SlideShare a Scribd company logo
1 of 66
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
ZELULA.
Zelula bizitzaren
oinarrizko unitatea da.
Izaki bizidun guztiak
zelulaz osaturik daude.
Teoria zelularrak
honela dio:
• Izaki bizidun guztiak
zelulaz osatuta daude.
• Zelulak dira bizidunak
osatzen dituzten
oinarrizko unitate
funtzionalak eta
egiturazkoak.
• Zelula guztiak beste
zelula batetik datoz.
Bizidunak, zelula
kopuruaren arabera, bi
eratakoak dira:
 Zelulabakarrak.
 Zelulanitzak.
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Zelula guztiek hiru atal
nagusi dituzte:
• Mintz plasmatikoa. Zelula
inguratzen duen bildukia.
• Zitoplasma. Likido likatsu
batek eta bere baitan dituen
organuluek osatzen dute.
• Material genetikoa.
Gehienetan ADNa da
informazioa duen molekula
eta kromosomak eratzen
ditu.
Egitura aldetik bi zelula
mota nagusi bereizten dira:
 Zelula prokariotikoa.
 Zelula eukariotikoa.
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Zelula prokariotikoa zelula
sinpleena da. Horrelako zelula
dute bakterioek. 1 eta 10
mikra artean neurtzen dute.
Zelula honen ezaugarri
nagusia ADNa (kromosoma)
zitoplasman sakabanatuta
dagoela da, hau da, ez dago
nukleo baten barruan
babesturik. Zelula mota honen
atal nagusiak hauek dira:
Mintz plasmatikoa: zelula
inguratzen duen geruza da.
Muga horrek zelulari forma
ematen dio eta zelula eta
ingurunearen arteko trukea
kontrolatzen du.
Zelula-pareta: mureina
izeneko substantzia batek
osatzen du eta zelulari babesa
ematen dio.
ZELULA PROKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
• Material genetikoa:
gehienetan ADN molekula
bat izaten da, baina, kasu
batzuetan, ARNa izaten
da. Material genetioa
zitoplasman aurkitzen da,
eta zelularen aktibitatea
kontrolatzen du. Bakterioa
nolakoa den zuzentzen du.
•Erribosomak: proteinak
ekoizten dituzte.
•Mesosomak: mintz
plasmatikoa zitoplasma
barrura sartzen den
guneak dira. Bakterioen
nutriziarekin zerikusia
dute.
ZELULA PROKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Bakterioek forma asko izaten
dituzte. Forma hori bakterio-
paretaren araberakoa da.
Formarik arruntenak hauek
dira:
Baziloak:makila itxurakoak
Kokoak:esfera itxurakoak
Espiriloak: kiribilak
Bibrioak: koma itxurakoak
ZELULA PROKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Zelula prokariotikoek,
izaki bizidun guztiek
bezala, hiru bizi-funtzio
betetzen dituzte:
Nutrizio-funtzioa.
Erlazio-funtzioa.
Ugalketa-funtzioa.
ZELULA PROKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Nutrizio-funtzioari
esker eskuratzen dute
behar duten materia
eta energia. Energia
hori ATP moduan
gordetzen dute. Bi
eratako nutrizioa bereiz
daiteke:
Autotrofoa: nutrizio
hau duten bakterioek
argiaren energia erabil
dezakete ingurunetik
hartzen duten materia
ez-organikoarekin behar
duten materia organikoa
ekoizteko.
ZELULA PROKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
• Heterotrofoa: beste
izaki bizidunen materia
organikoa behar dute
beraien materia
organikoa ekoizteko.
Batak zein besteak
aerobikoak edo
anaerobikoak izan
daitezke. Lehenengoek
oxigenoa beharrezkoa
dute bizitzeko.
Anaerobikoek ez dute
oxigenorik behar
energia lortzeko eta
batzuk hil egin daitezke
oxigenoa duen
ingurunean.
ZELULA PROKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Erlazio-funtzioaren bidez
bakterioak konturatzen dira zer
gertatzen den bere ingurunean eta
erantzun bat ematen dute.
Erantzun horiek bi eratakoak izan
daitezke:
Taktismoak: mugimenduak dira.
Mugimendu horiek estimuluaren
norantzan (positiboak) edo aurkako
norantzan (negatiboak) izan
daitezke.
Esporak eratzea: inguruneko
baldintzak txarrak direnean estalki
gogor batekin biltzen dira. Horrela
babesturik luzaro egon daitezke
eta baldintzak onak direnean hozitu
egiten dira, hau da, bizi-prozesuak
suspertu egiten dira, puztu egiten
da eta estalkia apurtzen zaio.
ZELULA PROKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Ugalketa-funtzioari esker jatorrizko bakterioaren berdinak diren bi zelula alaba
lortzen dira. Inguruneko baldintzak ezin hobeak direnean bakterioak hogeita hamar
minuturo ugaltzen dira. Ugalketak bi fase ditu:
 Aldi aktiboa.
 Aldi geldoa.
Aldi aktiboan zatiketa zelularra gertatzen da.
ZELULA PROKARIOTIKOA
Aldi geldoan zelula elikatu, hazi eta hurrengo zatiketarako prestatzen da.
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Zelula eukariotikoen
ezaugarri nagusia
nukleoa dutela da. 10
eta 100 mikra artean
neurtzen dute.
Landare-zelulen eta
animalia-zelulen
artean badaude
zenbait
desberdintasun, baina
egitura oso antzekoa
dute. Zelula
eukariotiko guztiek
ondoko atalak
dituzte:
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
ZELULA EUKARIOTIKOA
Zelula eukariotikoen
ezaugarri nagusia
nukleoa dutela da. 10
eta 100 mikra artean
neurtzen dute.
Landare-zelulen eta
animalia-zelulen
artean badaude
zenbait
desberdintasun, baina
egitura oso antzekoa
dute. Zelula
eukariotiko guztiek
ondoko atalak
dituzte:
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Zelula mintz batez
inguratuta dago eta bi
atal nagusi ditu: nukleoa
eta zitoplasma. Estalki
nuklearrak nukleoa eta
zitoplasma mugatzen
ditu.
Mintz plasmatikoa zelula
inguratzen duen geruza
da. Kanpo-
ingurunearekin
substantzien trukea
kontrolatzen du.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Zelula-pareta landare-
zeluletan bakarrik
aurkitzen da. Zelulosa
da bere osagai nagusia.
Zelulari zurruntasuna
eta sendotasuna ematen
dizkio.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Zitoplasma.
Substantzia likido lirdingatsua
da. Bertan zelularen
organuluak eta zelularen
metabolismoan sortzen diren
substantziak aurki ditzakegu.
Mikroskopio elektronikoa
erabiltzean, zitoplasma
inguratzen mintz zelularra eta
zitoplasmaren barrukoa
ikusten da. Zitoplasmaren
barruan honako egiturak ageri
dira: erretikulu
endoplasmatikoa (bikortsua
edo leuna), erribosomak,
lisosomak, zentrioloak,
mitokondrioak, bakuoloak,
Golgiren aparatua eta
kloroplastoak.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Erribosomak zitoplasman
zehar egitura aske moduan
edo erretikulu
endoplasmatiko bikortsuari
erantsita, nahiz isolatuta,
nahiz kateatuta, agertzen
dira zeluletan, polisoma
deituriko egitura eratuz. Bi
atalki globular ezberdin
ikusten dira mikroskopio
elektronikoaz behaturik.
Erribosomek proteinen
sintesia egiten dute.
Horretarako polisoma eran
egotea beharrezkoa da.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Erretikulu
endoplasmatiko
bikortsua (EEB) hodiska
sare batez osatuta dago.
Haren atal
garrantzitsuenetako bat
erribosomekin
tapizatuta dago. Honek
proteinen sintesia eta
jariaketa egiten du.
Horrela, sintetizatzen
diren proteinak pilatu
egiten dira, bertan
gordetzeko edota,
egitura hau
aprobetxatuz, zelula
osoan zehar garraiatuak
izateko. Egitura hau
proteinen sintesi eta
jariaketan
espezializatuta dauden
zeluletan ageri da.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Erretikulu endoplasmatiko
leunak (EEL) bilketa eta
garraio-lanetan parte
hartzeaz gain, sintesi-lanak
ere egiten ditu, lipidoena
bereziki. Leku horretan
lipido batzuk (hormona
esteroideak hain zuzen)
sintetizatzen dira. Bertan
sintetizatzen diren gaiak
eta kanpotik etorritakoak
sare honetan zehar garraia
daitezke eta normalean
Golgiren aparatura joaten
dira. Orokorrean, zelula
guztietan ez da EEL
garrantzitsurik agertzen,
baina lipidoen sintesian
espezializatuta dauden
zeluletan garrantzi handia
du, adibidez, hormona
esteroideak jariatzen
dituzten zeluletan, gibelean
eta gonadetan.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Golgiren aparatua ez da
egitura finko bat,
dinamikoa baizik eta
bere itxura zelularen
egoera funtzionalaren
araberakoa da. Egitura
hau sarritan
zentrosomaren inguruan
kokatzen da eta sakulu
multzo batez osatuta
dago. Sakulu hauek
mintz bakar batez
inguratuta daude eta
taldeka metatzen dira,
diktiosoma deritzon
egitura eratuz.
Diktiosomaren
ingurunean sakuluen
banaketatik eratutako
besikula globular asko
ageri dira.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Bere funtzioa, alde batetik,
erretikulu endoplasmatiko
bikortsuan sintetizatzen diren
proteinak besikulen bidez
gordetzea da, zenbait
erreserba-organulu eratuz, eta
bestetik, gai batzuen sintesia
ere egin dezakete. Azkenik,
garraio-funtzio garrantzitsua
betetzen du. Golgiren
aparatuan sortzen diren gaiak,
besikuletara pasatzean,
zitoplasman zehar mugitu edo
organulu berri (lisosoma edo
jariaketaren besikulak,
bereziki) bihur daitezke.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Lisosomak mintz bakar
batez mugatutako
egiturak dira eta
itxuraz aldakorrak.
