SlideShare a Scribd company logo
1 of 16
IZAKI BIZIDUNAK
IZAKI BIZIDUNAK
Izaki bizidunak gure planetan bizi diren izaki edo organismo guztiak dira, hau da, animaliak (baita
gizakiok ere), landareak, onddoak, bakterioak...
Bizirik ez dauden gauzei, berriz, objektuak deitzen diegu.
EZAUGARRIAK
Izaki bizidun oso ugari eta era askotakoak daude, eta horregatik ez da oso erraza guztientzat ondo
datorren definizio bat ematea; biologoek, bizia ikertzen duten zientzialariek ere, lanak dituzte
bizia zehazki zer den esateko; dena dela, badira ezaugarri batzuk izaki bizidun guztiengan topatzen
ditugunak:
● Jaio egiten dira
● Elikatzen dira
● Ugaltzen dira
● Hiltzen dira
Izaki bizidun guztiek eduki behar dituzte bost ezaugarri horiek, izaki biziduntzat jotzeko; hala ere,
zientzialari guztiak ez daude erabat ados horretan. Esate baterako, birusek ezin dituzte beste birus
batzuk sortu, ezin dira ugaldu; bakarrik, beste izaki bizidun batzuen zelulak behartzen dituzte beste
birus batzuk sortzeko.
ZELULA
Izaki bizidun asko eta asko daude munduan, eta guztiok zelulaz osaturik daude.
Zelula da, beraz, izaki bizidunen oinarrizko unitatea.
Ia kasu gehienetan zelulak oso txikiak dira, eta mikroskopio bidez baino ezin ditugu
ikusi.
“Mamu” zelula Nerbio-sistemako zelula,
neurona
Odolaren zelulak: globulu
gorriak/zuriak
Kortxoaren zelulak
IZAKI ZELULABAKARRAK eta ZELULANITZAK
Badira zelula bakar bateko bizidun
zelulabakarrak edo unizelularrak
eta baita zelula askoko zelulanitzak
edo plurizelularrak ere, baina
guztietan zelula da bizidun guztien
oinarria.
Bizidun plurizelular konplexuenetan, zelulak elkartu egiten dira, eta eginkizun jakin
baterako moldatu: zelulek ehunak sortzen dituzte.
Gero, izaki bizidunaren bizi-funtzioak osatu ahal izateko, ehunek organoak osatzen dituzte;
organoek (bihotza, birikak, gibela, hezurrak, giharreak…), sistemak (muskulu-sistema,
hezur-sistema, nerbio-sistema, sistema-endokrino...); eta horiek, aparatuak (digestio-
aparatua, iraitz-aparatua, lokomozio-aparatua...).
*Gizakiok, adibidez, 60 eta 90 bilioi bitarte zelula ditugu helduak garenean.*
ZELULAREN ATALAK
Ohiko zelula bat aztertuz gero, hiru atal nagusi aurkituko genituzke:
● Mintza. Geruza mehe bat da, zelula berezi eta babestu egiten du inguratzen duen
girotik.
● Zitoplasma. Zelularen osagai nagusia da, zelularen “gorputza”, mintzaren barnean
dagoen gelatinazko masa. Zelularen bizi funtzioetan paper garrantzitsua du.
● Nukleoa. Zitoplasmaren barnean kokatzen da, masa osoaren barruan mintz batez
bereizturik. Zelularen jarduerak kontrolatzen ditu, eta zelularen “ordenadore-
zentroa” dela esan dezakegu.
Dena dela, zelula guztiek ez dute ohiko zelula horren eredua betetzen.
ZELULA PROKARIOTOAK
Gaur egun, sailkapen hau egin ohi da zelula moten artean:
Zelula prokariotoak. Nukleorik ez dutenak dira zelula prokariotoak, eta bakterio
(mikrobio ere) izeneko bizidunek izaten dituzte era horretako zelulak.
Bakterioek izaki oso
sinpleak dira, forma
anitzekoak, eta naturan
oso zabalduak daude bai
lurzoruan eta uretan, bai
gizaki eta animalien
barrunbeetan ere.
Bakterio
ZELULA EUKARIOTOAK
Zelula eukariotoak. Nukleoa duten zelulak dira, eta bizidun gehienek izaten dituzte,
alga batzuek, onddoek, landareek eta animaliek esate baterako.
Zelula eukarioto guztiak ez dira berdinak.
Oro har, bi zelula-mota daudela esan genezake: landare-zelulak eta animalia-zelulak.
Landare-zelulek eta animalia-zelulek antzeko egitura dute, baina baita bereizten
dituzten ezaugarri batzuk ere:
Landare-zelulak zelula-mintza inguratzen duen pareta sendoa izaten du, bakuolo handiak
eta kloroplastoak (fotosintesia egin ahal izateko klorofila korpuskuluak).
