EUROPAKO MUGIMENDUAREN
KONGRESUAK 118 ORDEZKARI
ESPAINIARREN PROPOSAMENEZ
MUNICHEN HARTUTAKO ERABAKIA
(1962-VI-07/08)
EGILEA: Mentxu Gandarias Ipiña
EUROPAN (EEE) SARTZEKO
BALDINTZA DEMOKRATIKOAK
EZINBESTEKOAK DIRA
ESTATU DEMOKRATIKOAREN
OINARRIZKO EZAUGARRIEN
AZALPENA
ETORKIZUNEAN ESPAINIAK
ESKURATUKO DITUELAKO
ITXAROPENA
BIOLENTZIAREN BAZTERKETA HELBURUA LORTZEKO
TESTUAREN
AURKEZPENA
TESTU MOTA
JATORRIAREN
ARABERA
FORMAREN
ARABERA
EDUKIAREN
ARABERA
•Lehen mailako informazioa.
•Gertaeraren protagonista garaikideek
idatzitako dokumentua, hau da, testu
historikoa.
•Izaera aldetik, testu zirkunstantziala da,
lege izaerarik gabeko adierazpen publikoa
da. , 1962ko Europar Mugimenduaren
IV.Kongresuaren erabakiaren pasarte bat.
• Edukiari begira gai nagusia politikoa da,
estatu demokratiko baten ezaugarriak
laburbiltzen ditu.
•Egilea kolektiboa da.
•1962an, Alemaniako Munichen burutu zen Europako
Mugimenduak antolaturiko IV.Kongresua eta han
Francoren erregimenaren aurkako oposizio demokratiko
zabala (barnekoa zein erbesteratutakoa) [komunistak izan
ezik gainontzeko guztiak: monarkiko liberalak, demokrata-
kristauak, sozialdemokratak, sozialistak, Eusko Jaurlaritzako
kideak eta nazionalista katalanak (ez Generalitateko
kideak)] ordezkatu zuten 118 espainiar joan ziren.
•Espainiako iraganaz, orainaz eta etorkizunaz askatasunez
eztabaidatzeko eta, ahal bazen, batez ere etorkizunari
buruzko gogoetak dokumentu batean laburbiltzeko.
EGILEA
•Ezinezkoa izan zen guztiak batzar bakar batean elkartzea:
•Gil Robles (II.Errepublikako CEDAko buruzagia eta
Espainia barruko oposizio monarkikoaren figura
nagusia), ez zen prest agertu Espainiako etorkizunaz
erbesteratutakoekin eztabaidatzeko.
•II.Errepublikako figura ezkertiar gehienak (Negrín, Largo
Caballero eta 1962an Indalecio Prieto) hil arren,
erbesteratuek izpiritu errepublikarra oraindik
gordetzen zuten Fronte Popularreko gobernuaren
legitimitatea aldarrikatuz eta, horregatik konponbide
monarkiko konstituzionala onartzen hasi zenean, begi
txarrez ikusi zituzten barneko oposizioan aritzen zirenen
jarrera moderatuagoak.
•Bi batzar ezberdin sortu ziren.
•Barneko oposizioa biltzeko batzarraren buruzagitza José María
Gil-Robles-k izan zuen .
•Kanpoaldeko batzarrarena Salvador Madariagak (Washington
eta Pariseko enbaxadore espainiarra II.Errepublikan).
•Oso ondorio antzekoak bildu zituztenez, dokumentu
bateratua adostu zuten amaieran.
•Ezadostasun bakarra eratu beharreko estatuaren
definizioa zen (errepublika? monarkia?) baina ez zen
Kongresuaren helburua hori zehaztea eta beraz,
dokumentutik bazterturik geratu zen.
HELBURUA
•Dokumentu publikoa da, Europako Mugimenduaren
IV.Kongresuaren bukaeran eta laburpen gisa, egileek sinaturiko
erabakiaren zatia. Hartzaileak espainiar guztiak baina batez ere,
Franco eta bere gobernua dira eskaera burutzea euren esku zegoen
eta. Era berean eta kontuan izanda Espainiak EEEn sartzeko egindako
eskaera, idazkiak ere eragina izan beharko zuen erakunde horretako
buruzagiengan erantzuna emateko orduan espainiar oposizioak
esandakoa kontuan hartzekoa baitzen.
•Nazioarteko testua.
