Biztanle etorkinen integrazioari buruzko joerak eta erronkak EuskadinIrekia - EJGV
Biztanle etorkinen integrazioari buruzko joerak eta erronkak Euskadin. EAEko Etorkin Atzerritarrei buruzko Inkestaren azterketa (EABI 2018) izena duen
lan honek atzerritar jatorriko pertsonak Euskadin, hainbat eremutan, nola integratzen diren eta prozesu horrek zer zailtasun eta oztopo dituen aztertzen
du. Helburua hori izanik, EAEko Etorkin Atzerritarrei buruzko Inkestaren datuak aztertu dira. Inkesta hori Eusko Jaurlaritzak EAEn bizi diren atzerritarrei
egindako estatistika eragiketa ofiziala da, eta informazio ugari eskaintzen digu hiru alditan, zehazki 2010., 2014. eta 2018. urteetan.
Kaixo! Eraikitzaile taldeka gara, Ainara Garcia, Igor Garmendia, Irati Garmendia, Beronika Goitia eta Marina Genua, Haur Hezkuntzako bigarren mailako ikasleak. Hemen duzue lauhileko honetan egindako narratiba digitalaren agile testua.
Zuen gustokoa izango delakoan,
Eraikitzaileak.
Diskriminazioa eta aniztasuna EAEn: perspektibak, esparruak eta kolektiboakIrekia - EJGV
Diskriminazioa gero eta aniztasun handiagoa duten gizarte modernoen erronketako bat da oraindik. Euskal gizartea ez dago prozesu horietatik kanpo, eta, horregatik, aniztasunak modu positiboan kudeatzeko beharra dago. Ildo horretan, Diskriminazioa eta aniztasuna EAEn: perspektibak, esparruak eta kolektiboak azterketak erakusten du euskal gizartea irekiago agertzen dela aniztasunera, baina oraindik "lana dago egiteko", batez ere ijitoen komunitatearekin edo atzerriko biztanleekin.
Eusko Jaurlaritza. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
Haur eta gazte literatura irakur gida 2001 2014igor salterain
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiak argitaratzen du Haur eta gazte literatura irakur gida. Mintegi hori osatzen dute unibertsitateko irakasleek eta Debagoieneko eskoletako eta Udal liburutegietako ordezkariek. Euskaraz argitaratzen diren ia liburu guztiak irakurri ondoren, taldeak baloratu eta sailkatu egin ditu lanak. Urtero mintegiak eskaintzen du haur eta gazteei zuzendutak liburu aipagarrienen bilduma.
Biztanle etorkinen integrazioari buruzko joerak eta erronkak EuskadinIrekia - EJGV
Biztanle etorkinen integrazioari buruzko joerak eta erronkak Euskadin. EAEko Etorkin Atzerritarrei buruzko Inkestaren azterketa (EABI 2018) izena duen
lan honek atzerritar jatorriko pertsonak Euskadin, hainbat eremutan, nola integratzen diren eta prozesu horrek zer zailtasun eta oztopo dituen aztertzen
du. Helburua hori izanik, EAEko Etorkin Atzerritarrei buruzko Inkestaren datuak aztertu dira. Inkesta hori Eusko Jaurlaritzak EAEn bizi diren atzerritarrei
egindako estatistika eragiketa ofiziala da, eta informazio ugari eskaintzen digu hiru alditan, zehazki 2010., 2014. eta 2018. urteetan.
Kaixo! Eraikitzaile taldeka gara, Ainara Garcia, Igor Garmendia, Irati Garmendia, Beronika Goitia eta Marina Genua, Haur Hezkuntzako bigarren mailako ikasleak. Hemen duzue lauhileko honetan egindako narratiba digitalaren agile testua.
Zuen gustokoa izango delakoan,
Eraikitzaileak.
