren ondorioz, eskultura desberdinak egiten
hasten dira, obra txikiak egiten dituzte urrez edo boliz.
Artelan hauen helburua ez zen eliza batean egotea; alde
batetik, burgesaren nagusitasuna eta boterea agertzea
eta bestetik, etxean kulturako zuten egoitzako
apaingarri gisa edukitzea zen.
ARGIA
Akisgrango katedrala
Eraikin erlijioso berri hauek fededunak garaiko balore erlijioso eta sinbolikoetara
gerturatzea helburu duen eremu baten definizioa dute ezaugarri. Humanismo hasi berriak
gizakia ilunpetik askatu eta argira hurbiltzera gonbidatzen du. Kontu hori korronte
filosofiko neoplatonikoen hedapenarekin erlazionaturik dago, Jaungoikoaren
kontzeptuaren eta argitasunaren eremuaren artean lotura bat ezartzen dutelarik. Eraikitze
teknika berriek hormak baoengatik ordezkatu zituztenez, elizen barrualdeak argitasunez
bete ziren eta, horrela, argitasunak eremu gotiko berria osatuko du. Argi fisiko bat izango
da, margolan eta mosaikoetan agertzen ez dena; argi orokor eta lausotua, zehaztu gabea
eta fokoak izango balira bezala zuzenduta; era berean, beirate eta arrosa-lehioen bitartez
argi itxuraldatua eta koloreztatua izango da, eremu irreal eta sinbolikoa bihurtuz. Koloreak
garrantzi izugarria hartuko du.
11. DONEJAKUE BIDEA
Donejakue bidea Europa osoko erromesek Compostelako Donejakue izen historikoa duen
Santiago de Compostela hirira (Galizia, Espainia) iristeko eta handik itzultzeko egiten
duten bidea da. Hiri hartako Done Jakue katedralean dauden Done Jakue apostoluaren
erlikiak izan ziren erromesaldia sortzeko arrazoia. Erdi Aroan jende andana handia ibiltzen
zen bide horretan. Gerora ahaztu samartuta izan zen, baina XX. mendearen bukaeraz
geroztik gorakada izan du, erlijiozko arrazoiengatik ez ezik, turismo, arte, kirol eta kultura
arrazoiengatik ere.
HISTORIA
Ibiltarien etorreraren hasiera
Done Jakue apostoluaren heriotzatik kristo aurretik zortzi mende pasa ondoren,
Hispaniako ipar mendebalde inguruan Done Jakue apostolua, zonaldea ebanjelizatu
ostean, bertan hilobiratu zutenaren kondaira zabaldu zen. Alfontso II.a bertara hurbildu
zen bere gorte guztiarekin, Historiako lehen erromesa izan zelarik. Iritsitakoan bertan
elizatxo bat eraikitzea agindu zuen. Albiste hau azkar zabaldu zen inguruko lurretan.
814. urtetik aurrera Compostelako Donejakue erromesak jasotzen hasi zen, apostoluaren
hilobiaren aurkikuntzaren ostean. XII. mendearen lehen erdian bultzada handia izan zuen
bertarako erromesaldiak. Albistea azkar zabaldu zen Europa katolikoan zehar eta bertatik
erromesak iristen hasi ziren hilobia zegoen gunera Campus Stellaera, eta hortik egungo
Compostela izena.
IKURRA
Erromes-maskorra ohikoa da Galiziako kostaldean. Erdi Aroan, Donejakue bideak
Santiagotik haraindira jarraitzen zuen, Finisterrera iritsi arte. Han, erromesek vieira bat
hartzen zuten, erromesaldiaren erakusgarri. Horrela, Bidearen ikur bihurtu zen. Egun ere,
Donejakue bidea markatzeko erabiltzen den ikur nagusia da.
KALISTOREN KODEXA OPERAZIOA
2011ko uztailaren 5ean , Santiago de Compostelako katedralean, nahasmen -, harridura –
eta larritasun- uneak bizi izan ziren.
Artxiboko kutxa gotorra itxita zegoen, eta giltzak jarrita zituen; ez zirudien inork behartu
zuenik, baina altxor berezi bat desagertu zen, XII. mendeko eskuizkribu baliotsua:
Kalistoren Kodexa.
Kalistoren Kodexa Espainiako historia-eta arte-ondareko artelan garrantzitsuenetako bat
da.
Aparteko balioa du, besteak beste, Compostelara bidean zebiltzan erromesentzat
idatzitako lehenengo gida turistikoa izan zelako.
Eskuizkribuak, informazio hau biltzen du; Donejakue
bidea egiteko aholkuak, ibilbidearen deskribapenak,
inguruko ohiturei buruzko oharrak...
Historia Ondarearen Brigadako agenteek, urte osoko
ikerketa sakonen ondoren, delituaren egilea katedraleko
langile ohi bat zela jakin zuten, eta atxilotu egin zuten.
SANTIAGO BIDEA
Santiago bidea Erdi Aroan erromesentzat
sortutako ibilbidea izan zen; erromesak, beren
kristau fedea erakusteko, Santiago
apostuloaren hilobiraino joaten ziren oinez:
Santiagora, hain zuzen. Bidean santutegi,
eliza, ermita eta antzeko eraikuntza asko
daude.
Asturiasko monarkiako apaizek propaganda kanpaina egin zuten Europa osoan, Santiagon
apostuloaren hilobia zegoela zabaltzeko.
Errege horiei esker, Santiago kristautasunaren defendatzaile bihurtu zen, musulmanen
borroketan kristauei laguntzeko kanpaina militarretan ikus daitekeen moduan.
Gaztelak, erresuma asturiar-leondarraren oinordeko gisa, tradizio horri eutsi zion eta,
hala, Santiagori eskainitako gurtza gure garaira arte luzatu da.
Europatik Santiagoraino iristeko hainbat bide zeuden. Nafarroako Antso Handiaren
garaian, Nafarroako bideak garrantzi handia hartu zuen. Gainera, Lapurdi, Gipuzkoa eta
Bizkaia zeharkatzen zituzten bideak ere erabiltzen ziren.
ERROMESALDIAK
Fededunen bidea izateaz gain eta hiribilduak sortzeaz
gain, Santiago bidea bide turistikoa ere bada eta mundu
osoko bidaiari asko igarotzen dira bertatik.
Europako bide gisa duen balio kulturala, Europar
Batasunak ere onartu du.
Bide onetan bidaiariak arte erromanikoaren adibide asko
ikus ditzake, batez ere elizak, tenplu txikiak, ostatuak,
zubiak, etab.
OSPITALEPEA
EUNATE
12. PERTSONAI OSPETSUAK
MOMO
Bizkaiako lehenengo kondea izan omen zen. Bertako familia handi baten buru zen.
925. urte inguruan bizi izan zen eta Belaskita andrearekin ezkondu zen, Nafarroako Antso
I.a Gartzesen alabarekin, alegia.
Bizkaiako konderria izan zen garaia hartan; kondea zen lurraldearen buru.
Geroago, jaurerri izan zen. Bizkaia Iruñeko Erresumaren mende zegoen orduan.
ABD AR-RAHMAN III.A
21 urte besterik ez zituela hasi zen al-Adalus gobernatzen. Haren agintaldian, al-Andalus
Europako estaturik aberatsena eta oparoena izan zen.
Abd ar-Rahmanek izugarrizko ospea lortu zuen eta, horren ondorioz, errege kristauek ere
errespetu handia izan zioten.
RIKARDO I.A LEHOI BIHOTZA
(ingleses Lionheart, frantsesez Cœur de Lion)
ezizenez ezaguna, (1157ko irailaren 8a – 1199ko
apirilaren 6a) Ingalaterrako erregea izan zen 1189
eta 1199 bitartean.
Henrike II.a aitak semeen artean banandu zituen
bere menpeko lurraldeak. Rikardori Poitu, Perigord,
Limoges eta Gaskonia egokitu zitzaizkion. Hala ere,
1173an anaiaz batera aitaren kontra matxinatu zen.
Garaituta, barkamena lortu zuten.
ENEKO ARITZA
(c. 770 - c. 852) Nafarroako errege-erreginen dinastian lehen izen ezaguna da, nahiz eta
oraindik ez errege eta ez Nafarroako deitu (ez eta Iruñeko ere). Ingurunean Karolingiar
inperioaren aurka ziharduten jauntxoen artean buruzagi zen. Kordobako emirren menpeko
izatea erabaki zuen, eta hari bidaltzen zizkion atxilotutako karolingiar soldaduak. Tratua
zuzenean Tuterako Banu Qasi familiarekin egin zuen.
ELISABET I.A GAZTELAKOA
(Madrigal de las Altas Torres, Ávila,
1451ko apirilaren 22a - Medina del
Campo, Valladolid, 1504ko azaroaren
26a), Elisabet Katolikoa ere deitua,
1474tik 1504ra Gaztelako erregina
izan zen. Fernando II.a Aragoikoaren
emaztea zenez gero, 1479tik aurrera
Aragoiko koroako erregina ezkontidea
izan zen.
Elisabet eta Fernando Errege-
erregina Katolikoak izenaz ezagunak
dira, Alexandro VI.a aita santuak hala
izendatu zituenez geroztik.
MAHOMA EDO MAHOMET
Jatorriz Abu l-Qasim Muhammad ibn Abd Allah al-Hashimi al-Qurashi —arabieraz: ‫;محمد‬
transliterazioa: Mu ammadḥ — (Meka, Arabia —gaur egun Saudi Arabia—, 570eko
apirilaren 26aren inguruan - Medina, Arabia —gaur egun Saudi Arabia—, 632ko ekainaren
8a) Islamaren azken profeta da. Musulmanek Islamaren ardatzak Mahomaren aurretik ere
bazirela uste dute eta eurentzat Adam, Noe (Nuh), Moises (Musa) eta Jesus (Isa) ere
Jainkoak bidalitako profetak ziren. Musulmanen arabera, Jainkoak, Gabriel
goiaingeruaren bitartez, errebelazioa egin zion Mahoma profetari.
MARCO POLO
(1254ko irailaren 15a - 1324ko urtarrilaren 8a) veneziar bidaiari eta merkataria izan zen.
Aita Nicolò eta osaba Maffiorekin batera, zetaren bideari jarraituz Txinara ailegatu ziren
mendebaldarren artean lehenetarikoa. Batzuek diote Marco Polok ekarri zuela polbora
Europara.
ANTSO III.A GARTZEZ NAGUSIA EDO ANTSO III.A
—Antso III.a Gartzes eta Antso III.a Nagusia izenez ere ezaguna— (992 - Oviedo, 1035eko
urriaren 18a) Ximeno dinastiaren Iruñeko VIII. erregea (1004 - 1035) eta Euskal Lurraldea
batu zuen lehena. 1018tik aurrera Sobrarbe eta Ribagortzako kondea ere izan zen. Munia
Gaztelakoa ezkondu ondoren, Gaztela, Araba eta Monzongo konde (1028–1035) bilakatu
zen eta, konkistaren bitartez, baita Ceako konde (1030–1035) ere. 1034 eta 1035 artean
Leongo Erresuman egin zuen esku-hartzea kontrako interpretazioak sortu ditu, batzuk
gerratetzat eta besteek Bermudo III.a Leongoarekin elkarlanentzat (leondar eta nafarren
arteko guduak aipatzen dituzten agiririk ez dagoelako) hartzen dutelako.