•Argitaraturiko erabakiaren asmo nagusia Europako egituretan sartu
ahal izateko Espainiak erregimen demokratikoa eratzeko bete
beharko zituen derrigorrezko baldintzak laburbiltzea eta eskatzea
da.
KOKAPENA DENBORA ETA ESPAZIOAN
Aro Garaikidean, XX. mendearen 2.zatian, II.Errepublika eta
Gerra Zibila bukatutakoan, Francoren diktaduraren bigarren
etapan, II.Mundu Gerra osteko normalizazio diplomatikoan,
EEE sortu ostean, lehendabiziko Garapen Plana hasteko
urtean, 1962an.
•Alemaniako Munich-en onartua. Erregimen frankistaren
oposizioa elkartu zen, Espainian bizi zena zein arrazoi politiko
eta ideologikoengatik erbesteratuta zegoena. Bilera hau
Espainian ezin zen sortu.
TESTUAREN IDEIEN
SAILKAPENA
EUROPAN (EEE) SARTZEKO
BALDINTZA DEMOKRATIKOAK
EZINBESTEKOAK DIRA
ESTATU DEMOKRATIKOAREN
OINARRIZKO EZAUGARRIEN
AZALPENA
ETORKIZUNEAN ESPAINIAK
ESKURATUKO DITUELAKO
ITXAROPENA
BIOLENTZIAREN BAZTERKETA HELBURUA LORTZEKO
•Europar Mugimenduaren Kongresuak, Munichen 1962an elkarturik, Europar
Konbentzioaren eta Europako Gizarte Gutunaren arabera Europan (EEE) sartzeko
ezinbesteko baldintza herrialdeak erregimen demokratikoa izatea dela
gogoratzen dio Espainiari. Ezaugarri nagusiak hauexek lirateke:
1.Herritarren benetako ordezkaritza duten erakunde demokratikoak eratzea
eta horiek gobernuaren gaineko kontrola egitea.
2.Gizabanakoen oinarrizko eskubideak bermatzea, batez ere, iritzi
askatasuna.
3.Lurralde administrazio deszentralizatzailea (lurralde naturalen izaera
aitortzea).
4.Lan munduko eskubideak errespetatzea: aniztasun sindikala edo greba
egiteko eskubidea, besteak beste.
5.Aniztasun politikoa izatea eta oposizio lana burutzeko eskubidea
errespetatzea.
•Aipaturiko puntuetan oinarrituriko bilakaera lortuta, helburua Espainian
demokrazia ezartzea da, eta horretarako zuhurtasun politikoa eta indarkeriaren
bazterketaren beharra azpimarratzen dira.
TESTUAREN IRUZKINA
TESTUINGURUA
TESTUINGURU POLITIKOA
Barne politikaren ezaugarriak
•Sarrera: Francoren diktaduraren ezarpena eta iraupena.
•Erregimen frankistaren oinarri ideologiko nagusien azalpena: izaera
militarra, muturreko nazionalismo espainiarra, nazionalkatolizismoa,
antiliberalismoa, antikomunismoa, korporatibismo faxista.
•Erregimen frankistaren marku juridiko nagusia: Lanaren Forua,
Gorteak eratzeko Legea, Espainiarren Forua, Erreferendum Legea,
Buruzagitzaren Ondorengotza Legea, Mugimendu Nazionalaren
Printzipioak, Estatuaren Lege Organikoak.
•Politika inmobilista 60.hamarkadan. 1966ko Prentsa Legea.
•Oposizioaren bilakaera: alderdi politikoak (PCEren garrantzia), langile
mugimendua eta greben salto kualitatiboa=aldarrikapen politikoak,
Unibertsiteko belaunaldi berria, ETAren agerpena eta Elizaren jarrera
kritikoa erregimenarekiko.
Kanpo-politikaren ezaugarriak:
•2.Mundu Gerra osteko zigorra .
•Gerra Hotzaren testuingurua. Mundua bi bloketan banaturik.
•Isolatze diplomatikoaren apurketa. 1953ko akordioak Vatikano eta
AEBekin. NBEn sartzeko eskubidea.
•Prozesu deskolonizatzailea: Maroko eta Ginea.
•EEEren sorkuntza eta espainiar interesak. (aipatu, ez azaldu, hori
aurrekarietan azaldu beharrekoa baita)
INGURU HISTORIKOA. ARLO SOZIALA:
•Gizarte mailan talde nagusiren babesa (gure hirukia) : Eliza, Armada,
Falange. Horrekin batera, giza-talde ezberdinak (goi-burgesia,….).
