DIGITAL ETA IKUS-ENTZUNEZKO KONPETENTZIATIK,
KOMUNIKAZIORAKO KONPETENTZIARA: NEURRIAK ETA ADIERAZLEAK
(From digital and audiovisual competence, to media competence)
(Pérez y Delgado, 2012)

Haur eta gazteek informazioa eta kontzeptuak tratatzeko prozedura eta
gaitasun berriak garatzen ari dira. Gaitasun hauek teknologiarekin dute
zerikusia eta munduren ikuspuntu ezberdina ahalbidetzen dute. Teknologien
eta tresna elektronikoen mundua jaiotzez ezagutzen dutenek natibo digitalak
dira, eta hauek mundua tresna hauen bidez ezagutzen dutenez, hezkuntza
haien egunerokotasunera moldatu behar da, planteamendu pedagogiko berriak
sortuz.
Garapen teknologikoak azkar gertatzen ari dira, eta hauetara egoki
moldatzea izan behar da gaur egungo hezkuntzaren helburua. Puntu honetan,
zehaztu beharra dago teknologiak erabiltzea ez dela eskola batean tresna
elektroniko asko izatea, tresna hauek irakaste-ikaste prozesuan egoki
erabiltzean baitago gakoa.
Hezkuntzan IKTak sartzeko aurrerapenak egiten ari dira pixkanakapixkanaka, gaur egungo curriculumean oinarrizko 8 gaitasunen artean agertzen
baita informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
Konpetentzi honen sarrera, garapena eta garrantzia hezkuntzan handitzen joan
behar du, tresna hau ikasleetara iristeko eta hauei eskola emateko beharrezkoa
izango baita askotan. Irakasleak ikasleen konpetentzia hau garatzen jakin
behar dute, beraz, teknologiak era egokian erabiltzen jakin behar dute. Gaur
egun, IKTak ongi erabiltzen ez dakiten irakasle asko aurkitu ditzakegu eta
hauek formakuntza bat jaso beharko lukete arlo horretan ikasleen eredu
izateko.
Hezkuntzan

konpetentzi

hau

garatzea

beharrezkoa

da

biztanle

konpetenteak lortzeko. Biztanleriak informazio egokia eta fidagarria aukeratzen,
bilaketak egiten eta eskaintzen diren aukera berriak erabiltzen eta maneiatzen
jakin behar du. Hau lortzeko, familien esku hartzea beharrezkoa da ere.
Gai honen inguruan sei ikerketa ezberdin egin dira planteamendu
didaktiko egoki baten neurri eta adierazleak zeintzuk diren jakiteko. Ondorioen
artean hauek aurkitu dira: Gizarte konpetente bat lortzeko hezkuntzaren papera
beharrezkoa da, ikasleek informazio fidagarriaren eta ez fidagarriaren artean
ezberdindu behar dute, teknologiek nork bere burua adierazteko balio behar
dute, teknologiak komunikaziorako erabiltzen jakin behar dira eta ikerketarako
balio dute. Beraz, ikasleek teknologiak ezagutzeko, ulertzeko eta adierazteko
gai izan behar dira eta honetarako hezkuntza prozesuan zehar hainbat jarduera
egin behar dira.

From digital an audiovisual competence tomedia competence

  • 1.
    DIGITAL ETA IKUS-ENTZUNEZKOKONPETENTZIATIK, KOMUNIKAZIORAKO KONPETENTZIARA: NEURRIAK ETA ADIERAZLEAK (From digital and audiovisual competence, to media competence) (Pérez y Delgado, 2012) Haur eta gazteek informazioa eta kontzeptuak tratatzeko prozedura eta gaitasun berriak garatzen ari dira. Gaitasun hauek teknologiarekin dute zerikusia eta munduren ikuspuntu ezberdina ahalbidetzen dute. Teknologien eta tresna elektronikoen mundua jaiotzez ezagutzen dutenek natibo digitalak dira, eta hauek mundua tresna hauen bidez ezagutzen dutenez, hezkuntza haien egunerokotasunera moldatu behar da, planteamendu pedagogiko berriak sortuz. Garapen teknologikoak azkar gertatzen ari dira, eta hauetara egoki moldatzea izan behar da gaur egungo hezkuntzaren helburua. Puntu honetan, zehaztu beharra dago teknologiak erabiltzea ez dela eskola batean tresna elektroniko asko izatea, tresna hauek irakaste-ikaste prozesuan egoki erabiltzean baitago gakoa. Hezkuntzan IKTak sartzeko aurrerapenak egiten ari dira pixkanakapixkanaka, gaur egungo curriculumean oinarrizko 8 gaitasunen artean agertzen baita informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. Konpetentzi honen sarrera, garapena eta garrantzia hezkuntzan handitzen joan behar du, tresna hau ikasleetara iristeko eta hauei eskola emateko beharrezkoa izango baita askotan. Irakasleak ikasleen konpetentzia hau garatzen jakin behar dute, beraz, teknologiak era egokian erabiltzen jakin behar dute. Gaur egun, IKTak ongi erabiltzen ez dakiten irakasle asko aurkitu ditzakegu eta hauek formakuntza bat jaso beharko lukete arlo horretan ikasleen eredu izateko. Hezkuntzan konpetentzi hau garatzea beharrezkoa da biztanle konpetenteak lortzeko. Biztanleriak informazio egokia eta fidagarria aukeratzen, bilaketak egiten eta eskaintzen diren aukera berriak erabiltzen eta maneiatzen jakin behar du. Hau lortzeko, familien esku hartzea beharrezkoa da ere.
  • 2.
    Gai honen inguruansei ikerketa ezberdin egin dira planteamendu didaktiko egoki baten neurri eta adierazleak zeintzuk diren jakiteko. Ondorioen artean hauek aurkitu dira: Gizarte konpetente bat lortzeko hezkuntzaren papera beharrezkoa da, ikasleek informazio fidagarriaren eta ez fidagarriaren artean ezberdindu behar dute, teknologiek nork bere burua adierazteko balio behar dute, teknologiak komunikaziorako erabiltzen jakin behar dira eta ikerketarako balio dute. Beraz, ikasleek teknologiak ezagutzeko, ulertzeko eta adierazteko gai izan behar dira eta honetarako hezkuntza prozesuan zehar hainbat jarduera egin behar dira.