Diskriminazioa eta aniztasuna EAEn: perspektibak, esparruak eta kolektiboakIrekia - EJGV
Diskriminazioa gero eta aniztasun handiagoa duten gizarte modernoen erronketako bat da oraindik. Euskal gizartea ez dago prozesu horietatik kanpo, eta, horregatik, aniztasunak modu positiboan kudeatzeko beharra dago. Ildo horretan, Diskriminazioa eta aniztasuna EAEn: perspektibak, esparruak eta kolektiboak azterketak erakusten du euskal gizartea irekiago agertzen dela aniztasunera, baina oraindik "lana dago egiteko", batez ere ijitoen komunitatearekin edo atzerriko biztanleekin.
Eusko Jaurlaritza. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
Haur eta gazte literatura irakur gida 2001 2014igor salterain
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Haur Liburu Mintegiak argitaratzen du Haur eta gazte literatura irakur gida. Mintegi hori osatzen dute unibertsitateko irakasleek eta Debagoieneko eskoletako eta Udal liburutegietako ordezkariek. Euskaraz argitaratzen diren ia liburu guztiak irakurri ondoren, taldeak baloratu eta sailkatu egin ditu lanak. Urtero mintegiak eskaintzen du haur eta gazteei zuzendutak liburu aipagarrienen bilduma.
Recopilación de artículos sobre la pandemia de COVID-19 escritos por filósofos/as contemporáneos. Editado por Pablo Amadeo (@pabloamadeo.editor) con licencia CC BY-SA (Reconocimiento Compartir Igual).
San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)
1.
2. IES SAN ADRIAN BHI
Martín Barúa Picaza Kalea, 14, 48003 Bilbo, Bizkaia / 944 28 80 05 / www.sanadrianinstitutua.eus
AURKIBIDEA
AZAROAK 25............................................................................................................................................................ 1
HEZKIDETZA PROIEKTUA ETA TALDE FEMINISTA ................................................................................................ 1
BIDEO ELKARRIZKETAK............................................................................................................................................ 5
GURE KAZETARI TREBEENAK............................................................................................................................... 5
MAMU-KUBOA........................................................................................................................................................ 6
TEKNOLOGIAKO PROIEKTUA ............................................................................................................................... 6
PSIKOLOGIA ETA SOZIOLOGIA................................................................................................................................. 7
TALDEKA LANEAN PSIKOLOGIAN SAKONTZEN.................................................................................................... 7
EUSKARAREN EGUNA.............................................................................................................................................. 8
ABENDUAK 3 ....................................................................................................................................................... 8
EUSKARAREN EGUNA.............................................................................................................................................. 9
HIZKUNTZA GUTXITUAK ...................................................................................................................................... 9
TXALAPARTA IKASTAROA ...................................................................................................................................... 11
ERRITMOA ZAINETAN........................................................................................................................................ 11
MENDI IRTEERA..................................................................................................................................................... 12
ARRAIZERA IGOERA........................................................................................................................................... 12
EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA ................................................................................................................................. 13
EGUNEKO KRONIKA........................................................................................................................................... 13
AGENDA 2030 ....................................................................................................................................................... 15
GARAPEN IRAUNKORREKO HELBURUEN ILDOTIK ............................................................................................. 15
BARATZEA.......................................................................................................................................................... 16
AGENDA 2030 ....................................................................................................................................................... 17
PATIO BIZIA ....................................................................................................................................................... 17
HAU DA GREEN ..................................................................................................................................................... 18
AGENDA 2030 ETA MARRAZKETA ..................................................................................................................... 18
3. 1
SAN ADRIAN 1. ALBISTEA 2021/12/23
AZAROAK 25
HEZKIDETZA PROIEKTUA ETA TALDE FEMINISTA
Gure ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren helburu estrategikoetako bat
HEZKIDETZA da:
“Gure ikasleak giza eskubideekiko, balio
etikoekiko eta askatasunekiko errespetuan
heztea.”
Aurtengo helburuetariko bat, indarkeria matxistak
prebenitzea da, beraz, derrigorrezkoa ikusi
genuen ikasleen artean Talde Feminista bat
sortzea. Guraso, irakasle eta beste eragile
askoren laguntzarekin jarduera desberdinen
antolaketan hasi ginen lanean.