•Arma nagusiak gizartea kontrolatzeko: oposizioaren desagerpena,
zentsura komunikabideetan, hezkuntzaren kontrola (gazteriaren kontrol
ideologikoa: elkarteak gazte eta emakumeei begira) eta propaganda.
•60.hamarkadako hazkunde ekonomikoaren ondoriozko aldaketa sozialak:
•Migrazio-mugimenduak. Nekazal exodoa eta atzerrria joateko
joera: Frantzia, Alemania eta Suitzara, nagusiki.
•Desoreka demografikoa.
•Erdi-mailako klasearen hazkundea
•Hirien hazkundea eta kostaren gehiegizko ustiapena
•Ikuspegi tradizionalaren gainbehera. Emakumearen
emantzipaziorako lehenengo urratsak
•Zerbitzuen hobekuntza: Segurantza Sozialaren hasiera
•Informazioaren garapena. Telebista
•Hezkuntzaren hobekuntza
•Mundu intelektualaren indarra
•Ekonomiaren Hazkundea (1959-1962): Egonkortze Plana .
•Helburuak: ekonomia liberalizatzea, interbentzionismoa
murriztea, Ogasunaren defizita hobetzea eta atzerriko
inbertsioak erakartzea.
•Derrigorrezko austeritatea ezarri zen gastua eta inflazioa
kontrolatzeko.
•Alde positiboak eta negatiboak (azaldu)
•Garapen Planak (1962-1975):
•Lau urteko hiru Garapen Plan .
•Helburu nagusia per capita errenta igotzea .
•Lehentasunezko inbertsioen norabideak adierazten ziren.
•Ekimen pribatua sustatu zen.
•Garapenguneak sortu ziren.
•Garapen-sektore handienak autogintza eta etxekotresnagintza.
•Ekipo-ondasunen eta teknologiaren inportazioa handitu zen.
•Turismotik eta emigranteek bidalitako dibisei esker lortu zen
kapitala.
•Atzerriko kapitalaren presentzia handitu zen.
•Nekazaritzaren atzerapenaren ondorioz emigrazioa hazi zen..
INGURU HISTORIKOA. ARLO EKONOMIKOA:
TESTUAREN IRUZKINA
AURREKARIAK
•1957an, EUROPAKO EKONOMI ELKARTEA (EEE-CEE) sortu zen
(Holanda, Belgika, Luxenburgo, Frantzia, Alemania eta Italia).
•Europako batasun ekonomikoaren inguruko iritzi ezberdinak
frankismoan.
•1959tik, sartzeko elkarrizketa-eskabidea egin zion EEEri. Oztopo
nagusia: erregimenaren ezaugarri diktatorialak eta antidemokratikoak.
•1962ko otsailean, Espainiako gobernuak berriro EEEn sartzeko
eskaera formala burutu zuen.
•EEEko Ministro Kontseiluaren erantzuna elkarrizketak hasteko aukera
onartzea izan zen, baina Europako Parlamentuak horren aurkako
erreakzio gogorra izan zuen.
AURREKARIAK
•OPOSIZIO ESPAINIARRAren bilakaera Gerra Hotza-dela eta.
Ordezkaritza komunistaren bazterketa.
•Alderdi errepublikarrak europarren arteko batasun-proiektu baten
inguruan biltzen hasi ziren, eta harremanak ezarri zituzten indar
monarkikoekin eta kristau-demokratekin (gogoratu euskal
oposizioaren dokumentua Parisen 1957an).
•1962an, barrutik eta erbestetik iritsitako ehun bat ordezkarik
(oposizio “moderatua”) erregimenaren izaera antidemokratikoa salatu
zuten Munichen, Espainiak Europako Ekonomi Elkartean sartzeko
baimena tramitatu zuen unean.
AURREKARIAK
TESTUAREN IRUZKINA
ONDORIOAK
•Municheko Kongresuan adosturikoak ez zuen zer
ikusirik Francoren erregimenarekin:
ONDORIOAK
KONGRESUAN ZEHAZTUTAKOA ERREGIMEN FRANKISTA
• Demokrazia liberala • Demokrazia organikoa
• Herritarren eskubide eta
askatasunak
• Espainiarren Forua
• Hauteskunde prozesu libreak • Erreferendum Legea
• Aniztasun politikoa eta
sindikala
• Mugimendu Nazionalaren
monopolio politikoa
• Sindikatu bertikala
• Botere banaketa • Francoren erabateko agintea
• Politika deszentralizatzailea
• Espainiako eredu bateratu eta
zentralista
 Ez zen Espainiako erregimen totalitarioan aldaketarik egon.