More Related Content

What's hot

5 maila 15 antzinaroa eta erdi aroa
5 maila  15 antzinaroa eta erdi aroa5 maila  15 antzinaroa eta erdi aroa
5 maila 15 antzinaroa eta erdi aroaidoialariz
 
8. Espainia aro modernoan
8. Espainia aro modernoan8. Espainia aro modernoan
8. Espainia aro modernoanMargaGutierrez
 
Bizantziar inperioa eta islama
Bizantziar inperioa eta islamaBizantziar inperioa eta islama
Bizantziar inperioa eta islamaMentxu Gandarias
 
ANTZINAKO ERREGIMENA (XVIII. MENDEA)
ANTZINAKO ERREGIMENA (XVIII. MENDEA)ANTZINAKO ERREGIMENA (XVIII. MENDEA)
ANTZINAKO ERREGIMENA (XVIII. MENDEA)Ana Espinosa
 
Historiaurrea 5. maila A 2. taldea
Historiaurrea 5. maila A  2. taldeaHistoriaurrea 5. maila A  2. taldea
Historiaurrea 5. maila A 2. taldeamendigoiti
 
Egipto B. Atxa
Egipto B. AtxaEgipto B. Atxa
Egipto B. Atxatxurdipt
 
Aro modernoa laburpena
Aro modernoa laburpenaAro modernoa laburpena
Aro modernoa laburpenaokiltxo
 
Europa, EB, Espainia eta Euskadi aurkezpena
Europa,  EB, Espainia eta Euskadi  aurkezpenaEuropa,  EB, Espainia eta Euskadi  aurkezpena
Europa, EB, Espainia eta Euskadi aurkezpenaMentxu Gandarias
 
Gizartefeudala
GizartefeudalaGizartefeudala
Gizartefeudalanarri77
 

What's hot (20)

15. erdi aroa
15. erdi aroa15. erdi aroa
15. erdi aroa
 
7 Espainia erdi aroan
7 Espainia  erdi aroan7 Espainia  erdi aroan
7 Espainia erdi aroan
 
5 maila 15 antzinaroa eta erdi aroa
5 maila  15 antzinaroa eta erdi aroa5 maila  15 antzinaroa eta erdi aroa
5 maila 15 antzinaroa eta erdi aroa
 
8. Espainia aro modernoan
8. Espainia aro modernoan8. Espainia aro modernoan
8. Espainia aro modernoan
 
Bizantziar inperioa eta islama
Bizantziar inperioa eta islamaBizantziar inperioa eta islama
Bizantziar inperioa eta islama
 
ANTZINAKO ERREGIMENA (XVIII. MENDEA)
ANTZINAKO ERREGIMENA (XVIII. MENDEA)ANTZINAKO ERREGIMENA (XVIII. MENDEA)
ANTZINAKO ERREGIMENA (XVIII. MENDEA)
 
Erdi aroa
Erdi aroaErdi aroa
Erdi aroa
 
Europako erliebea
Europako erliebeaEuropako erliebea
Europako erliebea
 
Aro modernoa
Aro modernoaAro modernoa
Aro modernoa
 
Baldintza
BaldintzaBaldintza
Baldintza
 
Historiaurrea 5. maila A 2. taldea
Historiaurrea 5. maila A  2. taldeaHistoriaurrea 5. maila A  2. taldea
Historiaurrea 5. maila A 2. taldea
 
Egipto B. Atxa
Egipto B. AtxaEgipto B. Atxa
Egipto B. Atxa
 
Aro modernoa laburpena
Aro modernoa laburpenaAro modernoa laburpena
Aro modernoa laburpena
 
Europa, EB, Espainia eta Euskadi aurkezpena
Europa,  EB, Espainia eta Euskadi  aurkezpenaEuropa,  EB, Espainia eta Euskadi  aurkezpena
Europa, EB, Espainia eta Euskadi aurkezpena
 
Gizartefeudala
GizartefeudalaGizartefeudala
Gizartefeudala
 
Gizarte 4. gaia (lh5)
Gizarte 4. gaia (lh5)Gizarte 4. gaia (lh5)
Gizarte 4. gaia (lh5)
 
Aro modernoa
Aro modernoaAro modernoa
Aro modernoa
 
AL- ANDALUS
AL- ANDALUSAL- ANDALUS
AL- ANDALUS
 
Deklinabidea
DeklinabideaDeklinabidea
Deklinabidea
 
HISTORIAURREA
HISTORIAURREAHISTORIAURREA
HISTORIAURREA
 

Viewers also liked

Erdi Aroa 5.A
Erdi Aroa 5.AErdi Aroa 5.A
Erdi Aroa 5.Atalaia
 
Euskal herriko historia
Euskal herriko historiaEuskal herriko historia
Euskal herriko historiaAitzi Es
 
Hirien berpizkundea - Erdi Aroa
Hirien berpizkundea - Erdi AroaHirien berpizkundea - Erdi Aroa
Hirien berpizkundea - Erdi AroaIES F.J.Z. BHI
 
5 maila 14 HISTORIAURREA- Anaya
5 maila  14 HISTORIAURREA- Anaya5 maila  14 HISTORIAURREA- Anaya
5 maila 14 HISTORIAURREA- Anayaidoialariz
 
5.LH.12.GAIA. ERDI AROA. LANAREN ANTOLAKETA
5.LH.12.GAIA. ERDI AROA. LANAREN ANTOLAKETA5.LH.12.GAIA. ERDI AROA. LANAREN ANTOLAKETA
5.LH.12.GAIA. ERDI AROA. LANAREN ANTOLAKETALauro Ikastola
 
10 behe erdi aroa
10 behe erdi aroa10 behe erdi aroa
10 behe erdi aroananu373
 
Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg
  Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg  Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg
Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rgaingura
 
Arte Gotikoa
Arte GotikoaArte Gotikoa
Arte Gotikoaasier3703
 
4.gaia hirien susperraldia
4.gaia hirien susperraldia4.gaia hirien susperraldia
4.gaia hirien susperraldiaaingura
 
Proyecto final e_twinning: YO TAMBIÉN QUIERO UNA ESCUELA DESPIERTA
Proyecto final e_twinning: YO TAMBIÉN QUIERO UNA ESCUELA DESPIERTAProyecto final e_twinning: YO TAMBIÉN QUIERO UNA ESCUELA DESPIERTA
Proyecto final e_twinning: YO TAMBIÉN QUIERO UNA ESCUELA DESPIERTAartekogure
 
Escultura y pintura gótica
Escultura  y pintura góticaEscultura  y pintura gótica
Escultura y pintura góticaElena García
 
Dipity : denbora-lerroa egiteko tutoriala
Dipity : denbora-lerroa egiteko tutorialaDipity : denbora-lerroa egiteko tutoriala
Dipity : denbora-lerroa egiteko tutorialaAna Basterra
 
Desberdintasunak - Erromanikoa eta gotikoa
Desberdintasunak - Erromanikoa eta gotikoaDesberdintasunak - Erromanikoa eta gotikoa
Desberdintasunak - Erromanikoa eta gotikoaguest5fbbbe
 
Zientzialariaren txokoa
Zientzialariaren txokoaZientzialariaren txokoa
Zientzialariaren txokoaelelatu
 
Arte Gotikoa, Power Point Aurkezpena
Arte Gotikoa, Power Point AurkezpenaArte Gotikoa, Power Point Aurkezpena
Arte Gotikoa, Power Point Aurkezpena72803386Z
 
Gurasoen bilera 14 15-5.maila-edukiak
Gurasoen bilera 14 15-5.maila-edukiakGurasoen bilera 14 15-5.maila-edukiak
Gurasoen bilera 14 15-5.maila-edukiaksanandresherrieskola
 

Viewers also liked (20)

Erdi Aroa 5.A
Erdi Aroa 5.AErdi Aroa 5.A
Erdi Aroa 5.A
 
10 denbora badoa
10 denbora badoa10 denbora badoa
10 denbora badoa
 
Euskal herriko historia
Euskal herriko historiaEuskal herriko historia
Euskal herriko historia
 
Hirien berpizkundea - Erdi Aroa
Hirien berpizkundea - Erdi AroaHirien berpizkundea - Erdi Aroa
Hirien berpizkundea - Erdi Aroa
 
5 maila 14 HISTORIAURREA- Anaya
5 maila  14 HISTORIAURREA- Anaya5 maila  14 HISTORIAURREA- Anaya
5 maila 14 HISTORIAURREA- Anaya
 
5.LH.12.GAIA. ERDI AROA. LANAREN ANTOLAKETA
5.LH.12.GAIA. ERDI AROA. LANAREN ANTOLAKETA5.LH.12.GAIA. ERDI AROA. LANAREN ANTOLAKETA
5.LH.12.GAIA. ERDI AROA. LANAREN ANTOLAKETA
 
10 behe erdi aroa
10 behe erdi aroa10 behe erdi aroa
10 behe erdi aroa
 
Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg
  Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg  Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg
Hispaniako kristau-erresumak. 7. gaia - rg
 
Arte Gotikoa
Arte GotikoaArte Gotikoa
Arte Gotikoa
 
4.gaia hirien susperraldia
4.gaia hirien susperraldia4.gaia hirien susperraldia
4.gaia hirien susperraldia
 
Dislexia
DislexiaDislexia
Dislexia
 
Proyecto final e_twinning: YO TAMBIÉN QUIERO UNA ESCUELA DESPIERTA
Proyecto final e_twinning: YO TAMBIÉN QUIERO UNA ESCUELA DESPIERTAProyecto final e_twinning: YO TAMBIÉN QUIERO UNA ESCUELA DESPIERTA
Proyecto final e_twinning: YO TAMBIÉN QUIERO UNA ESCUELA DESPIERTA
 
Erdi aroa
Erdi aroaErdi aroa
Erdi aroa
 
Escultura y pintura gótica
Escultura  y pintura góticaEscultura  y pintura gótica
Escultura y pintura gótica
 
Dipity : denbora-lerroa egiteko tutoriala
Dipity : denbora-lerroa egiteko tutorialaDipity : denbora-lerroa egiteko tutoriala
Dipity : denbora-lerroa egiteko tutoriala
 
Desberdintasunak - Erromanikoa eta gotikoa
Desberdintasunak - Erromanikoa eta gotikoaDesberdintasunak - Erromanikoa eta gotikoa
Desberdintasunak - Erromanikoa eta gotikoa
 
Zientzialariaren txokoa
Zientzialariaren txokoaZientzialariaren txokoa
Zientzialariaren txokoa
 
Enaitz
EnaitzEnaitz
Enaitz
 
Arte Gotikoa, Power Point Aurkezpena
Arte Gotikoa, Power Point AurkezpenaArte Gotikoa, Power Point Aurkezpena
Arte Gotikoa, Power Point Aurkezpena
 
Gurasoen bilera 14 15-5.maila-edukiak
Gurasoen bilera 14 15-5.maila-edukiakGurasoen bilera 14 15-5.maila-edukiak
Gurasoen bilera 14 15-5.maila-edukiak
 

Similar to Erdi Aroa 5 C

Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaErdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaorixe5maila
 
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaErdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaorixe5maila
 
Erdi Aroa 5.D
Erdi Aroa 5.DErdi Aroa 5.D
Erdi Aroa 5.Dtalaia
 
Erdi aroaren amaiera aitor, ander, iraia, eider, ura
Erdi aroaren amaiera aitor, ander, iraia, eider, uraErdi aroaren amaiera aitor, ander, iraia, eider, ura
Erdi aroaren amaiera aitor, ander, iraia, eider, uraorixe5maila
 
