1. Bizitza etatestuinguru historikoa Erromatar Inperioaren krisia. III. Mendean Inperioaren gainbehera hasi zen. Kristautasunaren nagusitasuna. Teodosiok Inperioaren erlijio ofizialtzat hartu zuen, 380. urtean. 354. urtean jaio zen Agustin, Tagasten. Lehenengo ikasketak Tagasten egin ondoren, Madaurara joan zen. Arazo filosofiko-teologikoez kezkaturik, bere bilaketa espiritualari eman zion hasiera. Jarrera arrazionalistak hartu zituen, eta ondoren, manikeo bihurtu zen. 383an Erromara joan zen eta erretorika-eskola bat ireki zuen 387an kristau-doktrinak bereganatu zituen eta Anbrosiok bataiatu zuen. 396an Hiponako apezpiku izendatu zuten. Agustin 430ean hil zen, bandaloek Hiponako hiria setiatu zuten garaian, eta, Erroma jadanik erorita, Erromatar Inperioa behin-betiko suntsitzen zihoanean.
3.
2. Testuinguru filosofikoaErromatar Inperioan, greziar platonismoak, aristotelismoak, estoizismoak eta epikureismoak zutik iraun zuten. Agustinek kristautasunerako landu eta moldatu zituen lau filosofia-eskola. Orduan, hauexek lirateke filosofiaren eraginak Agustinengan: Neoplatonismoa : Filonen kreazionismoa; Platonen dualismoak: ontologikoa, epistemologikoa eta antropologikoa (ñabardura batzuekin). Aristotelismoa : zoriontasuna da bizitzaren helburu nagusia eta egiaren kontenplazioaren bitartez. Estoizismoa : dena determinatuta badago, zoriontsua izateko patua onartu eta ikaragaitz izan behar da, bertuteak garatuz. Epikureismoa : zoriontasuna lortzeko, lasaitasuna, sinpletasuna eta ondo aukeratutako atseginak behar dira. Agustin Epikuroaren ideien kontra egon zen beti.
4.
3. Kristau-ikuskera berriak Ontologia Jainkoak gauza guztiak ezerezetik sortu zituen. Greziar filosofian ez dago kreaziorik, materia betierekoa baita. Antropologia Jainkoaren semea gizaki egin zen. Gorputza garrantzi handiagoa hartzen du platonismoan baino; gizaki guztiak berdinak dira, Jainkoaren seme-alabak baitira. Gizakiaren duintasuna. Ezagutza Ezinbestekoa da fedea Jainkoa (Egi Absolutua) ezagutzeko. Arrazoia eta fedea adosten saiatu zen Agustin. Eskatologia (salbazioa ) Jainkoari esker lortzen da.
5.
4. Ontologia Platoneneragina nabaria da, neoplatonismoaren bidez. Dualismo ontologikoa: Izaki Absolutua, Betierekoa, Perfektua Ezerezetik kreazioa Sortuak eta hilkorrak
6.
Ontologia: jainkoaren existentziaeta ideia eredugarriak Izaki absolutuaren existentzia ez dago arrazonamenduz frogatua, baina ez da fede itsu baten kontua ere. Jainkoa arima fededunean frogatuta agertzen da: arima gai da Egia eta Beharrezkoa eta Aldagaitza den jainkoa ezagutzeko: Argudio gnoseologikoa: egia existitzen denez, eta Jainkoa egiaren funtsa izanik, Jainkoa existitzen da. Argudio kosmologikoa: Kreazioak (munduak) ezin dio eman gizakiari bilatzen ari den zoriontasuna; bere gainetik dagoen egia baterantz, hots, Jainkorantz seinalatzen du. Ideia eredugarriak: gizakiak ideia eredugarriak, mugagabeak eta beharrezkoak hautematen ditu. Egia gure adimena baino nagusiagoa da. Jainkoak gizakiaren baitan jarri ditu ideia eredugarriak edo arketipoak.
7.
Jainkoak gizakiaren baitanjarri ditu ideia eredugarriak edo arketipoak, bere adima-adimenean. Adimenak ezin ditu eraldatu, bere gainetik daudelako. Adimenak argitasun handiagorekin edo txikiagorekin suma dezake, baina egia eredugarriek beti diraute berdin. Ezagutza sentikorrak gauza aldakorrak adierazten dituen bezala, betiereko egia eredugarriek ere beren funtsa adierazten dute: egia aldagaitza, Jainkoa.
8.
