SlideShare a Scribd company logo
1 of 24
Download to read offline
ARGITARALDIA
1.a, 2023ko ekaina
TIRADA
xxxxx ale
©
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa
Osasun Saila
INTERNET
www.euskadi.eus
ZUZENDARITZA, KOORDINAZIOA ETA LANKETA
Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza
DISEINUA
Begoña Paino Ortuzar
INPRIMAKETA
xxxxxxxx
LEGE GORDAILUA
xxxxxxxx
Erretzeari uzteko
Erretzeari uzteko
gida praktikoa
gida praktikoa
Gida praktiko honetan tabakoa eta horrekin lotutako
produktuak kontsumitzeari uzteko informazioa duzu.
Gainera, bidea erraztuko dizuten baliabideak eta
tresnak aurkituko dituzu.
Gida honetan, erretzeaz ari garenean, tabakoarekin
eta nikotinarekin lotutako produktu mota guztien
kontsumoa barne hartzen dugu.
Aur
Aur
kibidea
1. Sarrera............................................................................................ 8
2. Ezagutu zure egoera, zure kontsumoa....14
3. Nola utzi ahal diozu erretzeari?...................20
Posible da erretzeari uztea
Saia zaitez!
Sarrera
1.
1.
8
Erretzeari uztea, bai ohiko zigarroak bai tabakoarekin
lotutako beste produktu batzuk, zure osasuna eta zure
inguruko pertsonena hobetzeko erabakirik onena da.
Egunero pertsona askok uztea lortzen dute eta, erretzen
denbora asko daramazun arren eta zaila izango dela uste
baduzu ere, ziur zure bizitzan zehar egoera zailagoei
aurre egin diezula.
Garrantzitsuena da zure zalantzak aztertzea eta modu
positiboan planteatzea. Gogoratu erretzeari uztea ez dela
erronka handia, erronka txiki batzuen segida baizik.
Osakidetzak hainbat baliabide eskaintzen dizkizu
erretzeari uzteko:
Uzteko asmoa duzu?
Zorionak hartu duzun erabakiagatik!
Aurrez aurreko tratamendua
Banakakoa eta taldekakoa.
Zure osasun-zentroan hitzordua eskatuta.
1.
Tratamendu ez-presentziala
944 007 573 laguntza-telefonoa
eta online talde-terapia.
2.
Tratamendu mistoa
App baten bidez eta aurrez aurreko edo telefono
bidezko jarraipena egitea.
3.
TABAKISMOA
MENDEKOTASUNA DA
Nikotinarekiko duzun mendekotasuna txikia izan
arren, zure osasunerako gomendagarriena uztea da.
Tabakoarekin, ez dago kontsumo segururik.
Nikotina eta tabakoarekin lotutako produktuak
kontsumitzeko modu guztiak arriskutsuak dira
osasunerako: zigarroa, biltzeko tabakoa, zigarro
elektronikoa, berotze bidez kontsumitutako tabako-
produktuak, ur-pipa, zigarro puruak, porroak.
Azken urteotan, gazte asko kanabisaren bidez
(porroak, kanutoak, bluntak) hasten dira tabakoa
kontsumitzen.
1. Sarrera
9
"ZER IRABAZIKO DUT ERRETZEARI UZTEN BADIOT?”. INFORMAZIO HONEK
ERANTZUTEN LAGUNDUKO DIZU
Onurak zuretzat
Onurak zure ingurukoentzat
Erretzeari uzteak gaixotasun askoren arrisku gehigarria
gutxitzen du zure inguruko pertsonengan. Haurrengan arnas
gaixotasunak (asma) eta otitisa murrizten dira.
Gainera, ingurumena zaintzeko modu bat da.
Haurdun geratzea pentsatzen ari bazara, gogoratu
erretzeari uzteak haurdunaldian konplikazioak
izateko arriskua gutxitzen duela, baita abortuak
eta jaiotzean pisu gutxiko haurtxoak izateko
arriskua ere.
Egun batzuetan
• Zure bihotz-maiztasuna murriztuko da.
• Odoleko karbono monoxidoaren maila balio
normaletaraino jaitsiko da.
• Dastamenaren eta usaimenaren zentzua hobetuko da.
• Zure ahoaren eta hortzen osasuna hobetuko da.
• Bihotzekoak jota hiltzeko arriskua murriztuko da.
• Biriketako zirkulazioa eta funtzioa hobetuko dira.
• Eztula eta arnasa hartzeko zailtasuna murriztuko da.
Aste batzuetan
Hilabete batzuetan
• Bronkitis kronikoaren sintomak hobetuko
dira (flemak, sibilantziak, arnasa hartzeko
zailtasunak).
• Digestio-ultzerak izateko arriskua
murriztuko da.
• Gaixotasun koronarioa izateko arriskua erdira jaitsiko da.
• Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa (BGBK) arina edo
ertaina duten pertsonen biriketako funtzioa hobetuko da.
Urtebete barru
Tabakoaren keak 7.000
produktu kimiko baino
gehiago ditu (mundruna,
beruna, gas toxikoak,
etab.), eta badakigu
horietatik 250 gutxienez
kaltegarriak direla eta,
gutxienez, 69k minbizia
eragiten dutela.
Tabako-kontsumoa
Minbizi mota desberdinak Gaixotasun kronikoak
Orofaringea
Laringea
Hestegorria
Trakea, bronkioak eta birika
Leuzemia mieloide akutua
Urdaila
Pankrea
Giltzurruna eta ureterra
Umetoki-lepoa
Istripu zerebrobaskularra
Itsutasuna, kataratak
