SlideShare a Scribd company logo
1 of 7
Digestino prozesua
Digestinoa hartzen doguzan elikagaiak deskonposatu eta gure
organismorentzat beharreskoak diran mantenugai bihurtzeko
aldaketen multzoa da. Ahoak, hestegorriak, urdailak eta hesteak
parte hartzen dabe.
. Ahoan elikagaiak mastekatu eta xehatu egiten dira, hortz
haginen bidez. Mihinak txu guruinak sortzen dauan txuagas
elikagaiak nahasten dauz, eta elikadura boloa sortzen da.
. Faringea eta hestegorria behera, elikadura boloa urdailera
heltzen da.
. Urdailean elikadura boloa urin gastrikoagas nahasten da, eta
kimo izeneko supstantzia orentsua bihurtzen da.
.Heste meharrean, kimoa pankreako urinakaz, behazunagaz eta
heste urinakaz nahasten da, eta kiloa sortzen da. Heste
meharrean, mantenugaiak xurgatzen dira, eta odolak gure
gorputzeko zelula guztietara eroaten dauz.
. Heste lodiak gure gorputzak aprobetxatuez dauzan
substantziak batu eta gorozki bihurtzen dauz. Gorozkiak
uzkiaren bidez kaporatzen dira.
DIGESTINO
APARATUAREN
GAIXOTASUNAK
. Hortz haginetako txantxarrak haginei kalte egiten deutse,
ahoko bakterion eraginez. Prebentzinorako, gozoki asko ez jatea
komeni da, haginak garbitu behar doguz, eta dentistearengana
joan behar dogu.
. Aerofagia digestino hodian gasak sartzen direnean sortzen da,
eta mina eta ondoeza eragiten dauz. Hori aurrera hartzeko,
neurris jan behar dogu eta edari gasdun guitxi.
. Beherakoa heste meharran ura eta mantenugaiak ondo
xurgatzen gai ez danean gertatzen da. Beherakoa daukagunean,
ur asko eta jaki arinak jan behar doguz.

ARNAS APARATUAREN OSOGAIAK
Arnas aparatua arnasbides eta birikien bidez osatuta dago.
.Arnasbideak aireak zirkulatzen dauan gorputzeko hodiak dira.
Sudur hobiak, faringea, laringea, trakea eta bronkioak dira gure
gorputzeko arnasbideen osogaiak.
 Sudur hodiak airea gure gorputzean sartzeko eta
ateratzeko hodiak dira. Airea birikietara heldu aurretik
garbitzea, berotzea eta hezotzea da.
 Faringea airea eroaten dau sudur hobietatik birikietara.
Horregaitik gara gai ahotik ere arnasa hartzeko.
 Laringea faringea eta trakea lotzen dauzan hodia da.
Barruan ahots kordak daukaz, airea igarotean bibratu eta
ahotsa sortzen daben muskulu bi.
 Trakea bronquio izeneko hodi bitan banandutako hodia da.
 Bronkioak birikietan, bronkiolo izeneko hodi txikiagotan
adarkatzen dira.
. Birikiak, biriki bakotxaren barruan, bronkioloen muturretan,
biriki albeolo izeneko zakutxo moduko batzuk dagoz.