Antropologia Gizakia, arimazeta gorputzaz osatuta. Arima hilezkora eta gorputza hilkorra. Gizakia gurputz hilkor baliatzen den arima arrazoiduna da. Bi substantziak osatzen dute gizakia: arimak eta gorputzak, baina ariman dago lehentasuna. Platonen eragina nabaria da. Arima printzipio inmateriala da. Platonen aburuz, arima bizitza-printzipioa da, eta bizitza heriotzarekin ezin batera daitekeenez, arima ezin daiteke hil. San Agustinen ustez, arima Bizitzaren parte da, eta bere esentzia Bizitza den Printzipiotik hartzen du, eta, ondorioz, hilezkorra da. Arimaren sorrerari buruz, Agustinek ez du onartzen Platonen pentsamendua: arima gorputzarekin bat egin aurretik ideien munduan aurrez existitzen dela. Agustinek kreazionismoa onartzen du: Jainkoak banan-banan eta zuzuenean sortzen ditu arimak
9.
Arimak gurputz piztu,zaindu eta gobernatu egiten du. Gizakia bekataria da: jatorrizko bekatuagatik, gorputzak arima menperatuta du. Oker jokatzeko joera Jainkoaren graziari esker gaindi dezake arimak.
10.
Askatasuna eta gaitzarenarazoa Askatasunari buruzko Agustinen pentsamendua teologikoa da. Gaitzaren sorrera ez dago jainko gaizkilearengan, gizakiaren askatasunen baizik. Onaren sorrera ez dago giza askatasunean. Gizakiak zuzen jokatzeko Jainkoaren grazia behar du. Gizakia askea da erabaki ahal duelako. Zer aukera dezake, edo zer aukeratu behar du? Gizakiak, Jainkoak sortuak, Harenganako joera izan behar du. Hau da benetako askatasuna Agustinentzat. Gizakiak ongirako joera izan behar du, eta gizakiarentzat ongi hori Jainkoa da. Jainkoa zerbitzen duenean aske izango da, eta zoriontasuna lortuko du. Baina jatorrizko bekatuagatik askatasuna galdu zuen. Gizakiak bekatua egin zuen aukeramen ( liberum arbitrium) edo borondateagatik gaitza sortuz. Gizakia bere buruaz eta bera baino gutxiago diren gauzez gozatzearren, Jainkoarengandik urrundu eta bekatuan erori zen.
11.
Gizakia ezin dabere kabuz egoera horretatik altxatu: Jainkoaren grazia behar du. Graziari esker gizakiak bekatuagatik galdu zuen askatasuna berreskuratzen du. Gaitza inoren laguntzarik gabe egiten du gizakiak, baina ez ongia: ongia egiteko beharrezkoa du Jainkoaren laguntza.
12.
Gaitza Gaitz fisikoaketa gaitz moralak (krimena, gerrateak, bortizkeria, ...) Mundua Jainkoak sortua dela egia bada, nola azal daiteke gaitzaren existentzia? Jainkoa da gaitz fisikoaren eta gaitz moralen kausa? Agustinek gaitz fisikoa izaki sortuen ustelgarritasun-ikuspegitik ikusten du: existitzen diren gauza guztiak onak dira, baina ez absolutuki (guztiz) onak, izatea duten neurrian dira onak. Izatearen proportzioan dago ongia; beraz, gaitza ezin har dezakegu ongiaren kontrakotzat. Gaitza ongi zehatz baten ausentziari jartzen diogun izena besterik ez da. Gaitz morala gizakiak egiten duen aukeramenaren ( liberum arbitrium ) erabilera okerretik dator, eta gizakia da horren erantzulea, ez Jainkoa. Gizakiaren helburua zoriontsu izatea da, eta hori lortzeko, gizaki bakoitzak, Goreneko Ongiarengana itzuli behar du. Jainkoaren nahia betetzen ez duenean, oker jokatu eta gaitz morala sortzen du.
13.
Jainkoak bere nahiaedo borondatea bi eratara adierazten die gizakiei: Errebelazioaren bidez. Pertsona bakoitzari bere kontzientzian. Sokratesen moralarekiko desberdintasun nabaria: ontasuna edo txartasuna borondatearen pean daude.
14.
Zoriontasuna eta Jainkoaedukitzea Agustinen kezka nagusia bihotza aseko zuen egia aurkitzea da. Zoriontasuna horrela baino ezin baita lortu. Benetako zoriontasun a (epikureismoaren kontra) egia osoaz jabetzean datza (ez plazerrak ezkuratzean). Agustinek bilatzen duen Egia Jainkoa da. Jainkoa ezagutzeak eta edukitzeak zoriontasuna eskaintzen dio gizakiari. Egia aurkitu ez duena ezin da zoriontsu izan. Agustinek ez du eszeptikoen jarrera onartzen. Bi argudio erabili zituen eszeptikoen kontra: Eszeptikoen tesia (“ez dago inolako ezagutza ziurrik) kontraesankorra da. Ezin badugu ezer ziurtasunez ezagutu, ezin dugu ere inolako ezagutza ziurrik ez dagolea dioen tesia ziurtasunez baieztatu. “ Si fallor sum”, huts egiten badut, orduan existitzen naiz. Horrek frogatzen du eszeptizismo absolutua ezinezkoa dela, egia badela eta ezagutza posible dela.