Aorta-aneurisma
Periodontitisa
Kardiopatia koronarioa
Pneumonia
Biriketako gaixotasun
buxatzaile kronikoa, asma eta
beste arnas efektu batzuk
Aldakako haustura
Ugalketa-ondorioak
emakumeengan
(ugalkortasunaren
murrizketa barne)
TABAKISMOAREN ONDORIO KALTEGARRIAK
Gernu-maskuria
Baskulopatia periferiko
aterosklerotikoa
10
11
Tabako-kearen eraginpean egotea
Haurrak Helduak
Belarri ertaineko
gaixotasunak
Arnas sintomak, biriketako
ahalmenaren narriadura
Beheko arnasbideetako
gaixotasunak
Bularreko haurraren
bat-bateko heriotzaren
sindromea
Sudur-narritadura
Biriketako minbizia
Kardopatia koronarioa
Ugalketa-ondorioak
emakumeengan:
pisu txikia jaiotzean
Gainera, tabakoa kontsumitzeak:
• Azala behar baino lehenago
zaharrarazten du.
• Nahi gabe tabako-kearen eraginpean
dauden pertsonei kalte egiten die,
eta horrek % 20-30 handitzen ditu
gaixotasun koronarioa edo biriketako
minbizia izateko aukerak.
• Etxeko altzarietan eta gainazaletan
denbora luzez irauten duten
hondakin oso toxikoak sortzen ditu.
• Eragin negatiboa du ingurumenean,
zigarrokinak degradatu gabe egoten
baitira urteetan, eta, askotan,
itsasoan amaitzen dute. Zigarrokin
batek 8 litro ur kutsatzen ditu.
Ez dago tabako-kearekiko esposizio
seguruaren mailarik. Zure osasunagatik
eta zure ingurukoengatik, aukeratu kerik
gabeko eremuak.
Erretzeari uztea erabaki baduzu,
Bejondeizula!
2.
2.Ezagutu zure egoera,
zure kontsumoa
14
2. Ezagutu zure egoera, zure kontsumoa
Autoestimua handitzea.
Aske izatea. Tabakoaren mende ez egotea.
Minbizia izateko arriskua murriztea.
Arnasketa hobetzea eta biriketako gaixotasunak
izateko arriskua murriztea.
Zirkulazioa hobetzea eta bihotzeko eta zirkulazioko
gaixotasunak izateko arrisku gutxiago izatea.
Jaiotzean pisu gutxiko haur bat izateko arriskua
murriztea.
Bizi-kalitatea hobetzea.
Azal gazteagoa eta hortz zuri eta osasuntsuagoak
izatea.
Bizitza sexual hobea izatea.
Niretzat denbora gehiago izatea.
Osasuna eta bizi-kalitatea
Giro osasuntsuago batean bizitzea eta pertsona
maitatuak babestea.
Nire seme-alabentzat eredu ona izatea.
Ingurumena zaintzea.
Familia, gertuko pertsonak eta ingurunea
Nire gastuak murriztea. Erretzea oso garestia da
eta prezioak igotzen jarraituko du.
Aurreztutakoa beste jarduera batzuetan inbertitzeko
askatasuna izatea.
Aurrezkia
Jarraian, beste pertsona batzuei lagundu zieten arrazoietako batzuk
aurkituko dituzu. Pertsona bakoitzak bere arrazoiak ditu uzteko.
Zureak seinalatu, zeure zerrenda egin eta beti eskura izan dezakezu.
Kalkulatu zure aurrezkia
formula honen bitartez:
Zigarro kopurua
egunean
Paketearen
prezioa
20 zigarro
paketeko
Aurrezpen-adibideak, paketearen batez besteko prezioa
5 eurokoa izanik.
Eguneroko kontsumoa
(zigarroak)
Aurrezkia
hilean
(€)
Aurrezkia
urtean
(€)
15 112 1.368
20 150 1.825
30 225 2.737
• Aztertu zer duzun inguruan lagungarria
izan daitekeena.
• Aztertu, halaber, zerk oztopatzen zaituen
eta bilatu neutralizatzeko moduak.
• Prestatu zure bizitza tabakorik gabe.
• Ospatu eta partekatu zure lorpenak.
ERRETZEARI UZTEA ERABAKI DUZU
Iradokizun hauek lagungarri
izan daitezke
15
Erregistratu
erretzeari
lotutako uneak.
Gidaren amaieran,
erretzearekin lotzen
dituzun orduak,
lekuak eta jarduerak
idazteko txantiloi bat
aurki dezakezu.
EZAGUTU ZEURE KONTSUMOA
Zenbat erretzen dut egunean? Goizean jaikitzean, kafe
bat hartzean, bazkalostean,
lanean hastean, telefonoz
hitz egitean, etxean
ordenagailu aurrean.
Beste pertsona batzuekin
egotean, senideekin,
bileretan, ospakizunetan.
Errutina Harreman
soziala
Zein unetan?
16
Asperdura Tentsio
ondoeza
Esfortzua Sari gisa
Zereginik ez duzunean,
norbaiten zain zaudenean.
Gustura ez zaudenean, kezkekin edo
lasaitasunik gabe zaudenean, erabaki
garrantzitsuak hartzeko uneetan.
Lan fisikoa gehiegizkoa denean
edo buru-kontzentrazio
handiagoa dagoenean.
Gustura zaudenean,
zeregin bat amaitzean.
17
Anima zaitez lehen urratsa ematera!
Lor dezakezu!
Nola utzi ahal diozu
erretzeari?
3.
3.
20
3. Nola utzi ahal diozu erretzeari?
1. TABAKOA UTZI BAINO
EGUN BATZUK LEHENAGO
• Gogoratu kontsumitzeari uzteko dituzun
arrazoiak. Izan zure zerrenda eskura eta
pentsatu onuretan.
• Idatzi egutegi batean aukeratu duzun data.
• Saia zaitez egun hori zure gogo-aldartea alda
dezaketen tentsio- edo aldaketa-egunekin bat
