SlideShare a Scribd company logo
1 of 8
Download to read offline
EZAGUTZAREN
KUDEAKETA
Koldo
Mitxelena
7 orrialdeak
SARETUZ
PROIEKTUA
Pertsonen aktibazio
tresna
2-3 orrialdeak
2013-2014
BALANTZEA
Zer erabaki, huraxe
gara
4-5 orrialdeak
KORRIKA19
EUSKAHALDUN
Iparraldea
gertutik
6 orrialdea
argazkia:Katiuskafotodenda
00NEGUKO ZENBAKIA
2015eko otsaila
Kaixo lagun:
Bi urte baino gehiago dira herritar talde bat GURE ESKU
egitasmoaren inguruan batzen hasi ginela gaur egungo
SARETUZ egitasmora iritsi arte.
Bi urte daramagu hainbat lagunek, asteartero, LAU
HAIZETARAren egoitzan elkartzen: Kudeaketa Plana eta
Ekintza Plana kudeaketari garrantzia emanez, Pertsonak
sustatu eta balioa emanez, Euskararen normalizazioa
bultzatuz eta, herriarekiko harremanak eta komunikazioa
landuz, Euskal Herriko herrialde ezberdinak ezagutuz eta
nortasuna landuz.
Ondorengo orrian aurkituko duzun ASMOA artikulua da
elkarbanatu eta zuk ezagutu dezazun nahiko genukeena.
Momentu honetan posta elektronikoz komunikatzen garen
1100 pertsonek osatzen dugu sarea, tartean ditugu
pertsonak, elkarteak baita bestelako erakundeak ere.
“ERRONKA” aldizkaria, komunikazioaren arloan, beste
PAUSO BAT GEHIAGO BIDEAN ekimenetako bat da; izan
ere, gure filosofia, jarduera eta ereduak zurekin partekatu nahi
baititugu. Aldizkariaren izena, ERRONKA, ez da kasualitatea,
Izen berri honekin, talde hau sortzeko zergatia zurekin
elkarbanatu nahi genuke.
SARETUZ proiektuaren eskutik, ametsa zena errealitate
bilakatu dugu, utopiatik auzolanerako urratsa eman dugu.
Zuengana geure burua aurkeztera gatoz, gurekin parte
hartzera anima zaitezen, jendarte gizatiarragoa eratzeko
erronka parteka dezagun.
SARETUZ Proiektua
Etorkizuna gizarte
gehiengoek zehazten dute
eta proiektu bati arrakasta
gizartearen gehiengoa
askatasunez atxikitzeak
bermatzen dio soilik.
Gehiengoa seduzitzea,
buru-bihotzak limurtzea.
Horra gure ERRONKA
Kultur eta identitate kolektibo guztiek hainbat baldintza sozial, ekonomiko eta
politiko behar dituzte garatu daitezen. Izan ere, beren garapenerako baldintza
politiko jakin batzuk ez dituzten kulturek edo identitate kolektiboek egoera txar-
ragoan daude.
Identitate aldarrikapenak beste aukera batzuk dira demokraziarako (askatasunari,
berdintasunari eta kultur duintasunari buruzko gaiak agerian jartzen dituzte).
Bestalde, globalizazioa paradoxikoki tokiko kultur identitateak birdefinitzeko
iturri da. Populazio mugimenduek eta informazioaren teknologia berriek beste
identitate era batzuk sortu dituzte, lurraldeetara edo muga administrazioetara
mugatu gabe.
Azken batean, halako erronkei hobeto aurre egiteko, minoritario deitzen diren
hizkuntza, kultura eta identitateak sustatzen ahalegintzen garen pertsona, talde
elkarte eta instituzioek ez dugu poztu behar euste hutsarekin, askotan iragan
eta tradizio idealizatu baten izenean. Are gehiago, batzen gaituzten elementu
guztiak landu behar ditugu (hizkuntza, sinboloak, ohiturak, kultura, errealitate
sozio-ekonomikoa, kirola, zientzia, etab.), eta lankidetza oinarri hartuta behar-
rezko baldintzak sortu Euskal Herria subjektu politiko izan dadin mundu glob-
alizatu honetan.
EH-ren identitatean pentsatzea da pertsona konprometituagoak izatea, akti-
boagoak, kritikoagoak, solidarioagoak eta gero eta prozesu kooperatibo,
inklusibo, parte-hartzaile eta eraginkorragoen bidez pertsonak eta eragileak
eraldatzea. Pertsona eta eragile horiei proposatu behar zaizkie itun komunak
egiteko arrazoiak: zer garen eta etorkizunean zer izan nahi dugun eraiki eta
birdefinitzea, bizi-kalitatearen alde eta desberdintasun sozialen aurka borroka
egitea, euskara berreskuratu eta sustatzea, etab.
Proiektu honen helburua da pertsona gisa gure aukerak eta beharrak non dau-
den aztertu eta hausnartzea hainbat ikuspuntutatik, eta, era berean, Euskal
Herriaren identitatearen eta sustapenaren alde lan egiten duten organismo,
elkarte eta entitate identifikatu, ezagutu,eta haiekin lan egin eta elkarlanean ar-
itzea.
EUSKAL HERRIA: Izenetik izatera.
EUSKAL HERRIA identifikagarria, egituratua, demokratikoa eta parte-
hartzailea, euskalduna eta eleaniztuna, bideragarria, jakintzara eta
zientziara irekia, kulturala, kritikoa, integratzailea, modernoa, iraunkorra
eta solidarioa
PERTSONEN AKTIBAZIO TRESNA
Argazkia:EstherBoticario
NOR GARA?
SARETUZ Proiektua Orereta/Errenteriako pertsonek