ARNAS
APARATUAREN
GAIXOTASUNAK
. Gripea birus batek sortutako gaixotasun oso ohikoa da.
Birus hori erres kutsatzen da persona batetik bestera, eta
sukarra, muskuluetako mina eta ondoeza eragiten dauz.
. Asmea bronkioloak estutu eta aireari pasatzen izten ez
deutsienean sortzen da. Bronkiodilatadore izeneko botiken
bidez kontrolatu daiteke.
Zirkulazino aparatuaren osogaiak
Zirkulazino aparatuaren osogaiak: bihotza odol basoa eta
odola.
. Bihotza toraxaren ezkerraldean kokatuta dago eta odola
gorputz guztira bultzaten dau. Bihotzaren hormak muskulu
ehunez, osotuta dagoz, barrualdea hutsa dauka, lau barrunbez
osotuta: aurikula bi dauka, eta bentrikulu bi. Balbula
trikuspideak eskumako aurikulea eta bentrikulua bereizten
dauz. Balbula mitralak ezkerreko aurikulea eta bentrikulua.
. Odol basoak era askotako lodierea daukien hodiak dira.
Lodieraren arabera arabera arteriak, benak eta kapilarrak
bereizten dira.
 Arteriek odola bihotzetik gorputzeko organo guztietara
zabaltzen dabe.
 Benek odola gorputzeko atal guztietatik bihotzera daroe.
 Kapilarrak arteriak eta zanak lotzen dabez.
. Odolak mantenugaiak eta oxigenoa garraiatzen dauz, eta
hondakinak batzen dauz. Zelulez osotuta dago.
 Plasmea likido horixka bat da, digestinoari esker sortutako
mantenugaiak garraiatzen dauz.
 Odol zelulak glóbulo gorriak, gobulo zuriak eta plaketak
dira.
< Globulo gorriak oxigenoa eta karbono dioxidoa garraiatzen
dabe.
<Globulo zuriek gorputza infekzinoetatik babesten dabe.
<Plaketak zauriak ixten dabez.
Odol zirkulazinoa
Odol zirkulazinoa zirkuitu bereiztu biren bidez egiten da.
. Zirkulazino txikia edo birikietakoa bihotzetik birikietara doa
eta bihotzera itzultzen da. Eskumako bentrikulutik karbono
dioxidoz betetako odola biriki arteriaren bidez atera eta
birikietara heltzen da. Biriki benen bidez, odol oxigenatua
bihotzaren ezkerreko aurikulara heltzen da, gero ezkerreko
bentrikulura doa eta, hortik aurrera, zirkulazino nagusia hasten
da.
. Zirkulazino naguasia edo orokorra bihotzetik beste
organoetara doa , eta bihotzera itzultzen da. Ezkerreko
bentrikulutik odol oxigenatuak aorta arteriaren bidez urteten
dau, eta gorputzeko organo guztietan banatzen da, oxigenoa eta
antenugaiak izteko eta karbono dioxidoa eta hondakinak
jasoteko. Substantziaz betetako odola bihotzeko eskumako
aurikulara itzultzen da, kaba benen bidez. Eskumako aurikulatik
eskumako bentrikulura doa eta, hortik, zirkulazino txikira.
ZIRKULAZINO
APARATUAREN
GAIXOTASUNAK
.Tronbosia odolean tronbo izeneko pikor bat eratu eta arteria
bat edo bena bat ixten dauenean gertatzen da. Obesitateak eta
erreteko ohiturak gaixotasun hau izateko arriskua ugaritzen
dabe.
. Miokardio infartua oxigenorik ezak eraginda bihotzaren zati
bateko zelulak hiltean oinarritzen dan gaixotasuna bat da.
. Arteriosklerosia arterien barruan metatzen diralako arteriak
gogortzean sortzen da. Ariketa fisikoa egitea, neurris jatea,
koipe gitxi hartzea eta ez erretea dira neurri egokienak.

GERNU
SISTEMEA
Gorputzak, karbono dioxidoa botaten dau eta, gernu sistemeak
gure zelulek sortutako hondakin ez-gaseosoak egozten dauz.
Kuntzurrunek, ureterrek, gernu maskuriak eta uretreak osotzen
dabe gern sistema.
. Kuntzurrunak baba formako organo bi dira, eta kaxa
torazikoaren azpian dagoz, bizkarrazurraren alde banatan.
Kuntzurrunetatik igaroten dan odola iragaztea da horreen
eginkizuna, organismoarentzat toxikoak diran hondakinak
erauzteko.
. Ureterrak gernua kuntzurrunetatik hartu eta gernu maskuriara
eroaten daben hodi bi dira.
. Gernu maskuria zaku formako organo gihartzu bat da, eta
zakuan gordeta egoten da gernua, uretraatik kanporatu arte.
. Uretra hodiaren bidez, gernu maskurian gordetako gernua
kanporatu egiten da.

Izerdi guruina
. Izerdi guruinen bidez, horretatik ur dagozan kapilarretako
substantzia toxikoak ezabatzen dira. Horretarako, izerdia
sortzen dabe, eta, poroen bidez egozten da.
.Izerdi guruinei esker, gorputzaren tenperaturea kontolatzen da.

