Bioteknologia izaki bizidunetan
oinarritzenden teknologia mota da.
Bioteknologiak organismoak
(mikroorganismoak, batez ere)
erabiltzen ditu gizakiarentzat
onuragarriak diren produktuak edo
zerbitzuak eskuratzeko. Aplikazioak
ditu nekazaritzan, farmazia-
industrian, elikagaien zientzietan,
medikuntzan eta ingurugiroan,
besteak beste. Bioteknologia
hainbat zientziatan oinarritzen
da: mikrobiologian, biokimikan, gen
etikan, botanikan eta ingenieritza
puruan, adibidez.
2.
Bioteknologia klasikoa ohituretaneta bizitza
aurre zientifikoan oinarritzen zen, soilik
elikadura arlora zuzenduz. Edariak edo
elikagaiak eskuratzeko (ardoa, esnekiak...)
gizakiak aspalditik erabiltzen dituen tekniken
multzoa da.
XIX.mendera arte prozedura horietan
zegoen oinarri biokimikoa ez zen ezagutzen,
baina Pasteur eta gero
mikrobioak aukeratzen hasi zen.
Bioteknologia mota hau, beraz, mikrobioez
baliatzen da onuragarriak diren produktuak
eta zerbitzuak lortzeko (elikagaiak, edariak,
produktu kimikoak eta farmazeutikoak, bio-
intsektizidak, hondakin-uren arazketa...)
3.
Bioteknologia modernoak XX.mendearen
80ko hamarkadan hasi zen. Bioteknologia
mota honek ingeniaritza genetikoa du
oinarri,geneak sartzen baititu -era
artifizialean- mikrobioengan haien
ezaugarriak aldatzeko, produktu
interesgarri bat ekoiztu dezaten.
Bioteknologia erabiliz,
esaterako, bakterioek edo legamiek giza-
intsulina ekoizten dute, hormona kodetzen
duten giza-geneak mikrobio horiengan
txertatuz. Egun, merkaturatzen
den intsulina gehiena bioteknologiaren
bidez lortzen da.
Genetikoki eraldatutako organismoak
ere sortzen ditu bioteknologia modernoak,
organismo naturalen aldean
onuragarriagoak direnak produktu bat
ekoizteko.
4.
Bioteknologiaren
hastapenak nekazaritzaren agerpenarekinlotuta
daude, duela 10.000 urte inguru. Nekazariak
laster ohartu ziren posible zela uzten etekina
hobetzea, landare hoberenak eta erresistenteenak
aukeratuz.
Duela 8.000 urte sumertarrek eta
babiloniarrek garagardoa ekoizten hasi ziren,
txinatarrek gazta eta jogurta egiten zuten orain
dela 6.000 urte eta ogiaren sorkuntza uste da k.a.
3000. urtean sortu zela, Egipton.
Elikagaiak eta edariak lortzeko prozesu hauetan
guztietan bakterioak edo legamiak parte hartzen
dute, lehengaiak hartzituz. Elikagai horiek sortzen
dituzten hartzidurak kasualitatez gertatuko ziren
hasieran, baina gizakiak laster ikasiko zuen
prozesu horiek kontrolatzen, bere oinarri
biokimikoa ezagutu ez arren.
5.
XIX. mendea erabakiorraizan zen
bioteknologiaren bilakaeran, mende
horretan genetika, biokimika eta
mikrobiologiaren oinarri teorikoak finkatu
baitziren. Mende horren erdialdean Gregor
Mendelek herentziari buruzko lehen
ikerketa zientifikoak osatu zituen, eta
1876an Louis Pasteurek frogatu zuen
mikroorganismoak direla hartzidura laktiko
eta alkoholikoaren eragileak.
XX. mendean industriaren garapena eta
biologiaren aurrerapenei esker
mikroorganismoak industrian erabiltzen
hasi ziren. Mikroorganismoen ustiapena
gizakiarentzat interesgarriak diren
substantziak eta produktuak eskuratzeko
areagotu egin zen XX. mendean zehar:
1910. urte inguruan mikrobioen lehenengo
ekarpen industriala gauzatu
zen, azetona, butanola eta glizerolaren eko
izpena hasi zenean
6.
XX. mendeko aurkinkuntzarikgarrantzitsuenak bioteknologiaren garapenean,
besteak beste, hauek izan dira:
-1942an hasi zen penizilina lortzen Penicillium onddoaren andui ekoizleak hartzitzaile
industrialetan haziz.
-1953an James Watsonek eta Francis Crick-ek ADNaren molekularen egitura azaldu
zuten.
-1970an laborategi batean gene oso bat sortu zuen lehenengo aldiz
-1973an ADNaren birkonbinazio-teknika garatzen dute Stanley Cohen-ek eta Herbert
Boyer-ek
-1976an bioteknologiaren lehenengo enpresa agertzen da, A.E.B-etan (Genentech)
-1982an intsulina lortzen da bioteknologiaren bidez, bakterioak eta ingenaritza genetikoa
erabiliz.
-1983an lehenengo janari transgenikoak agertzen dira
-2003an giza-genomaren sekuentzia osoa deszifratzen da.
8.
Bioteknologiaren aplikazioak mikrobioakerabiliz oso anitzak dira. Adibidez:
-Elikagaien industrian: gazta, jogurta, ozpina, ogia, proteina zelulabakarra, etab.
mikrobioak erabiliz lortzen dira
-Edari alkoholikoen industrian: ardoa, garagardoa, sagardoa, sake, etab. mikrobioen
hartziduren bidez sortzen dira
-Kimika industrialean: etanola, bitaminak, aminoazidoak, entzima batzuk, azido
azetikoa eta laktikoa, azetona, butanola, etab. ekoizteko mikrobioak erabiltzen dira.
-Farmazia eta medikuntza-industrian:antibiotikoak, txertoak eta hormonak eskuratzeko
9.
Industri-hartzitzaileetan edo bioerreaktoreetan
-Hondakin-urakarazteko
-Mikrobiar meatzaritzan (metal batzuk lortzen
dira lixibazio biologikoaren bidez)
-Bio-intsektizidak egiteko, nekazaritzan aplikatzen direnak
(Bacillus thuringiensis bakterioa erabiltzen da, intsektuen
larbak akabatzen dituena)
-Hondakin kimiko toxikoak eta petrolioa biodegradatzeko
(bioerremediazioa)
-Nitrogenoa finkatzen duten bakterioak erabiltzen dira
nekazaritzan, nekazal-ongarritzerako. Bakterio horien geneak
ere ingeniaritza genetikoaren bidez sar daitezke landareetan.
10.
Eragiten dion arloarenarabera, bioteknologia horrela sailka daiteke:
-Bioteknologia gorria: farmazia eta medikuntza arloan aplikatzen dena
(antibiotiko, txerto eta hormonen ekoizpena, antigorputz
Monoklonalak...)
-Bioteknologia zuria: industria arloari dagokiona
-Bioteknologia berdea: nekazaritzan aplikazioak dituena (landare
transgenikoak, bio-insektizidak...)
-Bioteknologia urdina: ur-ingurumenei eragiten diena