SlideShare a Scribd company logo
3.

SANTO TOMAS

3.1.

EZAGUTZA: ARRAZOIA FEDEAREN ZERBITZUAN

Ezagutzaren arloan, arrazoia fedearen mende eta zerbitzura dago. San Tomasen ustez, fedea eta
arrazoia egiara iristeko bi modu desberdin dira, baina topo egiteko joera dute. Hori argitzeko hiru
egia mota bereizten dira: arrazoiaren berezko egiak, fedearen berezko egiak, eta aldi berean
arrazoizkoak eta fedezkoak diren egiak.
Arrazoiaren berezko egiak arrazoiak bakarrik ezagutzen dituenak dira. Baina arrazoiaren berezko
egia horiek ezin dute fedearen aurka egon; eta hala baleude, oker leude ke. Arrazoiaren
mendekotasuna fedearen aurka ezin egotean datza. Adibidez (hau ez zuen Tomasek ezagutuL
mende batzuk beranduago, Unibertsoaren erdian Eguzkia zegoela, eta ez Lurra, zioen baieztapena,
fedearen aurkakotzat hartu zuen Elizak, eta hortik okerra zela ondorioztatu zuen, ezinezkoa baitzen
arrazoia fedearen aurka egotea. Arrazoiak bere egia du; izan ere, guztiz benetakoak ditu oinarriak.
San Tomasen ustez, ordea, ez da baliozkoa bi egien irtenbide averroista. Egiazkoaren aurkakoa
ezin da izan gezurrezkoa besterik. Egia bera dira fedearena eta arrazoiarena; bi egiak ez dira
aurkakoak, eta batak ez du bestea gezurtatzen.
Fedearen berezko egiak fedeak bakarrik ezagutzen dituenak dira. Arrazoiak ezin ditu fedearen
baieztapen guztiak frogatu, arrazoia esperientzian oinarritzen delako, eta fedezko gertakizun
batzuez esperientziarik ez dagoelako. Adibidez, arrazoiak ezin du jakin Jainkoa Hirutasun Santua
denik -Aita, Semea eta Espiritu Santua-, ezta Jainkoa gizaki batengan haragitu zenik ere. Fedea
espirituak duen gaitasuna da; fede horren eraginez gugan betiereko bizitza hasten da, eta
adimenak erakusten ez zaiguna onartzen duo Arrazoia eta fedea elkarren osagarri izanik, zer
gertatuko litzateke egia filosofiko batek fedearen egia ba ten aurkakoa baieztatuko balu? Betiereko
bizitza errebelazioa onartzen denean hasten da gizakiaregan; errebelazioa Jainkoaren aginpidean
oinarritzen da. Jainkoaren egia -grazia-onartzean, ez da giza izaera ezabatzen, hobetu baizik; giza
izaera itxuraldatu egiten du eta bere amaierara bultzatzen duo
Arrazoizko eta fedezko egiak arrazoiak eta fedeak ezagutzen dituztenak dira. Adibidez, arrazoiak
fedearen egia hauek froga ditzake: Jainkoa existitzen dela, bakarra dela eta bere sorkarietatik
ondoriozta daitezkeen ezaugarriak dituela. Arrazoizko eta fedezko egien arloan, arrazoiaren lana
fedearen egiak sinesgarriago bihurtzea da. Arrazoiaren ondorioak errebelazioarekin bat egiten ez
dutenean, teologiak epailearena egiten duo Kasu horietan, teologiak esan dezake metodo
arrazionala ez dela ondo erabili, ondorioak gezurra baitira, edo ezagutza arrazionalaren eremua
gainditu dela, frogatzeko aukerarik ez dagoelako.
Arrazoiaren ezagutza-bidea Aristotelesek azaldutakoa da. Ezagutza esperien tzian hasten da.
Adimen geldoak esperientzietako irudiak jasotzen ditu. Ondoren, adimen eragileak, abstrakzioa
eginez, forma unibertsalak ateratzen ditu, banako substantzia (gauza) antzeko edo berdinetatik.
Beraz, ezagutzea abstrakzioa egitea da; hau da, substantzia (gauza) banakoetatik banakoek
batzan edo komunean duten forma unibertsala ateratzea. Arrazoiak laguntza handia eman dezake
teologia zientzia gisa eraikitzeko: batetik, ordenazio zientifikorako prozeduretan erabil daiteke;
bestetik, fedeko artikuluak argitzeko erabilgarriak diren datu zientifikoak ere ekar ditzake.
Forma unibertsalak ez dira berez. Banako izakiak existitzen dira bakarrik, eta forma unibertsalak
banako izaki horietan daude. Banakoetan egon aurretik, forma uniber tsalak Jainkoaren adimenean
daude, Jainkoaren sorkarien eredu gisa. Gainera, forma uniber tsalak geure adimenean daude
geuk banako substantziak ezagutzean (nominalistek forma unibertsalak kontzeptu besterik ez direla
esaten dute, hau da, geure adimenetik kanpo ez daudela).
Egia honela definitzen da: adimenaren eduki bat egiazkoa izango da, eduki ho rrek edukian bertan
ezagututako gauza egoki agertzen badu. Ezagutza eta ezagututakoaren arteko adostasuna da egia.
Teologia naturalak arrazoia metodo arrazionala erabiltzera bultzatu nahi du, horre k topa dezan
teologia errebelatuak jada aurkitu duena, fedearen egia frogaezinaz baliatuz. Gure fedea arrazoiaz
gaindi dago, eta ezin da frogatu arrazoiak beharrezko dituen argumentuak erabiliz. Baina, era
berean, egiazkoa da eta, hortaz, ez da arrazoiaren kontrakoa; horregatik, ezin da inolaz ere
ezeztatu arrazoiak beharrezko dituen ar gumentuak erabiliz.

