Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Zirkulazio Aparatua

52,866 views

Published on

Published in: Education
• Be the first to comment

Zirkulazio Aparatua

1. 1. ZIRKULAZIO- APARATUA
2. 2. Zirkulazio-aparatuari esker, odolak gure gorputzeko atal guztiei bizi ahal izateko behar duten mantenugaiak eta oxigenoa banatzen dizkie.
3. 3. bihotza arteriak zainak kapilarrak ATALAK ZIRKULAZIO-APARATUAREN
4. 4. Bihotza organo gihartsu eta harroa da, ukabil baten tamainakoa. BIHOTZA Barrunbe torazikoaren erdi aldean dago, biriken artean.
5. 5. aurikula aurikula bentrikulua bentrikulua Bihotzak, bere barnean, lau barrunbe ditu: bi aurikula (goiko aldean) eta bi bentrikulu (beheko aldean). Bentrikuluak aurikulak baino handiagoak dira.
6. 6. Zabalduz eta uzkurtuz, bihotza odola gorputz osora ponpatzen duen giharra da. Bere lana segidako alditan egiten du. Lehenengo, aurikulak odolez betetzen dira. Ondoren uzkurtu egiten dira eta odola bentrikuluetara igarotzen da.
7. 7. Bentrikuluak beterik daudenean hauek ere uzkurtzen dira, eta odola bultzatzen dute gure gorputzeko atal guztietara arterien bidez. Gero bihotza zabaltzen da, aurikulak berriro odolez betetzen dira eta hasten da ziklo berria.
8. 8. Bihotzaren zabaltze eta uzkurtze mugimenduak taupadak eragiten dituzte. Bihotzak, minuturo, 70 taupada inguru egiten ditu.
9. 9. arteriak zainak kapilarrak ODOL HODIAK
10. 10. Arteriek odola bihotzetik gure gorputzeko atal guztietara eramaten dute. Oso elastikoak dira. Zainek odola bihotzerantz bueltatzen dute. Ez dira arteriak bezain elastikoak baina gehiago zabaltzen dira. arteriak zainak
11. 11. Kapilarretara ailegatzen den odola oxigeno ugari darama. Ateratzen dena, aldiz, karbono dioxidoz beterik doa (biriketan ezik).
12. 12. ODOLA Odola gure gorputzeko atal guztietatik higitzen den likidoa da. Bihotzak ponpatzen du arteria, zain eta kapilarren bidez.
13. 13. ODOLAREN OSAGAIAK Globulu gorria Plasma Plaketa Globulu zuria
14. 14. ODOLAREN FUNTZIOA Odolak elikagaiak eta oxigenoa daramatza gorputzeko zelula guztietara, eta hauetan gertatzen diren hondakinak jasotzen ditu. Gero, hondakin hauek gernuaren bidez eta arnasketaren bidez kanporatuko ditugu .
15. 15. ODOLA
16. 16. ODOLAREN ZIRKULAZIOA

Odolak, gure gorputzean zehar, bi ibilbide desberdin egiten ditu:

Lehenengoan biriketaraino doa eta gero bihotzera itzultzen da.

Bigarrenean gure gorputzeko alderdi guztietara ailegatzen da.

17. 17. Bihotzean karbono dioxidoz kargaturik dagoen odola birika- arteriatik ateratzen da eta biriketara heltzen da. Han karbono dioxidoa uzten du eta arnasa hartzerakoan jaso dugun oxigenoarekin kargatzen da. Ondoren bihotzera itzultzen da birika-zainetik. BIRIKETAKO ZIRKULAZIOA
18. 18. Odola, oxigenoz beterik, bihotzetik ateratzen da eta gure gorputzeko atal guztietara ailegatzen da . Karbono dioxidoa jaso ondoren bihotzera itzultzen da. ZIRKULAZIO OROKORRA
19. 19.

Aorta arteriatik ateratzen den odola gure gorputzeko zelula guztietara ailegatzen da, oxigenoa uzten eta karbono dioxidoa jasoz.

Aorta arteria

Gero, karbono dioxidoz kargaturik, bihotzera itzultzen da.

20. 20. Odola heste meharretik pasatzen denean digestioan lorturiko mantenugaiak jasotzen ditu. Heste meharra
21. 21. Giltzurrunak Giltzurrunetara ailegatzen denean odola iragazten da, eta hondakin horiekin gernuaren bidez kanporatzen ditugu.
22. 22. HORREGATIK ESATEN DA ODOLAREN ZIRKULAZIOA BIKOITZA DELA BIRIKETAKO ZIRKULAZIOA ZIRKULAZIO OROKORRA