SlideShare a Scribd company logo
1 of 3
Download to read offline
Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@euskadi.eus
LEHENDAKARITZA
Komunikaziorako Zuzendaritza
PRESIDENCIA
Dirección de Comunicación
EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA
Donostia (Tabakalera), 2015eko abenduaren 3a
Lehendakariaren hitzaldia – Discurso del Lehendakari
Herri agintariak aipatzen hasi beharko banu ere, nondik hasierez nuke jakingo
aurten honetan eta hastekotan, eta batzuk aipatzekotan bai aipatuko nituzke,
nola ez, Eusko Legebiltzarraren buru anderea, lehendakari ohia, hiru aldun
nagusiak, sailburuok, sailburuorde, Justizia ordezkari guztiok, Donostiko alkate
jauna, herri agintari, herri ordezkari, giza taldeetako ordezkari nagusiok, jaun
andreok, arratsalde on eta ongi etorri ekitaldi honetara.
Ongi etorri, bereziki, ospakizun hau gurekin partekatu nahi izan duzuen Aragoi,
Asturias, Balear Uharteak, Galizia eta Kataluniako gobernuetako ordezkariei.
Ospakizuna ez ezik euskara bera ere partekatzen dugun Nafarroako gobernuko
ordezkariari.
Denak ditugu bidelagun hizkuntza aniztasunaren aldeko lanean. Pozgarria da
guretzat zuek gaur gure artean izatea, Euskararen Nazioarteko Egunean.
Mezu indartsu bezain itxaropentsua zabaltzen ari gara lau haizeetara. Hau da
mezua: hizkuntza aniztasuna da Europaren eta Estatuaren ezaugarri
argienetako bat; guztioi dagokigu hizkuntza aniztasuna sustatzea eta
bermatzea.
Herri-aginte guztien egitekoa da hizkuntza aniztasuna hauspotzea. Ezertan ez
gara kolore bakarraren zale, ez gara uniformitatearen adiskide: aniztasunak
aberasten gaitu eta aniztasuna aberasten dugu.
Autogobernuak ahalbidetu du euskarak gaur ezagutzen duen aurrerapen
historikoa, mundu zabalean aitortua. Gure gizarte osoaren eta herri-aginte
guztien lan eta konpromisoari zor zaiona.
Askorenak dira merezimenduak. Gaur egun euskararen alde lanean ari
garenonak. Nola ez, gure aurretik aritu direnenak ere bai. Modu batera edo
bestera pentsatu arren, denok bere baitan jasotzen gaituen euskara bat nahi
dugun guztiona. Euskarak euskal herritar guztiok batzen gaituelako.
Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 2
Merezimenduak aipatzen hasita, multzo garrantzitsu bat hartu dugu kontuan
aurten. Euskarara beste hizkuntzetatik hurbildu direnak. Beren lehen hizkuntzari
uko egin gabe, euskara ere besarkatu dutenak. Euskararen hautua egin du
euskaldun berriak, eta horixe bera nahi dugu euskaldun izatea: hautua.
Euskaldun berriekin hazi da euskara. Euskaldun berriek sendotu egin dute
bizikidetza, eta errotu egin dute guztion arteko errespetua, gizarte
kohesionatuago baten bidean.
Euskaldun berriek argiro erakutsi dute euskara ikastea posible dela, gogorik
baldin bada, aukerarik baldin bada eta egingarria den ahalegin bat egiten bada.
Beraz, eskerrik asko handi bat esan nahi dizuet gaur, bihotz-bihotzez, euskal
gizarte osoaren izenean eta, oso bereziki, euskal hiztunon izenean.
Eskerrik asko, bai zuei, euskaldun berrioi, bai bidelagun izan dituzuenei ere,
batik bat euskaltegiei.
Merezi du gaur gogora ekartzea zer nolako baldintzetan hasi ziren
helduentzako euskara eskolak. Norberaren aisialdiari puskak kenduz ikasten.
Askotan, borondate hutsez eta musu truk aritzen ziren irakasleen eskutik.
Gaur, helduen euskalduntzea jarduera sendoa da gure gizartean. Euskararen
aurrerabideari ekarpen aberatsa egiten diona, etengabe.
Bizikidetza jarri dugu gure hizkuntza politikaren ardatzean. Pertsonak helburu
ditugulako. Kohesioa delako gure gizartearen indarraren iturburua. Euskara
sendotzeak gizarte gero eta elebidunago baten bidean jartzen gaituelako.
Euskararen bizi-indarraren ezinbesteko bermea dira euskaldun berriak.
Sekulakoa da gizarteari egiten dioten ekarpena. Ekarpen bikain horren lehen
izena aipatuko dut: Esteve Materra, 1617an arrasto dokumentatua utzi zigun
lehen euskaldun berria. Gaur gogoan ere Gabriel Aresti, joan zen mendean
euskararen eta euskal literaturaren modernizatzearen aitzindaria. Euskaldun
berrien ondoan, etxean euskaraz ikasi, txikitan galdu eta gerora euskara
berreskuratu zuena: Jose Antonio Agirre gure aurreneko Lehendakaria.
Euskaldun berriak jarri nahi izan ditugu aurtengo Euskararen Nazioarteko
Egunaren ospakizunaren muinean. Horregatik bultzatzen ari gara omenaldi bat
den ekimena: “Euskaldun berriaren gunea” izendatzea gure herrietan.
Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 3
Euskaldun berriak gure bizi poza dira. Euskaldun berrien jarrera eta jokabidea
bete-betean dira poziktibity!
Bat egin dugu Euskadiko herri aginte nagusiok. Batasun horrek modu ezin
hobean irudikatzen du euskarak aurrera jarraitu ahal izateko duen premia
nagusietariko bat. Adostasuna da premia hori.
Urrats bat da Euskadiko herri-aginte nagusiok aurten eman duguna. Mesede
ederra egingo genioke euskarari, urrats horren ondoren beste urrats batzuk,
asko, etorriko balira. Elkar hartuta. Adostasunean.
Adostasuna, euskaldunok euskara beti izan dezagun.
Eskerrik asko.