Lankidetza honen emaitza gisa, Azaroaren 25a: Emakumeen Kontrako Indarkeria
Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna. Hezkidetza proiektuko kideek sustatu
dituzten ekintzen artean, bideoak aukeratu eta ikasleekin ikusi eta landu, Iceberg
horma-irudia prestatu, etab. Bere aldetik, Talde Feministak gogor egin du lan eta
jarduera desberdinak planteatu ditu: hitzaldia areto nagusian, musika playlista eguna
girotzeko, hallean emakume famatuen argazkiak eta biografiak aurkeztu, kartel-
lehiaketa, etab.
Hau da egun honetarako aukeratu genuen
leloa:
Ez kolpe mingarririk, ez hitz mingarririk
Isiltasunak hegoak ematen dizkio
borreroari
6. 4
EMAKUME OSPETSUEN ARGAZKIAK ETA BIOGRAFIAK
Itxaso Ruiz ikasleak, bertaratu ziren guztiei aurkeztu zien prestatutako biografiak,
klikatu behean bideoa ikusteko.
7. 5
SAN ADRIAN 2. ALBISTEA 2021/12/23
BIDEO ELKARRIZKETAK
GURE KAZETARI TREBEENAK
DBHko lehen mailako ikasleek, Euskara ikasgaian egindako elkarrizketa-lanak
aurkeztu dizkigute, horien artean ondokoak aukeratu ditugu.
Gure ikastetxeko Ikerrek bere elkarrizketaren
sarrera gisa honako aurkezpena prestatu du,
klikatu!
Eta orain goazen harira, Ikerrek Roger Taylor
musikaria elkarrizketatu du, ikusi nahi duzue nola
lortu duen hori? Ba, klikatu loturan edota
argazkian!
DBH1Cko Ikerren lana
Bestalde, neska talde honek, honela aurkeztu
digute euren lana: “Gu 1. mailako Leire V,
Izaro eta Maialen ikasleak gara. Klaserako
elkarrizketa bat egin behar izan genuen,
orduan Twin Melody aurkeztea erabaki
genuen. Gainera, 3 pertsona ginen eta
elkarrizketan 3 pertsona behar ziren; beraz,
oso ondo etorri zitzaigun. Esan behar dugu
grabaketa egunean, lanaz aparte, oso ondo
pasatu genuela: barreak, akats dibertigarri
asko...”
DBH1Dko Leire, Izaro eta Maialenen lana
8. 6
SAN ADRIAN 3. ALBISTEA 2021/12/23
MAMU-KUBOA
TEKNOLOGIAKO PROIEKTUA
DBH3ko aniztasun kurrikularreko ikasleak hiru taldetan antolatu dira Teknologiako
proiektu hau aurrera ateratzeko: mamu-kuboa.
Erabilitako material bakarrak, kartulina, kola eta zeloa/zinta izan dira. Eraikuntza eta
funtzionamendu aldetik, ez da zaila, baina bai eskatzen du, zehaztasuna marrazteko
eta txukuntasuna tolesteko eta itsasteko orduan, kuboaren garapena egin behar da
eta. Horretarako txantiloi bat marraztu eta plastifikatu dute lehenengo eta 16 kubo
berdin-berdinak egiteko erabili da.
Oraindik ez dakizu zer den? Klikatu beheko argazkian gehiago jakin nahi baduzu.
Xinquin, Soraya eta Aneren lana.
9. 7
SAN ADRIAN 4. ALBISTEA 2021/12/23
PSIKOLOGIA ETA SOZIOLOGIA
TALDEKA LANEAN PSIKOLOGIAN SAKONTZEN
Batxilergoko 2. mailako ikasleek "Psikologia eta Soziologia" ikasgaian sortutako
baliabide digitalak blog batean islatu dituzte sarrera desberdinen bidez. Ikasgaian
Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza metodologia erabiltzen dugu eta ikasleek
ikerkuntza proiektuak garatu behar dituzte programazioko gaietan sakontzeko.