ez etortzen.
• Komentatu ezagunekin eta lagunekin, eta zure
senideekin, zure erabakia eta aukeratutako data.
Eskatu laguntza eta lankidetza.
• Farmako batzuek erretzeko gogoa kontrolatzen
lagun diezazukete. Kontsultatu zure osasun-
zentroan beharko dituzula uste baduzu.
• Bilatu pertsona konplize bat (zure familia-
ingurunekoa edo lanetik gertuagokoa), prozesu
honetan lagunduko dizuna.
• Ariketa fisikoa erregulartasunez egiten ez baduzu,
aukeratu jarduera erraz bat eta hasi ariketa hori
errutinaz egiten.
• Uko egin die tabako-eskaintzei.
• Aukeratutako egunaren bezperan ez erosi
zigarrorik, bota geratzen zaizkizunak. Bota
hautsontziak, metxeroak eta tabakoarekin lotutako
gainerako tresnak.
Uzteko urratsak
21
Fida zaitez zure aukerez!
Egin dezakezu!
• Edan ur asko egunean zehar. Nikotina zure
organismotik botatzeko modurik onena da.
Ez hartu kaferik edo alkoholik: zure zigarroen
"lagunak" izan dira.
• Ahal izanez gero, paseatu eta bilatu gustuko
jarduerak, eta egin ariketa egunero aire zabalean.
• Saiatu, batez ere, erretzen ez duten pertsonekin
egoten. Zure tarte libreetan, bisitatu edo joan
kerik gabeko guneetara.
• Oparitu zeure buruari sari erregularrak zure
lorpenak ospatzeko.
• Eraman zure eskuak betetzeko objektu txikiak
(giltzatakoak, boligrafoak...).
• Zure kabuz lortuko ez duzula uste baduzu edo
aurretik esperientzia txarrak izan badituzu,
galdegin zure osasun-zentroan laguntzeko
modua (terapia, botikak).
2. LEHENENGO EGUNAK
ERRE GABE
• Hasi eguna dutxa batekin. Estimulatzaile ona da.
• Gosaldu kaferik gabe eta jan fruta ugari.
• Bazkarian eta afarian, aukeratu B bitaminan
aberatsak diren jaki arinak (barazkiak, frutak
eta zerealak).
• Hortzak sarri garbitu.
Antzeman abstinentzia-sintomak
Denboraldi batean zenbait alterazio nabari ditzakezu:
umore txarrez egoteko joera, kontzentratzeko
zailtasuna, idorreria, logura edo insomnioa, apetitua
areagotzea, pisua handitzea.
Gogoratu: zenbat eta gehiago borrokatu erretzeko
irrikarekin eta zenbat eta gutxiago egin, orduan eta
indartsuago sentituko zara, konfiantza handiagoarekin,
eta mendekotasuna ahulagoa izango da.
Aldatu zure ohitura batzuk
22
Batzuetan erretzeko gogoa sumatuko duzu, baina ez
urduritu, aurre egin diezaiokezu. Antsietatea igaro
egiten da, eta tabakoa eta deribatuak kontsumitzeari
uzteak dakartzan onurek bizitza osoan irauten dute.
Erretzeko gogoa kontrolatzeko
gomendioak
• Edan baso bat ur eta gogoratu zergatik erabaki duzun
erretzeari uztea.
• Arnasa sakon hartu hiruzpalau aldiz, ahal dela aire
zabalean (irten balkoira edo leihora).
• Egin erlaxazio-ariketa bat eta errepikatu behar adina
aldiz. Bilatu arreta galaraziko dizun jardueraren bat
(denbora-pasak).
• Begiratu erlojua; minutu erdi barru, erretzeko gogoa
desagertzen joango da.
• Eskatu laguntza zure konplizeari.
• Une horiek gero eta gutxiago izango dira. Erreparatu
zein egoeratan agertzen diren.
Erlaxatzeko arnasketa-ariketak
Dieta osasungarria mantentzeko jarraibideak
3. ZEURE ERABAKIARI
EUSTEN
Ohikoa da hainbat saiakera behar izatea behin betikora
iritsi aurretik. Ahokada batzuk eman badituzu edo
zigarroren bat erre baduzu, ez etsi eta ez sentitu
errudun, eta saiatu berriro. Gogoratu saio bakoitzak
prestatzen zaituela eta tabakorik gabe nola bizi ikasten
laguntzen dizula.
• Gogoratu zein urrun iritsi zaren.
• Utzi erretzeari berehala.
• Urrundu hori egitera bultzatu zaituen egoeratik
eta eskatu laguntza konplizeari.
• Gogoratu laguntza duzula. Zure Osasun Zentroan
laguntza eskatu edo doako telefonora dei dezakezu.
944 00 75 73
4. KONTROLA
BERRESKURATZEN
23
BIBLIOGRAFIA
World Health Organization. Tobacco: Health
benefits of smoking cessation. 25 February
2020. [2023ko maiatzean kontsultatua].
National Health Service. Benefits of stopping
smoking. NHS inform [2023ko maiatzean
kontsultatua].
Osasunaren Erakunde Panamerikarra. Guía
para que las personas dejen de fumar. OPS:
Washington DC, 2020.
Health Canada. On the road to quitting. Guide
to become a non-smoker. Health Canada:
Otawa, 2021.
Department of Health and Human Services.
USA. What you need to kwon about quitting
smoking. Advice from the surgeon general.
Center for Disease Control, 2020.
OHARRAK
ORDUA LEKUA JARDUERA
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat

More Related Content

Similar to “Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat

Tabakoa ane eta carmen
Tabakoa ane eta carmenTabakoa ane eta carmen
Tabakoa ane eta carmenaneetacarmen
 
Ander trabajo tab.
Ander trabajo tab.Ander trabajo tab.
Ander trabajo tab.andervazquez
 
Tabaaaaakas!
Tabaaaaakas!Tabaaaaakas!
Tabaaaaakas!Aurre
 
Xabi eta endika , tabako
Xabi eta endika , tabakoXabi eta endika , tabako
Xabi eta endika , tabakoaltxaporru
 
Tabakoa
TabakoaTabakoa
Tabakoaiktdbh
 
Tabakoa igarki mikel
Tabakoa igarki mikelTabakoa igarki mikel
Tabakoa igarki mikelOGTOGT
 
Tabakoa igarki mikel
Tabakoa igarki mikelTabakoa igarki mikel
Tabakoa igarki mikeliktdbh
 
Ander demigel imanol espinosa
Ander demigel imanol espinosaAnder demigel imanol espinosa
Ander demigel imanol espinosademiespi1996
 
Inguru osasuna
Inguru osasunaInguru osasuna
Inguru osasuna3ziklozuza
 
Nagusia Power Point
Nagusia Power PointNagusia Power Point
Nagusia Power Pointgorkacrespo
 
Tabakorik gabeko munduko eguna
Tabakorik gabeko munduko egunaTabakorik gabeko munduko eguna
Tabakorik gabeko munduko egunaIrekia - EJGV
 
2 OSASUNA Zubia Santillana LH 4
2  OSASUNA  Zubia Santillana LH 42  OSASUNA  Zubia Santillana LH 4
2 OSASUNA Zubia Santillana LH 4idoialariz
 
Emakumeak eta droga erabilerak @Ailaket
Emakumeak eta droga erabilerak @AilaketEmakumeak eta droga erabilerak @Ailaket
Emakumeak eta droga erabilerak @AilaketAi Laket!! elkartea
 
Osasuna (ander eta willi)
Osasuna (ander eta willi)Osasuna (ander eta willi)
Osasuna (ander eta willi)abetxukoik
 
Tabako-kerik gabeko euskadi.pdf
Tabako-kerik gabeko euskadi.pdfTabako-kerik gabeko euskadi.pdf
Tabako-kerik gabeko euskadi.pdfIrekia - EJGV
 
Formakuntza Eskaitza 2011-2012
Formakuntza Eskaitza 2011-2012Formakuntza Eskaitza 2011-2012
Formakuntza Eskaitza 2011-2012Athlon S.Coop.
 