Erdi aroaren hasiera
Erdi aroaren hasieraErdi aroaren hasiera
Erdi aroaren hasieraorixe5maila
 
Al andalus bizimodua Miren,Luna,Xabier eta Julen
Al andalus bizimodua Miren,Luna,Xabier eta JulenAl andalus bizimodua Miren,Luna,Xabier eta Julen
Al andalus bizimodua Miren,Luna,Xabier eta Julenorixe5maila
 
Erdi Aroa Julen Aiora Irati eta Lur
Erdi Aroa Julen Aiora Irati eta LurErdi Aroa Julen Aiora Irati eta Lur
Erdi Aroa Julen Aiora Irati eta Lurorixe5maila
 
Erdi aroa martin ane i huiqi eta olaia
Erdi aroa martin ane i huiqi eta olaiaErdi aroa martin ane i huiqi eta olaia
Erdi aroa martin ane i huiqi eta olaiaorixe5maila
 
1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak. 2.zatia
1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak. 2.zatia1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak. 2.zatia
1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak. 2.zatiaasunasenjo
 
Erdi Aroa (Albiz).
Erdi Aroa (Albiz).Erdi Aroa (Albiz).
Erdi Aroa (Albiz).anavivanco
 
Espainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako HistoriaEspainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako Historiaguest89a52f
 
Espainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako HistoriaEspainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako Historiajonarri
 
Musulmanak euskal herrian 2
Musulmanak euskal herrian 2Musulmanak euskal herrian 2
Musulmanak euskal herrian 2anaceliatxu
 
Herri prerromanikoa julen, miren, noa, ura, juan pablo eta anthony.1
Herri prerromanikoa  julen, miren, noa, ura, juan pablo eta anthony.1Herri prerromanikoa  julen, miren, noa, ura, juan pablo eta anthony.1
Herri prerromanikoa julen, miren, noa, ura, juan pablo eta anthony.1orixe5maila
 

Similar to Erdi Aroa 5 C (20)

Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaErdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
 
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaErdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
 
Erdi Aroa Espainian
Erdi Aroa EspainianErdi Aroa Espainian
Erdi Aroa Espainian
 
Erdi Aroa 5.D
Erdi Aroa 5.DErdi Aroa 5.D
Erdi Aroa 5.D
 
Erdi aroaren amaiera aitor, ander, iraia, eider, ura
Erdi aroaren amaiera aitor, ander, iraia, eider, uraErdi aroaren amaiera aitor, ander, iraia, eider, ura
Erdi aroaren amaiera aitor, ander, iraia, eider, ura
 
Erdi aroaren hasiera
Erdi aroaren hasieraErdi aroaren hasiera
Erdi aroaren hasiera
 
Al andalus bizimodua Miren,Luna,Xabier eta Julen
Al andalus bizimodua Miren,Luna,Xabier eta JulenAl andalus bizimodua Miren,Luna,Xabier eta Julen
Al andalus bizimodua Miren,Luna,Xabier eta Julen
 
Erdi aroa
Erdi aroaErdi aroa
Erdi aroa
 
Erdi aroa
Erdi aroaErdi aroa
Erdi aroa
 
Erdi Aroa Julen Aiora Irati eta Lur
Erdi Aroa Julen Aiora Irati eta LurErdi Aroa Julen Aiora Irati eta Lur
Erdi Aroa Julen Aiora Irati eta Lur
 
ANTZINAROA LABURPENA
ANTZINAROA LABURPENAANTZINAROA LABURPENA
ANTZINAROA LABURPENA
 
Erdi aroa martin ane i huiqi eta olaia
Erdi aroa martin ane i huiqi eta olaiaErdi aroa martin ane i huiqi eta olaia
Erdi aroa martin ane i huiqi eta olaia
 
1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak. 2.zatia
1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak. 2.zatia1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak. 2.zatia
1. gaia. Espainia Garaikidearen sustrai historikoak. 2.zatia
 
Erdi Aroa
Erdi Aroa Erdi Aroa
Erdi Aroa
 
Erdi Aroa (Albiz).
Erdi Aroa (Albiz).Erdi Aroa (Albiz).
Erdi Aroa (Albiz).
 
Espainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako HistoriaEspainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako Historia
 
Espainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako HistoriaEspainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako Historia
 
Musulmanak euskal herrian 2
Musulmanak euskal herrian 2Musulmanak euskal herrian 2
Musulmanak euskal herrian 2
 
Herri prerromanikoa julen, miren, noa, ura, juan pablo eta anthony.1
Herri prerromanikoa  julen, miren, noa, ura, juan pablo eta anthony.1Herri prerromanikoa  julen, miren, noa, ura, juan pablo eta anthony.1
Herri prerromanikoa julen, miren, noa, ura, juan pablo eta anthony.1
 
Erdi aroa lana.jpeg
Erdi aroa lana.jpegErdi aroa lana.jpeg
Erdi aroa lana.jpeg
 

More from talaia

2015 16 irakur gida uda -
2015 16 irakur gida uda -2015 16 irakur gida uda -
2015 16 irakur gida uda -talaia
 
Irakurlee 2016
Irakurlee 2016Irakurlee 2016
Irakurlee 2016talaia
 
Blagan tailerra mai_27
Blagan tailerra mai_27Blagan tailerra mai_27
Blagan tailerra mai_27talaia
 
Roald Dahlen lanak
Roald Dahlen lanakRoald Dahlen lanak
Roald Dahlen lanaktalaia
 
HERIOTZA ULERTZEKO IPUINAK
HERIOTZA ULERTZEKO IPUINAKHERIOTZA ULERTZEKO IPUINAK
HERIOTZA ULERTZEKO IPUINAKtalaia
 
3 a gela
3 a gela3 a gela
3 a gelatalaia
 
IRAKURLEE 2015
IRAKURLEE 2015IRAKURLEE 2015
IRAKURLEE 2015talaia
 
MAX BILBON BIZI DA
MAX BILBON BIZI DAMAX BILBON BIZI DA
MAX BILBON BIZI DAtalaia
 
FANTASIA MUNDUAN MURGILDUTA
FANTASIA MUNDUAN MURGILDUTAFANTASIA MUNDUAN MURGILDUTA
FANTASIA MUNDUAN MURGILDUTAtalaia
 
Edebé
EdebéEdebé
Edebétalaia
 
COULEURS D'AFRIQUE ET D'ASIE
COULEURS D'AFRIQUE ET D'ASIECOULEURS D'AFRIQUE ET D'ASIE
COULEURS D'AFRIQUE ET D'ASIEtalaia
 
Gure olerkiak 4. c
Gure olerkiak 4. cGure olerkiak 4. c
Gure olerkiak 4. ctalaia
 
Eskolarako bidean
Eskolarako bideanEskolarako bidean
Eskolarako bideantalaia
 

More from talaia (13)

2015 16 irakur gida uda -
2015 16 irakur gida uda -2015 16 irakur gida uda -
2015 16 irakur gida uda -
 
Irakurlee 2016
Irakurlee 2016Irakurlee 2016
Irakurlee 2016
 
Blagan tailerra mai_27
Blagan tailerra mai_27Blagan tailerra mai_27
Blagan tailerra mai_27
 
