Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuaren aurkezpena

12 views

Published on

Discurso del Lehendakari - El Lehendakari presenta la obra de Kirmen Uribe "Un pueblo ancestral que ama la vanguardia", carta de presentación de Euskadi Basque Country en el mundo

Published in: News & Politics
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuaren aurkezpena

  1. 1. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@euskadi.eus LEHENDAKARITZA Komunikaziorako Zuzendaritza PRESIDENCIA Dirección de Comunicación “ABANGOARDIA MAITE DUEN ANTZINAKO HERRIA” LIBURUAREN AURKEZPENA / PRESENTACIÓN LIBRO “UN PUEBLO ANCESTRAL QUE AMA LA VANGUARDIA” 2018-04-20 Donostia 20-04-2018 Lehendakariaren hitzaldia-Discurso del Lehendakari Arratsalde on eta eskerrik asko gurekin izateagatik. Kirmen Uribe berari jarraituz, beharrezkoa dugu kontakizun bat geure burua aurkeztu ahal izateko, hala Europan nola munduan. Zer da Euskadi Basque Country? Nondik gatoz eta nolakoak gara? Nora joan nahi dugu? Eta, agian, garrantzitsuena, nola egin aurrera? Galdera hauei erantzuteko eta liburu hau behar bezala idazteko, ezinbestekoa izan da hainbat iritzi eta eragile entzutea kontakizun oso eta anitz bat osatzeko. Denak helburu bakar batekin, hau da, geure burua ispiluan ikusi eta gai izatea “besteari” nor eta zer garen esateko, nola bizi nahi dugun eta zer dugun eskaintzeko gainontzeko herrialde eta kulturei. Badakigu erronkei aurre egiten eta gaizki egindakoak gainditzen. Jakin dugu euskara ilunpetik ateratzen; gainbeheran zegoen ekonomia bat, zatitua zegoen gizarte bat aurrera ateratzen. Gure erakundeek babesa ematen diete hiritarrei. Babesaren ideia berebizikoa da, eskuzabala izatea hemengoekin eta kanpotik datozenekin, historian zehar gurekin izan diren bezala. Guk geuk, bakoitzak bere aldetik, munduan zehar kontatu dugu nor eta nolakoak garen; edo, kontatu gabe eta ekinez, erakutsi dugu lan egiteko gaitasuna, gure baloreak eta kultura. Destaco la intuición y la intención de este trabajo: -La intuición de que todas y todos nos hemos encontrado, en alguna ocasión, ante la necesidad de presentar y explicar nuestro País. -La intención de contar con un relato que nos ayude en esta tarea. Kirmen Uribe ha sido el relator de Euskadi Basque Country. Ha escuchado con atención y ha captado la esencia de nuestro Pueblo. Su intuición es buena, su intención mejor. El libro ayuda a explicar lo que somos y queremos ser. Ayuda a presentar y representar Euskadi en el mundo. Ayuda a reflexionar para mejorar y a ser conscientes de que, como todo lo hecho, lo que está por hacer, tenemos que seguir haciéndolo juntos.
  2. 2. 2 Hiru ideia nabaritu nahi ditut “XXI. mendean zer garen eta zertan hobetu” adierazteko: Bat: Hezkuntza, Zientzia eta Kultura oinarri. Talentuari oso lotua dator hezkuntza. Kalitatea da orain erronka. Hezkuntzaren, Prestakuntzaren, Unibertsitateen kalitate maila findu beharra dugu, mundu mailan puntakoak izateko eta talentua erakarri ahal izateko. Zientziari oparo eman behar zaio laguntza. Zientziak, dena dela, arima behar du, hori da kultura. Sinetsi behar dugu kultura dela gure herriaren soinekoa, kulturak janzten duela gure gizartea, horrexek egiten duela gure herria ikusgarri munduan. Bi: Europa da etorkizuna. Europaren batasunak, halako amets bat izaten jarraitzen du neurri handian. Askatasunei dagokionez, politika sozialei dagokionez, aniztasunari dagokionez. Jose Antonio Agirrek Europako herrien batasuna zuen amets. Ez da erraza estaturik ez duten nazioentzat Europan beren burua erakustea, agerraraztea. Hala ere, ez dago beste biderik. Guztiek izan behar dituzte ahotsa eta erabakimena, herrialde handiek zein txikiek, ahalik eta batasunik anitzenean. Hiru: beti aurrera. Txikiak izanik ere, euskaldunok beti izan dugu aurrera egiteko adorea. Urak bezala, handik edo hemendik, aurrera egin dugu; aurrerakuntza teknologikoen zale izan gara, hobeak izan nahian. Une batez geure buruari begiratu behar diogu, ditugun indar eta abantailez ohartu. Alde batetik, zer lortu dugun ikusteko eta jakinarazteko gure buruari hazteko lur ondo ongarritua dugula. Bestetik, zertan hobetu behar dugun aztertzeko eta erabaki egokiak hartzeko. Educación, Ciencia y Cultura conforman una base sólida en nuestro País. Avanzar en excelencia es el reto para ser más competitivos. Europa es nuestra comunidad de pertenencia y la referencia que nos moviliza y nos guía. Hemos sido siempre un Pueblo plural y abierto en un mundo cada día más global. Este es nuestro activo y nuestra ventaja si seguimos siendo capaces de reflexionar, decidir y trabajar juntos. Convivencia respetuosa, comprometida, solidaria, que nos haga sentir iguales. Esta es la enseñanza de este trabajo. Pentsalari eta adituen ikuspuntuak eskertu nahi ditugu, Kirmen Uriberen lana ere bai. Bukatzeko, orain hasten da liburuaren kontakizuna, zuotako bakoitzaren esku uzten dugun lana, hain zuzen ere, nor garen azaltzeko erabili dezazuen. Kontakizun honek herri bezala ditugun baloreak ederki islatzen ditu, etorkizuneko zein erronkak ditugun zehaztearekin batera. Hauei denei elkarrekin, eskutik, egin nahi diegu aurre, munduan gure tokia irabazten jarraitzeko. Beraz, Kirmen zorionak egindako lanagatik eta guztioi zuen ekarpenengatik eskerrik asko.

×