SlideShare a Scribd company logo
1 of 6
HAUSNARKETA TRESNA
BAKOITZAREN
INGURUAN:
Diigo, Feedly, Twitter eta Scoop.It
NAHIA DELGADO DE FRUTOS
Gizartean aldaketa asko eman dira eta horietako bat IKTen garapena izan da.
IKTen barnean sare sozialak kokatzen dira eta hauek aukera bikainak eskaini ditzakete
hezkuntzan. Sare sozialen erabilera hezkuntzan ekartzen dituen aurrerapenen artean
jakintzaren transmisioa edonon eta edozein momentutan gertatzea da, eta horrekin
loturik kooperazioa, hauen bidez elkarlana askoz errazagoa baita.
Sare sozialek ere etorkizunean erabilgarriak izango diren hainbat gaitasun eta
konpetentzien garapenean lagundu dezakete, hala nola, arrazonamendua, laburtzeko
gaitasuna, erabakiak hartzeko gaitasuna, talde lana, kooperazioa eta teknologiak
erabiltzea hizkuntza garatzeko. Konpetentzi teknologiko hauek sare sozialak
erabiltzearekin garatzen dira eta ez dira iraganean egiten zen bezala "ikasi" behar.
Esandakoaz aparte identitate digitalaren inguruan hausnartzeko eta honen
garrantziaz konturatzeko balio dizkigute. Gainera, aldi berean, ikasleen identitate
digitala garatzen joango da eta honen arabera garapen profesionala eta lan aukerak
irekitzen joango dira, lanpostu batean eskaini dezaketena agerian utziz. Honekin loturik
aipatu beharra dago gaur egun lan erakunde gehienek ikusgai daudela sare sozialetan
eta web orriak ere dituztela, beraz, geroz eta garrantzi gehiago dutela sare sozialak
lanpostuak iragartzeko garaian.
Hori gutxi balitz, bizitzan jarraikortasunez ikastearen garrantzia "lifelong
learning" agerian uzten dute eta eskolatik at ikasi dezaketela ulertzeko aukera bikaina
eskaintzen dute.
Hau horrela izanda, hezkuntzan ere sare sozialen bidez irakatsi beharko
litzateke, haur eta gazteek etorkizunerako prestatuz eta haien errealitatea izango dena
oinarri sendoekin baliatuz. Hau da, haien egunerokotasunean erabilgarriak izango
zaizkien gaitasunak irakatsiz.
Exhibizionismoa oso arrunta da gazteengan, haien eguneroko bizitza sare
sozialen bidez konpartituz. Irakasle bezala erakutsi beharko genieke konpartitze horrek
abantaila asko dituela baina egokiagoa izango litzatekeela sortutako gauzak, izandako
ideiak eta abar konpartitzea eta haien bizitza pertsonala pribatuagoa izatea. Beraz,
exhibizionismoa profesionala izan beharko lukeela.
Hau aipatu ondoren goazen aztertzera zeintzuk diren sare sozial ezberdinek
eskaintzen dizkiguten aukerak hezkuntzan, zein balio erantsi dezaketen eta zein
erabilera izan dezaketen. Hala ere, kasu batzuetan arriskuak edo desabantailak egon
daitezke eta eskolan hauek erabiltzeko zailtasunen bat. Beraz, goazen hauek guztiak
aztertzera!
Diigo izango da aztertuko dudan lehenengo sare soziala. Diigo markagailu
sozial bat da eta interneteko errekurtsoak bilatu, gorde, etiketatu, antolatu eta
konpartitzeko balio du. Honi esker
aurretik gordetako edozein errekurtso
izan daiteke eskuragarri edozein
ordenagailutik. Hau oso interesgarria
izan daiteke irakasleek haien
errekurtsoak gordetzeko, ikasleek
informazioa gordetzeko eta sailkatzen
ikasteko eta guztion artean informazio
hori konpartitu ahal izateko.
Biblioteka profesional baten moduan erabilia izan daiteke, baina biblioteka horri
alderdi soziala gehitzen zaio eta besteek hautatutako errekurtsoak ikus daitezke eta
zureak nahi duzun taldearekin konpartitu. Markagailu sozial hau ikerketa tresna izan
daiteke, ikasleei gai baten inguruan ikertzeko eskatuz eta guztiek horren inguruan
aurkitutako informazio interesgarriena konpartitzeko aukera eskainiz. Interesgarria
izango zen talde lan bat egiterako orduan aurkitutakoak konparatzeko eta testuko
punturik garrantzitsuenak konpartitzen joateko tresna hau erabiltzea.
Erabilgarritasunen artean aipatu beharra dago irakasleek eta kideek konpartitutakoa
komentatzeko aukera dutela, feedbacka emateko, alderdi interesgarriak
azpimarratzeko edo ereduak emateko. Gainera, taldeak egin daitezkeenez eta talde
horrekin bakarrik informazioa konpartitu, besteek konpartitutakoa eta komentatutakoa
oso era sinplean aurkitu eta ikusi daiteke. Orokorrean, beraz, informazioa
gestionatzeko paregabea da!
Egin daitekeen gauza bat gai bat landu aurretik gai horren inguruan informazioa
bilatzeko eskatzea eta diigoko taldean konpartitzea etiketa egokiak jarriz, horrela