Roald Dahlen lanak
Roald Dahlen lanakRoald Dahlen lanak
Roald Dahlen lanak
 
HERIOTZA ULERTZEKO IPUINAK
HERIOTZA ULERTZEKO IPUINAKHERIOTZA ULERTZEKO IPUINAK
HERIOTZA ULERTZEKO IPUINAK
 
3 a gela
3 a gela3 a gela
3 a gela
 
IRAKURLEE 2015
IRAKURLEE 2015IRAKURLEE 2015
IRAKURLEE 2015
 
MAX BILBON BIZI DA
MAX BILBON BIZI DAMAX BILBON BIZI DA
MAX BILBON BIZI DA
 
FANTASIA MUNDUAN MURGILDUTA
FANTASIA MUNDUAN MURGILDUTAFANTASIA MUNDUAN MURGILDUTA
FANTASIA MUNDUAN MURGILDUTA
 
Edebé
EdebéEdebé
Edebé
 
COULEURS D'AFRIQUE ET D'ASIE
COULEURS D'AFRIQUE ET D'ASIECOULEURS D'AFRIQUE ET D'ASIE
COULEURS D'AFRIQUE ET D'ASIE
 
Gure olerkiak 4. c
Gure olerkiak 4. cGure olerkiak 4. c
Gure olerkiak 4. c
 
Eskolarako bidean
Eskolarako bideanEskolarako bidean
Eskolarako bidean
 

Erdi Aroa 5 C

  • 1. ERDI AROAERDI AROA 5. maila - C gela
  • 2. AURKIBIDEA 1. Erdi Aroaren hasiera eta amaiera. Inbasioak: Bisigodoak eta Frankoak. OIHAN ARDANUY – KIMETZ BARRIOS 2. Musulmanak eta Al-Andalus. Mudejar artea. EIDER OYARZABAL – IKER IBAÑEZ DE GAUNA 3. Erresuma kristauak. Gurutzadak. NAMBRA AHMED – LEYRE ARIAS 4. Euskal Herria Erdi Aroan. Nafarroako erresuma. JULEN BENAGES – ERROSE AMUNARRIZ 5. Feudoak: Herriak eta hiribilduak. UXUE LOPETEGUI – BEÑAT ROMEO 6. Gizarte antolaketa. Erregeak, nobleak, kleroa eta nekazariak. NAHIA GAZTELUMENDI – DANEL ZAPIRAIN 7. Zaldunak eta Gazteluak. GALDER ANTXUSTEGI – ENEKO LAZARO 8. Gremioak eta lanbideak. Itsas untzigintza. INAXIO ECHEVESTE – ALBA ESTOMBA 9. Artea. Erromanikoa. ZAIRA MUÑOZ – ENEKO ZAPIAIN 10. Artea. Gotikoa. JOAQUIN ALONSO – ADRIANA ORTEZ – MAME FALL 11. Donejakue Bidea. INGE GALLO – EKAIN ARIETAARAUNABEÑA 12. Pertsonaia ospetsuak. JUNE MAESTRE – GORKA FERNANDEZ
  • 3. 1. ERDI AROA HASIERA ETA AMAIERA Erdi Aroa Europako historiako aro bat da, Antzinaroaren ondorengoa eta Aro Modernoaren aurrekoa. Gutxi gora behera V. mendetik XV. menderainoko tartea hartzen du, zehazkiago abiapuntutzat 476 urtea hartu ohi da, Mendebaldeko Erromatar Inperioaren desagerpenarekin, eta amaieratzat Konstantinoplaren erorialdia eta Ehun Urteko Gerraren amaiera 1453an, edota Kolon Ameriketara iristea 1492 urtean. Erdi Aroaren baitan historialariek beste azpi aro batzuk —Goi Erdi Aroa, Tarteko Erdi Aroa eta Behe Erdi Aroa— bereizi dituzte. Erdi Aroan, aldaketa ugari gertatu ziren politika, kultura eta ekonomia arloetan. Egungo Europako hainbat estatuk oinarriak aro honetan dauzkate, muga politikoak garai gatazkatsu honetako leinu eta armaden garaipenen ondorioa baitziren. ERDI AROAREN HASIERA 1. FRANKOAK Frankoak edo herri frankoak (latinez: Franci edo gens Francorum) mendebaldeko germaniar tribuen konfederazio aldakorra izan zen, III. mendean Rhin ibaiaren ekialdean kokaturik zegoena eta V. mendean Erromako Inperioko Galia osora zabaldu zena. Beren hizkuntza antzinako behe-franko niera (nederlanderaren arbasoa) zen. VI. Mende hasieran frankoek Bisigodoak garaitu zituzten Pirinioetatik iparraldera. Horren ondorioz, Bisigodoek Frantzia hegoaldea utzi behar izan zuten, eta beren lurraldea Iberiar penintsulara mugatuta gelditu zen. Frankoen ondorengoak dira latin hizkuntza onartu zuten iparraldeko frantsesak eta Valoniarrak, eta hizkuntza germaniarrari eutsi zioten frankoniarrak (gaur egungo Alemaniaren mendebalean) eta nederlandarrak (fl andriarrak eta herbeheretarrak). 2. BISIGODOAK Bisigodoak etnia bat izan ziren, godoen bi adar nagusietako bat. Ostrogodoek osatzen zuten beste adar nagusia. Migrazio garaian, bisigodoak izan ziren Erromatar
  • 4. Inperioari eraso zioten germaniar herrietako bat. Erroma arpilatu zuten lehenengoak izan ziren. Horren ostean, Proventzan eta Iberiar penintsulan kokatu ziren. Erromatar Inperioaren gainbeheraren ondorengo bi mende eta erdian, bisigodoek paper garrantzitsua jokatu zuten politikan. Bisigodoen erresuma. Erromatar Inperioa erori ondoren, iberiar penintsulan tribu germaniar bat ezarri zen; bisigodoak. Erresuma bat sortu zuten, hiriburua Toledon zuena. Bisigodoek hartu zuten hizkuntza latina izan zen, erromatar legeak aplikatu zituzten eta katolizismoa onartu zuten erresumako erlijio ofizialtzat. Eliza txikiak ere eraiki zituzten; haietan, ferrarkua erabili zuten. 3. MUSULMANEN KONKISTA VIII. mendean beste inbasio bat gertatu zen Penintsulan: musulmanen inbasioa Musulmanek islamera aldatutako herria osatzen zuten, eta Arabiatik abiatu ziren, inperioa eratzeko asmoz. Inperioa Asian eta Afrikaren iparraldean hedatu zen. 711. urtean Afrikatik zetozen musulmanak Penintsulara iritsi ziren, don Rodrigo errege bisigodoaren aurkarie laguntzeko asmoz. Behin Penintsulan zeudela, ia lurralde osoa konkistatu zuten. Musulmanek al-andalus deitu zioten konkistatutako lurraldeari, eta musulmanen munduko estaturik oparoenetakoa bihurtu zen. 711. urtean, afrika iparreko musulmanek bisigodoak garaitu zituzten guadaleteko guduan. Denbora gutxian, ia iberiar penintsula osoa eta Balear uharteak okupatu zituzten. Musulmanek okupatutako lurraldeari al andalus izena jarri zioten eta kordoba izan zuten hiriburu. Iparreko inguru menditsuak baino ez zuen lortu konkistari aurre egitea. Hasieran , al andalus emirerria izan zen , hots, emir batek gobernatutako probintzia.
  • 5. ERDI AROAREN AMAIERA XI .Mendetik aurrera, kristau-erresumek hainbat lurralde musulman konkistatu zituzten. Lurrak konkistatu ahala,bere mugak hedatuz joan ziren. 1031.Urtean, Al- andalus taifak izeneko zenbait erresuma txikitan banatu zen; beraz, kaliferria amaitu egin zen. Taifak elkarren etsaiak ziren. Kristau-erregeak liskar horietaz baliatu ziren,beren mugak hegoaldera zabaltzeko. Kristauen aitzinatzea geratzeko,beste talde batzuk etorri ziren Afrikatik, eta taifak bateratu zituzten berriz. Lehenik,almorabideak etorri ziren, eta gero, almohadeak. Baina 1212an, Navas de Tolosako Gudua izan zen : gaztelauz, nafarrez eta aragoitarrez osatutako armada batek tropa musulmanak garaitu zituen. Gudu horren ondoren, ia al andalus osoa konkistatu zuten Fernando III.ak, lehen, eta Alfontso X.ak, gero. Lurralde musulman bakarrak zirauen orduan, iberiar penintsula : Granadako Erresumak.
  • 6. GRANADAKO ERRESUMAREN KONKISTA XV. mendearen amaieran, kristau-erresumek ia iberiar penintsula osoa konkistatu zuten. Lurralde musulman bakarrak zirauten:granadako nasri erresuma. Nabarmentzekoak ziren nasri Erresumako eraikinen edertasuna eta kulturaren garapena. Baina Nasri erresuma ahula zen oso, barne-istiluen ondorioz. Are gehiago: Granadako gobernariek zerga ordaindu behar zieten Gaztelako errege-erreginei, eta gerrarik izan ez gero, lagundu egin behar zieten zeregin horretan.
  • 7. 2. AL-ANDALUS ETA MUSULMANAK AL-ANDALUS KONKISTA 711.urtean, Afrika iparreko musulmanek bisigodoak garaitu zituzten Guadaleteko guduan. Denbora gutxian, ia Iberia penintsula osoa eta Balear uharteak okupatu zituzten. Musulmanek okupatutako lurraldeari Al-Andalus izena jarri zioten eta Kordoba izan zuten hiriburu. Iparraldeko inguru menditsuak baino ez zuen lortu konkistari aurre egitea. Hasieran, Al-Andalus emirreria izan zen, hots, emir batek gobernatutako probintzia. Emirrak buruzagi nagusiago baten agintepean zeuden. Kordobako emirra Damaskoko kalifaren menpe zegoen (Damasko, gaur, Siriako hiriburu da) HIRIAK Hiriek garrantzi handia zuten Al-Andalusen; adibidez, Kordobak eta Sevillak. Hesituta zeuden, eta kale estuak eta irregularrak zituzten. Zati nagusiari medina esaten zitzaion, eta bertan zeuden eraikin garrantzitsuenak; adibidez, meskita nagusia. Hirietan, artisau eta merkatari ugari bizi ziren. Artisauak adituak ziren zeta, metalak, larrua edo zeramika lantzen. Lantegietan lantzen zituzten produktuak, eta zoko izeneko azoketan saltzen zituzten. Bestalde, andalustar produktuak munduko hainbat eskualdetan saltzen ziren, eta kontrako noranzkoan, berriz, urrea eta esklaboak ekartzen zituzten.
  • 8. GIZARTEA Iberia penintsula konkistatu ondoren, musulmanek eroankor jokatu zuten kristauekin eta juduekin, eta lehengo ohiturei eusten eta ordura arteko erlijioa praktikatzen utzi zieten. Horregatik, asko geratu ziren Al-Andalusen, eta gutxi batzuek baina ez zuten alde egin Penintsulako iparraldeko lurraldeetara. BIZIMODUAK Musulmanek zibilizazio distiratsu bat garatzen zuten. Antzinaroko Greziaren eta Erromaren oinordea hartu zuten, eta medikuntzari , matematikari eta filosofiari buruzko ezagutzak zabaldu zituzten Europan. Al-Andalusen gora egin zuten nekazaritza ureztatuak, merkataritzak eta zenbait eskulangintza jarduerek, hala nola zeramikak eta kotoizko ehunen ekoizpenak.
  • 9. MUSULMANAK BIZIMODUA Etxeak Etxe musulmanek zenbait gela izaten zituzten, barrualdeko patiora begira. Zenbait patiotan, gainera, putzua edo iturria izaten zen. Familia aberatsek landetxeak zituzten, hiriaren kanpoaldean, baratzeekin eta lorategiekin. Janaria Musulmanek kuxin handien gainean eserita jaten zuten. Barazkiak, arrainak eta arkumea ongailuz eta oliba olioaz gozatuta prestatzen zituzten. Postreak ere egiten zituzten, adibidez alfajoreak eta pestiñoak.
  • 10. Otoitzaldiak Egunean bost aldiz, musulmanek beren jarduerak eten eta otoitz egiten zuten. Gainera, ostiraletan meskitara joaten ziren, denek batera otoitz egitera. ERRESUMA KRISTAUAK ELKARTU EGIN ZIREN ETA IBERIAR PENINTSULAKO LURRALDE MUSULMANAK KONKISTATU ZITUZTEN Erdi Aroaren amaiera adierazteko, 1492. urtean erabili ohi da, besteak beste. Urte horretan penintsulan zituzten azken lurraldeak kendu zizkieten musulmanei, eta Kristobal Kolonek Amerika aurkitu zuen.
