SlideShare a Scribd company logo
1 of 12
TXINGUDIKO BERTSO ESKOLAKO
HAINBAT KIDEREN BERTSOAK, TXINGUDI
IKASTOLAren 50. URTEURRENEAN . . .
2013 - 06 - 01
SARRERA
• 2013ko otsaila-martxoa aldera jarri ziren
harremanetan gurekin Txingudi Ikastolatik,
ekainaren 1ean ospatuko zen jai handirako
bertso batzuk jarriko ote genituen galdezka…
• Izan ere, kalejira bat antolatu nahi zuten
Irunen barrena, zazpi gunetatik igaro ostean
Txingudi ikastolan bertan amaituko zena.
SARRERA
• 2012-2013 ikasturtean Txingudiko bertso
eskoletan ikastolako ikasle ohiak izandako zazpi
lagun ginen, eta kalejira zazpi gunetatik igarotzea
aurreikusten zenez, bakoitzak gune bateko
bertsoak prestatzeko ardura hartu genuen.
• Aurkezpen honen bidez, gune bakoitzerako
prestatutako bertsoak aurkeztu nahi dizkizuegu.
1.Go GUNEA: AMA XANTALEN
GURASOEN ETA IKASLEEN GUNEA
Familia da oraindik ere
gizarte honen zutabe
baina ikasi behar denean
haurrak ikastolan gaude
ta hango martxa ziurtatzeko
baldintza batzuk badaude,
ezin delako komunitate
bat osatu halafede,
hamaika aita eta amaren
inplikaziorik gabe.
Guraso batzun ametsa zena
gaur haurrek gozatzen dute;
horretarako bidea zein den
erakutsia digute
ta horri eutsi behar zaiola
ederki dakigu guk’e,
zeren, horrela izan ez balitz
ezin beteko lituzke
gure hezkuntza egitasmoak
berrogeita hamar urte.
Aitor Errazkin
Aitor Errazkinek prestatu zituen bertsoak eta 2012-2013 ikasturtean Txingudi Ikastolako Bertso Eskolan aritutako bere ikasleek kantatu zituzten.
2. GUNEA: EKT
TALDEEN GUNEA: EKT, BAT, KEMEN,
TXORIMALOAK, …
Berrogeitamar urte atzera,
itxita hainbeste ate.
Desertu hartan oasi bat zen
jaio berri zen EKT.
Ikastolaren aldeko griñak
kultura izan du kate,
ehun eskurekin ezin zenbatu
daitezkeen zenbat elkarte
aritu diren gogor lanean
gaur duguna lortu arte.
Dantza, kirola, musika edo
bertsoak goiz-arratsaldez
eskolaz kanpo irakatsiaz,
gehienetan borondatez.
Militantzia punttu bat badu
eginbide honek berez.
Esker onaren erakusgarri
hau dugu soilik, tamalez;
har ezazue txalo bero hau,
eskerrik asko bihotzez.
Gotzon Aizpiolea
3. GUNEA: UDALETXEA
UDALAREN ETA TXIKIEN GUNEA
Julita pasa zaitez mesedez
arren idazkaritzatik
Gazte klubeko kuota Mariani
iritsi al da jadanik
hiru bat bi bat korrika egin
baratzearen atzetik
lasai Manolo gaurkoan ez da
hautsi fluoreszenterik
boligrafoez lurrean otoi
ez egin txirrintxintxinik
aurrera hogei ezkerrera sei
dordoka izan nahi dut nik
ikastolako une gozoak
nahiz pasa diren jakinik
esaldi hauek gogoratzean
ume nauzue oraindik.
Beñat Elosegi
4. GUNEA: KALE NAGUSIA
SORTZAILEEN GUNEA
Garai ilunak izango ziren
ikastolaren sorreran
Gure hizkuntza, hezkuntza
sortu gabeko egoeran.
Guraso lanez ta bat egiñez
etzegon ezer soberan
ilusioa sortzen zan
euskaldunaren jarreran
Euskal mundua pizturik
kezka guztien galeran
gure hizkuntzan sorturik
ikastearen aukeran
mende erdia iraunduz
bultzatuz gure hizkeran
zuen ametsen indarrez
hezkuntza degu euskeran.
Joxeja Zabalo
(Argazkian eskubitik hasita bigarrena da Joxeja, bertsoa
kantatzeko txandaren zain)
5. GUNEA: OIASSO MUSEOA
LAGUNTZAILEEN GUNEA
Laguntzaileen gune honetan
asko dauzkat parez pare
laguntza eman dutenak gure
etorkizunaren alde
guraso eta lagun pila bat
ekitalditan partaide
irakasleak ere lanean
konpromiso baten jabe
ez ginateke hemen egongo
zuen laguntzarik gabe
Ikusten ez den zenbat lan egin
ziren kilometroetan
zenbat izerdi tanta isuri
eraikin eta obretan
mende erdian ikastola bat
eutsi da zuen hormetan
borondatezko lana hain gutxi
ikusten den garaietan
inoiz lagundu duen orori
eskerrik asko benetan
Manu Goiogana
6. GUNEA: PASIONISTAK
LANGILEEN GUNEA
Hasierako ilusioak
gogo ta itxaropenak
gauzatu nahian urte luzetan
hortan aritu direnak
zueri esker mende erdi bat
bete du ametsen trenak
egunez egun lanean sendo
aritu zareten denak
eskerrikasko guztion partez
zuek zarete onenak.
Oroimenaren kutxa irekiz
astin ditzagun garunak
hasierako une haietan
aritu ziren lagunak
bide horretan batu gintuen
Euskararen maitasunak
haziak erein eta denboran
jarraituriko jardunak
fruitu sendoak eman ditula
ondoren etorkizunak.
Zuhaitz Olazabal
Gune honetarako bertsoak Zuhaitzek prestatu bazituen ere, azkenean, Igauri Lopetegi aritu zen bat batean, argazkiak erakusten duen gisan. Igaurik kantaturiko bertsorik ez
dugu oraindik eskuratzerik izan.
7. GUNEA: BETHERRAM
HONDARRIBIAKO GUNEA
Betherramera etorri eta
zer nolako zimikoa
konturatu naiz oroitzapena
ez daukadala itoa
gogoan daukat ni nintzenean
bost urteko mutikoa
eraikin hontan egin nuela
bigarren parbulitoa.
Ikastola bat bi herrientzat
euskera_izanik xedea
urte batzutan izan zen elkar
lanaren adibidea
eta gerora hartuagatik
bakoitzak bere bidea
ezin ahaztu inolaz ere
Hondarribiko jendea.
Abel Zabala
Zorionik beroenak joan den mende erdian
Txingudi ikastolaren proiektuan parte hartu
duzuen guzti-guztioi; oinarri ezin sendoagoa
jarri diozue etorkizunari.