Lisosomen barruan 40
entzimak ageri dira.
Beren mintzaren
barnealdea geruza lodi
batez estalita dago,
autodigestioa gerta ez
dadin.
Lisosomen jatorria
Golgiren aparatuan dago
eta hidrolasen sintesia
EEBn egiten da, Golgiren
aparatura garraiatuak
izanik, eta hemen
jariozko besikula
moduan zitoplasmara
askatzen dira.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Haien funtzioa entzimen
gordeleku izatea eta,
endozitosiz eraturiko
fagosomekin kontaktuan
jartzen direnean,
digestioa egitea da.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3.DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Mitokondriak itxura
anitzeko organuluak
dira, baina jeneralki,
biribilduak edo zigarro
itxurakoak dira.
Mugikorrak dira eta
energia beharrezkoa
den lekuetan kokatzen
dira. Haien kopurua ez
da berdina zelula
guztietan; esaterako,
gibeleko zeluletan 2.000
mitokondria inguru ageri
dira eta beste zelulek
mitokondria gutxi dute.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Mintz bikoitza dute eta
barne-mintzetik
tolestura batzuk
{gandor mitokondrialak}
ateratzen dira. Haien
funtzioa zelulak behar
duen energia sortzea da,
nahiz eta sintesi-
prozesuak ere burutu
(gantz azidoena eta
zenbait proteinarena).
Gibel-zeluletan eta
muskulu-zeluletan
anitzak dira.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Zentrioloak zilindro
itxurako bi egitura dira,
perpendikularki
kokatuak eta nukleoaren
inguruan agerten dira.
Zatiketa zelularrean
parte hartzen dute
zelula alabentzako
kromosomen banaketan.
Zelulen mugimenduetan
ere parte hartzen dute.
Animalia-zeluletan
bakarrik azaltzen dira.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Kloroplastoak landare-
zeluletan bakarrik
azaltzen dira. Klorofila
izeneko pigmentu bati
esker landareei kolore
berdea ematen diete.
Organulu hauek
fotosintesia egiten dute.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Bakuoloak hainbat
substantzia gordetzeko
erabiltzen diren
biltegiak dira. Landare-
zeluletan bakuoloak
ugariagoak eta
handiagoak dira.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Zelularen nukleoak
egitura esferikoa du
gehienetan.Nukleo-mintza
bidez zitoplasmatik bananduta
ageri da. Honek erretikulu
endoplasmatikoaren
estalkiaren antz handia du eta
zulatuta dago zitoplasma eta
nukleoplasmaren gaien
elkartrukea ahalbidetzeko.
Bere tamaina, nahiz eta
aldakorra izan, zitoplasmaren
tamainarekin erlazionatuta
dago. Zelula gehienak
mononuklearrak dira, hots,
nukleo bakar bat aurkezten
dute, baina kasu batzuetan
binukleatuak edo
polinukleatuak dira.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Nukleoan substantzia
ugari ageri dira baina
garrantzitsuenak azido
desoxirribonukleikoa
(ADN) eta ARN dira,
hauek giza zelularen
material genetikoa
eramaten baitute eta
material hori belaunaldiz
belaunaldi transmititzen
da. Egoera arruntean,
ADNa kromatina moduan
agertzen da, hau da,
hedatuta agertzen da,
baina nukleoa mitosian
sartzen denean,
kromatina kondentsatu
egiten da eta
kromosomak ikuskor
bihurtzen dira.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Giza zelularen kasuan, 22
kromosoma-bikote daude,
gehi bi kromosoma sexual,
berdinak emakumearen
kasuan (XX) eta ezberdinak
gizonarenean (XY). Beraz,
zelula batean 46 kromosoma
daude eta espermatozoide
eta obuluetan erdia (23),
zelula haploideak baitira.
Nukleoan egitura esferiko
batzuk ere ageri dira,
nukleoloak; ARN eta
proteinen metaketak dira eta
ziklikoki agertzen dira,
banaketa zelularrean
desagertu egiten baitira,
banaketa zelularra bukatu
ondoren berriro agertzeko.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Zelula eukariotikoek ere
3 bizi-funtzioak
betetzen dituzte:
Nutrizio-funtzioa
Nutrizioari esker
zelulek materia eta
energia lortzen dute.
Materia behar dute
hazteko eta energia
bere aktibitate guztiak
aurrera eramateko.
Energia hori ATP
molekulatik lortzen
dute.
Bi nutrizio-mota bereiz
ditzakegu: autotrofoa
eta heterotrofoa.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Nutrizio autotrofoan
zelulek materia
organikoa ekoizten dute
materia ez-organikoa
erabiliz eta energia-
iturri bat erabiliz.
Landareek lurreko ura
eta gatz mineralak,
aireko karbono dioxidoa
eta Eguzkiaren argi-
energia baliatzen
dituzte materia
organikoa
sintetizatzeko. Prozesu
honi fotosintesia
deritzo. Fotosintesia
kloroplastoetan
gertatzen da eta
materia organikoaz gain,
oxigenoa ere eskuratzen
da.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Ondoren, materia organikoa mitokondrioetara joaten da eta, oxigenoarekin
konbinatuz, energia ekoizten da. Ekintza hori arnasketa zelularra da, eta
ATP eta karbono dioxidoa sortzen dira. Karbono dioxidoaren parte bat
kanporatu egiten da eta beste bat zelulan gelditzen da fotosintesian
erabiltzeko.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Nutrizio heterotrofoan bizidunek beste bizidunen materia organikoa erabiltzen
dute bere materia organikoa eta energia lortzeko. Materia organikoaren parte bat
eta kanpotik hartutako oxigenoa mitokondrioetan konbinatzen dira, eta ATP eta
karbono dioxidoa ekoizten dira.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Erlazio-funtzioari esker
zelulek kanpo-estimuluak
edo kinadak hautemateko
eta erantzuna emateko gai
dira. Kinada horiek argia,
tenperatura, substantzia
kimikoak... izan daitezke.
Zelulek eman dezaketen
erantzunik arruntena
taktismo izeneko higidurak
dira. Taktismoak
positiboak edo negatiboak
izan daitezke.
Higitzeko mekanismoak:
Flageloak
Zilioak
Pseudopodoak
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Ugalketa-funtzioari
esker, zelula bakar
batetik bi zelula guztiz
berdinak sortzen dira.
Izaki zelulabakarrak
zatitzen direnean beste
ale bat sortzen da. Izaki
zelulanitzetan, aldiz,
izakiak hazi egiten dira
eta hiltzen diren zelulak
ordezkatu egiten dira.
Zelulen bizitzan bi aldei
bereizten dira:
Interfasea.
Zatiketa zelularra
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Interfasea bi
zatiketa zelularren
arteko aldia da. Fase
honetan zelula elikatu
eta hazi egiten da.
Interfasearen
amaieran zelulek
kromosoma guztiak
bikoiztu egiten
dituzte.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Zatiketa zelularrean
zelula ama bakar batetik
bi zelula alaba sortzen
dira. Zelula alaba horiek
zelula amaren guztiz
berdinak dira. Zatiketa
zelularrean bi helburu
nagusi ditu:
Zelula alabek zelula
amaren kromosoma-
dotazio bera izatea.
Zelula alabek bizitzeko
behar duten organulu
guztiak izatea.
Zatiketa zelularrean bi
fase bereizten dira:
Mitosia
Zitozinesia
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Mitosia nukleoaren
zatiketa da. Bi nukleo
sortzen dira, eta
bakoitzak kromosoma-
dotazio osoa du.
Mitosian ondorengo
faseak aurki ditzakegu:
Profasea
Metafasea
Anafasea
Telofasea
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Profasean:
Kromosomak
ikuskorrak dira.
Nukleo-mintza
desegin eta nukleoloak
desagertzen dira.
Zentrioloak bikoiztu
eta pare bakoitza
zelularen alde batera
joaten da. Bi zentriolo-
pareen artean zuntz
batzuk sortzen dira:
asterraren zuntzak.
Zuntz horiek luzatuz
ardatz mitotikoa
eratzen da.
Landare-zelulek ez
dituzte zentrioloak eta
beste zuntz batzuk
higituko dituzte
kromosomak.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Metafasean bikoiztutako kromosomak
ardatz mitotikoari atxikitzen dira
zelularen erdialdean eta ekuatore-plaka
eratzen dute.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Anafasean zuntzak uzkurtu egiten dira
eta kromosomak muturretarantz
eramaten dituzte. Horrela kromosoma-
pareak bereizi egiten dira.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Telofasean bi kromosoma-multzoak guztiz
banatzen dira, nukleo-mintza eratzen da
kromosoma horien inguruan eta nukleoloak
agertzen dira.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
ZELULA EUKARIOTIKOA
ZATIKETA ZELULARRA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Zitozinesia.
Nukleoa bikoiztu
ondoren zitoplasman
dauden organuluak bitan
banatzen dira. Horrela,
bi zelula alabak sortzen
dira.
Animalia-zeluletan
zitoplasma estutu egiten
da zelularen erdialdean
eta bi aldeak ikutzean,
bi zelula alabak sortzen
dira.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Landare-zeluletan
zitozinesia ez da berdin
gertatzen, zelula horiek
zelula-pareta zurruna
baitute. Telofasearen
bukaeran Golgiren
aparatuko zenbait xixku
zelularen erdialdean
pilatzen dira. Xixku
horietan bi zelulak
banatuko dituen
trenkada eratzeko
substantzia guztiak
daude. Trenkada hori
kanpotik barrurantz
hazten da eta
plasmodesmo izeneko
porotxoak ditu.
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
OINARRIZKO EHUNAK
 
