SlideShare a Scribd company logo
1 of 8
Download to read offline
Egileak: Unai Amunategui, Sergio Angulo,
Patricia Ardila, Asier Bilbao eta Aritz
Bilbao.
Ikasgaia: Informazio eta komunikazio
teknologiak.
Irakaslea: Alaitz Tresserras Angulo.
2013-2014. ikasturtea
Lehen Hezkuntza 32. taldea
Gaur egun, modernoa bezala definitzen dugun guztia, teknologia digitalarekin
erlazionatuta dago eta 2.0 deritzo. Kontzeptu hau, teknologia digitalaren munduan
sortu da eta garrantzi asko hartu du esparru sozialean, ekonomikoan eta kulturalean
denbora gutxian.
2004an egindako web 2.0ren inguruko kongresuan, interneten aplikazio informatikoak
garatzen diren plataforma bezala definitu zuten. Kongresu honetan sortu zen web
2.0aren ideia, baina honek izan zituen ondorio positiboak eta negatiboak aztertu gabe.
Web 2.0 hau, aplikazio ezberdinen interakzioan eta erabiltzailearen aukera ugarietan
oinarritzen da. Sare sozialak, bideo biltegiak, wikiak, blogak… dira web 2.0ren
adibiderik ezagunenak. Web 2.0 batek erabiltzaileen artean harremanak eta webaren
edukia modifikatzeko aukera eskeintzen du.
Teknologia berri honen ezaugarriak, hezkuntza arloko persona askoren sormena
bultzatu du, hau da, método berri hau hezkuntzan nola aplika daiten ikertzen ibili dira.
Garapen teknologiko berriak, hezkuntzan aplikatzeko metodo hoberen lez ikusten
dutenak, Web 2.0a, motibazio, arreta eta ikasleen eta irakasleen ikaste arazoen
konponbide bezala ikusten dute. Tresna berri hauek errez erabiltzeko aukerak, helburu
didaktikoak errezago lortzen ahalbidetzen du, aldaketa ugari egin gabe, 2.0 berak
aldaketa horiek egingo dituela uste delako.
IKTen inguruan egiten ari den ikasketa batean, DBHko ikasleek teknologia honek
institutuan erabiltzeak izan ahal dituen arazoak aztertu dituzte.
Alde batetik, denbora asko galtzen dutela uste dute, informazio bilaketa bat egin behar
dutenean, Messengera zabaltzeko, musika jaisteko, sare sozialetan sartzeko… gogoa
pizten zaielako. Eta honek, denbora asko galtzea suposatzen diete.
Bestalde, interneten aurki ditzakeen informazioaren baliogarritasunaz ez dira fidatzen
eta informazioa bilatzeko liburu batera jotzea nahiago dute, interneten edozeinek idatzi
ahal duelako eta informazioa kontrastatu behar dutelako. Wikipedia da honen
adibiderik argiena.
Gainera, ikasleek baliabide berri hauek erantzukizunez erabiliko dutelaren duda
daukate eta beldur dira informazioa “cortar y pegar” batean geratzeko. Ortografia ez da
lantzen eta informazioa gahinetik irakurtzen dutenez, ez dutela ezer ikasten diote.
Honez gain, ordenagailuak berak laguntza ugari eskeintzen ditu eta ikasleek ez dute
esfortzu handirik jartzen ekintzetan.
Azkenik, ikasleen ustez, haien gurasoek izan zuten hezkuntza IKTak eman ahal duen
kalitatea baina hobea izan zen.
Eskola 2.0ren beste ikuspegi batek, método berri honek eskeintzen duen ikasketa
harremanen aberastasuna ikusten du. Metodo honek ez du interneta duen
ordenagailuak eta web 2.0, 3.0… bakarrik behar. Hauetaz aparte, ikasketa metodoaen
aldaketa hauek ulertzen dituzten familiak eta hezitzaileak behar ditu. Batez ere,
método honen inguruan ikertzeko eta ikasleei jarduera interesgarriak proposatu ahal
dituen hezitzaileak behar ditu.

Egokitu zaigun beste testu bat 1x1 programa zer den azaltzen du, eta honek
hezkuntzan izan dezaken garrantzia ikus dezakegun. Testu honetan, autoreak
ordenagailu bat pertsona bakoitzeko (1x1) programen prezioa, eraginkortasuna eta
hezkuntza-eraginei buruzko zalantza batzuk azpimarratzen ditu. Programa hauek
azken hamarkada honetan munduko herrialde askotan ezarri dira. Nazio batzuk
baliabide publiko asko eman dituzte programa 1x1 honetan, herrialdeek hezkuntza
eraldatzen lagundu ahal dutela uste baitute. Adibide bat jartzeagatik, Uruguay-en lehen
hezkuntzako ikasle guztiak eta DBH-ko ikasle gehienek eskuko-ordenagailu bat jaso
dute. Portugalen gauza bera gertatu da eta lehen hezkuntzako ikasle guztiek eskukoordenagailu bat daukate. Hauek biak bezala, beste herrialde askok programa honetan
sartzea erabaki dute eta 1x1 programa erabiltzen dute bere eskoletan.

