1. 2011/12.IKASTURTEA
INGURUNE ARLOA: 12.GAIA “ERDI AROA”
LANEN ANTOLAKETA:
Gela 8-9 taldetan antolatuko da eta talde bakoitza 3 kideez (zerrenda
jarraituz) osatuko da. Talde bakoitzak GAI OSOA landuko du. Lanak
ondorengoak izango dira:
LEHENENGO LANA
○ Talde bakoitzak ondorengo bideo bat osatu “Photopeach”
tresna erabiliz: argazkiak, testua eta galdera-erantzunak.
■ Bisigodoen erreinua iberiar penintsulan.
■ Musulmanen erreinua iberiar penintsulan.
■ Kristauen erreinua iberiar penintsulan.
■ Euskal Herria Erdi Aroan.
■ Arte erromanikoa.
■ Arte gotikoa.
■ Arte mudejarra.
■ Erdi Aroko gizartea: Erregea-Noblezia/ Kleroa/
Nekazariak.
■ Gurutzadak.
■ Done Jakue bidea.
○ Bideo bakoitza egiteko pausoak:
■ Argazkiak eta informazioa aurkitzeko arloko blogan
dituzue zenbait azalpen, zenbait diapositiba, zenabit
bideoa, zenbait argazki.
■ Bideo bakoitzeko argazki bakoitzak bere azalpena edo/ta
galderak + erantzunak eraman beharko ditu.
■ Informazioa aurkitzeko arloko blogan dituzue helbide
interesgarriak hainbat azalpenekin azalpenerako
dipaositibak ere.
■ Gogoratu bideoan ezin dituzuela sartu 30 diapositiba
baino gehiago.
■ Bideoa hiruren artean osatu behar duzue, baina bideoa
egiteko baten erabiltzaile izena erabiliko duzue.
■ Bideo hori egin ondoren irakasleari bidali beharko diozue
gela osoaren aurrean ikusteko.
2. BIGARREN LANA
•Hirukote berberan ondorengo mapa kontzeptualak egin. Taldekide
bakoitzak bat egingo du eta beste 2 kideekin konpartituko du:
•Erdi Aroa: Bisigodoen erreinua.
•Erdi Aroa: Musulmanen erreinua.
•Erdi Aroa: Kristauen erreinua.
•Mapa kontzeptualak egiteko erabili ahal dituzuen tresnak:
•Textomindmap (ON-LINE)
•Bubbl.us (ON-LINE)
•Open Office Impress edo/ta Presentation (OFF-LINE)
•Google Docs (ON-LINE)
•Ikasle bakoitzak bere taldeko 3 mapa kontzeptualak bere motxila
digitalan gorde beharko ditu.
•Talde bakoitzari mapa kontzeptual bat azaltzea tokatuko zaio gela
aurrean. Irakasleak erabakiko du zein eta zein ordenan.
HIRUGARREN LANA
•Google Docs tresna erabiliz, hirukote bakoitzak dokumentu bat sortuko du,
gaiari buruzko 15 galderekin. Dokumentu hori beste talde bateko 3
kideekin eta irakaslearekin konpartituko da eta hirukote horrek dokumentu
horretan galderak erantzun beharko ditu.
•Galdera horiek erantzunda daudenean, talde bakoitzak erantzundakoak
arbelan gainbegiratuko dira, irakasleak esandako ordenan.