SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
Download to read offline
LEHENDAKARITZA
Komunikaziorako Zuzendaritza

PRESIDENCIA
Dirección de Comunicación

LEHENDAKARIAREN HITZALDIA EUSKALTZAINDIAN/
INTERVENCIÓN DEL LEHENDAKARI EN EUSKALTZAINDIA
20.11.2013 Bilbao. 2013.11.20
Lehendakariaren hitzaldia – Discurso del Lehendakari

Euskaltzainburu jauna, Euskaltzainok, jaun-andreok, egun on guztioi.
Eskerrik asko euskararen akademiak egiten dituen lanen berri, bertatik bertara
ezagutzeko eman diguzuen aukeragatik. Lehendakari naizenez geroztik, saiatzen naiz
gertutik jarraitzen euskal gizarteak arlo guztietan bizi dituen errealitateak eta bultzatzen
dituen egitasmoak.
Euskara eta hizkuntza-bizikidetza lehentasunezko esparruak dira Eusko Jaurlaritzaren
gobernu-ekintzan. Hizkuntzen bizikidetza gizarte-bizikidetzaren zati banaezina delako.
Bizi dugun hizkuntza-egoera desorekatuan, bi hizkuntzen berdintasun sozialerantz
gerturatzeko egiten dugun ahalegin oro, herritarren arteko berdintasunaren aldeko
pausua da.
Azken hogeita hamar urteotan, urrats sendoak egiten ari gara euskara biziberritzeko,
euskara euskal herritarron hizkuntza bizia eta egunerokoa izateko. Euskarak sekula
bereak izan ez dituen espazioak eskuratu ditu: eskolan, unibertsitatean, hedabideetan,
zientzian, teknologian, aisialdian eta abarretan.
Bada, esparru berri horiek denak eskuratzeko, erabakigarria izan da euskarak tarte
labur honetan corpusean izan duen bilakaera. Bilakaera zinez historikoa. 1986an
Euskaltzaindiak Euskara Batua eratzeko erabakia hartu zuenetik, euskarak bere burua
berritzeko eta zehazteko urratu duen bidea ezin emankorragoa izan da. Harrez gero,
gizarte moderno batek izan ditzakeen komunikazio-behar guztiak asetzeko ezaugarriak
eskuratu ditu: dela gramatikan, dela hiztegi eta terminologian, dela testugintzan.
Koldo Mitxelenak aldarrikatu eta nahi zuen legez, tresna zorrotza da euskara. Gaur
egun, herri-aginteentzat ez ezik, esango nuke euskararen esparruan ari diren gizarteeragile ororentzat dela erreferentziazko erakundea Euskaltzaindia. Euskararen
biziberritze sozialaren aldeko jarduera guztien oinarrian, ezinbesteko baldintza izan
delako corpus estandarizatua eta aurreratua izatea.
Gizartea etengabeko mugimenduan dago, etengabeko aldakuntzan. Eta komunikazio
behar berriak sortzen zaizkio egunero. Horregatik, euskara komunikazio behar berriei
erantzuteko gai izateko, tresna zorrotzagoa izateko, ezinbestekoa da sustatzea
hizkuntzaren beraren lanketa iraunkorra. Lanabes aproposa izango bada, ongi
zorroztua egon behar duelako. Hizkuntzaren corpusa ez da egitate finkoa eta
aldaezina. Ezta gutxiagorik ere. Euskararen corpusa egunero berritzen da, hiztun eta
idazle bakoitzak egunero berritutako ekarpenekin aberasten da.

Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es
Hori guztia ahalbidetuz, ezagutzan eta erabileran gaur iritsi garen tokiraino iritsi
bagara, besteak beste, zuek eta zuen erakundeak egindako ekarpen ezinbestekoari
esker iritsi gara. Horregatik, adierazi nahi dizuet, baita ere, aurtengo Euskararen
Nazioarteko Egunean, Jaurlaritzak gogoan izango duela zendu berria den Jean
Haritschellar, horrenbeste urtetan akademiaren kide, buruorde eta buru izandako
euskalari handia. Uste dut Euskaltzaindiaren lantegi erabakigarri honetan eginkizun
garrantzitsua bete zuela eta, beraz, merezi duela Euskararen Egunean gu guztion
aitortza jasotzea.
Euskaltzainok, bejondeizuela. Ekin eta jarrai lanean. Jakizue ondoan izango
gaituzuela, herri-aginteok bidelagun zintzoa izango garela, euskararen alde gauzatzen
ari zareten egitasmo zabal eta sendoa aurrera ateratzeko.
Eskerrik asko.