Zergatik parte hartzen dute herrialdeek 1x1 programa honetan?
Autoreak IKT dispositiboen prezioen gutxitzea, eskuko-ordenagailuen pisu arina eta
harigabeko konektibitatearen erabilgarritasuna, 1x1 iniziatiben hedapen azkarraren
kausa nagusiak izan direla esaten du. Prezioen beherakada dela eta, mundu guztiko
eskolek inbertsio nabarmena egin dute IKT dispositibietan, bai lehen hezkuntzarako bai
DBH-rako. Estatu Batuetan eta Uruguay-en ikusi dugu, adibidez, diru asko irauli dela
1x1 programetan. Estatu Batuetan, prezio zuzenak eta zeharkakoak kontuan izanik,
ikasle bakoitzak programa honetan parte hartu ahal izateko urte batean zehar 1000
euro inguru behar dituela ikusi dezakegu. Uruguay-en kasuan gauza antzekoa
gertatzen da, Plan Ceibalek, urtero ikasle bakoitzeko 300 euro inguru suposatzen ditu.
1x1 programaren sarrerakin, ikastetxeek eskola liburuetan gastu publikoak zein
pribatuak murriztea espero zen. Izan ere, ordenagailuek liburuak dituzten informazio
gehiena daukate. Honen ondoren, hezkuntza berritzaile baten aurrean geunden, IKTak indarra handia hartuz. Hala ere, ekimen hauek oso kasu gutxitan izan dute
helburutzat irakaskuntza prozesuen kalitatea hobetzea. Honekin esan nahi duguna
hurrengoa da: 1x1 programak teknologien erabilpena indartzen dutela, baina honek ez
duela esan nahi hezkuntza-prozesuak ere indartzen edo hobetzen dituztela, kasu
askotan ez baita hau kontuan hartzen.

Hezkuntza-emaitzen inpaktua
Azken urteetan egin den ikerketa batek, 1x1 programen iniziatiba inpaktu positiboak
izan dituela idatzizko adierazpenean zein arlo digitaletan ikusarazten du. Gulek eta
Demirtas 2005. urtean egin zuten ikerketa batean, lehen hezkuntzan ordenagailua
erabiltzen zuten eta erabiltzen ez zutenen artean desberdintasunak aurkitu zituzten,
hala nola, ordenagailua erabiltzen zutenek idatzizko adierazpenean, ingelesean,
matematiketan eta batez besteko notetan hobetzen zutela ikusi zuten. Honekin batera,
Shapley-ek ordenagailuen erabilpenak matematiketan eta irakurketan hobekuntza
nabarmenak suposatzen zuela esan zuen.
Honekin amaitzeko, 1x1 programan parte hartzen zuten ikasleek ELA (English
Language Arts) testean ere hobeak zirela esan behar dugu, idatzizko estrategiak,
kritikak eta literatura-analisiak hobeto menderatzen zituztelako.

Bigarren arrakala digitalaren agerpena:
1x1-en ekimen garratzitsuenak,

IKT-etara iristeko gazteek duten ezberdintasun

sozialak ezabatzea dute helburu, etxean ein eskola-inguruan. Mundu mailan, ikasle
guztiek euren gerorako beharko duten (lanerako edota berin bizitza arrunterako)
konpetentzia digitalak ez lortzearen kezka dago.
Gaur egungo gizartean, konpetentzia berriak menperatzeko (batez ere IKT-ak)
eskakizuna ikusita, adituek pentsatzen dute ezberdintasun sozialak agertuko direla
konpetentzia berri horiek menperatzeko gai eta ez-gai direnen artean. Horretarako,
hezkuntza proposatzen dute arrakala digital hori gutxiagotzeko eta gazte guztiek
aukera berdinak izatea IKT-ak erabiltzeko orduan.
Ebidentziak: zalantzak ziurtsunak baino gehiago:
1x1-en ekimenak oso azkar hedatu dira azken urteotan, hainbat faktore baldintzatuta;
garrantzitsuenak, horretarako erabiltzen ditugun IKT tresnen balioa merkatuan jaitsi
egin delako eta konektibitatea ugariagoa delako. Gainera, IKT-en hedapenerako diru
publiko asko inbertitu behar izan da, nahiz eta oraindik ere ebidentzia asko ez izan
beraien erabilgarritasunen inguruan.
IKT-en agerpena hezkuntzan ez ditu zertan baldintzatu behar orain arte erabili diren
metodo didaktikoak, baina egia da ikasle eta irakasleen oinarrituta dagoen pedagogia
sendo bat erabiltzeak IKT-en erabilera potentziatzen du.

Proposamen bat modura:
Jakina da, inoiz ez du berrikuntza teknologiko batek eraginkortasun ekonomikoa eta
gizarte-ongizatea gizarterako ekarri, lehenik eta behin gizarte-jardunbide egokirik egin
gabe. Ikasgelan, IKT-en erabilera sustatu ahal izateko, ezinbestekoa da irakasleak
baldintza batzuk betetzea: onarpena, konpetentzia eta motibazioa. IKT- gailu hauek
eskoletan banatzeak ez du zertan esan nahi modu egokian erabiliko direnik beti, edota
erabiliko direnik.