 Espainiako prensa ofizialean IV.Kongresua belzteko kanpaina hasi zen.
“Contubernio de Munich” izendatua izan zen irrigarri uzteko, erregimenaren
aurkako azpijokoa bailitzan eta partehartzaileak traidoretzat eta
marxistatzat hartu zituzten. Gobernuak Municheko Kongresuan parte-
hartzaileak itzultzean, atxilotu, Kanarietara deportatu edo erbesteratu
zituen. Honek nazioarteko kritikak aragotu zituen.
 Ekainaren 8an onarturiko dekretu baten bidez, Espainiarren Foruaren
14.artikulua (espainiarrek euren bizilekua nazio-lurraldearen barruan
askatasunez finkatzeko eskubidea) bi urterako baliogabetu zuen.
 Francoren aldeko manifestazioak antolatu zituen erregimenak oposizioak
lorturiko propaganda murrizteko.
 Halere, ezin izan zuten bilera ixilarazi (greba edo ikasleen protestaldiekin
bezala) atzerrian izan zelako. Prensaren kanpainak erregimenak erabilitako
arma esaguratsua izan zen baina berriak pentsatu baino oihartzun handiagoa
eskuratu zuen eta ondorioz, horren arduradun angusia, Arias Salgadok
kargua galdu zuen eta horren ordez Fraga Iribarnek bete zuen lekua.
ONDORIOAK
 Espainian eskandalu handia sortu zen, eta ondorioz, errepresioa handitu
zen. Ordena Publikoko Auzitegia (TOP) sortu zen, eta horrek langileak,
profesionalak eta ikasleak euren iritzi politikoengatik epaitu zituen,
oposizioari ospea eman zioten prozesu arbitrarioen bidez. Julián Grimau
buruzagia 1963an hil zutenean komunisten aurkako jazarpenak
nazioarteko oihartzuna izan zuen.
 Europako Ekonomia Elkartean sartzeko eskaerari ezetza jaso zuen
Espainiak handik gutxira. Europako Parlamentuak uko egin zion jardurak
guztiz demokratikoak bermatzen zituzten estatuak soilik egon zitezkeela
argudiatuz.
ONDORIOAK
•Municheko Kongresua frankismoaren aurreko oposizio moderatuaren lehenengo
adierazpena izan zen. Dena dela, Kongresuak iraun zuen bitartean, barneko eta
kanpoaldeko oposizioen arteko ezberdintasunak agerian geratu ziren. Baikortasun
handiz, bilera bukatutakoan, erbesteraturikoen bileraren buruzagia zen Salvador de
Madariagak dokumentu horrek Gerra Zibilaren bukaera seinalatzen zuela adierazi zuen.
Baina egia esan, dokumentuan ez zen zehazten Espainiako etorkizuneko demokrazia
errepublika edo monarkia izango zen (oso zatituta zeuden parte-hartzaileak) eta ez zen
lortzeari begirako egutegirik finkatu.
•Espainiako ordezkariek huts egin zuten espainiarren gehiengoa euren alde zegoela
baieztatzean, erregimen frankista ez zelako inoiz arrisku larrian egon. Ezkutuko oposizioa
eta grebak egon bazeuden ere, ez zuten gaitasunik epe labur edo ertainean erregimena
garaitzeko.
•Elizak ez zuen adierazpenik egin, nahiz eta jada zatiren bat zabaltze politikoaren alde
egon. Juan Borboitarrak kongresuarekiko jarrera zalantzagarria izan zuen, are gehiago,
presioen eraginez monarkikoen parte hartzea gaitzetsi zuen Francorekiko harremana ez
apurtzearren (semearen etorkizuna kolokan ez uzteko?)
•Bukatzeko, gogoratu biolentziaren erabilpena baztertzen duela oposizioak, 2MG osteko
atzerriko interbentzio militarra, estatu-kolpea edo langileen iraultza jada baztertuta
(anarkistak eta komunistak ez ziren Munichen egon!).
