SlideShare a Scribd company logo
1 of 14
NIETZSCHE
DATU BIOGRAFIKOAK ETA TESTUINGURU HISTORIKOA
• 1844an jaio zen Prusian eta 1900 hil zen Weimar hirian. Adimen-gaixotasunak eta sufrikario
fisikoak izan zituen bizitza osoan.
• Teologia eta Filologia Klasikoa ikasten hasi zen Bonnen baina geroxeago bertan behera utzi
zituen teologia-ikasketak.
• Leipzigko unibertsitatera joan zen 1865. urtean, Ritschl maisuari jarraituz. Han ezagutu zituen
Wagner eta Schopenhauer.
• 1868an Basileako Unibertsitateko irakasle katedradun izendatu zuten.
• Pixkanaka filologiaz zuen interesa galduz joan zen eta filosofian zuen egitekoaz jabetzen hasi
zen.
• 1878tik 1888ra bitartean idatzi zituen bere idazlan gehienak. Bere idazkera filosofia eta literatura
poetikoaren artean koka daiteke.
• Kritikoa izan zen oso inguruan zuen guztiarekin: filosofia, erlijioa, artea, sozialismoa eta
nazionalismoa.
• Nahiz eta bere momentuan ez zuen arrakastarik izan, Filosofia Garaikideko korronte eta
pentsamendu ugarik haren filosofiaren eragina eta ekarpenak jaso dituzte: existentzialismoak,
psikoanalisiak, anarkismoak, eta abarrek.
Nietzsche, laburpena.
XIX.MENDEA: “IRAULTZEN ALDIA”
XIX. Mendeari Europako Iraultzen Aldia esaten zaio, garai horretakoak baitira iraultza demografikoa,
siderurgiaren iraultza, komunikabideen eta garraioen iraultza, iraultza liberalak, sozialistak eta
abar.
Industrializazioak erangidako aldaketak:
– Makinak sortu ziren
– Jakintza erabilgarriari garrantzi handiagoa eman zion burgesiak. Aurkikuntza zientifiko-
tekniko guztiak industrian aplikatu ziren.
– Produkzioa izugarri areagotu zen
– Iraultza demografikoa: bikoiztu egin zen Europako biztanleria XIX. Mendearen bigarren
erdian.
– Migrazio handiak izan ziren nekazaritza-eremuetatik hirietara.
– Hirietan bizitza-baldintzak oso gogorrak ziren.
– Langileria bere eskubideen kontzientzia hartzen hasi zen.
Ikusi ere wikipedian inperialismoa eta gizarte-mugimenduak: liberalismoa eta sozialismoa.
Nietzsche, laburpena.
NIETZSCHEREN PENTSAMENDUA
• Nietzschek Mendebaldeko kulturaren balio eta oinarri guztiak suntsitzea proposatzen du. Haren
aburuz, Mendebaldeko zientzian, filosofian, erlijioan eta beste hainbat esparrutan erabili diren
ereduak gizakiaren kalterako izan dira.
• Nietzscheren susmoa honako hau da: bi mila urteotan gizadiak egin duen bidea okerbidea izan
da. Europan onginahia, etsipena, ahultasuna eta antzeko balioak goresten dira. Hau da, kristau-
moralaren balioak (hasieran, Sokrates eta Platonen dualismo ontologikoan oinarritutako balioak).
• Platonek (eta filosofo idealista guztiek), mundu fisikoarekin gustura ez dagoenez, haraindiko
munduaren irudia (ideien mundua) asmatzen du bere nahiak eta desirak mamitzeko, Nietzscheren
ustetan.
• Metafisikaren kontra kritika sakona eta oldarkorra da, hots, Nietzscherena. Sokratesekin hasten
da filosofia arrazionala eta, aldi berean, filosofiaren aro tragikoaren amaiera. Sokratesentzat
arrazoia da garrantzitsuena bertutea garatzeko.
• Nietzschek goretsitako filosofoen artean (aro tragikoaren filosofoak) Heraklito, Anaxagoras,
Anaximandro edo Tales daude. Heraklitok izatearen finkotasuna errefusatu, eta errealitatearen
benetako izana mugikortasuna dela dio: etengabe eraldatzen den munduan ez dago jomuga
etikorik.
• Nietzscheren arabera, metafisikak uko egin dio mundu fisikoari. Gainera, bizitzaren mamia ezin
daiteke kontzeptuen bidez adierazi.
Nietzsche, laburpena.
• Transzendentziaren ukapena. Erlijioak sortutako transzendentziak gizakia makurrarazi du.
• Bitalismoaren arabera, gizakiak bere barnean aurkitu behar du bizitzarako helmuga. Jainkoari
aitortzen zaizkion indarrak, gizakiak bere baitan dituen ahalmenak baino ez dira.
• Izatearen barnean ez dago hierarkiarik (dualismo ontologikoaren kontra), ez dago besterik,
honako mundu hau baizik, lurrean, espazioan eta denboran ezagutzen dena.
• Hizkuntzaren iruzurrak. Hizkuntzak engainatu egiten du, bere joskeraren eta gramatikaren
barnean erabiltzen diren hitzei existentzia ematen zaielako. Hitzaren jatorria, hiztunen arteko ituna
besterik ez da.
• Hortaz, filosofoak bere horretan utzi behar ditu kontzeptuak, eta arte gisako intuizioak antzematen
ahalegindu behar du.
• Bitalismoa: filosofia bitalistaren ustez, funtsezko errealitatea den bizitza, sen, grina eta afektuen
multzoa da, zerizan arrazionalik gabeko zerbait. Ezin daiteke fenomeno bitala kategoria
arrazionalen bidez ezagutu, eta intuizioa eta irudimena baino baliotsuagoak dira. Bizitzaren
benetako muina jardun estetikoak betetzen du: bizitzaren zentzu tragikoa onartzea.
Nietzsche, laburpena.
• Apolineo eta dionisiakoa dira Nietzschek erabilitako sinboloak bizitzaren zentzu tragikoa
ulertarazteko. Apolo argitasunaren eta neurriaren jainkoa da; Dionisos itxuragabea eta
neurrigabearen adierazgarria da. Ezin daiteke bata bestea gabe bizi. Baina Europako filosofia-
tradizioan, joera arrazionalistak dioen moduan, arrazoi-arimak mendean hartu behar ditu sumina,
atseginak eta bestelako irrikak. Nietzscherentzat, horretan datza filosofia idealistaren errore
garrantzitsuenetako bat.
• Nihilismoa: Nihilismoa Jainkoaren heriotzaren ondorioa da. Une horretara arte indarrean egon
diren balioak, gizakiari babesa eta argibidea ematen zizkiotenak, bertan behera gelditu dira itota.
Historiako gertakizunek halako helbururik ez dutela ikustean, mundua azalpenik ez duela
ohartzen da gizakia. Hori dela eta, gizatasunak munduan duen egitekoa edo funtzioa jakin ezean,
jokabide nihilista sor daiteke (nihilismo pasiboa).
• Dagoeneko gizakiak idealismoak bizitzarekiko sortzen duen itxurakeria faltsuan sinesten ez
duelarik, baiezkoa eman behar dio bizitzari gogo biziz eta adore handiz (nihilismo aktiboa).
• Nietzschek igartzen duen historiaren fase hori etortzeke dago. Balio guztien eraldaketaren
ondoren, garailearen morala eta erabaki-ahalmena nagusituko dira.
Nietzsche, laburpena.
BALIOEN TRANSMUTAZIOA ETA MORAL BERRIA
• Morroien moralaren ordez (moral tradizionala, kristaua), jaunen morala ezarri behar da (moral
berria). Lehena, kaltegarria izan da guztiz; bigarrena, bizitzaren alde dago, poza eta indarraren
alde.
• Balio moralen sorrera psikologikoa aztertzeko Nietzschek erabilitako metodoa genealogikoa da.
Hau da, nork eta zer asmorekin ezartzen dituen balioak zehaztean datza.
• Genealogiaren lehen emaitza bi moralen aurkikuntza da: jaunen morala eta morroien morala.
Edozein kulturaren hastapenetan, gauzak izendatu eta definizioak ezartzeko ahalmena duena da
boteretsua. Hortaz, “ona” hitzak indartsua, menperatzailea, harroa eta beldurgarria esan nahi du;
“gaiztoa”, aldiz, arrunta, umila, gezurtia da
• Jaunen moralaren ikuspegitik, honela defini daiteke ona: bizitzaren jatorrizko bertuteak betetzeko
gizabanakoa hobera daramana.
• Morroien morala ez da bizitzarekiko maitasunetik sortzen, ekitea debekatua dutenen herra,