3.2. JAINKOAREN EXISTENTZIA: BOST IBILBIDEAK
Lehen bidea edo motor ibilgearena: Aristotelesen argudioa errepikatzen da: esperientziak
erakusten digunez, gauzak higitu egiten dira, eta higitzen den guztia beste gauza batek higiarazten
duo Elkar higiarazten duten motor segidak ezin dira infinituak izan; hortaz, higiarazi ez den lehen
motor bat dago, eta motor «hori da guztiek Jainkoa deitzen dutena».
Bigarren bidea edo kausa arazleena: Esperientziaren arabera, kausa guztiak aurreko kausa baten
ondorioa dira. Baina ezin da kausen segida amaigabe bat osa tu; beraz, kausa arazle bat dago,
lehen kausa edo kausa kausatu gabea: «Denek Jainkoa esaten diote».
Hirugarren bidea edo izate kontingenteena: Esperientziak esaten digu munduan sorrera eta galera
gertatzen di rela: ga uza k existitzen hasten di ra eta existitzea ri uzten diote, kontingentea k di ra.
Guztia k existitzeko denbora tarte jakin bat du, guztia kontingentea da; hortaz, ezer existitzen ez
zen garai bat ere izan zen. Izan ere, existitzen dena existitzen denaren ondotik soilik hasten da
existitzen. Guztia kontingentea balitz, orain ez litzateke ezer izango, eta bistakoa da hori faltsua
dela; beraz, izateen artean bat halabeharrez izango da beharrezkoa, eta horrek bere baitan izango
du behar horren kausa: alegia, «guztiek Jainkoa deitzen dutena ».
Laugarren bidea edo perfekzio mailena: Esperientziak esaten digu izateek perfekzio mailak
dituztela: batzuk besteak baino hobeak, egiazkoagoak edo prestuagoak direla ikusten dugu.
Gehiago edo gutxiago direla diogu, goren mailara zenbateraino hurbiltzen diren kontuan hartuta,
eta edozein perfekzio motatan, gorena da mota horren barruan den guztiaren kausa. Izate segida
batzuk perfekzio mugatuko kausa dira, eta kasu horietan, ezin da infiniturantz jo. Beraz, izate goren
bat dago; izate horrek goren mailako perfekzio guztiak ditu, eta hori da perfekzio ororen azkeneko
eta lehenengo kausa.
Bosgarren bidea edo munduaren ordenarena: Izateek naturan duten xedean oinarritzen da.
«Adimenik ez duten zenbait gauzak xede batekin jokatzen dute; komeni zaiena lortzeko, beti edo ia
beti modu berean jokatzen dutela egiaztatu da». Adimenik ez duena ez da bere xederantz joaten,
ulertzen eta ezagutzen duen norbaitek eramaten ez badu; esentziarekin bat ez datorren adimenak hau da, aktualizatzeko beharra duen potentzialtasunak aurretik kausa bat behar du, ulertu ahal
izateko ordena tu duen kausa bato Ezinezkoa da segida infiniturik; hortaz, adimena duen izate bat
bada, eta izate horrek gauza bakoitza bere xederantz era maten du; horri Jainkoa esaten diogu.