BALORAZIOA
EUROPAKO MUGIMENDUAREN
KONGRESUAK 118 ORDEZKARI
ESPAINIARREN PROPOSAMENEZ
MUNICHEN HARTUTAKO ERABAKIA
(1962-VI-07/08)
EGILEA: Mentxu Gandarias Ipiña

1962ko MUNICHEKO KONGRESUA. IRUZKINA ZUZENTZEKO JARRAIBIDEAK.

  • 1.
    EUROPAKO MUGIMENDUAREN KONGRESUAK 118ORDEZKARI ESPAINIARREN PROPOSAMENEZ MUNICHEN HARTUTAKO ERABAKIA (1962-VI-07/08) EGILEA: Mentxu Gandarias Ipiña
  • 3.
    EUROPAN (EEE) SARTZEKO BALDINTZADEMOKRATIKOAK EZINBESTEKOAK DIRA ESTATU DEMOKRATIKOAREN OINARRIZKO EZAUGARRIEN AZALPENA ETORKIZUNEAN ESPAINIAK ESKURATUKO DITUELAKO ITXAROPENA BIOLENTZIAREN BAZTERKETA HELBURUA LORTZEKO
  • 4.
  • 5.
    TESTU MOTA JATORRIAREN ARABERA FORMAREN ARABERA EDUKIAREN ARABERA •Lehen mailakoinformazioa. •Gertaeraren protagonista garaikideek idatzitako dokumentua, hau da, testu historikoa. •Izaera aldetik, testu zirkunstantziala da, lege izaerarik gabeko adierazpen publikoa da. , 1962ko Europar Mugimenduaren IV.Kongresuaren erabakiaren pasarte bat. • Edukiari begira gai nagusia politikoa da, estatu demokratiko baten ezaugarriak laburbiltzen ditu.
  • 6.
    •Egilea kolektiboa da. •1962an,Alemaniako Munichen burutu zen Europako Mugimenduak antolaturiko IV.Kongresua eta han Francoren erregimenaren aurkako oposizio demokratiko zabala (barnekoa zein erbesteratutakoa) [komunistak izan ezik gainontzeko guztiak: monarkiko liberalak, demokrata- kristauak, sozialdemokratak, sozialistak, Eusko Jaurlaritzako kideak eta nazionalista katalanak (ez Generalitateko kideak)] ordezkatu zuten 118 espainiar joan ziren. •Espainiako iraganaz, orainaz eta etorkizunaz askatasunez eztabaidatzeko eta, ahal bazen, batez ere etorkizunari buruzko gogoetak dokumentu batean laburbiltzeko. EGILEA
  • 7.
    •Ezinezkoa izan zenguztiak batzar bakar batean elkartzea: •Gil Robles (II.Errepublikako CEDAko buruzagia eta Espainia barruko oposizio monarkikoaren figura nagusia), ez zen prest agertu Espainiako etorkizunaz erbesteratutakoekin eztabaidatzeko. •II.Errepublikako figura ezkertiar gehienak (Negrín, Largo Caballero eta 1962an Indalecio Prieto) hil arren, erbesteratuek izpiritu errepublikarra oraindik gordetzen zuten Fronte Popularreko gobernuaren legitimitatea aldarrikatuz eta, horregatik konponbide monarkiko konstituzionala onartzen hasi zenean, begi txarrez ikusi zituzten barneko oposizioan aritzen zirenen jarrera moderatuagoak.
  • 8.
    •Bi batzar ezberdinsortu ziren. •Barneko oposizioa biltzeko batzarraren buruzagitza José María Gil-Robles-k izan zuen . •Kanpoaldeko batzarrarena Salvador Madariagak (Washington eta Pariseko enbaxadore espainiarra II.Errepublikan). •Oso ondorio antzekoak bildu zituztenez, dokumentu bateratua adostu zuten amaieran. •Ezadostasun bakarra eratu beharreko estatuaren definizioa zen (errepublika? monarkia?) baina ez zen Kongresuaren helburua hori zehaztea eta beraz, dokumentutik bazterturik geratu zen.
  • 9.
    HELBURUA •Dokumentu publikoa da,Europako Mugimenduaren IV.Kongresuaren bukaeran eta laburpen gisa, egileek sinaturiko erabakiaren zatia. Hartzaileak espainiar guztiak baina batez ere, Franco eta bere gobernua dira eskaera burutzea euren esku zegoen eta. Era berean eta kontuan izanda Espainiak EEEn sartzeko egindako eskaera, idazkiak ere eragina izan beharko zuen erakunde horretako buruzagiengan erantzuna emateko orduan espainiar oposizioak esandakoa kontuan hartzekoa baitzen. •Nazioarteko testua. •Argitaraturiko erabakiaren asmo nagusia Europako egituretan sartu ahal izateko Espainiak erregimen demokratikoa eratzeko bete beharko zituen derrigorrezko baldintzak laburbiltzea eta eskatzea da.