Animalia-zelulak mintz meharra eta malgua du, bakuolo txikiak, eta ez du klorofila-
korpuskulurik.
Landare-zelulek baino forma irregularragoak izaten dituzte animalia-zelulek.
LANDARE eta ANIMALIA ZELULAK
ZELULAREN BIZI FUNTZIOAK
Oinarrizko bizi unitateak izanik, zelulak bizidunek burutzen dituzten funtzio nagusiak
ere burutzen ditu: nutrizioa, ugalketa eta estimuluen aurreko erantzuna.
● Nutrizioa: zelula guztiek inguruneko substantziak hartzen dituzte haien prozesu
metabolikoak osatzeko.
Bizidun zelulabakarrek (mikrobioek) elikagaiak zuzenean hartzen dituzte bizi diren
ingurugirotik. Zelula mintza zeharkatzerakoan zelula barnealdera pasatzen dira.
Bizidun zelulaniztunetan, aldiz, elikagaiak –zelula guztietara iritsi aurretik– irentsita,
eraldatuta eta garraiatuta (odolaren bidez) izan behar dira, bizidun horiek dituzten
organo eta sistemen bidez.
UGALKETA
● Ugalketa: Zelulek ugaltzeko gaitasuna dute. Haien buruaren kopiak
egiteko gai dira, beraz.
Zelula berriak zelula zaharrak zatitzerakoan sortzen dira, eta prozesu
horretan material genetikoa (kromosometan dagoena eta zelula zuzen
funtzionatzeko informazio osoa duena) zelula zaharretatik zelula
berrietara pasatzen da, bikoiztuta izan ondoren.
Organismo eukariotoetan zatiketa zelularra mitosiaren bidez burutzen da.
HARREMAN FUNTZIOA
Sentikortasuna: kanpoko estimuluen aurrean zelulek ematen duten erantzuna da
sentikortasuna. Estimulu horiek fisikoak edo kimikoak izan daitezke.
Emandako erantzuna mota askotakoa da: substantzia baten jariaketa, kiste baten
eraketa, mugimendua, zelula mintzaren iragazkortasunaren (gorputz solido baten
hutsuneetatik zerbait igaro) aldaketak, etab.
BIZIDUNEN SAILKAPENA
Bizidunak sailkatzeko modu ezagunena hau da: izaki bizidunen bost erreinuak.
● Moneroak: zelulabakarrak eta prokariotoak dira, hau da, ez dute nukleorik eta material genetikoa
zitoplasman sakabanaturik dago. Autotrofoak edo heterotrofoak izan daitezke. Zelulabakarrak
direnez, ez dute ehunik. Bakterioak eta arkeobakterioak erreinu honetakoak dira (prokariotoak
baitira)
● Protistoak: protistoak zelulabakarrak edo zelulanitzak dira, eta eukariotoak dira, hau da, nukleo
zelularra dute eta nukleo horretan dago pilatuta material genetikoa. Autotrofoak edo heterotrofoak
izan daitezke. Ez dute ehunik. Protozooak eta algak erreinu honetakoak dira.
● Onddoak: onddoak zelulabakarrak edo zelulanitzak dira, eta eukariotoak dira. Denak dira
heterotrofoak eta ez dute ehunik. Deskonposizioan dauden materialetaz ere elika daitezke.
Perretxikoak eta legamiak esaterako, onddoak dira. Ez dute mugitzeko gaitasunik.
● Landareak: zelulanitzak dira eta eukariotoak, eta animalien antzeko konposizio kimikoa dute.
Autotrofoak dira, fotosintesia egiten dutelako. Horregatik dira garrantzitsuak atmosferako oxigeno
kopurua mantentzeko. Ehunak dituzte eta ez dute mugitzeko gaitasunik. Goroldioak, belarra,
landare loredunak eta zuhaitzak dira landareak.
● Animaliak: zelulanitzak, eukariotoak eta heterotrofoak dira. Ehunak dituzte eta mugitzeko
gaitasuna. Gizakia, (gure espeziea) erreinu honetakoa da, eta baita gainontzeko ornodun eta
ornogabeak ere.
ERREINUAK
ZELULA-
MOTA
ZELULA-KOPURUA ADIBIDEAK NUTRIZIO MOTA
MONEROAK Prokariotoa Unizelularrak Bakterioak Batzuk autotrofoak eta
besteak heterotrofoak
PROTISTOAK Eukariotoa Batzuk Zelulabakarrak eta
beste batzuk zelulaniztunak
Protozooak eta
algak
Batzuk autotrofoak eta
besteak heterotrofoak
ONDDOAK Eukariotoa Batzuk Zelulabakarrak eta
beste batzuk zelulanitzak
Legamiak, lizunak,
perretxikoak eta
likenak
Denak Heterotrofoak
LANDAREAK Eukariotoa Plurizelularrak Landareak Denak Autotrofoak
ANIMALIAK Eukariotoa Plurizelularrak Animaliak Denak Heterotrofoak
I
Z
A
K
I
B
I
Z
I
D
U
N
A

