SlideShare a Scribd company logo
1 of 62
EGIPTOARRAK
Egiptoko zibilizazioa Nilo ibaia inguruan sortu zen, duela 5.000 urte inguru.
Nilo, munduko ibairik luzeena da. Ibai eskuzabala zen. Urez eta lur emankorrez hornitzen
zituen inguruan bizi zirenak. Niloko uholdeen ondorioz lurra emankor bihurtzen zen, haran
osoan lohia uzten baitzuen. Afrikako ipar-ekialdean eta Sinaiko penintsulan kokaturiko
estatua da. 1.010.000 km² ditu gutxi gorabehera, Nilo ibaiaren bi ertzetan.
3000 urtez, Niloren ertzetan historiako zibilizazio ikusgarrienetakoa garatu
zen, Faraoien Erresumak. Egiptoarrek tenplu erraldoiak eta hilobi eraikin
ikaragarriak eraiki zituzten, non faraoiak goraipatzen zituzten. Bertan
idazkera sortu zen, hieroglifo izeneko ideogramak, eta gizateria
historiaurretik atera. Idazteko sistema garatu zuten, hieratikora pasatuz,
ondoren grafia sinplifikatuz demotikora. Medikuntza saiakerak idatzi
zituzten, matematika eta kontakizun mitologiko eta historiko ikaragarriak,
papiroetan idatziak, harrian edota zurean zizelkatuak. Faraoien aroan,
egiptoarren kultura ezaugarriak mantendu zituen, eta erromatar probintzia
bihurtu arte Mediterraneo osoan izan zuen eragina, besteak beste
erlijioaren eta arkitekturen aldetik. Isisen azken apaizek, File uhartean
beren gurtza mantendu zuten 535. urte arte, Justiniano I.ak debekatu zuen
arte.
Egiptoko antzinako zibilizazioa Nilo ibaiaren behe arroan garatu zen.
Afrikatik eta Asia mendebaletik etorritako biztanle taldeak nahasi ziren
bertan. K.a. 10000. urterako harri landua ezagutzen zuten. K.a. 5000. urte
aldera Neolitoan bizirik iraun zuten bi zibilizazio mota agertu ziren
iparraldean eta hegoaldean. K.a. 4000 urtean bi erresuma zeuden: Butoko
erreinua iparraldean (Behe Egipto) eta Nekhengo erreinua hegoaldean
(Goi Egipto). K.a. 3300. urtearen inguruan Menes hegoaldeko erregeak
Thinis hiriko iparraldea hartu eta bi erreinuak bateratu zituen; hala I.
dinastia thiniarra, lehen faraoi dinastia, sortu zen. Abydosko eta
Saqqarahko eraikuntzei esker ezagutzen dira lehen bi dinastia
thiniarretako eta Menfisko III. dinastiako faraoien izenak.
K.a. 2720-2300 urte bitartean garatzen da eta IV. eta V. dinastiak izan
ziren agintean. Keops, Kefren eta Mikerinos faraoien garaietan iritsi zen
gailurrera: hauek eraiki zituzten Gizako piramideak. Hiriburua Thinistik
Menfisa aldatu zuten eta Nubiako meatzeak hasi ziren ustiatzen. Garai
hartakoak dira Menfisko biztanleek gogoko zituzten eskultura
erraldoiak (Gizako Esfinge Handia).
Alexandro Handiak Alexandria sortu zuen (K.a. 331), eta Siuahko oasian
Amonen tenplura joan eta bere burua Jainkoaren seme aldarrikatu zuen,
faraoi alegia. Bera hiltzean (K.a. 323), Ptolomeo Lagosen eskuetan
gelditu zen Egipto. Hark sortu zuen ptolomeotarren edo lagidarren
dinastia, Kleopatra VII.a hil eta erromatarrek Egipto menderatu zuten
arte iraun zuena (K.a. 30). Actiumgo guduaren ondoren (K.a. 31),
Augusto Alexandrian sartu zenean, Erromaren mendeko probintzia
bihurtu zen Egipto. Enperadoreak zuzenean aukeraturiko agintari militar
baten agintepean geratu zen gobernua, eta gizarte egiturak lagidarren
garaian bezala jarraitu zuen, greziarrak edo heleniarrak zirela nagusi.
Bestalde, Alexandriak Mediterraneo osoko portu nagusia eta erlijio eta
kultura hiri nagusi gisa jarraitu zuen. Oso zerga astunak ordaindu behar
izan zituen Egiptok eta, jatorri desberdineko gizarte kasten arteko
banaketa zela medio, matxinada eta gatazka handiak gertatu ziren,
Alexandrian batez ere (juduen eta heleniarren arteko borrokak K.o. 66.
eta 117. urteetan. 66. urteko matxinadaren ondorioz 50.000 juduk galdu
zuen bizia eta 240.000 hil izan zen 117koan. Huraxe izan zen diaspora
eragin zuen gertaera). Erromatar Inperioa banatu zenean, Egipto
Bizantzioren eskuetan geratu zen. Bizantziok aurreko politika berari
eutsi zion, eta Egiptori oso zerga astunak ezarri zizkion. Arrazoi
horrengatik erraztasun handiz onartu zuten egiptoarrek persiarren
agintea (616), eta azkenik arabiarrena (641).
Arabiarrek hartu ondoren (641), Damaskoko omeiatarren eta Bagdadeko
abbasiarren mendean egon zen Egipto 868. urtera arte. Egiptoko
biztanle gehienek islama onartzeaz gainera, arabiarren hizkuntza
bereganatu zuten garai hartan. 868. urtean Ahmedibn-Tulun gobernariak
tulundarren emirerri burujabea sortu zuen, 905. urteraino luzatu zena.
Hogeita hamar urte geroago Mohamed el-Ikhshidek bide beretik jo zuen
eta beste dinastia bat sortu zuen
(935-969). 969-1171. urte bitartean, xiita fatimiak nagusitu ziren
bertan eta, Bagdadi bizkar emanda, Kairon eraiki zuten kalifa-herri
berriaren egoitza. Musulman heretikoak baitziren, sunniten eta
abbasiarren aurka gudukatu ziren bertatik. Dinastia honen garaian
urte oparoak izan ziren Egipton, sortaldearekin egiten zuen
salerosketari esker. Kairo islamiarren munduko hiri ederrenetako
bat bihurtu zen, eta Alexandriak, berriz, galdu egin zuen aspaldiko
distira hura. Fatimien agintea ahuldu egin zen gurutzatu kristauen
aurkako gerren ondorioz; 1172. urtean Saladino kurdiarrak kalifa-
herria deuseztatu zuen eta abbasiarrek bultzaturiko ortodoxia
sunnita nagusitu zen berriro. Saladinok sortutako ayyubiarren
dinastia (1172-1250), mamelukoen buru zen Baibarsek irauli zuen
eta dinastia bahrita sortu (1261-1382). Ondoren barbuk zirkasiarrak
sorturiko dinastia
bahrita sortu (1261-1382). Ondoren barbuk zirkasiarrak
sorturiko dinastia burdjita etorri zen (1382-1517). Mamelukoen
azken bi dinastiotako agintariek mongoliarren erasoetatik
babestu zuten Egipto, ekonomia bizkortzen saiatu ziren eta