  • 11. GRANADA HARTU ZUTENEKO Gaztelako Isabel printzesa Aragoiko Fernando printzearekin ezkondu zen, 1469an. Bakoitzari zegokion koroa oinordetzan hartu zuenean, penintsula ia osoa haien mende geratu zen. Horri lotuta, Isabelek eta Fernandok, Errege-erregina Katolikoak deritzenek, Granada konkistatzea erabaki zuten; Granada zen penintsulan gelditzen zen azken gotorleku musulmana. Hamar urtez kristauei eutsi arren, Granada Gaztelaren mende geratu zen 1492. urtearen hasieran. Zenbait urte geroago, Fernando Katolikoaren armadak Nafarroa konkistatu zuen eta, hala, Nafarroa Gaztelako Koroaren barruan sartu zuten.
  • 12. MUDEJAR ARTEA Mudejarrak errekonkista ostean Iberiar penintsulan geratu ziren musulmanak ziren, baina kristautasunera bihurtu gabe. Arte mudejarra hemen geratutako musulmanek sortu zuten. Arte mudejarrak eraikin kristauetan arte arabiarren elementu eta materialak erabiltzen zituzten: ferra arkua, adreiluak, azulejoak...
  • 13. 3. ERRESUMA KRISTAUAK ETA GURUTZADAK 1. ERRESUMA KRISTAUAK Penintsulako iparraldean bizi ziren lagunak, VII. Eta IX. Mendeetan, errekonkistatzen hasi ziren Alandalus-ek zituen lurraldeak. Garai honetako nobleen eta erregeen helburu nagusia bakarra zen: Musulmanei lurrak kentzea eta nekazari kristauak ezartzea. Kristau-erresumak ia zortzi mendetan borrokatu ziren musulmanen krontra horien lurraldea konkistatzeko. Hori dela eta, garai horri Errekonkista deritzo.
  • 14. Konkistatutako lurrekin erresumak eta konterriak sortu ziren: Leoneko erresuma, Nafarroako erresuma, Gaztelako konterria, Aragoako konterriak eta Kataluniako konterriak. Erresuma hauetan bizitza oso gogorra zen nekazaritza pobrea zelako eta komentzioa eskasa. Garai horretan gudak ugariak ziren. Gehiengoa nekazaritzatik bizi zen eta hirietakoak gutxi ziren eta gainera pobreak. Kordobako kaliferria desegin ondoren ere, Al Andalusek batasun politikoari etsi zion, tarteka, erresuma kristauen hedapena eragozteko xedeaz Afrika iparraldetik penintsulara iritsitako hainbat herri musulmani esker; hala nola, almorabideei eta almohadeei esker. Hala ere, musulmanek ezin izan zuten kristauen hedapena geldiarazi, eta, azkenean, erresuma bakarrera mugatu zen Al Andalus, Granadako erresumara. XI. mendean amaieran, Nafarroako eta Gaztelako erregeek hiribilduak fundatu zituzten euskal lurraldeetan, erregearen lurraldea finkatzeko. Araba, Bizkaia (XI. Mendetik aurrera, Harokoen agintepeko jaurerria) eta Gipuzkoa Nafarroaren eta Gaztelaren eraginpean egon ziren, txandaka, harik eta, azkenean, 1200. urtean, Gaztelako Koroaren mende geratu ziren arte Lurralde horiek beren autonomiari eutsi zioten eta, geroago, foru pribilegioak aitortu zizkieten.
  • 15. 2. GURUTZADAK Lehenengo Gurutzada XI. eta XIII. mendeetan zehar Ekialde Hurbila asaldatu zuten kanpaina militarrek, erromesaldi armatuek eta hedapen kolonialak osaturiko Gurutzadak izeneko mugimenduaren lehendabizikoa izan zen. Alexis I.a Komneno bizantziar enperadoreak seliuzidar turkiarren aurkako borrokan Urbano II.a aita sainduari laguntza eskatu zionean, honek 1095ean Mendebaldeko Europako erresuma kristau guztiei Lur Santua konkistatzea eskatu zien. Petri Ermitauak lehendabiziko saiakera egin bazuen ere, Germaniako Erromatar Inperio Santuko eta Frantziako nobleziak zuzenduriko armada bat antolatu eta armada honek aurrera egin ahala, Europan nolabaiteko migrazio masiboa sortu zen ekialderantz. Gurutzatuek Rüm sultanerrian sartu eta hegoalderantz jo zuten, hiri asko konkistatu eta, Fatimitar kalifaldiaren lurraldeetan sartu ondoren, 1099an Jerusalem konkistatu zuten.
  • 16. 4. EUSKAL HERRIA ERDI AROAN: NAFARROAKO ERRESUMA ERROMATAR INPERIOAREN GAINBEHERA ETA HERRI BARBAROEN INBASIOAK Herri "barbaroen" inbasioak V. eta VI. mendeen artean izan ziren Euskal Herrian, Erromatar Inperioaren gainbeherarekin batera. Sueboak Iberiar penintsulako ipar-mendebalean finkatu ziren, eta bisigodoak ekialdean, Pirinioetako bi aldeetan. Baina frankoek bisigodoak Galiatik kanporatu zituzten, eta bisigodoak penintsulako alde gehienetara zabaldu ziren. Bisigodoek sueboak menperatu zituztenean, VIII. mendea baino lehenago, Iberiar penintsulan kristau erresuma zegoen, bisigodoez gobernatua eta Euskal Herria franko eta bisigodoen artean geratu zen. Une hartan, gar egungo Euskal Herriko lurraldean baskoiak ziren nagusi. MUSULMANEN OKUPAZIOA VIII. mendean (711ean) musulmanak Gibraltartik Iberiar penintsulara sartu ziren. Ia penintsula osoa hartu zuten, eta bisigodo nobleak menpean geratu edo Asturias aldean ezkutatzera behartu zituzten. Musulmanak ez ziren kokatu gaur egungo Euskal Herriko lurralde gehienetan, hainbat arrazoiengatik: ez zen haientzat erakargarria, menditsua zen, eta haientzat klima desegokia zeukan, oso hezea zelako. Hala ere, musulmanek euskal lurraldearen hegoaldea konkistatu zuten, haientzat lurralde mota egokia eta kontrolatzeko erosoagoa zelako. Nafarroako Ebro erriberatik musulman haiek Iruñera eta Arabara hainbat espedizio egin zituzten, horko lurren aberastasunak bereganatzeko asmoarekin. Musulmanek XI. mendean utzi zuten euskal lurraldea (eta XV.ean Iberiar penintsula osoa, Errege-erregina Katolikoak (Fernando eta Elisabet) penintsulaz jabetu baitziren).
  • 17. ORREAGAKO GUDUA 778ko abuztuaren 15ean izandako gudu ospetsua da, Nafarroako Pirinioetako Orreaga udalerriko lursailetan dagoen Ibañetako mendatearen haitzartean gertatua. Han, baskoien erasoaren ondorioz, Karlomagnoren gudarosteko atzegoardiak sekulako porrota jasan zuen. Euskaldunek Errolan —Bretainiako Markako prefeta eta Carolus Handia edo Karlomagnoren iloba— garaitu eta hil zuten. Mendeen joanean, gertakari haren inguruko ezin konta ahal kontakizun, kondaira, bertso eta abesti sortu dira, denetan ospetsuena Errolanen kantua. IRUÑEKO ERRESUMAREN SORRERA IX. mendean, Aritza familiak erregetza ezartzea lortu zuen Iruñea inguruan, Tutera eta Zaragoza arteko Ebro ibarra kontrolatzen zuen Banu Qasi familia musulman boteretsuaren laguntzari esker. Leireko monasterioa izan zen Iruñeko Erresuma berriaren gune politikoa. Harreman onak izaten jarraitu zuten musulmanekin. NAFARROAKO ERRESUMA Europako Erdi Aroan IX eta XVII. mendeen artean Euskal Herriko egitura politiko independentea izan zen . Hasierako garaian Iruñeko Erresuma izena hartu zuen, hiri hartatik hasi baitzen hedatzen. Erresumaren hedadura XII. mendetik gutxituz joan zen, batetik Gaztelako Erresumak Nafarroa Garaia inbaditu zuenean, eta bestetik Piriniotik iparraldera geratu ziren
  • 18. lurraldeak Frantziako koroarekin batu zirenean. Hedadurarik handiena Antso III.a errege zela lortu zuen, egungo Euskal Herriko lurralde guztiak batzeaz gain, mendebalderantz eta Ebro ibaitik hegoalderantz zabalduta. Nafarroako klanak elkartu egin ziren 824 urtean, Eneko Aritza izendatu zuten errege; horixe izan zen Nafarroako lehen erregea. Nafarroako erregeek arabiarren kontra egin behar izan zuten borroka, euren lurraldeak mantentzeko. Antso handiarekin erresuma asko hedatu zen, Aragoitik Leoneraino eta Lapurditik Gaztelaraino euskal probintziak barne. Hil zenean, 1035 urtean, erresuma zatitu egin zen eta gainerako erregeak Nafarroa konkistatzen saiatu ziren. 1284.urtean, Nafarroako erresuma Frantziaren menpe gelditu zen, baina 1328 . urtean banandu egin ziren. Azkenean, Nafarroako erresuma desagertu egin zen 1512. urtean, errege-erregina katolikoek konkistatu zutenean, Gaztela eta Aragoiko koroaren menpe gelditu zenean. NAFARROAREN KONKISTA Nafarroako Erresumaren konkistaren hasiera 1512an hasi zen, hau da, Gaztelako Fernando Katolikoak Nafarroa konkistatzea agindu zuenean. 1512ko uztailetik irailera bitartean, Albako dukeak Nafarroa konkistatu zuen. Urritik abendura bitartean, Nafarroako erresuma berreskuratzeko lehenengo ahalegina egin zen, baina porrot egin zuen. Nafarroako tronuan berriz ere legezko errege-erreginak jartzeko beste ahalegin batzuk egin zituzten 1516ko martxoan eta 1521eko maiatzetik ekainera, baina haiek ere porrot egin zuten. Iritzirik zabalduenaren arabera, armek beharturik beretu zuen Gaztelak Nafarroa, batere sinesgarriak ez ziren arrazoi juridikoak erabiliz eta Julio II. aita santuaren bulda edo agiri eztabaidagarriak baliatuta. Nafarroako Erresumak Nafarroa Beherean jarraitu zuen 1620ra arte.
  • 19. MENDEBALDEKO HIRU PROBINTZIAK GAZTELAKO ERRESUMAN V. eta VIII. mendeen artean baskoien erresuma sortu zen. Gero, zatiketa bat sortu zen haien artean: batzuk Frantziara lotu ziren eta beste batzuek Iruñeko erresuma sortu zuten. 1200an Euskal Herriko mendebaldeko hiru probintziak (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa) Nafarroako Erresumari kendu zizkion Gaztelako Erresumak. Probintzia horien leialtasuna bereganatzearren, Gaztelako errege- erreginek lege berezi batzuk eman zizkieten: foruak. Urte askoan foruak ahoz aho transmititu ziren, harik eta XIII. eta XIV. mendeetan idatziz jaso zituzten arte. HIRIBILDUEN FUNDAZIOA Hiribilduak XII. mendetik aurrera sortzen hasi ziren, faktore batzuei esker: Ekonomiaren susperraldia, Barne eta kanpo merkataritzaren bizkortzea eta Done Jakue bidea indartzea. Errege-erreginek fundatzen zituzten hiribilduak hiri gutunaren bidez, hau da, komunitate bati herri bat sortzeko baimena ematen zion dokumentu baten bidez. AHAIDE NAGUSIEN ARTEKO GERRAK Ahaide Nagusiak dorre edo jauregietan agindu zuten etxeko-jauntxoen edo etxekoandreen alde edo aurka borrokatzen zuten pertsonak ziren. Bereziki, Gipuzkoa, Nafarroa eta Araban izan ziren banderizo gehien.
  • 20. 5. FEUDALISMOA Loira eta Mosaren arteko lurraldeetan kokatu ohi dute historialariek feudalismoaren sorrera. Frantziatik hasita, Italia, Espainia, Lurralde eslaviarrek, Sizilia, Ingalaterra, Eskozia eta Irlandara zabaldu zen feudalismoaren sistema. Feudalismoa Erdi Aroko Europako sistema politiko, ekonomiko eta soziala izan zen, IX- XV. mendeen artean iraun zuena. Erreinuak konderri eta jaurerri txikiagoetan banatuta zeuden, non jauntxoek eta beraien basailuek, babesa ematen zieten. Basailuek, trukean, zergak eta tributuak ordaindu behar izaten zituzten, jaunaren lurrak erabiltzeagatik. Jauntxo feudal haiek nobleak edota Elizako kide ziren, eta erregearekin menpekotasun erlazio bat zuten, handiagoa edo txikiagoa izan zitekeena. Feudalismoaren jatorria Erromatar Inperioaren gainbeheraren ondoko herri barbaro inbasioetan, nekazaritzaren nagusitasunean, garaiko teozentrismoaren eta gizartearen kontzeptu piramidalean datza.