osatutako taldea gara. Norbanakoak zein herriko elkarte eta
erakunde desberdinetako partaideak sare bat iruteko elkartu
gara.
ZER IZAN NAHI DUGU?
• Pertsona biziak izan nahi dugu, sozialki aktiboak eta
konprometituak.
• Pertsonak zein herriko taldeak, elkarteak edota erakundeak
elikatuko dituen sarea izan nahi dugu.
• ideietan eta baliabideetan pertsona burujabeak izan nahi
dugu.
• Euskararekiko positiboki kokatzen diren herriko pertsonen
topagunea izan nahi dugu.
NOLA EGINGO DUGU?
• Pertsonei balioa emanez.
• Heziketa landuz, dakiguna partekatuz eta ez dakiguna
besteengandik ikasiz.
• Pertsonen, erakundeen eta instituzioen artean auzolana
egiteko modu berriak proposatuz eta esperimentatuz.
• Kudeaketari garrantzia emanez: Plangintza, Kudeaketa
Plana, ebaluazioa eta etengabeko hobekuntzaren bidez.
• Euskara, elkarbizitzaren erdigunean jarriz eta bere hiru
dimentsioak landuz: hiztuna, hizkuntza komunitatea eta
hizkuntza.
• Euskal Herria osatzen duten herrialdeak ezagutuz,
haiengana hurbilduz eta ekimenak partekatuz.
ZER LORTUKO DUGU?
• Bizi kalitatean eta osasunean irabaziko dugu.
• Gizarte kohesio handiagoa lortuko dugu, elkarbizitzan
irabaziko dugu eta gure gertuko komunitatearen
garapenean eragingo dugu.
• Eraginkortasunean irabaziko dugu.
• Hiztunen eta hizkuntzen arteko elkarbizitzan irabaziko
dugu.
• Nortasuna sendotuko dugu: norbanakoarena eta
kolektiboa.
• Herri gisa pilatutako iragan oparoari, etorkizun
iraunkorragoa oparituko diogu, norabidea alegia.
• Eta gauza gehiago…
UNESCOk egindako azterlan baten arabera, munduko hizkuntzen %90 arriskuan
daude, eta erakundeen aitortzarik eta eremu publikoan hizkuntza horien pre-
sentziarik gabe, hizkuntza gutxituek desagertzea beste aukerarik ez dute.
Hizkuntzak komunikatzeko dira, baina ez horretarako bakarrik. Halaber, “kultura
adierazpenen egitura bera irudikatzen dute eta nortasun, balio eta munduaren
ikusmoldeen garraiolariak dira” (Unesco 2009).
Hori dela eta, euskara aldarrikatu egin behar dugu, dituen kultur konnotazio
eta historikoez gain, gizarte integraziorako, aukera eta aberastasun eta komu-
nitate jakin baten lotura identifikagarri gisa hartu behar dugulako.
Euskararen normalizazioak xedatzen dizkigun mugak euskararen errealitateak
berak ezartzen dizkigunak dira, gure gizartean oro har, eta Orereta/Errenterian
bereziki, euskarak duen zama eta gizarteak berak dituen borondate eta gaita-
sunak.
Soziolinguistika arloko oinarri baten arabera, nahitaez hiru printzipio eman
behar dira hizkuntza bat berreskuratzeko prozesua bermatzeko:
- Lege esparru egokia, hizkuntza normalizazioa ahalbidetzeko nahikoa.
- Hizkuntza politika eraginkorra eta hori garatzeko baliabideak.
- Hizkuntzarekiko konpromisoa eta herritarren atxikimendua.
Orereta/Errenterian harremanetan jarri eta inplikatu nahi ditugu euskararen
normalizazioa eta erabileraren alde, era konstruktibo nahiz eraginkorrean, lan
egiteko interesa duten talde, elkarte eta herritarrak.
Xede nagusia, euskara hizkuntza balioanitza, bizia eta adierazkortasun handikoa
izatea da. Era berean, gero eta jende gehiagok erraztasun eta naturaltasun
handiagoz erabiltzea, jarduera formaletan zein informaletan. Beraz, helburua
erabilera areagotzean datza, erabilera baita etorkizunaren gakoa.
Euskararen normalizazio eta
erabilerarako gakoak
ASMOA
Aurkezpena eta sarea egiten>>>>>
EUSKARA LANTZEN: Motibazioa, Herri-Lasterketa antolatu >>>>>>> EUSKAL HERRIA: izenetik izatera, iparraldea gertutik, Amets Arzallus>>>
Francis-i omenaldia >>>>
ZER ERABAKI HURAXE GARA
EUSKAL HERRIA EUSKALDUNA ETA SOLIDARIOA: Nafarroa Oinez laguntza. Elkartasun motxila.
Juntaizoak eta sarea egiten>>>>
SARETUZ ESKOLA: Ezagutzaren Kudeaketa >>>>>>
EUSKAL HERRIA BIDERAGARRIA: ERRIGORA (Nafarroako
produktuak eskutik eskura)>>>>>>>>>>
Aurten, Iparraldera joango gara, Zuberoara, hain zuzen ere. Martxoaren 20an, goizean,
Maule eta Donapaleu artean dagoen kilometroa erosiko dugu, KORRIKA eginez,
bertakoak ezagutzeko aukera paregabea izango dugu.
KORRIKAn parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Zu ere gonbidatuta zaude gurekin batera
han erosi dugun kilometroa KORRIKA egitera. Kilometroa erosteko bost euroko bono
laguntzak egin ditugu, eta Egiluzen sagardotegian bi pertsonentzat afaria zozketatuko
dugu.
