2. Glosgter eta Prezi aplikazioak Pingu Taldea
31.1 LH
AURKIBIDEA
1. Sarrera …………………………………………………………………….. 3. Or.
2. Zer da Web 2.0 ………………………………………………………… 3-6. Orr.
Web 2.0 eta hezkuntza ……………………………………. 3-4. Orr.
Zerbitzuak …………………………………………………… 4-6. Orr.
3. Egokitutako aplikazioak ……………………………………………….. 6-7. Orr.
Glogster ……………………………………………………….. 6. Or.
Prezi ………………………………………………………..... 6-7. Orr.
4. Ondorioa ……………………………………………………………………. 7. Or.
5. Erreferentziak ……………………………………………………………… 8. Or.
2
3. Glosgter eta Prezi aplikazioak Pingu Taldea
31.1 LH
1.- Sarrera
Lehenik eta behin, esan, ikaskuntza kolaboratiboan aritzeak pertsona bat
baino gehiagoren arteko lankidetza suposatzen duela. Denen artean gai bat
aukeratu eta horren inguruan norbanakoak dituen ideiak azaldu eta
bestearenak errespetuz entzungo dira. Ideia guztiak entzun ondoren, adostasun
batera heldu ondoren ondorio batera iristea izango da helburua, ahoz ala idatziz
delarik. Lankidetzan jardutearen bidez, gure ikuspegietatik haratago joan eta
ideiak zabaltzea, edo gure ikuspuntua aberastea lortuko dugu. Hala ere, ez
dugu inoiz ahaztu behar, edozein ideien aurrean kritikoak izan behar dugula,
betiere errespetuz jokaturik.
Hezkuntzan garrantzia handia izan dezake ikaskuntza kolaboratiboak.
Aldez aurretik aipatu bezala, bestearen ideien inguruan gogoetak eginez, gure
jakinduria zabalduko da. Bestalde, beste hainbat aspektu ere garatzeko aukera
ematen digu. Esaterako, inguruko pertsonekiko harremanetan eragina izango
du. Izan ere, gure buruaz soilik kezkatu beharrean, ondokoaz ere kezkatzen
laguntzen digu; enpatizatzeko gaitasuna lortuko dugu; erantzukizunez aritzera
bultzatuko gaitu; gainera, ikaskuntza ikasleen artean gauzatzea ahalbidetuko
digu, zeregin horretan, irakasleak ez duelako zertan informazio edo jakintza
iturri bakarra izan, ikasleek beraiek aurkitu beharko dituzte iturriak, erronkei
aurre egiteko.
2.- Zer da Web 2.0
2.1.- Web 2.0 eta hezkuntza
Jakina da internetek izan duen eboluzioa eta gaur egun aukera mordoa
eskaintzen digula. Duela urte batzuk, informazioa norabide bakarrean
eskaintzen zen, Web 1.0 izenez ezaguna dena, hain zuzen ere. Erabiltzailea
pasiboa zen, pertsona konkretuek idatzitakoa irakurri soilik egin zezakeen. Gaur
egun, berriz, norabide hori aldatu eta norabide multidirekzionalean bilakatu da.
Erabiltzaileak, edozein pertsona arrunt delarik, aktiboki parte hartzen du. Beraz,
web dinamiko batera igaro garela esan dezakegu. Honela bere informazioa
munduko edozein pertsonarekin parteka dezake, modu sinple eta azkarrean
3
4. Glosgter eta Prezi aplikazioak Pingu Taldea
31.1 LH
(RSS-ren bitartez); bestalde iruzkinak utz ditzake, bere sorkuntzak, argazkiak,
bideoak etab. Hemen sartzen dira gaur egun hain ezagunak diren sare sozialak
ere.