Similar to “Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat (20)

Tabakoa ane eta carmen
Tabakoa ane eta carmenTabakoa ane eta carmen
Tabakoa ane eta carmen
 
Ander trabajo tab.
Ander trabajo tab.Ander trabajo tab.
Ander trabajo tab.
 
Tabaaaaakas!
Tabaaaaakas!Tabaaaaakas!
Tabaaaaakas!
 
Xabi eta endika , tabako
Xabi eta endika , tabakoXabi eta endika , tabako
Xabi eta endika , tabako
 
Tabakoa
TabakoaTabakoa
Tabakoa
 
Tabakoa igarki mikel
Tabakoa igarki mikelTabakoa igarki mikel
Tabakoa igarki mikel
 
Tabakoa igarki mikel
Tabakoa igarki mikelTabakoa igarki mikel
Tabakoa igarki mikel
 
Tabakoa urban marty
Tabakoa urban martyTabakoa urban marty
Tabakoa urban marty
 
1.taldeko
1.taldeko1.taldeko
1.taldeko
 
Ander demigel imanol espinosa
Ander demigel imanol espinosaAnder demigel imanol espinosa
Ander demigel imanol espinosa
 
Inguru osasuna
Inguru osasunaInguru osasuna
Inguru osasuna
 
Nagusia Power Point
Nagusia Power PointNagusia Power Point
Nagusia Power Point
 
Tabakorik gabeko munduko eguna
Tabakorik gabeko munduko egunaTabakorik gabeko munduko eguna
Tabakorik gabeko munduko eguna
 
2 OSASUNA Zubia Santillana LH 4
2  OSASUNA  Zubia Santillana LH 42  OSASUNA  Zubia Santillana LH 4
2 OSASUNA Zubia Santillana LH 4
 
Emakumeak eta droga erabilerak @Ailaket
Emakumeak eta droga erabilerak @AilaketEmakumeak eta droga erabilerak @Ailaket
Emakumeak eta droga erabilerak @Ailaket
 
Ciudadania
CiudadaniaCiudadania
Ciudadania
 
Osasuna (ander eta willi)
Osasuna (ander eta willi)Osasuna (ander eta willi)
Osasuna (ander eta willi)
 
Tabako-kerik gabeko euskadi.pdf
Tabako-kerik gabeko euskadi.pdfTabako-kerik gabeko euskadi.pdf
Tabako-kerik gabeko euskadi.pdf
 
6.taldekoa
6.taldekoa6.taldekoa
6.taldekoa
 
Formakuntza Eskaitza 2011-2012
Formakuntza Eskaitza 2011-2012Formakuntza Eskaitza 2011-2012
Formakuntza Eskaitza 2011-2012
 

More from Irekia - EJGV

Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakIrekia - EJGV
 
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023Irekia - EJGV
 

More from Irekia - EJGV (20)

Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerakAtzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
Atzerriko biztanleriarekiko pertzepzioak eta jarrerak
 
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
Espetxekudeaketaren balantzea Euskadin 2021-2023
 

