2. Picasa Web kirkiño taldea
LH 31.1
1. Sarrera………………………………………………………2
2. Web 2.0……………………….…………………………….3
2.1 Zer da web 2.0
2.2 Web 1.0 eta 2.0-ren arteko ezberdintasunak
2.3 Web 2.0 hezkuntzan
2.4 Hezkuntzan erabiltzeko zerbitzuak
3. Picasa web….……………………………………………8
3.1 Bilakaera eta ezaugarriak
3.2 Erabilera pedagogikoak
3.3 Beste aukera batzuk
4. Ondorioak………………………………………………..12
5. Bibliografia ……………………………………………….13
1
3. Picasa Web kirkiño taldea
LH 31.1
Lehenik eta behin, lankidetza eman dadin ezinbestekoa da
pertsona bat baino gehiago izatea, hau da, talde bat izatea. Behin
taldea osatuta beharrezkoa da lortu nahi diren helburuak eta
eginbeharrak zehaztea, guztiok batera proiektu bat sortuz. Hau oso
garrantzitsua da gaizkiulertuak ez egoteko eta guztiak egunean
egoteko.
Modu kolaboratiboan lan egiten denean taldekideen ezagutzak
batu egiten direla esan genezake, bata bestearen osagarri izanez.
Horrela guztiok besteengandik ikasteko aukera dugu eta baita gure
akatsak zuzentzeko ere, lan hobeago bat lortuz guztion artean.
Bestalde, taldean errespetuz jokatu beharra dago besteen ideia
eta iritziak kontuan hartuz eta norberak bere ekarpenak modu irekian
azalduz. Beti ere, taldearen ongizateagatik lan eginez eta ez norbere
interesengatik.
Hezkuntzan garrantzitsua da lankidetzan oinarrituriko
ikaskuntza bat bultzatzea haurrek etorkizunean bai lan egiteko bai
elkarbizitzarako beharrezkoa izango baitute. Honetaz gain eskolan
ere onurak ekar ditzake, ikasleek elkarrengandik ikas dezaketelako.
Horretarako erreminta ezberdinak erabil ditzakegu haurrekin:
- Blogak (lanak elkarbanatzeko)
- Foroak (non bakoitzak bere iritzia jartzen duen)
- Korreo elektronikoa (komunikaziorako)
- Dropbox (taldean dokumentuak partekatzeko)
- Klik eta klik (gelakide guztiok batera aritzeko)
- Moodle (irakasle-ikasle-familia komunikaziorako)
2
4. Picasa Web kirkiño taldea
LH 31.1
2.1 ZER DA WEB 2.0?
Web 2.0, web 1.0 erabiltzailearen berrikuntza da. Honen
bitartez, informazioa jasotzeaz gain, berau sortu eta besteekin
elkarbanatzeko aukera eskaintzen digu modu kooperatibo batean.
Web 1.0rekin zegoen informazio truke unidirekzionala izatetik,
multidirekzionala izatera pasa da eta erabiltzaile pasibo izatetik aktibo
izatera. Bertan, edozein pertsona da sortzaile, eta berak ekoiztutako
informazioa edozeinekin konpartitu dezake wikien, sare sozialen edo
blogen bitartez.
Hasieran, sareak zuen erabilpena oso desberdina zen,
zientifikoei zuzendua zegoen gehienbat. Denborarekin, jendeak sarea
informazio iturritzat hartzen hasi zen, Web-master bat zegoen
informazio dena sortu eta kudeatzen zuena, erabiltzaileak informazio
hori lor zezan. Hala ere, sistema honek hainbat ahulezi bazituen:
Erabiltzailea irakurlea zen soilik (komunikazioa lineala zen ) eta ezin
zuen sarean informazio berria sartu edo bertan zegoena eraldatu.
Gainera, web orrialdeak estatikoak ziren, hau da, ez zuten
eguneratze periodikorik. Hau, Web 1.0 bertsioa izango zen.
3
5. Picasa Web kirkiño taldea
LH 31.1
Gaur egun dagoena aldiz, Web 2.0 bertsioa da. Bertsio berritu
honen bidez, sarea parte-hartzaileagoa eta kooperatiboagoa bihurtu
da: Alde batetik, erabiltzailea edukien ekoizle bihurtzen da eta
garrantzizko formakuntza teknologiko gabe aukera ematen zaio
edukietan aldaketak egin edota informazioa publikatzeko. Horrez
gain, jendea sarean konektaturik egoteak interakzioak errazten du,
baita ikertze eta kontsulta lanak egitea ere. Gainera, lehengo
bertsioan baino ekoizle gehiago egotean, edukiak etengabe aldatzen
dira eta informazio eguneratua mantentzen da.