nazioaren oinarri politikoak sendotu zituzten. Monumentu eder
handiak izan ziren Kairo hirian. Urte haietan izan zuen Egiptok
heleniarren ondorengo garai oparoena. Aurkikunde batek,
ordea, Egiptoren gainbehera ekarri zuen XV. mende bukaeran:
portugaldarrek Esperantza Oneko lurmuturra aurkitu zuten
(1488) eta Egipto ez zen harrezkero Sartaldeko eta Sortaldeko
nazioak elkartzen zituen lurralde bakarra izan. Mamelukoek,
bestalde, ezin eutsi izan zioten otomandarren erasoari eta
turkiarrek beren mende hartu zuten Egipto 1517an.
Ondorengoek ez zuten asmatu haren bideari jarraitzen,
eta ingelesek Arabï Pacha (1882) abertzalea garaitu
ondoren, beren agintea ezarri zuten, izenez oraindik
Turkiaren mende bazegoen ere Egipto (1882).
Britainiako kontsula zen Egiptoko benetako nagusia;
Abbas II.ak (1892-1914) independ entziaren alde egin
zuen saioak ez zuen berehalako fruiturik eman.
1517an Selim I.a sultan otomandarrak Egipto hartu eta Turkiaren
mendeko herrialde bihurtu zuen. Horrela iraun zuen hiru mendez,
Napoleonek 1798. urtean hartu zuen arte. Frantziaren agintea oso
laburra izan zen, eta 1805ean Muhamed Ali (1805-1849) erregeorde
izendatu zuten. Hark Turkiarekiko askatasun osoa lortu zuen. Baina
independentzia hura ez zen erabatekoa izan, mendebaleko estatu
kolonialistek emandako agindu batzuk bete behar izan baitzituen
(Ingalaterrak behartuta, Turkiari gerran irabazitako guztiak itzuli egin
behar izan zizkion Egiptok). Aro modernoan Muhamed Aliren aginte
aldian sartu zen Egipto.
1952ko uztailean, Ofizial Libreak erakunde klandestinoak, Jamal Abdel
Nasser buru zuela, estatu kolpea eman eta Faruk agintetik eraitsi ondoren
errepublika aldarrikatu zuen (1953). Nasser izan zen, faraoien garaietatik,
Egiptoren gaineko aginpidea zuen bertako lehena. Izan ere, erromatarrek,
bizantziarrek eta arabiarrek lurraldea hartu zutenetik, agintari izan ziren
dinastia guztiak arrotzak izan ziren. Bestalde, Nasserrekin batera agintea
hartu zuten ofizial gehienak nekazariak ziren jatorriz. Horregatik batez
ere, Nasserren garaian abertzaletasuna eta sozialismoa izan ziren nagusi.
Egipton zeuden atzerriko osteak egotzi ondoren (Suezko ubidea
nazionalizatu zuen 1956an), Arabiako abertzaletasunaren aldeko lehen
urratsak eman zituen Nasserrek. Baina asmo horretarako Siriarekin batera
sortutako Arabiar Errepublika Batuak porrot egin zuen berehala (1958-
1961). Urte haietan nagusi ziren bi blokeen aurrean, neutraltasunean
oinarrituriko politika bideratu zuen Nasserrek eta harremanak izan zituen
bai mendebaleko herriekin eta bai herri sozialistekin ere. Akabako golkoko
bidea Nasserren aginduz itxi ondoren (1967ko maiatza), Israelek
Egiptoren aurkako gerra aldarrikatu zuen (1967ko ekaina, Sei Egunetako
gerra) eta, juduak nagusitu ondoren, Egiptok Sobietar Batasunaren aldera
jo zuen.
Antzinako Grezia greziar hizkuntza eta kulturako herrien zibilizazioa izan zen,
Antzinaroan garatu zena, K. a. II. milurtekotik aurrera. Mendebaldeko
zibilizazioaren jatorrizko kulturatzat hartzen da, itzelezko eragina izan
baitzuen Erromatar Inperioan, eta baita Pizkundean eta beste ondorengo
aroetan ere. Gaur egungo Grezia eta Asia Txikian hasi bazen ere, Mediterraneo
osora zabaldu zen.
Grezian, kontinente barruan aurkitu diren giza aztarnarik zaharrenak Epipaleolitokoak dira
(40000 K. a.). Neolitoko lehen aztarnategiak K.a. 6200. urtekoak dira. Garai hartan itsas
bidaldiak ohikoak ziren kontinentearen eta uharteen artean, eta horren adierazgarri da Milos
uharteko obsidiana harria, Grezia guztian barrena barreiatua dagoena. Brontzearen antzinako
garaian (K.a. 2600-2000) agertu ziren uharteetako aurreneko kulturak: zikladikoa eta
minoikoa.
Kultura zikladikoa nagusi izan zen 2600. urtetik 1800era bitartean, eta minoikoa edo
Kretakoa izan zen ondoren.
Kretako kulturak merkataritza harremanak zabaldu zituen Mediterraneoaren ekialdean, eta
luxu handiko hiriak, artelan ugariez apainduak, sortu zituen, eta haiek egundoko eragina izan
zuten kontinentean. K.a. 1400 inguruan desagertu zen kultura hura, zibilizazio mizenikoak
bereganatuta.
Lehen herri indoeuroparrak K.a. 3000. urtean iritsi ziren Egeo ingurura. Beren zibilizazioa
finkatu zuten lurralde hartan, nahiz eta kultura minoikoaren eragina jaso itsas
merkataritzaren bidez. Mizenas zen bertako hiri nagusia eta hartatik datorkio izena kultura
hari. Aurkitu diren aztarnategiek adierazten dutenez, gizarte guduzalea bide zen hura.
Eguneroko bizitza harresi garaiez babestutako hiri inguruan egiten zen, eta hiriko jauregia
izaten zen erregearen eta aitonen semeen bizilekua. Abere hazkuntza eta nekazaritzaz
gainera, Mizenaskoak merkataritzan aritzen ziren eta baita itsaslapurretan ere. Ekonomia
ongiro nabarmena eta kultura adierazpide aberatsak iritsi zituzten, eta horren adierazgarri
dira hilobietan aurkitu den tresneria aberats fina (Atreoren altxorra). K.a. 1200 urte inguruan
desagertu zen Mizenasko zibilizazioa itsasaldeko herrien erasoek eraitsita. Mizenasko
zibilizazioa desagertu zenean asko jaitsi zen Greziako biztanle kopurua, baina K.a. XII.
mendean, doriarrek Greziara emigratu zutenean igo egin zen berriro.
Antzinako Greziaren Erdi Aroa. (K.a. 1200-700)
Doriarrek Grezia menderatu zutenean, mizenastarren hiri-jauregiak desagertu ziren. Garai
hartan erabat hedatu zen burdinaren erabilera. Hiribildu batzuk sortu ziren, politikari
dagokionez burujabeak (polis) izan zirenak, eta lursailak landu ziren haien inguruan.
Erregeek gobernatzen zituzten, aitonen semeek lagunduta, haiek baitziren, hain zuzen,