More Related Content

What's hot

Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalidaEuskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalidaIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko EgunaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko EgunaIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - PUNTUEUS EKITALDIA: “.eus” domeinuaren 1000 izen ...
Lehendakariaren hitzaldia - PUNTUEUS EKITALDIA: “.eus” domeinuaren 1000 izen ...Lehendakariaren hitzaldia - PUNTUEUS EKITALDIA: “.eus” domeinuaren 1000 izen ...
Lehendakariaren hitzaldia - PUNTUEUS EKITALDIA: “.eus” domeinuaren 1000 izen ...Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzalida - Bikain ziurtagirien emate ekitaldia
Lehendakariaren hitzalida - Bikain ziurtagirien emate ekitaldiaLehendakariaren hitzalida - Bikain ziurtagirien emate ekitaldia
Lehendakariaren hitzalida - Bikain ziurtagirien emate ekitaldiaIrekia - EJGV
 
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren ForoaLehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren ForoaIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisita
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisitaLehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisita
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisitaIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bilera
Lehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bileraLehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bilera
Lehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bileraIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Labayru Fundazioaren plan estrategikoaren aurkezp...
Lehendakariaren hitzaldia - Labayru Fundazioaren plan estrategikoaren aurkezp...Lehendakariaren hitzaldia - Labayru Fundazioaren plan estrategikoaren aurkezp...
Lehendakariaren hitzaldia - Labayru Fundazioaren plan estrategikoaren aurkezp...Irekia - EJGV
 
Discurso del Lehendakari - Premios Kultura Ondarea 2018
Discurso del Lehendakari - Premios Kultura Ondarea 2018Discurso del Lehendakari - Premios Kultura Ondarea 2018
Discurso del Lehendakari - Premios Kultura Ondarea 2018Irekia - EJGV
 
