SlideShare a Scribd company logo
1 of 18
LEHENENGO GAIA : Eskola eta IKTak


       “Introducción a la tecnología educativa”


   Egungo gizarte gero eta globalizatuagoan, IKTak (Informazio eta komunikaziorako teknologiak)
gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari dira eta aurretik aipatutako globalizazio horren
aurrerapenaren errua ere beraien da zati handi batean.


    Teknologia hainbat eremutan erabiltzen da gaur egun:egunerokotasunean, eskolan etab.Izenak
adierazten duen moduan, informazioa eta komunikazioa errazten ditu eta eskuragarriago
bihurtu.Munduko edozein lekutan argitaratutako informazioa eskura dezakegu eta bertako
jendearekin komunikatu hainbat plataforma edo kanalen bidez.Beraz, esan dezakegu hainbat oztopo
bertan behera utzi dituela.


     Eskolan ere paper garrantzitsua dute IKTek.Hauen erabilera esponentzialki hazten doanez,
ikasleak hauek erabiltzera eta menderatzera bultzatu behar ditugu.




       Marco estratégico de Euskadi ante la Sociedad de la Información en la Escuela


       Informazioa ulertzeko eta maneiatzeko modu berria dela eta, gure gizartea iraultza digitala
sortu dela esan daiteke. Iraultza honek, hainbat erakunde hartzen ditu bere barnean eta eskola ere,
iraultza horren parte da.


       Iraultza honek ekar ditzakeen onurak kontutan hartuta, hainbat proiektu eta plan atera ziren
aurrera. Europatik hasita, Hezkuntza Sistemaren etorkizuneko helburuak izeneko idatzia da
aipagarrienetakoa. Bertan, etorkizun batean lortu nahiko ziren helburuak agertzen dira, beti ere IKT-
ei eta hauek suposatuko dituzten aldaketei lotuta.


       Espainiari dagokionean, hainbat iniziatiba, plan instituzional eta politiko jarri dira martxan
Europar Batasunarekin bat egiten dutenak.


       Euskal Autonomo Erkidegoari dagokionean ere, hainbat plan daude abian. Ikastetxeetan
aldaketa hau gertatzeko informazio eta komunikaziorako teknologiak sartzetik hasita, hezkuntza
sistema edota metodologia aldatzea espero da. Gainera metodologia berri honekin haurren parte-
hartzea ere aldatu egingo da, modu honetan, iniziatiba gehiagorekin jokatu beharko dute , hau da,
beren kabuzko erabakiak hartu eta informazioa bilatu, aukeratu eta sailkatzeko kapaz izan beharko
dute.


        Aldaketa abian bada ere, oraindik ez da nabari plan edota proiektu hauek izan beharko
luketen eragina. Beraz, denbora gehiago beharko da aldaketa honek izango dituen ondorioak uste
bezain onak izango diren edo ez jakiteko.




        IKT-en erabilera egokiari buruzko Europar Politikak

        Politikak hauek bezala, ordenagailuen zabalkuntza ere orain dela gutxiko gauza da.
Informazioa prozesatzeko aldaketa eta hezkuntza arloak eskatzen dituen proposamenen areagotzea
ekarri zuen ordenagailuaren sorrerak 1980. urtean. IKT-ak eskoletan jartzeko lehen saiakera Estatu
Batuetan egin zuten 1980an eta Espainian ikerketa programa bat sortzen da 1986an.

        Arazoa ez da teknologiak geletara eramatea, baizik aldaketa garrantzitsuena antolaketa eta
metodologia aldetik etorriko da. Hasiera batean, aurrera eraman nahi zena txikitatik IKT-enganako
hurbiltasuna zen, geroago “bretxa digitala” gainditzea, hau da, internet-era sartzeko aukera duten
eta ez dutenen arteko desberdintasuna gainditzea, eta gaitasunak eskuratzea. Politiken beste
helburuetako bat eskola, lana eta etxea banaketa ekiditea zen eta honekin ezberdintasunak gutxitzea
ahal den neurrian.

        Hezkuntza politika hauek behar sozialak asetzen ahalegindu behar dira, hau da, hezkuntza
politikak bere lurralde eta biztanleko helburuei begira, lortu nahi duenaren arabera irakaskuntza
hoberena ematen ahaleginduko da.

   Eskoletan IKT-en erabilera egokiari buruzko politiken ikerketarako hainbat galdera egiten dira,
hona hemen:

   •    Herrialde ezberdinek nola lantzen dituzte IKT-en barneraketak hezkuntzan, zeinek parte
        hartzen duten, ze eduki lantzen diren eta zein irizpide erabiltzen diren prozedura edo
        emaitzak ebaluatzeko.

   •    Zein faktorek eragiten duten politika hauek arrakasta izan dezaten.
•   Erabiltzaileari bideratutako zein berrikuntza burutzen dira IKT-ei dagokienez, eta hezkuntza
       sistemak nola erreakzionatzen duen hauen aurrean.

   IKT-ak eskolan sartzeari buruko Europar politikak. Hezkuntza politiketan hainbat kezka egon
dira baina, hala ere, faktore aipagarrienetakoa irakaslegoaren garapen profesionalari dagokion
alderdia da, bai pertsonalki eta bai eskola testuinguruan burutu behar duen aldaketa dela eta.




   De tecnologias de la información y la comunicación a recursos educativos

       IKT-eek gure gizartean izan duten eragina ikaragarria izan da eta hiru modutan eragiten du
guregan.


       Alde batetik interesen, hau da, pentsatzen dugun gauzan inguruan eragiten du. Bestetik,
sinboloetan, hau da, pentsatzeko erabiltzen ditugun horietan. IKT-en etorrerarekin sinbolo hauen
kopurua pila bat hazi baita. Azkenik, pentsamendua garatzen den area edo zona aldatu egin da IKT
hauei esker edo erruz.


       Beste behin ere informazio eta komunikazio teknologien eragina nabarmen gelditu da.
Lurralde pobreenek ere, nahiz eta argirik edota ur edangarririk ez izan, IKT hauen eragina jasan
dute eta zer esanik ez enpresa handiek.


       Hala ere, mundu teknologikoan bizi izateak eta ordenagailu baten jabe izateak ez du esan
nahi horretarako abilezia dutenik, ezta hau jakintza bilakatzeko gai izango direnik ere. Horregatik,
hezkuntzaren aldetik kontu handia izan behar da, teknologia hauek ez baitira inola ere neutralak,
herriaren interesen arabera garatuak eta erabiliak dira eta beraz ikasleei hauek erabiltzen erakutsi
behar zaie.


       Ikasle hauek, teknologia berri hauen munduan hazi dira txiki txikitatik eta beraz, beraien
sozializazio eremua gurasoenen oso desberdina da. Betidanik ordenagailu, zine, telebista, mugikor,
bideojokoen artean ibili izan dira eta ez parkean edota soka batekin jolasean. Gero eta mundu
interaktiboago batean bizi gara eta horregatik, hezkuntza hobetzeko erreminta bezala ikusi dituzte IKT-
ak aditu askok.


       Erreminta hau hezkuntzan txertatzerako orduan hainbat zailtasun aurki ditzakegu. Metodologia
tradizionala dago alde batetik, hau da, irakaslean zentratutako metodologia. Irakasle hauek gainera, ez
dituzte IKT-ak kontrolatzen eta beraz, formakuntza beharrean aurkitzen dira.


        Irakasleekin batera, eskolen ekipamendua ere berritu beharrean aurkitzen da. Hau egiteko ordea
dirua behar da eta gaur egungo egoera ikusita, oztoporik handiena hau dela esan daiteke.


        Bi hitzetan esanda, IKT-ak hezkuntzan behar bezala txertatzeko bidea luzea da, hainbat faktorek
oztopatzen baitute. Hala ere, irakasleen esku dago zatirik handiena, hauek beraien rola aldatuz hasi
beharko baitu benetako aldaketa horrek.




        La tecnología educativa en un mundo tecnologizado

   Gaur egun, denok dakigunez eguneroko bizitzan gero eta garrantzi gehiago hartze ari dira IKTak eta
hau hezkuntzan bertan islatzen ari da.


   Hainbat tresna eta aplikazio desberdin dituzte eta nahi adina informazio eskuratzeko plataforma ezin
hobeak dira.Honek ikasleak eraginkorrago eta aktiboago bihurtzen ditu.Gainera, beste hainbat aukeren
artean (moldatu, berridatzi...) informazio hau partekatzeko aukera ere eskaintzen dute, kolektibotasuna
eta talde lana sustatuz.




        Organización educativa de los medios y recursos tecnológico


        Hezkuntza sistema modernoek, IKT-en integrazioa eskolan metodologia aldaketa baten
abiapuntu bezala ikusten dute, aldaketa ekarriko duen bide bezala. Aldaketa hori gerta dadin ordea,
behar beharrezkoa da eskolek beraien antolakuntza aldatzea.


        Hezkuntzaren informazio eta komunikazio teknologiaren modelo antolatzaileak hiru dira:


Hartze teknologikoaren modeloa: ikastetxe mota hauetan praktika pedagogikoak era
tradizionalean eramaten dira aurrera metodologia espositiboan eta pentsamendu induktiboan
oinarrituz.

Integrazio katalitikoaren modeloa: ikastetxe mota hauetan informazio eta komunikazio
teknologiaren eta hezkuntza proiektuaren arteko lotura bultzatzen duen lider bat bilatzen dute.
Integrazio kulturalaren modeloa: ikastetxe mota hauetan harreman handia dute IKT-ekin eta
nabaritzen da irakasleak prestaturik daudela.

        Komunitatea sortzeko IKT-en paperari dagokionean, lau lidergo mota aurki ditzakegu:
lidergo instruktiboa, lidergo transformatzailea, lidergo integratzailea eta azkenik lidergo
kooperatiboa.

Ikastetxe guztiek bermatu beharko lukete IKT-en integrazioa hiru eremutara zuzenduz:


    •   IKT-ak baliabide didaktiko bezala, ikastetxeko curriculum proiektuan agertzen denarekin
        lotuz.

    •   IKT-ak komunikabide bezala, hezkuntza komunitateko kide desberdinen artean.

    •   IKT-ak ikastetxeko antolakuntza, gestio eta administrazioko baliabide bezala.


    Horretarako, behar beharrezkoa da ikastetxeak teknologikoki behar den bezala egokituta
egotea, kasu bat baino gehiagotan ez baitzaio behar adinako garrantzia ematen alor honi.
Egokitzapen edo antolakuntza hori, talde-lanean eraman behar da aurrera eta horrek ikastetxearen
inplikazioa eskatzen du, berak erabakiko baitu ze indar eman die IKT-ei.


        IKT-en integrazioa garatu behar duten ikastetxeek hainbat lege izan behar dituzte kontutan:


   •    Egungo arazoak atzoko irtenbideez baldintzatzen dira.

   •    Zenbat eta presio gehiago, orduan eta gehiago presionatzen du sistemak.

   •    Portaerak onera egiten du txarrera baino lehen.