Zelulak bildu, era berean
ezberdindu eta eginkizun
berberak elkarrekin betetzen
dituztenean ehunak sortzen
dira. Organoak, era berean,
ehun-bilketaren emaitza dira.
Zelulak biltzen diren eraren
arabera ehun-mota ezberdinak
aurkitzen ditugu. Ehunak
sailkatzeko beste ohiko era bat
zelulen egitura eta eginkizuna
kontuan hartzean datza. Horrela
bost mota nagusi bereizten dira:
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
GLOBULU GORRIAK
EDO ERITROZITOAK
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
GILTZURRUNEKO
EPITELIO KUBIKOA
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
TRAKEAKO
EPITELIOKO ZELULAK
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
BURUKO AZALA
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
EHUN KONEKTIBOA
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
TENDOIA
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
GANTZ EHUNA
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
KARTILAGOA
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
BELARRIKO
KARTILAGOA
ZELULA EUKARIOTIKOA
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
BIRUSAK
Izaki bizidunak eta
bizigabeak bereizteko
ondorengo kriterioak
erabiltzen dira:
• Bizidunak zelulez
osaturik daude.
• Bizidunek hiru funtzio
betetzen dituzte:
nutrizioa, erlazioa eta
ugalketa.
Irizpide horiek
jarraituz, birusak ez
dira bizidunak, ez
baitaude zelulez
osatuta, eta ez
baitituzte nutrizio- eta
erlazio-funtzioak
betetzen.
BIRUSAK
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Ugaltzeko, gainera, beste
zelula bat kutsatu behar
dute eta zelularen
organuluak bere menpe
jarri.
Birus orok bi osagai
dituzte:
Kapsida proteinez
osatutako kanpo estalkia
da.
Azido nukeiko molekula
bat. ADN edo ARN
molekulak izan daitezke.
Bere buruaren kopiak eta
kapsidaren osagaiak
ekoizteko informazioa du
molekula horrek.
Zelulen barruan bi ziklo
jarrai ditzakete:
BIRUSAK
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Ziklo litikoa.
Birusa zelularen mintzari atxikitzen
zaio eta bere material genetikoa
sartzen dio. Birusaren material
genetikoak bere menpe hartzen du
zelula eta kapsidaren osagaiak eta
birusaren material genetikoaren
kopiak ekoiztera behartzen du.
Material genetiko berria eta
kapsida elkartu egiten dira birus
berriak eratuz.
Zelula baten barruan 100 birus sor
daitezke, eta zelulatik atera egiten
dira mintza deseginez.
BIRUSAK
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
Ziklo lisogenikoa.
Birusaren azido nukleikoa zelularen
barrenera sartzen da eta zelularen
ADNari lotzen zaio.
Zelula horrek ez du inolako
ondoriorik nabaritzen eta zelula hori
birusen infekzioaren aurrean
inmunea da.
Zelula erdibitzen den bakoitzean
birusaren kopia ere egiten da, eta
sortzen diren zelula guztiek
birusaren kopia bana dute.
Horrela denbora luzean egon
daitezke eta bat-batean ziklo litikoa
hasi.
BIRUSAK
3. DBH – NATUR ZIENTZIAK
ZELULA
BIRUSAK
Zelula
Zelula
Zelula