IRAITZ
APARATUAREN
GAIXOTASUNAK.
Zistitisa gernu maskuriaren infekzinoa da, bakterioek sortua,
sukarra eta pixa egiterakoan mina eragiten dauz.
. Kuntzurrunetako harriak organo horreetan gernuan
disolbatutako substantzietatik sortzen diran masa solidoak dira.
Kuntzurrunek ondo funtzionatzeko adina ur edatea komei da.
. Kuntzurrunetako gitxiegitasuna odola iragazteko gaitasuna
galtzen dabenean sortzen da.

More Related Content

Viewers also liked

Viewers also liked (8)

The history
The historyThe history
The history
 
energia
energiaenergia
energia
 
Emakumeen aurkako indarkeria
Emakumeen aurkako indarkeriaEmakumeen aurkako indarkeria
Emakumeen aurkako indarkeria
 
The history
The historyThe history
The history
 
Protestantismo
Protestantismo Protestantismo
Protestantismo
 
musika
musikamusika
musika
 
Energia
EnergiaEnergia
Energia
 
GFI Install v1.1 - 2014 Faces of G-Floor Image
GFI Install v1.1 - 2014 Faces of G-Floor ImageGFI Install v1.1 - 2014 Faces of G-Floor Image
GFI Install v1.1 - 2014 Faces of G-Floor Image
 

Similar to Digestino prozesua

Similar to Digestino prozesua (20)

Nutrizino funtzinoa
Nutrizino funtzinoaNutrizino funtzinoa
Nutrizino funtzinoa
 
Nutrizino funtzinoa
Nutrizino funtzinoa Nutrizino funtzinoa
Nutrizino funtzinoa
 
Nutrizino funtzinoa
Nutrizino funtzinoa Nutrizino funtzinoa
Nutrizino funtzinoa
 
Ingurune laburpen onintze
Ingurune laburpen onintzeIngurune laburpen onintze
Ingurune laburpen onintze
 
Ingurune laburpen onintze
Ingurune laburpen onintzeIngurune laburpen onintze
Ingurune laburpen onintze
 
Ingurune laburpen onintze
Ingurune laburpen onintzeIngurune laburpen onintze
Ingurune laburpen onintze
 
Ingurune laburpen onintze
Ingurune laburpen onintzeIngurune laburpen onintze
Ingurune laburpen onintze
 
Ingurune laburpen onintze
Ingurune laburpen onintzeIngurune laburpen onintze
Ingurune laburpen onintze
 
Ingurune laburpen onintze
Ingurune laburpen onintzeIngurune laburpen onintze
Ingurune laburpen onintze
 
Nutrizino funtzinoa pablo
Nutrizino funtzinoa pabloNutrizino funtzinoa pablo
Nutrizino funtzinoa pablo
 
Nutrizino funtzinoa 1 aitor. gaia
Nutrizino funtzinoa 1 aitor. gaiaNutrizino funtzinoa 1 aitor. gaia
Nutrizino funtzinoa 1 aitor. gaia
 
Nutrizino funtzinoa
Nutrizino funtzinoaNutrizino funtzinoa
Nutrizino funtzinoa
 
Nutrizino funtzinoa
Nutrizino funtzinoaNutrizino funtzinoa
Nutrizino funtzinoa
 
Nutrizinoa funtzinoa
Nutrizinoa funtzinoaNutrizinoa funtzinoa
Nutrizinoa funtzinoa
 
Nutrizino funtzinoa nerea
Nutrizino funtzinoa nereaNutrizino funtzinoa nerea
Nutrizino funtzinoa nerea
 
Nutrizino funtzinoa nerea
Nutrizino funtzinoa nereaNutrizino funtzinoa nerea
Nutrizino funtzinoa nerea
 