Aurkezpenetan taldeek sortutako baliabideak klasekideekin partekatzen dituzte eta
aukeratutako gaia azaltzen dute. Ondoko QR kodeak eskaneatu lan interesgarri hauen
inguruan gehiago jakin nahi baduzu…
Zer da Psikologia? Psikologia feministaz zer dakizu?
Peio Murelaga, Paula Guerra eta Unai Triana Johanna Iturregi, Eneritz García, Itxaso Ruiz,
Ane Sainz eta Erik Perelló
Aitor Alluek, Ibai Gonzálezek, Ane Mendigutxiak eta
Naroa Villalbak Psikologia konduktistaren inguruko
infografia kronologikoa eratu dute. Lan hau bere
osotasunean ikusteko klikatu irudian.
Psikologia eskolei buruz gehiago jakiteko, sakatu
beheko irudian.
Izaro Hervás, Unai de La Calle eta Olatz Hernando
.
10. 8
SAN ADRIAN 5. ALBISTEA 2021/12/23
EUSKARAREN EGUNA
ABENDUAK 3
Joan zen abenduaren 3an, Euskararen Egunean, ekintza ezberdinak egin zituzten San
Adrianeko ikasleek. DBHko ikasleek kartel lehiaketan parte hartu zuten. Euskarazko
abesti bat aukeratu eta taldeka kolorez jantzitako kartelak sortu zituzten. Lan oso
oparoak eta benetan politak egin dituzte baina guztiak ezin ditugunez hemen erakutsi,
bilduma txiki bat egin dugu, beheko kartela gustuko baduzu, klikatu eta beste hainbat
ikusteko aukera izango duzu, gozatu euskara!
Ikasleek lan gogorra egin dute eta honek guztiak saria merezi du, Ikasle Batzordekoek
eta Normalkuntza proiektuko kideek zeregin zaila izan dute kartel onena erabakitzen,
guztiak zarete txapeldunak!
Hurrengo alean jakingo dugu saridunak nortzuk izan diren, a ze zortea, gabonetako
opari aurreratua jasoko dutenek!
11. 9
SAN ADRIAN 6. ALBISTEA 2021/12/23
EUSKARAREN EGUNA
HIZKUNTZA GUTXITUAK
Batxilergoko ikasleek, berriz,
munduko hizkuntza gutxituen
inguruko esku-orriak egin zituzten:
kitxuera, gaelera… Izan ere,
euskara bezala hainbat eta hainbat
dira minorizazio egoeran dauden
hizkuntzak.
Fin-fin ibili ziren informazioa bilatzen eta laburbiltzen, eta emaitza ere aparta izan da,
ikusi honako lan hauek:
12. 10
Bien bitartean, giro aparta egon zen ikasgeletan euskarazko abestiekin. Gainera,
institutuko zenbait ikaslek txalaparta ere jo zuten jolas ordura ateratzeko garaian.
Bukatzeko, eguerdiko 12:00etan bolanderak jaurti ziren inguruko beste
ikastetxeekin batera, egun horretan euskara izan zedin aldarri.
Ikasleek eguneko giroaz busti eta euskararen aldeko leloak aldarrikatu zituzten eta
begira zelako bideoa lortu dugun, klikatu eta errepikatu gurekin batera.
13. 11
SAN ADRIAN 7. ALBISTEA 2021/12/23
TXALAPARTA IKASTAROA
ERRITMOA ZAINETAN
Iazkoari jarraipena emanik, aurten ere, AMPAren laguntzaz Felix astero etortzen
zaigu txalapartari trebeak izaten erakusteko asmoz.
Ostegunetan ikasleak batzen dira eta irakasleak, berriz, 3 astetan behin ostiraletan.
Entsaiatzeaz aparte, soinuen (pultsoak) irudikapena ikasten ari gara, gure bikotea
bilatzen,... eta Euskararen Egunean jende guziaren aurrean patiorako deiak egin
genituen. Klikatu irudietan aurkezpen bideoak ikusteko.