2.2 WEB 1.0 ETA WEB 2.0ren ARTEKO
EZBERDINTASUNAK
WEB 1.0 WEB 2.0
Edukien ekoizle gutxi (Web-master Informazioa edozeinek ekoiztu eta
bakarra) eta erabiltzaile asko zintzilika dezake sarean
Informazio truke unidirekzionala Informazio truke multidirekzionala
Erabiltzailea pasiboa da Erabiltzailea aktiboa da
Web orrialde estatikoak, eguneratze Edukiak etengabe aldatzen ari dira
periodikoak egin gabe
Sarearen erabiltzaileak ez daude Sareko erabiltzaileak elkarrekin
elkarrekin konektatuta konektatuta daude
Gutxieneko interakzioa. Gehienez Interakzioak errazten ditu baita
galdetegiak, izen emateak, buletinak... ikertze eta kontsulta lanak egitea ere
4
6. Picasa Web kirkiño taldea
LH 31.1
2.3 WEB 2.0 HEZKUNTZAN
Gizartean komunikatzeko eta informazioa lortzeko genuen
modua aldatzearekin batera, hezkuntzan ere Web 2.0k aldaketa asko
eta onuragarriak eragin dituela esan genezake. Irakasleen arteko
komunikazioa erraztu da, ikasleei informazio eremu zabal bat jarri
zaie eskura. Horrekin batera, ikasleek gaur egungo gizartean
konpetenteak izan daitezen garatu beharreko gaitasuna aldatu egin
dira, baita hezkuntzako edukiak, eduki hauek transmititzeko modua,
eta teknologia berriekiko jarrera.
Gu, irakasle izango garen heinean, irakasle 2.0 bihurtzeko
erronka daukagu. Horretarako, garrantzitsua izango da jarrera kritiko
bat azaltzea Web 2.0k eskaintzen dizkigun aplikazio eta erreminten
aurrean beraien alde on zein txarrak ezagutuz.
Ondoren Picasa, Google-en aplikazio bati buruzko informazioa
luzatuko dizuegu, bere ezaugarriak eta hezkuntzan eduki dezakeen
erabilera azalduz.
2.4 HEZKUNTZARAKO WEB 2.0
ZERBITZUEN DESKRIBAPENA
· BLOGAK: istorio, artikulu edota edozein sarreren berehalako
argitalpena ahalbidetzen duen webgune, normalean pertsonalak, dira.
Blogariak (egileak) mezuak idazten ditu eta hauek kronologikoki
argitaratuz doaz.
· CMAPTOOLS: idatzizko Java aplikazio batzuen bitartez, mapa
kontzeptualak sortzeko software multiplataforma bat da. Interneten
5
7. Picasa Web kirkiño taldea
LH 31.1
bitartez, denbora bereko talde-lana ere errazten du, honela,
amaieran formatu ezberdinetan esportatuz: grafiko, PDF edo web orri
moduan.
· PODCASTING: RSS jario bitartez gailu mugikor eta
ordenagailuetako erreproduzitzeko banatzen den multimedia
fitxategia da. Jatorriz hitza iPod (Apple-en erreproduzitzailea) eta
broadcast (emisioa) –etik dator.
· WIKIAK: (hitzak azkartasuna adierazten du) Interneteko edozein
erabiltzaileak orrialdeak sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakeen
web-orria da, honela, elkarlanean erraz sor daitezke entziklopedia,
gai bati buruzko garapena, produktu baten jarraipena, etab. Adibide
garbiena Wikipedia da.
· RSS IRAKURGAILUAK (Really Simple Sindication): sarritan
eguneratzen diren albisteen webgune eta blogentzako bereziki
prestatuta dagoen formatu bat da, erabiltzaileri informatzea duena
helburu. Erabiltzaileari interesatzen zaizkion eta zerbitzu hau
eskaintzen duten Web orrietan erregistratuz lortzen da.
· POWER POINT: diapositiba aurkezpenak egiteko software
multimedia bat da. Bertan oinarrizko elementua diapositibak direlarik,
audioak, irudiak, bideoak nahiz testuak erabil daitezke.
· SCRIBD: norberaren dokumentuak (liburu zatiak, apunteak…)
argitaratu, elkarbanatu, komentatu eta eratu daitezkeen sare sozial
bat da. Hainbat formatu onartzen ditu: .doc, .xls, .ppt etab.