Nutrizino funtzinoa
Nutrizino funtzinoaNutrizino funtzinoa
Nutrizino funtzinoa
 
NUTRIZINO FUNTZINOA
NUTRIZINO FUNTZINOANUTRIZINO FUNTZINOA
NUTRIZINO FUNTZINOA
 
Nutrizinoa nahia
Nutrizinoa nahiaNutrizinoa nahia
Nutrizinoa nahia
 
Nutrizinoa nahia
Nutrizinoa nahiaNutrizinoa nahia
Nutrizinoa nahia
 

Digestino prozesua

  • 1. Digestino prozesua Digestinoa hartzen doguzan elikagaiak deskonposatu eta gure organismorentzat beharreskoak diran mantenugai bihurtzeko aldaketen multzoa da. Ahoak, hestegorriak, urdailak eta hesteak parte hartzen dabe. . Ahoan elikagaiak mastekatu eta xehatu egiten dira, hortz haginen bidez. Mihinak txu guruinak sortzen dauan txuagas elikagaiak nahasten dauz, eta elikadura boloa sortzen da. . Faringea eta hestegorria behera, elikadura boloa urdailera heltzen da. . Urdailean elikadura boloa urin gastrikoagas nahasten da, eta kimo izeneko supstantzia orentsua bihurtzen da. .Heste meharrean, kimoa pankreako urinakaz, behazunagaz eta heste urinakaz nahasten da, eta kiloa sortzen da. Heste meharrean, mantenugaiak xurgatzen dira, eta odolak gure gorputzeko zelula guztietara eroaten dauz. . Heste lodiak gure gorputzak aprobetxatuez dauzan substantziak batu eta gorozki bihurtzen dauz. Gorozkiak uzkiaren bidez kaporatzen dira.
  • 2. DIGESTINO APARATUAREN GAIXOTASUNAK . Hortz haginetako txantxarrak haginei kalte egiten deutse, ahoko bakterion eraginez. Prebentzinorako, gozoki asko ez jatea komeni da, haginak garbitu behar doguz, eta dentistearengana joan behar dogu. . Aerofagia digestino hodian gasak sartzen direnean sortzen da, eta mina eta ondoeza eragiten dauz. Hori aurrera hartzeko, neurris jan behar dogu eta edari gasdun guitxi. . Beherakoa heste meharran ura eta mantenugaiak ondo xurgatzen gai ez danean gertatzen da. Beherakoa daukagunean, ur asko eta jaki arinak jan behar doguz. ARNAS APARATUAREN OSOGAIAK Arnas aparatua arnasbides eta birikien bidez osatuta dago. .Arnasbideak aireak zirkulatzen dauan gorputzeko hodiak dira. Sudur hobiak, faringea, laringea, trakea eta bronkioak dira gure gorputzeko arnasbideen osogaiak.  Sudur hodiak airea gure gorputzean sartzeko eta ateratzeko hodiak dira. Airea birikietara heldu aurretik garbitzea, berotzea eta hezotzea da.  Faringea airea eroaten dau sudur hobietatik birikietara. Horregaitik gara gai ahotik ere arnasa hartzeko.
  • 3.  Laringea faringea eta trakea lotzen dauzan hodia da. Barruan ahots kordak daukaz, airea igarotean bibratu eta ahotsa sortzen daben muskulu bi.  Trakea bronquio izeneko hodi bitan banandutako hodia da.  Bronkioak birikietan, bronkiolo izeneko hodi txikiagotan adarkatzen dira. . Birikiak, biriki bakotxaren barruan, bronkioloen muturretan, biriki albeolo izeneko zakutxo moduko batzuk dagoz. ARNAS APARATUAREN GAIXOTASUNAK . Gripea birus batek sortutako gaixotasun oso ohikoa da. Birus hori erres kutsatzen da persona batetik bestera, eta sukarra, muskuluetako mina eta ondoeza eragiten dauz. . Asmea bronkioloak estutu eta aireari pasatzen izten ez deutsienean sortzen da. Bronkiodilatadore izeneko botiken bidez kontrolatu daiteke.