  • 10.
    KOKAPENA DENBORA ETAESPAZIOAN Aro Garaikidean, XX. mendearen 2.zatian, II.Errepublika eta Gerra Zibila bukatutakoan, Francoren diktaduraren bigarren etapan, II.Mundu Gerra osteko normalizazio diplomatikoan, EEE sortu ostean, lehendabiziko Garapen Plana hasteko urtean, 1962an. •Alemaniako Munich-en onartua. Erregimen frankistaren oposizioa elkartu zen, Espainian bizi zena zein arrazoi politiko eta ideologikoengatik erbesteratuta zegoena. Bilera hau Espainian ezin zen sortu.
  • 11.
  • 12.
    EUROPAN (EEE) SARTZEKO BALDINTZADEMOKRATIKOAK EZINBESTEKOAK DIRA ESTATU DEMOKRATIKOAREN OINARRIZKO EZAUGARRIEN AZALPENA ETORKIZUNEAN ESPAINIAK ESKURATUKO DITUELAKO ITXAROPENA BIOLENTZIAREN BAZTERKETA HELBURUA LORTZEKO
  • 13.
    •Europar Mugimenduaren Kongresuak,Munichen 1962an elkarturik, Europar Konbentzioaren eta Europako Gizarte Gutunaren arabera Europan (EEE) sartzeko ezinbesteko baldintza herrialdeak erregimen demokratikoa izatea dela gogoratzen dio Espainiari. Ezaugarri nagusiak hauexek lirateke: 1.Herritarren benetako ordezkaritza duten erakunde demokratikoak eratzea eta horiek gobernuaren gaineko kontrola egitea. 2.Gizabanakoen oinarrizko eskubideak bermatzea, batez ere, iritzi askatasuna. 3.Lurralde administrazio deszentralizatzailea (lurralde naturalen izaera aitortzea). 4.Lan munduko eskubideak errespetatzea: aniztasun sindikala edo greba egiteko eskubidea, besteak beste. 5.Aniztasun politikoa izatea eta oposizio lana burutzeko eskubidea errespetatzea. •Aipaturiko puntuetan oinarrituriko bilakaera lortuta, helburua Espainian demokrazia ezartzea da, eta horretarako zuhurtasun politikoa eta indarkeriaren bazterketaren beharra azpimarratzen dira.
  • 14.
  • 15.
  • 16.
    Barne politikaren ezaugarriak •Sarrera:Francoren diktaduraren ezarpena eta iraupena. •Erregimen frankistaren oinarri ideologiko nagusien azalpena: izaera militarra, muturreko nazionalismo espainiarra, nazionalkatolizismoa, antiliberalismoa, antikomunismoa, korporatibismo faxista. •Erregimen frankistaren marku juridiko nagusia: Lanaren Forua, Gorteak eratzeko Legea, Espainiarren Forua, Erreferendum Legea, Buruzagitzaren Ondorengotza Legea, Mugimendu Nazionalaren Printzipioak, Estatuaren Lege Organikoak. •Politika inmobilista 60.hamarkadan. 1966ko Prentsa Legea. •Oposizioaren bilakaera: alderdi politikoak (PCEren garrantzia), langile mugimendua eta greben salto kualitatiboa=aldarrikapen politikoak, Unibertsiteko belaunaldi berria, ETAren agerpena eta Elizaren jarrera kritikoa erregimenarekiko.
  • 17.
    Kanpo-politikaren ezaugarriak: •2.Mundu Gerraosteko zigorra . •Gerra Hotzaren testuingurua. Mundua bi bloketan banaturik. •Isolatze diplomatikoaren apurketa. 1953ko akordioak Vatikano eta AEBekin. NBEn sartzeko eskubidea. •Prozesu deskolonizatzailea: Maroko eta Ginea. •EEEren sorkuntza eta espainiar interesak. (aipatu, ez azaldu, hori aurrekarietan azaldu beharrekoa baita)
  • 18.
