1. DIGESTINO APARATUA
Digestinoa harten doguzan elikagaiak deskonposatu eta gure
organismoarentzat beharrezkoak diran mantenugai bihurtzeko
aldaketen multzoa da. Digestinoa digestino aparatuan gertazen
da, eta ahoak, faringeak, hestegorriak, urdailak eta hesteak hartzen
dabe parte prozezu horretan.
2. Ahoan elikagaiak masteatu eta xehatu egiten dira, hortz aginen bidez.
Mihinak txu gurinek sortzen daben txuagaz nahasten dauz elikagaiak, eta
elikadura boloa sortzen da.
Aginak bi multzotan bananduta dagoz : Esne hortzerikoak eta Hortzeria
iraunkorra. Esne hortzerikoen multzoan honexeek dagoz : Aurreko aginak,
letaginak eta ebakortzak eta Hortzeria iraunkorren multzoan honexeek
dagoz : letaginak, atzeko aginak, aurreko aginak eta ebakortzak.
3. Txu gurinek txua jariatzen dabe.
Faringean eta hestegorrian behera, elikadura boloa urdaileraino heltzen
da.
Faringea ahoa eta hestegorria lotzen dauzan hodia da.
Hestegorria faringe aeta urdaila lotzen dauzan hodia da.
Urdailean elikadura boloa urin gaztrikoakaz nahasten da, urdailaren
mogimenduei eske, eta kimo izeneko substantzia oretsua bihurtzen da.
Urdaila digestino odiaren zabalgunea da, eta bálbula bi daukaz: sarrera
balbulea edo kardia, eta urteera balbulea edo piroloa.
Gibelak behazuna jariatzen dau; eta pankreak ostera pankreako urina.
Urinek kimoa kilo bihurtzeko prozesuan parte hartzen dabe, heste
meharrean.
4. Heste meharrean, kimoa pranreako urinakaz, behazunagaz eta heste
urinakaz nahasten da, eta kiloa sortzen da, elikagaien mantenugaiek
osotutako substantzia likidoa da. Hste meharrean, mantenugaiek
xurgatzen dira, hau da, mantenugaiek odolara heltzen dirala.
Heste meharrak sei bat metroko luzera dauka, eta abdomen ia guztia
hartzen dau. Hormetan tolestura eta bilo batzuk dauaz, mantenugaiak
errezago xurgatzeko eta odolera igaroteko.
5. Heste lodiak gure gorputzak aprobetxau ez dauzan substantziak batu eta
gorozki bihurtzen dauz. Gorozkiak uzkiaren bidez egozten dira.
Heste lodia gitxi gorabehera, metro betel uzeo hodia da, eta hiru zati
daukaz : itsua, kolona, eta ondestea. Uzkia digestino odiaren amaiera da,
eta hortik egozten dira hondakinak gorputzetik behera.
7. Arnasbideak aireak zirkulatzen dauan gorputzeko hodiak dira. Sudur
hobiak, faringea, laringea, trakea eta bronkioak dira gure gorputzeko
arnasbideen osagaiak.
Sudur hobiak airea gure gorputzean sartzeko eta aterateko hobiak
dira. Horreen eginkizuna airea birikietara heldu aurretik garbitzea,
berotzea eta hezotzea da.
Faringea digestino aparatuaren eta arnasa aparatuaren osagaia da.
Izan ere, hodi horreek, ahoa eta hestegorria lotzeaz eta elikagaiak
ahotik hestegorrira eroateaz aparte, airea, ere eroaten dau sudur
hobietatik birikietara. Horregaitik gara gai ahotik ere arnasa
hartzeko.
8. Laringea faringea eta trakea lotzen dauzan hodia da.Barruan ahots
kordak daukaz, airea igarotean bibratu eta ahotsa sortzen daben
muskulo bi.
Trakea bronkio izeneko hodi bitan banandutako hodia da. Trakearen
hormak eraztun moduko batzuez sendotuta dagoz.
9. Bronkioak birikietara heltzen diran hodi bi dira. Birikietan bronkiolo
izeneko hodi txikiagotan adarkatzen dira. Bronkioen bidez airea
birikietan sartu eta urten egiten da.
Birikiak larrosa koloreko organo arol bi dira. Biriki bakotxaren
barruan, bronkioloen muturretan, biriki albeolo izeneko zakutxo
moduko batzuk dagoz.
Arnasketa prozezua
10. Arnasketearen helburua oxigenoa lortzeko gure gorputzean airea
sartzea eta sortzen dogun karbono dioxidoa botatea da. Helburu hori
prozezu bitan banatzen da : Arnasketa mogimenduak eta gasen
trukea.
Arnasketa mogimenduak, arnasgorea eta arnasbehera, gure birikietan
airea sartzeko eta urteteko mogimenduak dira.
Gasen trukea biriki albeoloetan gertatzen da. Biriki albeoloen bidez,
hartzen dogun airearen oxigenoa odolera doa, eta odolak daroan
karbono dioxidoa kanporatu egiten da, arnasbeherean.
11. Epiglotisa laringearen sarreran dagoan balbula bat da. Jaten edo
edaten gagozanean, epiglotisa itxi egiten da, elikagaiak eta edaria
arnasbideetan sartu ez daitezan.