  • 4. Zirkulazino aparatuaren osogaiak Zirkulazino aparatuaren osogaiak: bihotza odol basoa eta odola. . Bihotza toraxaren ezkerraldean kokatuta dago eta odola gorputz guztira bultzaten dau. Bihotzaren hormak muskulu ehunez, osotuta dagoz, barrualdea hutsa dauka, lau barrunbez osotuta: aurikula bi dauka, eta bentrikulu bi. Balbula trikuspideak eskumako aurikulea eta bentrikulua bereizten dauz. Balbula mitralak ezkerreko aurikulea eta bentrikulua. . Odol basoak era askotako lodierea daukien hodiak dira. Lodieraren arabera arabera arteriak, benak eta kapilarrak bereizten dira.  Arteriek odola bihotzetik gorputzeko organo guztietara zabaltzen dabe.  Benek odola gorputzeko atal guztietatik bihotzera daroe.  Kapilarrak arteriak eta zanak lotzen dabez. . Odolak mantenugaiak eta oxigenoa garraiatzen dauz, eta hondakinak batzen dauz. Zelulez osotuta dago.  Plasmea likido horixka bat da, digestinoari esker sortutako mantenugaiak garraiatzen dauz.  Odol zelulak glóbulo gorriak, gobulo zuriak eta plaketak dira. < Globulo gorriak oxigenoa eta karbono dioxidoa garraiatzen dabe. <Globulo zuriek gorputza infekzinoetatik babesten dabe. <Plaketak zauriak ixten dabez.
  • 5. Odol zirkulazinoa Odol zirkulazinoa zirkuitu bereiztu biren bidez egiten da. . Zirkulazino txikia edo birikietakoa bihotzetik birikietara doa eta bihotzera itzultzen da. Eskumako bentrikulutik karbono dioxidoz betetako odola biriki arteriaren bidez atera eta birikietara heltzen da. Biriki benen bidez, odol oxigenatua bihotzaren ezkerreko aurikulara heltzen da, gero ezkerreko bentrikulura doa eta, hortik aurrera, zirkulazino nagusia hasten da. . Zirkulazino naguasia edo orokorra bihotzetik beste organoetara doa , eta bihotzera itzultzen da. Ezkerreko bentrikulutik odol oxigenatuak aorta arteriaren bidez urteten dau, eta gorputzeko organo guztietan banatzen da, oxigenoa eta antenugaiak izteko eta karbono dioxidoa eta hondakinak jasoteko. Substantziaz betetako odola bihotzeko eskumako aurikulara itzultzen da, kaba benen bidez. Eskumako aurikulatik eskumako bentrikulura doa eta, hortik, zirkulazino txikira.
  • 6. ZIRKULAZINO APARATUAREN GAIXOTASUNAK .Tronbosia odolean tronbo izeneko pikor bat eratu eta arteria bat edo bena bat ixten dauenean gertatzen da. Obesitateak eta erreteko ohiturak gaixotasun hau izateko arriskua ugaritzen dabe. . Miokardio infartua oxigenorik ezak eraginda bihotzaren zati bateko zelulak hiltean oinarritzen dan gaixotasuna bat da. . Arteriosklerosia arterien barruan metatzen diralako arteriak gogortzean sortzen da. Ariketa fisikoa egitea, neurris jatea, koipe gitxi hartzea eta ez erretea dira neurri egokienak. GERNU SISTEMEA Gorputzak, karbono dioxidoa botaten dau eta, gernu sistemeak gure zelulek sortutako hondakin ez-gaseosoak egozten dauz. Kuntzurrunek, ureterrek, gernu maskuriak eta uretreak osotzen dabe gern sistema. . Kuntzurrunak baba formako organo bi dira, eta kaxa torazikoaren azpian dagoz, bizkarrazurraren alde banatan. Kuntzurrunetatik igaroten dan odola iragaztea da horreen eginkizuna, organismoarentzat toxikoak diran hondakinak erauzteko.
  • 7. . Ureterrak gernua kuntzurrunetatik hartu eta gernu maskuriara eroaten daben hodi bi dira. . Gernu maskuria zaku formako organo gihartzu bat da, eta zakuan gordeta egoten da gernua, uretraatik kanporatu arte. . Uretra hodiaren bidez, gernu maskurian gordetako gernua kanporatu egiten da. Izerdi guruina . Izerdi guruinen bidez, horretatik ur dagozan kapilarretako substantzia toxikoak ezabatzen dira. Horretarako, izerdia sortzen dabe, eta, poroen bidez egozten da. .Izerdi guruinei esker, gorputzaren tenperaturea kontolatzen da. IRAITZ APARATUAREN GAIXOTASUNAK. Zistitisa gernu maskuriaren infekzinoa da, bakterioek sortua, sukarra eta pixa egiterakoan mina eragiten dauz. . Kuntzurrunetako harriak organo horreetan gernuan disolbatutako substantzietatik sortzen diran masa solidoak dira. Kuntzurrunek ondo funtzionatzeko adina ur edatea komei da. . Kuntzurrunetako gitxiegitasuna odola iragazteko gaitasuna galtzen dabenean sortzen da.