(Kazetarie erantzunak)
Euskaltzaindiaren buruzagitzarekin izan dugun bileran bertan ere egin dugu azken
urteotako diru aurrekontua egoerari buruzko bilakaeraren azterketa. Zentzu horretan
eta 2013an gauden honetan zer ekarpena egin duen Eusko Jaurlaritzak eta datorren
urterako aurrekontuak izango direnetan edo izan daitezkenetan, zein ekarpena izango
den Jaurlaritzarena, kontutan hartuz herri aginteen diru ekarpena orotara hartuz 54%
izango dira Eusko Jaurlaritza ekarpen gisa egiten duena, bai jakinda Euskaltzaindiak
berak ere azkeneko urteetan eraberritzeko prozesu honetan egindako saiakerak
kontutan harturik eta zein den hurrengo urteetarako egitasmoa eta zeintzuk diren ildo
nagusiak, jakina Eusko Jaurlaritzak bere konpromisoa agertu dio, ahal den neurrian
orain arte izandako konpromiso berberatik gora-gorako biderik baldin bagenu hor
agertuko du Jaurlaritzak. Horretan ere saiatuko egingo garela Eusko Jaurlaritza. Eta
bigarren galderari erantzunez, bai, abenduak 3an arratsaldeko 7etan izango dugu,
Jaurlaritzak beren bereizko ekitaldi bat eta izango dugu Jean Haritschellarri egindako
omenezko adierazbidea.

Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ
Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es

2

More Related Content

What's hot

Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalidaDiscurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalidaIrekia - EJGV
 
Subordinazioaren Kontra Julen
Subordinazioaren Kontra JulenSubordinazioaren Kontra Julen
Subordinazioaren Kontra JulenJoxe
 
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldiaKULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldiaIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...Irekia - EJGV
 
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren ForoaLehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren ForoaIrekia - EJGV
 
Lehendakaritzaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
Lehendakaritzaren hitzaldia -  Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria Lehendakaritzaren hitzaldia -  Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
Lehendakaritzaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria Irekia - EJGV
 
Kultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoaKultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoaJoxe
 
Kepa Urbieta: "Azpeitiako Kultur Mahaia" - Topaldia
Kepa Urbieta: "Azpeitiako Kultur Mahaia" - TopaldiaKepa Urbieta: "Azpeitiako Kultur Mahaia" - Topaldia
Kepa Urbieta: "Azpeitiako Kultur Mahaia" - TopaldiaEuskaltzaleen Topagunea
 
Lehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bilera
Lehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bileraLehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bilera
Lehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bileraIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldiaIrekia - EJGV
 
GOZA DAITEKE GEHIAGO. Euskaldun baten hizkuntza-bidaia
GOZA DAITEKE GEHIAGO. Euskaldun baten hizkuntza-bidaiaGOZA DAITEKE GEHIAGO. Euskaldun baten hizkuntza-bidaia
GOZA DAITEKE GEHIAGO. Euskaldun baten hizkuntza-bidaiaKarmelo.ayesta
 
Ekt5 eskuorria
Ekt5 eskuorriaEkt5 eskuorria
Ekt5 eskuorriaekthuhezi
 
Kasares akasduna
Kasares akasdunaKasares akasduna
Kasares akasdunaMaider1233
 
What's hot (20)

Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalidaDiscurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
Discurso del Lehendakari - Durangoko Azoka - Lehendakariaren hitzalida
 
Subordinazioaren Kontra Julen
Subordinazioaren Kontra JulenSubordinazioaren Kontra Julen
Subordinazioaren Kontra Julen
 
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldiaKULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
KULTURA ONDAREA saria - lehendakaritzaren hitzaldia
 
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...
Lehendakariaren hitzaldia - Donostia / San Sebastián 2016 Europako Kultur Hir...
 