informazioa errepikatzea ekidituko zen eta besteek bilatutakoa ikusteko aukera egongo
zen gaiaren inguruko informazio guztia leku batean elkartuz.
Nire ustez aukera bikainak eskaintzen dizkigu diigok, hala nola, aurkitutako
testu eta bideoak partekatzea, testuen kasuan anotazioak jartzea, testuaren parteak
resaltatzea, besteekin partekatutakoa komentatzea eta orrialde baten leku
espezifikoetan post-it erako notak jartzea.
Hala ere, hainbat desabantaila edo arrisku izan dezakeela uste dut. Ikasgelan
ikasle guztiei aurkitutako testuak konpartitzea eskatzen bazaie eta denok testu bat edo
gehiago konpartitzen badute prozesatu dezaketen baina informazio askoz gehiago
izatea gerta daiteke. Beraz, horri aurre egiteko, ikasleei aurkitutako testuen ideia
nagusi edo garrantzitsuenak (edo lan horretarako erabilgarriak direnak) resaltatzea
eskatuko nieke, behar izan ezkero ikaskideei azalpen post-itak utziz.
Beraz, erabilpen egokia emanez eta era zentzudun batean erabiliz tresna oso
eraginkorra eta baliagarria izan daitekeela uste dut.
Bigarrenik Feedly daukagu. Feedly RSS eta Feed en irakurlea da eta web
ezberdinen RSSak edo feed-ak gehituz interesatzen zaizkizun albiste edo informazio
ezberdina irakurtzeko aukera ematen dizu. Honi esker informazioa antolatzea askoz
errazagoa da, web orrialde ezberdin askotan sartu
beharrean, gustatzen zaizkizun web orrialde
horietan argitaratutako albiste edo informazio
guztia zuzenean elkartu eta eskaintzen dizu
Feedlyk. Tresna honek beste tresnekin lotura
zuzena du, bertan aurkitzen duzuna beste sare
sozial askoren bidez konpartitu baitaiteke, hala
nola, Twitter, Facebook, mugikorrean Whatsapp
eta abar. Oso txukun antolatzen du informazioa,
web orrialde ezberdinak gaiaren arabera sailkatu
baititzazkezu. Oso interesgarria iruditzen zait ere
"recently read" aukera, zerbait interesgarria irakurri baduzu eta material hori berriro
irakurri edo beste zerbaitetarako erabili nahi baduzu azkar aurkitu ahal izateko.
Mugikorreko aplikazioa oso komendagarria dela uste dut, informazioa edozein toki eta
momentuan eskuan baitaukazu. Gainera, interesgarria den zerbait aurkitzen baduzu
baina irakurtzeko denborarik ez badaukazu, gerorako gordetzeko aukera ematen dizu.
Eskolan tresna hau erabiltzea oso aukera ona dela uste dut, interneten dagoen
informazioa gustuen edo beharren arabera filtratzeko eta zuzenean ikusgai izateko
eskaintzen baitizu. Esan dezakegu gustura antolatzen den aldizkari bezalako bat dela
baina zure gustuko web orrialdeetatik bakarrik datorren informazioarekin, beraz,
aurretik filtratu eta jasotzea erabaki duzun informazioarekin.
Aipatu dezakegun desabantaila edo erabilera desegoki bat Twitter edo
Facebookeko publikazioekin sinkronizatzea da, Feedlyra iristen baitzaizkizu beste
lekuetako publikazioak eta gehiegizko informazioa pilatzera iritsi daiteke. Beraz,
hezkuntzan erabilera profesionala egiten eta iturri interesgarriak bilatzen irakatsi
beharko litzatekeela uste dut. Beti ere informazioa ordenatuz eta ikasleengan era
horretan informazioa antolatzeko gaitasuna garatzen lagunduz.
Hirugarrenik Twitter daukagu. Twitter sare sozial bat da eta mezu laburren
bidez ideiak, albisteak, linkak, bideoak eta abar konpartitu daitezke. Twitter hezkuntzan
erabiliz laburtzeko gaitasuna garatzen da, karaktereak mugatuta baitaude eta bertan
komunikatu nahi duzuna kabitu behar baitzaizu. Gainera Twitterrek pribatutasuna
gehiago errespetatzen du, ez baitira Facebook edo Instagram bezalako beste sare
sozialetan bezainbeste argazki publikatzen, beraz, Twiterri profesionaltasun zentzua
hartzea errazagoa da. Aipatzea ere datu pertsonalak betetzea ez dizkizula eskatzen,
hala nola, adina, urtebetetze data, jaioterria, eskola, lanbidea eta abar ez dira
derrigorrez jarri behar. Horregatik nire ustez Twitterren pribatutasuna gehiago
gordetzen da eta hau garrantzitsua da adinez txikikoak diren ikasleekin. Gainera,
irakasleen eta ikasleen arteko loturak hurbiltzen dizkigu, irakasleek publikatzen dutena
ikusi baitezakete, zeini jarraitzen dioten ikusi eta eredutzat hartu dezakete haien
kontaktuak zabalduz. Twiterren beste abantaila bat komunikazioak sinpleagoak direla
da, laburrak, irakurtzeko azkarrak eta zuzenak.
Twitterrek erabilera
anitz izan ditzake, hala
nola, gelan egiten denaren