gaitzondo, gorroto, bekaizkeria eta ezintasunetik baizik. Morroien moralak berdintasuna bilatzen
du eta zorrotz kritikatzen du apartekoa, ohiz kanpokoa.
• Erlijioak (judaismoak hasieran eta kristautasunak geroago) morroien morala inposatu du,
bizitzaren kontrako morala. Morroien moralaren izenean kontzientzia morala egokitzen du
gizakiaren baitan. Hala, senak agindutakoa egin ordez, haren azaleratzea galarazten du.
Nietzsche, laburpena.
• Nietzschek behin eta berriro dio botere-nahia dela balioen sortzaile garrantzitsuena. Botere-
nahiak izatearen mugikortasuna adierazten du. Izateak, existitzen den orok, gehiago eta hobea
izateko joera du.
Nietzsche, laburpena.
KRISTAUTASUNAREN AURKAKO KRITIKA
• Erlijioa beldurretik sortzen da, gizakiak bizitzan duen larrimin- eta ezintasun- sentimunduetatik. Nietzschek
tradizio judu-kristauaren aurka jotzen du, erlijio-arau ororen aurka. Alemandar filosofoak dio
kristautasunak antzinatasun klasikoaren balio dionisiakoak baztertzen dituela, mundu ideal baten
asmakizunaren bidez, eta mundu erreal bakarra arbuiatzen duela.
• Kristautasuna platonismo herrikoa da. Erlijioak balio dekadenteak proposatzen ditu, artaldearen balioak,
esklaboenak: umiltasuna, mendekotasuna, obedientzia, sakrifizioa .... ,bizi-irriken aurkakoak. Zentzu
honetan, erlijioa herri xehearen matxinada da jabeen aurka; gaixo eta ahulen erlijioak diren aldetik,
gizakiak bere mugak gainditzeko oztopo gaindiezin izan dira.
• Grinak, bulkadak, senak, balio estetikoak eta oro har gorputzek gogoko duen oro arbuiatu izana leporatzen
dio Nietzschek kristautasunari. Baina Jainkoaren heriotzak ateak zabaltzen dizkio gizakiaren erabateko
garapenari, aro berri batean.
• Jainkoaren heriotza: Jainkoa (Jainkoaren ideia) bizitzaren aurkakoa da. Horrexegatik, Nietzschek ateismoa
aldarrikatzen du, independentzia, askatasuna eta indarra sendotzeko (moral berriarekin). Gizakiak berak
bete lezake Jainkoak utzitako lekua, balio-sortzaile eta legegile den aldetik. Kristautasunaren aginduak eta
debekuak desagerturik, Jainkoarenganako fedearen gainbeherak gizakiaren jatorrizko indar sortzaileak
askatuko ditu, eta jada gizadiak ez dio haraindiko munduari erreparatuko, honako honi baizik.
Nietzsche, laburpena.
• Honela mintzatu zen Zaratustra idazlanean, Jainkoaren heriotza ezinbesteko erreferentzia-
puntua da gizaki askeak moralitatearen eraldakuntzari ekin diezaion.
• Jainkoaren heriotza gertakizun historikoa da. Jainkoaren heriotzak utzitako hutsuneaz jabetzen
den lehena gizaki zoroa da.
• Jainkoaren heriotzaren ondorengo urratsak bi dira: arriskutsua eta txalogarria. Gizakia noraezean
gelditzeko arriskua da lehen urratsa. Bizitza moralaren aztoramendu eta txikikeria Jainkoa hil
ondorengo arriskuak dira; txalogarria litzateke supergizakia konturatzea, egoera berriaz oharturik,
gizon berriak sormena gara dezakeela eta haraindiko munduan zituen ametsak lurrera ekar
ditzakeela. Hau da, beste gizaki-maila sortu behar du gizakiak.
• Jainkoaren heriotzaren ondorengo urratsa supergizakiaren etorrera da. Supergizakia ez da bere
horretan agertzen, eta geroago izango delako itxaropena aipatzen du Nietzschek.
• Nietzschek iraganekin apurtu nahi du gizaki berri bat sortzeko, eta gizakiak aurrera begiratu behar
du beti, nork bere etorkizuna bere gogora egokitzeko.
• Eraldaketa horren urratsak (supergizakiaren etorrerako urratsak) irudi batzuen bidez ematen digu
ezagutzera Nietzschek:
Nietzsche, laburpena.
1. Fasean, espiritua gamelu bihurtzen da. Idealismoaren mende dagoen gizakia gameluaren
antzekoa da.
2. Fasean gamelua lehoi bihurtzen denean, idealismoaren gainbehera dator, eta lehoiak bere
zama arintzen duela esan nahi du horrek.
3. Fasean lehoia haur bihurtzen da, haurrak soilik duelako sormena balio berriak sortzeko.
Filosofo alemaniarraren esanetan, Jainkoaren heriotzaren prozesuak bizirik dirau oraindik eta moral
transzendenteak pertsonengan sortutako nekeak pixkanaka-pixkanaka eragiten duen prozesu
bat da. Bere izatez agortzen edo ahultzen ari den metafisikaren amaieran dago gizadia.
Nietzsche, laburpena.
BOTERE-NAHIMENA ETA BETIEREKO ITZULERA
• Nietzsche irudiz edo metaforaz baliatzen da gizaki berriaren aldartea nolakoa izan behar duen
azaltzeko. Gizakiak, azkenean ( hirugarren fasean, haurra) llur honetan gauzatuko ditu bere
gogoak, kanpoko mundu batean gauzatu ordez. Askatasuna bere horretan hartuz gero,
bateraezina da Jainkoarekin, esan bezala.
• Botere-nahia bizi-maila handiagoa eta hobea lortzeko nahimena da. Bizidunak bere baitan duen
indarra kanporatu behar du, zernahi delarik ere. Gizakiaren jarduera eragingarrien artean,
ezagutza boterea lortzeko baliabidea ere bada. Jakin-mina botere-nahiaren mende dago.
• Bizitza etengabe aldatzen da eta gizakiak ezin dezake errealitatearen jarioa menderatu. Ez dago
egia absoluturik. Nolanahi ere, ezusteko edo aparteko aldakuntzarik gabeko munduan bizitzea
erosoagoa dela ikusirik, itxurazko kontzeptu batzuk sortzen ditu filosofiak, fikzio hutsa izan arren.
Gizakiak asmatutako kontzeptuak hizkuntzaren barnean sartu eta egia eztabaidaezin bihurtzen
dira.
• Zientzia-jardueran matematika jatorrizko osagaitzat duen zientzalariak errealitatearen jarioaren
aniztasuna bildu, bateratu eta sailkatu behar du.
• Botere-nahia ez da mendekoak edo ahulak mendean hartzea, nork bere buruan uste osoa izatea
baizik, bizitzaren ahalbidean sinestea, eta argi izan behar da hori erronka handiei ekiteko. Giza
taldeak bizirik irauteko, eta aldi berean bere ahalmenak ugaritzeko, errealitateaz egiten duen
oharpenak osagai zehatz eta zenbakarria izan behar du, bere jardunaren garapena egokitzeko.
Giza eboluzioaren eragile nagusia ez da adimena edo jakiteko grina, botere-nahia baizik.
Nietzsche, laburpena.
• “Maita ezazu eta bizi ezazu bizitza infinituki errepikatzea desiratzeraino”.
• Nietzscheren arabera, behin eta berriro errepikatzen da errealitatea; iraganean denbora infinitua
bada, gertagarri guztiak noizbait gertatu dira jada. Gerta daitekeen guztia, beraz, gertatu da
dagoeneko. Horretan datza betiereko itzulerari buruzko teoria.
• Orduan, aurrekoa behin eta berriro errepikatuz bada, ezer berri sortzeko eginahalak hutsalak
direla dirudi. Supergizakia eta betiereko itzulera aurkako kontzeptuak direla pentsa daiteke.
• Mundua bere baitan duena besterik ez da, eta ez du haraindian inolako ihesbiderik. Bizitzari
kemenez eta poz handiz heldu behar dio gizakiak (dionisiakoak).
• Nietzscheren idazkietan nekez aurkitu dugu betiereko itzuleraren gainean eraketa logikorik eta
zehatzik, arrazoiaren bidean adierazi edo esan daitekeenaren mugetan dagoelako.
• Iturriak: XIX. Mendeko filosofia, Nietzsche, Ibaizabal argitaletxea.
Wikipedia, entziklopedia askea: http://eu.wikipedia.org/wiki/Azala
Nietzsche, laburpena.
Nietzsche, laburpena.