More Related Content

What's hot

5 maila 6 unibertsoa eta eguzki-sistema
5 maila  6 unibertsoa  eta eguzki-sistema5 maila  6 unibertsoa  eta eguzki-sistema
5 maila 6 unibertsoa eta eguzki-sistemaidoialariz
 
2 gaia NERBIO SISTEMA Santillana Egiten Jakin
2 gaia  NERBIO SISTEMA Santillana Egiten Jakin2 gaia  NERBIO SISTEMA Santillana Egiten Jakin
2 gaia NERBIO SISTEMA Santillana Egiten Jakinidoialariz
 
Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)
Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)
Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)mikelo77
 
Elika katea
Elika kateaElika katea
Elika kateairunel
 
ZENBAKI HAMARTARRAK- Azterketa- 4. maila egokitzapena
ZENBAKI HAMARTARRAK- Azterketa-  4. maila egokitzapenaZENBAKI HAMARTARRAK- Azterketa-  4. maila egokitzapena
ZENBAKI HAMARTARRAK- Azterketa- 4. maila egokitzapenaidoialariz
 
5 EKOSISTEMAK azterketa Zubia Santillana LH4
5 EKOSISTEMAK azterketa Zubia Santillana LH45 EKOSISTEMAK azterketa Zubia Santillana LH4
5 EKOSISTEMAK azterketa Zubia Santillana LH4idoialariz
 
LURRAREN HIGIDURAK - 2 maila ikaSMina
LURRAREN HIGIDURAK -  2 maila   ikaSMina LURRAREN HIGIDURAK -  2 maila   ikaSMina
LURRAREN HIGIDURAK - 2 maila ikaSMina idoialariz
 
Erlazio funtzioa
Erlazio funtzioaErlazio funtzioa
Erlazio funtzioamaitebeurko
 
Dbh3 bio erlazio funtzioa
Dbh3 bio erlazio funtzioaDbh3 bio erlazio funtzioa
Dbh3 bio erlazio funtzioabelenlopez68
 
Lexikoa tegi, degi ariketak
Lexikoa tegi, degi    ariketakLexikoa tegi, degi    ariketak
Lexikoa tegi, degi ariketakidoialariz
 
5 EKOSISTEMAK ( Haritza- Anaya)
5 EKOSISTEMAK ( Haritza- Anaya)5 EKOSISTEMAK ( Haritza- Anaya)
5 EKOSISTEMAK ( Haritza- Anaya)idoialariz
 
Unibertsoa eta Eguzki Sistema (LH2)
Unibertsoa eta Eguzki Sistema (LH2)Unibertsoa eta Eguzki Sistema (LH2)
Unibertsoa eta Eguzki Sistema (LH2)saraydelafuente
 
8.gaia.onddoen erreinua
8.gaia.onddoen erreinua8.gaia.onddoen erreinua
8.gaia.onddoen erreinuanagoarteaga0
 
7 LUR PLANETA Zubia Santillana
7  LUR PLANETA  Zubia Santillana7  LUR PLANETA  Zubia Santillana
7 LUR PLANETA Zubia Santillanaidoialariz
 

What's hot (20)

5 maila 6 unibertsoa eta eguzki-sistema
5 maila  6 unibertsoa  eta eguzki-sistema5 maila  6 unibertsoa  eta eguzki-sistema
5 maila 6 unibertsoa eta eguzki-sistema
 
2 gaia NERBIO SISTEMA Santillana Egiten Jakin
2 gaia  NERBIO SISTEMA Santillana Egiten Jakin2 gaia  NERBIO SISTEMA Santillana Egiten Jakin
2 gaia NERBIO SISTEMA Santillana Egiten Jakin
 
Arnas aparatua
Arnas aparatuaArnas aparatua
Arnas aparatua
 
Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)
Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)
Giza gorputzaren antolaketa (dbh 3)
 
Elika katea
Elika kateaElika katea
Elika katea
 
ZENBAKI HAMARTARRAK- Azterketa- 4. maila egokitzapena
ZENBAKI HAMARTARRAK- Azterketa-  4. maila egokitzapenaZENBAKI HAMARTARRAK- Azterketa-  4. maila egokitzapena
ZENBAKI HAMARTARRAK- Azterketa- 4. maila egokitzapena
 
5 EKOSISTEMAK azterketa Zubia Santillana LH4
5 EKOSISTEMAK azterketa Zubia Santillana LH45 EKOSISTEMAK azterketa Zubia Santillana LH4
5 EKOSISTEMAK azterketa Zubia Santillana LH4
 
LURRAREN HIGIDURAK - 2 maila ikaSMina
LURRAREN HIGIDURAK -  2 maila   ikaSMina LURRAREN HIGIDURAK -  2 maila   ikaSMina
LURRAREN HIGIDURAK - 2 maila ikaSMina
 