More Related Content

Viewers also liked

Lego
LegoLego
Abderraman i emirato independiente
Abderraman i emirato independienteAbderraman i emirato independiente
Abderraman i emirato independiente
mariaeulaliacs
 
Programa 18
Programa 18Programa 18
Programa 18
Malcon Beltran
 
Vietcombank smart otp_hdsd
Vietcombank smart otp_hdsdVietcombank smart otp_hdsd
Vietcombank smart otp_hdsd
nguyen03
 
Thu mua laptop cũ giá cao
Thu mua laptop cũ giá caoThu mua laptop cũ giá cao
Thu mua laptop cũ giá caoRoyal Scent
 
Vocabulario
VocabularioVocabulario
8조 피플익스프레스 경영성과
8조 피플익스프레스 경영성과8조 피플익스프레스 경영성과
8조 피플익스프레스 경영성과lucky one plus mis
 
Nguoithuake
NguoithuakeNguoithuake
Nguoithuake
LanLT2011
 
Dictadura Primo de Rivera
Dictadura Primo de RiveraDictadura Primo de Rivera
Dictadura Primo de Rivera
pdacber
 
La cpu.....grupo 5
La cpu.....grupo 5La cpu.....grupo 5
La cpu.....grupo 5
Andreita Lambert
 
Ch 7 Bankruptcy in CA - how much did lawyer cost?
Ch 7 Bankruptcy in CA - how much did lawyer cost?Ch 7 Bankruptcy in CA - how much did lawyer cost?
Ch 7 Bankruptcy in CA - how much did lawyer cost?
hlyimigleepyapryl
 
Capstone Paper 2014
Capstone Paper 2014Capstone Paper 2014
Capstone Paper 2014
Sarah DeCloux
 
Telefonia movil automatica
Telefonia movil automaticaTelefonia movil automatica
Telefonia movil automatica
Natan Fernandez Bailon
 
LogoBlackAndWhiteNoText
LogoBlackAndWhiteNoTextLogoBlackAndWhiteNoText
LogoBlackAndWhiteNoTextClinton John
 
Prinses Esmeralda wil schadevergoeding van Groot-Brittannië
Prinses Esmeralda wil schadevergoeding van Groot-BrittanniëPrinses Esmeralda wil schadevergoeding van Groot-Brittannië
Prinses Esmeralda wil schadevergoeding van Groot-Brittannië
Thierry Debels
 
Cinco vías de santo tomas
Cinco vías de santo tomasCinco vías de santo tomas
Cinco vías de santo tomas
Zuriñe Uriarte Martinez
 
Evaluating Websites
Evaluating WebsitesEvaluating Websites
Evaluating Websites
Lisa West
 
Gradiente de un campo escalar
Gradiente de un campo escalarGradiente de un campo escalar
Gradiente de un campo escalar
Leslie Perez
 
Tarea Redes hipertextuales en el aula (Quiñones roque césar pedro) Slideshare
Tarea Redes hipertextuales en el aula (Quiñones roque césar pedro) SlideshareTarea Redes hipertextuales en el aula (Quiñones roque césar pedro) Slideshare
Tarea Redes hipertextuales en el aula (Quiñones roque césar pedro) Slideshare
tecnologia1234
 

Viewers also liked (20)

Lego
LegoLego
Lego
 
Abderraman i emirato independiente
Abderraman i emirato independienteAbderraman i emirato independiente
Abderraman i emirato independiente
 
Programa 18
Programa 18Programa 18
Programa 18
 
Vietcombank smart otp_hdsd
Vietcombank smart otp_hdsdVietcombank smart otp_hdsd
Vietcombank smart otp_hdsd
 