Bukatzeko, 1x1-a ezartzeko, teknologia-hezkuntza erlazioaren aspektu garrantzitsu
batzuk aztertuko ditugu. Lehenik eta behin, IKT-ak ezartzearen helburuak finkatuz,
zentru eta irakasleen autoebaluazioa erraztuko litzateke, eta horrek lagunduko luke
erreforma berritzaileen potentziala erabat garatzeari. Behin IKT-ak eta irakatsi
beharreko materia ustartuta, ugariagoa izango da hauen erabilpena eguneroko
bizitzan. Bigarrenik, 1x1 ekimenak arrakasta izateko, ezinbestekoa da azpiegitura
sendoa izatea eta berehalako laguntza teknikoa jasotzeko aukera izatea. Hirugarrena
eta azkena, irakasleria ez du IKT-etan formakuntza soilik jaso behar, izan ere, IKT-etan
espezialista diren pertsonen laguntza ere behar dute, metodo pedagogiko berriak
ahalik eta hobekien teknologia berrietara egokitu ahal izateko.

Zapaterok 2009. urtean hezkuntza sisteman proiektu handi berri bat sortu zuen. 20092010 hasten zen kurtsoaren zehar 5. mailako ikasle guztiak ordenagailu portatil bat
jaso zuten. Gainera ikasgeletan arbel digitalak, interneterako konexioa, eta irakasle
guztiak teknologiei buruzko oinarrizko formakuntza jasoko dute. Hurrengo urteetan
aurrerakuntza hauek beste kurtsoetara zabalduko dira.
Informazio eta ezagutzaren gizarte honetan gure bizitzako alderdi guztietara heltzen ari
da, bai lanerako, komunikatzeko, aisialdietarako, edo beste leku batzuetarako. Hori
dela eta, hezkuntza sistema ezin du gizarte aldaketa hau alde batera utzi. Gaur egun,
kualifikazio ez duen edozein hiritar langabeziara joango da eta hezkuntza sistemak
ezin du hori baimendu.
Gaur egunean hezkuntza sistema berri bat sortzen ari da. Honen ezaugarrietako
batzuk hauek dira:
1. Edukiak garrantzi gutxiago dute, orain prozesuaren eta estrategiaren domeinua
garrantzitsuagoa da.
2. Gaur egun alfabetatzea sentsu handiago bat hartu du, eremu berrietara handitu
da, komunikazioari, multimedia sarean, sarearen bitarteko telebista, TDT,
gizarte sareak...
3. Alfabetatzea ez da umeetan gertatzen, bizitza osoan zehar gertatzen den
prozesua da. Bizitza osoan zehar ezagutza, trebetasun, konpetentzia eta
irizpide berriak bereganatzen ari gara.
Hezkuntzara TIC sartzea, zenbait aldakuntza ekarri du ikasgeletara. Hauek modernatu
behar dituzte baina beste arlotan ere aldaketak badaude. Hauek dira hezkuntzan
gertatutako aldaketa nabarienak:
1. Irakaslea ez da mintzalaria izan behar, gaur egun orientatzailea edo gidaria ere
izan behar du. Honek ikasleen ikaskuntza prozesua erraztu egin behar du.
Gainera informatika eta teknologia berrietan ezagutza batzuk ere eskatzen
zaie.
2. Ikaslea ez du datuak buruz ikasi behar, pertsona burutsu eta kritikoa izan behar
du. Informazioa jaso, prozesatu eta komunikatu egin behar du eta gainera bere
gaitasun emozionala eta fisikoak ezagutu behar ditu.
1. Ikastoletako antolaketan aldakuntzak ere egon behar dira. Edozein motako
teknologia sartu behar ditu, horrela ikaskuntza kolektiboa eta indibiduala
errazteko.
	
  

ESKOLA 2.0 PROGRAMA
TIC-aren ezaugarririk nagusiena elkarrekintza da, horrela hobeto eratuko dugu denon
artean ezagutza. Horregatik beharrezkoa da, hezkuntza sistema aldatzea, berdinen
arteko kolaborazioa bultzatzeko, ikasleen parte hartze aktiboa izateko, sormena eta
autonomia lantzeko. Hau dela eta, esan behar dugu aldaketak ez direla materialak
bakarrik izan behar, didaktikan ere aldaketak egon behar dira, metodologian,
edukietan, irakasteko eran...
Aldaketa

materialetan

sartzen

bagara,

gobernuak

proposatutako

eskola

2.0

programan, aldaketa batzuk dagoela ikusiko genuke. Adibidez ikasle bakoitza
ordenagailu portatil bat edukiko luke, ikasgelak teknologia eta informatika digitalez
hornituko dira, eta azkenik sarera konektibitate ona edukiko dute.
1. Ikasgela Digitalak: Portatilak umeentzat, arbel digitalak eta irakaslearentzako
ordenagailua.
2. Konektibitatea: Portatil eta ordenagailu guztientzat interneteko konektibitatea
ziurtatu.
3. Irakasleen formakuntza: Irakasle guztiak teknologia eta informatikan ezagutza
minimo batzuk eduki behar dituzte.
4. Baliabide digitalak: Familiei baliabide digitalak eskaini eta umeen eta gurasoen
inplikazioa eskatu baliabide hauekin.