artaldeetako eta lurretako jabeak eta kontseiluko kideak. Laborariek eta artisauek bazuten
ordezkaririk biltzarrean, baina kontseilu nagusiak esaten zuena izenpetzea zen haien
eginkizun bakarra ia.
Jopuek eta esklaboek ez zuten eskubide politikorik. Polis-ak burujabeak baziren ere,
elkarren artean bazuten alderdi komunik: hizkuntza, idazkera eta erlijioa, esaterako, bat
zuten guztiek. Greziako hiriak Asia Txikiaren kostaldeetara ere hedatu ziren.
Garai hartan polis hiribilduetan ekonomia aldatuz joan zen, eta merkataritzak eta artisautzak
garrantzi handia izan zuten. Lehengo erregetza ere aldatuz joan zen eta erregimen
aristokratiko bihurtu zen, VIII. mendean Asia Txikian sortu eta Grezia osora hedatu zena
gero. Hiria gobernatzeko eztabaida politikoen lekua aitonen semeen kontseilua edo biltzarra
(bule) izan zen.
Herriaren biltzarra (ekklesia) bigarren mailan geratu zen, eta, horregatik, politikan parte
hartzeko eskubidea aberatsen eta ahaldunen esku zegoen ia oso osorik. VIII. eta VI.
mendeen bitartean gertatu zen Greziaren kolonizazioa Mediterraneo itsasoaren eta itsaso
Beltzaren kostaldean. Hasieran, emigrazioa, nekazaritzako lursailen faltaren kariaz gertatu
zen, izan ere, antolaketa patriarkalaren arabera, lurraren gaineko eskubideak noble
familietako premuarentzat izaten baitziren. VII. mendetik aurrera emigrazioaren
merkataritza alderdia hasi zen azaltzen, eta, hala, polis berriak jatorrizko hiriaren faktoria
edo sukurtsal bihurtu ziren.
Kolonizazioarekin batera merkataritza heldu zen eta hark ekarri zuen ekonomia garapenaren
ondorioz erregimen aristokratikoa ahulduz joan zen VII. mendetik aurrera; gizarte maila
berri bat sortu zen hala, gizon askeena, jatorriz pobrea baina merkataritza zela medio
aberastua, eta eskubide politikoak eskatzen zituena. Herri xehea, aldi berean, aristokraziaren
aurka matxinatu zen, lurren banaketa eskatzeko. Maila ezberdinen arteko harremanak
arautzeko, lege batzuk argitaratu zituzten Atenasen (Solonek) eta Mitilenen (Pitakok).
Egin ziren eraberritzeak ez baitziren nahikoak izan, gobernurako bidea zabaldu zitzaion
tiraniari. Herentziaz ondorengorik izateko eskubiderik ez zuten buruzagiak ziren tiranoak eta
herriaren laguntzari esker egiten ziren aginpidearen jabe. Oro har, tiranoek merkatariei,
artisauei eta lurjabe txikiei laguntzen zieten, eta behartsuenei lana ematen zieten herri
lanetan. Tiranoei esker bukatu zen betiko oligarkiaren antolaketa, eta K.a. 507. urtean ezarri
zen demokraziarako bidea erraztu zen, halaber.
Persiar Inperioak greziar munduarekin topo egin zuen, mendebalderantz hedatzen ari
zenean. Gatazka itzuri ezina zen, Mediterraneo itsasoaren ekialdean zeuden merkataritza
bideen nagusitasuna baitzegoen jokoan. K.a. 540. urtean persiarrek mendean hartuak
zituzten Asia Txikiko hiri greziarrak. Joniako hiriak persiarren nagusitasunaren aurka
matxinatu ziren eta gerra hasi zen. Dario I.a persiar erregearen osteak Atikan lurreratu ziren,
baina atenastarren oinezko gudarien osteek (hoplitak) aurre egin eta garaipena lortu zuten.
Greziarren garaipenak agirian utzi zituen garai hartako gerra teknika batzuen akatsak.
Esaterako, han frogatu zen gehiago zela herritar gudaria, bere lantza, kasko, koraza, zangoko
eta ezkutu biribil gogorrarekin (hoplon) ilara itxietan antolatua (falanjeak), etnia
ezberdinetako gudari persiarra baino, arma arinak soinean eta ilara irekietan antolatzen zena
borrokarako. Greziar gudariak falange ilaratan antolatuta zeuden ahaide eta auzoen ondoan,
eta horrek borrokarako adorea ematen zien eta guduaren une gogorrenetan borroka bertan
behera uzteko tentazioa galarazten. Hoplitaren hornidura guztia (berez, nahikoa garestia)
herritarraren kontura zihoan, eta ordaintzeko ezina azaltzen zutenak, berriz, galeretara
bidaltzen zituzten arraunlari gisa.
Atenasek eta Joniako hiriek bat egin eta Delosko Liga sortu zuten K.a. 477an, hiri joniarrak
persiarren erasoetatik babestu asmoz. Elkarteko kide ziren hiriak burujabe ziren; hala ere,
Atenasek eduki zuen beti nagusitasuna elkartearen barruan, bai alderdi militarrean, bai
ekonomia aldetik ere. Persiarren aurka garaipena lortu ondoren, elkarte hura inperio bihurtu
zen Atenasen gidaritzapean. Atenasek, gainera, zergak jasotzen zituen elkarteko beste
hirietatik.Horrez gainera, Atenasko herritarren bizilekuak ugaritu egin ziren Jonian
(klerukiak). Hala, Atenasek zuen nagusitasuna Grezia guztira hedatu nahi izan zuen, baina
Espartako hiri elkartearekin topo egin zuen. Atenasen nagusitasuna 446. urtetik 431ra luzatu
zen. Delosko elkarteko hirien laguntzari esker Atenasek indar handiko ontziteria bildu zuen,
eta Mediterraneoaren ekialdea eta itsasoko merkataritza bideak kontrolatu zituen haren
bidez. Demokrazia zen Atenasko antolamendu politikoa; hala ere, herri xeheak ezin zuen
gobernuan parte hartu (Thetoak, metekoak eta esklaboak). Aginpidea gutxiengo
aristokratikoaren esku zegoen, eta klase hark zituen eskubide guztiak. Garai hartan Atenasen
oso modu aberatsez landu ziren arteak eta antzerkiak. Politikan, berriz, Perikles izan zen
estatu berriaren antolatzailea.
Delosko Liga eta Peloponesoko Ligaren arteko gatazka izan zen Greziako estatu guztien
arteko gerra piztu zuen txinparta. Hogeita hamar urtez iraun zuen guduak (K.a. 431-404) eta
Greziako polis guztiak krisialdian amildu zituen. Hasieran hiri estatu batzuen eta besteen
indarrak elkarren pare zeuden, baina Espartaren alde jarri ziren gauzak, Perikles izurriteak