More Related Content

What's hot

Platon
PlatonPlaton
PlatonAndeka
 
Filosofia azterketa selektibitatean
Filosofia azterketa selektibitateanFilosofia azterketa selektibitatean
Filosofia azterketa selektibitateanamaiafilo
 
Platonen iritziz, Estatu zuzena lortzen da prestatuenak agintzen dabenean.
Platonen iritziz, Estatu zuzena lortzen da prestatuenak agintzen dabenean.Platonen iritziz, Estatu zuzena lortzen da prestatuenak agintzen dabenean.
Platonen iritziz, Estatu zuzena lortzen da prestatuenak agintzen dabenean.iratitalycual4
 
Cuadro comparativo edades filosofía 10° colcastro 2014
Cuadro comparativo edades filosofía 10° colcastro 2014Cuadro comparativo edades filosofía 10° colcastro 2014
Cuadro comparativo edades filosofía 10° colcastro 2014CARLOS HUMBERTO PEDRAZA BLANCO
 
Sintesis del pensamiento de Nietzsche
Sintesis del pensamiento de NietzscheSintesis del pensamiento de Nietzsche
Sintesis del pensamiento de NietzscheE Cabanero
 
Lehen mundu-gerra-1914-1919
Lehen mundu-gerra-1914-1919Lehen mundu-gerra-1914-1919
Lehen mundu-gerra-1914-1919MARIJE AGUILLO
 
BAIONAKO HITZARMENA-iruzkina zuzentzeko jarraibideak
BAIONAKO HITZARMENA-iruzkina zuzentzeko jarraibideakBAIONAKO HITZARMENA-iruzkina zuzentzeko jarraibideak
BAIONAKO HITZARMENA-iruzkina zuzentzeko jarraibideakMentxu Gandarias
 
Corrientes historicas
Corrientes historicasCorrientes historicas
Corrientes historicasLilian Lemus
 
Johann Fichte - presentazione schematica del pensiero
Johann Fichte - presentazione schematica del pensieroJohann Fichte - presentazione schematica del pensiero
Johann Fichte - presentazione schematica del pensierogiovanni quartini
 
Nietzsche. Vida y Pensamiento
Nietzsche. Vida y PensamientoNietzsche. Vida y Pensamiento
Nietzsche. Vida y PensamientoYolanda Vega
 
Comparació Plató Nietzsche
Comparació Plató NietzscheComparació Plató Nietzsche
Comparació Plató NietzscheDaniel Fernández
 

What's hot (20)

Platon
PlatonPlaton
Platon
 
Biokimikaren oinarriak
Biokimikaren oinarriakBiokimikaren oinarriak
Biokimikaren oinarriak
 
Platon
PlatonPlaton
Platon
 
HEGEL
HEGEL HEGEL
HEGEL
 
Filosofia azterketa selektibitatean
Filosofia azterketa selektibitateanFilosofia azterketa selektibitatean
Filosofia azterketa selektibitatean
 
Platonen iritziz, Estatu zuzena lortzen da prestatuenak agintzen dabenean.
Platonen iritziz, Estatu zuzena lortzen da prestatuenak agintzen dabenean.Platonen iritziz, Estatu zuzena lortzen da prestatuenak agintzen dabenean.
Platonen iritziz, Estatu zuzena lortzen da prestatuenak agintzen dabenean.
 
Cuadro comparativo edades filosofía 10° colcastro 2014
Cuadro comparativo edades filosofía 10° colcastro 2014Cuadro comparativo edades filosofía 10° colcastro 2014
Cuadro comparativo edades filosofía 10° colcastro 2014
 
Leopardi
LeopardiLeopardi
Leopardi
 
Sintesis del pensamiento de Nietzsche
Sintesis del pensamiento de NietzscheSintesis del pensamiento de Nietzsche
Sintesis del pensamiento de Nietzsche
 
Nietzsche
Nietzsche Nietzsche
Nietzsche
 
Naturalismo literatura
Naturalismo literaturaNaturalismo literatura
Naturalismo literatura
 
Lehen mundu-gerra-1914-1919
Lehen mundu-gerra-1914-1919Lehen mundu-gerra-1914-1919
Lehen mundu-gerra-1914-1919
 
Metabolismoa
MetabolismoaMetabolismoa
Metabolismoa
 
BAIONAKO HITZARMENA-iruzkina zuzentzeko jarraibideak
BAIONAKO HITZARMENA-iruzkina zuzentzeko jarraibideakBAIONAKO HITZARMENA-iruzkina zuzentzeko jarraibideak
BAIONAKO HITZARMENA-iruzkina zuzentzeko jarraibideak
 