Esandakoa, KORRIKAn parte hartu Errenteria-Oreretan, Zuberoan edo Euskal Herriko
edozein txokotan.
2015eko martxoaren 19tik 29ra KORRIKA 19 ospatuko da.
Urepeletik Bilbora EUSKAHALDUN lemapean.
1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik,
euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa
da. Ordudanik, 18 Korrika eta 34 urte igaro dira.
Aukera polita era berean, EUSKAL HERRIko beste herrialdeak ezagutuz, beste
herrialdeetan KORRIKA eginez, beste herrialdeetan euskara bultzatu eta hango
lagunekin harremanak sendotzeko.
Duela bi urte, Nafarroan izan ginen. Zangozan erosi genuen kilometroa eta hango
euskaltzaleekin elkarbanatu ahal izan genuen esperientzia. Esperientzia MUNDIALA.
Gurekin Zuberoara KORRIKAn parte hartzera etorri nahi baduzu, idatzi saretuzp@gmail.com helbide elektronikora
EUSKARA, EUSKAL HERRIA, IPARRALDEA, ELKARTASUNA,
AUZOLANA, ekimen bakar batean bildu ditugu.
GOAZEN!
IPARRALDEA GERTUTIK
G
aldera horrek erantzunik ote duen ez dakit. Baina jakin badakit
Joxepa Inaxi Elissaltek eta Rafael Mitxelenak sortu zutelako
(1915eko abuztuaren 20an), Koldo bera zen bezalakoa zelako eta
hartu zituen erabakiak hartu zituelako, jaio eta 100 urtera euskaldunok eta,
batez ere, errenteriarrok Koldo Mitxelenari asko daukagula eskertzeko.
Ugaritasun horretan, orain arrasto batzuk besterik ez ditut ekarriko gure
herrikidearen balioa agerian jartzeko.
Koldo Mitxelenaren herriarekiko lotura aipatu nahi dut gaur. Gizon
konprometitua zen Koldo Mitxelena Elissalt. Lotura horrek, konpromiso
horrek eraman zuen gazte zela (21 urte egin gabeak zituela) gudari izatera
eta, horren ondorioz, (beharrik!) bete ez zuten herio zigorraren
mehatxupean eta ia zortzi urteko kartzelaldia bizi izatera.
Sentitzen zuen lotura horrek eraman zuen egin zituen Filologia klasikoko
(grekoa, latina…) ikasketak euskal arlora eramatera: doktore tesia euskararen
soinu sistemaren historia egiteari eskaini zion. 1959an egin zuen lan horixe,
hain zuzen, Euskal Filologiaren oinarri ezinbestekoa da oraindik ere.
Salamancako Unibertsitatean ospea zuen hizkuntzalaritza indoeuroparreko
katedraduna izanik, hemen unibertsitatea behar zela eta utzi zuen
Salamancako bizimodu bideratua eta Euskal Herrira itzuli zen bizitzera,
unibertsitate publikoa sortzeko egitasmoa hamaika saltsa artean
bultzatzera.
Euskaltzaindiak eskatu ziolako sartu zen (“sartu ninduten”,
dio berak) euskara batuaren oinarria izan beharko lukeena (aditz-sistema,
ortografia) aztertu eta proposamenak egitera; 1968ko Arantzazuko
biltzarreko oinarri teoriko-teknikoak jartzera. Inork ez luke gaur imajinatuko
euskal testu-liburu, administrazio, egunkari-aldizkari, literaturarik gabeko
Euskal Herririk. Euskara batua gabe ezinezkoak lirateke horiek guztiak.
Mundu zabaleko teoriak, zientzia, eta euskararen azterketa lehen aldiz batu
zituen zientzialari hark, Filologia eta hizkuntzalaritza historikoaren munduan
izena irabazia zuen intelektual handi hark (Ayalde errenteriar pintorearen
ustez, Euskal Filologiak izan duen lehen “profesional” hark) ez zuen
Errenteria inoiz ahaztu. Errenteriareriko lotura, konpromisoa erakutsi zuen
bet. Errenteriarra zela aldarrikatuz bakarrik ez, Renteria eta Oarso udal
aldizkarietan artikuluak argitaratu zituen, bere ikerketetan Errenteriako
adibideak maiz tartekatu zituen… Mundua eta Errenteria ederki uztartu
zituen Koldo Mitxelenak. Horregatik besterik ez balitz ere, badugu zer
eskertua errenteriarrok Koldo Mitxelana sortu izanari!
Lehen zenbaki honetarako eskatu didate Koldo Mitxelena zenaren
aurkezpen laburra egiteko. Espero dut eskatutakoa bete eta, gainera,
irakurleari Mitxelenaz gehiago jakiteko gosea ere piztu izana. Hala balitz
artikulutxo hau ere ongi sortua legoke.
Elixabete Perez Gaztelu
SARETUZ ESKOLA 06 - HITZALDIA
EGUNA: Martxoaren 25a, asteazkena
LEKUA: Koldo Mitxelena ikastetxea (Biteri eskola)
ORDUA: 19:00etatik 20:30era
Eta Koldo
Mitxelena
sortu izan
ez balitz?
1. Koldo Mitxelenaren
eskuidatzia. Euskara batua
eratzeko Arantzazuko
bilerako agiria, 1968ko
urriaren 5ean.
2. Errenteriako Udaleko
balkoitik herritarrak
agurtzen. Euskaltzain oso
izendatzeko ekitaldia.
1961eko urtarrilaren 22an.
2
EZAGUTZAREN KUDEAKETA
1
SARETUZ PROIEKTUA
saretuzp@gmail.com
Facebook: Saretuz Proiektua
Twitter: @saretuzproiektua
Eskaerak egiteko azken eguna: MARTXOAK 4
saretuzp@gmail.com helbide elektronikoan.