Liseri aparatua
Liseri aparatuaLiseri aparatua
Liseri aparatua
 
GIZA GORPUTZA
GIZA GORPUTZAGIZA GORPUTZA
GIZA GORPUTZA
 
Erlazio funtzioa
Erlazio funtzioaErlazio funtzioa
Erlazio funtzioa
 
Dbh3 bio erlazio funtzioa
Dbh3 bio erlazio funtzioaDbh3 bio erlazio funtzioa
Dbh3 bio erlazio funtzioa
 
Zelula eukariota
Zelula eukariotaZelula eukariota
Zelula eukariota
 
Lexikoa tegi, degi ariketak
Lexikoa tegi, degi    ariketakLexikoa tegi, degi    ariketak
Lexikoa tegi, degi ariketak
 
MENDIEN MAPA.pdf
MENDIEN MAPA.pdfMENDIEN MAPA.pdf
MENDIEN MAPA.pdf
 
5 EKOSISTEMAK ( Haritza- Anaya)
5 EKOSISTEMAK ( Haritza- Anaya)5 EKOSISTEMAK ( Haritza- Anaya)
5 EKOSISTEMAK ( Haritza- Anaya)
 
Unibertsoa eta Eguzki Sistema (LH2)
Unibertsoa eta Eguzki Sistema (LH2)Unibertsoa eta Eguzki Sistema (LH2)
Unibertsoa eta Eguzki Sistema (LH2)
 
8.gaia.onddoen erreinua
8.gaia.onddoen erreinua8.gaia.onddoen erreinua
8.gaia.onddoen erreinua
 
7 LUR PLANETA Zubia Santillana
7  LUR PLANETA  Zubia Santillana7  LUR PLANETA  Zubia Santillana
7 LUR PLANETA Zubia Santillana
 
3 Zitoeskeletoa
3 Zitoeskeletoa3 Zitoeskeletoa
3 Zitoeskeletoa
 

Similar to Zelula

izaki bizidunak Arkaitz
izaki bizidunak Arkaitzizaki bizidunak Arkaitz
izaki bizidunak Arkaitzjosuneacerecho
 
Power point finala 2 B. 2 DBH alaitz
Power point finala 2 B. 2 DBH alaitzPower point finala 2 B. 2 DBH alaitz
Power point finala 2 B. 2 DBH alaitzIzaskun Jorajuria
 
Izaki bizidunen 1 dbh
Izaki bizidunen 1 dbhIzaki bizidunen 1 dbh
Izaki bizidunen 1 dbhIdoia Miranda
 
3. ZIKLOA: IZAKI BIZIDUNAK+ZELULAK+MOTAK .pptx
3. ZIKLOA: IZAKI BIZIDUNAK+ZELULAK+MOTAK .pptx3. ZIKLOA: IZAKI BIZIDUNAK+ZELULAK+MOTAK .pptx
3. ZIKLOA: IZAKI BIZIDUNAK+ZELULAK+MOTAK .pptxlarraitza2
 
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)fjzumarraga
 
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)agorria
 
Zelula bizirik dago
Zelula bizirik dago Zelula bizirik dago
Zelula bizirik dago iribar
 
4 Izaki bizudunen antolaketa
4 Izaki bizudunen antolaketa4 Izaki bizudunen antolaketa
4 Izaki bizudunen antolaketaMargaGutierrez
 
Lurra bizitza dagoen planeta
Lurra bizitza dagoen planetaLurra bizitza dagoen planeta
Lurra bizitza dagoen planetanorarobles
 
4.zitoplasma.organuluak.
4.zitoplasma.organuluak.4.zitoplasma.organuluak.
4.zitoplasma.organuluak.Hod Ei
 

Similar to Zelula (20)

Arkaitz
ArkaitzArkaitz
Arkaitz
 
Arkaitz
ArkaitzArkaitz
Arkaitz
 
izaki bizidunak Arkaitz
izaki bizidunak Arkaitzizaki bizidunak Arkaitz
izaki bizidunak Arkaitz
 
Power point finala 2 B. 2 DBH alaitz
Power point finala 2 B. 2 DBH alaitzPower point finala 2 B. 2 DBH alaitz
Power point finala 2 B. 2 DBH alaitz
 
Izaki bizidunen 1 dbh
Izaki bizidunen 1 dbhIzaki bizidunen 1 dbh
Izaki bizidunen 1 dbh
 
Ibai
IbaiIbai
Ibai
 
5.gaia
5.gaia5.gaia
5.gaia
 
3. ZIKLOA: IZAKI BIZIDUNAK+ZELULAK+MOTAK .pptx
3. ZIKLOA: IZAKI BIZIDUNAK+ZELULAK+MOTAK .pptx3. ZIKLOA: IZAKI BIZIDUNAK+ZELULAK+MOTAK .pptx
3. ZIKLOA: IZAKI BIZIDUNAK+ZELULAK+MOTAK .pptx
 
Izaki bizidunak
Izaki bizidunakIzaki bizidunak
Izaki bizidunak
 
Asier laburpena‮cod
Asier laburpena‮codAsier laburpena‮cod
Asier laburpena‮cod
 
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
 
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
Izaki bizidunak aurkezpena (R300)
 
Oinarrizko antolaketa
Oinarrizko antolaketaOinarrizko antolaketa
Oinarrizko antolaketa
 
Zelula bizirik dago
Zelula bizirik dago Zelula bizirik dago
Zelula bizirik dago
 
Animaliak pdf
Animaliak pdfAnimaliak pdf
Animaliak pdf
 
Andreea
AndreeaAndreea
Andreea
 
4 Izaki bizudunen antolaketa
4 Izaki bizudunen antolaketa4 Izaki bizudunen antolaketa
4 Izaki bizudunen antolaketa
 
Zelula eukariotoa
Zelula eukariotoaZelula eukariotoa
Zelula eukariotoa
 
Lurra bizitza dagoen planeta
Lurra bizitza dagoen planetaLurra bizitza dagoen planeta
Lurra bizitza dagoen planeta
 
4.zitoplasma.organuluak.
4.zitoplasma.organuluak.4.zitoplasma.organuluak.
4.zitoplasma.organuluak.
 