eguneroko bezala erabili
dezakete ikasleek. Irakasle
eta ikasleen arteko kontaktu zuzena ahalbidetzen du. Irakasleek ere erabili dezakete
era zuzen eta errazean ikasleei iristeko, hala nola, hurrengo gaia zein den twiteatu
dezakete, gela aldaketa dagoela komentatu, jai eguna dela adierazi, etxeko-lanak
gogoratzeko erabili, ordutegi aldaketa komunikatu etab. Beraz iragarki-taula bezala
erabiltzeko aukera eskaintzen du ere.
Ikasleen arteko debateak sustatzeko edo gelan emandakoarekin lotutako
informazio gehiago konpartitzeko erabili daiteke. Gainera, zalantzak galdetzeko
erabilgarria izan daiteke ere. Hori egiteko aukera bikaina hashtag-ak erabiltzea da.
Adibidez, zalantza guztiak #Zalantzak bezala idaztea edo ordutegi edo gela aldaketak
#Aldaketak bezala. Informazio gehigarria #InformazioGehigarria hashtag-a erabiliz
gehitu dezakete, beti ere gelako taldearen hastag-a gehituz (adb: #AmaraInfoGela).
Hauek beti aurretik adostutakoak eta ikasgelan azalduak izango lirateke, ikasle guztiak
funtzionamendua ondo uler dezaten.
Arazoen artean bizitza pribatua eta akademikoa nahastea egongo lirateke.
Irakasleek kontu handiz ibili behar dira bizitza pribatua eta lana konpartitzearekin.
Kontu pertsonala erabili ezkero familia, lagun edo bizitza pribatua agerian utziko da.
Aukera izan daiteke ere gelako kontua egitea, eskolan ikasleekin erabiliko den kontua.
Irakasleek kontu handiz ibili behar dute ere ikasleak jarraitu edo ez
jarraitzearekin. Ikasleek agian kontu hori era pertsonalean erabiltzen dute eta puntu
batean haien pribatutasuna galtzen da. Ez badiegu jarraitzen aipatzen ez badigute ez
dugu ikusiko zer publikatu duten, baina ez jarraitzeko aukera eskaintzen ez bada
seguruenik ikasle askok beste kontu bat egingo dute. Askotan hori gertatzen da,
ikasleek pribatutasuna mantentzeko beste kontu berri bat erabili behar dute gelarako
gero errealitatean erabiltzen ez dutena eta ondorioz zailtasunez enteratzen dira
irakasleak eta ikaskideek partekatutako gauzaz. Beraz, irakasleek eskolarako kontu
bat egitea proposatuko nuke eta ikasleak jarraitu edo ez jarraitzea haien erabakia
izatea, konpromisorik gabe, aipamenetan baitago gakoa. Jarraitzen ez badiegu eskatu
behar diegu aurretik erabakitako hashtag-ak eta aipamenak erabiltzera
konprometitzea.
Twitteren beste erabilera batzuen artean beraien arteko harremanak sustatzea
eta kontaktua mantentzeko bidea irekitzea egongo litzateke, baina hori jada ez dago
irakasleen esku. Beste aukera bat irakaslea galdera bat twitteatzea izango litzateke eta
ikasleek Twitterren bidez erantzutea. Azkenik ere jarduera interesgarri bat proposatzea
gustatuko litzaidake. Adibidez, historia lantzerako orduan, gai bat azaldu ondoren gai
horretako pertsona garrantzitsuek egoera zehatz batean zer twitteatuko luketen
asmatzea izan daiteke aukera bat eta hori benetan twitteatzea.
Scoop.It da aztertuko dudan
azkeneko tresna. Tresna hau edukiak
gestionatzeko balio du, informazioa hautatu,
filtratu eta konpartitzeko balio digu. Beraz,
gaien arabera antolatutako kanalak sortzen
dira eta aurkitu dugun informazio erabilgarria gai horien barnean gorde. Informazioa
antolatzeko Tags edo etiketak erabiltzen ditugu. Tresna honek besteen publikazioetan
komentatzeko aukera ematen digu eta guk publikatu ditugunetan ere komentatu
dezakete. Horrela debateak sortu daitezke. Horregatik nire ustez ikasle guztiek zerbait
irakurri eta horren inguruan komentatu eta iritzia emateko aukera paregabea
eskaintzen du. Hezkuntzan eman diezaiokegun beste erabilera bat adibidez irakasleak
irakurtzeko interesgarria den informazio guztia antolatzea eta url
baten bidez konpartitzea. Horrela, nahiz eta scoop.iteko kontua
ez izan ikasleek artikulu guztiak ikus ditzakete.
Desabantaila bezala aipatzea zazpi egunetara pro izateko
ordaindu behar duzula eta horren abisua leku bat baino
gehiagotan etengabeki agertzen dela da, erabileran nahiko
molestatzen duten pop up-ak agertzen direla pantailan. Gainera, pro ez bazara zure
dokumentuak ezin dituzu igo ezta konpartitu, beraz, hainbat aukera mugatzen dizkizu.
Hala ere, tresna hau eta aurretik aipatutako tresna guztiak ikasleek informazioa
antolatzen eta aukeratzen ikasteko bikainak direla uste dut eta aurretik pentsaezinak
ziren aukerak eskaintzen dituzte hezkuntzan.