Euskararen eguna gurea
Euskararen eguna gureaEuskararen eguna gurea
Euskararen eguna gurea
 
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren ForoaLehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
Lehendakari hitzaldia -Europako Hizkuntza Aniztasunaren Foroa
 
Euskararen eguna jatorrizkoa
Euskararen eguna jatorrizkoaEuskararen eguna jatorrizkoa
Euskararen eguna jatorrizkoa
 
Lehendakaritzaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
Lehendakaritzaren hitzaldia -  Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria Lehendakaritzaren hitzaldia -  Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
Lehendakaritzaren hitzaldia - Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria
 
Oiartzungo IntxixuAEK
Oiartzungo IntxixuAEKOiartzungo IntxixuAEK
Oiartzungo IntxixuAEK
 
Kultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoaKultur politika balantze kritikoa
Kultur politika balantze kritikoa
 
Euskararen eguna jatorrizkoa
Euskararen eguna jatorrizkoaEuskararen eguna jatorrizkoa
Euskararen eguna jatorrizkoa
 
Aurkezpen 120125 kartela-eusk
Aurkezpen 120125 kartela-euskAurkezpen 120125 kartela-eusk
Aurkezpen 120125 kartela-eusk
 
Kepa Urbieta: "Azpeitiako Kultur Mahaia" - Topaldia
Kepa Urbieta: "Azpeitiako Kultur Mahaia" - TopaldiaKepa Urbieta: "Azpeitiako Kultur Mahaia" - Topaldia
Kepa Urbieta: "Azpeitiako Kultur Mahaia" - Topaldia
 
Euskararen eguna zuzen
Euskararen eguna zuzenEuskararen eguna zuzen
Euskararen eguna zuzen
 
Lehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bilera
Lehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bileraLehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bilera
Lehendakariaren hitzaldia - Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuaren bilera
 
Talking musika akta euskaraz
Talking musika akta euskarazTalking musika akta euskaraz
Talking musika akta euskaraz
 
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - Tabakalera zentroaren irekiera-ekitaldia
 
GOZA DAITEKE GEHIAGO. Euskaldun baten hizkuntza-bidaia
GOZA DAITEKE GEHIAGO. Euskaldun baten hizkuntza-bidaiaGOZA DAITEKE GEHIAGO. Euskaldun baten hizkuntza-bidaia
GOZA DAITEKE GEHIAGO. Euskaldun baten hizkuntza-bidaia
 
Ekt5 eskuorria
Ekt5 eskuorriaEkt5 eskuorria
Ekt5 eskuorria
 
Kasares akasduna
Kasares akasdunaKasares akasduna
Kasares akasduna
 
Viewers also liked

French 02,bs tir(diiss ()ur.ciesie 1 t[ e[irs
French 02,bs tir(diiss ()ur.ciesie 1 t[ e[irsFrench 02,bs tir(diiss ()ur.ciesie 1 t[ e[irs
French 02,bs tir(diiss ()ur.ciesie 1 t[ e[irsHelmon Chan
 
Ante los cambios de entorno que hara el consumidor conferencia en ciclo de ...
Ante los cambios de entorno que hara el consumidor   conferencia en ciclo de ...Ante los cambios de entorno que hara el consumidor   conferencia en ciclo de ...
Ante los cambios de entorno que hara el consumidor conferencia en ciclo de ...Camilo Herrera
 
Recursos didacticos tp n° 1
Recursos didacticos tp n° 1Recursos didacticos tp n° 1
Recursos didacticos tp n° 1NatyEvangelina
 
Panel de-preguntas
Panel de-preguntasPanel de-preguntas
Panel de-preguntasrizlinoy
 
Global Warming. Grupa 8220. Munteanu Ana- Cristina
Global Warming. Grupa 8220. Munteanu Ana- CristinaGlobal Warming. Grupa 8220. Munteanu Ana- Cristina
Global Warming. Grupa 8220. Munteanu Ana- CristinaTina Munteanu
 
Confer 4 perfil epid pi
Confer 4 perfil epid piConfer 4 perfil epid pi
Confer 4 perfil epid pikenia16
 
Viewers also liked (12)