Presentazione Marx
Presentazione MarxPresentazione Marx
Presentazione Marx
 
Nietzsche[1]
Nietzsche[1]Nietzsche[1]
Nietzsche[1]
 
Corrientes historicas
Corrientes historicasCorrientes historicas
Corrientes historicas
 
Johann Fichte - presentazione schematica del pensiero
Johann Fichte - presentazione schematica del pensieroJohann Fichte - presentazione schematica del pensiero
Johann Fichte - presentazione schematica del pensiero
 
Nietzsche. Vida y Pensamiento
Nietzsche. Vida y PensamientoNietzsche. Vida y Pensamiento
Nietzsche. Vida y Pensamiento
 
Comparació Plató Nietzsche
Comparació Plató NietzscheComparació Plató Nietzsche
Comparació Plató Nietzsche
 

Viewers also liked

Filosofia. epigrafeak
Filosofia. epigrafeakFilosofia. epigrafeak
Filosofia. epigrafeakxuastenea
 
Marx/OrtegayGasset.docx
Marx/OrtegayGasset.docxMarx/OrtegayGasset.docx
Marx/OrtegayGasset.docxAndeka
 
Gizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzen
Gizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzenGizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzen
Gizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzenAndeka
 
Descartes
DescartesDescartes
DescartesAndeka
 
Wittgenstein (Euskeraz)
Wittgenstein (Euskeraz)Wittgenstein (Euskeraz)
Wittgenstein (Euskeraz)Andeka
 
Wittgenstein(cast.)
Wittgenstein(cast.)Wittgenstein(cast.)
Wittgenstein(cast.)Andeka
 
Aurresokratikoak
AurresokratikoakAurresokratikoak
AurresokratikoakAndeka
 
Filosofiaren historia: programazioa (luzea)
Filosofiaren historia: programazioa (luzea)Filosofiaren historia: programazioa (luzea)
Filosofiaren historia: programazioa (luzea)Andeka
 
Proiektutan oinarrituriko ikaste-prosezua: errubrikak
Proiektutan oinarrituriko ikaste-prosezua: errubrikakProiektutan oinarrituriko ikaste-prosezua: errubrikak
Proiektutan oinarrituriko ikaste-prosezua: errubrikakAndeka
 
Susmoaren filosofoak
Susmoaren filosofoakSusmoaren filosofoak
Susmoaren filosofoakAURKITU .
 
Filosofiako azterketa, 2012 (EHU/UPV)
Filosofiako azterketa, 2012 (EHU/UPV)Filosofiako azterketa, 2012 (EHU/UPV)
Filosofiako azterketa, 2012 (EHU/UPV)Andeka
 
Selektibitateko azterketa (EHU/UPV)
Selektibitateko azterketa (EHU/UPV)Selektibitateko azterketa (EHU/UPV)
Selektibitateko azterketa (EHU/UPV)Andeka
 
Ikerketa-lanak ebaluatzeko irizpideak (txantiloi)
Ikerketa-lanak ebaluatzeko irizpideak (txantiloi)Ikerketa-lanak ebaluatzeko irizpideak (txantiloi)
Ikerketa-lanak ebaluatzeko irizpideak (txantiloi)Andeka
 
Filosofia para principiantes I
Filosofia para principiantes IFilosofia para principiantes I
Filosofia para principiantes IDiego Alejandro
 
Nietzsche, Lo apolíneo y lo dionisíaco
Nietzsche, Lo apolíneo y lo dionisíacoNietzsche, Lo apolíneo y lo dionisíaco
Nietzsche, Lo apolíneo y lo dionisíacoLa Maca
 
Presentación de Nietzsche
Presentación de NietzschePresentación de Nietzsche
Presentación de Nietzscherocio1991
 
Hiponako Agustin
Hiponako AgustinHiponako Agustin
Hiponako AgustinAndeka
 
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)Andeka
 

Viewers also liked (20)

Filosofia. epigrafeak
Filosofia. epigrafeakFilosofia. epigrafeak
Filosofia. epigrafeak
 
Marx/OrtegayGasset.docx
Marx/OrtegayGasset.docxMarx/OrtegayGasset.docx
Marx/OrtegayGasset.docx
 
Gizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzen
Gizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzenGizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzen
Gizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzen
 
Descartes
DescartesDescartes
Descartes
 
Wittgenstein (Euskeraz)
Wittgenstein (Euskeraz)Wittgenstein (Euskeraz)
Wittgenstein (Euskeraz)
 
Wittgenstein(cast.)
Wittgenstein(cast.)Wittgenstein(cast.)
Wittgenstein(cast.)
 
Aurresokratikoak
AurresokratikoakAurresokratikoak
Aurresokratikoak
 
Filosofiaren historia: programazioa (luzea)
Filosofiaren historia: programazioa (luzea)Filosofiaren historia: programazioa (luzea)
Filosofiaren historia: programazioa (luzea)
 
Proiektutan oinarrituriko ikaste-prosezua: errubrikak
Proiektutan oinarrituriko ikaste-prosezua: errubrikakProiektutan oinarrituriko ikaste-prosezua: errubrikak
Proiektutan oinarrituriko ikaste-prosezua: errubrikak
 
Susmoaren filosofoak
Susmoaren filosofoakSusmoaren filosofoak
Susmoaren filosofoak
 
Filosofiako azterketa, 2012 (EHU/UPV)
Filosofiako azterketa, 2012 (EHU/UPV)Filosofiako azterketa, 2012 (EHU/UPV)
Filosofiako azterketa, 2012 (EHU/UPV)
 
Selektibitateko azterketa (EHU/UPV)
Selektibitateko azterketa (EHU/UPV)Selektibitateko azterketa (EHU/UPV)
Selektibitateko azterketa (EHU/UPV)
 
Ikerketa-lanak ebaluatzeko irizpideak (txantiloi)
Ikerketa-lanak ebaluatzeko irizpideak (txantiloi)Ikerketa-lanak ebaluatzeko irizpideak (txantiloi)
Ikerketa-lanak ebaluatzeko irizpideak (txantiloi)
 
Filosofia para principiantes I
Filosofia para principiantes IFilosofia para principiantes I
Filosofia para principiantes I
 
Nietzsche, Lo apolíneo y lo dionisíaco
Nietzsche, Lo apolíneo y lo dionisíacoNietzsche, Lo apolíneo y lo dionisíaco
Nietzsche, Lo apolíneo y lo dionisíaco
 
Presentación de Nietzsche
Presentación de NietzschePresentación de Nietzsche
Presentación de Nietzsche
 
Ortega
OrtegaOrtega
Ortega
 
Nietzsche y el Vitalismo
Nietzsche y el VitalismoNietzsche y el Vitalismo
Nietzsche y el Vitalismo
 
Hiponako Agustin
Hiponako AgustinHiponako Agustin
Hiponako Agustin
 
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
Filosofia eta herritartasuna: programazioa (luzea)
 

Similar to Nietzsche

Nietzsche. moralaren genealogia
Nietzsche. moralaren genealogiaNietzsche. moralaren genealogia
Nietzsche. moralaren genealogiahausnartzen
 