More Related Content

What's hot

Subordinazioaren Kontra Julen
Subordinazioaren Kontra JulenSubordinazioaren Kontra Julen
Subordinazioaren Kontra JulenJoxe
 
Sorguneak kultur politika
Sorguneak kultur politikaSorguneak kultur politika
Sorguneak kultur politikaekthuhezi
 
Igor elortzaren aurkezpena
Igor elortzaren aurkezpenaIgor elortzaren aurkezpena
Igor elortzaren aurkezpenaJoxe
 
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketak
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketakSorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketak
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketakJoxe
 
Lehendakaritzaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
Lehendakaritzaren hitzaldia -  Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria Lehendakaritzaren hitzaldia -  Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
Lehendakaritzaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria Irekia - EJGV
 

What's hot (8)

Subordinazioaren Kontra Julen
Subordinazioaren Kontra JulenSubordinazioaren Kontra Julen
Subordinazioaren Kontra Julen
 
Sorguneak kultur politika
Sorguneak kultur politikaSorguneak kultur politika
Sorguneak kultur politika
 
Arabako Mintza eguna
Arabako Mintza egunaArabako Mintza eguna
Arabako Mintza eguna
 
Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019
 
Erreportajea dna
Erreportajea dnaErreportajea dna
Erreportajea dna
 
Igor elortzaren aurkezpena
Igor elortzaren aurkezpenaIgor elortzaren aurkezpena
Igor elortzaren aurkezpena
 
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketak
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketakSorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketak
Sorguneak ikertegia gipuzkoako ikerketak
 
Lehendakaritzaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
Lehendakaritzaren hitzaldia -  Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria Lehendakaritzaren hitzaldia -  Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
Lehendakaritzaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
 

Viewers also liked

A dry process for production of microfluidic devices based on the lamination ...
A dry process for production of microfluidic devices based on the lamination ...A dry process for production of microfluidic devices based on the lamination ...
A dry process for production of microfluidic devices based on the lamination ...Veluri Vijay Chowdary
 
鐵花村Tiehua四月精彩節目
鐵花村Tiehua四月精彩節目鐵花村Tiehua四月精彩節目
鐵花村Tiehua四月精彩節目Dennis Llin
 
Paraty 15 A 20 MARÇO 2014
Paraty 15 A 20 MARÇO 2014Paraty 15 A 20 MARÇO 2014
Paraty 15 A 20 MARÇO 2014jadilsonrl107
 
evaluating MM waves
evaluating MM wavesevaluating MM waves
evaluating MM wavesSajid ali
 
multiple access techniques for wireless communication
multiple access techniques for wireless communicationmultiple access techniques for wireless communication
multiple access techniques for wireless communicationSajid ali
 
Chandan Personal Profile
Chandan Personal ProfileChandan Personal Profile
Chandan Personal ProfileChandan Kumar
 
Wireless sensor network (WSN)
Wireless sensor network (WSN)Wireless sensor network (WSN)
Wireless sensor network (WSN)Sajid ali
 
Summer Training report of Hindustan Zinc limited
Summer Training report of Hindustan Zinc limitedSummer Training report of Hindustan Zinc limited
Summer Training report of Hindustan Zinc limitedAkhil Sodani
 
multiple access techniques used in wireless communication
multiple access techniques used in wireless communicationmultiple access techniques used in wireless communication
multiple access techniques used in wireless communicationSajid ali
 

Viewers also liked (15)

What can education help achieve
What can education help achieveWhat can education help achieve
What can education help achieve
 
A dry process for production of microfluidic devices based on the lamination ...
A dry process for production of microfluidic devices based on the lamination ...A dry process for production of microfluidic devices based on the lamination ...
A dry process for production of microfluidic devices based on the lamination ...
 
How to Be a Better Marketer?
How to Be a Better Marketer?How to Be a Better Marketer?
How to Be a Better Marketer?
 