IRAKASTEKO ETA IKASTEKO MODU BERRI BAT
Baliabide material berriak, eduki eta metodologia berriak sortzea edo erabiltzea
eragiten du. Ikasle guztion artean , edonolako informazio, ariketak, aurkezteko eta
komentatzeko aukerak handitzen ditu, honeri esker lan kooperatiboa asko errazten du.
Beste alde batetik, ordenagailu bat ume guztiak izatea, ikasleari tresna guztiak bertan
edukitzea baimentzen dio (koadernoak, liburuak, kalkulagailua...). Gainera umeentzat
motibatzeko elementu bat izan liteke eta auto-ikaskuntzan laguntzen du.
Azkenik, esan beharra dago, eskola 2.0 helburu nagusia pertsona kritikoak, sozialki
aktiboak, kultuak, profesional onak baina guztien gainetik, gizon eta emakume onak,
aske, jakintsuak eta zoriontsuak sortzea du helburu.

Politikariek prentsa titularrak behar dituzte
2009ko irailean, Nazioaren Estatuaren eztabaida egiteko egun gutxitarako, Jose Luis
Rodriguez Zapatero, espainiarren lehendakariak, Eskola 2.0ren jaiotza iragarri zuen.
Prentsa titularrak gehien nabarmentzen zutena proiektuaren dimentsioa izan zen;
milaka ordenagailu eskolako neskak eta mutilentzako joango lirateke, hau guztia
enpresa teknologikoen etorkinarekin. Hau da, bakarrik nabarmendu zuten estatuak
egingo zuen inbertsio materiala, ez zuten esaten nola erabiliko liratekeen ezta
aldaketarik (didaktikoa, antolatzailea edo kurrikularra) proposamenarekin lotuta.
Gainera liburu berak (edo txarragoak) – orain digitalak -, eduki berak eta azterketa
sistema bera.
2009ko irailaren 4an, Heziketa Ministerioren web orrian hurrengo oharra agertu zen:
“Programa Escuela 2.0, una iniciativa de innovación educativa que pretende poner en
marcha las aulas digitales del siglo XXI”. Ohar honen arabera eskola 2.0 proiektua
hurrengo ezaugarriak edukitzen ditu:
1. Klase digitalak: IKT baliabidez osatuak
2. Internet konektibitatea bermatzea
3. Irakasleen heziketa ziurtatzea
4. Familiak eta ikasleak baliabide hauen erabilera sustatzea
Ezaugarri honetan ez dago ezer berriegia. Gainera hainbat arazo aurkitu dira; alde
batetik, ordenagailuekin, eskola batzuetan klasean ez dute entxufe nahikoak
guztientzako eta bateriak ez du eusten egun guztian erabiltzeko. Gero (edo aldi
berean) konektagarritasunarekin eta amaitzeko irakasleen formakuntza oso eskasa
izan da.
Non dago edukien birdefinizioa? Non dago 2.0ren salto kualitatiboa? Herbet Simon-ek
arrazoia izaten jarraitzen du dirudi: “Erremintak hedatzea ideiak baino errazagoa da”
“Esloganak sortzea askoz errazagoa da heziketa eraldatzea eta hobetzea baino”

More Related Content

What's hot

Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaanetxu8
 
Más allá de la escuela 2.0
Más allá de la escuela 2.0Más allá de la escuela 2.0
Más allá de la escuela 2.0Alaira Maps
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaJanireRaya
 
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaariadnatkd
 
IRAKURGAIEN HAUSNARKETA
IRAKURGAIEN HAUSNARKETAIRAKURGAIEN HAUSNARKETA
IRAKURGAIEN HAUSNARKETAIKT4
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistalanmodularra
 

What's hot (13)

Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakiaIk tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
Ik tak, eskuntza aireberritzeko aitzakia
 
Más allá de la escuela 2.0
Más allá de la escuela 2.0Más allá de la escuela 2.0
Más allá de la escuela 2.0
 
Sintesik
SintesikSintesik
Sintesik
 
Sintesik
SintesikSintesik
Sintesik
 
Aldizkaria
AldizkariaAldizkaria
Aldizkaria
 
Eskola 2.0 lana
Eskola 2.0 lanaEskola 2.0 lana
Eskola 2.0 lana
 
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketaIk tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
Ik tak hezkuntza aireberritzeko aitzakiak eta hausnarketa
 
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
IKT-ak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia
 
IRAKURGAIEN HAUSNARKETA
IRAKURGAIEN HAUSNARKETAIRAKURGAIEN HAUSNARKETA
IRAKURGAIEN HAUSNARKETA
 
Txostenaaaaaaa
TxostenaaaaaaaTxostenaaaaaaa
Txostenaaaaaaa
 
Hausnarketa
HausnarketaHausnarketa
Hausnarketa
 
Txostena amaituta
Txostena amaitutaTxostena amaituta
Txostena amaituta
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebista
 

Similar to Eskola 2.0 lana

Eskola 2.0 power point.
Eskola 2.0 power point.Eskola 2.0 power point.
Eskola 2.0 power point.unai1994
 
Sociedad multipantallas
Sociedad multipantallasSociedad multipantallas
Sociedad multipantallasasier778
 
Ikt haur hezkuntzan
Ikt haur hezkuntzanIkt haur hezkuntzan
Ikt haur hezkuntzangorritxo
 
Siiintesia
SiiintesiaSiiintesia
Siiintesialauburu4
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanMaitane Zumeta
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanMaitane Zumeta
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanMaitane Zumeta
 