More Related Content

Similar to Hausnarketa

Ikt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktikaIkt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktikaMaitanePrieto
 
5.asteko bigarren jarduera
5.asteko bigarren jarduera5.asteko bigarren jarduera
5.asteko bigarren jardueraDeniss11
 
Praktika on baten adibidea sazusavi taldea
Praktika on baten adibidea sazusavi taldeaPraktika on baten adibidea sazusavi taldea
Praktika on baten adibidea sazusavi taldeaSazusavi Ikt
 
Gaur egungo gizartea
Gaur egungo gizarteaGaur egungo gizartea
Gaur egungo gizarteakatxiporreta
 
Ikt web 2.0 saba taldea
Ikt web 2.0 saba taldeaIkt web 2.0 saba taldea
Ikt web 2.0 saba taldeasaba5
 
Konpetentzia digitalari buruzko idazlana
Konpetentzia digitalari buruzko idazlanaKonpetentzia digitalari buruzko idazlana
Konpetentzia digitalari buruzko idazlananahiadelgado
 
Siiintesia
SiiintesiaSiiintesia
Siiintesialauburu4
 
Sare sozialak txostentxoa
Sare sozialak txostentxoaSare sozialak txostentxoa
Sare sozialak txostentxoanaroa22794
 
Web 2.0 y herramientas en web para educacion infantil y primaria
Web 2.0 y herramientas en web para educacion infantil y primariaWeb 2.0 y herramientas en web para educacion infantil y primaria
Web 2.0 y herramientas en web para educacion infantil y primariaikasizhazi
 
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaariadnatkd
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaEnara Perez
 
Buena practica
Buena practicaBuena practica
Buena practicaanetxu8
 
Kuratzea testua-2.0
Kuratzea testua-2.0Kuratzea testua-2.0
Kuratzea testua-2.0kipuli
 
Hezkuntza berrikuntza eta ikt-en erabilera
Hezkuntza berrikuntza eta ikt-en erabileraHezkuntza berrikuntza eta ikt-en erabilera
Hezkuntza berrikuntza eta ikt-en erabileraNoelia Izquierdo
 