More Related Content

What's hot

Lehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. Urteurrena
Lehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. UrteurrenaLehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. Urteurrena
Lehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. UrteurrenaIrekia - EJGV
 
Kasares akasduna
Kasares akasdunaKasares akasduna
Kasares akasdunaMaider1233
 
Ikastola parte hartzea
Ikastola parte hartzeaIkastola parte hartzea
Ikastola parte hartzeamarraskillo
 
Bizitzeko irrika
Bizitzeko irrikaBizitzeko irrika
Bizitzeko irrikamendiolatik
 

What's hot (6)

Lehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. Urteurrena
Lehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. UrteurrenaLehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. Urteurrena
Lehendakari hitzaldia - Lauro ikastolaren 50. Urteurrena
 
Kasares akasduna
Kasares akasdunaKasares akasduna
Kasares akasduna
 
Ikastola parte hartzea
Ikastola parte hartzeaIkastola parte hartzea
Ikastola parte hartzea
 
Urteko plana sarrera (jatorrizkoa)
Urteko plana sarrera  (jatorrizkoa)Urteko plana sarrera  (jatorrizkoa)
Urteko plana sarrera (jatorrizkoa)
 
Urteko plana sarrera (zuzenketa)
Urteko plana sarrera  (zuzenketa)Urteko plana sarrera  (zuzenketa)
Urteko plana sarrera (zuzenketa)
 
Bizitzeko irrika
Bizitzeko irrikaBizitzeko irrika
Bizitzeko irrika
 

Similar to Irunabar - Txingudi Ikastolako 50. urteurrena (20)

1. ixilka mixilka 2014 2015
1. ixilka mixilka 2014 20151. ixilka mixilka 2014 2015
1. ixilka mixilka 2014 2015
 