More Related Content

Similar to 3. ZIKLOA: IZAKI BIZIDUNAK+ZELULAK+MOTAK .pptx

Izaki bizidunak / galdera batzuekin
Izaki bizidunak / galdera batzuekinIzaki bizidunak / galdera batzuekin
Izaki bizidunak / galdera batzuekinApuntes300
 
Izaki bizidunen 1 dbh
Izaki bizidunen 1 dbhIzaki bizidunen 1 dbh
Izaki bizidunen 1 dbhIdoia Miranda
 
111_4.froga axular lizeoa.ppt
111_4.froga axular lizeoa.ppt111_4.froga axular lizeoa.ppt
111_4.froga axular lizeoa.pptElhuyarOlinpiada
 
111_4.froga axular lizeoa.ppt
111_4.froga axular lizeoa.ppt111_4.froga axular lizeoa.ppt
111_4.froga axular lizeoa.pptbinovo
 
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)fjzumarraga
 
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)agorria
 
108_4.froga.ppt
108_4.froga.ppt108_4.froga.ppt
108_4.froga.pptbinovo
 
4 Izaki bizudunen antolaketa
4 Izaki bizudunen antolaketa4 Izaki bizudunen antolaketa
4 Izaki bizudunen antolaketaMargaGutierrez
 
Power point finala 2 B. 2 DBH alaitz
Power point finala 2 B. 2 DBH alaitzPower point finala 2 B. 2 DBH alaitz
Power point finala 2 B. 2 DBH alaitzIzaskun Jorajuria
 
Protozooak1
Protozooak1Protozooak1
Protozooak1Nekane
 
Mikroorganismoak.ppt (3)
Mikroorganismoak.ppt (3)Mikroorganismoak.ppt (3)
Mikroorganismoak.ppt (3)arantza.badaia
 

Similar to 3. ZIKLOA: IZAKI BIZIDUNAK+ZELULAK+MOTAK .pptx (20)