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaanetxu8
 
IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA Usutxu
 

Similar to Hausnarketa (20)

Ikt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktikaIkt hezkuntza praktika
Ikt hezkuntza praktika
 
5.asteko bigarren jarduera
5.asteko bigarren jarduera5.asteko bigarren jarduera
5.asteko bigarren jarduera
 
Praktika on baten adibidea sazusavi taldea
Praktika on baten adibidea sazusavi taldeaPraktika on baten adibidea sazusavi taldea
Praktika on baten adibidea sazusavi taldea
 
Gaur egungo gizartea
Gaur egungo gizarteaGaur egungo gizartea
Gaur egungo gizartea
 
Salami
SalamiSalami
Salami
 
Ikt web 2.0 saba taldea
Ikt web 2.0 saba taldeaIkt web 2.0 saba taldea
Ikt web 2.0 saba taldea
 
Konpetentzia digitalari buruzko idazlana
Konpetentzia digitalari buruzko idazlanaKonpetentzia digitalari buruzko idazlana
Konpetentzia digitalari buruzko idazlana
 
Siiintesia
SiiintesiaSiiintesia
Siiintesia
 
Sare sozialak txostentxoa
Sare sozialak txostentxoaSare sozialak txostentxoa
Sare sozialak txostentxoa
 
Web 2.0 y herramientas en web para educacion infantil y primaria
Web 2.0 y herramientas en web para educacion infantil y primariaWeb 2.0 y herramientas en web para educacion infantil y primaria
Web 2.0 y herramientas en web para educacion infantil y primaria
 
Hausnarketa
HausnarketaHausnarketa
Hausnarketa
 
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
 
Buena practica
Buena practicaBuena practica
Buena practica
 
Ikaskuntza Lankidetza
Ikaskuntza LankidetzaIkaskuntza Lankidetza
Ikaskuntza Lankidetza
 
Ikaskuntza Lankidetza
Ikaskuntza LankidetzaIkaskuntza Lankidetza
Ikaskuntza Lankidetza
 
Kuratzea testua-2.0
Kuratzea testua-2.0Kuratzea testua-2.0
Kuratzea testua-2.0
 
Hezkuntza berrikuntza eta ikt-en erabilera
Hezkuntza berrikuntza eta ikt-en erabileraHezkuntza berrikuntza eta ikt-en erabilera
Hezkuntza berrikuntza eta ikt-en erabilera
 