  • 21. Europan Karlomagnoren inperioa amaitu ondoren sortu zen feudalismoa (hau da, frankoen erreinuan, IX. mendean), feudoak eratu eta aitoren semeen eta mendekoen arteko harremanak finkatu zirenean. Frantziatik Italiako iparraldera, Espainiara, Alemaniara eta eslaviar lurraldeetara zabaldu zen; 1066an Ingalaterrara, Italiako hegoaldera eta Siziliara iritsi zen. Erregeak lur guztien jabeak ziren, eta zaldunei ematen zizkieten haien mendekoek erabil eta lan zitzaten. Beren lurrak eta elizarenak banatu zituzten era horretan. Feudalismoa batez ere IX. mendean zabaldu zen ekonomia sistema eta lurraren jabetza izateko modu berezia izan zen. Sortu zenean, lurraren jabetza bizitza osorako izaten zen, baina geroago lurra herentziaz hartzen zuten aitoren semeek. Era horretan erregearen ahalmenak behera egin zuen, eta nobleen familiak aberastu ziren. Eliza ere modu berean zegoen eratua: zaldunek aukeratzen zituzten apezpikuak eta abadeak, eta haiek, ordainetan, zerbitzuak eskaintzen zizkieten nobleei. Legearen alorrean, feudalismoak bertako agintarien gorteen ordez, jaun baten mendekoez osatutako gorteak ezarri zituen. Estatu zentralistak sendotzeak, hirien indar ekonomikoak, burgesiak eta merkataritzaren gorakadak feudalismoaren amaiera ekarri zuten; XIII. mendean hasi zen desegiten, baina artean zenbait mendez egin zuen aurrera, erabat desagertu arte. Munduko beste lurraldeetan ere izan ziren antzeko ezaugarriak zituzten sistemak, Japonian adibidez. XIV. mendearen bukaerarako feudalismoak Europako gizartean indarrik ez bazuen ere, gizarte guztietan utzi zituen arrastoak (zergak biltzea, jaunen eta zerbitzarien arteko betebehar eta eskubideak...) erakunde sortu berrietan.
  • 22. ERDI AROKO HIRIAK Hirietako biztanle gehienek ere nekazaritzan eta abeltzaintzan egiten zuten lan. Hala ere hirietan landa eremuetan baino askoz eskulangile eta merkatari gehiago zegoen, eta inguruko herritako nekazariak bertara joaten ziren produktuak saltzea. Merkataritzaren garapenarekin batera, hiriek garrantzia berreskuratu zuten XII. Mendetik aurrera. MONASTERIOAK: Monasterioak eta parrokiak egon zitezkeen, baina elizarik garrantzitsuenak katedralak ziren, eta haien mende zeuden hiriko eta inguruko herrietako elizak. GAZTELUAK: gaztelua hiriko lekurik garaienean zegoen. Erregea edo aren ordezkari bizi zen han. AZOKAK: Plazetan, merkatariek beren salmenta postuak jartzen zituzten, eta azokak antolatzen. ESKULANGILEAK ETA MERKATARIAK: Eakulangileak eta Merkatariak auzoka ibiltzen ziren, lanbidearen arabera.
  • 23. KALEAK: Etxeak inolako plangintzarik gabe egiten ziren eta, horren ondorioz, kaleak estuak eta bihurriak ziren. HARRESIAK:Hiriak harresiz eta, batzuetan, pezoi batez zeuden inguratuta, balizko erasoetatik babesteko HIRIBILDUAK Hiribildua errege-erregina edo jauntxo baten pribilegioz sortutako giza-finkamendua da. Gehienetan hiri-gutun bidez sortu ziren, Behe Erdi Aroan. Helburua tokiko nobleziari boterea murriztea zen, egonkortasuna bultzatu eta garapen ekonomikoa bermatzeko.
  • 24. Jatorria Erdi Aroan, herri bakoitza zenbait nekazaritza-ustiapenaz (latinez vicus edo locus) osatuta zegoen. Hiribilduak herriak ez bezala zenbait pribilegio edo foru zituen. Adibidez, bere alkatea arlo zibil eta kriminaletan epailea zen. Barnean gotorlekua zeukaten; harresiak ere eraikitzen zituzten. Normalean, haien inguruko lurraldearengan eskumena zeukaten. Hiribildu izena izateko Errege edo Jauntxo batek pribilegioak eman behar zituen Hiribildu-Kartaren bidez. Karta hau emateko arrazoiak ezberdinak ziren: estrategikoak, ekonomikoak, politikoak... Titulua ematerakoan landako jendea hiribilduetara erakartzea bilatzen zen eskuarki. Hondarribia 1203 urtean sortutako hiribildua da.
  • 25. 6. GIZARTE ANTOLAKETA ERDI AROKO GIZARTEA: Gizarte antolaketa gizarte talde desberdineta banatuta zegoen. Horien artean pribilegiatuak eta ez-pribilegiatuak zeuden. Pribieligiatuak: gutxiengoa ziren, eta erregeak, nobleak eta kleroak osatzen zuten talde hori. Erregea, noblea eta zaldunak gerran aritzen ziren, eta elizgizonak erlijio bizitzari emanda bizi ziren. Ez zuten zergarik ordaintzen eta lur-jabe handienak ziren. Ez-pribilegiatuak: gehiengoa ziren eta, batez ere, nekazariz osatuta zegoen talde hori. Nekazariak, merkatariak eta eskulangileak ez-pribilegiatuak ziren. Gizarte talde hauek pribilegiatuei zergak ordaintzera behartuta zeuden denak.
  • 26. ERREGEA Erresuma kristauetan, nekazaritza eta artzaintza ziren jarduera nagusiak, baina eskulangile txikiak ere baziren. Nobleak eta kleroak lur guztien jabe izan zitezkeen. Erregeak ematen zizkien ondasun horiek -feudoak-, haietako jaun izan zitezkeen. KLEROAK monasterioetan eta elizetan bizi ziren.Ototz egiten zuten, eta kultura lanak ere bai, hala nola liburuak kopiatu, idatzi eta itzuli. NEKAZARIEK beren lurrak lantzen zituzten, etxe baten, lurren eta babesaren truke. NOBLEAK eta ZALDUNAK gazteluetan bizi ziren. Elkarrekin, beste noble batzuen aurka borrokatzen ziren edo erregea defendatzen zuten, hala behar balitz.
  • 27. GIZARTEA Krista-erresumetako gizartea hiru talde edo estamentuetan banatzen zen: noblezia, kleroa eta nekazariak. · Noblezia zaldunek osatzen zuten; zeldunak erregearen basailu ziren, hots, haren mendekoak. Gazteluetan bizi ziren eta gerra zuten jarduera nagusi. · Kleroak apezpiku, abade, apaiz, monje eta mojek osatzen zuten. Monasterioetan bizi ziren eta kultura eta otoitz egitea ziren haien egitekoa. · Nekazariak herrixketan bizi ziren, eta lurra lantzen zuten. Gehienak jopuak ziren, hots, noble edo abade baten mendekoak, eta eskubide gabekoak.
  • 28. 7. GAZTELUAK ETA ZALDUNAK ERDI AROKO GAZTELUAK : Nobleen eta zaldunen ekintza nagusia guda zen. Txikitatik, nobleen eta zaldunen semeek ehizan, zaldi gainean ibiltzen eta borrokatzen ikasten zuten. Hamabi urterekin ezkutari izendatzen zuten eta armak erabiltzen ikasten zuten. Hemezortzi urterekin zaldunak izendatzen zituzten. Zaldunen eta nobleen alabek ikasi behar zuten gerlarien emazteak izateko. Hauek senarrari adorea emateaz gain seme-alabak hezi eta gaztelua zaindu behar zuten. Nobleen asialdiko jolasak ehiza eta torneoak ziren. Musikariek eta akrobatek, gazteluko biztanleak alaitu egiten zituzten. Trobatzaileek eta koblakariek zaldunen jestak kantatzen zituzten.
  • 29. ARMADEK BORROKARAKO ERABILTZEN ZITUZTEN ARMAK Arietea Erdi Aroan armadek arietea erabiltzen zuten etsaien gotolekuetan pitzadurak egiteko. Ariete batzuk zuhaitz enborrrekin egiten zituzten . Beste batzuk gurpildun plataformetan eraikita zeuden eta estalpea izaten zuten, soldaduek harresiaren goiko aldetik botatzen zituzten gezietatik babesteko.
  • 30. Belezta Belezta batekin botata azkonak 200 metrora kokatutako pertsona bat hil zezakeen, Armadura ere erraz zeharka zezakeen. Baleztari trebe batek minututan 12 azkon bota zitzakeen. Dorre moduan erabiltzen ziren harresietan gora igotzeko. Katapulta Katapulta gerran erabiltzen zen eta gazteluaren hormen kontra edo gazteluaren barnealdera harriak botatzeko erabiltzen zen.
  • 31. ZALDUNAK Zaldun, zentzu zorrotzean, zaldiz ibiltzen dena da, baina, normalean Erdi Aroan zaldiz Borrokatzen zutenak ziren. Antzinako Grezia eta Erromako garaietatik, zalduna izateak entzute handia esan nahi zuen, zaldi bat mantentzea garestia zelako. Erdi Aroan, hauek zalduneria osatzen zuten, bere jokabide kodea zuen erakunde militar feudala. Artur erregearen kondairak Europa osotik zabaldu zuen jokabide hori baina feudalismoaren desagerpenarekin batera erakundea ere pixkanaka-pixkanaka itzali zen.
  • 32. 8. GREMIOAK ETA LANBIDEAK Arlo honi dagokionean, burdingintza, ontzigintza eta artisau jarduerak aipa daitezke. Burdingintza, batez ere, burdinoletan egiten zen. Hasieran, mendietan kokaturik zeuden burdinolak, baina XIV. mendetik aurrera haranetan eraikitzen hasi ziren. Erdi Aroaren bukaeran hirurehun burdinola baino gehiago zeuden euskal lurraldeetan, horietako asko ahaide nagusienak. Nekazaritzako tresnak, arrantzarako arpoiak, ontzigintzarako tresnak, etab. egiten zituzten. Armagintzak ere garrantzi handia izan zuen. Burdina, Gaztelako artilearekin batera, Europa iparraldera esportatzen zuten nagusiki. Bestelako artisau-jarduerak batez ere hiriguneetan egiten ziren. Batzuk metalen lanketarekin lotuta zeuden (errementariak, sarrailagileak, eztainugileak, zilarginak, labangileak, armagileak…); beste batzuk ehunekin eta jantziekin (ilaginak, ehuleak, brodatzaileak, jostunak, zapatariak, sokagileak, uhalgileak…); edo larruarekin (zamarginak, tindatzaileak, poltsagileak, pergaminogileak…); eraikuntzarekin zein etxeko tresnekin (arotzak, harginak, tornulariak, pitxargileak…); etab. Artisau talde bakoitza gremio banatan antolatu ohi zen. Gisa hartako lanbideak hirietan zeuden. Lanbide horiek zeuden kaleek lanbideen izenak hartzen zituzten. Iruñean adibidez, izen hauek zituzten hiribilduko kaleek: Correría, Cuchillería, Carpintería, Zapatería, Herrería, etab. Eta gauza bera gertatzen zen beste hainbat hiritan ere (Gasteizko Correría, Cuchillería, etab).