Thu mua laptop cũ giá cao
Thu mua laptop cũ giá caoThu mua laptop cũ giá cao
Thu mua laptop cũ giá cao
 
Vocabulario
VocabularioVocabulario
Vocabulario
 
8조 피플익스프레스 경영성과
8조 피플익스프레스 경영성과8조 피플익스프레스 경영성과
8조 피플익스프레스 경영성과
 
Nguoithuake
NguoithuakeNguoithuake
Nguoithuake
 
Dictadura Primo de Rivera
Dictadura Primo de RiveraDictadura Primo de Rivera
Dictadura Primo de Rivera
 
La cpu.....grupo 5
La cpu.....grupo 5La cpu.....grupo 5
La cpu.....grupo 5
 
Ch 7 Bankruptcy in CA - how much did lawyer cost?
Ch 7 Bankruptcy in CA - how much did lawyer cost?Ch 7 Bankruptcy in CA - how much did lawyer cost?
Ch 7 Bankruptcy in CA - how much did lawyer cost?
 
Capstone Paper 2014
Capstone Paper 2014Capstone Paper 2014
Capstone Paper 2014
 
Telefonia movil automatica
Telefonia movil automaticaTelefonia movil automatica
Telefonia movil automatica
 
LogoBlackAndWhiteNoText
LogoBlackAndWhiteNoTextLogoBlackAndWhiteNoText
LogoBlackAndWhiteNoText
 
Prinses Esmeralda wil schadevergoeding van Groot-Brittannië
Prinses Esmeralda wil schadevergoeding van Groot-BrittanniëPrinses Esmeralda wil schadevergoeding van Groot-Brittannië
Prinses Esmeralda wil schadevergoeding van Groot-Brittannië
 
En clase
En claseEn clase
En clase
 
Cinco vías de santo tomas
Cinco vías de santo tomasCinco vías de santo tomas
Cinco vías de santo tomas
 
Evaluating Websites
Evaluating WebsitesEvaluating Websites
Evaluating Websites
 
Gradiente de un campo escalar
Gradiente de un campo escalarGradiente de un campo escalar
Gradiente de un campo escalar
 
Tarea Redes hipertextuales en el aula (Quiñones roque césar pedro) Slideshare
Tarea Redes hipertextuales en el aula (Quiñones roque césar pedro) SlideshareTarea Redes hipertextuales en el aula (Quiñones roque césar pedro) Slideshare
Tarea Redes hipertextuales en el aula (Quiñones roque césar pedro) Slideshare
 

Similar to Agustin hiponako epigrafeak

Hiponako Agustin
Hiponako AgustinHiponako Agustin
Hiponako Agustin
Andeka
 
MITO ETA LOGOS1.pptx
MITO ETA LOGOS1.pptxMITO ETA LOGOS1.pptx
MITO ETA LOGOS1.pptx
ssuser89e758
 
Platonen iritziz, Estatu zuzena lortzen da prestatuenak agintzen dabenean.
Platonen iritziz, Estatu zuzena lortzen da prestatuenak agintzen dabenean.Platonen iritziz, Estatu zuzena lortzen da prestatuenak agintzen dabenean.
Platonen iritziz, Estatu zuzena lortzen da prestatuenak agintzen dabenean.
iratitalycual4
 
Zer da filosofia?
Zer da filosofia?Zer da filosofia?
Zer da filosofia?
crivaras
 
Blue and Grey Illustrative Creative Mind Map.pdf
Blue and Grey Illustrative Creative Mind Map.pdfBlue and Grey Illustrative Creative Mind Map.pdf
Blue and Grey Illustrative Creative Mind Map.pdf
KIARAPILLAJO
 
Testu-iruzkina (Descartes, adibide bat)
Testu-iruzkina (Descartes, adibide bat)Testu-iruzkina (Descartes, adibide bat)
Testu-iruzkina (Descartes, adibide bat)
Andeka
 
Luc ferry euskaraz gurea bis bis
Luc ferry euskaraz gurea bis bisLuc ferry euskaraz gurea bis bis
Luc ferry euskaraz gurea bis bis
iralekontsultazerbitzua
 
Tomas akinokoaren lan hautatuak ii
Tomas akinokoaren lan hautatuak iiTomas akinokoaren lan hautatuak ii
Tomas akinokoaren lan hautatuak iihausnartzen
 