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldiaKULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldiaIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda EstrategikoaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda EstrategikoaIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldiaIrekia - EJGV
 
I N F O R M A T Z E N 8 Zbk
I N F O R M A T Z E N 8 ZbkI N F O R M A T Z E N 8 Zbk
I N F O R M A T Z E N 8 ZbkITZALA
 
Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldiaIrekia - EJGV
 
What's hot (20)

Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalidaEuskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
Euskararen Aholku Batzordearen bilera / Lehendakariaren hitzalida
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko EgunaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko Eguna
 
Lehendakariaren hitzaldia - PUNTUEUS EKITALDIA: “.eus” domeinuaren 1000 izen ...
Lehendakariaren hitzaldia - PUNTUEUS EKITALDIA: “.eus” domeinuaren 1000 izen ...Lehendakariaren hitzaldia - PUNTUEUS EKITALDIA: “.eus” domeinuaren 1000 izen ...
Lehendakariaren hitzaldia - PUNTUEUS EKITALDIA: “.eus” domeinuaren 1000 izen ...
 
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...
 
Lehendakariaren hitzalida - Bikain ziurtagirien emate ekitaldia
Lehendakariaren hitzalida - Bikain ziurtagirien emate ekitaldiaLehendakariaren hitzalida - Bikain ziurtagirien emate ekitaldia
Lehendakariaren hitzalida - Bikain ziurtagirien emate ekitaldia
 
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren ForoaLehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
 
Arabako Mintza eguna
Arabako Mintza egunaArabako Mintza eguna
Arabako Mintza eguna
 
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisita
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisitaLehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisita
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisita
 
Lehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bilera
Lehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bileraLehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bilera
Lehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bilera
 
Lehendakariaren hitzaldia - Labayru Fundazioaren plan estrategikoaren aurkezp...
Lehendakariaren hitzaldia - Labayru Fundazioaren plan estrategikoaren aurkezp...Lehendakariaren hitzaldia - Labayru Fundazioaren plan estrategikoaren aurkezp...
Lehendakariaren hitzaldia - Labayru Fundazioaren plan estrategikoaren aurkezp...
 
Discurso del Lehendakari - Premios Kultura Ondarea 2018
Discurso del Lehendakari - Premios Kultura Ondarea 2018Discurso del Lehendakari - Premios Kultura Ondarea 2018
Discurso del Lehendakari - Premios Kultura Ondarea 2018
 
Talking musika akta euskaraz
Talking musika akta euskarazTalking musika akta euskaraz
Talking musika akta euskaraz
 
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldiaKULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda EstrategikoaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
 
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
 
I N F O R M A T Z E N 8 Zbk
I N F O R M A T Z E N 8 ZbkI N F O R M A T Z E N 8 Zbk
I N F O R M A T Z E N 8 Zbk
 
Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?
 
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Bikain ziurtagiria banatzeko ekitaldia
 
Oiartzungo IntxixuAEK
Oiartzungo IntxixuAEKOiartzungo IntxixuAEK
Oiartzungo IntxixuAEK
 
Euskara + IKTak
Euskara + IKTakEuskara + IKTak
Euskara + IKTak
 
Viewers also liked

Discurso del lehendakari - 25 aniversario Fundación Eragintza
Discurso del lehendakari - 25 aniversario Fundación Eragintza Discurso del lehendakari - 25 aniversario Fundación Eragintza
Discurso del lehendakari - 25 aniversario Fundación Eragintza Irekia - EJGV
 
AML & KYC CERTIFICATE
AML & KYC CERTIFICATEAML & KYC CERTIFICATE
AML & KYC CERTIFICATEMUNEEB HASSAN
 
Guia de campo de los liquenes, musgos y hepaticas
Guia de campo de los liquenes, musgos y hepaticasGuia de campo de los liquenes, musgos y hepaticas
Guia de campo de los liquenes, musgos y hepaticaswilliam tito nina
 