Interneten mundu zabal honetara gazte-gaztetatik sartzen hasten gara,
eta bertan hezkuntzak zeregin handia dauka. Izan ere, ikasleek bertan
aurkituko dutenarekiko jarrera kritiko bat izan dezaten hezi behar ditu. Bestalde,
web 2.0 honek aukera handiak ematen dizkigu ikaskuntza kolaboratiboa aurrea
ateratzeko. Horren adibide ditugu wikiak, blogak, presentazioak egiteko
aplikazioak eta abar. Hauen bidez informazioa sortu ondoren, besteentzat
ikusgai jar daiteke, eta honela, lehen esan bezala, gai horri buruzko ideiak hartu
eta jakinduria zabaltzeko bidea eskaintzen du. Erabilera egoki baten ostean,
oso tresna egokiak izan daitezke, baina askotan, aplikazioa hauek hezkuntzan
sartzen ditugunean, irakaskuntza moduak ez dira aldatzen, eta aurrez
liburuekin egiten zen gauza bera egiten da, eta ondorioz, ez dira behar bezain
eraginkorrak izaten. Honen arrazoietako bat, adibidez, irakasleen formakuntza
falta izan daiteke. Izan ere, berrikuntza hauek etengabeko ikaskuntza bat
eskatzen dute, beraz, irakasleek ere jarrera aktibo eta aurrerakoi bat beharko
dute, azalduko zaizkien erronkei ahal bezain ongien aurre egiteko.
2.2.- Zerbitzuak
Bideoak: Youtube eta Vimeo bezalako web orriekin, bakoitzak bere bideoak
igotzeko eta konpartitzeko aukera dauka. Bertan beste erabiltzaileek,
horieiburuzko iruzkinak eta balorazioak egin ditzakete.
Blogak: Edozein pertsonak ohar, istorio edo artikuluak argitaratzeko balio duen
interneteko webgune bat da.
Mapa kontzeptualak: informazioa aurkezteko diagrama bat da, gai baten
ikuspuntu zehatza irudikatzeko erabiltzen dena. Adibidez: Mindmeister edo
spicynodes.
Diapositiben aurkezpenak: Aurkezpenak egiteko erabiltzen diren programa
dinamiko eta errazak. Erabilienak Prezi eta Glogster dira.
4
5. Glosgter eta Prezi aplikazioak Pingu Taldea
31.1 LH
Dokumentuak konpartitzeko aplikazioak: Zure fitxategiak internetera
igotzeko eta beste erabiltzaileekin partekatzeko erabiltzen dira, Scribd adibidez.
Irudiak: Argazkiak partekatzeko plataformari deritzo. Adibide ezagunena.
Flickr da; aukera ematen du argazkiak munduko beste edozeinekin
partekatzeko eta blogari askok erabiltzen dute argazki biltegi bezala.
Mapak: Google Maps da ezagunena. Google-k eskaintzen duen doaneko
zerbitzu bat da, web bidezko mapen zerbitzaria. Mapak mugitzea ahalbidetzen
duten irudiak, mundu osoko satelite bidezko argazkiak nahiz hainbat
lurraldetako ibilbideak eskaintzen ditu.
Ofimatika: Erabiliena google docs da. Googleren zerbitzu bat da dokumentuak
linean sortu, editatu, argitaratu eta konpartitu ahal izateko.
Markatzaile sozialak: linka-k eta markatzaileak gordetzeko, partekatzeko eta
klasifikatzeko erabiltzen diren aplikazioak dira. Adibidez, meneame eta
delicious.
Podcasting: Podcast bat RRS jario bitartez gailu mugikor eta ordenagailuetan
erreproduzitzeko banatzen den multimedia fitxategia da.
Wikiak: Wiki webgune mota bat da; bertan erabiltzaileek orrialdeak sortu,
aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete. Horrela, elkarlana bultzatzeko modu
egokienak dira.