Kreazionismoa
KreazionismoaKreazionismoa
KreazionismoaJonCeras
 

Similar to Agustin hiponako epigrafeak (10)

Hiponako Agustin
Hiponako AgustinHiponako Agustin
Hiponako Agustin
 
MITO ETA LOGOS1.pptx
MITO ETA LOGOS1.pptxMITO ETA LOGOS1.pptx
MITO ETA LOGOS1.pptx
 
Platonen iritziz, Estatu zuzena lortzen da prestatuenak agintzen dabenean.
Platonen iritziz, Estatu zuzena lortzen da prestatuenak agintzen dabenean.Platonen iritziz, Estatu zuzena lortzen da prestatuenak agintzen dabenean.
Platonen iritziz, Estatu zuzena lortzen da prestatuenak agintzen dabenean.
 
Zer da filosofia?
Zer da filosofia?Zer da filosofia?
Zer da filosofia?
 
Blue and Grey Illustrative Creative Mind Map.pdf
Blue and Grey Illustrative Creative Mind Map.pdfBlue and Grey Illustrative Creative Mind Map.pdf
Blue and Grey Illustrative Creative Mind Map.pdf
 
Testu-iruzkina (Descartes, adibide bat)
Testu-iruzkina (Descartes, adibide bat)Testu-iruzkina (Descartes, adibide bat)
Testu-iruzkina (Descartes, adibide bat)
 
Luc ferry euskaraz gurea bis bis
Luc ferry euskaraz gurea bis bisLuc ferry euskaraz gurea bis bis
Luc ferry euskaraz gurea bis bis
 
Tomas akinokoaren lan hautatuak ii
Tomas akinokoaren lan hautatuak iiTomas akinokoaren lan hautatuak ii
Tomas akinokoaren lan hautatuak ii
 
Spinoza. etika
Spinoza. etikaSpinoza. etika
Spinoza. etika
 
Kreazionismoa
KreazionismoaKreazionismoa
Kreazionismoa
 

More from Zuriñe Uriarte Martinez

Vida de san agustin
Vida de san agustinVida de san agustin
Vida de san agustin
Zuriñe Uriarte Martinez
 
San agustin vida
San agustin vidaSan agustin vida
San agustin vida
Zuriñe Uriarte Martinez
 
La relación entre la razón y la fe
La relación entre la razón y la feLa relación entre la razón y la fe
La relación entre la razón y la fe
Zuriñe Uriarte Martinez
 
El pensamiento de san agustín
El pensamiento de san agustínEl pensamiento de san agustín
El pensamiento de san agustín
Zuriñe Uriarte Martinez
 
Ensayos de los materiales
Ensayos de los materialesEnsayos de los materiales
Ensayos de los materiales
Zuriñe Uriarte Martinez
 

More from Zuriñe Uriarte Martinez (8)

Vida de san agustin
Vida de san agustinVida de san agustin
Vida de san agustin
 
San agustin vida
San agustin vidaSan agustin vida
San agustin vida
 
La relación entre la razón y la fe
La relación entre la razón y la feLa relación entre la razón y la fe
La relación entre la razón y la fe
 
Filosofia helenistikoa1
Filosofia helenistikoa1Filosofia helenistikoa1
Filosofia helenistikoa1
 
En clase1
En clase1En clase1
En clase1
 
El pensamiento de san agustín
El pensamiento de san agustínEl pensamiento de san agustín
El pensamiento de san agustín
 
Ensayos de los materiales
Ensayos de los materialesEnsayos de los materiales
Ensayos de los materiales
 
FILOSOFO AURRESOKRATIKOAK EGIA FALTSUA
FILOSOFO AURRESOKRATIKOAK EGIA FALTSUAFILOSOFO AURRESOKRATIKOAK EGIA FALTSUA
FILOSOFO AURRESOKRATIKOAK EGIA FALTSUA
 