Gustuko badozu ikasle hori, lekua dekozu gugaz “enborren “ artean oraindikarren!
14. 12
SAN ADRIAN 8. ALBISTEA 2021/12/23
MENDI IRTEERA
ARRAIZERA IGOERA
Urteroko ohiturak berreskuratzen ari gara poliki-poliki. Haietako bat, mendira
joatearena. Tutoretza taldekoek antolatua, gure helburu bakarra zan inguru naturala
lagun ta bokata pizgarri gisa, elkarren arteko ezagumendua bultzatzea. Ezin ahaztu
ere, gure klasekide barriari ongi etorria emateaz. Beraz, aurreko hilabetean Arraiz
mendira joan ginen. Ausartak gu euripean atera ginelako, baina tira, eguraldia ez
zen hain txarto portatu. Goian lainopean Bilboko itsasadarrak sortzen duen paraje
industriala dastatu genuen… ta bokata, noski. Hurrengorako Bilboko beste mendi
bat aukeratuko dugu. Guztiok primeran pasatu dugu!
15. 13
SAN ADRIAN 9. ALBISTEA 2021/12/23
EUREKA! ZIENTZIA MUSEOA
EGUNEKO KRONIKA
Jose Cori, DBHko 3.mailako ikaslearen eskutik, Donostiara egin zuten bisitaren
nondik norakoak ezagutuko ditugu.
"Abenduak 10ean Donostira iritsi ginen. Museo handi samarra zen eta egitura zuri
handia zuen. Sartu ginenean jolas asko egin genituen, jauzi, indar eta erreakzio
abiadura neurtzen zituztenak. Gero, giza gorputzeko organo eta hezurrak zeuden
areto batera joan ginen. Eta, ondoren, jaitsi eta haizagailu handi eta indartsu batetik
bala handi bat hegan egiten ikusi genuen, harri handi bat eta ontzi txiki bat, non botoi
bati ematen badiozu urarekin gora bultzatzen den. Geroago museoko kafetegian
zeozer hartu genuen hamiketako gisa. Itzuli ginenean Planetariora sartu ginen eta han
langile batek planetei eta galaxiei buruzko azalpenak eman zizkigun. Azkenik
elektrizitate tailer bat egin genuen, non plasma ikusi genuen bola esferiko baten
barruan eta beste gauza interesgarri asko."
17. 15
SAN ADRIAN 10. ALBISTEA 2021/12/23
AGENDA 2030
GARAPEN IRAUNKORREKO HELBURUEN ILDOTIK
Ikasturte honetan aurrekoetan bezala serio
hartu dugu gure planeta zaintzearen ardura,
eta ekimen desberdinak abiatu ditugu Agenda
2030 proiektuaren bultzadaz.
Birziklatzea: Diagnosia eta ekintza plana
Diagnositikoa egiteko 3DC taldeko ikasleek lagundu dute. Bigarren hiruhilekoa
ekintzez beteta dator eta irakasle zein ikasleen parte hartzea sustatuko dugu.
Informazio kanpaina
Informazio-kanpaina bati ekin diogu, hezkuntza-komunitateko kide guztiak ohitu
daitezen Agendaren egunerokora. Izena, ezin aproposagoa Din, dan, don. Urte
jasangarri on!
Horretarako, taldeko eta mailako eko-ordezkariak aukeratu ditugu, eta ekintza
desberdinak sustatu ditugu: batxilergoko 2. mailako ikasleak kartel handi bat egiten
ibili dira, patioan zintzilikatzeko; DBH 2. mailako ikasle batzuk testu batzuk idazten
dihardute institutuko hormetan itsasteko, eta Garapen Iraunkorraren 17 Helburuak
(GIH) ikastetxean modu oso anitzean ezagutu eta lantzeko jarduerak prestatzen
gaude.