   •    Bide errazak toki berdinera darama.

   •    Gaixotzea baino okerragoa izan daiteke sendabidea.

   •    Azkarrena mantsoena da.

   •    Kausa eta efektua ez daude gertu ez denboran ez espazioan.

   •    Aldaketa txikiek emaitza handiak ekar ditzakete, baina sarritan arazoa handienak dira
        gutxien ikusten direnak.

   •    Itxuraz aurkariak diren bi meta lor daitezke.
•   Elefante handi bat erditik zatitzeak ez du esan nahi bi elefante txiki lortuko dituzunik.

    •   Ez dago errurik.


    Ezagutzaren gestioari ikaskuntzaren gizartean dagokionean, ikastetxeak sare telematikoen bidez
harremanetan jartzeak, instituzioen eta profesionalen arteko formakuntza erraztea dakar. Irakasleen
arteko barne mailako sareak badaude eta baita kanpo mailako sareak ere, beste       irakasleekin
harremantzeko. Horrek pila bat erraztuko du elkarren arteko komunikazioa.


    IKT-en bidezko formakuntzarako hezkuntza eremuen gestiori dagokionean berriz, nahiz eta
IKT-ek duten indarra nabarmena izan, aldaketak ez dira jazoko eskoletan antolakuntza eta
formakuntza aldaketak gertatzen ez badira. Horretarako, ikasgeletan hainbat ezaugarri izatea
komeni da: on-line sarbidea, ikasgela birtuala, ordenagailua eta bidea, sareko errekurtsoetarako
sarbidea...


Aldaketa asko gertatu dira azken urteotan eta hauek modu honetan sailka daitezke:
    •   Ikasgela tradizionalen berrantolakuntza: “no front” ikasgelak, errekurtso teknologikoen
        partekatzea, mahi mugikorrak.
    •   Espazio berrien sorrera, aurretiko konfigurazioa ariketek tonikoei erreparatuz.
    •   Funtzio partekatuak, errekurtso zentralizatuak.
    •   Espazio birtualen sorkuntza eta berrikuntza sareak: berrikuntza sare hauek hainbat funtzio
        betetzen dituzte; politikoa, informatiboa, psikologikoa eta gaitasunari dagokiona besteak
        beste.


        Azkenik, giza baliabideak aurki ditzakegu eta hau, kudeaketa taldeak, IKT-en
koordinatzaileak eta informatikako teknikoek osatzen dute.




BIGARREN GAIA: Konpetentzia Digitala


        Ordenagailuak, emozio eragileak


Ordenagailuak, emozioak eragiten dituzten objektuak dira. Emozio hauek bi modukoak eta guztiz
aurkakoak izan daitezke:
a) Teknofobia: Teknologia eta makinak arbuiatu eta onartzen ez dituzten pertsonak izaten
duten sentimendua. Nahiz eta batzuk erabiltzen jakin, ordenagailurik gabe lan egitea nahiago duten
pertsonak izaten dira teknofobikoak; txikitan ezagutu ez dituzten teknologia hauek guztiak, bat-
batean bere eguneroko bizitzan ezinbestekoak bihurtu zaizkie, eta erreminta teknologiko
desberdinak erabiltzera behartuta ikusten dira.
Agertzen diren teknologia berrien aurrean jarrera ezkorra duten pertsonak izaten dira, antsietatea
eragiten die ordenagailuen erabilera eta ziur daude giza-balioak arriskuan jartzen ari direla.


      b) Teknofilia: Teknologiaren munduan guztiz murgilduta eta sartuta dauden pertsonak duten
sentimendua. Teknologiaren eboluzioa eta berrikuntzen jarraipena egiten dute gogo handiz eta
ateratzen diren produktu eta programa guztien berri izaten dute.Teknologia, eboluzioaren sinonimoa
delakoan daude.


Hezkuntzan bi alderdi hauek aurki ditzakegu:
 - Irakasle teknofobikoak: Irakasleen esperientzia ezaren ondorioz sortutako sentimendua. Arrazoi
desberdinengatik ordenagailuak erabiltzea nahiago ez duten irakasleak izaten dira, batzuk
ezjakintasunaren aurrean segurtasun eza daukate eta beste batzuk ordenagailuak erabiltzen jakin
arren, ez dituzte erabiltzen.
 - Irakasle teknofilikoak: Hezkuntza-arazoei aurre egiteko, informatika salbatzailea eta soluzioa
dela uste dute. Azkeneko teknologia berrienak erabiltzeko prest daude beti, eta ikuspuntu
pedagogiko aproposena ematen diote.


Irakasleen jarrera


          Ordenagailuak hezkuntzan erabiltzen hasi zirenean, irakasleen jarrera, negatiboa izan zen;
gehiengoak “ordenagailuen biktima” bezala ikusten zuten beren burua eta alderdi desberdinek
(arazo teknikoak, software motaren hautaketa, programen aldakuntza berriak) antsietatea eragiten
zieten.
          Egoera honen aurrean irtenbide hoberena irakasleen formakuntza izan da,            eskolaren
orientazio pedagogikoa eta bertan lan egiten duten irakasleak kontuan hartuta.
Ondorengo alderdiak landuz, aldaketari bidea ireki egin zaio:


- Aldaketari erresistentzia: Baliabide eta formakuntza faltaren ondorioz sortutako beldur jarrera.
- Formakuntzan urria: Formakuntza didaktikoagoa jasotzearen beharra, teknikan sakondu
beharrean, irakaslearen eguneroko esperientzia eta beharren araberako formakuntza aproposagoa
da.
- Autoestima eta frustrazio maila: Irakasle eta ikasleen arteko desberdintasun generazionala dela
eta, gaur egungo ikasleak erreminta teknologikoak ikasteko eta maneiatzeko irakasleak baino
azkarragoak izaten dira. Horregatik irakasleak rol aldaketa izan dute; ezagupenen igorle izatetik
ikaskuntza prozesuaren laguntzaile izatera pasatu dira, eta aldaketa honek         irakasle askoren
autoestiman eragina izan du.
-Ordenagailua irakaslearen ordez. Irakasleak makinen aurrean aurkitu direnean mesfidantza
erreakzio bat izan dute baina guztiz okertuta egon dira. Batak ez dio besteari lana kentzen, bien
arteko konbinazioari esker, hezkuntza hobetu eta aberastu egiten baita. Gainera ordenagailuak
erabilita ere, ez dira aldaketak ematen ikasleen sozializazioan, kooperazioan eta ikaskuntza
pertsonalizatuan.
-Hezkuntzan ordenagailuak erabiltzearen eraginkortasuna: Ikerketa desberdinak egon arren,
irakasleak ikasgelan duten erabilera praktikoa eta esperientzia izango dira froga garrantzitsuenak
ordenagailuen eraginkortasuna hezkuntzan zabaltzeko.
Ordenagailuen eragina gizartearen eraldaketan
Teknologia berriak gizartean eragin izugarria izan dute eta gaur egun guztiz eraldatu da kultura,
gizartea eta baita pertsonak ere.
Gizartearen islada hezkuntza denez, logikoa den bezala, hezkuntzaren transformazio prozesu bat
ematen ari da.


Hau guztiaren ondorioak, honako hauek izan daitezke:


         Gaur egungo haurrak teknologiaz inguratuta jaiotzen dira, eta ohituta daude hauen erabilera
egiten beraien eguneroko bizitzan, gainera erakarpen eta trebezia handia daukate makina
desberdinak erabiltzerako garaian. Erreminta hauek guztiekin duten erlazio afektiboa guztiz
desberdinak dira helduak dituztenekin.
Hau guztiagatik, denboran zehar, gurasoek ezinbestekoa ikusi dute informatikaren ikaskuntza
beraien seme-alaben hezkuntzaren barnean, etorkizunari begira oso garrantzitsua izango zela uste
izan dutelako mundu laboralean sartzeko. Horregatik, eskola askotan informatika ikaskuntza
eskaintzen hasi ziren, gurasoen presioa zela eta. Beraz, gurasoek, ordenagailuak erabiltzen jakin ez
arren, jarrera positibo bat zuten ordenagailuen inguruan eta etxeetan ordenagailuak erosten hasi
ziren.
Gaur egun, gizartean guztiz sartuta daude teknologia informatikoak, gizartearen barne dira.
Eskoletan informatika irakastea, hezkuntza curriculumaren barnean dagoen konpetentzia da.
La competencia digital e informacional en la escuela


        Gaur egungo eskoletako ikasgeletan liburuak eta ordenagailuak paper garrantzitsua betetzen
dute eta batera bizi dira. Honi dagokionez, XXI. mendeko kultura aldatzen hari da, informazioa
modu askotara zabaldu eta elkarbanatzen baitugu. Arrazoi honengatik alfabetizazio berriak sortu
dira:
•       Ikus entzunezko alfabetizazioa
•       Alfabetizazio teknologikoa eta digitala
•       Informaziozko alfabetizazioa
        Aipatutako puntu guzti hauek barneratzen baditugu multialfabetizazioa lortuko da,
beharrezkoa gaur egungo informazioa tratatzeko.
Hezkuntzari dagokion helburua, ikasleak IKT-en erabiltzaile kontziente eta kritikoak bilakatzea
izango da. Horretarako dimentsio hauen garapena beharrezkoa da:
•       Instrumentala
•       Kognitiboa
•       Sozio jarrerazkoa
•       Axiologikoa


        Ikasgelako IKT-en erabilerari dagokionez, irakasleen papera apur bat zailtzen da, izan ere,
ikasle guztiek ez dute ikaskuntza erritmo bera izango tresna hauei dagokienez. Beraz, metodologia
malguago bat garatu beharko du irakasleak, ikasle bakoitzari arreta berezia eskainiz. Gainera gaur
egun irakasleek erronka bereziak dituzte teknologia digitalen aurrean, izan ere, ikasleria
informatuagoa dago eta beraz kritikoak izaten irakatsi behar zaie eta jasotzen duten informazio
guztiari                 zentzua                  eta                 forma                   ematen.


        Beste aldetik, irakasleak jakin behar du, bera ez dela ezagutza iturri bakarra, ikasleek beste
iturritatik informazioa jasotzeko aukera dutela. Honi dagokionez, irakasleak autoritatea galduko du
eta bere papera ariketen antolatzaile eta ikuskatzailea izatea izango da. Gainera irakasleak
ikaskuntza kolaboratzailea sortu behar du teknologia erabiliz.


        Gaur egun ikasgela askotan irakasleek teknologia erabiltzen dute tradizionalki egin izan
diren ariketak burutzeko. Honekin esan nahi dena zera da, berrikuntza teknologian dagoela eta ez
pedagogian.
Sistema informatikoak 1


       Gaur egun, komunikazioak, telefonia, internet... ezin dira ulertu informatika erabili gabe.
Informatika ordenagailuen zientzia dela defini daiteke.