Agustin hiponako epigrafeak

  • 1. 3. SANTO TOMAS 3.1. EZAGUTZA: ARRAZOIA FEDEAREN ZERBITZUAN Ezagutzaren arloan, arrazoia fedearen mende eta zerbitzura dago. San Tomasen ustez, fedea eta arrazoia egiara iristeko bi modu desberdin dira, baina topo egiteko joera dute. Hori argitzeko hiru egia mota bereizten dira: arrazoiaren berezko egiak, fedearen berezko egiak, eta aldi berean arrazoizkoak eta fedezkoak diren egiak. Arrazoiaren berezko egiak arrazoiak bakarrik ezagutzen dituenak dira. Baina arrazoiaren berezko egia horiek ezin dute fedearen aurka egon; eta hala baleude, oker leude ke. Arrazoiaren mendekotasuna fedearen aurka ezin egotean datza. Adibidez (hau ez zuen Tomasek ezagutuL mende batzuk beranduago, Unibertsoaren erdian Eguzkia zegoela, eta ez Lurra, zioen baieztapena, fedearen aurkakotzat hartu zuen Elizak, eta hortik okerra zela ondorioztatu zuen, ezinezkoa baitzen arrazoia fedearen aurka egotea. Arrazoiak bere egia du; izan ere, guztiz benetakoak ditu oinarriak. San Tomasen ustez, ordea, ez da baliozkoa bi egien irtenbide averroista. Egiazkoaren aurkakoa ezin da izan gezurrezkoa besterik. Egia bera dira fedearena eta arrazoiarena; bi egiak ez dira aurkakoak, eta batak ez du bestea gezurtatzen. Fedearen berezko egiak fedeak bakarrik ezagutzen dituenak dira. Arrazoiak ezin ditu fedearen baieztapen guztiak frogatu, arrazoia esperientzian oinarritzen delako, eta fedezko gertakizun batzuez esperientziarik ez dagoelako. Adibidez, arrazoiak ezin du jakin Jainkoa Hirutasun Santua denik -Aita, Semea eta Espiritu Santua-, ezta Jainkoa gizaki batengan haragitu zenik ere. Fedea espirituak duen gaitasuna da; fede horren eraginez gugan betiereko bizitza hasten da, eta adimenak erakusten ez zaiguna onartzen duo Arrazoia eta fedea elkarren osagarri izanik, zer gertatuko litzateke egia filosofiko batek fedearen egia ba ten aurkakoa baieztatuko balu? Betiereko bizitza errebelazioa onartzen denean hasten da gizakiaregan; errebelazioa Jainkoaren aginpidean oinarritzen da. Jainkoaren egia -grazia-onartzean, ez da giza izaera ezabatzen, hobetu baizik; giza izaera itxuraldatu egiten du eta bere amaierara bultzatzen duo Arrazoizko eta fedezko egiak arrazoiak eta fedeak ezagutzen dituztenak dira. Adibidez, arrazoiak fedearen egia hauek froga ditzake: Jainkoa existitzen dela, bakarra dela eta bere sorkarietatik ondoriozta daitezkeen ezaugarriak dituela. Arrazoizko eta fedezko egien arloan, arrazoiaren lana fedearen egiak sinesgarriago bihurtzea da. Arrazoiaren ondorioak errebelazioarekin bat egiten ez dutenean, teologiak epailearena egiten duo Kasu horietan, teologiak esan dezake metodo arrazionala ez dela ondo erabili, ondorioak gezurra baitira, edo ezagutza arrazionalaren eremua gainditu dela, frogatzeko aukerarik ez dagoelako. Arrazoiaren ezagutza-bidea Aristotelesek azaldutakoa da. Ezagutza esperien tzian hasten da. Adimen geldoak esperientzietako irudiak jasotzen ditu. Ondoren, adimen eragileak, abstrakzioa eginez, forma unibertsalak ateratzen ditu, banako substantzia (gauza) antzeko edo berdinetatik. Beraz, ezagutzea abstrakzioa egitea da; hau da, substantzia (gauza) banakoetatik banakoek batzan edo komunean duten forma unibertsala ateratzea. Arrazoiak laguntza handia eman dezake teologia zientzia gisa eraikitzeko: batetik, ordenazio zientifikorako prozeduretan erabil daiteke; bestetik, fedeko artikuluak argitzeko erabilgarriak diren datu zientifikoak ere ekar ditzake. Forma unibertsalak ez dira berez. Banako izakiak existitzen dira bakarrik, eta forma unibertsalak banako izaki horietan