hil baitzuen eta Atenasko ontziteriak eta gudarosteek hondamendia jasan baitzuten Sizilian.
Atenasek borroka nagusia galdu zuen Egospotamosen (405), espartarrek eta persiarrek
elkar hartu eta gudaroste handi bat eratu baitzuten haren kontra. 404. urtean izenpetu zen
bake ituna; Atenas Delosko elkartea bertan behera uztera behartu zuten eta bere kabuz
baliatzera.
Handik aurrera, Espartak izan zuen nagusitasuna eta gobernu oligarkikoak ezarri zituen
polisetan. Greziako hiriek gerraren ondorioak nozitu zituzten; hala, lursailak hutsik geratu
ziren eta mertzenario taldeak harrapaketak eta triskantzak eginez ibili ziren; herri xehearen
ekonomia baliabideak esklaboenaren pareraino jaitsi zen, eta matxinadak ugari ziren nonahi.
403an Atenasek, Espartaren uztarria astindu eta haren kontra altxaturik, demokrazia ezarri
zuen berriro lurralde hartan. Atenasek eta Espartak beste bake itun bat izenpetu zuten
374an; bertan Atenasek Espartaren nagusitasuna onartu zuen kontinentean, eta Espartak,
bere aldetik, itsasaldeko beste elkarte bat antolatzen utzi zion Atenasi. Tesaliak eta Tebasek
Beoziako Liga sortu zuten, eta haiei aurre egiteko elkar hartu behar izan zuten Atenasek eta
Espartak. Mantineako guduan (362) Espartako eta Atenasko osteek hondamendia izan zuten.
Alabaina, gudu hartan hil zen Epaminondas buruzagia, eta heriotza harekin bukatu zen
Tebasen nagusitasunaren aldi laburra.
Filipo II.a Mazedoniakoak, bere erresuma batu eta Greziako hirien arteko borrokaz baliatuz,
laster bereganatu zuen Greziako penintsulako iparralde guztia. Pangeoko urre meategiak
hartu zituen eta handik atera zuen behar adinako aberastasuna lurraldeak konkistatzen
jarraitzeko.
Borrokarako falangeen antolaketa eraberritu zuen eta bi eskuez erabili behar ziren bost
metroko lantza luzeak (sarissa) eman zizkien bere soldaduei. Filipo erregeak atenastarrak
eta tebastarrak garaitu zituen Keroneako guduan (338), eta handik gutxira Eubeako eta
Peloponesoko lurraldeak eskuratu zituen. Korintoko Liga sortu zuen orduan, heleniar herri
guztiak bere inguruan bildu eta Persiar inperioa menderatu asmoz. Baina hil egin zuten
(336); Filiporen ordez Alexandro haren semea egin zen errege. Traziarrak eta iliriarrak haren
kontra matxinatu baitziren, kanpaina bati ekin zion haiek zapaltzeko. Tebastarrak une hartaz
baliatu ziren mazedonia hiriari erasotzeko, baina Alexandrok berehala zapaldu zuen Tebasko
hiria, eta biztanle guztiak esklabo gisa saldu zituen. Grezia barruko gatazka guztiak bukatu
ondoren, Persiako inperioa menderatu zuen Alexandrok.
Era hartan bi kulturak elkartu ziren, Greziakoa eta Ekialdekoa, eta hura izan zen zibilizazio
helenikoaren hasiera. Alexandro 323. urtean hil zenean, hark bildutako inperioa banatzeko
gerrak hasi ziren.
Azkenean, diadokoen (Alexandroren jeneralen) esku geratu ziren erreinuak: antigonidak
Mazedonian, seleukotarrak sortaldean eta lagidak Egipton. Greziako hiriek borrokan jarraitu
zuten burujabetasunaren alde, harik eta Erromak menderatu zituen arte (K.a. 146). Handik
aurrera greziar kulturak eta, orobat, helenikoak Erromako mundua sakonetik eraberritu zuen.
Greziako gizartea politeista zen, garai mezenikoan asmatutako jainko anitz gurtzen
baitzituzten. Hirietan egiten zen, batez ere, erlijio bizitza. Hiri bakoitzak zuen bere jainko
babeslea, eta hari eskaintzen zizkioten tenpluak. Errituak konplexuak ziren, eta jainko
bakoitzeko erritu bat izaten zen.
Otoitzak, eskaintzak, opariak, herri jaiak eta jokoak ziren gurtza nagusiak; haien artean
zeuden Joko Olinpikoak ere, lau urtez behin udan antolatzen zirenak. Garrantzi handikoak
ziren orakuluak, hots, apaizen bidez jainkoek ematen zituzten erantzunak, eta ez zen
egitasmorik aurrera eramaten jainkoei aholkua eskatu gabe. Delfos hirikoa zen orakulurik
ezagunena. Apolori eskainitako santutegia zen Delfos, Apolo baitzen argiaren eta egiaren
jainkoa, Zeusen semea eta Artemisaren neba. Bertan pitonisa batek eman ohi zuen
erantzuna, eta apaizek hari entzundakoak idazten zituzten.
Antzinako greziar gizartearen ezaugarri nagusiak hauexek izan ziren: askeen eta esklaboen
arteko banaketa, gizonezko eta emakumezkoen eginkizun ezberdinak, jaiotasunaren
oinarritutako ezberdintasun-gabezia erlatiboa eta erlijioaren garrantzia. Herritarrak eta ez-
herritarrak bereizten ziren, eskubideei begiratuta.
Antzinako Grezian arteak, eginkizun estetikoaz aparte, erlijio zeregina edota helburu
praktikoa zuen.
Artistak soldata baten truke lan egiten zuen, eta haren obrak behar eta egitasmo jakin bati
erantzuten zion.
ERROMATARRAK
ERROMA
• Antzinako Erroma hiriaren inguruan sortu zen zibilizazioa izan zen. 12. mendetan zehar,
zibilizazioak hiru sistema politiko izan zituen. Mediterraneo itsasoko ingurua menderatu
zuen armadak. Hala ere, hainbat kausa zela eta, zibilizazioak gainbehera jasan behar izan
zuen, eta, azkenean, mendebaldeko erdia behintzat, V. mendean desagertu zen. Ekialdeko
erdia, Bizantziar Inperioa bilakatu zen, Konstantinopolis hiriburua zuela.
Antzinako Greziarekin batera, Erromako zibilizazioak Antzinate Klasikoa osatzen du, egungo
mendebaldeko zibilizazioaren oinarri garrantzitsu bat. Izan ere, Erromak legea, gerra, artea,
literatura, arkitektura eta gramatika izugarri garatu zituen.
ERROMATARREN
JANZKERA
Normalean toga bat eramaten
zuten. Emakumezkoek
belaunetarainoko toga luze bat,
gerrialdean gerriko batekin
lotuta eta buruan togaren zati
bat. Gizonezkoek, aldiz, toga
motza eramaten zuten.
ERREPUBLIKA
• Italiako penintsulako gainerako herriak menderatu zituen Erromak poliki poliki. Kolonien