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
 
IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
IKT-AK, HEZKUNTZA AIREBERRITZEKO AITZAKIA
 

Hausnarketa

  • 1. HAUSNARKETA TRESNA BAKOITZAREN INGURUAN: Diigo, Feedly, Twitter eta Scoop.It NAHIA DELGADO DE FRUTOS
  • 2. Gizartean aldaketa asko eman dira eta horietako bat IKTen garapena izan da. IKTen barnean sare sozialak kokatzen dira eta hauek aukera bikainak eskaini ditzakete hezkuntzan. Sare sozialen erabilera hezkuntzan ekartzen dituen aurrerapenen artean jakintzaren transmisioa edonon eta edozein momentutan gertatzea da, eta horrekin loturik kooperazioa, hauen bidez elkarlana askoz errazagoa baita. Sare sozialek ere etorkizunean erabilgarriak izango diren hainbat gaitasun eta konpetentzien garapenean lagundu dezakete, hala nola, arrazonamendua, laburtzeko gaitasuna, erabakiak hartzeko gaitasuna, talde lana, kooperazioa eta teknologiak erabiltzea hizkuntza garatzeko. Konpetentzi teknologiko hauek sare sozialak erabiltzearekin garatzen dira eta ez dira iraganean egiten zen bezala "ikasi" behar. Esandakoaz aparte identitate digitalaren inguruan hausnartzeko eta honen garrantziaz konturatzeko balio dizkigute. Gainera, aldi berean, ikasleen identitate digitala garatzen joango da eta honen arabera garapen profesionala eta lan aukerak irekitzen joango dira, lanpostu batean eskaini dezaketena agerian utziz. Honekin loturik aipatu beharra dago gaur egun lan erakunde gehienek ikusgai daudela sare sozialetan eta web orriak ere dituztela, beraz, geroz eta garrantzi gehiago dutela sare sozialak lanpostuak iragartzeko garaian. Hori gutxi balitz, bizitzan jarraikortasunez ikastearen garrantzia "lifelong learning" agerian uzten dute eta eskolatik at ikasi dezaketela ulertzeko aukera bikaina eskaintzen dute. Hau horrela izanda, hezkuntzan ere sare sozialen bidez irakatsi beharko litzateke, haur eta gazteek etorkizunerako prestatuz eta haien errealitatea izango dena oinarri sendoekin baliatuz. Hau da, haien egunerokotasunean erabilgarriak izango zaizkien gaitasunak irakatsiz. Exhibizionismoa oso arrunta da gazteengan, haien eguneroko bizitza sare sozialen bidez konpartituz. Irakasle bezala erakutsi beharko genieke konpartitze horrek abantaila asko dituela baina egokiagoa izango litzatekeela sortutako gauzak, izandako ideiak eta abar konpartitzea eta haien bizitza pertsonala pribatuagoa izatea. Beraz, exhibizionismoa profesionala izan beharko lukeela. Hau aipatu ondoren goazen aztertzera zeintzuk diren sare sozial ezberdinek eskaintzen dizkiguten aukerak hezkuntzan, zein balio erantsi dezaketen eta zein erabilera izan dezaketen. Hala ere, kasu batzuetan arriskuak edo desabantailak egon daitezke eta eskolan hauek erabiltzeko zailtasunen bat. Beraz, goazen hauek guztiak aztertzera!
  • 3. Diigo izango da aztertuko dudan lehenengo sare soziala. Diigo markagailu sozial bat da eta interneteko errekurtsoak bilatu, gorde, etiketatu, antolatu eta konpartitzeko balio du. Honi esker aurretik gordetako edozein errekurtso izan daiteke eskuragarri edozein ordenagailutik. Hau oso interesgarria izan daiteke irakasleek haien errekurtsoak gordetzeko, ikasleek informazioa gordetzeko eta sailkatzen ikasteko eta guztion artean informazio hori konpartitu ahal izateko. Biblioteka profesional baten moduan erabilia izan daiteke, baina biblioteka horri alderdi soziala gehitzen zaio eta besteek hautatutako errekurtsoak ikus daitezke eta zureak nahi duzun taldearekin konpartitu. Markagailu sozial hau ikerketa tresna izan daiteke, ikasleei gai baten inguruan ikertzeko eskatuz eta guztiek horren inguruan aurkitutako informazio interesgarriena konpartitzeko aukera eskainiz. Interesgarria izango zen talde lan bat egiterako orduan aurkitutakoak konparatzeko eta testuko punturik garrantzitsuenak konpartitzen joateko tresna hau erabiltzea. Erabilgarritasunen artean aipatu beharra dago irakasleek eta kideek konpartitutakoa komentatzeko aukera dutela, feedbacka emateko, alderdi interesgarriak azpimarratzeko edo ereduak emateko. Gainera, taldeak egin daitezkeenez eta talde horrekin bakarrik informazioa konpartitu, besteek konpartitutakoa eta komentatutakoa oso era sinplean aurkitu eta ikusi daiteke. Orokorrean, beraz, informazioa gestionatzeko paregabea da! Egin daitekeen gauza bat gai bat landu aurretik gai horren inguruan