       Ordenagailuak sortu zirenetik gaur egun arte sekulako aldaketa eman du. Bilakaera hau, bost
belaunalditan banatzen dute. Lehenengoan konputagailuak kalkulu matematikoak automatikoki
egiteko erabiltzen ziren. Bigarrengoan, lehenengo ordenagailu komertzialen agerpena ematen da.
Hirugarrengo    belaunaldian,   zirkuitu   integratuak    erabiltzen   hasten   dira.   Laugarrengoan,
mikroprozesadorea sortzen da. Eta azkeneko belaunaldian, hau da, gaur egungoan, aplikazioei
garrantzia handiagoa ematen zaie eta software libreak askoz garrantzi handiagoa du.


       Ordenagailuetan bi funtzionamendu maila bereiz daitezke: hardwarea eta softwarea.
Hardwarea ordenagailuen elementu fisikoen multzoa da. Hauen artean, elikatze-iturria, kableak,
memoria, txartel grafikoa eta abar dira aipagarrienak. Softwarea, aldiz, ordenagailuen osagai
elektronikoen funtzionamendu egokia ziurtatzeko instrukzio multzoek osatzen dute. Bi software
mota daude, aplikazioetara zuzendutakoak eta sistemaren softwareak. Aplikazioetara zuzendutakoak
datu-baseak, testu editoreak eta abar hartzen ditu barnean. Sistema softwareak, aldiz, sistema
eragileak, utilitateak... Desberdintzeko modu erresena, hardwarea ukitu eta ikusi egin daitekeen
zerbait da, eta softwarea ordenagailu barnean dagoen programazio guztia izango litzateke.


Sistema informatikoak 2


       Ordenagailuaren funtsezko softwarea sistema eragilea da. Honek ordenagailuaren
funtzionamendu egokia ziurtatzen du. Sistema eragileak ordenagailuaren hardwarearen osagaiak
kontrolatzen ditu. Hau da, CPU-aren, memoriaren, bideo-sistemaren eta beste hardwareen erabilera
egokia ziurtatzen du.


       Sistema eragileek honako funtzio hauek betetzen dituzte: periferikoak kudeatzea,
programak kudeatzea eta exekutatzea, prozesuak kudeatzea, erabiltzaileak kudeatzea, sistema eta
aplikazio akatsak kudeatzea eta segurtasuna kudeatzea.


       Sistema eragilearen arabera hiru mailatan sailkatzen da: aplikazioak, sistema eragilea eta
hardwarea. Funtzio nagusia hauen arteko komunikazioa ziurtatzea da.
Hiru famili handitan banatzen dira sistema eragileak: UNIX (GNU/LINUX), Microsoft eta
bestelakoak. Hauetatik zabalduena Microsoft izan da, baina, gaur egun honen boterea jaisten doa eta
jadanik ez du zerbitzarien nagusitasuna lortu.




         Digital Natives,Digital Inmigrants


    Natibo digitalak 80-90.hamarkadetan jaiotakoei deritze eta etorkin digitalak berriz hamarkada
hauen       aurretik   jaiotakoak   dira.Lehenengo   hauei   horrela   deitzearen   arrazoia   jaiotzetik
teknologiarekin kontaktuan egon direlako da eta bigarrengo hauek aldiz berriak dira teknologia
berrien mundu honetan.Horrela, ikasle batzuentzat zaila da antzinako sistemara egokitzea.


    Gaur egungo hezkuntzan beraz honi loturik dagoen arazo handi bat dago, izan ere bai natibo
digitalak baita etorkin digitalak ere aurki baitaitezke hezkuntza sisteman eta hauek desberdin
mintzatzen dira:batzuei aurretik ezarrita dagoen sistema zaharkitua egingo zaie eta besteei berriz
beraientzat ezezaguna den hizkuntza batean mintzatzen ari direla irudituko zaie.


        Beraz, hezkuntzak dilema moduko bat du, izan ere ez du garbi irakasle etorkin digitalei
teknologia berrien munduan murgiltzea komeniko zitzaien edo alderantziz, natibo digitalak
antzinako ereduetara moldatu beharko liratekeen.




         EPICT (European Pedagogical Information and Comunication Tecnology)


         Europar irakasle batek derrigorrezko honako 5 gairen inguruko formakuntza teknologikoa
izan behar du:


1. IKTak irakaskuntza-ikaskuntzan. Irakasleak IKTak erabili, ulertu eta ulertu arazi behar ditu, baita
IKTak erabiltzearen onurak jakinarazi eta egoki erabiltzen irakatsi ikasleei ere, honako tresnak
erabiliz:
    •    Irakurketarako tresnak, ahotsa ezagutzen duten lanabesak, eskanerra duten bolalumak eta
         abar.
    •    Aurkezpenak egiteko erremintak.
2. Ordenagailua egoki erabiltzen jakin behar du irakasleak, bere ikaskuntza-irakaskuntza prozesu
guztian zehar:
- Ordenagailuaren mantenimendua.
- Software berriaren instalazioa.
- Sarera sartzen jakitea.
- Fitxategiak gordetzen jakitea.
- Behar berrietara egokitzen jakitea.


3. Internet bidez komunikatzen eta baliabideak aurkitzen jakin:
- Irakaskuntzarako baliagarriak diren web orriak ezagutu.


4. Testu editoreak erabiltzen jakin. Testu editoreen bitartez, ordenagailuan testuak idaztea errazagoa
da, testuari aldaketak egitea posible baita, gainera irudia eta soinua ere izan ditzake testu horrek.


5. IKTak eta eskola berrikuntza, eskolaren garapenerako.


- Eta beste honako 10 gairen inguruko formakuntza teknologikoa aukerako izango ditu irakasle
batek:
1. Diseinatu. Irakasleak irakaskuntzarako bere material propioak sortu eta diseinatu ditzaket.
2. Argazki digitalak erabili ditzake, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren objektu bezala.
3. Aurkezpen digitalak egin, ikasleek ikusi, entzun eta irakurri ahal izateko.
4. Web orrien publikazioa ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan zehar.
5. Gardenkiak.
6. Datu-baseak.
7. Ikaskuntzarako baliabide digitalak.
8. IKTak eta lanerako metodoak: mapa mental digitalak, interneteko informazioa aurkitu, ebaluatu,
prozesatu eta diskriminatuz.
9. IKTak ikasle bereziei laguntzeko: dislexikoentzat adibidez.
10. Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan ordenagailuetako jokoak erabiltzea.
HIRUGARREN GAIA: Lankidetza ikaskuntza


       La tecnología y el aprendizaje en las aulas de las Escuelas para el Pensamiento


   Argi dago egungo ikasleentzat oso lagungarriak direla teknologia berriak eta beraien ikaskuntza
prozesua sakontzeko ere baliagarriak dira.Hainbat aukera edo teknologia desberdin dituzte beraien
eskura:Internet, ordenagailuak, CDak eta beste asko.Beraz, garrantzi handia hartzen ari da
hezkuntzan eta XXI.mendeko eskaerei erantzuteko helburuarekin lan egiten ari dira.


    Hau horrela, zenbait eskoletan “El Proyecto de las Escuelas para el Pensamiento” proiektua
martxan jarri dute, garrantzitsua iruditzen baitzaie teknologia arloan ikasleak eguneratuta
mantentzea.


   Gainera, gaur egun komunikazioa ere gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da eta hezkuntzak
ere arlo honetan ahal den gehiena murgiltzeko ahaleginak egiten ari da.Horrela, ikasleak ikasleekin
edo ikasleak irakasleekin komunikatzeko Internet edo Korreo elektronikoa erabiltzeko aukera dute,
elkarreragina sustatuz.




       Aprendizaje colaborativo y TIC


       Teknologia berri hauek gure ikasgeletan sartzean, inpaktu pedadogikoarekin pentsatu
beharrean aurkitzen gara, alor teknologikoari dagokionean baino.
Ikasgletako integrazio hau nola gertatu den jakiteko, hiru planteamendu teoriko edo epistemelogiko
analisatu behar ditugu:


   •   Computer Aided Instruction (CAI)
   •   Computer-Supported Cooperative Work (CDCW)
   •   Computer Support for Collaborative Learning (CSLC)


   Teknologia berri hauek, irakasleek elkarlana eta lankidetza sustatzea nahi izaten dute ikasleen
artean. Modu honetan, ikasle bakoitzaren eta taldearen gaitasunak garatu ahal izango dira eta horrek
mesede egingo dio haur hauen ikaskuntza prozesuari.
Beraz, ordenagailuekin modu kolaboratibo batean irakats daiteke, modu koherente batean erabiliz.
Horretaz gain, teknologia hauek haurrak sozialki eta mentalki garatzen lagunduko du.


       Lehen aipatutako planteamendu teoriko edo epistemologikoei dagokionez, CSLC da
aipagarriena. Planteamendu honek, taldekako nahiz bakarkako trebetasunak eta norbere arduradun
izatea sustatzen du. Sare birtualak eta baliabide teknologikoak pertsonen arteko laguntza modu
gisara erabiltzen ditu eta azkenik, elkar ulertzea eta guztien (talde kide bakoitza nahiz irakaslea)
partaidetza beharrezkoak dela erakusten digu.


       Planteamendu honekin jarraituz, irakasleek CSCLn oinarritutako heziketa praktika bat
prestatzeko hainbat pauso jarraitu behar ditu eta horretarako “Bersatide” izeneko tresna telematiko bat
sortu dute oinarri moduan. Bertan ondorengo faseak aurki ditzakegu:


1. fasea: testuinguruaren analisia
2. fasea: metodologiaren aukeraketa
3. fasea: errekurtso teknologikoen aukeraketa
4. fasea: prozesuaren planifikazioa
5. fasea: prozesua ebaluatzeko metodologiaren aukeraketa
6. fasea: produkzioa/garapena
7. fasea: inplementazioa
8. fasea: berrikustea


       CSLC-en zati esanguratsuenarekin jarraituz, teknika kolaboratiboekin jarraituko dugu. Hiru
teknika dira aipagarrienak: Jigsaw, Mesa redonda/brainstorming eta Piramide.


   CSCL-en inguruan gertatzen diren arazoen aurrean, hemen gomendio batzuk:


   •   Erabilera erraza eta sinplea izan behar du
   •   Materialen, egituren eta edukien berrerabilpena ahalbidetu behar du
   •   Pertsona eta taldeen gestio erraza ahalbidetu behar du
   •   Materiala eta informazioa antolatzen lagundu behar du
   •   Ikasleen ebaluazioa erraztu behar du
   •   Kolaborazioan oinarritutako produktuen sorrera ahalbidetu behar du
   •   Prozesuaren ebaluazioa erraztu behar du
•   Gainerakoekiko komunikazioa eta tutoretza prozesuak erraztu behar ditu
      •   Erabakiak hartzen lagundu behar du
      •   “Open source” izatea komeni da
      •   Egonkorra izan behar du
      •   Fase, etapa eta zereginak argi azaldu behar ditu
      •   Ez du hezkuntza prozesua mugatu behar
      •   Herramintak plataforma bakar batean integratzea gomendatzen da


      Azkenik, ebaluazioaren zatia geratzen da. Aldaketa gertatzean, ebaluatzeko modua ere aldatu
beharrean aurkitzen da eta beraz, CSLCari dagokionean, iturri desberdinak erabiltzea gomendatzen
dute. Nahiz eta metodologia desberdina izan, ebaluazio tradizionalaren printzipio berdinak betetzen
ditu.