Quickbook8
Quickbook8Quickbook8
Quickbook8
 
Quickbook9
Quickbook9Quickbook9
Quickbook9
 
French 02,bs tir(diiss ()ur.ciesie 1 t[ e[irs
French 02,bs tir(diiss ()ur.ciesie 1 t[ e[irsFrench 02,bs tir(diiss ()ur.ciesie 1 t[ e[irs
French 02,bs tir(diiss ()ur.ciesie 1 t[ e[irs
 
Religadores ou disjuntores
Religadores ou disjuntoresReligadores ou disjuntores
Religadores ou disjuntores
 
Esperanza condicional
Esperanza condicionalEsperanza condicional
Esperanza condicional
 
Ante los cambios de entorno que hara el consumidor conferencia en ciclo de ...
Ante los cambios de entorno que hara el consumidor   conferencia en ciclo de ...Ante los cambios de entorno que hara el consumidor   conferencia en ciclo de ...
Ante los cambios de entorno que hara el consumidor conferencia en ciclo de ...
 
Recursos didacticos tp n° 1
Recursos didacticos tp n° 1Recursos didacticos tp n° 1
Recursos didacticos tp n° 1
 
Panel de-preguntas
Panel de-preguntasPanel de-preguntas
Panel de-preguntas
 
jon T
jon Tjon T
jon T
 
Global Warming. Grupa 8220. Munteanu Ana- Cristina
Global Warming. Grupa 8220. Munteanu Ana- CristinaGlobal Warming. Grupa 8220. Munteanu Ana- Cristina
Global Warming. Grupa 8220. Munteanu Ana- Cristina
 
Serie 7
Serie 7Serie 7
Serie 7
 
Confer 4 perfil epid pi
Confer 4 perfil epid piConfer 4 perfil epid pi
Confer 4 perfil epid pi
 
Similar to Lehendakariaren hitzaldia Euskaltzaindian

Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldiaIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisita
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisitaLehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisita
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisitaIrekia - EJGV
 
Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzladia - Euskararen Aholku Batzordearen Bilera
Lehendakariaren hitzladia - Euskararen Aholku Batzordearen Bilera Lehendakariaren hitzladia - Euskararen Aholku Batzordearen Bilera
Lehendakariaren hitzladia - Euskararen Aholku Batzordearen Bilera Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda EstrategikoaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda EstrategikoaIrekia - EJGV
 
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketaEstrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketatoxua
 
Euskaraldia Txostena. Emaitzen Azterketa
Euskaraldia Txostena. Emaitzen AzterketaEuskaraldia Txostena. Emaitzen Azterketa
Euskaraldia Txostena. Emaitzen AzterketaIrekia - EJGV
 
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioakFederaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioakekthuhezi
 
Pequeño diccionario para hablar con los niños en euskera
Pequeño diccionario para hablar con los niños en euskeraPequeño diccionario para hablar con los niños en euskera
Pequeño diccionario para hablar con los niños en euskerainmapascualbelasko
 
Intervencion del Lehendakari - Gala centenario Euzko Etxea de Nueva York
Intervencion del Lehendakari - Gala centenario Euzko Etxea de Nueva YorkIntervencion del Lehendakari - Gala centenario Euzko Etxea de Nueva York
Intervencion del Lehendakari - Gala centenario Euzko Etxea de Nueva YorkIrekia - EJGV
 
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriakEuskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriakekthuhezi
 
Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!kipuli
 
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)zabalikelkartea
 
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzeaAzkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzeaAzkue Fundazioa
 
Ekt aurkezpena lorea
Ekt aurkezpena loreaEkt aurkezpena lorea
Ekt aurkezpena loreaekthuhezi
 
Jarraibide liburua Labayru
Jarraibide liburua LabayruJarraibide liburua Labayru
Jarraibide liburua LabayruE-idazkaritza
 
Similar to Lehendakariaren hitzaldia Euskaltzaindian (20)

Euskararen Egunerako adierazpena
Euskararen Egunerako adierazpenaEuskararen Egunerako adierazpena
Euskararen Egunerako adierazpena
 
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldiaLehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
Lehendakariaren hitzaldia - HABEren ikasurtea irekitzeko ekitaldia
 
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisita
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisitaLehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisita
Lehendakariaren hitzaldia - Maizpide barnetegira bisita
 
Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?Eta hemendik aurrera zer?
Eta hemendik aurrera zer?
 