Gizakia eta osasuna
Gizakia eta osasunaGizakia eta osasuna
Gizakia eta osasuna
 
Izaro
IzaroIzaro
Izaro
 
Izaki bizidunak / galdera batzuekin
Izaki bizidunak / galdera batzuekinIzaki bizidunak / galdera batzuekin
Izaki bizidunak / galdera batzuekin
 
Maddi
MaddiMaddi
Maddi
 
Izaki bizidunen 1 dbh
Izaki bizidunen 1 dbhIzaki bizidunen 1 dbh
Izaki bizidunen 1 dbh
 
111_4.froga axular lizeoa.ppt
111_4.froga axular lizeoa.ppt111_4.froga axular lizeoa.ppt
111_4.froga axular lizeoa.ppt
 
111_4.froga axular lizeoa.ppt
111_4.froga axular lizeoa.ppt111_4.froga axular lizeoa.ppt
111_4.froga axular lizeoa.ppt
 
Ibai
IbaiIbai
Ibai
 
Laburpena leire
Laburpena leireLaburpena leire
Laburpena leire
 
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
 
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
 
Zelulak
ZelulakZelulak
Zelulak
 
108_4.froga.ppt
108_4.froga.ppt108_4.froga.ppt
108_4.froga.ppt
 
108_4.froga.ppt
108_4.froga.ppt108_4.froga.ppt
108_4.froga.ppt
 
Jone izaki bizidunak
Jone izaki bizidunakJone izaki bizidunak
Jone izaki bizidunak
 
Birpasa
BirpasaBirpasa
Birpasa
 
4 Izaki bizudunen antolaketa
4 Izaki bizudunen antolaketa4 Izaki bizudunen antolaketa
4 Izaki bizudunen antolaketa
 
Power point finala 2 B. 2 DBH alaitz
Power point finala 2 B. 2 DBH alaitzPower point finala 2 B. 2 DBH alaitz
Power point finala 2 B. 2 DBH alaitz
 
Protozooak1
Protozooak1Protozooak1
Protozooak1
 
Mikroorganismoak.ppt (3)
Mikroorganismoak.ppt (3)Mikroorganismoak.ppt (3)
Mikroorganismoak.ppt (3)
 