LAUGARREN GAIA: Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak


          Acciones de diseño y desarrollo de objetos educativos digitales: proframas
institucionales


          Azkenengo urtetan teknologiaren bilakaera izugarri ari da aldatzen eta honek hezkuntzan ere
aldaketak izatea ekarri du. Izan ere, ikertzaile eta irakasle askok eta askok ikusi dute teknologia
honen garapena izan daitekeela metodo berriak erabiliz hezkuntzaren eraldaketa ekarriko duena.


          Hezkuntza berri hau lortzeko ezinbestekoa da kalitatezko material digital hezitzaileen
sormena, hedapena eta ebaluazioa sustatzea. Iadanik dugun materialetik behar dugun materiala
aurkitzeko kalitatea, fidagarritasuna, erabilgarritasuna... kontuan izan behar ditugun ezaugarriak
dira. Gainera, zer eduki lantzen dituen ere begiratu behar da eta baita ea materialak partekatu
daitezkeen ere. Oso garrantzitsua den beste ezaugarri bat da, publikoa eta dohainekoa den ikustea
da.


          Duela urte batzuetatik Administrazio hezitzaileak programa eta plan ezberdinak zabaltzen ari
da. Hauen bidez IKT-en erabilera bultzatzea nahi da eta horrela konpetentzien barneraketa sustatzea
eta hobetzea nahi da. Aipatutako programa hauetatik martxan jarri zen lehenengoa “Internet el la
Escuela” izan zen (2002-2005), ondoren “Internet en el Aula” (2005-2008), “AVANZA” planaren
barnean.




1.1 “Internet en la escuela”


       Aurrez esan bezala 2002. urtean hasi zen proiektu hau eta 2005. urterarte iraun zuen.
“Internet en la Escuela” proiektuak lekua uzten zion hausnarketari, berrikuntzari eta
esperimentazioari. Hau gehienbat Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan zentratutakoa zen.
Proiektu honek gaur egun dauden eduki hezitzaile digitalak zehaztu ditu, orientatuz, eta ez
alternatiba huts bat izango balitz bezala, baizik eta eguneroko irakasteko prozesu berri bat bezala.


1.2 ”Internet en el aula”


       “Internet en el Aula” proiektua 2005. urtean jarri zen martxan. Proiektu hau lan sistema
kolaboratzailetan oinarritzen da. Honek agente asko eta ezberdinen parte-hartzea eskatzen du:
errepresentazio organoak, batzorde erabakitzaileak, batzorde teknikoak, IKT-en ezarpena ziurtatzen
duten profesionalak... Ezin sinestekoa da hauek guztiak egiten duten lan kolaboratzailea.


       Plan honetan sortutako eduki hezitzaile digitalak urtero modu publiko batean argitaratuko
dira, hau da, edonork du hauetaz baliatzeko aukera. Bertan katalogo zabal bat egongo da oinarrizko
baloreak betetzen dituena: erabiltzailearen esperientziaren kalitatea, erabilgarritasuna eta atentzioa
eta bere izaera irekia, hau da, bertako materiala berrerabilgarria, moldakorra eta malgutasun
handikoa izango da.


       Azken finean, plan honen bidez IKT-en erabilera sustatzeko katalogo zabal bat dugu objektu
hezitzaile digitalekin eta hauek eskuragai ditugu sarean. Bertara sartzeko autonomia erkidegoen eta
“Ministerio de Educacion y Ciencia”-ko atari hezitzaileetara joatea besterik ez dago.




       Objeto Digital Educativo.Definición, Arquitectura, Nivéles de Agregación y
Tipología


     Azkeneko urteotan, mota guztietako informazioa kudeatzeari eta bertara modu egoki batean
sartzeko prozesuei garrantzi berezia ematen ari zaio.


    HODetaz ari garenean, hezteko helburuarekin sortutako plataforma digital batez mintzatzen ari
gara.HODak agregazio maila desberdinetan sailkatzen dira, hauek objeto digital hauen estruktura
eta funtzionaltasuna definitzen eta antolatzen dutelarik.Agregazio mailak lau dira eta hiru
irizpideren arabera sailkatzen dira:egitura(testuak,irudiak,soinua etab.), funtzionalitatea(egituraren
funtzioa argitzen du) eta gutxi gorabeherako curriculum estaldura.




       Vocabulario elemento 5.2


       HOD-ak sailkatzeko orduan eta hauen identifikazioa errazago izateko, hiztegia 5 multzotan
banatzen da:


       Lehenengoa, agregazio mailako objektuen tipologiari dagokio eta bertan, media, informazio
eta jakintzen ordezkaritza sistemari eta azkenik informatika eta zerbitzu aplikazioaren inguruko
hitzak ageri dira.


       Bigarrena objektuen agregazio mailari buruz doa.


       Hirugarrena LOM hiztegi orijinalaren analisi konparatzailea da.


       Laugarrena 5.2 elementuaren amaierako hiztegia da.


       Azkenik bosgarrena, 5.2 elementuaren hiztegiaren definizio orokorrak dira eta bertan,
media, informazio eta jakintza errepresentazioen sistemak, aplikazio informatiboak, zerbitzuak eta
eduki didaktikoak eta bertako hitzak aurki ditzakegu.




       Prozesu kognitiboa


       Termino guztien itzulpena egin da frantseseko LOMFR aplikazio profiletik eta emaitza
honakoa izan da: motibatzea, ikastea, kolaboratzea, komunikatzea, zuzentzea, kooperatzea, sortzea,
elkartrukatzea, behatzea, sailkatzea, ekoiztea, publikatzea, ikertzea, auto-prestatzea, praktikatzea,
dokumentatzea, prestatzea, simulatzea eta ebaluatzea.
Ondoren, termino bakoitzaren analisia eta errebisioa egiten da. Honela, “ikastea” terminoa
ezabatu egiten da; izan ere hiztegi honetan deskribatzen diren prozesu/zeregin/jarduera kognitiboek
duten maila kontzeptual altuagoa duen prozesua baita. 2. mailatik gorako objektu guztien helburu
nagusia ikaslearen ikaskuntza izango da. Arrazoi berdinengatik kontuan hartzen ez diren beste
termino batzuk ondorengoak dira: zuzentzea, elkartrukatzea, publikatzea, prestatzea eta
dokumentatzea. Geratu diren terminoetan prozesu kognitiboen ondorengo baloreak azaltzea
frogatzen da: hautematea, oroimena, ezarpena, kritikotasuna eta sormena. Hauek, ikaskuntza-
ebaluazio eta ezagutzaren barnerapen prozesuetan parte hartzen duten prozesu kognitibo motak dira.
Horrela bada, ondorengo prozesu kognitiboak gehituko dira: hautematea, oroitzea, erlazionatzea,
aplikatzea, ulertzea, epaitzea, analizatzea, baloratzea, azaltzea eta laburtzea.


       Ikaskuntza metodoen eta prozesu kognitiboen arteko erlazioak:
       Hautatutako ikaskuntza metodoak prozesu kognitibo motak ekartzen ditu eta baita bermatu
beharreko aktibitate induzituak. Hau, erabili behar den ikaskuntza jarduera mota definitzeko
lagungarria suertatzen da, eta baita ebaluazio metodo eta baliabide egokienak erabakitzeko ere.

More Related Content

What's hot

Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistalanmodularra
 
Siiintesia
SiiintesiaSiiintesia
Siiintesialauburu4
 
Hausnarketa ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
Hausnarketa ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiakHausnarketa ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
Hausnarketa ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiakJanireRaya
 
Aldizkari proiektua
Aldizkari proiektuaAldizkari proiektua
Aldizkari proiektua4superneskak
 
LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN, LAS TECNOLOGIAS Y LA EDUCACIÓN
LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN, LAS TECNOLOGIAS Y LA EDUCACIÓNLA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN, LAS TECNOLOGIAS Y LA EDUCACIÓN
LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN, LAS TECNOLOGIAS Y LA EDUCACIÓNdokumentatzaileak
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaEnara Perez
 
Más allá de la escuela 2.0
Más allá de la escuela 2.0Más allá de la escuela 2.0
Más allá de la escuela 2.0Alaira Maps
 
IRAKURGAIEN HAUSNARKETA
IRAKURGAIEN HAUSNARKETAIRAKURGAIEN HAUSNARKETA
IRAKURGAIEN HAUSNARKETAIKT4
 
Hausnarketa una buena practica con tic
Hausnarketa una buena practica con ticHausnarketa una buena practica con tic
Hausnarketa una buena practica con ticJanireRaya
 
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaanetxu8
 
Teknologia Berriak Jihab Taldea
Teknologia Berriak Jihab TaldeaTeknologia Berriak Jihab Taldea
Teknologia Berriak Jihab TaldeaJIHAB
 
Ondorioak
OndorioakOndorioak
OndorioakneMarti
 
Ikaskuntzarako teknologiak modu kontziente e inklusiboan erabiltzeko gida
Ikaskuntzarako teknologiak modu kontziente e inklusiboan erabiltzeko gidaIkaskuntzarako teknologiak modu kontziente e inklusiboan erabiltzeko gida
Ikaskuntzarako teknologiak modu kontziente e inklusiboan erabiltzeko gidaIrekia - EJGV
 

What's hot (16)

Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebista
 
Siiintesia
SiiintesiaSiiintesia
Siiintesia
 
Sintesik
SintesikSintesik
Sintesik
 
Hausnarketa ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
Hausnarketa ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiakHausnarketa ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
Hausnarketa ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak
 
Aldizkari proiektua
Aldizkari proiektuaAldizkari proiektua
Aldizkari proiektua
 
LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN, LAS TECNOLOGIAS Y LA EDUCACIÓN
LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN, LAS TECNOLOGIAS Y LA EDUCACIÓNLA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN, LAS TECNOLOGIAS Y LA EDUCACIÓN
LA SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN, LAS TECNOLOGIAS Y LA EDUCACIÓN
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
 
Más allá de la escuela 2.0
Más allá de la escuela 2.0Más allá de la escuela 2.0
Más allá de la escuela 2.0
 
IRAKURGAIEN HAUSNARKETA
IRAKURGAIEN HAUSNARKETAIRAKURGAIEN HAUSNARKETA
IRAKURGAIEN HAUSNARKETA
 
Hausnarketa una buena practica con tic
Hausnarketa una buena practica con ticHausnarketa una buena practica con tic
Hausnarketa una buena practica con tic
 
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
 
Teknologia Berriak Jihab Taldea
Teknologia Berriak Jihab TaldeaTeknologia Berriak Jihab Taldea
Teknologia Berriak Jihab Taldea
 