“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat

  • 1.
  • 2. ARGITARALDIA 1.a, 2023ko ekaina TIRADA xxxxx ale © Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa Osasun Saila INTERNET www.euskadi.eus ZUZENDARITZA, KOORDINAZIOA ETA LANKETA Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza DISEINUA Begoña Paino Ortuzar INPRIMAKETA xxxxxxxx LEGE GORDAILUA xxxxxxxx
  • 3. Erretzeari uzteko Erretzeari uzteko gida praktikoa gida praktikoa Gida praktiko honetan tabakoa eta horrekin lotutako produktuak kontsumitzeari uzteko informazioa duzu. Gainera, bidea erraztuko dizuten baliabideak eta tresnak aurkituko dituzu. Gida honetan, erretzeaz ari garenean, tabakoarekin eta nikotinarekin lotutako produktu mota guztien kontsumoa barne hartzen dugu.
  • 5. kibidea 1. Sarrera............................................................................................ 8 2. Ezagutu zure egoera, zure kontsumoa....14 3. Nola utzi ahal diozu erretzeari?...................20
  • 6. Posible da erretzeari uztea Saia zaitez!
  • 8. 8 Erretzeari uztea, bai ohiko zigarroak bai tabakoarekin lotutako beste produktu batzuk, zure osasuna eta zure inguruko pertsonena hobetzeko erabakirik onena da. Egunero pertsona askok uztea lortzen dute eta, erretzen denbora asko daramazun arren eta zaila izango dela uste baduzu ere, ziur zure bizitzan zehar egoera zailagoei aurre egin diezula. Garrantzitsuena da zure zalantzak aztertzea eta modu positiboan planteatzea. Gogoratu erretzeari uztea ez dela erronka handia, erronka txiki batzuen segida baizik. Osakidetzak hainbat baliabide eskaintzen dizkizu erretzeari uzteko: Uzteko asmoa duzu? Zorionak hartu duzun erabakiagatik! Aurrez aurreko tratamendua Banakakoa eta taldekakoa. Zure osasun-zentroan hitzordua eskatuta. 1. Tratamendu ez-presentziala 944 007 573 laguntza-telefonoa eta online talde-terapia. 2. Tratamendu mistoa App baten bidez eta aurrez aurreko edo telefono bidezko jarraipena egitea. 3. TABAKISMOA MENDEKOTASUNA DA Nikotinarekiko duzun mendekotasuna txikia izan arren, zure osasunerako gomendagarriena uztea da. Tabakoarekin, ez dago kontsumo segururik. Nikotina eta tabakoarekin lotutako produktuak kontsumitzeko modu guztiak arriskutsuak dira osasunerako: zigarroa, biltzeko tabakoa, zigarro elektronikoa, berotze bidez kontsumitutako tabako- produktuak, ur-pipa, zigarro puruak, porroak. Azken urteotan, gazte asko kanabisaren bidez (porroak, kanutoak, bluntak) hasten dira tabakoa kontsumitzen. 1. Sarrera
  • 9. 9 "ZER IRABAZIKO DUT ERRETZEARI UZTEN BADIOT?”. INFORMAZIO HONEK ERANTZUTEN LAGUNDUKO DIZU Onurak zuretzat Onurak zure ingurukoentzat Erretzeari uzteak gaixotasun askoren arrisku gehigarria gutxitzen du zure inguruko pertsonengan. Haurrengan arnas gaixotasunak (asma) eta otitisa murrizten dira. Gainera, ingurumena zaintzeko modu bat da. Haurdun geratzea pentsatzen ari bazara, gogoratu erretzeari uzteak haurdunaldian konplikazioak izateko arriskua gutxitzen duela, baita abortuak eta jaiotzean pisu gutxiko haurtxoak izateko arriskua ere. Egun batzuetan • Zure bihotz-maiztasuna murriztuko da. • Odoleko karbono monoxidoaren maila balio normaletaraino jaitsiko da. • Dastamenaren eta usaimenaren zentzua hobetuko da. • Zure ahoaren eta hortzen osasuna hobetuko da. • Bihotzekoak jota hiltzeko arriskua murriztuko da. • Biriketako zirkulazioa eta funtzioa hobetuko dira. • Eztula eta arnasa hartzeko zailtasuna murriztuko da. Aste batzuetan Hilabete batzuetan • Bronkitis kronikoaren sintomak hobetuko dira (flemak, sibilantziak, arnasa hartzeko zailtasunak). • Digestio-ultzerak izateko arriskua murriztuko da. • Gaixotasun koronarioa izateko arriskua erdira jaitsiko da. • Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa (BGBK) arina edo ertaina duten pertsonen biriketako funtzioa hobetuko da. Urtebete barru
  • 10. Tabakoaren keak 7.000 produktu kimiko baino gehiago ditu (mundruna, beruna, gas toxikoak, etab.), eta badakigu horietatik 250 gutxienez kaltegarriak direla eta, gutxienez, 69k minbizia eragiten dutela. Tabako-kontsumoa Minbizi mota desberdinak Gaixotasun kronikoak Orofaringea Laringea Hestegorria Trakea, bronkioak eta birika Leuzemia mieloide akutua Urdaila Pankrea Giltzurruna eta ureterra Umetoki-lepoa Istripu zerebrobaskularra Itsutasuna, kataratak Aorta-aneurisma Periodontitisa Kardiopatia koronarioa Pneumonia Biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa, asma eta beste arnas efektu batzuk Aldakako haustura Ugalketa-ondorioak emakumeengan (ugalkortasunaren murrizketa barne) TABAKISMOAREN ONDORIO KALTEGARRIAK Gernu-maskuria Baskulopatia periferiko aterosklerotikoa 10