Paraty
ParatyParaty
Paraty
 
Lesson on Negotiations
Lesson on NegotiationsLesson on Negotiations
Lesson on Negotiations
 
鐵花村Tiehua四月精彩節目
鐵花村Tiehua四月精彩節目鐵花村Tiehua四月精彩節目
鐵花村Tiehua四月精彩節目
 
BADEA NORBAIT
BADEA NORBAITBADEA NORBAIT
BADEA NORBAIT
 
Paraty 15 A 20 MARÇO 2014
Paraty 15 A 20 MARÇO 2014Paraty 15 A 20 MARÇO 2014
Paraty 15 A 20 MARÇO 2014
 
evaluating MM waves
evaluating MM wavesevaluating MM waves
evaluating MM waves
 
Combining email with social media
Combining email with social mediaCombining email with social media
Combining email with social media
 
multiple access techniques for wireless communication
multiple access techniques for wireless communicationmultiple access techniques for wireless communication
multiple access techniques for wireless communication
 
Chandan Personal Profile
Chandan Personal ProfileChandan Personal Profile
Chandan Personal Profile
 
Wireless sensor network (WSN)
Wireless sensor network (WSN)Wireless sensor network (WSN)
Wireless sensor network (WSN)
 
Summer Training report of Hindustan Zinc limited
Summer Training report of Hindustan Zinc limitedSummer Training report of Hindustan Zinc limited
Summer Training report of Hindustan Zinc limited
 
multiple access techniques used in wireless communication
multiple access techniques used in wireless communicationmultiple access techniques used in wireless communication
multiple access techniques used in wireless communication
 

Similar to Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)

Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko EgunaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko EgunaIrekia - EJGV
 
Ekt5 eskuorria
Ekt5 eskuorriaEkt5 eskuorria
Ekt5 eskuorriaekthuhezi
 
Kultur bizitzaren-azterketa kualitatiboa gipuzkoan
Kultur bizitzaren-azterketa kualitatiboa gipuzkoanKultur bizitzaren-azterketa kualitatiboa gipuzkoan
Kultur bizitzaren-azterketa kualitatiboa gipuzkoanekthuhezi
 
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdfBlanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdfIrekia - EJGV
 
Xabier Mendiguren
Xabier MendigurenXabier Mendiguren
Xabier MendigurenJoxe
 
Uztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZInUztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZInJoxe
 
Kultura Nortasuna Xx Imendean Ikerketa
Kultura Nortasuna Xx Imendean IkerketaKultura Nortasuna Xx Imendean Ikerketa
Kultura Nortasuna Xx Imendean Ikerketaibiainsa
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko egunaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko egunaIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldiaIrekia - EJGV
 
IñAki Martinez De Luna
IñAki Martinez De LunaIñAki Martinez De Luna
IñAki Martinez De LunaJoxe
 
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioakFederaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioakekthuhezi
 
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren ForoaLehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren ForoaIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia Euskaltzaindian
Lehendakariaren hitzaldia  EuskaltzaindianLehendakariaren hitzaldia  Euskaltzaindian
Lehendakariaren hitzaldia EuskaltzaindianIrekia - EJGV
 
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013ARALAR Araba
 

Similar to Erronka hiruhilabetekaria (0. alea) (20)

Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
Lehendakariaren hitzaldia - Abangoardia maite duen antzinako herria” liburuar...
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko EgunaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Nazioarteko Eguna
 
Errigora txostena 17/18
Errigora txostena 17/18Errigora txostena 17/18
Errigora txostena 17/18
 
Ekt5 eskuorria
Ekt5 eskuorriaEkt5 eskuorria
Ekt5 eskuorria
 
Deialdia
DeialdiaDeialdia
Deialdia
 
Kultur bizitzaren-azterketa kualitatiboa gipuzkoan
Kultur bizitzaren-azterketa kualitatiboa gipuzkoanKultur bizitzaren-azterketa kualitatiboa gipuzkoan
Kultur bizitzaren-azterketa kualitatiboa gipuzkoan
 
246_korrika(zernola).ppt
246_korrika(zernola).ppt246_korrika(zernola).ppt
246_korrika(zernola).ppt
 
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdfBlanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
Blanca Urgellen Irakurketa Euskal Plana.pdf
 
Xabier Mendiguren
Xabier MendigurenXabier Mendiguren
Xabier Mendiguren
 
Uztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZInUztarriak HUHEZIn
Uztarriak HUHEZIn
 
Kultura Nortasuna Xx Imendean Ikerketa
Kultura Nortasuna Xx Imendean IkerketaKultura Nortasuna Xx Imendean Ikerketa
Kultura Nortasuna Xx Imendean Ikerketa
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko egunaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko eguna
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen nazioarteko eguna
 
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
 
IñAki Martinez De Luna
IñAki Martinez De LunaIñAki Martinez De Luna
IñAki Martinez De Luna
 
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioakFederaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
 
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren ForoaLehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
 
Lehendakariaren hitzaldia Euskaltzaindian
Lehendakariaren hitzaldia  EuskaltzaindianLehendakariaren hitzaldia  Euskaltzaindian
Lehendakariaren hitzaldia Euskaltzaindian
 
Memoria partekatu baterantz lasarte
Memoria partekatu baterantz lasarteMemoria partekatu baterantz lasarte
Memoria partekatu baterantz lasarte
 
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
Burujabetzari buruzko jardunaldiak - Jornadas sobre soberanía - 2013
 
Udako gehigarria
Udako gehigarriaUdako gehigarria
Udako gehigarria
 

Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)