Sare sozialak: Labur esanda sare sozialak harremanak mantentzeko balio
duten zerbitzuak dira, harreman horiek pertsonalak edo lanekoak izan
daitezkeelarik. Gure inguruko pertsona eta erakundeekin loturak mantendu eta
sortzeko balio dute, bai eta beraiekin edukiak elkarbanatzeko ere. Modu
horretan sare sozialek gure lagun eta ikaskideekin elkartzeko topagune bat
eskaintzen digute, bai eta harremanetan dauden pertsonen artean gogoko
suertatzen zaizkigun edukiak banatzeko ere. Horrela sarean artikulu, argazki
edo bideo interesgarriren bat topatzen badugu, sare sozialera bidali eta gure
lagun guztiek ikusteko aukera izango dute.
5
6. Glosgter eta Prezi aplikazioak Pingu Taldea
31.1 LH
RSS irakurgailuak: RSS (Really Simple Syndication edo Rich Site Summary),
datuak XMLan egituratzeko formatu bat da eta Interneteko gune batean dagoen
informazioa automatikoki eskuratzea ahalbideratzen du.
3.- Egokitutako aplikazioa
3.1.- Glogster
Argazkien bitartez
aurkezpenak edo posterrak egiteko
baliogarria den sare soziala da,
Lehen Hezkuntzan asko erabiltzen
dena. Diseinu profesional bat
eskaintzen du, modu oso intuitibo
batean erabili daitekeena. Gainera
oso erabilgarria da irakasle nahiz
ikasleek haien azalpenak egiteko.
3.2.- Prezi
Aplikazio honen bidez, diapositibak egiteko beste aukera bat aurkezten
zaigu. Bertan informazio guztia fondo berean aurkezten da eta zoom baten
bidez gutxika gutxika hau esplora dezakegu. Honela edozein txoko txiki batean
jarritako informazioa modu handian azalduko da, horrela espazioa aprobetxatu
dezakegu. Informazioa soilik
ez, bideoak ete beste zenbait
elementu ere bertan eskegi
ditzekegu. Hezkuntza
mundurako oso baliagarria
ikusi dugu. Betiko Powert
Point-az gain, haurrei
informazioa azaltzeko modu
dibertigarri eta berezi bat
6
7. Glosgter eta Prezi aplikazioak Pingu Taldea
31.1 LH
eskaintzen baitigu. Eta gainera, ez dugu ahaztu behar internet bidez egindako
lana dela eta ez dugula zertan gure lana ordenagailu batetik bestera pasatzen
ibili behar. Deskargatzeko aukera ere ematen digu eta honen bidez internet ez
dagoen tokietan ere gure diapositibak erakutsi ahal izango ditugu.
Azaldutako bi aplikazioa hauek, hala ere, ez dira bakarrak eta hauen
antzekoak ditugo ondoko hauek:
- 280 Slides
- Sliderol
- Slideshare
- Imageloop
4.- Ondorioa
Azken urteetan, Web 2.0 hezkuntzan sartzen joan da, eta honek hainbat
ondorio ekarri ditu. Askotan, eredu zaharrak erabili dira. Iraganean klaseak
emateko erabiltzen ziren modu berdinak erabili dira, baina teknologia berriak
sartuz. Baina Hezkuntza Teknologia haratago doa, teknologia berriek dituzten
abantaila guztiak hezkuntza prozesua azkartzeko eta hobetzeko erabili behar
dira. Esate baterako, e-maila, bakoitzaren sorkuntzak igotzeko hainbat euskarri
(youtube, flickr…), sare sozialak, wikiak, aurkezpenak prestatzeko
aplikazioak… duela urte batzuk ez ziren existitzen, eta gaur egun hezkuntzan
lan egiteko beharrezkoak ditugu.
Hala ere, teknologiak bere alde txarrak ditu, horregatik ikasleek , digitalki
konpetenteak eta kritiko izaten ikasi beharko dute. Zein informazio den egokia
eta zein ez erabaki, informazioa modu eraginkorrenean bilatzen jakin, datu
pertsonalak zaindu behar direla ulertu… Lortzeko, oso garrantzitsua da
irakasleen etengabeko prestakuntza.
7