πλούτος εκδρομή
πλούτος εκδρομήπλούτος εκδρομή
πλούτος εκδρομή5dimpfalir
 
2012 07 24 opiniones 21 a 23 debate huelga indefinida 17_s
2012 07 24 opiniones 21 a 23 debate huelga indefinida 17_s2012 07 24 opiniones 21 a 23 debate huelga indefinida 17_s
2012 07 24 opiniones 21 a 23 debate huelga indefinida 17_saulasenlacalle
 
Elesig 210110 Welcome
Elesig 210110 WelcomeElesig 210110 Welcome
Elesig 210110 WelcomeRhona Sharpe
 
Developing Digital Literacy: 5 Ps for online learning
Developing Digital Literacy: 5 Ps for online learningDeveloping Digital Literacy: 5 Ps for online learning
Developing Digital Literacy: 5 Ps for online learningRhona Sharpe
 
HUDA Affordable Housing,Easy in Homes by Tulsiani, Sohna Road Gurgaon
HUDA Affordable Housing,Easy in Homes by Tulsiani, Sohna Road GurgaonHUDA Affordable Housing,Easy in Homes by Tulsiani, Sohna Road Gurgaon
HUDA Affordable Housing,Easy in Homes by Tulsiani, Sohna Road Gurgaonqnetrex
 
Topsoe wsa technology for small compact sulfuric acid production units - Hald...
Topsoe wsa technology for small compact sulfuric acid production units - Hald...Topsoe wsa technology for small compact sulfuric acid production units - Hald...
Topsoe wsa technology for small compact sulfuric acid production units - Hald...COBRAS
 
Viewers also liked (16)

2016 CV Fitness
2016 CV Fitness2016 CV Fitness
2016 CV Fitness
 
Discurso del lehendakari - 25 aniversario Fundación Eragintza
Discurso del lehendakari - 25 aniversario Fundación Eragintza Discurso del lehendakari - 25 aniversario Fundación Eragintza
Discurso del lehendakari - 25 aniversario Fundación Eragintza
 
Resume 2.0
Resume 2.0Resume 2.0
Resume 2.0
 
AML & KYC CERTIFICATE
AML & KYC CERTIFICATEAML & KYC CERTIFICATE
AML & KYC CERTIFICATE
 
Guia de campo de los liquenes, musgos y hepaticas
Guia de campo de los liquenes, musgos y hepaticasGuia de campo de los liquenes, musgos y hepaticas
Guia de campo de los liquenes, musgos y hepaticas
 
πλούτος εκδρομή
πλούτος εκδρομήπλούτος εκδρομή
πλούτος εκδρομή
 
2012 07 24 opiniones 21 a 23 debate huelga indefinida 17_s
2012 07 24 opiniones 21 a 23 debate huelga indefinida 17_s2012 07 24 opiniones 21 a 23 debate huelga indefinida 17_s
2012 07 24 opiniones 21 a 23 debate huelga indefinida 17_s
 
UNIDAD TECNICA DE SELECCIÓN
UNIDAD TECNICA DE SELECCIÓNUNIDAD TECNICA DE SELECCIÓN
UNIDAD TECNICA DE SELECCIÓN
 
SIP :P
SIP :PSIP :P
SIP :P
 
Elesig 210110 Welcome
Elesig 210110 WelcomeElesig 210110 Welcome
Elesig 210110 Welcome
 
Los constructivismos
Los constructivismosLos constructivismos
Los constructivismos
 
Developing Digital Literacy: 5 Ps for online learning
Developing Digital Literacy: 5 Ps for online learningDeveloping Digital Literacy: 5 Ps for online learning
Developing Digital Literacy: 5 Ps for online learning
 