  • 11. 11 Tabako-kearen eraginpean egotea Haurrak Helduak Belarri ertaineko gaixotasunak Arnas sintomak, biriketako ahalmenaren narriadura Beheko arnasbideetako gaixotasunak Bularreko haurraren bat-bateko heriotzaren sindromea Sudur-narritadura Biriketako minbizia Kardopatia koronarioa Ugalketa-ondorioak emakumeengan: pisu txikia jaiotzean Gainera, tabakoa kontsumitzeak: • Azala behar baino lehenago zaharrarazten du. • Nahi gabe tabako-kearen eraginpean dauden pertsonei kalte egiten die, eta horrek % 20-30 handitzen ditu gaixotasun koronarioa edo biriketako minbizia izateko aukerak. • Etxeko altzarietan eta gainazaletan denbora luzez irauten duten hondakin oso toxikoak sortzen ditu. • Eragin negatiboa du ingurumenean, zigarrokinak degradatu gabe egoten baitira urteetan, eta, askotan, itsasoan amaitzen dute. Zigarrokin batek 8 litro ur kutsatzen ditu. Ez dago tabako-kearekiko esposizio seguruaren mailarik. Zure osasunagatik eta zure ingurukoengatik, aukeratu kerik gabeko eremuak.
  • 12. Erretzeari uztea erabaki baduzu, Bejondeizula!
  • 14. 14 2. Ezagutu zure egoera, zure kontsumoa Autoestimua handitzea. Aske izatea. Tabakoaren mende ez egotea. Minbizia izateko arriskua murriztea. Arnasketa hobetzea eta biriketako gaixotasunak izateko arriskua murriztea. Zirkulazioa hobetzea eta bihotzeko eta zirkulazioko gaixotasunak izateko arrisku gutxiago izatea. Jaiotzean pisu gutxiko haur bat izateko arriskua murriztea. Bizi-kalitatea hobetzea. Azal gazteagoa eta hortz zuri eta osasuntsuagoak izatea. Bizitza sexual hobea izatea. Niretzat denbora gehiago izatea. Osasuna eta bizi-kalitatea Giro osasuntsuago batean bizitzea eta pertsona maitatuak babestea. Nire seme-alabentzat eredu ona izatea. Ingurumena zaintzea. Familia, gertuko pertsonak eta ingurunea Nire gastuak murriztea. Erretzea oso garestia da eta prezioak igotzen jarraituko du. Aurreztutakoa beste jarduera batzuetan inbertitzeko askatasuna izatea. Aurrezkia Jarraian, beste pertsona batzuei lagundu zieten arrazoietako batzuk aurkituko dituzu. Pertsona bakoitzak bere arrazoiak ditu uzteko. Zureak seinalatu, zeure zerrenda egin eta beti eskura izan dezakezu.
  • 15. Kalkulatu zure aurrezkia formula honen bitartez: Zigarro kopurua egunean Paketearen prezioa 20 zigarro paketeko Aurrezpen-adibideak, paketearen batez besteko prezioa 5 eurokoa izanik. Eguneroko kontsumoa (zigarroak) Aurrezkia hilean (€) Aurrezkia urtean (€) 15 112 1.368 20 150 1.825 30 225 2.737 • Aztertu zer duzun inguruan lagungarria izan daitekeena. • Aztertu, halaber, zerk oztopatzen zaituen eta bilatu neutralizatzeko moduak. • Prestatu zure bizitza tabakorik gabe. • Ospatu eta partekatu zure lorpenak. ERRETZEARI UZTEA ERABAKI DUZU Iradokizun hauek lagungarri izan daitezke 15
  • 16. Erregistratu erretzeari lotutako uneak. Gidaren amaieran, erretzearekin lotzen dituzun orduak, lekuak eta jarduerak idazteko txantiloi bat aurki dezakezu. EZAGUTU ZEURE KONTSUMOA Zenbat erretzen dut egunean? Goizean jaikitzean, kafe bat hartzean, bazkalostean, lanean hastean, telefonoz hitz egitean, etxean ordenagailu aurrean. Beste pertsona batzuekin egotean, senideekin, bileretan, ospakizunetan. Errutina Harreman soziala Zein unetan? 16
  • 17. Asperdura Tentsio ondoeza Esfortzua Sari gisa Zereginik ez duzunean, norbaiten zain zaudenean. Gustura ez zaudenean, kezkekin edo lasaitasunik gabe zaudenean, erabaki garrantzitsuak hartzeko uneetan. Lan fisikoa gehiegizkoa denean edo buru-kontzentrazio handiagoa dagoenean. Gustura zaudenean, zeregin bat amaitzean. 17
  • 18. Anima zaitez lehen urratsa ematera! Lor dezakezu!
  • 19. Nola utzi ahal diozu erretzeari? 3. 3.