bidez, erromatarrek konkistak babesten eta aseguratzen zituzten. III. mendeko bigarren
erdian, Kartagoren kontra borrokatu behar izan zuen Erromak, Lehenengo eta Bigarren
Gerra Punikoan. Horren ondorioz, Sizilia Erromaren menpe geratu zen baita Hispaniako
ekialdeko eta hegoaldeko kostaldea ere. Mazedonia eta Seleuziako inperioak garaitu
ondoren, K. a. II. mendean, Mediterraneo itsasoko jabeak bilakatu ziren erromatarrak.
Garaipenek eta horien aberastasunek aldaketa sakonak eragin zituzten Erromako
gizartean barnan. Noblezia aberastu zen probintzien lepotik. Soldadu xumeek, ordea,
urte asko eman behar izaten zuten etxetik kanpoko borroketan. Etxaldeak aurrera
eraman ezinik, aberatsei gero eta mailegu gehiago eskatzen zieten. Honela,
latifundioak eta esklabotza bultzatu zen.
Gerrek, merkatu berriek eta zerga bilketek behe mailako batzuk ere aberastu
zituzten. Haren dirutza gorabehera, ez zeukaten inolako ahalmen politikorik,
plebeioak ziren eta.
Nahigabea, beraz, nagusitu zen Erromako hainbat gizarte-klasetan barnan. Senatuak,
halere, ez zuen inolako erreformarik onartu. K. a. II. mendearen bukaeran, egoera
politikoa jasanezina bihurtu zen. Tiberio eta Gaio Grako anaiak patrizioen lursoro
erraldoiak txiroen artean banatzen saiatu ziren, baina biak erail zituzten. Aldakuntza
horiek bi talde sortu zituzten, aldekoa eta kontrakoa. Bi talde horiek, Mario eta Sila haien
buruan, K. a. I. mendearen hasieran aurrez aurre borrokatu zuten.
• Inperio lau zatitan banatu zuen, errazago goberna zezaten. Hala ere, aldi bereko
enperadoreek haien kontra borrokatu zuten gailentasunaren bila. Teodosioren
heriotzarekin, betiko erdibitu zen Inperioa. Mendebaldeko erdia, barbaroen etengabeko
erasopean 476ko irailaren 4an desagertu zen, Odoakro germaniarrak azken enperadorea,
Romulo Augustulo boteretik bota zuenean. Ekialdeko erdiak zorte handiagoa izan zuen.
Bizantzioko Inperioa bihurtuta 1.000 urte gehiago iraun zuen.
GOBERNUA
• Hastapenean, Erroma erregeek gobernatu zuten. Botere haren sorrera eta izaera ez daude
argi. Baliteke botere osoa edukitzea, edo baliteke Senatu eta Herriaren buru betearazlea
baino ez izatea. Gerrari dagokionez bederen, erregearen autoritatea absolutua zen.
Erregea hiriko erlijio ofizialaren burua ere bazen.
• Horretaz gain, hiru biltzar administratibo ere bazeuden: Senatua, erregeari aholkuak
ematen zizkiona; Comitia Curiata, erregeak proposatutako legeak onartzen zituena; eta
Comitia Calata, jai-egunak ezartzen zituen apaiz-asanblada.
• Inperioko lehen garaian, berriz,
Errepublikako gobernu era gordetzen zela
mantendu zen. Enperadoreak zeraman
titulua princeps edo lehen herritarra zen,
eta Senatuak legea egiterakoan boterea
lortu zuen, aurrean herri-asanbladek
izandakoa. Nolanahi ere, denborak
aurrera egin ahala, enperadoreen boterea
autokratikoago bilakatu zen, eta Senatua
enperadoreak izendatutako aholku-
gorputza bihurtu zen. Senatua izan ezik,
Errepublikan administrazio-instituzio
finkorik ez zegoenez, enperadoreek
laguntzaileak eta aholkulariak izendatu
zituzten.
• Inolako herritar batek botere gehiegi lor ez zezan, urtero hautatzen ziren postuak, eta
boterea bi pertsonatan banatzen zen. Egoera arruntetan, botere nagusia bi kontsulek
partekatzen zuten. Larrialdietan, behin-behineko diktadore bakarrak zeukan.
PROBINTZIAK
• Lurraldea probintzietan banandu zen.
Denborarekin barrutien kopurua ugaldu
zen, lurralde berriak bereganatu zirelako
eta probintziak unitate txikiagotan bereizi
zirelako. Honela, tokian tokiko buruzagi
boteretsuen matxinadak ekiditen ziren.
Inperioaren estreinako urteetan, bi
probintzia mota zeuden: enperadoreenak
eta senatuarenak, gobernaria nork
aukeratzen zuen arabera.
MAPA
HIRIAK
Hiriei zegokienez, bi mota ere
bazeuden. Colonia izenekoetan,
soldadu ohiak edo erromatarrak
bizi ziren. Municipia delakoetan,
probintzietakoak zeuden. Maila
ezberdina izan arren, Erromako
konstituzioaren ereduari segi
zitzaion.
LEGEA
• Erromako legegintzaren garapenak mila urte baino gehiago iraun zuen. Izan ere, K. a.
449an Hamabi Taulak idatzi ziren, eta K. o. 530 inguruan, Justinianus I.ak Corpus Juris
Civilis izeneko arautegia plazaratu zuen. Kode horretan, Erromako legea gorde zen
Bizantziar Inperiorako ez ezik, Europan sortzekoak ziren estatuetarako ere.
• XVIII. mendera arte, Europako herrialde gehienetan Antzinako Erromako lege-sistema
zaharra zen indarrean zegoena. Hainbat tokitan, Alemanian kasu, Erromako legearen
erabilpenak are luzeago iraun zuen. Hori dela eta, Europan eta Europatik kanpo ere,
egungo legedi modernoek erromatar legeen eragin handia daukate, batik bat zuzenbide
pribatuari dagokionez. Eragin hori zuzenbide-terminologian dago ageri. Herrialde
batzuetan, Hegoafrikan eta San Marinon, lege-sistema Ius Commune kode zaharrean
oinarrituta daude gaur egun ere.
• Lege-kode batek ere ez zuen Antzinako Erromako lege-ohitura erabat baztertu.
Horrenbestez, Erromako legea ezagutzea ezinbestekoa da egungo lege-sistema ulertu ahal
izan dadin.
• Europar Batasunako estatuetako zuzenbide pribatu desberdinak bat egiteko, Ius Commune
kode zaharra eredutzat hartu da, zeren edozein tokitan oinarrizko legeak izateaz gain
tokian tokiko aldaerak onartzen baititu.
FAMILIA
• Aita zen familiako buru. Normalean, semeak nahiago zituzten, horregatik, batzuetan neska
jaioberriak bakarrik uzten zituzten, hiltzen ziren arte. 13 urtetik aurrera emakumeak
heldutzat hartzen ziren. Askotan, 15 urtekin ezkontzen ziren; nahiko normala izaten zen
30 urterekin amona izatea.
AGUR!!!!!
ESPERO DUT
GUSTATZEA