· GOOGLE DOCS: dokumentuak linean editatu, sortu, argitaratu eta
konpartitu ahal izateko Googleren zerbitzu bat da. Era berean, beste
erabiltzaileekin elkarlanean aritu daiteke. Wiki sistema moduan
funtzionatzen du, idazle ezberdinek zer ekarpen egiten duten ikusteko
aukera emanez.
6
8. Picasa Web kirkiño taldea
LH 31.1
· SARE SOZIALAK: erlazio ezberdinen bitartez konektaturik dauden
pertsona talde ezberdinengatik osatutako estruktura sozialak dira.
Pertsonalak edo lanekoak izan daitezke eta elkarren artean edukiak
(bideoak, argazkiak...) elkarbanatzeko aukera eskaintzen dute.
· MARKATZAILE SOZIALAK: “gogokoenak” bildu, sailkatu eta
partekatzeko zerbitzua da. Horren zerrendatuak eskuragarri egoten
dira, publikoki edo modu pribatuan, “linean” dagoen edozein
ordenagailutatik. Halaber, markatzaile horietako informazioa
“etiketen” bitartez antolatzen da. Honakoak izan daitezke:
del.icio.us, favoriting, mister wong...
· GOOGLE MAPS: mapak mugitzea ahalbidetzen duten irudiak,
mundu osoko satelite bidezko argazkiak nahiz hainbat lurraldetako
ibilbideak eskaintzen dituen web bidezko mapen zerbitzaria da;
Google-k eskaitzen dut doainik. Google Earth du oso antzeko,
ordenagailurako aplikazio moduan.
7
9. Picasa Web kirkiño taldea
LH 31.1
Picasa argazkiekin lan egiteko tresna bat da. Programa hau,
2004.urtean, Microsoft Windows-ek (Google) sortu zuen.
Argazkiekin jolasteko aukera handia ematen du: alde batetik,
argazkiak antolatu (albumak eta etiketak sortu) eta partekatzeko oso
baliagarria da; bestetik, argazki hauek editatzeko aukera ere ematen
digu. Horretaz gain, programa honek youtube-rekin harreman zuzena
du eta, horrekin batera, jende gehiagorekin partekatzeko aukera ere
ematen digu.
Hau erabiltzeko, Gmaileko kontu bat izan behar beharko da eta
dohako bertsioan 1 Gb bitarteko edukiera du.
3.1 BILAKAERA ETA EZAUGARRIAK
Hala ere, Picasak zenbait aldaketa edo eguneratze izan ditu.
Hasieran, Picasa 1 software bertsioa sortu zuten, hau hobetzeko
asmoz, Picasa 2 atera zuten. Hobekuntza horietako bat, argazki
guztiak automatikoki programan sartzea izan zen. Honetaz gain,
argazkiak editatzeko aukera ere erantsi zioten (begi gorriak zuzendu,
argazkiak moztu ...).
Ikus daitekeen bezala, hobekuntza asko izan zituen, baina, ala
eta guztiz ere Picasa 3a atera zuten, erabiltzaileei abantaila eta
erraztasun gehiago eskaintzeko helburuarekin.
8
10. Picasa Web kirkiño taldea
LH 31.1
Hobekuntza horiek jarraian ikus daitezkeenak dira:
Argazkiak hobetzeko aukera ematen du, hau da, argazki
zaharrak berristu, markak edo orbanak konpontzeko aukera …
Argazkietan testuak txertatzeko aukera ematen du.
Argazkiak albumetarako sartzerakoan … irudiak arrastatu
daitezke.
Albumak editatu eta segurtasunari dagokionean, argazkiak
babesteko aukera ematen digu.
Argazkiei buruzko informazio gehiago lor daiteke, non atera den
adibidez.
Argazkietan jendea etiketatu daiteke; hau eginez gero
etiketatutako pertsonari notifikazio bat iritsiko zaio eta argazki
hori dagoen album osoa ikusteko aukera izango du.
RAW artxiboekin bateragarriak dira.
Ordenagailuko Picasa programan egiten diren aldaketa guztiak
automatikoki Picasa web-ean eguneratzen ditu.
Google kontuko beste zerbitzu batzuekin argazkiak elkarbana
daitezke, adibidez blogger-ekoak.
3.2 ERABILERA PEDAGOGIKOAK
Gure ustez, programa honen erabilerak ikasleen motibazioa
sustatu dezake. Alde batetik IKTekin, hau da, ordenagailuekin lanketa
egitea erakargarria izaten da ikasleentzat eta, gai konkretu batzuetan
trebatzeaz gain, IKTetan ere trebetasun hori eskuratzen dute. Beste
alde batetik, beraien lanak, sorkuntzak … gainerakoekin partekatzeak
ere motibazioa sustatzen du.