informazioa bilatzeko eskatzea eta diigoko taldean konpartitzea etiketa egokiak jarriz, horrela informazioa errepikatzea ekidituko zen eta besteek bilatutakoa ikusteko aukera egongo zen gaiaren inguruko informazio guztia leku batean elkartuz. Nire ustez aukera bikainak eskaintzen dizkigu diigok, hala nola, aurkitutako testu eta bideoak partekatzea, testuen kasuan anotazioak jartzea, testuaren parteak resaltatzea, besteekin partekatutakoa komentatzea eta orrialde baten leku espezifikoetan post-it erako notak jartzea. Hala ere, hainbat desabantaila edo arrisku izan dezakeela uste dut. Ikasgelan ikasle guztiei aurkitutako testuak konpartitzea eskatzen bazaie eta denok testu bat edo gehiago konpartitzen badute prozesatu dezaketen baina informazio askoz gehiago izatea gerta daiteke. Beraz, horri aurre egiteko, ikasleei aurkitutako testuen ideia
  • 4. nagusi edo garrantzitsuenak (edo lan horretarako erabilgarriak direnak) resaltatzea eskatuko nieke, behar izan ezkero ikaskideei azalpen post-itak utziz. Beraz, erabilpen egokia emanez eta era zentzudun batean erabiliz tresna oso eraginkorra eta baliagarria izan daitekeela uste dut. Bigarrenik Feedly daukagu. Feedly RSS eta Feed en irakurlea da eta web ezberdinen RSSak edo feed-ak gehituz interesatzen zaizkizun albiste edo informazio ezberdina irakurtzeko aukera ematen dizu. Honi esker informazioa antolatzea askoz errazagoa da, web orrialde ezberdin askotan sartu beharrean, gustatzen zaizkizun web orrialde horietan argitaratutako albiste edo informazio guztia zuzenean elkartu eta eskaintzen dizu Feedlyk. Tresna honek beste tresnekin lotura zuzena du, bertan aurkitzen duzuna beste sare sozial askoren bidez konpartitu baitaiteke, hala nola, Twitter, Facebook, mugikorrean Whatsapp eta abar. Oso txukun antolatzen du informazioa, web orrialde ezberdinak gaiaren arabera sailkatu baititzazkezu. Oso interesgarria iruditzen zait ere "recently read" aukera, zerbait interesgarria irakurri baduzu eta material hori berriro irakurri edo beste zerbaitetarako erabili nahi baduzu azkar aurkitu ahal izateko. Mugikorreko aplikazioa oso komendagarria dela uste dut, informazioa edozein toki eta momentuan eskuan baitaukazu. Gainera, interesgarria den zerbait aurkitzen baduzu baina irakurtzeko denborarik ez badaukazu, gerorako gordetzeko aukera ematen dizu. Eskolan tresna hau erabiltzea oso aukera ona dela uste dut, interneten dagoen informazioa gustuen edo beharren arabera filtratzeko eta zuzenean ikusgai izateko eskaintzen baitizu. Esan dezakegu gustura antolatzen den aldizkari bezalako bat dela baina zure gustuko web orrialdeetatik bakarrik datorren informazioarekin, beraz, aurretik filtratu eta jasotzea erabaki duzun informazioarekin. Aipatu dezakegun desabantaila edo erabilera desegoki bat Twitter edo Facebookeko publikazioekin sinkronizatzea da, Feedlyra iristen baitzaizkizu beste lekuetako publikazioak eta gehiegizko informazioa pilatzera iritsi daiteke. Beraz, hezkuntzan erabilera profesionala egiten eta iturri interesgarriak bilatzen irakatsi beharko litzatekeela uste dut. Beti ere informazioa ordenatuz eta ikasleengan era horretan informazioa antolatzeko gaitasuna garatzen lagunduz. Hirugarrenik Twitter daukagu. Twitter sare sozial bat da eta mezu laburren bidez ideiak, albisteak, linkak, bideoak eta abar konpartitu daitezke. Twitter hezkuntzan erabiliz laburtzeko gaitasuna garatzen da, karaktereak mugatuta baitaude eta bertan
  • 5. komunikatu nahi duzuna kabitu behar baitzaizu. Gainera Twitterrek pribatutasuna gehiago errespetatzen du, ez baitira Facebook edo Instagram bezalako beste sare sozialetan bezainbeste argazki publikatzen, beraz, Twiterri profesionaltasun zentzua hartzea errazagoa da. Aipatzea ere datu pertsonalak betetzea ez dizkizula eskatzen, hala nola, adina, urtebetetze data, jaioterria, eskola, lanbidea eta abar ez dira derrigorrez jarri behar. Horregatik nire ustez Twitterren pribatutasuna gehiago gordetzen da eta hau garrantzitsua da adinez txikikoak diren ikasleekin. Gainera, irakasleen eta ikasleen arteko loturak hurbiltzen dizkigu, irakasleek publikatzen dutena ikusi baitezakete, zeini jarraitzen dioten ikusi eta eredutzat hartu dezakete haien kontaktuak zabalduz. Twiterren beste abantaila bat komunikazioak sinpleagoak direla da, laburrak, irakurtzeko azkarrak eta zuzenak. Twitterrek erabilera