  • 33. Merkataritza: Merkataritza jarduera oso garrantzitsua izan zen Erdi Aroaren amaieran. Merkatariak hirietan bizi ziren eta produktuak plazetan trukatzen zituzten. Merkataritzak oparotasuna ekarri zuen hiri batzuetara. Hori dela eta, eraikin handiago eta ikusgarriagoak eraiki ziren, hala hola jauregiak, katedralak eta unibertsitateak. Azken horiek ikaskuntza-zentroak ziren eta entzute handia ematen zieten horiei. Erdi Aro osoan nekazaritza eta abelazkuntza izan ziren euskal lurraldeetako, Europako eta munduko ekonomiaren funtsa. Lurreko lanek biztanleriaren gehiengo zabala enplegatzen zuten, eta lurra zen aberastasun-iturri nagusia. Edonola ere, Goiz Erdi Aroan ez bezala, Berant Erdi Aroan hiriek eta hari lotutako merkatari- eta artisau- jarduerek loraldia bizi izan zuten. Hortaz, 1400. urte aldera, ekonomiaren barruan lehen sektorea zen nagusi, baina haren aldamenean artisautza eta merkataritza arloko jarduera aipagarriak garatu ziren. Abelazkuntza arloan, behiak, ardiak, ahuntzak eta txerriak ziren abere ugarienak eremu kristauan. Musulmanean horiek berak, salbu txerria. Tokien arabera batzuk edo besteak ziren ugariago, baina leku guztietan nahiko ugari ziren abere horiek. Horien atzetik zaldiak eta astoak zeuden, baina askoz urriago. Animalia txikiagoen artean ahateak, antzarak eta oiloak ere hazten ziren. Ganadu handiaren parte bat, herrietatik hurbil samarreko larreak aprobetxatu
  • 34. ostean, inguru garaiagoetara aldatzen zuten uda partean. Litekeena da Euskal lurraldeetako biztanleriaren parte bat artzain- edo abeltzain-jardueretan espezializatuta egotea, eta urte-sasoien arabera bizitza erdi-nomada egitea, animalientzako larre eta janari bila toki batetik bestera, lurralde atlantikotik mediterraneora. Abeltzaintzak eskura jarri zituen, besteak beste, haragia, gantza eta esnea, baina jaki horiez gain hainbat lehengaitarako iturri ere bazen: artilea, larrua edo adarra, baliagarriak guztiak ehunak eta funtsezko beste artikulu batzuk egiteko. Gainera, idi eta zaldien bidez bazuten indarra lurra goldatzeko, gurdiak garraiatzeko edota toki batetik bestera mugitzeko. Berant Erdi Aroan, hiriak eta artisautzak goraldi bat izan zuten, eta artisauen lana arautzen hasi ziren. Lanbide berean ziharduten pertsonek beren interesen alde egiteko elkarteak, gremioak, antolatu zituzten. Gremio ezagunenak honako hauek ziren: errementariak, olagizonak, ehuleak, larrugileak, tindatzaileak, etxegileak, ontzigileak, armagileak, teilagileak, eta, Flandrian eta Italian nagusi zirenak, oihalgintzarekin lotutakoak. Esate baterako, Parisen, XIII. mendearen bukaeran, 130 gremio inguru zeuden araututa. Gremioen araudietan gauza asko zehazten ziren (langile motak, lan egiteko era, salneurriak…). Artisautza-sistema hark Industria Iraultzaren garaira arte, XVIII. mendera arte, iraun zuen. Gremioetan hiru langile mota bereizten zituzten: -Maisua. Lanabesen eta lantegiaren jabea. -Ofiziala. Soldata baten truke lan egiten zuena. Urte askoan lanean aritu eta maisulana egiten bazuen, maisu bihur zitekeen, lantegia edo denda zabaltzeko nahiko diru izanez gero, behintzat. -Ikaslea. Oso gazterik lantegian hasitakoa. Bost edo sei urtez ikasten aritu behar izaten zuen. Gehienetan, maisuaren etxean bizi zen, lanaren truke mantenua doan zuela. Batzuetan gurasoek ordaindu ere egiten zioten maisuari, semeari ofizioa irakasteagatik.
  • 35. ITSAS UNTZIGINTZA Gipuzkoan eta Bizkaian, orobat Lapurdin, izugarri hasi zen beste jarduera bat ontzigintza izan zen. Loraldi hori arrantzaren eta balea-ehizaren parean garatu zen, batez ere XIII. mendetik aurrera. Euskal itsasontziak gerrarako, arrantzarako zein garraiorako erabiltzen ziren, hainbat diseinu berezitu egonik. Ontziolarik handienak Bilbon zeuden, baina ontziola txikiagoak euskal kostalde osoan aurki zitezkeen, Bizkaitik Lapurdiraino. Pinuzko masta zuen erdian, eta handik zintzilikatzen zen bela karratu handi bat; kolore bizi eta irudi arraroz betetako oihaltzar bat. Balearen arrantza XIII. mendetik egiten zen balearen arrantzak euskal kostaldeko bizilagunengan izan zuen eraginak. Bajurako arrantzaz gain, baleak indar handia izan zuen euskaldunen artean diru iturri garrantzitsua bai zen kostaldeko gizon emakumeentzat. Arrantzaleak Terranova ingurura joaten ziren balea harrapatzera eta denboraldi luzeak etxetik kanpo pasatzen zituzten. XVI. mendeko loratze garaiaren ostean, "Utrecht-ko Ituna" sinatu zen (1717) eta balearen gainbehera iritsi zen euskal kostaldera. NOLA AUKERATU BURUZAGIA: Ontzikoek, botoz aukeratzen zuten buruzagia, eta ez aurreko buruzagiaren familiakoa. Nor bere buruaren errege zirela zioten, eta gogozkoen zitzaiena hautatzen zuten nagusitzarako. Baina behin hautatuz gero, buruzagi berriari obeditzea zin egiten zuten eta zintzo jarraitzen zioten. Dena den, agintariak bere lanean gaitasunik eza erakusten bazuen, menpekoek utzi egiten zuten eta beste nagusi berri bat aukeratu. Buruzagia hiltzen zenean, ontzia hartzen zuten hilobitzat. Izan ere, ba al zegoen ura baino hilobi egokiagorik? Hainbat ibilaldi eta borroka egindako skeid a hilkutxa bihurtzen zen orduan. Erdian zurezko txabola altxatu ondoren, hantxe uzten zuten buruzagiaren gorpua. Gero, ontzi eta guzti hondartzan lur ematen zioten itsas ondoan; uda partean hain urrutira joan eta negurako urre, esklabo nahiz janariz beteta etortzeko bide zen itsasoaren magalean.
  • 36. BIKNGOEN NABIGAZIOA: Bikingoek, arazo handiak zituzten Atlantikoan nabigatzeko. Itsasoko ekaitzen beldurra zegoen batetik, eta noranahi joateko ere haizeak ondo aprobetxatu behar ziren. Udaldian, ekialdeko haizeek bultza eta Islandia eta Groenlandiaraino heldu ziren. IPAR-ORRATZAREN SORRERA: Baina bikingoen garaiaz gero, itsasoko nabigazioari berebiziko bultzada emango zion asmakizuna erabiltzen has¡ ziren: ipar-orratza. Ordu arte itsasoan, intuizioz zebiltzan batetik bestera, kostak ikusiz, gogoratuz eta sumatuz. X. mendean ordea, ipar-orratzari esker orientazioaren arazoa konpondua zuten. Berez ipar-orratza, Kristoren garai inguruan txinatarrek asmatua zuten. Hala ere, X. mendera arte ez zen Europan azaldu. Hasieran, urez betetako katilu batean, lasto baten barruan flotatuz ipintzen zuten orratz magnetikoa. Geroago, XII. mendearen hasieran, orratz magnetikoa ardatz batean biratzen zen eta horrela joan zen hobetuz orientaziorako ezinbesteko tresna bihurtu zen ipar-orratza. Izan ere orratz horrek, sorginkeriaz edo, Lurraren ipar poloari begiratzen bai zion beti.
  • 37. 9. ARTE ERROMANIKOA: X.,XI .eta XII. mendeetan zehar erromaniko izeneko arte estiloa garatu zen, Mendebaldeko Europan. mende horien artean zenbait eliza eta monasterio eraiki ziren. Arte erromanikoa Donejakue Bidearen bitartez iritsi zen Iberiar penintsulara. XI. mendeaz geroztik, Europa guztiko erromesak iritsi ziren bide horretatik, Santiago Konpostelakoan Done Jakue apostoluaren hilobia ikustera, eta handik sartu zen estilo erromanikoa. Honako hauek dira estilo horren ezaugarriak: ● Leihoak oso txikiak dira; hori dela eta eliza erromanikoak oso ilunak dira. ● Barruko hormak apainduta daude, Liburu Santuari buruzko pinturekin. ● Elizaren atzealdeari abside deitzen zaio.
  • 38. ● Eliza erromanikoak ez dira oso altuak. ● Horma lodiak dituzte. ● Fatxada nagusian, portada dute. Portadak eskulturekin daude apainduta. ● Puntu erdiko arkuak erabiltzen zituzten, hau da, zirkunferentzierdi formakoak ● Aurrealdeak, ateak zein zutabeak eskulturekin apaintzen zituzten. ● Hormetan margolanak egiten ziren, eta horietan, gai erligiotsuak lantzen zituzten eta Bibliako irakaspenen berri ematen. Azken hori oso zen erabilgarria, Erdi Aroan oso jende gutxik baitzekien irakurtzen eta idazten. Euskal Herrian gaur arte iraun dute, besteak beste, honako eliza erromaniko hauek: Armetiako sanprudentzio basilika eta Estibalizko Andre Mariaren santutegia (Araba).
  • 39. 10. ARTE GOTIKOA NOLA SORTU ZEN Arte gotikoa Mendebaldeko Europan Erdi Aroko azkenengo urteetan garatu zen estilo bat izan zen; XII. mende erdialdetik Errenazimentua agertu zen arte (XVI. mendea Italian), eta XVI. mendea nahiko aurreratuta gotikoak denbora gehiago iraun zuen zenbait tokitan. Periodo artistiko zabal zabala da Frantzia iparraldean jaio eta Mendebalde guztitik hedatu zena. Herrialde eta eskualdeen arabera momentu kronologiko ezberdinetan garatuko da, garapen honetan desberdintasun sakonak eskainiz: garbiagoa Frantzian (Paris eta Provenzako desberdintasunak kontuan hartuta), horizontalagoa eta tradizio klasikoari hurbilagoa Italian, eta ezaugarri lokal bereziekin Flandesen, Alemanian, Ingalaterran eta Espainian. Testuingurua eta pentsaera Estilo honen agerpenaren testuinguruari erreparatuz, arte honek dituen konplexutasunez jabetzen gara, hau da, garaian gertatzen ari ziren aldaketek eragin zuzena izan zuten arte era hau sortu eta garatzeko unean. Erdi Aroko gizarteak behin eta berriro bizi zituen aldaketa sakonak, hein batean, pentsaeraren garapenarekin, aldaketa hauen erakusle nagusia, gobernu sistemaren aldaketa izan zen, sistema feudala bere azkenetan zegoen burgesiaren berpizkundearen ondorioz.
  • 40. LOGIAK ETA GREMIOAK Estrasburgoko katedrala Jada ikusi dugun moduan, gizartea zeharo aldatu den garaia da, hiriek garrantzi handia izango dute eta bertan bi sektorek hartuko dute garrantzia, artisauenak eta merkatarienak. Artisauak, zura, burdina, harria … eta bestelako materialekin lan egiten zuten pertsonak ziren, erromaniko garaian, elizetan bertan egiten zuten lan, baina hirien hazkundearekin batera, trebetasun handiagoa garatu ahalko dute, lantegi eta tailerrak edukiko dituzte lan egiteko. Tailerretan lan egiteak, lan baldintzak hobetzea suposatuko du eta honekin batera, trebetasun handiagoa garatu ahalko dute. Artisautzaren mundua zeharo aldatuko da, hasieran logietan antolatuko dira eta gero gremioetan. Logiak XII eta XIII mendeetan, artisten eta artisauen komunitatea zen, eliza edo katedral baten eraikuntzaz arduratzen ziren.