Egunerokoa.1.astea
Egunerokoa.1.asteaEgunerokoa.1.astea
Egunerokoa.1.astea
 
Egunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iiiEgunerokoa azaroa.practicum iii
Egunerokoa azaroa.practicum iii
 
01.ari(h)itzak
01.ari(h)itzak01.ari(h)itzak
01.ari(h)itzak
 
Udako gehigarria
Udako gehigarriaUdako gehigarria
Udako gehigarria
 
Ae10
Ae10Ae10
Ae10
 
Gurea euskaraz
Gurea euskarazGurea euskaraz
Gurea euskaraz
 
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
 
Abestiak: Haur Hezkuntza
Abestiak: Haur HezkuntzaAbestiak: Haur Hezkuntza
Abestiak: Haur Hezkuntza
 
Argazki egunkaria lehengo 9 aste
Argazki egunkaria lehengo 9 asteArgazki egunkaria lehengo 9 aste
Argazki egunkaria lehengo 9 aste
 
Kontu kontari 37
Kontu kontari 37Kontu kontari 37
Kontu kontari 37
 
Beasain jaietan
Beasain jaietanBeasain jaietan
Beasain jaietan
 
Egunerokoa.urtarrila
Egunerokoa.urtarrilaEgunerokoa.urtarrila
Egunerokoa.urtarrila
 
Ekt5 eskuorria
Ekt5 eskuorriaEkt5 eskuorria
Ekt5 eskuorria
 
Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16Gela bilera Larraul 15-16
Gela bilera Larraul 15-16
 
Ibilbide profesionala egunerokoa
Ibilbide profesionala egunerokoaIbilbide profesionala egunerokoa
Ibilbide profesionala egunerokoa
 