  • 1. EZAGUTZAREN KUDEAKETA Koldo Mitxelena 7 orrialdeak SARETUZ PROIEKTUA Pertsonen aktibazio tresna 2-3 orrialdeak 2013-2014 BALANTZEA Zer erabaki, huraxe gara 4-5 orrialdeak KORRIKA19 EUSKAHALDUN Iparraldea gertutik 6 orrialdea argazkia:Katiuskafotodenda 00NEGUKO ZENBAKIA 2015eko otsaila
  • 2. Kaixo lagun: Bi urte baino gehiago dira herritar talde bat GURE ESKU egitasmoaren inguruan batzen hasi ginela gaur egungo SARETUZ egitasmora iritsi arte. Bi urte daramagu hainbat lagunek, asteartero, LAU HAIZETARAren egoitzan elkartzen: Kudeaketa Plana eta Ekintza Plana kudeaketari garrantzia emanez, Pertsonak sustatu eta balioa emanez, Euskararen normalizazioa bultzatuz eta, herriarekiko harremanak eta komunikazioa landuz, Euskal Herriko herrialde ezberdinak ezagutuz eta nortasuna landuz. Ondorengo orrian aurkituko duzun ASMOA artikulua da elkarbanatu eta zuk ezagutu dezazun nahiko genukeena. Momentu honetan posta elektronikoz komunikatzen garen 1100 pertsonek osatzen dugu sarea, tartean ditugu pertsonak, elkarteak baita bestelako erakundeak ere. “ERRONKA” aldizkaria, komunikazioaren arloan, beste PAUSO BAT GEHIAGO BIDEAN ekimenetako bat da; izan ere, gure filosofia, jarduera eta ereduak zurekin partekatu nahi baititugu. Aldizkariaren izena, ERRONKA, ez da kasualitatea, Izen berri honekin, talde hau sortzeko zergatia zurekin elkarbanatu nahi genuke. SARETUZ proiektuaren eskutik, ametsa zena errealitate bilakatu dugu, utopiatik auzolanerako urratsa eman dugu. Zuengana geure burua aurkeztera gatoz, gurekin parte hartzera anima zaitezen, jendarte gizatiarragoa eratzeko erronka parteka dezagun. SARETUZ Proiektua Etorkizuna gizarte gehiengoek zehazten dute eta proiektu bati arrakasta gizartearen gehiengoa askatasunez atxikitzeak bermatzen dio soilik. Gehiengoa seduzitzea, buru-bihotzak limurtzea. Horra gure ERRONKA Kultur eta identitate kolektibo guztiek hainbat baldintza sozial, ekonomiko eta politiko behar dituzte garatu daitezen. Izan ere, beren garapenerako baldintza politiko jakin batzuk ez dituzten kulturek edo identitate kolektiboek egoera txar- ragoan daude. Identitate aldarrikapenak beste aukera batzuk dira demokraziarako (askatasunari, berdintasunari eta kultur duintasunari buruzko gaiak agerian jartzen dituzte). Bestalde, globalizazioa paradoxikoki tokiko kultur identitateak birdefinitzeko iturri da. Populazio mugimenduek eta informazioaren teknologia berriek beste identitate era batzuk sortu dituzte, lurraldeetara edo muga administrazioetara mugatu gabe. Azken batean, halako erronkei hobeto aurre egiteko, minoritario deitzen diren hizkuntza, kultura eta identitateak sustatzen ahalegintzen garen pertsona, talde elkarte eta instituzioek ez dugu poztu behar euste hutsarekin, askotan iragan eta tradizio idealizatu baten izenean. Are gehiago, batzen gaituzten elementu guztiak landu behar ditugu (hizkuntza, sinboloak, ohiturak, kultura, errealitate sozio-ekonomikoa, kirola, zientzia, etab.), eta lankidetza oinarri hartuta behar- rezko baldintzak sortu Euskal Herria subjektu politiko izan dadin mundu glob- alizatu honetan. EH-ren identitatean pentsatzea da pertsona konprometituagoak izatea, akti- boagoak, kritikoagoak, solidarioagoak eta gero eta prozesu kooperatibo, inklusibo, parte-hartzaile eta eraginkorragoen bidez pertsonak eta eragileak eraldatzea. Pertsona eta eragile horiei proposatu behar zaizkie itun komunak egiteko arrazoiak: zer garen eta etorkizunean zer izan nahi dugun eraiki eta birdefinitzea, bizi-kalitatearen alde eta desberdintasun sozialen aurka borroka egitea, euskara berreskuratu eta sustatzea, etab. Proiektu honen helburua da pertsona gisa gure aukerak eta beharrak non dau- den aztertu eta hausnartzea hainbat ikuspuntutatik, eta, era berean, Euskal Herriaren identitatearen eta sustapenaren alde lan egiten duten organismo, elkarte eta entitate identifikatu, ezagutu,eta haiekin lan egin eta elkarlanean ar- itzea. EUSKAL HERRIA: Izenetik izatera. EUSKAL HERRIA identifikagarria, egituratua, demokratikoa eta parte- hartzailea, euskalduna eta eleaniztuna, bideragarria, jakintzara eta zientziara irekia, kulturala, kritikoa, integratzailea, modernoa, iraunkorra eta solidarioa PERTSONEN AKTIBAZIO TRESNA Argazkia:EstherBoticario