18. 16
BARATZEA
Udako buelta garai ona da baratzeari aurpegi-garbiketa egiteko eta landatzen hasteko,
eta hori izan da egin duguna, lurra garbitu eta hainbat barazki landatu, beti ere ikasleen
laguntza aktiboaz: letxuga gorria, tipulina, porruak, brokolia, zerba gorria, babak...
Bestalde, Biologia-klasean, produktuen azalpen-fitxa prestatzen dihardute, barazki
desberdinen izen arrunt eta zientifikoekin eta haien propietate dietetikoekin. Fitxa
horiek ikastetxeko hormetan jarriko ditugu laster.
Hori gutxi balitz, DBH3ko ikasle talde batek baratze bertikala sortzeko proiektua du
martxan, ontzi birziklatuak erabiliz. Eta azken aste honetan hiru fruta-arbola eta gorosti
bat landatu ditugu ekitaldi batean.
19. 17
SAN ADRIAN 11. ALBISTEA 2021/12/23
AGENDA 2030
PATIO BIZIA
AGENDA2030 lan-taldekook eta ikastetxeko beste zenbait eragilek ere, gure inguru
hurbilena zein gutxi zaintzen dugun ikusten ari gara. Adibidez, patioa. Jolaslekua
errekreo orduko espazio izateaz gain gure Gorputz Hezkuntzako gela ere bada,
inporta zaigu hain zikin egotea? Noren ardura da?
Burua apur bat astindu eta honela antolatu gara:
astero birritan, patio osteko 10 minututan, txandaka, 1. eta 2. mailako ikasle
guztiak pasatuko dira zaintzako irakasle batekin bilduki eta halakoak batzera.
Emaitza zein izango da? Denbora emoiguzue eta ikusiko dogu guztion
partaidetzarekin.
1. Bildu eta zelan jokatu erabaki 2. Goazen lanera!
3. Patioa garbi eta gu pozik! 4. A ze zabor piloa birziklatzeko!
20. 18
SAN ADRIAN 12. ALBISTEA 2021/12/23
HAU DA GREEN
AGENDA 2030 ETA MARRAZKETA
Batxilergoko 1. mailako Marrazketa Teknikoko ikasleek ikasturte hasieran hondarrean
marrazkiak egiteko irteera antolatu zutenean, ezin zuten imaginatu “Hau da Green”
lehiaketako finalistak bihurtuko zirenik. Are gutxiago, horren ondo uztartuko zutenik
ikasgelako lana, Agenda 2030 proiektuak definitutako Garapen Jasangarriko 17
Helburuekin (GJH), izan ere, 17 ikasle dira 17 helburu garatzeko.
"Zerutik baino ez da ikusten" deituriko proiektu honetan, ekinean hasi eta bakoitzak
dagokion logotipoaren geometria zehaztu du,
kontuan hartuta hondartzako harearen gainean
handitu beharko dutela. Paperean islatutakoa,
beste dimentsio batera eramango dute, zerutik soilik
ikusiko den marrazkia irudikatuz, agendak jorratzen
dituen arazo eko-sozialak bezalaxe, erronkak
ikuspegi gorenago batetik bideratu behar baitira.
21. 19
El Correo, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa eta Rural Kutxaren eskutik, abenduaren 14an
“Hau da Green” lehiaketako 2. saria eskuratu berri dute, ZORIONAK koadrila!! Lan
bikaina egin duzue eta oraindik egiteko duzuena.
Behin Bilboko Alondegian saria jaso zutela, hurrengo egunean Marrazketa Teknikoko
ikasle guztiekin partekatu zuten, beheko hauek GURE 17 MAGNIFIKOAK dira!
Euren lanak ezagutu nahi badituzu, beheko irudian klikatu eta proiektuan aurkeztutako
lehen zirriborroak ikus ditzakezu, bai paperean bai AutoCad programarekin
egindakoak.
Urtarrilean, beraien berri izango dugu,
Larrabasterrara joateko asmoa baitute,
hortaz, gure aldizkariko hurrengo alean
abentura gehiago kontatuko dizkizuegu.