    INGURU HISTORIKOA. ARLOSOZIALA: •Gizarte mailan talde nagusiren babesa (gure hirukia) : Eliza, Armada, Falange. Horrekin batera, giza-talde ezberdinak (goi-burgesia,….). •Arma nagusiak gizartea kontrolatzeko: oposizioaren desagerpena, zentsura komunikabideetan, hezkuntzaren kontrola (gazteriaren kontrol ideologikoa: elkarteak gazte eta emakumeei begira) eta propaganda. •60.hamarkadako hazkunde ekonomikoaren ondoriozko aldaketa sozialak: •Migrazio-mugimenduak. Nekazal exodoa eta atzerrria joateko joera: Frantzia, Alemania eta Suitzara, nagusiki. •Desoreka demografikoa. •Erdi-mailako klasearen hazkundea •Hirien hazkundea eta kostaren gehiegizko ustiapena •Ikuspegi tradizionalaren gainbehera. Emakumearen emantzipaziorako lehenengo urratsak •Zerbitzuen hobekuntza: Segurantza Sozialaren hasiera •Informazioaren garapena. Telebista •Hezkuntzaren hobekuntza •Mundu intelektualaren indarra
  • 19.
    •Ekonomiaren Hazkundea (1959-1962):Egonkortze Plana . •Helburuak: ekonomia liberalizatzea, interbentzionismoa murriztea, Ogasunaren defizita hobetzea eta atzerriko inbertsioak erakartzea. •Derrigorrezko austeritatea ezarri zen gastua eta inflazioa kontrolatzeko. •Alde positiboak eta negatiboak (azaldu) •Garapen Planak (1962-1975): •Lau urteko hiru Garapen Plan . •Helburu nagusia per capita errenta igotzea . •Lehentasunezko inbertsioen norabideak adierazten ziren. •Ekimen pribatua sustatu zen. •Garapenguneak sortu ziren. •Garapen-sektore handienak autogintza eta etxekotresnagintza. •Ekipo-ondasunen eta teknologiaren inportazioa handitu zen. •Turismotik eta emigranteek bidalitako dibisei esker lortu zen kapitala. •Atzerriko kapitalaren presentzia handitu zen. •Nekazaritzaren atzerapenaren ondorioz emigrazioa hazi zen.. INGURU HISTORIKOA. ARLO EKONOMIKOA:
  • 20.
  • 21.
    •1957an, EUROPAKO EKONOMIELKARTEA (EEE-CEE) sortu zen (Holanda, Belgika, Luxenburgo, Frantzia, Alemania eta Italia). •Europako batasun ekonomikoaren inguruko iritzi ezberdinak frankismoan. •1959tik, sartzeko elkarrizketa-eskabidea egin zion EEEri. Oztopo nagusia: erregimenaren ezaugarri diktatorialak eta antidemokratikoak. •1962ko otsailean, Espainiako gobernuak berriro EEEn sartzeko eskaera formala burutu zuen. •EEEko Ministro Kontseiluaren erantzuna elkarrizketak hasteko aukera onartzea izan zen, baina Europako Parlamentuak horren aurkako erreakzio gogorra izan zuen. AURREKARIAK
  • 22.
    •OPOSIZIO ESPAINIARRAren bilakaeraGerra Hotza-dela eta. Ordezkaritza komunistaren bazterketa. •Alderdi errepublikarrak europarren arteko batasun-proiektu baten inguruan biltzen hasi ziren, eta harremanak ezarri zituzten indar monarkikoekin eta kristau-demokratekin (gogoratu euskal oposizioaren dokumentua Parisen 1957an). •1962an, barrutik eta erbestetik iritsitako ehun bat ordezkarik (oposizio “moderatua”) erregimenaren izaera antidemokratikoa salatu zuten Munichen, Espainiak Europako Ekonomi Elkartean sartzeko baimena tramitatu zuen unean. AURREKARIAK
  • 23.
  • 24.
    •Municheko Kongresuan adosturikoakez zuen zer ikusirik Francoren erregimenarekin: ONDORIOAK KONGRESUAN ZEHAZTUTAKOA ERREGIMEN FRANKISTA • Demokrazia liberala • Demokrazia organikoa • Herritarren eskubide eta askatasunak • Espainiarren Forua • Hauteskunde prozesu libreak • Erreferendum Legea • Aniztasun politikoa eta sindikala • Mugimendu Nazionalaren monopolio politikoa • Sindikatu bertikala • Botere banaketa • Francoren erabateko agintea • Politika deszentralizatzailea • Espainiako eredu bateratu eta zentralista
  • 25.