anitz izan ditzake, hala nola, gelan egiten denaren eguneroko bezala erabili dezakete ikasleek. Irakasle eta ikasleen arteko kontaktu zuzena ahalbidetzen du. Irakasleek ere erabili dezakete era zuzen eta errazean ikasleei iristeko, hala nola, hurrengo gaia zein den twiteatu dezakete, gela aldaketa dagoela komentatu, jai eguna dela adierazi, etxeko-lanak gogoratzeko erabili, ordutegi aldaketa komunikatu etab. Beraz iragarki-taula bezala erabiltzeko aukera eskaintzen du ere. Ikasleen arteko debateak sustatzeko edo gelan emandakoarekin lotutako informazio gehiago konpartitzeko erabili daiteke. Gainera, zalantzak galdetzeko erabilgarria izan daiteke ere. Hori egiteko aukera bikaina hashtag-ak erabiltzea da. Adibidez, zalantza guztiak #Zalantzak bezala idaztea edo ordutegi edo gela aldaketak #Aldaketak bezala. Informazio gehigarria #InformazioGehigarria hashtag-a erabiliz gehitu dezakete, beti ere gelako taldearen hastag-a gehituz (adb: #AmaraInfoGela). Hauek beti aurretik adostutakoak eta ikasgelan azalduak izango lirateke, ikasle guztiak funtzionamendua ondo uler dezaten. Arazoen artean bizitza pribatua eta akademikoa nahastea egongo lirateke. Irakasleek kontu handiz ibili behar dira bizitza pribatua eta lana konpartitzearekin. Kontu pertsonala erabili ezkero familia, lagun edo bizitza pribatua agerian utziko da. Aukera izan daiteke ere gelako kontua egitea, eskolan ikasleekin erabiliko den kontua. Irakasleek kontu handiz ibili behar dute ere ikasleak jarraitu edo ez jarraitzearekin. Ikasleek agian kontu hori era pertsonalean erabiltzen dute eta puntu batean haien pribatutasuna galtzen da. Ez badiegu jarraitzen aipatzen ez badigute ez dugu ikusiko zer publikatu duten, baina ez jarraitzeko aukera eskaintzen ez bada
  • 6. seguruenik ikasle askok beste kontu bat egingo dute. Askotan hori gertatzen da, ikasleek pribatutasuna mantentzeko beste kontu berri bat erabili behar dute gelarako gero errealitatean erabiltzen ez dutena eta ondorioz zailtasunez enteratzen dira irakasleak eta ikaskideek partekatutako gauzaz. Beraz, irakasleek eskolarako kontu bat egitea proposatuko nuke eta ikasleak jarraitu edo ez jarraitzea haien erabakia izatea, konpromisorik gabe, aipamenetan baitago gakoa. Jarraitzen ez badiegu eskatu behar diegu aurretik erabakitako hashtag-ak eta aipamenak erabiltzera konprometitzea. Twitteren beste erabilera batzuen artean beraien arteko harremanak sustatzea eta kontaktua mantentzeko bidea irekitzea egongo litzateke, baina hori jada ez dago irakasleen esku. Beste aukera bat irakaslea galdera bat twitteatzea izango litzateke eta ikasleek Twitterren bidez erantzutea. Azkenik ere jarduera interesgarri bat proposatzea gustatuko litzaidake. Adibidez, historia lantzerako orduan, gai bat azaldu ondoren gai horretako pertsona garrantzitsuek egoera zehatz batean zer twitteatuko luketen asmatzea izan daiteke aukera bat eta hori benetan twitteatzea. Scoop.It da aztertuko dudan azkeneko tresna. Tresna hau edukiak gestionatzeko balio du, informazioa hautatu, filtratu eta konpartitzeko balio digu. Beraz, gaien arabera antolatutako kanalak sortzen dira eta aurkitu dugun informazio erabilgarria gai horien barnean gorde. Informazioa antolatzeko Tags edo etiketak erabiltzen ditugu. Tresna honek besteen publikazioetan komentatzeko aukera ematen digu eta guk publikatu ditugunetan ere komentatu dezakete. Horrela debateak sortu daitezke. Horregatik nire ustez ikasle guztiek zerbait irakurri eta horren inguruan komentatu eta iritzia emateko aukera paregabea eskaintzen du. Hezkuntzan eman diezaiokegun beste erabilera bat adibidez irakasleak irakurtzeko interesgarria den informazio guztia antolatzea eta url baten bidez konpartitzea. Horrela, nahiz eta scoop.iteko kontua ez izan ikasleek artikulu guztiak ikus ditzakete. Desabantaila bezala aipatzea zazpi egunetara pro izateko ordaindu behar duzula eta horren abisua leku bat baino gehiagotan etengabeki agertzen dela da, erabileran nahiko molestatzen duten pop up-ak agertzen direla pantailan. Gainera, pro ez bazara zure dokumentuak ezin dituzu igo ezta konpartitu, beraz, hainbat aukera mugatzen dizkizu. Hala ere, tresna hau eta aurretik aipatutako tresna guztiak ikasleek informazioa antolatzen eta aukeratzen ikasteko bikainak direla uste dut eta aurretik pentsaezinak ziren aukerak eskaintzen dituzte hezkuntzan.