Cassirer. gizakiari buruzko entseiua
Cassirer. gizakiari buruzko entseiuaCassirer. gizakiari buruzko entseiua
Cassirer. gizakiari buruzko entseiuahausnartzen
 
Sofistak eta sokrates
Sofistak eta sokratesSofistak eta sokrates
Sofistak eta sokratesAndeka
 
Sofistak eta Sokrates
Sofistak eta SokratesSofistak eta Sokrates
Sofistak eta SokratesAndeka
 
Supergizakiak gara? Ikus dezagun!
Supergizakiak gara? Ikus dezagun!Supergizakiak gara? Ikus dezagun!
Supergizakiak gara? Ikus dezagun!Nagorefilo
 
Atenasko erlijioa
Atenasko erlijioaAtenasko erlijioa
Atenasko erlijioaUPV/EHU
 
Voltaire. gutun filosofikoak
Voltaire. gutun filosofikoakVoltaire. gutun filosofikoak
Voltaire. gutun filosofikoakhausnartzen
 
Schopenhauer. naturako nahimena
Schopenhauer. naturako nahimenaSchopenhauer. naturako nahimena
Schopenhauer. naturako nahimenahausnartzen
 
Hume. giza ezagutzari buruzko ikerketa
Hume. giza ezagutzari buruzko ikerketaHume. giza ezagutzari buruzko ikerketa
Hume. giza ezagutzari buruzko ikerketahausnartzen
 
Bloch. ateismoa kristautasunean
Bloch. ateismoa kristautasuneanBloch. ateismoa kristautasunean
Bloch. ateismoa kristautasuneanhausnartzen
 
Herder. hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua
Herder. hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatuaHerder. hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua
Herder. hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatuahausnartzen
 
Platon Bios Obra
Platon Bios ObraPlaton Bios Obra
Platon Bios ObraAURKITU .
 
Platon: biografia eta lanak
Platon: biografia eta lanakPlaton: biografia eta lanak
Platon: biografia eta lanakAURKITU .
 

Similar to Nietzsche (20)

Nietzsche. moralaren genealogia
Nietzsche. moralaren genealogiaNietzsche. moralaren genealogia
Nietzsche. moralaren genealogia
 
Cassirer. gizakiari buruzko entseiua
Cassirer. gizakiari buruzko entseiuaCassirer. gizakiari buruzko entseiua
Cassirer. gizakiari buruzko entseiua
 
Sofistak eta sokrates
Sofistak eta sokratesSofistak eta sokrates
Sofistak eta sokrates
 
Sofistak eta Sokrates
Sofistak eta SokratesSofistak eta Sokrates
Sofistak eta Sokrates
 
Santo Tomas LOE
Santo Tomas LOESanto Tomas LOE
Santo Tomas LOE
 
Filosofia helenistikoa1
Filosofia helenistikoa1Filosofia helenistikoa1
Filosofia helenistikoa1
 
Supergizakiak gara? Ikus dezagun!
Supergizakiak gara? Ikus dezagun!Supergizakiak gara? Ikus dezagun!
Supergizakiak gara? Ikus dezagun!
 
Atenasko erlijioa
Atenasko erlijioaAtenasko erlijioa
Atenasko erlijioa
 
Supergizakiak gara?
Supergizakiak gara?Supergizakiak gara?
Supergizakiak gara?
 
Voltaire. gutun filosofikoak
Voltaire. gutun filosofikoakVoltaire. gutun filosofikoak
Voltaire. gutun filosofikoak
 
Schopenhauer. naturako nahimena
Schopenhauer. naturako nahimenaSchopenhauer. naturako nahimena
Schopenhauer. naturako nahimena
 
Luc ferry euskaraz gurea bis bis
Luc ferry euskaraz gurea bis bisLuc ferry euskaraz gurea bis bis
Luc ferry euskaraz gurea bis bis
 
Hume. giza ezagutzari buruzko ikerketa
Hume. giza ezagutzari buruzko ikerketaHume. giza ezagutzari buruzko ikerketa
Hume. giza ezagutzari buruzko ikerketa
 
Bloch. ateismoa kristautasunean
Bloch. ateismoa kristautasuneanBloch. ateismoa kristautasunean
Bloch. ateismoa kristautasunean
 
Filosofia 1.5
Filosofia 1.5Filosofia 1.5
Filosofia 1.5
 
Herder. hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua
Herder. hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatuaHerder. hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua
Herder. hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua
 
Spinoza. etika
Spinoza. etikaSpinoza. etika
Spinoza. etika
 
Platon Bios Obra
Platon Bios ObraPlaton Bios Obra
Platon Bios Obra
 
Platon: biografia eta lanak
Platon: biografia eta lanakPlaton: biografia eta lanak
Platon: biografia eta lanak
 
Filosofia 1.2
Filosofia 1.2Filosofia 1.2
Filosofia 1.2
 

More from Andeka

DEMOKRAZIA.pdf
DEMOKRAZIA.pdfDEMOKRAZIA.pdf
DEMOKRAZIA.pdfAndeka
 
1.DBHko ATE IREKIEN EGUNA 2023.pptx
1.DBHko ATE IREKIEN EGUNA 2023.pptx1.DBHko ATE IREKIEN EGUNA 2023.pptx
1.DBHko ATE IREKIEN EGUNA 2023.pptxAndeka
 
Selfie: San Adrian BHIko emaitzak (School_report.pdf)
Selfie: San Adrian BHIko emaitzak (School_report.pdf)Selfie: San Adrian BHIko emaitzak (School_report.pdf)
Selfie: San Adrian BHIko emaitzak (School_report.pdf)Andeka
 
SoziologiakoInkesta.pptx
SoziologiakoInkesta.pptxSoziologiakoInkesta.pptx
SoziologiakoInkesta.pptxAndeka
 
San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)
San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)
San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)Andeka
 
Sopa de wuhan
Sopa de wuhan Sopa de wuhan
Sopa de wuhan Andeka
 
Búsqueda avanzada
Búsqueda avanzadaBúsqueda avanzada
Búsqueda avanzadaAndeka
 
Espeziearen odisea 3
Espeziearen odisea 3Espeziearen odisea 3
Espeziearen odisea 3Andeka
 
Espeziearen odisea 2: hominidoak
Espeziearen odisea 2: hominidoakEspeziearen odisea 2: hominidoak
Espeziearen odisea 2: hominidoakAndeka
 
Espeziearen odisea: pre-hominidoak (J. Malaterre, 2011)
Espeziearen odisea: pre-hominidoak (J. Malaterre, 2011)Espeziearen odisea: pre-hominidoak (J. Malaterre, 2011)
Espeziearen odisea: pre-hominidoak (J. Malaterre, 2011)Andeka
 
Laburpenak ebaluatzeko irizpideak
Laburpenak ebaluatzeko irizpideakLaburpenak ebaluatzeko irizpideak
Laburpenak ebaluatzeko irizpideakAndeka
 
Lord of the flies: oharrak
Lord of the flies: oharrak Lord of the flies: oharrak
Lord of the flies: oharrak Andeka
 
Filosofiaren sorrerari buruzko errepasu galderak
Filosofiaren sorrerari buruzko errepasu galderakFilosofiaren sorrerari buruzko errepasu galderak
Filosofiaren sorrerari buruzko errepasu galderakAndeka
 
