Bigarren Mundu Gerra sortzeko kausak (urrunak eta hurbilak), bilakaera militarra eta bake konferentziak, gerraren ondorioak eta Gerra Hotzaren oinarrizko ezaugarriak.
Bigarren Mundu Gerra sortzeko kausak (urrunak eta hurbilak), bilakaera militarra eta bake konferentziak, gerraren ondorioak eta Gerra Hotzaren oinarrizko ezaugarriak.
1936ko matxinada militarraren porrota. Gerra Zibila ulertzeko kausak eta 1936tik 1939ra bitarteko bilakaera militarra eta sozio-politikoa . Gerra Zibilaren ondorioak.
Orozko 1813an ,Independentzia gerra;Sinchietta-Sincieta nola idatzi zen.
Udalak jabe bati saltzen dion lur saila da.
Teresa Olabarria Aspuru.Citar procedencia documento.
Dokumentuaren jatorria aipatu beharra.
2. 6-Euskadi eta Bigarren Mundu
Gerran.
• Bigarren Mundu Gerrak (1939-1945) Lehenengoak baino eragin
askoz ere handiagoa izan zuen Ipar Euskal Herrian.
• Izan ere, armada alemanaren erasoaldiak menpean hartu zuen
Frantzia 1940an, eta bertako lurraldea bi eremutan zatituta gelditu
zen:
– naziek Lapurdi eta Nafarroa Behereko zati bat okupatu zituzten;
– Zuberoa eta Nafarroa Behereko gainerako zatia, berriz, Pétain mariskal
kolaborazionistaren Gobernuaren· menpe gelditu ziren (Vichy), eta Jean
Ybarnegaray bertako ministroa izan zen.
• Sektore kontserbadoreek Gobernu horren eta nazien okupazioaren
alde egin zuten.
• Baina batzuek parte hartu zuten Frantziako erresistentzian; horien
artean, Red Comete aipa daiteke, okupaturiko Frantzian botatako
ehunka hegazkinlari aliatu Pirinioetatik Espainiara eraman zituelako.
• 1944an, Ipar Euskal Herria askatu egin zuten tropa alemanetatik,
eta, gerra amaitzean, kondenatu egin zituzten kolaborazionista
batzuk.
3. 6. 1. Euskaldunak erbestean
• Gerra Zibilaren ostean, Eusko Jaurlaritza Parisen ezarri zen eta
milaka errefuxiaturen laguntza antolatu zuen, Mundu Gerraren
ondorioz sakabanatu arte:
– batzuk Frantzian gelditu ziren, beste batzuek Britainia Handira egin
zuren ihes,
– beste zenbait Ameriketara joan ziren; bertan euskal etxe asko zeuden,
batez ere Argentinan, Mexikon eta Venezuelan.
• Agirre lendakaria naziek konkistaturiko Europan harrapatuta gelditu
zen, eta urtebete behar izan zuen Amerikara iristeko.
• Kaos-egoera horretan, 1940an Irujo diputatuak Euzkadiko Batzar
Nazionala sortu zuen Londresen, planteamendu erradikalekin, eta
akordio politiko-militarra sinatu zuen De Gaulle jeneralaren Frantzia
• Askearekin, baina akordio horrek ez zuen ondorio praktikorik izan,
Britainia Handiko gobernua horren aurka egon zelako.
4. • Batzar horren jarduera 1942an amaitu zen, Agirrek
Estatu Batuetan abertzaleen, sozialisten eta
errepublikanoen arteko Gobernuaren agintea berriro
hartu zuenean;
– orduan, faxismoaren aurka borrokatzen ziren herri aliatuen
zerbitzuan jarri zen argi eta garbi, faxismoen porrotarekin batera
Francoren erregimenaren hondamena iritsiko zelakoan.
• Gerraren azken fasean, Eusko Jaurlaritzak Gernika
batailoia antolatu eta hori tropa alemanen aurka
borrokatu zen 1945ean, Bordeletik (Frantzia) hurbil,
garaileen esparruan kokatu ahal izateko.
• Aldi berean, Francoren aurkako indar politiko eta sindikal
guztiek Baionako Paktua sinatu zuten;
– bertan, euren arteko batasuna etaAgirreren Gobernuarekiko
konfiantza berretsi zuten, diktaduraren aurkako borrokan.
5. 6 . 2. Hasierako frankismoa
• Estatu frankista Gerra Zibilean bertan ezarri zen
Euskadin, 1936ko udan, Araban, Nafarroan eta
Gipuzkoan; eta urtebete geroago, Bizkaian.
• Bilbo hartu eta batera, Francok Autonomia Estatutua
eta kontzertu ekonomikoa ezabatu zituen, Bizkairako
eta Gipuzkoarako, altxamendu militarren aurka
egiteagatik
– Arabak eta Nafarroak, altxamenduaren alde egin zute-nez,
gorde egin zuten euren aldundien zerga-autonomia.
– Gehienbat eskuinekoa izan arren, Nafarroan errepresioa
handia izan zen, eta Gerra Zibilean 2500 nafar fusilatu
zituzten, gehienak Ebroren urbazterreko UGTko eta CNTko
nekazariak.
– Espetxeak ezkerreko presoz eta preso abertzalez bete ziren
(azken horien arrean apaiz asko).
6. • Agintari militarrek Gasteizeko apezpikua izandako
Mateo Múgica ere kanporatu zuten.
• Mundu Gerraren urteetan, euskal presoak
espetxeetatik irteten hasi ziren, eta batzuk
diktaduraren aurkako erresistentzian sartu ziren.
• Francoren lehenengo gobernuko ministro batzuk
Euskadin instalatu ziren.
– Gobernu horrek langile-eremuak katoliko bihurtzeko eta
Nazionalkatolizismo espainola sustraitzeko prozesua hasi
zuen, abertzaletasuna ezabatzeko.
• Lan horretan, karlismoaren inguruko euskal
kleroaren zati batek eta elizaren hierarkia berriak
laguntza eman zuten, batez ere «Francoren
apezpikua» zeritzoten Javier Lauzuricak.
7. • Mugimendu Nazional izeneko alderdi bakarreko
agintarien artean
– karlistak nagusitzen ziren, baina falangista, katoliko eta
antzinako monarkiko asko ere bazeuden.
• Horien arteko gatazka batzuk egon ziren, eta larriena
– falangistek karlisten ekitaldi bati Bilbon 1942an egindako
atentatua izan zen.
• Euskal eliteek erregimen frankistari egindako ekarpena
garrantzitsua izan zen, eta erregimeneko ministro batzuk
elite horietakoak ziren; esate baterako:
– Rodezno Kontea, Esteban Bilbao eta Antonio Oriol karlistak
ziren; Arrese eta Sánchez Mazas, falangistak; Lequerica ,
monarkikoa, eta Castiella, katolikoa.
8. • Bizkaiko burgesia handiak enpresei boikota egin
zien Eusko Jaurlaritzaren garaian;
• nazionalak heltzean, dirulaguntza eman zuen
Francoren garaipen militarrerako;
– izan ere, Labe Garaietako produkzioa nabarmen handiagotu
eta industrializazio azkarreko fase berria hasi zuen, eta,
– horrela, irabazi handiak lortu zituen Bilboko Burtsan.
• Aldiz, gerra osteko urteetan, biztanlerik gehienak
pobrezian bizi ziren eta oinarri-oinarrizko
produktuen
– errazionamentua jasaten zuten;
– horiek oso garesti erosten ziren «estraperloan», eta
langileek ezin zituzten eskuratu.