daude. Banakoetan egon aurretik, forma uniber tsalak Jainkoaren adimenean daude, Jainkoaren sorkarien eredu gisa. Gainera, forma uniber tsalak geure adimenean daude geuk banako substantziak ezagutzean (nominalistek forma unibertsalak kontzeptu besterik ez direla esaten dute, hau da, geure adimenetik kanpo ez daudela). Egia honela definitzen da: adimenaren eduki bat egiazkoa izango da, eduki ho rrek edukian bertan ezagututako gauza egoki agertzen badu. Ezagutza eta ezagututakoaren arteko adostasuna da egia. Teologia naturalak arrazoia metodo arrazionala erabiltzera bultzatu nahi du, horre k topa dezan teologia errebelatuak jada aurkitu duena, fedearen egia frogaezinaz baliatuz. Gure fedea arrazoiaz
  • 2. gaindi dago, eta ezin da frogatu arrazoiak beharrezko dituen argumentuak erabiliz. Baina, era berean, egiazkoa da eta, hortaz, ez da arrazoiaren kontrakoa; horregatik, ezin da inolaz ere ezeztatu arrazoiak beharrezko dituen ar gumentuak erabiliz. 3.2. JAINKOAREN EXISTENTZIA: BOST IBILBIDEAK Lehen bidea edo motor ibilgearena: Aristotelesen argudioa errepikatzen da: esperientziak erakusten digunez, gauzak higitu egiten dira, eta higitzen den guztia beste gauza batek higiarazten duo Elkar higiarazten duten motor segidak ezin dira infinituak izan; hortaz, higiarazi ez den lehen motor bat dago, eta motor «hori da guztiek Jainkoa deitzen dutena». Bigarren bidea edo kausa arazleena: Esperientziaren arabera, kausa guztiak aurreko kausa baten ondorioa dira. Baina ezin da kausen segida amaigabe bat osa tu; beraz, kausa arazle bat dago, lehen kausa edo kausa kausatu gabea: «Denek Jainkoa esaten diote». Hirugarren bidea edo izate kontingenteena: Esperientziak esaten digu munduan sorrera eta galera gertatzen di rela: ga uza k existitzen hasten di ra eta existitzea ri uzten diote, kontingentea k di ra. Guztia k existitzeko denbora tarte jakin bat du, guztia kontingentea da; hortaz, ezer existitzen ez zen garai bat ere izan zen. Izan ere, existitzen dena existitzen denaren ondotik soilik hasten da existitzen. Guztia kontingentea balitz, orain ez litzateke ezer izango, eta bistakoa da hori faltsua dela; beraz, izateen artean bat halabeharrez izango da beharrezkoa, eta horrek bere baitan izango du behar horren kausa: alegia, «guztiek Jainkoa deitzen dutena ». Laugarren bidea edo perfekzio mailena: Esperientziak esaten digu izateek perfekzio mailak dituztela: batzuk besteak baino hobeak, egiazkoagoak edo prestuagoak direla ikusten dugu. Gehiago edo gutxiago direla diogu, goren mailara zenbateraino hurbiltzen diren kontuan hartuta, eta edozein perfekzio motatan, gorena da mota horren barruan den guztiaren kausa. Izate segida batzuk perfekzio mugatuko kausa dira, eta kasu horietan, ezin da infiniturantz jo. Beraz, izate goren bat dago; izate horrek goren mailako perfekzio guztiak ditu, eta hori da perfekzio ororen azkeneko eta lehenengo kausa. Bosgarren bidea edo munduaren ordenarena: Izateek naturan duten xedean oinarritzen da. «Adimenik ez duten zenbait gauzak xede batekin jokatzen dute; komeni zaiena lortzeko, beti edo ia beti modu berean jokatzen dutela egiaztatu da». Adimenik ez duena ez da bere xederantz joaten, ulertzen eta ezagutzen duen norbaitek eramaten ez badu; esentziarekin bat ez datorren adimenak hau da, aktualizatzeko beharra duen potentzialtasunak aurretik kausa bat behar du, ulertu ahal izateko ordena tu duen kausa bato Ezinezkoa da segida infiniturik; hortaz, adimena duen izate bat bada, eta izate horrek gauza bakoitza bere xederantz era maten du; horri Jainkoa esaten diogu.