Etika: programazio luzea
Etika: programazio luzeaEtika: programazio luzea
Etika: programazio luzeaAndeka
 
Psikologia eta soziologia: programazioa
Psikologia eta soziologia: programazioaPsikologia eta soziologia: programazioa
Psikologia eta soziologia: programazioaAndeka
 
Filosofiako azterketa erderaz (EHU/UPV)
Filosofiako azterketa erderaz (EHU/UPV)Filosofiako azterketa erderaz (EHU/UPV)
Filosofiako azterketa erderaz (EHU/UPV)Andeka
 
Paranoid Park: galdeketa
Paranoid Park:  galdeketaParanoid Park:  galdeketa
Paranoid Park: galdeketaAndeka
 
Ikerketa-lanak egiteko gida
Ikerketa-lanak egiteko gidaIkerketa-lanak egiteko gida
Ikerketa-lanak egiteko gidaAndeka
 
"Der Name Der Rose" (arrosaren izena): itaunketa
"Der Name Der Rose" (arrosaren izena): itaunketa"Der Name Der Rose" (arrosaren izena): itaunketa
"Der Name Der Rose" (arrosaren izena): itaunketaAndeka
 

More from Andeka (19)

DEMOKRAZIA.pdf
DEMOKRAZIA.pdfDEMOKRAZIA.pdf
DEMOKRAZIA.pdf
 
1.DBHko ATE IREKIEN EGUNA 2023.pptx
1.DBHko ATE IREKIEN EGUNA 2023.pptx1.DBHko ATE IREKIEN EGUNA 2023.pptx
1.DBHko ATE IREKIEN EGUNA 2023.pptx
 
Selfie: San Adrian BHIko emaitzak (School_report.pdf)
Selfie: San Adrian BHIko emaitzak (School_report.pdf)Selfie: San Adrian BHIko emaitzak (School_report.pdf)
Selfie: San Adrian BHIko emaitzak (School_report.pdf)
 
SoziologiakoInkesta.pptx
SoziologiakoInkesta.pptxSoziologiakoInkesta.pptx
SoziologiakoInkesta.pptx
 
San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)
San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)
San Adrian BHIko aldizkaria digitala (3.alea, 21/12)
 
Sopa de wuhan
Sopa de wuhan Sopa de wuhan
Sopa de wuhan
 
Búsqueda avanzada
Búsqueda avanzadaBúsqueda avanzada
Búsqueda avanzada
 
Espeziearen odisea 3
Espeziearen odisea 3Espeziearen odisea 3
Espeziearen odisea 3
 
Espeziearen odisea 2: hominidoak
Espeziearen odisea 2: hominidoakEspeziearen odisea 2: hominidoak
Espeziearen odisea 2: hominidoak
 
Espeziearen odisea: pre-hominidoak (J. Malaterre, 2011)
Espeziearen odisea: pre-hominidoak (J. Malaterre, 2011)Espeziearen odisea: pre-hominidoak (J. Malaterre, 2011)
Espeziearen odisea: pre-hominidoak (J. Malaterre, 2011)
 
Laburpenak ebaluatzeko irizpideak
Laburpenak ebaluatzeko irizpideakLaburpenak ebaluatzeko irizpideak
Laburpenak ebaluatzeko irizpideak
 
Lord of the flies: oharrak
Lord of the flies: oharrak Lord of the flies: oharrak
Lord of the flies: oharrak
 
Filosofiaren sorrerari buruzko errepasu galderak
Filosofiaren sorrerari buruzko errepasu galderakFilosofiaren sorrerari buruzko errepasu galderak
Filosofiaren sorrerari buruzko errepasu galderak
 
Etika: programazio luzea
Etika: programazio luzeaEtika: programazio luzea
Etika: programazio luzea
 
Psikologia eta soziologia: programazioa
Psikologia eta soziologia: programazioaPsikologia eta soziologia: programazioa
Psikologia eta soziologia: programazioa
 
Filosofiako azterketa erderaz (EHU/UPV)
Filosofiako azterketa erderaz (EHU/UPV)Filosofiako azterketa erderaz (EHU/UPV)
Filosofiako azterketa erderaz (EHU/UPV)
 
Paranoid Park: galdeketa
Paranoid Park:  galdeketaParanoid Park:  galdeketa
Paranoid Park: galdeketa
 
Ikerketa-lanak egiteko gida
Ikerketa-lanak egiteko gidaIkerketa-lanak egiteko gida
Ikerketa-lanak egiteko gida
 
"Der Name Der Rose" (arrosaren izena): itaunketa
"Der Name Der Rose" (arrosaren izena): itaunketa"Der Name Der Rose" (arrosaren izena): itaunketa
"Der Name Der Rose" (arrosaren izena): itaunketa
 