TDD for Testers
TDD for TestersTDD for Testers
TDD for Testers
 
HUDA Affordable Housing,Easy in Homes by Tulsiani, Sohna Road Gurgaon
HUDA Affordable Housing,Easy in Homes by Tulsiani, Sohna Road GurgaonHUDA Affordable Housing,Easy in Homes by Tulsiani, Sohna Road Gurgaon
HUDA Affordable Housing,Easy in Homes by Tulsiani, Sohna Road Gurgaon
 
tv digital
tv digitaltv digital
tv digital
 
Topsoe wsa technology for small compact sulfuric acid production units - Hald...
Topsoe wsa technology for small compact sulfuric acid production units - Hald...Topsoe wsa technology for small compact sulfuric acid production units - Hald...
Topsoe wsa technology for small compact sulfuric acid production units - Hald...
 
Similar to Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko eguna

Intervencion del Lehendakari - Gala centenario Euzko Etxea de Nueva York
Intervencion del Lehendakari - Gala centenario Euzko Etxea de Nueva YorkIntervencion del Lehendakari - Gala centenario Euzko Etxea de Nueva York
Intervencion del Lehendakari - Gala centenario Euzko Etxea de Nueva YorkIrekia - EJGV
 
Viaje oficial a Quebec - Encuentro de la delegación del Gobierno Vasco con la...
Viaje oficial a Quebec - Encuentro de la delegación del Gobierno Vasco con la...Viaje oficial a Quebec - Encuentro de la delegación del Gobierno Vasco con la...
Viaje oficial a Quebec - Encuentro de la delegación del Gobierno Vasco con la...Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza 100 urte
Lehendakariaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza 100 urteLehendakariaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza 100 urte
Lehendakariaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza 100 urteIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldiaIrekia - EJGV
 
Kultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoaKultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoaJoxe
 
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)zabalikelkartea
 
Uztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZInUztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZInJoxe
 
Lehendakariaren hitzaldia - “40 Taupada, herri bat” dokumentalaren aurkezpena
Lehendakariaren hitzaldia - “40 Taupada, herri bat” dokumentalaren aurkezpenaLehendakariaren hitzaldia - “40 Taupada, herri bat” dokumentalaren aurkezpena
Lehendakariaren hitzaldia - “40 Taupada, herri bat” dokumentalaren aurkezpenaIrekia - EJGV
 
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriakEuskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriakekthuhezi
 
Kultura Nortasuna Xx Imendean Ikerketa
Kultura Nortasuna Xx Imendean IkerketaKultura Nortasuna Xx Imendean Ikerketa
Kultura Nortasuna Xx Imendean Ikerketaibiainsa
 
Lehendakariaren hitzaldia - Diasporaren eguna
Lehendakariaren hitzaldia -   Diasporaren egunaLehendakariaren hitzaldia -   Diasporaren eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Diasporaren egunaIrekia - EJGV
 
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzakHizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzakIrekia - EJGV
 
Lehendkariaren hitzaldia - Gure Artea Sariak
Lehendkariaren hitzaldia - Gure Artea SariakLehendkariaren hitzaldia - Gure Artea Sariak
Lehendkariaren hitzaldia - Gure Artea SariakIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...Irekia - EJGV
 
Similar to Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko eguna (17)

Intervencion del Lehendakari - Gala centenario Euzko Etxea de Nueva York
Intervencion del Lehendakari - Gala centenario Euzko Etxea de Nueva YorkIntervencion del Lehendakari - Gala centenario Euzko Etxea de Nueva York
Intervencion del Lehendakari - Gala centenario Euzko Etxea de Nueva York
 
Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019
 
Viaje oficial a Quebec - Encuentro de la delegación del Gobierno Vasco con la...
Viaje oficial a Quebec - Encuentro de la delegación del Gobierno Vasco con la...Viaje oficial a Quebec - Encuentro de la delegación del Gobierno Vasco con la...
Viaje oficial a Quebec - Encuentro de la delegación del Gobierno Vasco con la...
 
Lehendakariaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza 100 urte
Lehendakariaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza 100 urteLehendakariaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza 100 urte
Lehendakariaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza 100 urte
 
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
 
Kultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoaKultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoa
 
Euskararen Egunerako adierazpena
Euskararen Egunerako adierazpenaEuskararen Egunerako adierazpena
Euskararen Egunerako adierazpena
 
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
 
Uztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZInUztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZIn
 
To
ToTo
To
 
Lehendakariaren hitzaldia - “40 Taupada, herri bat” dokumentalaren aurkezpena
Lehendakariaren hitzaldia - “40 Taupada, herri bat” dokumentalaren aurkezpenaLehendakariaren hitzaldia - “40 Taupada, herri bat” dokumentalaren aurkezpena
Lehendakariaren hitzaldia - “40 Taupada, herri bat” dokumentalaren aurkezpena
 
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriakEuskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
 
Kultura Nortasuna Xx Imendean Ikerketa
Kultura Nortasuna Xx Imendean IkerketaKultura Nortasuna Xx Imendean Ikerketa
Kultura Nortasuna Xx Imendean Ikerketa
 
Lehendakariaren hitzaldia - Diasporaren eguna
Lehendakariaren hitzaldia -   Diasporaren egunaLehendakariaren hitzaldia -   Diasporaren eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Diasporaren eguna
 
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzakHizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren 2015eko dirulaguntzak
 
Lehendkariaren hitzaldia - Gure Artea Sariak
Lehendkariaren hitzaldia - Gure Artea SariakLehendkariaren hitzaldia - Gure Artea Sariak
Lehendkariaren hitzaldia - Gure Artea Sariak
 
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
 
More from Irekia - EJGV

“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakIrekia - EJGV
 
More from Irekia - EJGV (20)