     Ez zenEspainiako erregimen totalitarioan aldaketarik egon.  Espainiako prensa ofizialean IV.Kongresua belzteko kanpaina hasi zen. “Contubernio de Munich” izendatua izan zen irrigarri uzteko, erregimenaren aurkako azpijokoa bailitzan eta partehartzaileak traidoretzat eta marxistatzat hartu zituzten. Gobernuak Municheko Kongresuan parte- hartzaileak itzultzean, atxilotu, Kanarietara deportatu edo erbesteratu zituen. Honek nazioarteko kritikak aragotu zituen.  Ekainaren 8an onarturiko dekretu baten bidez, Espainiarren Foruaren 14.artikulua (espainiarrek euren bizilekua nazio-lurraldearen barruan askatasunez finkatzeko eskubidea) bi urterako baliogabetu zuen.  Francoren aldeko manifestazioak antolatu zituen erregimenak oposizioak lorturiko propaganda murrizteko.  Halere, ezin izan zuten bilera ixilarazi (greba edo ikasleen protestaldiekin bezala) atzerrian izan zelako. Prensaren kanpainak erregimenak erabilitako arma esaguratsua izan zen baina berriak pentsatu baino oihartzun handiagoa eskuratu zuen eta ondorioz, horren arduradun angusia, Arias Salgadok kargua galdu zuen eta horren ordez Fraga Iribarnek bete zuen lekua. ONDORIOAK
  • 26.
     Espainian eskandaluhandia sortu zen, eta ondorioz, errepresioa handitu zen. Ordena Publikoko Auzitegia (TOP) sortu zen, eta horrek langileak, profesionalak eta ikasleak euren iritzi politikoengatik epaitu zituen, oposizioari ospea eman zioten prozesu arbitrarioen bidez. Julián Grimau buruzagia 1963an hil zutenean komunisten aurkako jazarpenak nazioarteko oihartzuna izan zuen.  Europako Ekonomia Elkartean sartzeko eskaerari ezetza jaso zuen Espainiak handik gutxira. Europako Parlamentuak uko egin zion jardurak guztiz demokratikoak bermatzen zituzten estatuak soilik egon zitezkeela argudiatuz. ONDORIOAK
  • 27.
    •Municheko Kongresua frankismoarenaurreko oposizio moderatuaren lehenengo adierazpena izan zen. Dena dela, Kongresuak iraun zuen bitartean, barneko eta kanpoaldeko oposizioen arteko ezberdintasunak agerian geratu ziren. Baikortasun handiz, bilera bukatutakoan, erbesteraturikoen bileraren buruzagia zen Salvador de Madariagak dokumentu horrek Gerra Zibilaren bukaera seinalatzen zuela adierazi zuen. Baina egia esan, dokumentuan ez zen zehazten Espainiako etorkizuneko demokrazia errepublika edo monarkia izango zen (oso zatituta zeuden parte-hartzaileak) eta ez zen lortzeari begirako egutegirik finkatu. •Espainiako ordezkariek huts egin zuten espainiarren gehiengoa euren alde zegoela baieztatzean, erregimen frankista ez zelako inoiz arrisku larrian egon. Ezkutuko oposizioa eta grebak egon bazeuden ere, ez zuten gaitasunik epe labur edo ertainean erregimena garaitzeko. •Elizak ez zuen adierazpenik egin, nahiz eta jada zatiren bat zabaltze politikoaren alde egon. Juan Borboitarrak kongresuarekiko jarrera zalantzagarria izan zuen, are gehiago, presioen eraginez monarkikoen parte hartzea gaitzetsi zuen Francorekiko harremana ez apurtzearren (semearen etorkizuna kolokan ez uzteko?) •Bukatzeko, gogoratu biolentziaren erabilpena baztertzen duela oposizioak, 2MG osteko atzerriko interbentzio militarra, estatu-kolpea edo langileen iraultza jada baztertuta (anarkistak eta komunistak ez ziren Munichen egon!). BALORAZIOA
  • 28.
    EUROPAKO MUGIMENDUAREN KONGRESUAK 118ORDEZKARI ESPAINIARREN PROPOSAMENEZ MUNICHEN HARTUTAKO ERABAKIA (1962-VI-07/08) EGILEA: Mentxu Gandarias Ipiña