Algunos principios para el desarrollo de buenas practicas
Algunos principios para el desarrollo de buenas practicasAlgunos principios para el desarrollo de buenas practicas
Algunos principios para el desarrollo de buenas practicasikasizhazi
 
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIkt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaepalomino001
 
Acciones de diseño de buenas practicas origen y desarrollo
Acciones de diseño  de buenas practicas origen y desarrolloAcciones de diseño  de buenas practicas origen y desarrollo
Acciones de diseño de buenas practicas origen y desarrolloikasizhazi
 
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-akGizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-akAnerodriguezkikt
 
Eztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkinaEztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkinauxuepalacios5
 
Ikt 1. lana
Ikt 1. lanaIkt 1. lana
Ikt 1. lanagorritxo
 

Similar to Eskola 2.0 lana (20)

Eskola 2.0 power point.
Eskola 2.0 power point.Eskola 2.0 power point.
Eskola 2.0 power point.
 
E learning 2.0
E learning 2.0E learning 2.0
E learning 2.0
 
Sintesia(2)
Sintesia(2)Sintesia(2)
Sintesia(2)
 
Sociedad multipantallas
Sociedad multipantallasSociedad multipantallas
Sociedad multipantallas
 
Ikt haur hezkuntzan
Ikt haur hezkuntzanIkt haur hezkuntzan
Ikt haur hezkuntzan
 
Siiintesia
SiiintesiaSiiintesia
Siiintesia
 
Hausnarketa
HausnarketaHausnarketa
Hausnarketa
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 
Iktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzanIktak lehen hezkuntzan
Iktak lehen hezkuntzan
 
Algunos principios para el desarrollo de buenas practicas
Algunos principios para el desarrollo de buenas practicasAlgunos principios para el desarrollo de buenas practicas
Algunos principios para el desarrollo de buenas practicas
 
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIkt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
 
Acciones de diseño de buenas practicas origen y desarrollo
Acciones de diseño  de buenas practicas origen y desarrolloAcciones de diseño  de buenas practicas origen y desarrollo
Acciones de diseño de buenas practicas origen y desarrollo
 
IKT- ak PDF
IKT- ak PDFIKT- ak PDF
IKT- ak PDF
 
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-akGizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
Gizartea, Hezkuntza eta IKT-ak
 
Eztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkinaEztabaidaren iruzkina
Eztabaidaren iruzkina
 