  • 3. NOR GARA? SARETUZ Proiektua Orereta/Errenteriako pertsonek osatutako taldea gara. Norbanakoak zein herriko elkarte eta erakunde desberdinetako partaideak sare bat iruteko elkartu gara. ZER IZAN NAHI DUGU? • Pertsona biziak izan nahi dugu, sozialki aktiboak eta konprometituak. • Pertsonak zein herriko taldeak, elkarteak edota erakundeak elikatuko dituen sarea izan nahi dugu. • ideietan eta baliabideetan pertsona burujabeak izan nahi dugu. • Euskararekiko positiboki kokatzen diren herriko pertsonen topagunea izan nahi dugu. NOLA EGINGO DUGU? • Pertsonei balioa emanez. • Heziketa landuz, dakiguna partekatuz eta ez dakiguna besteengandik ikasiz. • Pertsonen, erakundeen eta instituzioen artean auzolana egiteko modu berriak proposatuz eta esperimentatuz. • Kudeaketari garrantzia emanez: Plangintza, Kudeaketa Plana, ebaluazioa eta etengabeko hobekuntzaren bidez. • Euskara, elkarbizitzaren erdigunean jarriz eta bere hiru dimentsioak landuz: hiztuna, hizkuntza komunitatea eta hizkuntza. • Euskal Herria osatzen duten herrialdeak ezagutuz, haiengana hurbilduz eta ekimenak partekatuz. ZER LORTUKO DUGU? • Bizi kalitatean eta osasunean irabaziko dugu. • Gizarte kohesio handiagoa lortuko dugu, elkarbizitzan irabaziko dugu eta gure gertuko komunitatearen garapenean eragingo dugu. • Eraginkortasunean irabaziko dugu. • Hiztunen eta hizkuntzen arteko elkarbizitzan irabaziko dugu. • Nortasuna sendotuko dugu: norbanakoarena eta kolektiboa. • Herri gisa pilatutako iragan oparoari, etorkizun iraunkorragoa oparituko diogu, norabidea alegia. • Eta gauza gehiago… UNESCOk egindako azterlan baten arabera, munduko hizkuntzen %90 arriskuan daude, eta erakundeen aitortzarik eta eremu publikoan hizkuntza horien pre- sentziarik gabe, hizkuntza gutxituek desagertzea beste aukerarik ez dute. Hizkuntzak komunikatzeko dira, baina ez horretarako bakarrik. Halaber, “kultura adierazpenen egitura bera irudikatzen dute eta nortasun, balio eta munduaren ikusmoldeen garraiolariak dira” (Unesco 2009). Hori dela eta, euskara aldarrikatu egin behar dugu, dituen kultur konnotazio eta historikoez gain, gizarte integraziorako, aukera eta aberastasun eta komu- nitate jakin baten lotura identifikagarri gisa hartu behar dugulako. Euskararen normalizazioak xedatzen dizkigun mugak euskararen errealitateak berak ezartzen dizkigunak dira, gure gizartean oro har, eta Orereta/Errenterian bereziki, euskarak duen zama eta gizarteak berak dituen borondate eta gaita- sunak. Soziolinguistika arloko oinarri baten arabera, nahitaez hiru printzipio eman behar dira hizkuntza bat berreskuratzeko prozesua bermatzeko: - Lege esparru egokia, hizkuntza normalizazioa ahalbidetzeko nahikoa. - Hizkuntza politika eraginkorra eta hori garatzeko baliabideak. - Hizkuntzarekiko konpromisoa eta herritarren atxikimendua. Orereta/Errenterian harremanetan jarri eta inplikatu nahi ditugu euskararen normalizazioa eta erabileraren alde, era konstruktibo nahiz eraginkorrean, lan egiteko interesa duten talde, elkarte eta herritarrak. Xede nagusia, euskara hizkuntza balioanitza, bizia eta adierazkortasun handikoa izatea da. Era berean, gero eta jende gehiagok erraztasun eta naturaltasun handiagoz erabiltzea, jarduera formaletan zein informaletan. Beraz, helburua erabilera areagotzean datza, erabilera baita etorkizunaren gakoa. Euskararen normalizazio eta erabilerarako gakoak ASMOA
  • 4. Aurkezpena eta sarea egiten>>>>> EUSKARA LANTZEN: Motibazioa, Herri-Lasterketa antolatu >>>>>>> EUSKAL HERRIA: izenetik izatera, iparraldea gertutik, Amets Arzallus>>> Francis-i omenaldia >>>> ZER ERABAKI HURAXE GARA
  • 5. EUSKAL HERRIA EUSKALDUNA ETA SOLIDARIOA: Nafarroa Oinez laguntza. Elkartasun motxila. Juntaizoak eta sarea egiten>>>> SARETUZ ESKOLA: Ezagutzaren Kudeaketa >>>>>> EUSKAL HERRIA BIDERAGARRIA: ERRIGORA (Nafarroako produktuak eskutik eskura)>>>>>>>>>>