Lehendakariaren hitzladia - Euskararen Aholku Batzordearen Bilera
Lehendakariaren hitzladia - Euskararen Aholku Batzordearen Bilera Lehendakariaren hitzladia - Euskararen Aholku Batzordearen Bilera
Lehendakariaren hitzladia - Euskararen Aholku Batzordearen Bilera
 
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda EstrategikoaLehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
Lehendakariaren hitzaldia - Euskararen Agenda Estrategikoa
 
Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019
 
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketaEstrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
Estrategialinguistikoak euskara-1.ariketa
 
Euskaraldia Txostena. Emaitzen Azterketa
Euskaraldia Txostena. Emaitzen AzterketaEuskaraldia Txostena. Emaitzen Azterketa
Euskaraldia Txostena. Emaitzen Azterketa
 
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioakFederaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
Federaziotik mugimendura eraldabideak_ondorioak
 
Pequeño diccionario para hablar con los niños en euskera
Pequeño diccionario para hablar con los niños en euskeraPequeño diccionario para hablar con los niños en euskera
Pequeño diccionario para hablar con los niños en euskera
 
Intervencion del Lehendakari - Gala centenario Euzko Etxea de Nueva York
Intervencion del Lehendakari - Gala centenario Euzko Etxea de Nueva YorkIntervencion del Lehendakari - Gala centenario Euzko Etxea de Nueva York
Intervencion del Lehendakari - Gala centenario Euzko Etxea de Nueva York
 
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriakEuskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
Euskal kulturgintzaren estrategiak garatzeko oinarriak
 
Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!Gora zu ta zutarrak!!!
Gora zu ta zutarrak!!!
 
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
Erronka hiruhilabetekaria (0. alea)
 
Bec 2008 12 13 Proposamena Herriei
Bec 2008 12 13   Proposamena HerrieiBec 2008 12 13   Proposamena Herriei
Bec 2008 12 13 Proposamena Herriei
 
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzeaAzkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
Azkue fundazioaren lehen urtearen balantzea
 
Euskara21
Euskara21 Euskara21
Euskara21
 
Ekt aurkezpena lorea
Ekt aurkezpena loreaEkt aurkezpena lorea
Ekt aurkezpena lorea
 
Jarraibide liburua Labayru
Jarraibide liburua LabayruJarraibide liburua Labayru
Jarraibide liburua Labayru
 
More from Irekia - EJGV

“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakIrekia - EJGV
 
More from Irekia - EJGV (20)