Nietzsche

  • 2. DATU BIOGRAFIKOAK ETA TESTUINGURU HISTORIKOA • 1844an jaio zen Prusian eta 1900 hil zen Weimar hirian. Adimen-gaixotasunak eta sufrikario fisikoak izan zituen bizitza osoan. • Teologia eta Filologia Klasikoa ikasten hasi zen Bonnen baina geroxeago bertan behera utzi zituen teologia-ikasketak. • Leipzigko unibertsitatera joan zen 1865. urtean, Ritschl maisuari jarraituz. Han ezagutu zituen Wagner eta Schopenhauer. • 1868an Basileako Unibertsitateko irakasle katedradun izendatu zuten. • Pixkanaka filologiaz zuen interesa galduz joan zen eta filosofian zuen egitekoaz jabetzen hasi zen. • 1878tik 1888ra bitartean idatzi zituen bere idazlan gehienak. Bere idazkera filosofia eta literatura poetikoaren artean koka daiteke. • Kritikoa izan zen oso inguruan zuen guztiarekin: filosofia, erlijioa, artea, sozialismoa eta nazionalismoa. • Nahiz eta bere momentuan ez zuen arrakastarik izan, Filosofia Garaikideko korronte eta pentsamendu ugarik haren filosofiaren eragina eta ekarpenak jaso dituzte: existentzialismoak, psikoanalisiak, anarkismoak, eta abarrek. Nietzsche, laburpena.
  • 3. XIX.MENDEA: “IRAULTZEN ALDIA” XIX. Mendeari Europako Iraultzen Aldia esaten zaio, garai horretakoak baitira iraultza demografikoa, siderurgiaren iraultza, komunikabideen eta garraioen iraultza, iraultza liberalak, sozialistak eta abar. Industrializazioak erangidako aldaketak: – Makinak sortu ziren – Jakintza erabilgarriari garrantzi handiagoa eman zion burgesiak. Aurkikuntza zientifiko- tekniko guztiak industrian aplikatu ziren. – Produkzioa izugarri areagotu zen – Iraultza demografikoa: bikoiztu egin zen Europako biztanleria XIX. Mendearen bigarren erdian. – Migrazio handiak izan ziren nekazaritza-eremuetatik hirietara. – Hirietan bizitza-baldintzak oso gogorrak ziren. – Langileria bere eskubideen kontzientzia hartzen hasi zen. Ikusi ere wikipedian inperialismoa eta gizarte-mugimenduak: liberalismoa eta sozialismoa. Nietzsche, laburpena.
  • 4. NIETZSCHEREN PENTSAMENDUA • Nietzschek Mendebaldeko kulturaren balio eta oinarri guztiak suntsitzea proposatzen du. Haren aburuz, Mendebaldeko zientzian, filosofian, erlijioan eta beste hainbat esparrutan erabili diren ereduak gizakiaren kalterako izan dira. • Nietzscheren susmoa honako hau da: bi mila urteotan gizadiak egin duen bidea okerbidea izan da. Europan onginahia, etsipena, ahultasuna eta antzeko balioak goresten dira. Hau da, kristau- moralaren balioak (hasieran, Sokrates eta Platonen dualismo ontologikoan oinarritutako balioak). • Platonek (eta filosofo idealista guztiek), mundu fisikoarekin gustura ez dagoenez, haraindiko munduaren irudia (ideien mundua) asmatzen du bere nahiak eta desirak mamitzeko, Nietzscheren ustetan. • Metafisikaren kontra kritika sakona eta oldarkorra da, hots, Nietzscherena. Sokratesekin hasten da filosofia arrazionala eta, aldi berean, filosofiaren aro tragikoaren amaiera. Sokratesentzat arrazoia da garrantzitsuena bertutea garatzeko. • Nietzschek goretsitako filosofoen artean (aro tragikoaren filosofoak) Heraklito, Anaxagoras, Anaximandro edo Tales daude. Heraklitok izatearen finkotasuna errefusatu, eta errealitatearen benetako izana mugikortasuna dela dio: etengabe eraldatzen den munduan ez dago jomuga etikorik. • Nietzscheren arabera, metafisikak uko egin dio mundu fisikoari. Gainera, bizitzaren mamia ezin daiteke kontzeptuen bidez adierazi. Nietzsche, laburpena.
  • 5. • Transzendentziaren ukapena. Erlijioak sortutako transzendentziak gizakia makurrarazi du. • Bitalismoaren arabera, gizakiak bere barnean aurkitu behar du bizitzarako helmuga. Jainkoari aitortzen zaizkion indarrak, gizakiak bere baitan dituen ahalmenak baino ez dira. • Izatearen barnean ez dago hierarkiarik (dualismo ontologikoaren kontra), ez dago besterik, honako mundu hau baizik, lurrean, espazioan eta denboran ezagutzen dena. • Hizkuntzaren iruzurrak. Hizkuntzak engainatu egiten du, bere joskeraren eta gramatikaren barnean erabiltzen diren hitzei existentzia ematen zaielako. Hitzaren jatorria, hiztunen arteko ituna besterik ez da. • Hortaz, filosofoak bere horretan utzi behar ditu kontzeptuak, eta arte gisako intuizioak antzematen ahalegindu behar du. • Bitalismoa: filosofia bitalistaren ustez, funtsezko errealitatea den bizitza, sen, grina eta afektuen multzoa da, zerizan arrazionalik gabeko zerbait. Ezin daiteke fenomeno bitala kategoria arrazionalen bidez ezagutu, eta intuizioa eta irudimena baino baliotsuagoak dira. Bizitzaren benetako muina jardun estetikoak betetzen du: bizitzaren zentzu tragikoa onartzea. Nietzsche, laburpena.
  • 6. • Apolineo eta dionisiakoa dira Nietzschek erabilitako sinboloak bizitzaren zentzu tragikoa ulertarazteko. Apolo argitasunaren eta neurriaren jainkoa da; Dionisos itxuragabea eta neurrigabearen adierazgarria da. Ezin daiteke bata bestea gabe bizi. Baina Europako filosofia- tradizioan, joera arrazionalistak dioen moduan, arrazoi-arimak mendean hartu behar ditu sumina, atseginak eta bestelako irrikak. Nietzscherentzat, horretan datza filosofia idealistaren errore garrantzitsuenetako bat. • Nihilismoa: Nihilismoa Jainkoaren heriotzaren ondorioa da. Une horretara arte indarrean egon diren balioak, gizakiari babesa eta argibidea ematen zizkiotenak, bertan behera gelditu dira itota. Historiako gertakizunek halako helbururik ez dutela ikustean, mundua azalpenik ez duela ohartzen da gizakia. Hori dela eta, gizatasunak munduan duen egitekoa edo funtzioa jakin ezean, jokabide nihilista sor daiteke (nihilismo pasiboa). • Dagoeneko gizakiak idealismoak bizitzarekiko sortzen duen itxurakeria faltsuan sinesten ez duelarik, baiezkoa eman behar dio bizitzari gogo biziz eta adore handiz (nihilismo aktiboa). • Nietzschek igartzen duen historiaren fase hori etortzeke dago. Balio guztien eraldaketaren ondoren, garailearen morala eta erabaki-ahalmena nagusituko dira. Nietzsche, laburpena.
  • 7. BALIOEN TRANSMUTAZIOA ETA MORAL BERRIA • Morroien moralaren ordez (moral tradizionala, kristaua), jaunen morala ezarri behar da (moral berria). Lehena, kaltegarria izan da guztiz; bigarrena, bizitzaren alde dago, poza eta indarraren alde. • Balio moralen sorrera psikologikoa aztertzeko Nietzschek erabilitako metodoa genealogikoa da. Hau da, nork eta zer asmorekin ezartzen dituen balioak zehaztean datza. • Genealogiaren lehen emaitza bi moralen aurkikuntza da: jaunen morala eta morroien morala. Edozein kulturaren hastapenetan, gauzak izendatu eta definizioak ezartzeko ahalmena duena da boteretsua. Hortaz, “ona” hitzak indartsua, menperatzailea, harroa eta beldurgarria esan nahi du; “gaiztoa”, aldiz, arrunta, umila, gezurtia da • Jaunen moralaren ikuspegitik, honela defini daiteke ona: bizitzaren jatorrizko bertuteak betetzeko gizabanakoa hobera daramana. • Morroien morala ez da bizitzarekiko maitasunetik sortzen, ekitea debekatua dutenen herra, gaitzondo, gorroto, bekaizkeria eta ezintasunetik baizik. Morroien moralak berdintasuna bilatzen du eta zorrotz kritikatzen du apartekoa, ohiz kanpokoa. • Erlijioak (judaismoak hasieran eta kristautasunak geroago) morroien morala inposatu du, bizitzaren kontrako morala. Morroien moralaren izenean kontzientzia morala egokitzen du gizakiaren baitan. Hala, senak agindutakoa egin ordez, haren azaleratzea galarazten du. Nietzsche, laburpena.