  • 6. Aurten, Iparraldera joango gara, Zuberoara, hain zuzen ere. Martxoaren 20an, goizean, Maule eta Donapaleu artean dagoen kilometroa erosiko dugu, KORRIKA eginez, bertakoak ezagutzeko aukera paregabea izango dugu. KORRIKAn parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Zu ere gonbidatuta zaude gurekin batera han erosi dugun kilometroa KORRIKA egitera. Kilometroa erosteko bost euroko bono laguntzak egin ditugu, eta Egiluzen sagardotegian bi pertsonentzat afaria zozketatuko dugu. Esandakoa, KORRIKAn parte hartu Errenteria-Oreretan, Zuberoan edo Euskal Herriko edozein txokotan. 2015eko martxoaren 19tik 29ra KORRIKA 19 ospatuko da. Urepeletik Bilbora EUSKAHALDUN lemapean. 1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik, 18 Korrika eta 34 urte igaro dira. Aukera polita era berean, EUSKAL HERRIko beste herrialdeak ezagutuz, beste herrialdeetan KORRIKA eginez, beste herrialdeetan euskara bultzatu eta hango lagunekin harremanak sendotzeko. Duela bi urte, Nafarroan izan ginen. Zangozan erosi genuen kilometroa eta hango euskaltzaleekin elkarbanatu ahal izan genuen esperientzia. Esperientzia MUNDIALA. Gurekin Zuberoara KORRIKAn parte hartzera etorri nahi baduzu, idatzi saretuzp@gmail.com helbide elektronikora EUSKARA, EUSKAL HERRIA, IPARRALDEA, ELKARTASUNA, AUZOLANA, ekimen bakar batean bildu ditugu. GOAZEN! IPARRALDEA GERTUTIK
  • 7. G aldera horrek erantzunik ote duen ez dakit. Baina jakin badakit Joxepa Inaxi Elissaltek eta Rafael Mitxelenak sortu zutelako (1915eko abuztuaren 20an), Koldo bera zen bezalakoa zelako eta hartu zituen erabakiak hartu zituelako, jaio eta 100 urtera euskaldunok eta, batez ere, errenteriarrok Koldo Mitxelenari asko daukagula eskertzeko. Ugaritasun horretan, orain arrasto batzuk besterik ez ditut ekarriko gure herrikidearen balioa agerian jartzeko. Koldo Mitxelenaren herriarekiko lotura aipatu nahi dut gaur. Gizon konprometitua zen Koldo Mitxelena Elissalt. Lotura horrek, konpromiso horrek eraman zuen gazte zela (21 urte egin gabeak zituela) gudari izatera eta, horren ondorioz, (beharrik!) bete ez zuten herio zigorraren mehatxupean eta ia zortzi urteko kartzelaldia bizi izatera. Sentitzen zuen lotura horrek eraman zuen egin zituen Filologia klasikoko (grekoa, latina…) ikasketak euskal arlora eramatera: doktore tesia euskararen soinu sistemaren historia egiteari eskaini zion. 1959an egin zuen lan horixe, hain zuzen, Euskal Filologiaren oinarri ezinbestekoa da oraindik ere. Salamancako Unibertsitatean ospea zuen hizkuntzalaritza indoeuroparreko katedraduna izanik, hemen unibertsitatea behar zela eta utzi zuen Salamancako bizimodu bideratua eta Euskal Herrira itzuli zen bizitzera, unibertsitate publikoa sortzeko egitasmoa hamaika saltsa artean bultzatzera. Euskaltzaindiak eskatu ziolako sartu zen (“sartu ninduten”, dio berak) euskara batuaren oinarria izan beharko lukeena (aditz-sistema, ortografia) aztertu eta proposamenak egitera; 1968ko Arantzazuko biltzarreko oinarri teoriko-teknikoak jartzera. Inork ez luke gaur imajinatuko euskal testu-liburu, administrazio, egunkari-aldizkari, literaturarik gabeko Euskal Herririk. Euskara batua gabe ezinezkoak lirateke horiek guztiak. Mundu zabaleko teoriak, zientzia, eta euskararen azterketa lehen aldiz batu zituen zientzialari hark, Filologia eta hizkuntzalaritza historikoaren munduan izena irabazia zuen intelektual handi hark (Ayalde errenteriar pintorearen ustez, Euskal Filologiak izan duen lehen “profesional” hark) ez zuen Errenteria inoiz ahaztu. Errenteriareriko lotura, konpromisoa erakutsi zuen bet. Errenteriarra zela aldarrikatuz bakarrik ez, Renteria eta Oarso udal aldizkarietan artikuluak argitaratu zituen, bere ikerketetan Errenteriako adibideak maiz tartekatu zituen… Mundua eta Errenteria ederki uztartu zituen Koldo Mitxelenak. Horregatik besterik ez balitz ere, badugu zer eskertua errenteriarrok Koldo Mitxelana sortu izanari! Lehen zenbaki honetarako eskatu didate Koldo Mitxelena zenaren aurkezpen laburra egiteko. Espero dut eskatutakoa bete eta, gainera, irakurleari Mitxelenaz gehiago jakiteko gosea ere piztu izana. Hala balitz artikulutxo hau ere ongi sortua legoke. Elixabete Perez Gaztelu SARETUZ ESKOLA 06 - HITZALDIA EGUNA: Martxoaren 25a, asteazkena LEKUA: Koldo Mitxelena ikastetxea (Biteri eskola) ORDUA: 19:00etatik 20:30era Eta Koldo Mitxelena sortu izan ez balitz? 1. Koldo Mitxelenaren eskuidatzia. Euskara batua eratzeko Arantzazuko bilerako agiria, 1968ko urriaren 5ean. 2. Errenteriako Udaleko balkoitik herritarrak agurtzen. Euskaltzain oso izendatzeko ekitaldia. 1961eko urtarrilaren 22an. 2 EZAGUTZAREN KUDEAKETA 1
  • 8. SARETUZ PROIEKTUA saretuzp@gmail.com Facebook: Saretuz Proiektua Twitter: @saretuzproiektua Eskaerak egiteko azken eguna: MARTXOAK 4 saretuzp@gmail.com helbide elektronikoan.