  • 41. ARKITEKTURA GOTIKOA Notre Dame katedrala Hirien hazkundeak eragin handia izan zuen artean, urbanismoak, hau da hirien antolakuntzak garrantzi handia hartu zuen. Hirigintzaren garrantziaz jabetzen da burgesia eta inbertitzen hasten da, oraingo honetan ez dituzte bakarrik eraikin erlijiosoak egingo, bestelakoak ere egiten dituzte, jauregiak, udaletxeak, zubiak … Aurretik esan bezala, pentsamenduaren aldaketak artean eragin zuzena izan zuen.Akisgrango katedrala Arkitekturan adibidez, eraikitzeko eran antzeman daiteke. ESKULTURA Irribarreko aingerua, Reimsko katedrala, XIII. mendea Katedral hauen apaingarri giza eskulturak zeuden. Erliebe oso errealistak egiten dituzte, duten tokira moldatzen dira, hemen ere, pentsaera aldaketa ikusten da, ez ziren irudikatze hutsarekin konformatzen, irudikatzen duten erak garrantzia hartuko du. Horretarako naturan arreta ipintzen hasten dira, figurak era sineskorrean egiteko. Hala ere, urteak joan ahala, eta burgesiaren mezenasgoaren ondorioz, eskultura desberdinak egiten hasten dira, obra txikiak egiten dituzte urrez edo boliz. Artelan hauen helburua ez zen eliza batean egotea; alde batetik, burgesaren nagusitasuna eta boterea agertzea eta bestetik, etxean kulturako zuten egoitzako apaingarri gisa edukitzea zen.
  • 42. ARGIA Akisgrango katedrala Eraikin erlijioso berri hauek fededunak garaiko balore erlijioso eta sinbolikoetara gerturatzea helburu duen eremu baten definizioa dute ezaugarri. Humanismo hasi berriak gizakia ilunpetik askatu eta argira hurbiltzera gonbidatzen du. Kontu hori korronte filosofiko neoplatonikoen hedapenarekin erlazionaturik dago, Jaungoikoaren kontzeptuaren eta argitasunaren eremuaren artean lotura bat ezartzen dutelarik. Eraikitze teknika berriek hormak baoengatik ordezkatu zituztenez, elizen barrualdeak argitasunez bete ziren eta, horrela, argitasunak eremu gotiko berria osatuko du. Argi fisiko bat izango da, margolan eta mosaikoetan agertzen ez dena; argi orokor eta lausotua, zehaztu gabea eta fokoak izango balira bezala zuzenduta; era berean, beirate eta arrosa-lehioen bitartez argi itxuraldatua eta koloreztatua izango da, eremu irreal eta sinbolikoa bihurtuz. Koloreak garrantzi izugarria hartuko du.
  • 43. 11. DONEJAKUE BIDEA Donejakue bidea Europa osoko erromesek Compostelako Donejakue izen historikoa duen Santiago de Compostela hirira (Galizia, Espainia) iristeko eta handik itzultzeko egiten duten bidea da. Hiri hartako Done Jakue katedralean dauden Done Jakue apostoluaren erlikiak izan ziren erromesaldia sortzeko arrazoia. Erdi Aroan jende andana handia ibiltzen zen bide horretan. Gerora ahaztu samartuta izan zen, baina XX. mendearen bukaeraz geroztik gorakada izan du, erlijiozko arrazoiengatik ez ezik, turismo, arte, kirol eta kultura arrazoiengatik ere. HISTORIA Ibiltarien etorreraren hasiera Done Jakue apostoluaren heriotzatik kristo aurretik zortzi mende pasa ondoren, Hispaniako ipar mendebalde inguruan Done Jakue apostolua, zonaldea ebanjelizatu ostean, bertan hilobiratu zutenaren kondaira zabaldu zen. Alfontso II.a bertara hurbildu zen bere gorte guztiarekin, Historiako lehen erromesa izan zelarik. Iritsitakoan bertan elizatxo bat eraikitzea agindu zuen. Albiste hau azkar zabaldu zen inguruko lurretan. 814. urtetik aurrera Compostelako Donejakue erromesak jasotzen hasi zen, apostoluaren hilobiaren aurkikuntzaren ostean. XII. mendearen lehen erdian bultzada handia izan zuen bertarako erromesaldiak. Albistea azkar zabaldu zen Europa katolikoan zehar eta bertatik erromesak iristen hasi ziren hilobia zegoen gunera Campus Stellaera, eta hortik egungo Compostela izena.
  • 44. IKURRA Erromes-maskorra ohikoa da Galiziako kostaldean. Erdi Aroan, Donejakue bideak Santiagotik haraindira jarraitzen zuen, Finisterrera iritsi arte. Han, erromesek vieira bat hartzen zuten, erromesaldiaren erakusgarri. Horrela, Bidearen ikur bihurtu zen. Egun ere, Donejakue bidea markatzeko erabiltzen den ikur nagusia da. KALISTOREN KODEXA OPERAZIOA 2011ko uztailaren 5ean , Santiago de Compostelako katedralean, nahasmen -, harridura – eta larritasun- uneak bizi izan ziren. Artxiboko kutxa gotorra itxita zegoen, eta giltzak jarrita zituen; ez zirudien inork behartu zuenik, baina altxor berezi bat desagertu zen, XII. mendeko eskuizkribu baliotsua: Kalistoren Kodexa. Kalistoren Kodexa Espainiako historia-eta arte-ondareko artelan garrantzitsuenetako bat da. Aparteko balioa du, besteak beste, Compostelara bidean zebiltzan erromesentzat idatzitako lehenengo gida turistikoa izan zelako. Eskuizkribuak, informazio hau biltzen du; Donejakue bidea egiteko aholkuak, ibilbidearen deskribapenak, inguruko ohiturei buruzko oharrak... Historia Ondarearen Brigadako agenteek, urte osoko ikerketa sakonen ondoren, delituaren egilea katedraleko langile ohi bat zela jakin zuten, eta atxilotu egin zuten.
  • 45. SANTIAGO BIDEA Santiago bidea Erdi Aroan erromesentzat sortutako ibilbidea izan zen; erromesak, beren kristau fedea erakusteko, Santiago apostuloaren hilobiraino joaten ziren oinez: Santiagora, hain zuzen. Bidean santutegi, eliza, ermita eta antzeko eraikuntza asko daude. Asturiasko monarkiako apaizek propaganda kanpaina egin zuten Europa osoan, Santiagon apostuloaren hilobia zegoela zabaltzeko. Errege horiei esker, Santiago kristautasunaren defendatzaile bihurtu zen, musulmanen borroketan kristauei laguntzeko kanpaina militarretan ikus daitekeen moduan. Gaztelak, erresuma asturiar-leondarraren oinordeko gisa, tradizio horri eutsi zion eta, hala, Santiagori eskainitako gurtza gure garaira arte luzatu da. Europatik Santiagoraino iristeko hainbat bide zeuden. Nafarroako Antso Handiaren garaian, Nafarroako bideak garrantzi handia hartu zuen. Gainera, Lapurdi, Gipuzkoa eta Bizkaia zeharkatzen zituzten bideak ere erabiltzen ziren.
  • 46. ERROMESALDIAK Fededunen bidea izateaz gain eta hiribilduak sortzeaz gain, Santiago bidea bide turistikoa ere bada eta mundu osoko bidaiari asko igarotzen dira bertatik. Europako bide gisa duen balio kulturala, Europar Batasunak ere onartu du. Bide onetan bidaiariak arte erromanikoaren adibide asko ikus ditzake, batez ere elizak, tenplu txikiak, ostatuak, zubiak, etab. OSPITALEPEA EUNATE
  • 47. 12. PERTSONAI OSPETSUAK MOMO Bizkaiako lehenengo kondea izan omen zen. Bertako familia handi baten buru zen. 925. urte inguruan bizi izan zen eta Belaskita andrearekin ezkondu zen, Nafarroako Antso I.a Gartzesen alabarekin, alegia. Bizkaiako konderria izan zen garaia hartan; kondea zen lurraldearen buru. Geroago, jaurerri izan zen. Bizkaia Iruñeko Erresumaren mende zegoen orduan. ABD AR-RAHMAN III.A 21 urte besterik ez zituela hasi zen al-Adalus gobernatzen. Haren agintaldian, al-Andalus Europako estaturik aberatsena eta oparoena izan zen. Abd ar-Rahmanek izugarrizko ospea lortu zuen eta, horren ondorioz, errege kristauek ere errespetu handia izan zioten.
  • 48. RIKARDO I.A LEHOI BIHOTZA (ingleses Lionheart, frantsesez Cœur de Lion) ezizenez ezaguna, (1157ko irailaren 8a – 1199ko apirilaren 6a) Ingalaterrako erregea izan zen 1189 eta 1199 bitartean. Henrike II.a aitak semeen artean banandu zituen bere menpeko lurraldeak. Rikardori Poitu, Perigord, Limoges eta Gaskonia egokitu zitzaizkion. Hala ere, 1173an anaiaz batera aitaren kontra matxinatu zen. Garaituta, barkamena lortu zuten. ENEKO ARITZA (c. 770 - c. 852) Nafarroako errege-erreginen dinastian lehen izen ezaguna da, nahiz eta oraindik ez errege eta ez Nafarroako deitu (ez eta Iruñeko ere). Ingurunean Karolingiar inperioaren aurka ziharduten jauntxoen artean buruzagi zen. Kordobako emirren menpeko izatea erabaki zuen, eta hari bidaltzen zizkion atxilotutako karolingiar soldaduak. Tratua zuzenean Tuterako Banu Qasi familiarekin egin zuen.
  • 49. ELISABET I.A GAZTELAKOA (Madrigal de las Altas Torres, Ávila, 1451ko apirilaren 22a - Medina del Campo, Valladolid, 1504ko azaroaren 26a), Elisabet Katolikoa ere deitua, 1474tik 1504ra Gaztelako erregina izan zen. Fernando II.a Aragoikoaren emaztea zenez gero, 1479tik aurrera Aragoiko koroako erregina ezkontidea izan zen. Elisabet eta Fernando Errege- erregina Katolikoak izenaz ezagunak dira, Alexandro VI.a aita santuak hala izendatu zituenez geroztik. MAHOMA EDO MAHOMET Jatorriz Abu l-Qasim Muhammad ibn Abd Allah al-Hashimi al-Qurashi —arabieraz: ‫;محمد‬ transliterazioa: Mu ammadḥ — (Meka, Arabia —gaur egun Saudi Arabia—, 570eko apirilaren 26aren inguruan - Medina, Arabia —gaur egun Saudi Arabia—, 632ko ekainaren 8a) Islamaren azken profeta da. Musulmanek Islamaren ardatzak Mahomaren aurretik ere bazirela uste dute eta eurentzat Adam, Noe (Nuh), Moises (Musa) eta Jesus (Isa) ere Jainkoak bidalitako profetak ziren. Musulmanen arabera, Jainkoak, Gabriel goiaingeruaren bitartez, errebelazioa egin zion Mahoma profetari.
  • 50. MARCO POLO (1254ko irailaren 15a - 1324ko urtarrilaren 8a) veneziar bidaiari eta merkataria izan zen. Aita Nicolò eta osaba Maffiorekin batera, zetaren bideari jarraituz Txinara ailegatu ziren mendebaldarren artean lehenetarikoa. Batzuek diote Marco Polok ekarri zuela polbora Europara. ANTSO III.A GARTZEZ NAGUSIA EDO ANTSO III.A —Antso III.a Gartzes eta Antso III.a Nagusia izenez ere ezaguna— (992 - Oviedo, 1035eko urriaren 18a) Ximeno dinastiaren Iruñeko VIII. erregea (1004 - 1035) eta Euskal Lurraldea batu zuen lehena. 1018tik aurrera Sobrarbe eta Ribagortzako kondea ere izan zen. Munia Gaztelakoa ezkondu ondoren, Gaztela, Araba eta Monzongo konde (1028–1035) bilakatu zen eta, konkistaren bitartez, baita Ceako konde (1030–1035) ere. 1034 eta 1035 artean Leongo Erresuman egin zuen esku-hartzea kontrako interpretazioak sortu ditu, batzuk gerratetzat eta besteek Bermudo III.a Leongoarekin elkarlanentzat (leondar eta nafarren arteko guduak aipatzen dituzten agiririk ez dagoelako) hartzen dutelako.