15.
Ezagutzaren teoria: fedeaeta arrazoia Inteligo ut credam, credo ut intelligam , Ulertu sinesteko, sinetsi ulertzeko. Fedea eta arrazoia bat egitean saiatu zen Agustin. Egiaren bilaketa ez da solilik ezagutzaren metodo bat, zoriontsu izateko bide espiritual bat baizik. Ez dakar ezagutza bakarrik, fedea eta maitasuna ere bai. Ezagutzaren teoria ziurtasun-noziora bideratuta dago. Eta ziurtasun absolutua izan behar denez, ezin da zentzumenetan bakarrik oinarritu, fedean ere oinarritu behar duelako. Arrazoiak eta fedeak bat egin behar dute. Fedeak printzipioz ez du arrazoia baztertu behar, eta arrazoiak halaber, printzipioz ez du fedea kanporatu behar Agustinen helburua ez da fedearen eta arrazoiaren artean mugak jartzea, baizik eta biek kristau egia argitzea dute helburu. Arrazoia eta fedea elkarlanean aritzen dira, era horretan:
16.
Hasiera batean, arrazoiakgizakiari laguntzen dio fedea lortzen. Ondoren, fedeak arrazoia gidatzen eta argitzen du. Arrazoiak, era berean, fedearen edukiak argitzen laguntzen du.
17.
Ezagutza motak Biezagutza-maila bereiz daitezke: ezagutza sentikorra eta arrazoizko ezagutza. Ezagutza sentikorra. Arima jabetu egiten da gorputzek jasan duen eraldaketaz, eta beragatik, gauzak, objektu fisikoak ezagutzen ditu. Benetako egia lortezina da ezagutza sentikorraren bitartez. Arrazoizko ezagutza. Bi maila bereizi zituen Agustinek: Zientzia-ezagutza: sentipenen datuetatik abiatzen da arrazoimena, eta sentipen-datu horien bitartez, ezagutzen dituen objektu horiei buruzko judizioak egiten ditu, betiereko ereduekin alderatuz, hau da, jainkozko argitzapenetik datozkion ideiekin. Jakinduria-ezagutza: goi-ezagutza mota honek betiereko egiak ezagutzera garamatza. Mundu fisikoko gauzen ideia eredugarriak Jainkoak gizakiaren baitan jarri ditu, eta ideia horiek diren bezala ezagutzeari edo ikusteari kontenplazioa ere deitzen zaio. Baina, nola ezagut ditzake gizakiak egia aldagaitz horiek?
18.
Jainkozko argitzapenak ikusgaibihurtzen dizkio betiereko egiak (ideiak) adimenari. Ez atera zeure baitatik, itzul zaitez zeure barnera, egia gizakiaren baitan aurkitzen baita . Egia aurkitzen duen pentsamenduak bere buruaren nabaritasunetik hasi behar du: autokontzientziatik. Bere barnean, hauxe aurkitzen du: Bere buruaren izaera aldakorra eta ezegonkorra.Gizakiaren ezagutza sentikorrak objektu ezegonkorrak eskaintzen ditu. Egia aldagaitzak. Egia horiek gizakiak bere barnean, bere kontzientzian, aurkitzen ditu, Jainkoak berak jarri dituelako gizakiaren barnean.
19.
Historiaren filosofia Grekoanikuspegi ziklikoari aurka eginez, Agustinek historia linealaren kontzeptua sortu zuen. Gertaera bakoitzak bere arrazoia du prozesu historikoan. Agustin izan zen Historia unibertsalaren zentzua sistematikoki aztertzen arduratu zen lehen pentsalaria. Jainkoaren hiria idazlanean aurkezten ditu Agustinek bere historiaren filosofia. Gizadiaren kronika (historia) bi hirien arteko borroka gisa agertzen da: onaren eta gaitzaren. Agustinek bi taldetan banatzen ditu gizakiak: batetik, beren burua Jainkoa baino maiteago dutenak; bestetik, Jainkoa gauza guztien gainetik, norbere buruaren mespretxuraino maite dutenak. Lehenengoak lurreko hiritarrak dira. Bigarrenak, zeruko, jainkoaren hiritarrak dira. Jainkoaren hiriko eta lurreko hiriko hiritarrak nahasirik daude historian zehar.