Ikt 1. lana
Ikt 1. lanaIkt 1. lana
Ikt 1. lana
 
Ikt 1. lana
Ikt 1. lanaIkt 1. lana
Ikt 1. lana
 
IKT-ak PDF
IKT-ak PDFIKT-ak PDF
IKT-ak PDF
 
ikt
iktikt
ikt
 

Eskola 2.0 lana

  • 1. Egileak: Unai Amunategui, Sergio Angulo, Patricia Ardila, Asier Bilbao eta Aritz Bilbao. Ikasgaia: Informazio eta komunikazio teknologiak. Irakaslea: Alaitz Tresserras Angulo. 2013-2014. ikasturtea Lehen Hezkuntza 32. taldea
  • 2. Gaur egun, modernoa bezala definitzen dugun guztia, teknologia digitalarekin erlazionatuta dago eta 2.0 deritzo. Kontzeptu hau, teknologia digitalaren munduan sortu da eta garrantzi asko hartu du esparru sozialean, ekonomikoan eta kulturalean denbora gutxian. 2004an egindako web 2.0ren inguruko kongresuan, interneten aplikazio informatikoak garatzen diren plataforma bezala definitu zuten. Kongresu honetan sortu zen web 2.0aren ideia, baina honek izan zituen ondorio positiboak eta negatiboak aztertu gabe. Web 2.0 hau, aplikazio ezberdinen interakzioan eta erabiltzailearen aukera ugarietan oinarritzen da. Sare sozialak, bideo biltegiak, wikiak, blogak… dira web 2.0ren adibiderik ezagunenak. Web 2.0 batek erabiltzaileen artean harremanak eta webaren edukia modifikatzeko aukera eskeintzen du. Teknologia berri honen ezaugarriak, hezkuntza arloko persona askoren sormena bultzatu du, hau da, método berri hau hezkuntzan nola aplika daiten ikertzen ibili dira. Garapen teknologiko berriak, hezkuntzan aplikatzeko metodo hoberen lez ikusten dutenak, Web 2.0a, motibazio, arreta eta ikasleen eta irakasleen ikaste arazoen konponbide bezala ikusten dute. Tresna berri hauek errez erabiltzeko aukerak, helburu didaktikoak errezago lortzen ahalbidetzen du, aldaketa ugari egin gabe, 2.0 berak aldaketa horiek egingo dituela uste delako. IKTen inguruan egiten ari den ikasketa batean, DBHko ikasleek teknologia honek institutuan erabiltzeak izan ahal dituen arazoak aztertu dituzte. Alde batetik, denbora asko galtzen dutela uste dute, informazio bilaketa bat egin behar dutenean, Messengera zabaltzeko, musika jaisteko, sare sozialetan sartzeko… gogoa pizten zaielako. Eta honek, denbora asko galtzea suposatzen diete. Bestalde, interneten aurki ditzakeen informazioaren baliogarritasunaz ez dira fidatzen eta informazioa bilatzeko liburu batera jotzea nahiago dute, interneten edozeinek idatzi ahal duelako eta informazioa kontrastatu behar dutelako. Wikipedia da honen adibiderik argiena. Gainera, ikasleek baliabide berri hauek erantzukizunez erabiliko dutelaren duda daukate eta beldur dira informazioa “cortar y pegar” batean geratzeko. Ortografia ez da lantzen eta informazioa gahinetik irakurtzen dutenez, ez dutela ezer ikasten diote. Honez gain, ordenagailuak berak laguntza ugari eskeintzen ditu eta ikasleek ez dute esfortzu handirik jartzen ekintzetan.
  • 3. Azkenik, ikasleen ustez, haien gurasoek izan zuten hezkuntza IKTak eman ahal duen kalitatea baina hobea izan zen. Eskola 2.0ren beste ikuspegi batek, método berri honek eskeintzen duen ikasketa harremanen aberastasuna ikusten du. Metodo honek ez du interneta duen ordenagailuak eta web 2.0, 3.0… bakarrik behar. Hauetaz aparte, ikasketa metodoaen aldaketa hauek ulertzen dituzten familiak eta hezitzaileak behar ditu. Batez ere, método honen inguruan ikertzeko eta ikasleei jarduera interesgarriak proposatu ahal dituen hezitzaileak behar ditu. Egokitu zaigun beste testu bat 1x1 programa zer den azaltzen du, eta honek hezkuntzan izan dezaken garrantzia ikus dezakegun. Testu honetan, autoreak ordenagailu bat pertsona bakoitzeko (1x1) programen prezioa, eraginkortasuna eta hezkuntza-eraginei buruzko zalantza batzuk azpimarratzen ditu. Programa hauek azken hamarkada honetan munduko herrialde askotan ezarri dira. Nazio batzuk baliabide publiko asko eman dituzte programa 1x1 honetan, herrialdeek hezkuntza eraldatzen lagundu ahal dutela uste baitute. Adibide bat jartzeagatik, Uruguay-en lehen hezkuntzako ikasle guztiak eta DBH-ko ikasle gehienek eskuko-ordenagailu bat jaso dute. Portugalen gauza bera gertatu da eta lehen hezkuntzako ikasle guztiek eskukoordenagailu bat daukate. Hauek biak bezala, beste herrialde askok programa honetan sartzea erabaki dute eta 1x1 programa erabiltzen dute bere eskoletan. Zergatik parte hartzen dute herrialdeek 1x1 programa honetan? Autoreak IKT dispositiboen prezioen gutxitzea, eskuko-ordenagailuen pisu arina eta harigabeko konektibitatearen erabilgarritasuna, 1x1 iniziatiben hedapen azkarraren kausa nagusiak izan direla esaten du. Prezioen beherakada dela eta, mundu guztiko eskolek inbertsio nabarmena egin dute IKT dispositibietan, bai lehen hezkuntzarako bai DBH-rako. Estatu Batuetan eta Uruguay-en ikusi dugu, adibidez, diru asko irauli dela 1x1 programetan. Estatu Batuetan, prezio zuzenak eta zeharkakoak kontuan izanik, ikasle bakoitzak programa honetan parte hartu ahal izateko urte batean zehar 1000 euro inguru behar dituela ikusi dezakegu. Uruguay-en kasuan gauza antzekoa gertatzen da, Plan Ceibalek, urtero ikasle bakoitzeko 300 euro inguru suposatzen ditu. 1x1 programaren sarrerakin, ikastetxeek eskola liburuetan gastu publikoak zein pribatuak murriztea espero zen. Izan ere, ordenagailuek liburuak dituzten informazio