9
11. Picasa Web kirkiño taldea
LH 31.1
Programa honen praktika onak ikastetxeetan honakoak izan
daitezke:
Txangoetako, ekintza berezietako argazkiak biltzeko eta
elkarbanatzeko aukera eskaintzen du, karpetetan osatuta
baitaude eta modu txukun eta ordenatu batean gordeta
geratzen baitira.
Gurasoei euren seme-alaben produkzioak ikusteko aukera ere
eskain dezake, interneten sortutako karpeta ezberdinak
arakatzeko aukera ere badutelako.
Gelan ematen ari diren materiaren inguruan argazki lehiaketa
bat egin dezakete eta argazki horiek programa honetan
txertatu ditzakete. Modu honetan bai ikasleek, bai irakasleek
eta baita gurasoek ere ikus ditzakete argazki guztiak.
Gelan egiten dituzten produkzio berriak gelakideekin
konpartitzeko ere erabil daiteke; beste gelakideekin eta baita
beste ikastetxe batzuekin ere.
Ikastetxeak egiten dituen ekintzez informatu nahi duenarentzat
ere argazkiak ikusgai jar daitezke eskola web orrialdean,
publizitate moduan funtziona dezake.
3.3 BESTE ADIBIDE BAT ARGAZKIAK
PARTEKATZEKO
Ikusi dugunez, Picassaren antzeko beste programa bat Flickr
izan daiteke, honek yahoo zerbitzariarekin lan egiten duelarik. Bi
hauen funtzionamendua nahiko antzekoa den arren, helburu berdina
lortzeko konplexuagoa iruditzen zaigu.
10
12. Picasa Web kirkiño taldea
LH 31.1
Honetaz gain Flavshare, Panoramio edota Pikeo ere oso
aplikazio erabilgarriak izan daitezke argazkiak partekatzerako orduan.
11
13. Picasa Web kirkiño taldea
LH 31.1
Picasa Webek dituen erabilgarritasun guztiak aztertzeko aukera
eman digu lan honek. Baino honetaz gain, web 2.0k eskola 2.0a
bultzatuz eta honekin “irakasle 2.0” -k lortzeko asmoz eskoletan
egiten duen lana, eta IKTak integratzeko gure eskura jartzen dituen
baliabide guztiak ikusteko aukera izan dugu.
Hasiera batean, guk bakarrik edo lagunekin erabiltzeko ziren
eta gela batean erabiltzea ezinezkoak izango zirela pentsatzen
genituen aplikazioak, oso erabilgarriak izan daitezkeela ikusi ahal izan
dugu. Komunikatzeko, gauzak partekatzeko, dokumentuak sortzeko
… Hauek guztiak ikasleen eskura jar ditzakegu, heziketa proiektu
zabalago eta osatuago bat lortzeko asmoz.
Irakaskuntza-ikaskuntza prozesu hobetzeaz gain (edo gure
eskura erreminta gehiago jartzeaz gain behintzat) familia, eskola eta
ikaslearen arteko komunikazioa hobetu eta lotura sakonago bat
lortzeko erabil ditzakegu ere.
Lan honen hasieran aipatu dugun bezala, oso garrantzitsua
iruditzen zaigu elkarlana eta lankidetza heziketa bat bultzatzea,
erreminta guzti hauekin baliatuz. Haurrak taldean lan egiten,
ikaskideen iritziak baloratzen eta besteek egindako lana erabil
dezaketela ikas dezaten, beste hainbat gauzen artean. Guztiok batera
lan eginez, prozesu eta emaitza hobeago bat lortu ditzaketela ikusiz.
Web 2.0k gure eskura uzten dituen aplikazioei esker lan guzti
hau askoz ere errazagoa izan daiteke. Irakasle 2.0 hori izateko lortu
beharko ditugun konpetentziak eta beharko dugun etengabeko
formakuntza kontuan hartuz, bide luze baino polita gelditzen zaigula
aurretik iruditzen zaigu.
12
14. Picasa Web kirkiño taldea
LH 31.1
https://sites.google.com/a/mondragon.edu/irakaslearen-rola-hartu-
eta-web-2-0-tresna-bat-zuen-ikaskideei-irakatsi/picasa/tutoriala
http://www.youtube.com/watch?v=Bc0oDIEbYFc&feature=related
http://www.slideshare.net/silfemina/diferencias-entre-web-10-y-20
http://blog.educastur.es/blog/2007/06/18/web-20-y-educacion/
http://canaltic.com/blog/?p=201
http://es.wikibooks.org/wiki/Web_2.0/Diferencias_con_Web_1.0
13