Zelula

  • 1. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA
  • 2. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA ZELULA. Zelula bizitzaren oinarrizko unitatea da. Izaki bizidun guztiak zelulaz osaturik daude. Teoria zelularrak honela dio: • Izaki bizidun guztiak zelulaz osatuta daude. • Zelulak dira bizidunak osatzen dituzten oinarrizko unitate funtzionalak eta egiturazkoak. • Zelula guztiak beste zelula batetik datoz. Bizidunak, zelula kopuruaren arabera, bi eratakoak dira:  Zelulabakarrak.  Zelulanitzak.
  • 3. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Zelula guztiek hiru atal nagusi dituzte: • Mintz plasmatikoa. Zelula inguratzen duen bildukia. • Zitoplasma. Likido likatsu batek eta bere baitan dituen organuluek osatzen dute. • Material genetikoa. Gehienetan ADNa da informazioa duen molekula eta kromosomak eratzen ditu. Egitura aldetik bi zelula mota nagusi bereizten dira:  Zelula prokariotikoa.  Zelula eukariotikoa.
  • 4. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Zelula prokariotikoa zelula sinpleena da. Horrelako zelula dute bakterioek. 1 eta 10 mikra artean neurtzen dute. Zelula honen ezaugarri nagusia ADNa (kromosoma) zitoplasman sakabanatuta dagoela da, hau da, ez dago nukleo baten barruan babesturik. Zelula mota honen atal nagusiak hauek dira: Mintz plasmatikoa: zelula inguratzen duen geruza da. Muga horrek zelulari forma ematen dio eta zelula eta ingurunearen arteko trukea kontrolatzen du. Zelula-pareta: mureina izeneko substantzia batek osatzen du eta zelulari babesa ematen dio. ZELULA PROKARIOTIKOA
  • 5. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA • Material genetikoa: gehienetan ADN molekula bat izaten da, baina, kasu batzuetan, ARNa izaten da. Material genetioa zitoplasman aurkitzen da, eta zelularen aktibitatea kontrolatzen du. Bakterioa nolakoa den zuzentzen du. •Erribosomak: proteinak ekoizten dituzte. •Mesosomak: mintz plasmatikoa zitoplasma barrura sartzen den guneak dira. Bakterioen nutriziarekin zerikusia dute. ZELULA PROKARIOTIKOA
  • 6. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Bakterioek forma asko izaten dituzte. Forma hori bakterio- paretaren araberakoa da. Formarik arruntenak hauek dira: Baziloak:makila itxurakoak Kokoak:esfera itxurakoak Espiriloak: kiribilak Bibrioak: koma itxurakoak ZELULA PROKARIOTIKOA
  • 7. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Zelula prokariotikoek, izaki bizidun guztiek bezala, hiru bizi-funtzio betetzen dituzte: Nutrizio-funtzioa. Erlazio-funtzioa. Ugalketa-funtzioa. ZELULA PROKARIOTIKOA
  • 8. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Nutrizio-funtzioari esker eskuratzen dute behar duten materia eta energia. Energia hori ATP moduan gordetzen dute. Bi eratako nutrizioa bereiz daiteke: Autotrofoa: nutrizio hau duten bakterioek argiaren energia erabil dezakete ingurunetik hartzen duten materia ez-organikoarekin behar duten materia organikoa ekoizteko. ZELULA PROKARIOTIKOA
  • 9. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA • Heterotrofoa: beste izaki bizidunen materia organikoa behar dute beraien materia organikoa ekoizteko. Batak zein besteak aerobikoak edo anaerobikoak izan daitezke. Lehenengoek oxigenoa beharrezkoa dute bizitzeko. Anaerobikoek ez dute oxigenorik behar energia lortzeko eta batzuk hil egin daitezke oxigenoa duen ingurunean. ZELULA PROKARIOTIKOA
  • 10. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Erlazio-funtzioaren bidez bakterioak konturatzen dira zer gertatzen den bere ingurunean eta erantzun bat ematen dute. Erantzun horiek bi eratakoak izan daitezke: Taktismoak: mugimenduak dira. Mugimendu horiek estimuluaren norantzan (positiboak) edo aurkako norantzan (negatiboak) izan daitezke. Esporak eratzea: inguruneko baldintzak txarrak direnean estalki gogor batekin biltzen dira. Horrela babesturik luzaro egon daitezke eta baldintzak onak direnean hozitu egiten dira, hau da, bizi-prozesuak suspertu egiten dira, puztu egiten da eta estalkia apurtzen zaio. ZELULA PROKARIOTIKOA
  • 11. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Ugalketa-funtzioari esker jatorrizko bakterioaren berdinak diren bi zelula alaba lortzen dira. Inguruneko baldintzak ezin hobeak direnean bakterioak hogeita hamar minuturo ugaltzen dira. Ugalketak bi fase ditu:  Aldi aktiboa.  Aldi geldoa. Aldi aktiboan zatiketa zelularra gertatzen da. ZELULA PROKARIOTIKOA Aldi geldoan zelula elikatu, hazi eta hurrengo zatiketarako prestatzen da.
  • 12. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Zelula eukariotikoen ezaugarri nagusia nukleoa dutela da. 10 eta 100 mikra artean neurtzen dute. Landare-zelulen eta animalia-zelulen artean badaude zenbait desberdintasun, baina egitura oso antzekoa dute. Zelula eukariotiko guztiek ondoko atalak dituzte: ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 13. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA ZELULA EUKARIOTIKOA Zelula eukariotikoen ezaugarri nagusia nukleoa dutela da. 10 eta 100 mikra artean neurtzen dute. Landare-zelulen eta animalia-zelulen artean badaude zenbait desberdintasun, baina egitura oso antzekoa dute. Zelula eukariotiko guztiek ondoko atalak dituzte:
  • 14. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Zelula mintz batez inguratuta dago eta bi atal nagusi ditu: nukleoa eta zitoplasma. Estalki nuklearrak nukleoa eta zitoplasma mugatzen ditu. Mintz plasmatikoa zelula inguratzen duen geruza da. Kanpo- ingurunearekin substantzien trukea kontrolatzen du. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 15. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Zelula-pareta landare- zeluletan bakarrik aurkitzen da. Zelulosa da bere osagai nagusia. Zelulari zurruntasuna eta sendotasuna ematen dizkio. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 16. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Zitoplasma. Substantzia likido lirdingatsua da. Bertan zelularen organuluak eta zelularen metabolismoan sortzen diren substantziak aurki ditzakegu. Mikroskopio elektronikoa erabiltzean, zitoplasma inguratzen mintz zelularra eta zitoplasmaren barrukoa ikusten da. Zitoplasmaren barruan honako egiturak ageri dira: erretikulu endoplasmatikoa (bikortsua edo leuna), erribosomak, lisosomak, zentrioloak, mitokondrioak, bakuoloak, Golgiren aparatua eta kloroplastoak. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 17. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Erribosomak zitoplasman zehar egitura aske moduan edo erretikulu endoplasmatiko bikortsuari erantsita, nahiz isolatuta, nahiz kateatuta, agertzen dira zeluletan, polisoma deituriko egitura eratuz. Bi atalki globular ezberdin ikusten dira mikroskopio elektronikoaz behaturik. Erribosomek proteinen sintesia egiten dute. Horretarako polisoma eran egotea beharrezkoa da. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 18. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Erretikulu endoplasmatiko bikortsua (EEB) hodiska sare batez osatuta dago. Haren atal garrantzitsuenetako bat erribosomekin tapizatuta dago. Honek proteinen sintesia eta jariaketa egiten du. Horrela, sintetizatzen diren proteinak pilatu egiten dira, bertan gordetzeko edota, egitura hau aprobetxatuz, zelula osoan zehar garraiatuak izateko. Egitura hau proteinen sintesi eta jariaketan espezializatuta dauden zeluletan ageri da. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 19. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Erretikulu endoplasmatiko leunak (EEL) bilketa eta garraio-lanetan parte hartzeaz gain, sintesi-lanak ere egiten ditu, lipidoena bereziki. Leku horretan lipido batzuk (hormona esteroideak hain zuzen) sintetizatzen dira. Bertan sintetizatzen diren gaiak eta kanpotik etorritakoak sare honetan zehar garraia daitezke eta normalean Golgiren aparatura joaten dira. Orokorrean, zelula guztietan ez da EEL garrantzitsurik agertzen, baina lipidoen sintesian espezializatuta dauden zeluletan garrantzi handia du, adibidez, hormona esteroideak jariatzen dituzten zeluletan, gibelean eta gonadetan. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 20. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Golgiren aparatua ez da egitura finko bat, dinamikoa baizik eta bere itxura zelularen egoera funtzionalaren araberakoa da. Egitura hau sarritan zentrosomaren inguruan kokatzen da eta sakulu multzo batez osatuta dago. Sakulu hauek mintz bakar batez inguratuta daude eta taldeka metatzen dira, diktiosoma deritzon egitura eratuz. Diktiosomaren ingurunean sakuluen banaketatik eratutako besikula globular asko ageri dira. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 21. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Bere funtzioa, alde batetik, erretikulu endoplasmatiko bikortsuan sintetizatzen diren proteinak besikulen bidez gordetzea da, zenbait erreserba-organulu eratuz, eta bestetik, gai batzuen sintesia ere egin dezakete. Azkenik, garraio-funtzio garrantzitsua betetzen du. Golgiren aparatuan sortzen diren gaiak, besikuletara pasatzean, zitoplasman zehar mugitu edo organulu berri (lisosoma edo jariaketaren besikulak, bereziki) bihur daitezke. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 22. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Lisosomak mintz bakar batez mugatutako egiturak dira eta itxuraz aldakorrak. Lisosomen barruan 40 entzimak ageri dira. Beren mintzaren barnealdea geruza lodi batez estalita dago, autodigestioa gerta ez dadin. Lisosomen jatorria Golgiren aparatuan dago eta hidrolasen sintesia EEBn egiten da, Golgiren aparatura garraiatuak izanik, eta hemen jariozko besikula moduan zitoplasmara askatzen dira. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 23. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Haien funtzioa entzimen gordeleku izatea eta, endozitosiz eraturiko fagosomekin kontaktuan jartzen direnean, digestioa egitea da. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 24. 3.DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Mitokondriak itxura anitzeko organuluak dira, baina jeneralki, biribilduak edo zigarro itxurakoak dira. Mugikorrak dira eta energia beharrezkoa den lekuetan kokatzen dira. Haien kopurua ez da berdina zelula guztietan; esaterako, gibeleko zeluletan 2.000 mitokondria inguru ageri dira eta beste zelulek mitokondria gutxi dute. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 25. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Mintz bikoitza dute eta barne-mintzetik tolestura batzuk {gandor mitokondrialak} ateratzen dira. Haien funtzioa zelulak behar duen energia sortzea da, nahiz eta sintesi- prozesuak ere burutu (gantz azidoena eta zenbait proteinarena). Gibel-zeluletan eta muskulu-zeluletan anitzak dira. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 26. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Zentrioloak zilindro itxurako bi egitura dira, perpendikularki kokatuak eta nukleoaren inguruan agerten dira. Zatiketa zelularrean parte hartzen dute zelula alabentzako kromosomen banaketan. Zelulen mugimenduetan ere parte hartzen dute. Animalia-zeluletan bakarrik azaltzen dira. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 27. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Kloroplastoak landare- zeluletan bakarrik azaltzen dira. Klorofila izeneko pigmentu bati esker landareei kolore berdea ematen diete. Organulu hauek fotosintesia egiten dute. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 28. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Bakuoloak hainbat substantzia gordetzeko erabiltzen diren biltegiak dira. Landare- zeluletan bakuoloak ugariagoak eta handiagoak dira. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 29. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Zelularen nukleoak egitura esferikoa du gehienetan.Nukleo-mintza bidez zitoplasmatik bananduta ageri da. Honek erretikulu endoplasmatikoaren estalkiaren antz handia du eta zulatuta dago zitoplasma eta nukleoplasmaren gaien elkartrukea ahalbidetzeko. Bere tamaina, nahiz eta aldakorra izan, zitoplasmaren tamainarekin erlazionatuta dago. Zelula gehienak mononuklearrak dira, hots, nukleo bakar bat aurkezten dute, baina kasu batzuetan binukleatuak edo polinukleatuak dira. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 30. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Nukleoan substantzia ugari ageri dira baina garrantzitsuenak azido desoxirribonukleikoa (ADN) eta ARN dira, hauek giza zelularen material genetikoa eramaten baitute eta material hori belaunaldiz belaunaldi transmititzen da. Egoera arruntean, ADNa kromatina moduan agertzen da, hau da, hedatuta agertzen da, baina nukleoa mitosian sartzen denean, kromatina kondentsatu egiten da eta kromosomak ikuskor bihurtzen dira. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 31. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Giza zelularen kasuan, 22 kromosoma-bikote daude, gehi bi kromosoma sexual, berdinak emakumearen kasuan (XX) eta ezberdinak gizonarenean (XY). Beraz, zelula batean 46 kromosoma daude eta espermatozoide eta obuluetan erdia (23), zelula haploideak baitira. Nukleoan egitura esferiko batzuk ere ageri dira, nukleoloak; ARN eta proteinen metaketak dira eta ziklikoki agertzen dira, banaketa zelularrean desagertu egiten baitira, banaketa zelularra bukatu ondoren berriro agertzeko. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 32. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Zelula eukariotikoek ere 3 bizi-funtzioak betetzen dituzte: Nutrizio-funtzioa Nutrizioari esker zelulek materia eta energia lortzen dute. Materia behar dute hazteko eta energia bere aktibitate guztiak aurrera eramateko. Energia hori ATP molekulatik lortzen dute. Bi nutrizio-mota bereiz ditzakegu: autotrofoa eta heterotrofoa. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 33. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Nutrizio autotrofoan zelulek materia organikoa ekoizten dute materia ez-organikoa erabiliz eta energia- iturri bat erabiliz. Landareek lurreko ura eta gatz mineralak, aireko karbono dioxidoa eta Eguzkiaren argi- energia baliatzen dituzte materia organikoa sintetizatzeko. Prozesu honi fotosintesia deritzo. Fotosintesia kloroplastoetan gertatzen da eta materia organikoaz gain, oxigenoa ere eskuratzen da. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 34. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Ondoren, materia organikoa mitokondrioetara joaten da eta, oxigenoarekin konbinatuz, energia ekoizten da. Ekintza hori arnasketa zelularra da, eta ATP eta karbono dioxidoa sortzen dira. Karbono dioxidoaren parte bat kanporatu egiten da eta beste bat zelulan gelditzen da fotosintesian erabiltzeko. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 35. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Nutrizio heterotrofoan bizidunek beste bizidunen materia organikoa erabiltzen dute bere materia organikoa eta energia lortzeko. Materia organikoaren parte bat eta kanpotik hartutako oxigenoa mitokondrioetan konbinatzen dira, eta ATP eta karbono dioxidoa ekoizten dira. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 36. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Erlazio-funtzioari esker zelulek kanpo-estimuluak edo kinadak hautemateko eta erantzuna emateko gai dira. Kinada horiek argia, tenperatura, substantzia kimikoak... izan daitezke. Zelulek eman dezaketen erantzunik arruntena taktismo izeneko higidurak dira. Taktismoak positiboak edo negatiboak izan daitezke. Higitzeko mekanismoak: Flageloak Zilioak Pseudopodoak ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 37. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Ugalketa-funtzioari esker, zelula bakar batetik bi zelula guztiz berdinak sortzen dira. Izaki zelulabakarrak zatitzen direnean beste ale bat sortzen da. Izaki zelulanitzetan, aldiz, izakiak hazi egiten dira eta hiltzen diren zelulak ordezkatu egiten dira. Zelulen bizitzan bi aldei bereizten dira: Interfasea. Zatiketa zelularra ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 38. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Interfasea bi zatiketa zelularren arteko aldia da. Fase honetan zelula elikatu eta hazi egiten da. Interfasearen amaieran zelulek kromosoma guztiak bikoiztu egiten dituzte. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 39. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Zatiketa zelularrean zelula ama bakar batetik bi zelula alaba sortzen dira. Zelula alaba horiek zelula amaren guztiz berdinak dira. Zatiketa zelularrean bi helburu nagusi ditu: Zelula alabek zelula amaren kromosoma- dotazio bera izatea. Zelula alabek bizitzeko behar duten organulu guztiak izatea. Zatiketa zelularrean bi fase bereizten dira: Mitosia Zitozinesia ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 40. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Mitosia nukleoaren zatiketa da. Bi nukleo sortzen dira, eta bakoitzak kromosoma- dotazio osoa du. Mitosian ondorengo faseak aurki ditzakegu: Profasea Metafasea Anafasea Telofasea ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 41. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Profasean: Kromosomak ikuskorrak dira. Nukleo-mintza desegin eta nukleoloak desagertzen dira. Zentrioloak bikoiztu eta pare bakoitza zelularen alde batera joaten da. Bi zentriolo- pareen artean zuntz batzuk sortzen dira: asterraren zuntzak. Zuntz horiek luzatuz ardatz mitotikoa eratzen da. Landare-zelulek ez dituzte zentrioloak eta beste zuntz batzuk higituko dituzte kromosomak. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 42. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Metafasean bikoiztutako kromosomak ardatz mitotikoari atxikitzen dira zelularen erdialdean eta ekuatore-plaka eratzen dute. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 43. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Anafasean zuntzak uzkurtu egiten dira eta kromosomak muturretarantz eramaten dituzte. Horrela kromosoma- pareak bereizi egiten dira. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 44. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Telofasean bi kromosoma-multzoak guztiz banatzen dira, nukleo-mintza eratzen da kromosoma horien inguruan eta nukleoloak agertzen dira. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 45. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA ZELULA EUKARIOTIKOA ZATIKETA ZELULARRA
  • 46. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 47. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Zitozinesia. Nukleoa bikoiztu ondoren zitoplasman dauden organuluak bitan banatzen dira. Horrela, bi zelula alabak sortzen dira. Animalia-zeluletan zitoplasma estutu egiten da zelularen erdialdean eta bi aldeak ikutzean, bi zelula alabak sortzen dira. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 48. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Landare-zeluletan zitozinesia ez da berdin gertatzen, zelula horiek zelula-pareta zurruna baitute. Telofasearen bukaeran Golgiren aparatuko zenbait xixku zelularen erdialdean pilatzen dira. Xixku horietan bi zelulak banatuko dituen trenkada eratzeko substantzia guztiak daude. Trenkada hori kanpotik barrurantz hazten da eta plasmodesmo izeneko porotxoak ditu. ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 49. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA OINARRIZKO EHUNAK   Zelulak bildu, era berean ezberdindu eta eginkizun berberak elkarrekin betetzen dituztenean ehunak sortzen dira. Organoak, era berean, ehun-bilketaren emaitza dira. Zelulak biltzen diren eraren arabera ehun-mota ezberdinak aurkitzen ditugu. Ehunak sailkatzeko beste ohiko era bat zelulen egitura eta eginkizuna kontuan hartzean datza. Horrela bost mota nagusi bereizten dira: ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 50. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA GLOBULU GORRIAK EDO ERITROZITOAK ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 51. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA GILTZURRUNEKO EPITELIO KUBIKOA ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 52. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA TRAKEAKO EPITELIOKO ZELULAK ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 53. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA BURUKO AZALA ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 54. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA EHUN KONEKTIBOA ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 55. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA TENDOIA ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 56. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA GANTZ EHUNA ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 57. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA KARTILAGOA ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 58. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA BELARRIKO KARTILAGOA ZELULA EUKARIOTIKOA
  • 59. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA BIRUSAK Izaki bizidunak eta bizigabeak bereizteko ondorengo kriterioak erabiltzen dira: • Bizidunak zelulez osaturik daude. • Bizidunek hiru funtzio betetzen dituzte: nutrizioa, erlazioa eta ugalketa. Irizpide horiek jarraituz, birusak ez dira bizidunak, ez baitaude zelulez osatuta, eta ez baitituzte nutrizio- eta erlazio-funtzioak betetzen. BIRUSAK
  • 60. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Ugaltzeko, gainera, beste zelula bat kutsatu behar dute eta zelularen organuluak bere menpe jarri. Birus orok bi osagai dituzte: Kapsida proteinez osatutako kanpo estalkia da. Azido nukeiko molekula bat. ADN edo ARN molekulak izan daitezke. Bere buruaren kopiak eta kapsidaren osagaiak ekoizteko informazioa du molekula horrek. Zelulen barruan bi ziklo jarrai ditzakete: BIRUSAK
  • 61. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Ziklo litikoa. Birusa zelularen mintzari atxikitzen zaio eta bere material genetikoa sartzen dio. Birusaren material genetikoak bere menpe hartzen du zelula eta kapsidaren osagaiak eta birusaren material genetikoaren kopiak ekoiztera behartzen du. Material genetiko berria eta kapsida elkartu egiten dira birus berriak eratuz. Zelula baten barruan 100 birus sor daitezke, eta zelulatik atera egiten dira mintza deseginez. BIRUSAK
  • 62. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA Ziklo lisogenikoa. Birusaren azido nukleikoa zelularen barrenera sartzen da eta zelularen ADNari lotzen zaio. Zelula horrek ez du inolako ondoriorik nabaritzen eta zelula hori birusen infekzioaren aurrean inmunea da. Zelula erdibitzen den bakoitzean birusaren kopia ere egiten da, eta sortzen diren zelula guztiek birusaren kopia bana dute. Horrela denbora luzean egon daitezke eta bat-batean ziklo litikoa hasi. BIRUSAK
  • 63. 3. DBH – NATUR ZIENTZIAK ZELULA BIRUSAK