  • 4. gehiena daukate. Honen ondoren, hezkuntza berritzaile baten aurrean geunden, IKTak indarra handia hartuz. Hala ere, ekimen hauek oso kasu gutxitan izan dute helburutzat irakaskuntza prozesuen kalitatea hobetzea. Honekin esan nahi duguna hurrengoa da: 1x1 programak teknologien erabilpena indartzen dutela, baina honek ez duela esan nahi hezkuntza-prozesuak ere indartzen edo hobetzen dituztela, kasu askotan ez baita hau kontuan hartzen. Hezkuntza-emaitzen inpaktua Azken urteetan egin den ikerketa batek, 1x1 programen iniziatiba inpaktu positiboak izan dituela idatzizko adierazpenean zein arlo digitaletan ikusarazten du. Gulek eta Demirtas 2005. urtean egin zuten ikerketa batean, lehen hezkuntzan ordenagailua erabiltzen zuten eta erabiltzen ez zutenen artean desberdintasunak aurkitu zituzten, hala nola, ordenagailua erabiltzen zutenek idatzizko adierazpenean, ingelesean, matematiketan eta batez besteko notetan hobetzen zutela ikusi zuten. Honekin batera, Shapley-ek ordenagailuen erabilpenak matematiketan eta irakurketan hobekuntza nabarmenak suposatzen zuela esan zuen. Honekin amaitzeko, 1x1 programan parte hartzen zuten ikasleek ELA (English Language Arts) testean ere hobeak zirela esan behar dugu, idatzizko estrategiak, kritikak eta literatura-analisiak hobeto menderatzen zituztelako. Bigarren arrakala digitalaren agerpena: 1x1-en ekimen garratzitsuenak, IKT-etara iristeko gazteek duten ezberdintasun sozialak ezabatzea dute helburu, etxean ein eskola-inguruan. Mundu mailan, ikasle guztiek euren gerorako beharko duten (lanerako edota berin bizitza arrunterako) konpetentzia digitalak ez lortzearen kezka dago. Gaur egungo gizartean, konpetentzia berriak menperatzeko (batez ere IKT-ak) eskakizuna ikusita, adituek pentsatzen dute ezberdintasun sozialak agertuko direla konpetentzia berri horiek menperatzeko gai eta ez-gai direnen artean. Horretarako, hezkuntza proposatzen dute arrakala digital hori gutxiagotzeko eta gazte guztiek aukera berdinak izatea IKT-ak erabiltzeko orduan.
  • 5. Ebidentziak: zalantzak ziurtsunak baino gehiago: 1x1-en ekimenak oso azkar hedatu dira azken urteotan, hainbat faktore baldintzatuta; garrantzitsuenak, horretarako erabiltzen ditugun IKT tresnen balioa merkatuan jaitsi egin delako eta konektibitatea ugariagoa delako. Gainera, IKT-en hedapenerako diru publiko asko inbertitu behar izan da, nahiz eta oraindik ere ebidentzia asko ez izan beraien erabilgarritasunen inguruan. IKT-en agerpena hezkuntzan ez ditu zertan baldintzatu behar orain arte erabili diren metodo didaktikoak, baina egia da ikasle eta irakasleen oinarrituta dagoen pedagogia sendo bat erabiltzeak IKT-en erabilera potentziatzen du. Proposamen bat modura: Jakina da, inoiz ez du berrikuntza teknologiko batek eraginkortasun ekonomikoa eta gizarte-ongizatea gizarterako ekarri, lehenik eta behin gizarte-jardunbide egokirik egin gabe. Ikasgelan, IKT-en erabilera sustatu ahal izateko, ezinbestekoa da irakasleak baldintza batzuk betetzea: onarpena, konpetentzia eta motibazioa. IKT- gailu hauek eskoletan banatzeak ez du zertan esan nahi modu egokian erabiliko direnik beti, edota erabiliko direnik. Bukatzeko, 1x1-a ezartzeko, teknologia-hezkuntza erlazioaren aspektu garrantzitsu batzuk aztertuko ditugu. Lehenik eta behin, IKT-ak ezartzearen helburuak finkatuz, zentru eta irakasleen autoebaluazioa erraztuko litzateke, eta horrek lagunduko luke erreforma berritzaileen potentziala erabat garatzeari. Behin IKT-ak eta irakatsi beharreko materia ustartuta, ugariagoa izango da hauen erabilpena eguneroko bizitzan. Bigarrenik, 1x1 ekimenak arrakasta izateko, ezinbestekoa da azpiegitura sendoa izatea eta berehalako laguntza teknikoa jasotzeko aukera izatea. Hirugarrena eta azkena, irakasleria ez du IKT-etan formakuntza soilik jaso behar, izan ere, IKT-etan espezialista diren pertsonen laguntza ere behar dute, metodo pedagogiko berriak ahalik eta hobekien teknologia berrietara egokitu ahal izateko. Zapaterok 2009. urtean hezkuntza sisteman proiektu handi berri bat sortu zuen. 20092010 hasten zen kurtsoaren zehar 5. mailako ikasle guztiak ordenagailu portatil bat jaso zuten. Gainera ikasgeletan arbel digitalak, interneterako konexioa, eta irakasle