Hausnarketa
HausnarketaHausnarketa
Hausnarketa
 
Ikt
IktIkt
Ikt
 
Ondorioak
OndorioakOndorioak
Ondorioak
 
Ikaskuntzarako teknologiak modu kontziente e inklusiboan erabiltzeko gida
Ikaskuntzarako teknologiak modu kontziente e inklusiboan erabiltzeko gidaIkaskuntzarako teknologiak modu kontziente e inklusiboan erabiltzeko gida
Ikaskuntzarako teknologiak modu kontziente e inklusiboan erabiltzeko gida
 

Viewers also liked (20)

Gida Metodologikoa, Animaliak
Gida Metodologikoa, AnimaliakGida Metodologikoa, Animaliak
Gida Metodologikoa, Animaliak
 
IKT Sintesiak
IKT SintesiakIKT Sintesiak
IKT Sintesiak
 
PPT Presentatie Asteroiden
PPT Presentatie AsteroidenPPT Presentatie Asteroiden
PPT Presentatie Asteroiden
 
COMAU Master 2017 Brochure
COMAU Master 2017 BrochureCOMAU Master 2017 Brochure
COMAU Master 2017 Brochure
 
Cultural mission
Cultural mission Cultural mission
Cultural mission
 
Comau Master Brochure
Comau Master BrochureComau Master Brochure
Comau Master Brochure
 
Practicepowerpointtestingchrome
PracticepowerpointtestingchromePracticepowerpointtestingchrome
Practicepowerpointtestingchrome
 
Practicepowerpoint
PracticepowerpointPracticepowerpoint
Practicepowerpoint
 
Oculus rift
Oculus riftOculus rift
Oculus rift
 
P2 liang wei-blog
P2 liang wei-blogP2 liang wei-blog
P2 liang wei-blog
 
Channel coding
Channel coding  Channel coding
Channel coding
 
Channel Coding (Error Control Coding)
Channel Coding (Error Control Coding)Channel Coding (Error Control Coding)
Channel Coding (Error Control Coding)
 
Plant tissue culture
Plant tissue culturePlant tissue culture
Plant tissue culture
 
Karina 6543
Karina 6543Karina 6543
Karina 6543
 
Asteroiden
AsteroidenAsteroiden
Asteroiden
 
Karina 102
Karina 102Karina 102
Karina 102
 
P1 final-Liang
P1 final-LiangP1 final-Liang
P1 final-Liang
 
Michael's second draft
Michael's second draftMichael's second draft
Michael's second draft
 
παρουσίαση θ3 π5 - νανιόπουλος
παρουσίαση   θ3 π5 - νανιόπουλοςπαρουσίαση   θ3 π5 - νανιόπουλος
παρουσίαση θ3 π5 - νανιόπουλος
 
տերյան
տերյանտերյան
տերյան
 

Similar to IKT sintesia

IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaariadnatkd
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaJanireRaya
 
From digital an audiovisual competence tomedia competence
From digital an audiovisual competence tomedia competenceFrom digital an audiovisual competence tomedia competence
From digital an audiovisual competence tomedia competenceikasizhazi
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanMaitane Zumeta
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanMaitane Zumeta
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanMaitane Zumeta
 
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-akGizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-akAnerodriguezkikt
 
Eztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkinaEztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkinauxuepalacios5
 
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentzia – Mar...
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentzia – Mar...Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentzia – Mar...
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentzia – Mar...txiotxio
 
310020e pub isei_competencia_digital_e
310020e pub isei_competencia_digital_e310020e pub isei_competencia_digital_e
310020e pub isei_competencia_digital_etxiotxio
 
Aurkezpena azkena
Aurkezpena azkenaAurkezpena azkena
Aurkezpena azkenaikt46lh
 

Similar to IKT sintesia (20)

IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
 
Ikt
IktIkt
Ikt
 
Hausnarketa
HausnarketaHausnarketa
Hausnarketa
 
Todo
TodoTodo
Todo
 
From digital an audiovisual competence tomedia competence
From digital an audiovisual competence tomedia competenceFrom digital an audiovisual competence tomedia competence
From digital an audiovisual competence tomedia competence
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 
Aldizkaria
AldizkariaAldizkaria
Aldizkaria
 
IKT- ak PDF
IKT- ak PDFIKT- ak PDF
IKT- ak PDF
 
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-akGizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
 
Eztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkinaEztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkina
 
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentzia – Mar...
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentzia – Mar...Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentzia – Mar...
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko konpetentzia – Mar...
 
310020e pub isei_competencia_digital_e
310020e pub isei_competencia_digital_e310020e pub isei_competencia_digital_e
310020e pub isei_competencia_digital_e
 