3. ZIKLOA: IZAKI BIZIDUNAK+ZELULAK+MOTAK .pptx

  • 2. IZAKI BIZIDUNAK Izaki bizidunak gure planetan bizi diren izaki edo organismo guztiak dira, hau da, animaliak (baita gizakiok ere), landareak, onddoak, bakterioak... Bizirik ez dauden gauzei, berriz, objektuak deitzen diegu. EZAUGARRIAK Izaki bizidun oso ugari eta era askotakoak daude, eta horregatik ez da oso erraza guztientzat ondo datorren definizio bat ematea; biologoek, bizia ikertzen duten zientzialariek ere, lanak dituzte bizia zehazki zer den esateko; dena dela, badira ezaugarri batzuk izaki bizidun guztiengan topatzen ditugunak: ● Jaio egiten dira ● Elikatzen dira ● Ugaltzen dira ● Hiltzen dira Izaki bizidun guztiek eduki behar dituzte bost ezaugarri horiek, izaki biziduntzat jotzeko; hala ere, zientzialari guztiak ez daude erabat ados horretan. Esate baterako, birusek ezin dituzte beste birus batzuk sortu, ezin dira ugaldu; bakarrik, beste izaki bizidun batzuen zelulak behartzen dituzte beste birus batzuk sortzeko.
  • 3. ZELULA Izaki bizidun asko eta asko daude munduan, eta guztiok zelulaz osaturik daude. Zelula da, beraz, izaki bizidunen oinarrizko unitatea. Ia kasu gehienetan zelulak oso txikiak dira, eta mikroskopio bidez baino ezin ditugu ikusi. “Mamu” zelula Nerbio-sistemako zelula, neurona Odolaren zelulak: globulu gorriak/zuriak Kortxoaren zelulak
  • 4. IZAKI ZELULABAKARRAK eta ZELULANITZAK Badira zelula bakar bateko bizidun zelulabakarrak edo unizelularrak eta baita zelula askoko zelulanitzak edo plurizelularrak ere, baina guztietan zelula da bizidun guztien oinarria. Bizidun plurizelular konplexuenetan, zelulak elkartu egiten dira, eta eginkizun jakin baterako moldatu: zelulek ehunak sortzen dituzte. Gero, izaki bizidunaren bizi-funtzioak osatu ahal izateko, ehunek organoak osatzen dituzte; organoek (bihotza, birikak, gibela, hezurrak, giharreak…), sistemak (muskulu-sistema, hezur-sistema, nerbio-sistema, sistema-endokrino...); eta horiek, aparatuak (digestio- aparatua, iraitz-aparatua, lokomozio-aparatua...). *Gizakiok, adibidez, 60 eta 90 bilioi bitarte zelula ditugu helduak garenean.*
  • 5. ZELULAREN ATALAK Ohiko zelula bat aztertuz gero, hiru atal nagusi aurkituko genituzke: ● Mintza. Geruza mehe bat da, zelula berezi eta babestu egiten du inguratzen duen girotik. ● Zitoplasma. Zelularen osagai nagusia da, zelularen “gorputza”, mintzaren barnean dagoen gelatinazko masa. Zelularen bizi funtzioetan paper garrantzitsua du. ● Nukleoa. Zitoplasmaren barnean kokatzen da, masa osoaren barruan mintz batez bereizturik. Zelularen jarduerak kontrolatzen ditu, eta zelularen “ordenadore- zentroa” dela esan dezakegu. Dena dela, zelula guztiek ez dute ohiko zelula horren eredua betetzen.
  • 6. ZELULA PROKARIOTOAK Gaur egun, sailkapen hau egin ohi da zelula moten artean: Zelula prokariotoak. Nukleorik ez dutenak dira zelula prokariotoak, eta bakterio (mikrobio ere) izeneko bizidunek izaten dituzte era horretako zelulak. Bakterioek izaki oso sinpleak dira, forma anitzekoak, eta naturan oso zabalduak daude bai lurzoruan eta uretan, bai gizaki eta animalien barrunbeetan ere. Bakterio
  • 7. ZELULA EUKARIOTOAK Zelula eukariotoak. Nukleoa duten zelulak dira, eta bizidun gehienek izaten dituzte, alga batzuek, onddoek, landareek eta animaliek esate baterako. Zelula eukarioto guztiak ez dira berdinak. Oro har, bi zelula-mota daudela esan genezake: landare-zelulak eta animalia-zelulak. Landare-zelulek eta animalia-zelulek antzeko egitura dute, baina baita bereizten dituzten ezaugarri batzuk ere:
  • 8. Landare-zelulak zelula-mintza inguratzen duen pareta sendoa izaten du, bakuolo handiak eta kloroplastoak (fotosintesia egin ahal izateko klorofila korpuskuluak). Animalia-zelulak mintz meharra eta malgua du, bakuolo txikiak, eta ez du klorofila- korpuskulurik. Landare-zelulek baino forma irregularragoak izaten dituzte animalia-zelulek. LANDARE eta ANIMALIA ZELULAK