  • 6. guztiak teknologiei buruzko oinarrizko formakuntza jasoko dute. Hurrengo urteetan aurrerakuntza hauek beste kurtsoetara zabalduko dira. Informazio eta ezagutzaren gizarte honetan gure bizitzako alderdi guztietara heltzen ari da, bai lanerako, komunikatzeko, aisialdietarako, edo beste leku batzuetarako. Hori dela eta, hezkuntza sistema ezin du gizarte aldaketa hau alde batera utzi. Gaur egun, kualifikazio ez duen edozein hiritar langabeziara joango da eta hezkuntza sistemak ezin du hori baimendu. Gaur egunean hezkuntza sistema berri bat sortzen ari da. Honen ezaugarrietako batzuk hauek dira: 1. Edukiak garrantzi gutxiago dute, orain prozesuaren eta estrategiaren domeinua garrantzitsuagoa da. 2. Gaur egun alfabetatzea sentsu handiago bat hartu du, eremu berrietara handitu da, komunikazioari, multimedia sarean, sarearen bitarteko telebista, TDT, gizarte sareak... 3. Alfabetatzea ez da umeetan gertatzen, bizitza osoan zehar gertatzen den prozesua da. Bizitza osoan zehar ezagutza, trebetasun, konpetentzia eta irizpide berriak bereganatzen ari gara. Hezkuntzara TIC sartzea, zenbait aldakuntza ekarri du ikasgeletara. Hauek modernatu behar dituzte baina beste arlotan ere aldaketak badaude. Hauek dira hezkuntzan gertatutako aldaketa nabarienak: 1. Irakaslea ez da mintzalaria izan behar, gaur egun orientatzailea edo gidaria ere izan behar du. Honek ikasleen ikaskuntza prozesua erraztu egin behar du. Gainera informatika eta teknologia berrietan ezagutza batzuk ere eskatzen zaie. 2. Ikaslea ez du datuak buruz ikasi behar, pertsona burutsu eta kritikoa izan behar du. Informazioa jaso, prozesatu eta komunikatu egin behar du eta gainera bere gaitasun emozionala eta fisikoak ezagutu behar ditu. 1. Ikastoletako antolaketan aldakuntzak ere egon behar dira. Edozein motako teknologia sartu behar ditu, horrela ikaskuntza kolektiboa eta indibiduala errazteko.   ESKOLA 2.0 PROGRAMA
  • 7. TIC-aren ezaugarririk nagusiena elkarrekintza da, horrela hobeto eratuko dugu denon artean ezagutza. Horregatik beharrezkoa da, hezkuntza sistema aldatzea, berdinen arteko kolaborazioa bultzatzeko, ikasleen parte hartze aktiboa izateko, sormena eta autonomia lantzeko. Hau dela eta, esan behar dugu aldaketak ez direla materialak bakarrik izan behar, didaktikan ere aldaketak egon behar dira, metodologian, edukietan, irakasteko eran... Aldaketa materialetan sartzen bagara, gobernuak proposatutako eskola 2.0 programan, aldaketa batzuk dagoela ikusiko genuke. Adibidez ikasle bakoitza ordenagailu portatil bat edukiko luke, ikasgelak teknologia eta informatika digitalez hornituko dira, eta azkenik sarera konektibitate ona edukiko dute. 1. Ikasgela Digitalak: Portatilak umeentzat, arbel digitalak eta irakaslearentzako ordenagailua. 2. Konektibitatea: Portatil eta ordenagailu guztientzat interneteko konektibitatea ziurtatu. 3. Irakasleen formakuntza: Irakasle guztiak teknologia eta informatikan ezagutza minimo batzuk eduki behar dituzte. 4. Baliabide digitalak: Familiei baliabide digitalak eskaini eta umeen eta gurasoen inplikazioa eskatu baliabide hauekin. IRAKASTEKO ETA IKASTEKO MODU BERRI BAT Baliabide material berriak, eduki eta metodologia berriak sortzea edo erabiltzea eragiten du. Ikasle guztion artean , edonolako informazio, ariketak, aurkezteko eta komentatzeko aukerak handitzen ditu, honeri esker lan kooperatiboa asko errazten du. Beste alde batetik, ordenagailu bat ume guztiak izatea, ikasleari tresna guztiak bertan edukitzea baimentzen dio (koadernoak, liburuak, kalkulagailua...). Gainera umeentzat motibatzeko elementu bat izan liteke eta auto-ikaskuntzan laguntzen du. Azkenik, esan beharra dago, eskola 2.0 helburu nagusia pertsona kritikoak, sozialki aktiboak, kultuak, profesional onak baina guztien gainetik, gizon eta emakume onak, aske, jakintsuak eta zoriontsuak sortzea du helburu. Politikariek prentsa titularrak behar dituzte 2009ko irailean, Nazioaren Estatuaren eztabaida egiteko egun gutxitarako, Jose Luis Rodriguez Zapatero, espainiarren lehendakariak, Eskola 2.0ren jaiotza iragarri zuen.
  • 8. Prentsa titularrak gehien nabarmentzen zutena proiektuaren dimentsioa izan zen; milaka ordenagailu eskolako neskak eta mutilentzako joango lirateke, hau guztia enpresa teknologikoen etorkinarekin. Hau da, bakarrik nabarmendu zuten estatuak egingo zuen inbertsio materiala, ez zuten esaten nola erabiliko liratekeen ezta aldaketarik (didaktikoa, antolatzailea edo kurrikularra) proposamenarekin lotuta. Gainera liburu berak (edo txarragoak) – orain digitalak -, eduki berak eta azterketa sistema bera. 2009ko irailaren 4an, Heziketa Ministerioren web orrian hurrengo oharra agertu zen: “Programa Escuela 2.0, una iniciativa de innovación educativa que pretende poner en marcha las aulas digitales del siglo XXI”. Ohar honen arabera eskola 2.0 proiektua hurrengo ezaugarriak edukitzen ditu: 1. Klase digitalak: IKT baliabidez osatuak 2. Internet konektibitatea bermatzea 3. Irakasleen heziketa ziurtatzea 4. Familiak eta ikasleak baliabide hauen erabilera sustatzea Ezaugarri honetan ez dago ezer berriegia. Gainera hainbat arazo aurkitu dira; alde batetik, ordenagailuekin, eskola batzuetan klasean ez dute entxufe nahikoak guztientzako eta bateriak ez du eusten egun guztian erabiltzeko. Gero (edo aldi berean) konektagarritasunarekin eta amaitzeko irakasleen formakuntza oso eskasa izan da. Non dago edukien birdefinizioa? Non dago 2.0ren salto kualitatiboa? Herbet Simon-ek arrazoia izaten jarraitzen du dirudi: “Erremintak hedatzea ideiak baino errazagoa da” “Esloganak sortzea askoz errazagoa da heziketa eraldatzea eta hobetzea baino”