Aurkezpena azkena
Aurkezpena azkenaAurkezpena azkena
Aurkezpena azkena
 
IKT-ak PDF
IKT-ak PDFIKT-ak PDF
IKT-ak PDF
 
ikt
iktikt
ikt
 
Txostena amaituta
Txostena amaitutaTxostena amaituta
Txostena amaituta
 
IKT aurkezpena
IKT aurkezpenaIKT aurkezpena
IKT aurkezpena
 

IKT sintesia

  • 1. LEHENENGO GAIA : Eskola eta IKTak “Introducción a la tecnología educativa” Egungo gizarte gero eta globalizatuagoan, IKTak (Informazio eta komunikaziorako teknologiak) gero eta garrantzia handiagoa hartzen ari dira eta aurretik aipatutako globalizazio horren aurrerapenaren errua ere beraien da zati handi batean. Teknologia hainbat eremutan erabiltzen da gaur egun:egunerokotasunean, eskolan etab.Izenak adierazten duen moduan, informazioa eta komunikazioa errazten ditu eta eskuragarriago bihurtu.Munduko edozein lekutan argitaratutako informazioa eskura dezakegu eta bertako jendearekin komunikatu hainbat plataforma edo kanalen bidez.Beraz, esan dezakegu hainbat oztopo bertan behera utzi dituela. Eskolan ere paper garrantzitsua dute IKTek.Hauen erabilera esponentzialki hazten doanez, ikasleak hauek erabiltzera eta menderatzera bultzatu behar ditugu. Marco estratégico de Euskadi ante la Sociedad de la Información en la Escuela Informazioa ulertzeko eta maneiatzeko modu berria dela eta, gure gizartea iraultza digitala sortu dela esan daiteke. Iraultza honek, hainbat erakunde hartzen ditu bere barnean eta eskola ere, iraultza horren parte da. Iraultza honek ekar ditzakeen onurak kontutan hartuta, hainbat proiektu eta plan atera ziren aurrera. Europatik hasita, Hezkuntza Sistemaren etorkizuneko helburuak izeneko idatzia da aipagarrienetakoa. Bertan, etorkizun batean lortu nahiko ziren helburuak agertzen dira, beti ere IKT- ei eta hauek suposatuko dituzten aldaketei lotuta. Espainiari dagokionean, hainbat iniziatiba, plan instituzional eta politiko jarri dira martxan Europar Batasunarekin bat egiten dutenak. Euskal Autonomo Erkidegoari dagokionean ere, hainbat plan daude abian. Ikastetxeetan aldaketa hau gertatzeko informazio eta komunikaziorako teknologiak sartzetik hasita, hezkuntza sistema edota metodologia aldatzea espero da. Gainera metodologia berri honekin haurren parte-
  • 2. hartzea ere aldatu egingo da, modu honetan, iniziatiba gehiagorekin jokatu beharko dute , hau da, beren kabuzko erabakiak hartu eta informazioa bilatu, aukeratu eta sailkatzeko kapaz izan beharko dute. Aldaketa abian bada ere, oraindik ez da nabari plan edota proiektu hauek izan beharko luketen eragina. Beraz, denbora gehiago beharko da aldaketa honek izango dituen ondorioak uste bezain onak izango diren edo ez jakiteko. IKT-en erabilera egokiari buruzko Europar Politikak Politikak hauek bezala, ordenagailuen zabalkuntza ere orain dela gutxiko gauza da. Informazioa prozesatzeko aldaketa eta hezkuntza arloak eskatzen dituen proposamenen areagotzea ekarri zuen ordenagailuaren sorrerak 1980. urtean. IKT-ak eskoletan jartzeko lehen saiakera Estatu Batuetan egin zuten 1980an eta Espainian ikerketa programa bat sortzen da 1986an. Arazoa ez da teknologiak geletara eramatea, baizik aldaketa garrantzitsuena antolaketa eta metodologia aldetik etorriko da. Hasiera batean, aurrera eraman nahi zena txikitatik IKT-enganako hurbiltasuna zen, geroago “bretxa digitala” gainditzea, hau da, internet-era sartzeko aukera duten eta ez dutenen arteko desberdintasuna gainditzea, eta gaitasunak eskuratzea. Politiken beste helburuetako bat eskola, lana eta etxea banaketa ekiditea zen eta honekin ezberdintasunak gutxitzea ahal den neurrian. Hezkuntza politika hauek behar sozialak asetzen ahalegindu behar dira, hau da, hezkuntza politikak bere lurralde eta biztanleko helburuei begira, lortu nahi duenaren arabera irakaskuntza hoberena ematen ahaleginduko da. Eskoletan IKT-en erabilera egokiari buruzko politiken ikerketarako hainbat galdera egiten dira, hona hemen: • Herrialde ezberdinek nola lantzen dituzte IKT-en barneraketak hezkuntzan, zeinek parte hartzen duten, ze eduki lantzen diren eta zein irizpide erabiltzen diren prozedura edo emaitzak ebaluatzeko. • Zein faktorek eragiten duten politika hauek arrakasta izan dezaten.
  • 3. Erabiltzaileari bideratutako zein berrikuntza burutzen dira IKT-ei dagokienez, eta hezkuntza sistemak nola erreakzionatzen duen hauen aurrean. IKT-ak eskolan sartzeari buruko Europar politikak. Hezkuntza politiketan hainbat kezka egon dira baina, hala ere, faktore aipagarrienetakoa irakaslegoaren garapen profesionalari dagokion alderdia da, bai pertsonalki eta bai eskola testuinguruan burutu behar duen aldaketa dela eta. De tecnologias de la información y la comunicación a recursos educativos IKT-eek gure gizartean izan duten eragina ikaragarria izan da eta hiru modutan eragiten du guregan. Alde batetik interesen, hau da, pentsatzen dugun gauzan inguruan eragiten du. Bestetik, sinboloetan, hau da, pentsatzeko erabiltzen ditugun horietan. IKT-en etorrerarekin sinbolo hauen kopurua pila bat hazi baita. Azkenik, pentsamendua garatzen den area edo zona aldatu egin da IKT hauei esker edo erruz. Beste behin ere informazio eta komunikazio teknologien eragina nabarmen gelditu da. Lurralde pobreenek ere, nahiz eta argirik edota ur edangarririk ez izan, IKT hauen eragina jasan dute eta zer esanik ez enpresa handiek. Hala ere, mundu teknologikoan bizi izateak eta ordenagailu baten jabe izateak ez du esan nahi horretarako abilezia dutenik, ezta hau jakintza bilakatzeko gai izango direnik ere. Horregatik, hezkuntzaren aldetik kontu handia izan behar da, teknologia hauek ez baitira inola ere neutralak, herriaren interesen arabera garatuak eta erabiliak dira eta beraz ikasleei hauek erabiltzen erakutsi behar zaie. Ikasle hauek, teknologia berri hauen munduan hazi dira txiki txikitatik eta beraz, beraien sozializazio eremua gurasoenen oso desberdina da. Betidanik ordenagailu, zine, telebista, mugikor, bideojokoen artean ibili izan dira eta ez parkean edota soka batekin jolasean. Gero eta mundu interaktiboago batean bizi gara eta horregatik, hezkuntza hobetzeko erreminta bezala ikusi dituzte IKT- ak aditu askok. Erreminta hau hezkuntzan txertatzerako orduan hainbat zailtasun aurki ditzakegu. Metodologia
  • 4. tradizionala dago alde batetik, hau da, irakaslean zentratutako metodologia. Irakasle hauek gainera, ez dituzte IKT-ak kontrolatzen eta beraz, formakuntza beharrean aurkitzen dira. Irakasleekin batera, eskolen ekipamendua ere berritu beharrean aurkitzen da. Hau egiteko ordea dirua behar da eta gaur egungo egoera ikusita, oztoporik handiena hau dela esan daiteke. Bi hitzetan esanda, IKT-ak hezkuntzan behar bezala txertatzeko bidea luzea da, hainbat faktorek oztopatzen baitute. Hala ere, irakasleen esku dago zatirik handiena, hauek beraien rola aldatuz hasi beharko baitu benetako aldaketa horrek. La tecnología educativa en un mundo tecnologizado Gaur egun, denok dakigunez eguneroko bizitzan gero eta garrantzi gehiago hartze ari dira IKTak eta hau hezkuntzan bertan islatzen ari da. Hainbat tresna eta aplikazio desberdin dituzte eta nahi adina informazio eskuratzeko plataforma ezin hobeak dira.Honek ikasleak eraginkorrago eta aktiboago bihurtzen ditu.Gainera, beste hainbat aukeren artean (moldatu, berridatzi...) informazio hau partekatzeko aukera ere eskaintzen dute, kolektibotasuna eta talde lana sustatuz. Organización educativa de los medios y recursos tecnológico Hezkuntza sistema modernoek, IKT-en integrazioa eskolan metodologia aldaketa baten abiapuntu bezala ikusten dute, aldaketa ekarriko duen bide bezala. Aldaketa hori gerta dadin ordea, behar beharrezkoa da eskolek beraien antolakuntza aldatzea. Hezkuntzaren informazio eta komunikazio teknologiaren modelo antolatzaileak hiru dira: Hartze teknologikoaren modeloa: ikastetxe mota hauetan praktika pedagogikoak era tradizionalean eramaten dira aurrera metodologia espositiboan eta pentsamendu induktiboan oinarrituz. Integrazio katalitikoaren modeloa: ikastetxe mota hauetan informazio eta komunikazio teknologiaren eta hezkuntza proiektuaren arteko lotura bultzatzen duen lider bat bilatzen dute.
  • 5. Integrazio kulturalaren modeloa: ikastetxe mota hauetan harreman handia dute IKT-ekin eta nabaritzen da irakasleak prestaturik daudela. Komunitatea sortzeko IKT-en paperari dagokionean, lau lidergo mota aurki ditzakegu: lidergo instruktiboa, lidergo transformatzailea, lidergo integratzailea eta azkenik lidergo kooperatiboa. Ikastetxe guztiek bermatu beharko lukete IKT-en integrazioa hiru eremutara zuzenduz: • IKT-ak baliabide didaktiko bezala, ikastetxeko curriculum proiektuan agertzen denarekin lotuz. • IKT-ak komunikabide bezala, hezkuntza komunitateko kide desberdinen artean. • IKT-ak ikastetxeko antolakuntza, gestio eta administrazioko baliabide bezala. Horretarako, behar beharrezkoa da ikastetxeak teknologikoki behar den bezala egokituta egotea, kasu bat baino gehiagotan ez baitzaio behar adinako garrantzia ematen alor honi. Egokitzapen edo antolakuntza hori, talde-lanean eraman behar da aurrera eta horrek ikastetxearen inplikazioa eskatzen du, berak erabakiko baitu ze indar eman die IKT-ei. IKT-en integrazioa garatu behar duten ikastetxeek hainbat lege izan behar dituzte kontutan: • Egungo arazoak atzoko irtenbideez baldintzatzen dira. • Zenbat eta presio gehiago, orduan eta gehiago presionatzen du sistemak. • Portaerak onera egiten du txarrera baino lehen. • Bide errazak toki berdinera darama. • Gaixotzea baino okerragoa izan daiteke sendabidea. • Azkarrena mantsoena da. • Kausa eta efektua ez daude gertu ez denboran ez espazioan. • Aldaketa txikiek emaitza handiak ekar ditzakete, baina sarritan arazoa handienak dira gutxien ikusten direnak. • Itxuraz aurkariak diren bi meta lor daitezke.
  • 6. Elefante handi bat erditik zatitzeak ez du esan nahi bi elefante txiki lortuko dituzunik. • Ez dago errurik. Ezagutzaren gestioari ikaskuntzaren gizartean dagokionean, ikastetxeak sare telematikoen bidez harremanetan jartzeak, instituzioen eta profesionalen arteko formakuntza erraztea dakar. Irakasleen arteko barne mailako sareak badaude eta baita kanpo mailako sareak ere, beste irakasleekin harremantzeko. Horrek pila bat erraztuko du elkarren arteko komunikazioa. IKT-en bidezko formakuntzarako hezkuntza eremuen gestiori dagokionean berriz, nahiz eta IKT-ek duten indarra nabarmena izan, aldaketak ez dira jazoko eskoletan antolakuntza eta formakuntza aldaketak gertatzen ez badira. Horretarako, ikasgeletan hainbat ezaugarri izatea komeni da: on-line sarbidea, ikasgela birtuala, ordenagailua eta bidea, sareko errekurtsoetarako sarbidea... Aldaketa asko gertatu dira azken urteotan eta hauek modu honetan sailka daitezke: • Ikasgela tradizionalen berrantolakuntza: “no front” ikasgelak, errekurtso teknologikoen partekatzea, mahi mugikorrak. • Espazio berrien sorrera, aurretiko konfigurazioa ariketek tonikoei erreparatuz. • Funtzio partekatuak, errekurtso zentralizatuak. • Espazio birtualen sorkuntza eta berrikuntza sareak: berrikuntza sare hauek hainbat funtzio betetzen dituzte; politikoa, informatiboa, psikologikoa eta gaitasunari dagokiona besteak beste. Azkenik, giza baliabideak aurki ditzakegu eta hau, kudeaketa taldeak, IKT-en koordinatzaileak eta informatikako teknikoek osatzen dute. BIGARREN GAIA: Konpetentzia Digitala Ordenagailuak, emozio eragileak Ordenagailuak, emozioak eragiten dituzten objektuak dira. Emozio hauek bi modukoak eta guztiz aurkakoak izan daitezke:
  • 7. a) Teknofobia: Teknologia eta makinak arbuiatu eta onartzen ez dituzten pertsonak izaten duten sentimendua. Nahiz eta batzuk erabiltzen jakin, ordenagailurik gabe lan egitea nahiago duten pertsonak izaten dira teknofobikoak; txikitan ezagutu ez dituzten teknologia hauek guztiak, bat- batean bere eguneroko bizitzan ezinbestekoak bihurtu zaizkie, eta erreminta teknologiko desberdinak erabiltzera behartuta ikusten dira. Agertzen diren teknologia berrien aurrean jarrera ezkorra duten pertsonak izaten dira, antsietatea eragiten die ordenagailuen erabilera eta ziur daude giza-balioak arriskuan jartzen ari direla. b) Teknofilia: Teknologiaren munduan guztiz murgilduta eta sartuta dauden pertsonak duten sentimendua. Teknologiaren eboluzioa eta berrikuntzen jarraipena egiten dute gogo handiz eta ateratzen diren produktu eta programa guztien berri izaten dute.Teknologia, eboluzioaren sinonimoa delakoan daude. Hezkuntzan bi alderdi hauek aurki ditzakegu: - Irakasle teknofobikoak: Irakasleen esperientzia ezaren ondorioz sortutako sentimendua. Arrazoi desberdinengatik ordenagailuak erabiltzea nahiago ez duten irakasleak izaten dira, batzuk ezjakintasunaren aurrean segurtasun eza daukate eta beste batzuk ordenagailuak erabiltzen jakin arren, ez dituzte erabiltzen. - Irakasle teknofilikoak: Hezkuntza-arazoei aurre egiteko, informatika salbatzailea eta soluzioa dela uste dute. Azkeneko teknologia berrienak erabiltzeko prest daude beti, eta ikuspuntu pedagogiko aproposena ematen diote. Irakasleen jarrera Ordenagailuak hezkuntzan erabiltzen hasi zirenean, irakasleen jarrera, negatiboa izan zen; gehiengoak “ordenagailuen biktima” bezala ikusten zuten beren burua eta alderdi desberdinek (arazo teknikoak, software motaren hautaketa, programen aldakuntza berriak) antsietatea eragiten zieten. Egoera honen aurrean irtenbide hoberena irakasleen formakuntza izan da, eskolaren orientazio pedagogikoa eta bertan lan egiten duten irakasleak kontuan hartuta. Ondorengo alderdiak landuz, aldaketari bidea ireki egin zaio: - Aldaketari erresistentzia: Baliabide eta formakuntza faltaren ondorioz sortutako beldur jarrera. - Formakuntzan urria: Formakuntza didaktikoagoa jasotzearen beharra, teknikan sakondu beharrean, irakaslearen eguneroko esperientzia eta beharren araberako formakuntza aproposagoa
  • 8. da. - Autoestima eta frustrazio maila: Irakasle eta ikasleen arteko desberdintasun generazionala dela eta, gaur egungo ikasleak erreminta teknologikoak ikasteko eta maneiatzeko irakasleak baino azkarragoak izaten dira. Horregatik irakasleak rol aldaketa izan dute; ezagupenen igorle izatetik ikaskuntza prozesuaren laguntzaile izatera pasatu dira, eta aldaketa honek irakasle askoren autoestiman eragina izan du. -Ordenagailua irakaslearen ordez. Irakasleak makinen aurrean aurkitu direnean mesfidantza erreakzio bat izan dute baina guztiz okertuta egon dira. Batak ez dio besteari lana kentzen, bien arteko konbinazioari esker, hezkuntza hobetu eta aberastu egiten baita. Gainera ordenagailuak erabilita ere, ez dira aldaketak ematen ikasleen sozializazioan, kooperazioan eta ikaskuntza pertsonalizatuan. -Hezkuntzan ordenagailuak erabiltzearen eraginkortasuna: Ikerketa desberdinak egon arren, irakasleak ikasgelan duten erabilera praktikoa eta esperientzia izango dira froga garrantzitsuenak ordenagailuen eraginkortasuna hezkuntzan zabaltzeko. Ordenagailuen eragina gizartearen eraldaketan Teknologia berriak gizartean eragin izugarria izan dute eta gaur egun guztiz eraldatu da kultura, gizartea eta baita pertsonak ere. Gizartearen islada hezkuntza denez, logikoa den bezala, hezkuntzaren transformazio prozesu bat ematen ari da. Hau guztiaren ondorioak, honako hauek izan daitezke: Gaur egungo haurrak teknologiaz inguratuta jaiotzen dira, eta ohituta daude hauen erabilera egiten beraien eguneroko bizitzan, gainera erakarpen eta trebezia handia daukate makina desberdinak erabiltzerako garaian. Erreminta hauek guztiekin duten erlazio afektiboa guztiz desberdinak dira helduak dituztenekin. Hau guztiagatik, denboran zehar, gurasoek ezinbestekoa ikusi dute informatikaren ikaskuntza beraien seme-alaben hezkuntzaren barnean, etorkizunari begira oso garrantzitsua izango zela uste izan dutelako mundu laboralean sartzeko. Horregatik, eskola askotan informatika ikaskuntza eskaintzen hasi ziren, gurasoen presioa zela eta. Beraz, gurasoek, ordenagailuak erabiltzen jakin ez arren, jarrera positibo bat zuten ordenagailuen inguruan eta etxeetan ordenagailuak erosten hasi ziren. Gaur egun, gizartean guztiz sartuta daude teknologia informatikoak, gizartearen barne dira. Eskoletan informatika irakastea, hezkuntza curriculumaren barnean dagoen konpetentzia da.
  • 9. La competencia digital e informacional en la escuela Gaur egungo eskoletako ikasgeletan liburuak eta ordenagailuak paper garrantzitsua betetzen dute eta batera bizi dira. Honi dagokionez, XXI. mendeko kultura aldatzen hari da, informazioa modu askotara zabaldu eta elkarbanatzen baitugu. Arrazoi honengatik alfabetizazio berriak sortu dira: • Ikus entzunezko alfabetizazioa • Alfabetizazio teknologikoa eta digitala • Informaziozko alfabetizazioa Aipatutako puntu guzti hauek barneratzen baditugu multialfabetizazioa lortuko da, beharrezkoa gaur egungo informazioa tratatzeko. Hezkuntzari dagokion helburua, ikasleak IKT-en erabiltzaile kontziente eta kritikoak bilakatzea izango da. Horretarako dimentsio hauen garapena beharrezkoa da: • Instrumentala • Kognitiboa • Sozio jarrerazkoa • Axiologikoa Ikasgelako IKT-en erabilerari dagokionez, irakasleen papera apur bat zailtzen da, izan ere, ikasle guztiek ez dute ikaskuntza erritmo bera izango tresna hauei dagokienez. Beraz, metodologia malguago bat garatu beharko du irakasleak, ikasle bakoitzari arreta berezia eskainiz. Gainera gaur egun irakasleek erronka bereziak dituzte teknologia digitalen aurrean, izan ere, ikasleria informatuagoa dago eta beraz kritikoak izaten irakatsi behar zaie eta jasotzen duten informazio guztiari zentzua eta forma ematen. Beste aldetik, irakasleak jakin behar du, bera ez dela ezagutza iturri bakarra, ikasleek beste iturritatik informazioa jasotzeko aukera dutela. Honi dagokionez, irakasleak autoritatea galduko du eta bere papera ariketen antolatzaile eta ikuskatzailea izatea izango da. Gainera irakasleak ikaskuntza kolaboratzailea sortu behar du teknologia erabiliz. Gaur egun ikasgela askotan irakasleek teknologia erabiltzen dute tradizionalki egin izan diren ariketak burutzeko. Honekin esan nahi dena zera da, berrikuntza teknologian dagoela eta ez pedagogian.
  • 10. Sistema informatikoak 1 Gaur egun, komunikazioak, telefonia, internet... ezin dira ulertu informatika erabili gabe. Informatika ordenagailuen zientzia dela defini daiteke. Ordenagailuak sortu zirenetik gaur egun arte sekulako aldaketa eman du. Bilakaera hau, bost belaunalditan banatzen dute. Lehenengoan konputagailuak kalkulu matematikoak automatikoki egiteko erabiltzen ziren. Bigarrengoan, lehenengo ordenagailu komertzialen agerpena ematen da. Hirugarrengo belaunaldian, zirkuitu integratuak erabiltzen hasten dira. Laugarrengoan, mikroprozesadorea sortzen da. Eta azkeneko belaunaldian, hau da, gaur egungoan, aplikazioei garrantzia handiagoa ematen zaie eta software libreak askoz garrantzi handiagoa du. Ordenagailuetan bi funtzionamendu maila bereiz daitezke: hardwarea eta softwarea. Hardwarea ordenagailuen elementu fisikoen multzoa da. Hauen artean, elikatze-iturria, kableak, memoria, txartel grafikoa eta abar dira aipagarrienak. Softwarea, aldiz, ordenagailuen osagai elektronikoen funtzionamendu egokia ziurtatzeko instrukzio multzoek osatzen dute. Bi software mota daude, aplikazioetara zuzendutakoak eta sistemaren softwareak. Aplikazioetara zuzendutakoak datu-baseak, testu editoreak eta abar hartzen ditu barnean. Sistema softwareak, aldiz, sistema eragileak, utilitateak... Desberdintzeko modu erresena, hardwarea ukitu eta ikusi egin daitekeen zerbait da, eta softwarea ordenagailu barnean dagoen programazio guztia izango litzateke. Sistema informatikoak 2 Ordenagailuaren funtsezko softwarea sistema eragilea da. Honek ordenagailuaren funtzionamendu egokia ziurtatzen du. Sistema eragileak ordenagailuaren hardwarearen osagaiak kontrolatzen ditu. Hau da, CPU-aren, memoriaren, bideo-sistemaren eta beste hardwareen erabilera egokia ziurtatzen du. Sistema eragileek honako funtzio hauek betetzen dituzte: periferikoak kudeatzea, programak kudeatzea eta exekutatzea, prozesuak kudeatzea, erabiltzaileak kudeatzea, sistema eta aplikazio akatsak kudeatzea eta segurtasuna kudeatzea. Sistema eragilearen arabera hiru mailatan sailkatzen da: aplikazioak, sistema eragilea eta hardwarea. Funtzio nagusia hauen arteko komunikazioa ziurtatzea da.
  • 11. Hiru famili handitan banatzen dira sistema eragileak: UNIX (GNU/LINUX), Microsoft eta bestelakoak. Hauetatik zabalduena Microsoft izan da, baina, gaur egun honen boterea jaisten doa eta jadanik ez du zerbitzarien nagusitasuna lortu. Digital Natives,Digital Inmigrants Natibo digitalak 80-90.hamarkadetan jaiotakoei deritze eta etorkin digitalak berriz hamarkada hauen aurretik jaiotakoak dira.Lehenengo hauei horrela deitzearen arrazoia jaiotzetik teknologiarekin kontaktuan egon direlako da eta bigarrengo hauek aldiz berriak dira teknologia berrien mundu honetan.Horrela, ikasle batzuentzat zaila da antzinako sistemara egokitzea. Gaur egungo hezkuntzan beraz honi loturik dagoen arazo handi bat dago, izan ere bai natibo digitalak baita etorkin digitalak ere aurki baitaitezke hezkuntza sisteman eta hauek desberdin mintzatzen dira:batzuei aurretik ezarrita dagoen sistema zaharkitua egingo zaie eta besteei berriz beraientzat ezezaguna den hizkuntza batean mintzatzen ari direla irudituko zaie. Beraz, hezkuntzak dilema moduko bat du, izan ere ez du garbi irakasle etorkin digitalei teknologia berrien munduan murgiltzea komeniko zitzaien edo alderantziz, natibo digitalak antzinako ereduetara moldatu beharko liratekeen. EPICT (European Pedagogical Information and Comunication Tecnology) Europar irakasle batek derrigorrezko honako 5 gairen inguruko formakuntza teknologikoa izan behar du: 1. IKTak irakaskuntza-ikaskuntzan. Irakasleak IKTak erabili, ulertu eta ulertu arazi behar ditu, baita IKTak erabiltzearen onurak jakinarazi eta egoki erabiltzen irakatsi ikasleei ere, honako tresnak erabiliz: • Irakurketarako tresnak, ahotsa ezagutzen duten lanabesak, eskanerra duten bolalumak eta abar. • Aurkezpenak egiteko erremintak.