Zirkulazino aparatuaren osagaiak
12. Zirkulazino aparatua hiru elementuz osatuta dago: bihotza, odol
basoak eta odola.
Bihotza toraxaren eskerraldean kokatuta dago, eta, ponpa bat balitz
legez, odola gorputz guztira bultzatzen dau. Bihotzaren hormak
muskulu ehunez osatuta dagoz, eta barrualdea hutsa dauka, lau
burrunbez osotua: goian aurikula izeneko barrunbe bi daukaz, behean
bentrikula izeneko beste bi, bihotzeko balbulez bereiztuta. Balbula
trikuspideak eskumako aurikula eta eskumako bentrikula bereizten
dauz. Eta balbula mitralak ezkerreko aurikula eta ezkerreko
bentrikula bereizten dauz.
Odol basoak era askotako lodiera daukien hodiak dira, eta odolak
zirkulatzen dauan zirkuitu itxi bat osotzen dabe. Lodiaren arabera,
lodienetik meheenera, arteriak, benak eta kapilarrak bereizten dira.
13. Arteriek odola bihotzetik gorputzeko organo guztietara zabaltzen
dabe.
Benak odola gorputzeko atal guztietatik bihotzera eroaten dabe.
Kapilarrak oso meheak dira, arteriak eta benak lotzen dabez.
Odola bihotzak bultzatuta, odol basoetan zehar zirkulatzen dauan
likidoa da. Mantenugaiak eta oxigenoa garraiatzen dauz, eta
hondakinak batzen dauz. Plasmaz eta plasmako zelulez osotuta dago.
14. Plasmea likido horixka bat da, eta likido horretan flotatzen dagoz
odol zelula guztiak; gainera, digestinoari esker sortutako
mantenugaiak garraiatzen dauz adibidez.
Odol zelulak globulu gorriak, globulu zuriak eta plaketek dira.
Plaketek zuriak ixten dabez, odol gehiago galdu ez daigun.
Globulu zuriek gorputza infekzinoetatik babesten dabe.
Globulu gorriek oxigenoa eta karbono dioxidoa garraiatzen dabe.
ODOL ZIRKULAZINOA
15. Zirkulazino txikia edo birikietakoa bihotzetik birikietara doa eta
bihotzera itzultzen da berriro. Eskumako bentrikulutik karbono
dioxidoz beteta dagoen odola biriki arterien bidez birikietara heltzen
da. Birikietatik oxigenoz beteta dagoen odola biriki benen bidez
bihotzera hitzultzen da.
Zirkulazino nagusia edo orokorra bihotzetik gorputz gustira doa odola
eta gero bihotzera itzultzen da. Ezkerreko bentrikulutik odol
oxigenatuak aorta arterien bidez gorputz guztira doa eta karbono
dioxidoz beteta dogoen odola kaba banen bidez bihotzera itzultzen
da.
IRAITZ APARATUA
16. Gorputzak arnasbeheraren bidez, karbono dioxidoa botaten dau eta,
modu berberean, gernu sistemak gure zelulek sortutako hondakin
ez-gaseosoak egozten dauz. Kuntzurrunek, ureterrak, gernu maskuria
eta uretreak osotzen dabe gernu sistema.
Kuntzurrunak kuntzurrunetatik igaroten dan odola iragaztea da horren
eginkizuna, organismoarentzat toxikoak diran hondakinak erauzteko.
Kuntzurrunek substantzia horreek gordeten dabez eta, urez
nahastuta, gernua sortzen dabe.
Ureterrak gernua kuntzurrunetatik hartu eta gernu maskuria eroaten
daben hodi bi dira.
17. Gernu maskuria zaku formako organo gihartsu bat da, eta zakuan
gordeta egoten da gernua, uretratik kanporatu arte. Gernu
maskuriak, gernuari maskuritik urteten izteko gureta zabaltzen eta
ixten dan esfinter bat dauka barrualdean.
Uretra hodiaren bidez, gernu maskurian gordetako gernua kanporatu
egiten dau
Izerdi gurinek
18. Azala gure gorputzeko hadadura handieneko organoa da, eta hesi
babesle moduko bat osotzen dau. Nerbio amaierez eta odol basoez
aparte, azalean izerdi gurinak dagoz. Azal osoan bananduta dagoz,
eta funtzino bi betetzen dabez: substantzia toxikoak kanporatzea
eta gorputzeko tenperaturea kontrolatzea.
Izerdi gurinek bidez, horreetatik hur dagozan kapilarrak substantzia
toxikoak ezabatzen dira. Horreetarako, izerdia sortzen dabe, hau
19. da, gatzez eta 99% an urez osotutako dizoluzino bat. Izerdia azala
kanpoaldeagaz lotzen daben poroen bidez egozten da.
Izerdi gurinei esker, gorputzaren tenperatura kontrolatzen da,
izerdia lurrundu egiten dalako azalaren beroa erabilita eta,halan,
azala azala freskatzen daualako. Horregaitik, bero handia egiten
dauanean gehiago izerditzen gara, izerdiren lurrunaz freskatzeko.
Bildurtzen garanean adibidez, bihotzaren taupadak arinago doaz eta
horregaitik izerdia ematen dogu