  • 20. 20 3. Nola utzi ahal diozu erretzeari? 1. TABAKOA UTZI BAINO EGUN BATZUK LEHENAGO • Gogoratu kontsumitzeari uzteko dituzun arrazoiak. Izan zure zerrenda eskura eta pentsatu onuretan. • Idatzi egutegi batean aukeratu duzun data. • Saia zaitez egun hori zure gogo-aldartea alda dezaketen tentsio- edo aldaketa-egunekin bat ez etortzen. • Komentatu ezagunekin eta lagunekin, eta zure senideekin, zure erabakia eta aukeratutako data. Eskatu laguntza eta lankidetza. • Farmako batzuek erretzeko gogoa kontrolatzen lagun diezazukete. Kontsultatu zure osasun- zentroan beharko dituzula uste baduzu. • Bilatu pertsona konplize bat (zure familia- ingurunekoa edo lanetik gertuagokoa), prozesu honetan lagunduko dizuna. • Ariketa fisikoa erregulartasunez egiten ez baduzu, aukeratu jarduera erraz bat eta hasi ariketa hori errutinaz egiten. • Uko egin die tabako-eskaintzei. • Aukeratutako egunaren bezperan ez erosi zigarrorik, bota geratzen zaizkizunak. Bota hautsontziak, metxeroak eta tabakoarekin lotutako gainerako tresnak. Uzteko urratsak
  • 21. 21 Fida zaitez zure aukerez! Egin dezakezu! • Edan ur asko egunean zehar. Nikotina zure organismotik botatzeko modurik onena da. Ez hartu kaferik edo alkoholik: zure zigarroen "lagunak" izan dira. • Ahal izanez gero, paseatu eta bilatu gustuko jarduerak, eta egin ariketa egunero aire zabalean. • Saiatu, batez ere, erretzen ez duten pertsonekin egoten. Zure tarte libreetan, bisitatu edo joan kerik gabeko guneetara. • Oparitu zeure buruari sari erregularrak zure lorpenak ospatzeko. • Eraman zure eskuak betetzeko objektu txikiak (giltzatakoak, boligrafoak...). • Zure kabuz lortuko ez duzula uste baduzu edo aurretik esperientzia txarrak izan badituzu, galdegin zure osasun-zentroan laguntzeko modua (terapia, botikak). 2. LEHENENGO EGUNAK ERRE GABE • Hasi eguna dutxa batekin. Estimulatzaile ona da. • Gosaldu kaferik gabe eta jan fruta ugari. • Bazkarian eta afarian, aukeratu B bitaminan aberatsak diren jaki arinak (barazkiak, frutak eta zerealak). • Hortzak sarri garbitu. Antzeman abstinentzia-sintomak Denboraldi batean zenbait alterazio nabari ditzakezu: umore txarrez egoteko joera, kontzentratzeko zailtasuna, idorreria, logura edo insomnioa, apetitua areagotzea, pisua handitzea. Gogoratu: zenbat eta gehiago borrokatu erretzeko irrikarekin eta zenbat eta gutxiago egin, orduan eta indartsuago sentituko zara, konfiantza handiagoarekin, eta mendekotasuna ahulagoa izango da. Aldatu zure ohitura batzuk
  • 22. 22 Batzuetan erretzeko gogoa sumatuko duzu, baina ez urduritu, aurre egin diezaiokezu. Antsietatea igaro egiten da, eta tabakoa eta deribatuak kontsumitzeari uzteak dakartzan onurek bizitza osoan irauten dute. Erretzeko gogoa kontrolatzeko gomendioak • Edan baso bat ur eta gogoratu zergatik erabaki duzun erretzeari uztea. • Arnasa sakon hartu hiruzpalau aldiz, ahal dela aire zabalean (irten balkoira edo leihora). • Egin erlaxazio-ariketa bat eta errepikatu behar adina aldiz. Bilatu arreta galaraziko dizun jardueraren bat (denbora-pasak). • Begiratu erlojua; minutu erdi barru, erretzeko gogoa desagertzen joango da. • Eskatu laguntza zure konplizeari. • Une horiek gero eta gutxiago izango dira. Erreparatu zein egoeratan agertzen diren. Erlaxatzeko arnasketa-ariketak Dieta osasungarria mantentzeko jarraibideak 3. ZEURE ERABAKIARI EUSTEN Ohikoa da hainbat saiakera behar izatea behin betikora iritsi aurretik. Ahokada batzuk eman badituzu edo zigarroren bat erre baduzu, ez etsi eta ez sentitu errudun, eta saiatu berriro. Gogoratu saio bakoitzak prestatzen zaituela eta tabakorik gabe nola bizi ikasten laguntzen dizula. • Gogoratu zein urrun iritsi zaren. • Utzi erretzeari berehala. • Urrundu hori egitera bultzatu zaituen egoeratik eta eskatu laguntza konplizeari. • Gogoratu laguntza duzula. Zure Osasun Zentroan laguntza eskatu edo doako telefonora dei dezakezu. 944 00 75 73 4. KONTROLA BERRESKURATZEN
  • 23. 23 BIBLIOGRAFIA World Health Organization. Tobacco: Health benefits of smoking cessation. 25 February 2020. [2023ko maiatzean kontsultatua]. National Health Service. Benefits of stopping smoking. NHS inform [2023ko maiatzean kontsultatua]. Osasunaren Erakunde Panamerikarra. Guía para que las personas dejen de fumar. OPS: Washington DC, 2020. Health Canada. On the road to quitting. Guide to become a non-smoker. Health Canada: Otawa, 2021. Department of Health and Human Services. USA. What you need to kwon about quitting smoking. Advice from the surgeon general. Center for Disease Control, 2020. OHARRAK ORDUA LEKUA JARDUERA 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30