  • 9. ZELULAREN BIZI FUNTZIOAK Oinarrizko bizi unitateak izanik, zelulak bizidunek burutzen dituzten funtzio nagusiak ere burutzen ditu: nutrizioa, ugalketa eta estimuluen aurreko erantzuna. ● Nutrizioa: zelula guztiek inguruneko substantziak hartzen dituzte haien prozesu metabolikoak osatzeko. Bizidun zelulabakarrek (mikrobioek) elikagaiak zuzenean hartzen dituzte bizi diren ingurugirotik. Zelula mintza zeharkatzerakoan zelula barnealdera pasatzen dira. Bizidun zelulaniztunetan, aldiz, elikagaiak –zelula guztietara iritsi aurretik– irentsita, eraldatuta eta garraiatuta (odolaren bidez) izan behar dira, bizidun horiek dituzten organo eta sistemen bidez.
  • 10. UGALKETA ● Ugalketa: Zelulek ugaltzeko gaitasuna dute. Haien buruaren kopiak egiteko gai dira, beraz. Zelula berriak zelula zaharrak zatitzerakoan sortzen dira, eta prozesu horretan material genetikoa (kromosometan dagoena eta zelula zuzen funtzionatzeko informazio osoa duena) zelula zaharretatik zelula berrietara pasatzen da, bikoiztuta izan ondoren. Organismo eukariotoetan zatiketa zelularra mitosiaren bidez burutzen da.
  • 11. HARREMAN FUNTZIOA Sentikortasuna: kanpoko estimuluen aurrean zelulek ematen duten erantzuna da sentikortasuna. Estimulu horiek fisikoak edo kimikoak izan daitezke. Emandako erantzuna mota askotakoa da: substantzia baten jariaketa, kiste baten eraketa, mugimendua, zelula mintzaren iragazkortasunaren (gorputz solido baten hutsuneetatik zerbait igaro) aldaketak, etab.
  • 12. BIZIDUNEN SAILKAPENA Bizidunak sailkatzeko modu ezagunena hau da: izaki bizidunen bost erreinuak. ● Moneroak: zelulabakarrak eta prokariotoak dira, hau da, ez dute nukleorik eta material genetikoa zitoplasman sakabanaturik dago. Autotrofoak edo heterotrofoak izan daitezke. Zelulabakarrak direnez, ez dute ehunik. Bakterioak eta arkeobakterioak erreinu honetakoak dira (prokariotoak baitira) ● Protistoak: protistoak zelulabakarrak edo zelulanitzak dira, eta eukariotoak dira, hau da, nukleo zelularra dute eta nukleo horretan dago pilatuta material genetikoa. Autotrofoak edo heterotrofoak izan daitezke. Ez dute ehunik. Protozooak eta algak erreinu honetakoak dira. ● Onddoak: onddoak zelulabakarrak edo zelulanitzak dira, eta eukariotoak dira. Denak dira heterotrofoak eta ez dute ehunik. Deskonposizioan dauden materialetaz ere elika daitezke. Perretxikoak eta legamiak esaterako, onddoak dira. Ez dute mugitzeko gaitasunik. ● Landareak: zelulanitzak dira eta eukariotoak, eta animalien antzeko konposizio kimikoa dute. Autotrofoak dira, fotosintesia egiten dutelako. Horregatik dira garrantzitsuak atmosferako oxigeno kopurua mantentzeko. Ehunak dituzte eta ez dute mugitzeko gaitasunik. Goroldioak, belarra, landare loredunak eta zuhaitzak dira landareak. ● Animaliak: zelulanitzak, eukariotoak eta heterotrofoak dira. Ehunak dituzte eta mugitzeko gaitasuna. Gizakia, (gure espeziea) erreinu honetakoa da, eta baita gainontzeko ornodun eta ornogabeak ere.
  • 13. ERREINUAK ZELULA- MOTA ZELULA-KOPURUA ADIBIDEAK NUTRIZIO MOTA MONEROAK Prokariotoa Unizelularrak Bakterioak Batzuk autotrofoak eta besteak heterotrofoak PROTISTOAK Eukariotoa Batzuk Zelulabakarrak eta beste batzuk zelulaniztunak Protozooak eta algak Batzuk autotrofoak eta besteak heterotrofoak ONDDOAK Eukariotoa Batzuk Zelulabakarrak eta beste batzuk zelulanitzak Legamiak, lizunak, perretxikoak eta likenak Denak Heterotrofoak LANDAREAK Eukariotoa Plurizelularrak Landareak Denak Autotrofoak ANIMALIAK Eukariotoa Plurizelularrak Animaliak Denak Heterotrofoak
  • 14.
  • 15.