“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
 
Lehendakariaren hitzaldia Euskaltzaindian

  • 1. LEHENDAKARITZA Komunikaziorako Zuzendaritza PRESIDENCIA Dirección de Comunicación LEHENDAKARIAREN HITZALDIA EUSKALTZAINDIAN/ INTERVENCIÓN DEL LEHENDAKARI EN EUSKALTZAINDIA 20.11.2013 Bilbao. 2013.11.20 Lehendakariaren hitzaldia – Discurso del Lehendakari Euskaltzainburu jauna, Euskaltzainok, jaun-andreok, egun on guztioi. Eskerrik asko euskararen akademiak egiten dituen lanen berri, bertatik bertara ezagutzeko eman diguzuen aukeragatik. Lehendakari naizenez geroztik, saiatzen naiz gertutik jarraitzen euskal gizarteak arlo guztietan bizi dituen errealitateak eta bultzatzen dituen egitasmoak. Euskara eta hizkuntza-bizikidetza lehentasunezko esparruak dira Eusko Jaurlaritzaren gobernu-ekintzan. Hizkuntzen bizikidetza gizarte-bizikidetzaren zati banaezina delako. Bizi dugun hizkuntza-egoera desorekatuan, bi hizkuntzen berdintasun sozialerantz gerturatzeko egiten dugun ahalegin oro, herritarren arteko berdintasunaren aldeko pausua da. Azken hogeita hamar urteotan, urrats sendoak egiten ari gara euskara biziberritzeko, euskara euskal herritarron hizkuntza bizia eta egunerokoa izateko. Euskarak sekula bereak izan ez dituen espazioak eskuratu ditu: eskolan, unibertsitatean, hedabideetan, zientzian, teknologian, aisialdian eta abarretan. Bada, esparru berri horiek denak eskuratzeko, erabakigarria izan da euskarak tarte labur honetan corpusean izan duen bilakaera. Bilakaera zinez historikoa. 1986an Euskaltzaindiak Euskara Batua eratzeko erabakia hartu zuenetik, euskarak bere burua berritzeko eta zehazteko urratu duen bidea ezin emankorragoa izan da. Harrez gero, gizarte moderno batek izan ditzakeen komunikazio-behar guztiak asetzeko ezaugarriak eskuratu ditu: dela gramatikan, dela hiztegi eta terminologian, dela testugintzan. Koldo Mitxelenak aldarrikatu eta nahi zuen legez, tresna zorrotza da euskara. Gaur egun, herri-aginteentzat ez ezik, esango nuke euskararen esparruan ari diren gizarteeragile ororentzat dela erreferentziazko erakundea Euskaltzaindia. Euskararen biziberritze sozialaren aldeko jarduera guztien oinarrian, ezinbesteko baldintza izan delako corpus estandarizatua eta aurreratua izatea. Gizartea etengabeko mugimenduan dago, etengabeko aldakuntzan. Eta komunikazio behar berriak sortzen zaizkio egunero. Horregatik, euskara komunikazio behar berriei erantzuteko gai izateko, tresna zorrotzagoa izateko, ezinbestekoa da sustatzea hizkuntzaren beraren lanketa iraunkorra. Lanabes aproposa izango bada, ongi zorroztua egon behar duelako. Hizkuntzaren corpusa ez da egitate finkoa eta aldaezina. Ezta gutxiagorik ere. Euskararen corpusa egunero berritzen da, hiztun eta idazle bakoitzak egunero berritutako ekarpenekin aberasten da. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es
  • 2. Hori guztia ahalbidetuz, ezagutzan eta erabileran gaur iritsi garen tokiraino iritsi bagara, besteak beste, zuek eta zuen erakundeak egindako ekarpen ezinbestekoari esker iritsi gara. Horregatik, adierazi nahi dizuet, baita ere, aurtengo Euskararen Nazioarteko Egunean, Jaurlaritzak gogoan izango duela zendu berria den Jean Haritschellar, horrenbeste urtetan akademiaren kide, buruorde eta buru izandako euskalari handia. Uste dut Euskaltzaindiaren lantegi erabakigarri honetan eginkizun garrantzitsua bete zuela eta, beraz, merezi duela Euskararen Egunean gu guztion aitortza jasotzea. Euskaltzainok, bejondeizuela. Ekin eta jarrai lanean. Jakizue ondoan izango gaituzuela, herri-aginteok bidelagun zintzoa izango garela, euskararen alde gauzatzen ari zareten egitasmo zabal eta sendoa aurrera ateratzeko. Eskerrik asko. (Kazetarie erantzunak) Euskaltzaindiaren buruzagitzarekin izan dugun bileran bertan ere egin dugu azken urteotako diru aurrekontua egoerari buruzko bilakaeraren azterketa. Zentzu horretan eta 2013an gauden honetan zer ekarpena egin duen Eusko Jaurlaritzak eta datorren urterako aurrekontuak izango direnetan edo izan daitezkenetan, zein ekarpena izango den Jaurlaritzarena, kontutan hartuz herri aginteen diru ekarpena orotara hartuz 54% izango dira Eusko Jaurlaritza ekarpen gisa egiten duena, bai jakinda Euskaltzaindiak berak ere azkeneko urteetan eraberritzeko prozesu honetan egindako saiakerak kontutan harturik eta zein den hurrengo urteetarako egitasmoa eta zeintzuk diren ildo nagusiak, jakina Eusko Jaurlaritzak bere konpromisoa agertu dio, ahal den neurrian orain arte izandako konpromiso berberatik gora-gorako biderik baldin bagenu hor agertuko du Jaurlaritzak. Horretan ere saiatuko egingo garela Eusko Jaurlaritza. Eta bigarren galderari erantzunez, bai, abenduak 3an arratsaldeko 7etan izango dugu, Jaurlaritzak beren bereizko ekitaldi bat eta izango dugu Jean Haritschellarri egindako omenezko adierazbidea. Navarra, 2 – 01007 VITORIA-GASTEIZ Tef. 945 017 972 – e-mail: prentsa@ej-gv.es 2