More Related Content

What's hot

Antzinaroa josune lur martin eta ander
Antzinaroa josune lur martin eta anderAntzinaroa josune lur martin eta ander
Antzinaroa josune lur martin eta anderorixe5maila
 
Antzinaroa paul, olaia, koldo eta huiqi
Antzinaroa paul, olaia, koldo eta huiqiAntzinaroa paul, olaia, koldo eta huiqi
Antzinaroa paul, olaia, koldo eta huiqiorixe5maila
 
Kristau erresumetako bizimodua ane, noa, aimar eta anthony
Kristau erresumetako bizimodua ane, noa, aimar eta anthonyKristau erresumetako bizimodua ane, noa, aimar eta anthony
Kristau erresumetako bizimodua ane, noa, aimar eta anthonyorixe5maila
 
Historiaurretik erdi arora
Historiaurretik erdi aroraHistoriaurretik erdi arora
Historiaurretik erdi arorasaraydelafuente
 
Erdi aroa Koldo Ane.P Naiara eta Josune
Erdi aroa Koldo Ane.P Naiara eta JosuneErdi aroa Koldo Ane.P Naiara eta Josune
Erdi aroa Koldo Ane.P Naiara eta Josuneorixe5maila
 
Erromatar inperioa
Erromatar inperioaErromatar inperioa
Erromatar inperioamatxutxa
 
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaErdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaorixe5maila
 
Erdi Aroa 5.D
Erdi Aroa 5.DErdi Aroa 5.D
Erdi Aroa 5.Dtalaia
 
Erroma burdinibarra
Erroma burdinibarraErroma burdinibarra
Erroma burdinibarramikelmarin
 
6 gaia Mesopotamia eta Egipto
6 gaia Mesopotamia eta Egipto6 gaia Mesopotamia eta Egipto
6 gaia Mesopotamia eta Egiptoigereka
 
C:\Fakepath\1 M 6 Gaia 1 Erroma 2007 08
C:\Fakepath\1  M   6  Gaia   1   Erroma   2007 08C:\Fakepath\1  M   6  Gaia   1   Erroma   2007 08
C:\Fakepath\1 M 6 Gaia 1 Erroma 2007 08IES F.J.Z. BHI
 