  • 12. 2. Ordenagailua egoki erabiltzen jakin behar du irakasleak, bere ikaskuntza-irakaskuntza prozesu guztian zehar: - Ordenagailuaren mantenimendua. - Software berriaren instalazioa. - Sarera sartzen jakitea. - Fitxategiak gordetzen jakitea. - Behar berrietara egokitzen jakitea. 3. Internet bidez komunikatzen eta baliabideak aurkitzen jakin: - Irakaskuntzarako baliagarriak diren web orriak ezagutu. 4. Testu editoreak erabiltzen jakin. Testu editoreen bitartez, ordenagailuan testuak idaztea errazagoa da, testuari aldaketak egitea posible baita, gainera irudia eta soinua ere izan ditzake testu horrek. 5. IKTak eta eskola berrikuntza, eskolaren garapenerako. - Eta beste honako 10 gairen inguruko formakuntza teknologikoa aukerako izango ditu irakasle batek: 1. Diseinatu. Irakasleak irakaskuntzarako bere material propioak sortu eta diseinatu ditzaket. 2. Argazki digitalak erabili ditzake, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren objektu bezala. 3. Aurkezpen digitalak egin, ikasleek ikusi, entzun eta irakurri ahal izateko. 4. Web orrien publikazioa ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan zehar. 5. Gardenkiak. 6. Datu-baseak. 7. Ikaskuntzarako baliabide digitalak. 8. IKTak eta lanerako metodoak: mapa mental digitalak, interneteko informazioa aurkitu, ebaluatu, prozesatu eta diskriminatuz. 9. IKTak ikasle bereziei laguntzeko: dislexikoentzat adibidez. 10. Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuetan ordenagailuetako jokoak erabiltzea.
  • 13. HIRUGARREN GAIA: Lankidetza ikaskuntza La tecnología y el aprendizaje en las aulas de las Escuelas para el Pensamiento Argi dago egungo ikasleentzat oso lagungarriak direla teknologia berriak eta beraien ikaskuntza prozesua sakontzeko ere baliagarriak dira.Hainbat aukera edo teknologia desberdin dituzte beraien eskura:Internet, ordenagailuak, CDak eta beste asko.Beraz, garrantzi handia hartzen ari da hezkuntzan eta XXI.mendeko eskaerei erantzuteko helburuarekin lan egiten ari dira. Hau horrela, zenbait eskoletan “El Proyecto de las Escuelas para el Pensamiento” proiektua martxan jarri dute, garrantzitsua iruditzen baitzaie teknologia arloan ikasleak eguneratuta mantentzea. Gainera, gaur egun komunikazioa ere gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari da eta hezkuntzak ere arlo honetan ahal den gehiena murgiltzeko ahaleginak egiten ari da.Horrela, ikasleak ikasleekin edo ikasleak irakasleekin komunikatzeko Internet edo Korreo elektronikoa erabiltzeko aukera dute, elkarreragina sustatuz. Aprendizaje colaborativo y TIC Teknologia berri hauek gure ikasgeletan sartzean, inpaktu pedadogikoarekin pentsatu beharrean aurkitzen gara, alor teknologikoari dagokionean baino. Ikasgletako integrazio hau nola gertatu den jakiteko, hiru planteamendu teoriko edo epistemelogiko analisatu behar ditugu: • Computer Aided Instruction (CAI) • Computer-Supported Cooperative Work (CDCW) • Computer Support for Collaborative Learning (CSLC) Teknologia berri hauek, irakasleek elkarlana eta lankidetza sustatzea nahi izaten dute ikasleen artean. Modu honetan, ikasle bakoitzaren eta taldearen gaitasunak garatu ahal izango dira eta horrek mesede egingo dio haur hauen ikaskuntza prozesuari.
  • 14. Beraz, ordenagailuekin modu kolaboratibo batean irakats daiteke, modu koherente batean erabiliz. Horretaz gain, teknologia hauek haurrak sozialki eta mentalki garatzen lagunduko du. Lehen aipatutako planteamendu teoriko edo epistemologikoei dagokionez, CSLC da aipagarriena. Planteamendu honek, taldekako nahiz bakarkako trebetasunak eta norbere arduradun izatea sustatzen du. Sare birtualak eta baliabide teknologikoak pertsonen arteko laguntza modu gisara erabiltzen ditu eta azkenik, elkar ulertzea eta guztien (talde kide bakoitza nahiz irakaslea) partaidetza beharrezkoak dela erakusten digu. Planteamendu honekin jarraituz, irakasleek CSCLn oinarritutako heziketa praktika bat prestatzeko hainbat pauso jarraitu behar ditu eta horretarako “Bersatide” izeneko tresna telematiko bat sortu dute oinarri moduan. Bertan ondorengo faseak aurki ditzakegu: 1. fasea: testuinguruaren analisia 2. fasea: metodologiaren aukeraketa 3. fasea: errekurtso teknologikoen aukeraketa 4. fasea: prozesuaren planifikazioa 5. fasea: prozesua ebaluatzeko metodologiaren aukeraketa 6. fasea: produkzioa/garapena 7. fasea: inplementazioa 8. fasea: berrikustea CSLC-en zati esanguratsuenarekin jarraituz, teknika kolaboratiboekin jarraituko dugu. Hiru teknika dira aipagarrienak: Jigsaw, Mesa redonda/brainstorming eta Piramide. CSCL-en inguruan gertatzen diren arazoen aurrean, hemen gomendio batzuk: • Erabilera erraza eta sinplea izan behar du • Materialen, egituren eta edukien berrerabilpena ahalbidetu behar du • Pertsona eta taldeen gestio erraza ahalbidetu behar du • Materiala eta informazioa antolatzen lagundu behar du • Ikasleen ebaluazioa erraztu behar du • Kolaborazioan oinarritutako produktuen sorrera ahalbidetu behar du • Prozesuaren ebaluazioa erraztu behar du
  • 15. Gainerakoekiko komunikazioa eta tutoretza prozesuak erraztu behar ditu • Erabakiak hartzen lagundu behar du • “Open source” izatea komeni da • Egonkorra izan behar du • Fase, etapa eta zereginak argi azaldu behar ditu • Ez du hezkuntza prozesua mugatu behar • Herramintak plataforma bakar batean integratzea gomendatzen da Azkenik, ebaluazioaren zatia geratzen da. Aldaketa gertatzean, ebaluatzeko modua ere aldatu beharrean aurkitzen da eta beraz, CSLCari dagokionean, iturri desberdinak erabiltzea gomendatzen dute. Nahiz eta metodologia desberdina izan, ebaluazio tradizionalaren printzipio berdinak betetzen ditu. LAUGARREN GAIA: Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak Acciones de diseño y desarrollo de objetos educativos digitales: proframas institucionales Azkenengo urtetan teknologiaren bilakaera izugarri ari da aldatzen eta honek hezkuntzan ere aldaketak izatea ekarri du. Izan ere, ikertzaile eta irakasle askok eta askok ikusi dute teknologia honen garapena izan daitekeela metodo berriak erabiliz hezkuntzaren eraldaketa ekarriko duena. Hezkuntza berri hau lortzeko ezinbestekoa da kalitatezko material digital hezitzaileen sormena, hedapena eta ebaluazioa sustatzea. Iadanik dugun materialetik behar dugun materiala aurkitzeko kalitatea, fidagarritasuna, erabilgarritasuna... kontuan izan behar ditugun ezaugarriak dira. Gainera, zer eduki lantzen dituen ere begiratu behar da eta baita ea materialak partekatu daitezkeen ere. Oso garrantzitsua den beste ezaugarri bat da, publikoa eta dohainekoa den ikustea da. Duela urte batzuetatik Administrazio hezitzaileak programa eta plan ezberdinak zabaltzen ari da. Hauen bidez IKT-en erabilera bultzatzea nahi da eta horrela konpetentzien barneraketa sustatzea eta hobetzea nahi da. Aipatutako programa hauetatik martxan jarri zen lehenengoa “Internet el la
  • 16. Escuela” izan zen (2002-2005), ondoren “Internet en el Aula” (2005-2008), “AVANZA” planaren barnean. 1.1 “Internet en la escuela” Aurrez esan bezala 2002. urtean hasi zen proiektu hau eta 2005. urterarte iraun zuen. “Internet en la Escuela” proiektuak lekua uzten zion hausnarketari, berrikuntzari eta esperimentazioari. Hau gehienbat Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan zentratutakoa zen. Proiektu honek gaur egun dauden eduki hezitzaile digitalak zehaztu ditu, orientatuz, eta ez alternatiba huts bat izango balitz bezala, baizik eta eguneroko irakasteko prozesu berri bat bezala. 1.2 ”Internet en el aula” “Internet en el Aula” proiektua 2005. urtean jarri zen martxan. Proiektu hau lan sistema kolaboratzailetan oinarritzen da. Honek agente asko eta ezberdinen parte-hartzea eskatzen du: errepresentazio organoak, batzorde erabakitzaileak, batzorde teknikoak, IKT-en ezarpena ziurtatzen duten profesionalak... Ezin sinestekoa da hauek guztiak egiten duten lan kolaboratzailea. Plan honetan sortutako eduki hezitzaile digitalak urtero modu publiko batean argitaratuko dira, hau da, edonork du hauetaz baliatzeko aukera. Bertan katalogo zabal bat egongo da oinarrizko baloreak betetzen dituena: erabiltzailearen esperientziaren kalitatea, erabilgarritasuna eta atentzioa eta bere izaera irekia, hau da, bertako materiala berrerabilgarria, moldakorra eta malgutasun handikoa izango da. Azken finean, plan honen bidez IKT-en erabilera sustatzeko katalogo zabal bat dugu objektu hezitzaile digitalekin eta hauek eskuragai ditugu sarean. Bertara sartzeko autonomia erkidegoen eta “Ministerio de Educacion y Ciencia”-ko atari hezitzaileetara joatea besterik ez dago. Objeto Digital Educativo.Definición, Arquitectura, Nivéles de Agregación y Tipología Azkeneko urteotan, mota guztietako informazioa kudeatzeari eta bertara modu egoki batean
  • 17. sartzeko prozesuei garrantzi berezia ematen ari zaio. HODetaz ari garenean, hezteko helburuarekin sortutako plataforma digital batez mintzatzen ari gara.HODak agregazio maila desberdinetan sailkatzen dira, hauek objeto digital hauen estruktura eta funtzionaltasuna definitzen eta antolatzen dutelarik.Agregazio mailak lau dira eta hiru irizpideren arabera sailkatzen dira:egitura(testuak,irudiak,soinua etab.), funtzionalitatea(egituraren funtzioa argitzen du) eta gutxi gorabeherako curriculum estaldura. Vocabulario elemento 5.2 HOD-ak sailkatzeko orduan eta hauen identifikazioa errazago izateko, hiztegia 5 multzotan banatzen da: Lehenengoa, agregazio mailako objektuen tipologiari dagokio eta bertan, media, informazio eta jakintzen ordezkaritza sistemari eta azkenik informatika eta zerbitzu aplikazioaren inguruko hitzak ageri dira. Bigarrena objektuen agregazio mailari buruz doa. Hirugarrena LOM hiztegi orijinalaren analisi konparatzailea da. Laugarrena 5.2 elementuaren amaierako hiztegia da. Azkenik bosgarrena, 5.2 elementuaren hiztegiaren definizio orokorrak dira eta bertan, media, informazio eta jakintza errepresentazioen sistemak, aplikazio informatiboak, zerbitzuak eta eduki didaktikoak eta bertako hitzak aurki ditzakegu. Prozesu kognitiboa Termino guztien itzulpena egin da frantseseko LOMFR aplikazio profiletik eta emaitza honakoa izan da: motibatzea, ikastea, kolaboratzea, komunikatzea, zuzentzea, kooperatzea, sortzea, elkartrukatzea, behatzea, sailkatzea, ekoiztea, publikatzea, ikertzea, auto-prestatzea, praktikatzea, dokumentatzea, prestatzea, simulatzea eta ebaluatzea.
  • 18. Ondoren, termino bakoitzaren analisia eta errebisioa egiten da. Honela, “ikastea” terminoa ezabatu egiten da; izan ere hiztegi honetan deskribatzen diren prozesu/zeregin/jarduera kognitiboek duten maila kontzeptual altuagoa duen prozesua baita. 2. mailatik gorako objektu guztien helburu nagusia ikaslearen ikaskuntza izango da. Arrazoi berdinengatik kontuan hartzen ez diren beste termino batzuk ondorengoak dira: zuzentzea, elkartrukatzea, publikatzea, prestatzea eta dokumentatzea. Geratu diren terminoetan prozesu kognitiboen ondorengo baloreak azaltzea frogatzen da: hautematea, oroimena, ezarpena, kritikotasuna eta sormena. Hauek, ikaskuntza- ebaluazio eta ezagutzaren barnerapen prozesuetan parte hartzen duten prozesu kognitibo motak dira. Horrela bada, ondorengo prozesu kognitiboak gehituko dira: hautematea, oroitzea, erlazionatzea, aplikatzea, ulertzea, epaitzea, analizatzea, baloratzea, azaltzea eta laburtzea. Ikaskuntza metodoen eta prozesu kognitiboen arteko erlazioak: Hautatutako ikaskuntza metodoak prozesu kognitibo motak ekartzen ditu eta baita bermatu beharreko aktibitate induzituak. Hau, erabili behar den ikaskuntza jarduera mota definitzeko lagungarria suertatzen da, eta baita ebaluazio metodo eta baliabide egokienak erabakitzeko ere.