  • 8. • Nietzschek behin eta berriro dio botere-nahia dela balioen sortzaile garrantzitsuena. Botere- nahiak izatearen mugikortasuna adierazten du. Izateak, existitzen den orok, gehiago eta hobea izateko joera du. Nietzsche, laburpena.
  • 9. KRISTAUTASUNAREN AURKAKO KRITIKA • Erlijioa beldurretik sortzen da, gizakiak bizitzan duen larrimin- eta ezintasun- sentimunduetatik. Nietzschek tradizio judu-kristauaren aurka jotzen du, erlijio-arau ororen aurka. Alemandar filosofoak dio kristautasunak antzinatasun klasikoaren balio dionisiakoak baztertzen dituela, mundu ideal baten asmakizunaren bidez, eta mundu erreal bakarra arbuiatzen duela. • Kristautasuna platonismo herrikoa da. Erlijioak balio dekadenteak proposatzen ditu, artaldearen balioak, esklaboenak: umiltasuna, mendekotasuna, obedientzia, sakrifizioa .... ,bizi-irriken aurkakoak. Zentzu honetan, erlijioa herri xehearen matxinada da jabeen aurka; gaixo eta ahulen erlijioak diren aldetik, gizakiak bere mugak gainditzeko oztopo gaindiezin izan dira. • Grinak, bulkadak, senak, balio estetikoak eta oro har gorputzek gogoko duen oro arbuiatu izana leporatzen dio Nietzschek kristautasunari. Baina Jainkoaren heriotzak ateak zabaltzen dizkio gizakiaren erabateko garapenari, aro berri batean. • Jainkoaren heriotza: Jainkoa (Jainkoaren ideia) bizitzaren aurkakoa da. Horrexegatik, Nietzschek ateismoa aldarrikatzen du, independentzia, askatasuna eta indarra sendotzeko (moral berriarekin). Gizakiak berak bete lezake Jainkoak utzitako lekua, balio-sortzaile eta legegile den aldetik. Kristautasunaren aginduak eta debekuak desagerturik, Jainkoarenganako fedearen gainbeherak gizakiaren jatorrizko indar sortzaileak askatuko ditu, eta jada gizadiak ez dio haraindiko munduari erreparatuko, honako honi baizik. Nietzsche, laburpena.
  • 10. • Honela mintzatu zen Zaratustra idazlanean, Jainkoaren heriotza ezinbesteko erreferentzia- puntua da gizaki askeak moralitatearen eraldakuntzari ekin diezaion. • Jainkoaren heriotza gertakizun historikoa da. Jainkoaren heriotzak utzitako hutsuneaz jabetzen den lehena gizaki zoroa da. • Jainkoaren heriotzaren ondorengo urratsak bi dira: arriskutsua eta txalogarria. Gizakia noraezean gelditzeko arriskua da lehen urratsa. Bizitza moralaren aztoramendu eta txikikeria Jainkoa hil ondorengo arriskuak dira; txalogarria litzateke supergizakia konturatzea, egoera berriaz oharturik, gizon berriak sormena gara dezakeela eta haraindiko munduan zituen ametsak lurrera ekar ditzakeela. Hau da, beste gizaki-maila sortu behar du gizakiak. • Jainkoaren heriotzaren ondorengo urratsa supergizakiaren etorrera da. Supergizakia ez da bere horretan agertzen, eta geroago izango delako itxaropena aipatzen du Nietzschek. • Nietzschek iraganekin apurtu nahi du gizaki berri bat sortzeko, eta gizakiak aurrera begiratu behar du beti, nork bere etorkizuna bere gogora egokitzeko. • Eraldaketa horren urratsak (supergizakiaren etorrerako urratsak) irudi batzuen bidez ematen digu ezagutzera Nietzschek: Nietzsche, laburpena.
  • 11. 1. Fasean, espiritua gamelu bihurtzen da. Idealismoaren mende dagoen gizakia gameluaren antzekoa da. 2. Fasean gamelua lehoi bihurtzen denean, idealismoaren gainbehera dator, eta lehoiak bere zama arintzen duela esan nahi du horrek. 3. Fasean lehoia haur bihurtzen da, haurrak soilik duelako sormena balio berriak sortzeko. Filosofo alemaniarraren esanetan, Jainkoaren heriotzaren prozesuak bizirik dirau oraindik eta moral transzendenteak pertsonengan sortutako nekeak pixkanaka-pixkanaka eragiten duen prozesu bat da. Bere izatez agortzen edo ahultzen ari den metafisikaren amaieran dago gizadia. Nietzsche, laburpena.
  • 12. BOTERE-NAHIMENA ETA BETIEREKO ITZULERA • Nietzsche irudiz edo metaforaz baliatzen da gizaki berriaren aldartea nolakoa izan behar duen azaltzeko. Gizakiak, azkenean ( hirugarren fasean, haurra) llur honetan gauzatuko ditu bere gogoak, kanpoko mundu batean gauzatu ordez. Askatasuna bere horretan hartuz gero, bateraezina da Jainkoarekin, esan bezala. • Botere-nahia bizi-maila handiagoa eta hobea lortzeko nahimena da. Bizidunak bere baitan duen indarra kanporatu behar du, zernahi delarik ere. Gizakiaren jarduera eragingarrien artean, ezagutza boterea lortzeko baliabidea ere bada. Jakin-mina botere-nahiaren mende dago. • Bizitza etengabe aldatzen da eta gizakiak ezin dezake errealitatearen jarioa menderatu. Ez dago egia absoluturik. Nolanahi ere, ezusteko edo aparteko aldakuntzarik gabeko munduan bizitzea erosoagoa dela ikusirik, itxurazko kontzeptu batzuk sortzen ditu filosofiak, fikzio hutsa izan arren. Gizakiak asmatutako kontzeptuak hizkuntzaren barnean sartu eta egia eztabaidaezin bihurtzen dira. • Zientzia-jardueran matematika jatorrizko osagaitzat duen zientzalariak errealitatearen jarioaren aniztasuna bildu, bateratu eta sailkatu behar du. • Botere-nahia ez da mendekoak edo ahulak mendean hartzea, nork bere buruan uste osoa izatea baizik, bizitzaren ahalbidean sinestea, eta argi izan behar da hori erronka handiei ekiteko. Giza taldeak bizirik irauteko, eta aldi berean bere ahalmenak ugaritzeko, errealitateaz egiten duen oharpenak osagai zehatz eta zenbakarria izan behar du, bere jardunaren garapena egokitzeko. Giza eboluzioaren eragile nagusia ez da adimena edo jakiteko grina, botere-nahia baizik. Nietzsche, laburpena.
  • 13. • “Maita ezazu eta bizi ezazu bizitza infinituki errepikatzea desiratzeraino”. • Nietzscheren arabera, behin eta berriro errepikatzen da errealitatea; iraganean denbora infinitua bada, gertagarri guztiak noizbait gertatu dira jada. Gerta daitekeen guztia, beraz, gertatu da dagoeneko. Horretan datza betiereko itzulerari buruzko teoria. • Orduan, aurrekoa behin eta berriro errepikatuz bada, ezer berri sortzeko eginahalak hutsalak direla dirudi. Supergizakia eta betiereko itzulera aurkako kontzeptuak direla pentsa daiteke. • Mundua bere baitan duena besterik ez da, eta ez du haraindian inolako ihesbiderik. Bizitzari kemenez eta poz handiz heldu behar dio gizakiak (dionisiakoak). • Nietzscheren idazkietan nekez aurkitu dugu betiereko itzuleraren gainean eraketa logikorik eta zehatzik, arrazoiaren bidean adierazi edo esan daitekeenaren mugetan dagoelako. • Iturriak: XIX. Mendeko filosofia, Nietzsche, Ibaizabal argitaletxea. Wikipedia, entziklopedia askea: http://eu.wikipedia.org/wiki/Azala Nietzsche, laburpena.