Mesopotamia eta egypto
Mesopotamia eta egyptoMesopotamia eta egypto
Mesopotamia eta egyptoandersantur
 
Hirien berpizkundea - Erdi Aroa
Hirien berpizkundea - Erdi AroaHirien berpizkundea - Erdi Aroa
Hirien berpizkundea - Erdi AroaIES F.J.Z. BHI
 
C:\Fakepath\18 Erromatarren Bizimodua Rg
C:\Fakepath\18   Erromatarren Bizimodua   RgC:\Fakepath\18   Erromatarren Bizimodua   Rg
C:\Fakepath\18 Erromatarren Bizimodua RgIES F.J.Z. BHI
 
C:\Fakepath\1 M Antzinako Egipto Zs Rg
C:\Fakepath\1  M   Antzinako Egipto   Zs   RgC:\Fakepath\1  M   Antzinako Egipto   Zs   Rg
C:\Fakepath\1 M Antzinako Egipto Zs RgIES F.J.Z. BHI
 
Erroma
ErromaErroma
ErromaJon
 

What's hot (20)

Antzinaroa josune lur martin eta ander
Antzinaroa josune lur martin eta anderAntzinaroa josune lur martin eta ander
Antzinaroa josune lur martin eta ander
 
Antzinaroa paul, olaia, koldo eta huiqi
Antzinaroa paul, olaia, koldo eta huiqiAntzinaroa paul, olaia, koldo eta huiqi
Antzinaroa paul, olaia, koldo eta huiqi
 
Kristau erresumetako bizimodua ane, noa, aimar eta anthony
Kristau erresumetako bizimodua ane, noa, aimar eta anthonyKristau erresumetako bizimodua ane, noa, aimar eta anthony
Kristau erresumetako bizimodua ane, noa, aimar eta anthony
 
Historiaurretik erdi arora
Historiaurretik erdi aroraHistoriaurretik erdi arora
Historiaurretik erdi arora
 
Erdi aroa Koldo Ane.P Naiara eta Josune
Erdi aroa Koldo Ane.P Naiara eta JosuneErdi aroa Koldo Ane.P Naiara eta Josune
Erdi aroa Koldo Ane.P Naiara eta Josune
 
Erromatar inperioa
Erromatar inperioaErromatar inperioa
Erromatar inperioa
 
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaErdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
 
Erdi Aroa 5.D
Erdi Aroa 5.DErdi Aroa 5.D
Erdi Aroa 5.D
 
Erroma burdinibarra
Erroma burdinibarraErroma burdinibarra
Erroma burdinibarra
 
6 gaia Mesopotamia eta Egipto
6 gaia Mesopotamia eta Egipto6 gaia Mesopotamia eta Egipto
6 gaia Mesopotamia eta Egipto
 
Erdi aroa
Erdi aroaErdi aroa
Erdi aroa
 
C:\Fakepath\1 M 6 Gaia 1 Erroma 2007 08
C:\Fakepath\1  M   6  Gaia   1   Erroma   2007 08C:\Fakepath\1  M   6  Gaia   1   Erroma   2007 08
C:\Fakepath\1 M 6 Gaia 1 Erroma 2007 08
 
Mesopotamia eta egypto
Mesopotamia eta egyptoMesopotamia eta egypto
Mesopotamia eta egypto
 
Erdi aroa
Erdi aroaErdi aroa
Erdi aroa
 
Hirien berpizkundea - Erdi Aroa
Hirien berpizkundea - Erdi AroaHirien berpizkundea - Erdi Aroa
Hirien berpizkundea - Erdi Aroa
 
Antzinaroa
AntzinaroaAntzinaroa
Antzinaroa
 
C:\Fakepath\18 Erromatarren Bizimodua Rg
C:\Fakepath\18   Erromatarren Bizimodua   RgC:\Fakepath\18   Erromatarren Bizimodua   Rg
C:\Fakepath\18 Erromatarren Bizimodua Rg
 
C:\Fakepath\1 M Antzinako Egipto Zs Rg
C:\Fakepath\1  M   Antzinako Egipto   Zs   RgC:\Fakepath\1  M   Antzinako Egipto   Zs   Rg
C:\Fakepath\1 M Antzinako Egipto Zs Rg
 
Erroma
ErromaErroma
Erroma
 
Erroma
ErromaErroma
Erroma
 

Viewers also liked

Eragile mekanikoak
Eragile mekanikoakEragile mekanikoak
Eragile mekanikoakorixe6maila
 
Energia eta zer propietate dituen
Energia eta zer propietate dituenEnergia eta zer propietate dituen
Energia eta zer propietate dituenorixe6maila
 
Makinen zatiak 1
Makinen zatiak 1Makinen zatiak 1
Makinen zatiak 1orixe6maila
 
Elektrizitate ekoizpena2222
Elektrizitate ekoizpena2222Elektrizitate ekoizpena2222
Elektrizitate ekoizpena2222orixe6maila
 
Elektrizitate ekoizpena
Elektrizitate ekoizpenaElektrizitate ekoizpena
Elektrizitate ekoizpenaorixe6maila
 
Makinak eta zertarako erabiltzen diren
Makinak eta zertarako erabiltzen direnMakinak eta zertarako erabiltzen diren
Makinak eta zertarako erabiltzen direnorixe6maila
 
Energia eta zer propietate dituen
Energia eta zer propietate dituenEnergia eta zer propietate dituen
Energia eta zer propietate dituenorixe6maila
 
Energia gure gizartean
Energia gure gizarteanEnergia gure gizartean
Energia gure gizarteanorixe6maila
 
Energia Martin Unai Alaitz
Energia Martin Unai AlaitzEnergia Martin Unai Alaitz
Energia Martin Unai Alaitzorixe6maila
 
ENERGIA GURE GIZARTEAN
ENERGIA GURE GIZARTEANENERGIA GURE GIZARTEAN
ENERGIA GURE GIZARTEANorixe6maila
 
Power point (presentazioa)
Power point (presentazioa)Power point (presentazioa)
Power point (presentazioa)orixe6maila
 
Eragile mekanikoak
Eragile mekanikoakEragile mekanikoak
Eragile mekanikoakorixe6maila
 
Eragile mekanikoak
Eragile mekanikoakEragile mekanikoak
Eragile mekanikoakorixe6maila
 