Aitormen eskutuak
Aitormen eskutuakAitormen eskutuak
Aitormen eskutuak
 
E.abendua
E.abenduaE.abendua
E.abendua
 
E. abendua
E. abenduaE. abendua
E. abendua
 
Urtebetetze eguna
Urtebetetze egunaUrtebetetze eguna
Urtebetetze eguna
 

Irunabar - Txingudi Ikastolako 50. urteurrena

  • 1. TXINGUDIKO BERTSO ESKOLAKO HAINBAT KIDEREN BERTSOAK, TXINGUDI IKASTOLAren 50. URTEURRENEAN . . . 2013 - 06 - 01
  • 2. SARRERA • 2013ko otsaila-martxoa aldera jarri ziren harremanetan gurekin Txingudi Ikastolatik, ekainaren 1ean ospatuko zen jai handirako bertso batzuk jarriko ote genituen galdezka… • Izan ere, kalejira bat antolatu nahi zuten Irunen barrena, zazpi gunetatik igaro ostean Txingudi ikastolan bertan amaituko zena.
  • 3. SARRERA • 2012-2013 ikasturtean Txingudiko bertso eskoletan ikastolako ikasle ohiak izandako zazpi lagun ginen, eta kalejira zazpi gunetatik igarotzea aurreikusten zenez, bakoitzak gune bateko bertsoak prestatzeko ardura hartu genuen. • Aurkezpen honen bidez, gune bakoitzerako prestatutako bertsoak aurkeztu nahi dizkizuegu.
  • 4.
  • 5. 1.Go GUNEA: AMA XANTALEN GURASOEN ETA IKASLEEN GUNEA Familia da oraindik ere gizarte honen zutabe baina ikasi behar denean haurrak ikastolan gaude ta hango martxa ziurtatzeko baldintza batzuk badaude, ezin delako komunitate bat osatu halafede, hamaika aita eta amaren inplikaziorik gabe. Guraso batzun ametsa zena gaur haurrek gozatzen dute; horretarako bidea zein den erakutsia digute ta horri eutsi behar zaiola ederki dakigu guk’e, zeren, horrela izan ez balitz ezin beteko lituzke gure hezkuntza egitasmoak berrogeita hamar urte. Aitor Errazkin Aitor Errazkinek prestatu zituen bertsoak eta 2012-2013 ikasturtean Txingudi Ikastolako Bertso Eskolan aritutako bere ikasleek kantatu zituzten.
  • 6. 2. GUNEA: EKT TALDEEN GUNEA: EKT, BAT, KEMEN, TXORIMALOAK, … Berrogeitamar urte atzera, itxita hainbeste ate. Desertu hartan oasi bat zen jaio berri zen EKT. Ikastolaren aldeko griñak kultura izan du kate, ehun eskurekin ezin zenbatu daitezkeen zenbat elkarte aritu diren gogor lanean gaur duguna lortu arte. Dantza, kirola, musika edo bertsoak goiz-arratsaldez eskolaz kanpo irakatsiaz, gehienetan borondatez. Militantzia punttu bat badu eginbide honek berez. Esker onaren erakusgarri hau dugu soilik, tamalez; har ezazue txalo bero hau, eskerrik asko bihotzez. Gotzon Aizpiolea
  • 7. 3. GUNEA: UDALETXEA UDALAREN ETA TXIKIEN GUNEA Julita pasa zaitez mesedez arren idazkaritzatik Gazte klubeko kuota Mariani iritsi al da jadanik hiru bat bi bat korrika egin baratzearen atzetik lasai Manolo gaurkoan ez da hautsi fluoreszenterik boligrafoez lurrean otoi ez egin txirrintxintxinik aurrera hogei ezkerrera sei dordoka izan nahi dut nik ikastolako une gozoak nahiz pasa diren jakinik esaldi hauek gogoratzean ume nauzue oraindik. Beñat Elosegi
  • 8. 4. GUNEA: KALE NAGUSIA SORTZAILEEN GUNEA Garai ilunak izango ziren ikastolaren sorreran Gure hizkuntza, hezkuntza sortu gabeko egoeran. Guraso lanez ta bat egiñez etzegon ezer soberan ilusioa sortzen zan euskaldunaren jarreran Euskal mundua pizturik kezka guztien galeran gure hizkuntzan sorturik ikastearen aukeran mende erdia iraunduz bultzatuz gure hizkeran zuen ametsen indarrez hezkuntza degu euskeran. Joxeja Zabalo (Argazkian eskubitik hasita bigarrena da Joxeja, bertsoa kantatzeko txandaren zain)
  • 9. 5. GUNEA: OIASSO MUSEOA LAGUNTZAILEEN GUNEA Laguntzaileen gune honetan asko dauzkat parez pare laguntza eman dutenak gure etorkizunaren alde guraso eta lagun pila bat ekitalditan partaide irakasleak ere lanean konpromiso baten jabe ez ginateke hemen egongo zuen laguntzarik gabe Ikusten ez den zenbat lan egin ziren kilometroetan zenbat izerdi tanta isuri eraikin eta obretan mende erdian ikastola bat eutsi da zuen hormetan borondatezko lana hain gutxi ikusten den garaietan inoiz lagundu duen orori eskerrik asko benetan Manu Goiogana
  • 10. 6. GUNEA: PASIONISTAK LANGILEEN GUNEA Hasierako ilusioak gogo ta itxaropenak gauzatu nahian urte luzetan hortan aritu direnak zueri esker mende erdi bat bete du ametsen trenak egunez egun lanean sendo aritu zareten denak eskerrikasko guztion partez zuek zarete onenak. Oroimenaren kutxa irekiz astin ditzagun garunak hasierako une haietan aritu ziren lagunak bide horretan batu gintuen Euskararen maitasunak haziak erein eta denboran jarraituriko jardunak fruitu sendoak eman ditula ondoren etorkizunak. Zuhaitz Olazabal Gune honetarako bertsoak Zuhaitzek prestatu bazituen ere, azkenean, Igauri Lopetegi aritu zen bat batean, argazkiak erakusten duen gisan. Igaurik kantaturiko bertsorik ez dugu oraindik eskuratzerik izan.
  • 11. 7. GUNEA: BETHERRAM HONDARRIBIAKO GUNEA Betherramera etorri eta zer nolako zimikoa konturatu naiz oroitzapena ez daukadala itoa gogoan daukat ni nintzenean bost urteko mutikoa eraikin hontan egin nuela bigarren parbulitoa. Ikastola bat bi herrientzat euskera_izanik xedea urte batzutan izan zen elkar lanaren adibidea eta gerora hartuagatik bakoitzak bere bidea ezin ahaztu inolaz ere Hondarribiko jendea. Abel Zabala
  • 12. Zorionik beroenak joan den mende erdian Txingudi ikastolaren proiektuan parte hartu duzuen guzti-guztioi; oinarri ezin sendoagoa jarri diozue etorkizunari.