“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko eguna

  • 1. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@euskadi.eus LEHENDAKARITZA Komunikaziorako Zuzendaritza PRESIDENCIA Dirección de Comunicación EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA Donostia (Tabakalera), 2015eko abenduaren 3a Lehendakariaren hitzaldia – Discurso del Lehendakari Herri agintariak aipatzen hasi beharko banu ere, nondik hasierez nuke jakingo aurten honetan eta hastekotan, eta batzuk aipatzekotan bai aipatuko nituzke, nola ez, Eusko Legebiltzarraren buru anderea, lehendakari ohia, hiru aldun nagusiak, sailburuok, sailburuorde, Justizia ordezkari guztiok, Donostiko alkate jauna, herri agintari, herri ordezkari, giza taldeetako ordezkari nagusiok, jaun andreok, arratsalde on eta ongi etorri ekitaldi honetara. Ongi etorri, bereziki, ospakizun hau gurekin partekatu nahi izan duzuen Aragoi, Asturias, Balear Uharteak, Galizia eta Kataluniako gobernuetako ordezkariei. Ospakizuna ez ezik euskara bera ere partekatzen dugun Nafarroako gobernuko ordezkariari. Denak ditugu bidelagun hizkuntza aniztasunaren aldeko lanean. Pozgarria da guretzat zuek gaur gure artean izatea, Euskararen Nazioarteko Egunean. Mezu indartsu bezain itxaropentsua zabaltzen ari gara lau haizeetara. Hau da mezua: hizkuntza aniztasuna da Europaren eta Estatuaren ezaugarri argienetako bat; guztioi dagokigu hizkuntza aniztasuna sustatzea eta bermatzea. Herri-aginte guztien egitekoa da hizkuntza aniztasuna hauspotzea. Ezertan ez gara kolore bakarraren zale, ez gara uniformitatearen adiskide: aniztasunak aberasten gaitu eta aniztasuna aberasten dugu. Autogobernuak ahalbidetu du euskarak gaur ezagutzen duen aurrerapen historikoa, mundu zabalean aitortua. Gure gizarte osoaren eta herri-aginte guztien lan eta konpromisoari zor zaiona. Askorenak dira merezimenduak. Gaur egun euskararen alde lanean ari garenonak. Nola ez, gure aurretik aritu direnenak ere bai. Modu batera edo bestera pentsatu arren, denok bere baitan jasotzen gaituen euskara bat nahi dugun guztiona. Euskarak euskal herritar guztiok batzen gaituelako.
  • 2. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 2 Merezimenduak aipatzen hasita, multzo garrantzitsu bat hartu dugu kontuan aurten. Euskarara beste hizkuntzetatik hurbildu direnak. Beren lehen hizkuntzari uko egin gabe, euskara ere besarkatu dutenak. Euskararen hautua egin du euskaldun berriak, eta horixe bera nahi dugu euskaldun izatea: hautua. Euskaldun berriekin hazi da euskara. Euskaldun berriek sendotu egin dute bizikidetza, eta errotu egin dute guztion arteko errespetua, gizarte kohesionatuago baten bidean. Euskaldun berriek argiro erakutsi dute euskara ikastea posible dela, gogorik baldin bada, aukerarik baldin bada eta egingarria den ahalegin bat egiten bada. Beraz, eskerrik asko handi bat esan nahi dizuet gaur, bihotz-bihotzez, euskal gizarte osoaren izenean eta, oso bereziki, euskal hiztunon izenean. Eskerrik asko, bai zuei, euskaldun berrioi, bai bidelagun izan dituzuenei ere, batik bat euskaltegiei. Merezi du gaur gogora ekartzea zer nolako baldintzetan hasi ziren helduentzako euskara eskolak. Norberaren aisialdiari puskak kenduz ikasten. Askotan, borondate hutsez eta musu truk aritzen ziren irakasleen eskutik. Gaur, helduen euskalduntzea jarduera sendoa da gure gizartean. Euskararen aurrerabideari ekarpen aberatsa egiten diona, etengabe. Bizikidetza jarri dugu gure hizkuntza politikaren ardatzean. Pertsonak helburu ditugulako. Kohesioa delako gure gizartearen indarraren iturburua. Euskara sendotzeak gizarte gero eta elebidunago baten bidean jartzen gaituelako. Euskararen bizi-indarraren ezinbesteko bermea dira euskaldun berriak. Sekulakoa da gizarteari egiten dioten ekarpena. Ekarpen bikain horren lehen izena aipatuko dut: Esteve Materra, 1617an arrasto dokumentatua utzi zigun lehen euskaldun berria. Gaur gogoan ere Gabriel Aresti, joan zen mendean euskararen eta euskal literaturaren modernizatzearen aitzindaria. Euskaldun berrien ondoan, etxean euskaraz ikasi, txikitan galdu eta gerora euskara berreskuratu zuena: Jose Antonio Agirre gure aurreneko Lehendakaria. Euskaldun berriak jarri nahi izan ditugu aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunaren muinean. Horregatik bultzatzen ari gara omenaldi bat den ekimena: “Euskaldun berriaren gunea” izendatzea gure herrietan.
  • 3. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 3 Euskaldun berriak gure bizi poza dira. Euskaldun berrien jarrera eta jokabidea bete-betean dira poziktibity! Bat egin dugu Euskadiko herri aginte nagusiok. Batasun horrek modu ezin hobean irudikatzen du euskarak aurrera jarraitu ahal izateko duen premia nagusietariko bat. Adostasuna da premia hori. Urrats bat da Euskadiko herri-aginte nagusiok aurten eman duguna. Mesede ederra egingo genioke euskarari, urrats horren ondoren beste urrats batzuk, asko, etorriko balira. Elkar hartuta. Adostasunean. Adostasuna, euskaldunok euskara beti izan dezagun. Eskerrik asko.