Makinak powerpoint
Makinak powerpointMakinak powerpoint
Makinak powerpointorixe6maila
 
Erromatarrak eider luna xabier aimar
Erromatarrak eider luna xabier aimarErromatarrak eider luna xabier aimar
Erromatarrak eider luna xabier aimarorixe5maila
 

Viewers also liked (19)

Eragile mekanikoak
Eragile mekanikoakEragile mekanikoak
Eragile mekanikoak
 
Energia eta zer propietate dituen
Energia eta zer propietate dituenEnergia eta zer propietate dituen
Energia eta zer propietate dituen
 
Makinen zatiak 1
Makinen zatiak 1Makinen zatiak 1
Makinen zatiak 1
 
Elektrizitate ekoizpena2222
Elektrizitate ekoizpena2222Elektrizitate ekoizpena2222
Elektrizitate ekoizpena2222
 
Fondoa makinena
Fondoa makinenaFondoa makinena
Fondoa makinena
 
Energia
EnergiaEnergia
Energia
 
Elektrizitate ekoizpena
Elektrizitate ekoizpenaElektrizitate ekoizpena
Elektrizitate ekoizpena
 
Makinak eta zertarako erabiltzen diren
Makinak eta zertarako erabiltzen direnMakinak eta zertarako erabiltzen diren
Makinak eta zertarako erabiltzen diren
 
Energia eta zer propietate dituen
Energia eta zer propietate dituenEnergia eta zer propietate dituen
Energia eta zer propietate dituen
 
Energia gure gizartean
Energia gure gizarteanEnergia gure gizartean
Energia gure gizartean
 
Energia Martin Unai Alaitz
Energia Martin Unai AlaitzEnergia Martin Unai Alaitz
Energia Martin Unai Alaitz
 
Liburutegian (LH2)
Liburutegian (LH2)Liburutegian (LH2)
Liburutegian (LH2)
 
ENERGIA GURE GIZARTEAN
ENERGIA GURE GIZARTEANENERGIA GURE GIZARTEAN
ENERGIA GURE GIZARTEAN
 
Power point (presentazioa)
Power point (presentazioa)Power point (presentazioa)
Power point (presentazioa)
 
Eragile mekanikoak
Eragile mekanikoakEragile mekanikoak
Eragile mekanikoak
 
Eragile mekanikoak
Eragile mekanikoakEragile mekanikoak
Eragile mekanikoak
 
Makinak powerpoint
Makinak powerpointMakinak powerpoint
Makinak powerpoint
 
Energia
EnergiaEnergia
Energia
 
Erromatarrak eider luna xabier aimar
Erromatarrak eider luna xabier aimarErromatarrak eider luna xabier aimar
Erromatarrak eider luna xabier aimar
 

Similar to Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

Munduko ondare eta kultura ikusgarriak- 5. LH- LORAKI
Munduko ondare eta kultura ikusgarriak- 5. LH- LORAKIMunduko ondare eta kultura ikusgarriak- 5. LH- LORAKI
Munduko ondare eta kultura ikusgarriak- 5. LH- LORAKIborjaetxabe
 
Historia aroka 6.a
Historia aroka 6.aHistoria aroka 6.a
Historia aroka 6.aotxamagnolia
 
Egipto B. Atxa
Egipto B. AtxaEgipto B. Atxa
Egipto B. Atxatxurdipt
 
Espainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako HistoriaEspainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako Historiaguest89a52f
 
Espainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako HistoriaEspainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako Historiajonarri
 
Euskal herriko historia
Euskal herriko historiaEuskal herriko historia
Euskal herriko historiaAitzi Es
 
C:\Fakepath\Greziaren Historia 09 10 Rg
C:\Fakepath\Greziaren Historia   09 10   RgC:\Fakepath\Greziaren Historia   09 10   Rg
C:\Fakepath\Greziaren Historia 09 10 RgIES F.J.Z. BHI
 
C:\Fakepath\Greziaren Historia 09 10 Rg
C:\Fakepath\Greziaren Historia   09 10   RgC:\Fakepath\Greziaren Historia   09 10   Rg
C:\Fakepath\Greziaren Historia 09 10 RgIES F.J.Z. BHI
 
Egiptoko eta mesopotamiako zibilizazioa
Egiptoko eta mesopotamiako zibilizazioaEgiptoko eta mesopotamiako zibilizazioa
Egiptoko eta mesopotamiako zibilizazioasandRitaa26
 
Egiptoko eta mesopotamiako zibilizazioa
Egiptoko eta mesopotamiako zibilizazioaEgiptoko eta mesopotamiako zibilizazioa
Egiptoko eta mesopotamiako zibilizazioasandRitaa26
 
Egiptoko eta mesopotamiako zibilizazioa
Egiptoko eta mesopotamiako zibilizazioaEgiptoko eta mesopotamiako zibilizazioa
Egiptoko eta mesopotamiako zibilizazioasandRitaa26
 
Erdiaroa
ErdiaroaErdiaroa
Erdiaroa5maila
 

Similar to Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat (20)

Munduko ondare eta kultura ikusgarriak- 5. LH- LORAKI
Munduko ondare eta kultura ikusgarriak- 5. LH- LORAKIMunduko ondare eta kultura ikusgarriak- 5. LH- LORAKI
Munduko ondare eta kultura ikusgarriak- 5. LH- LORAKI
 
Historia aroka 6.a
Historia aroka 6.aHistoria aroka 6.a
Historia aroka 6.a
 
Egipto B. Atxa
Egipto B. AtxaEgipto B. Atxa
Egipto B. Atxa
 
Espainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako HistoriaEspainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako Historia
 
Espainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako HistoriaEspainiako Antzinako Historia
Espainiako Antzinako Historia
 
Gizarte
GizarteGizarte
Gizarte
 
Egipto
EgiptoEgipto
Egipto
 
Historia aroka 6.b
Historia aroka 6.bHistoria aroka 6.b
Historia aroka 6.b
 
Euskal herriko historia
Euskal herriko historiaEuskal herriko historia
Euskal herriko historia
 
Aro modernoa
Aro modernoaAro modernoa
Aro modernoa
 
Zibilizazioak
ZibilizazioakZibilizazioak
Zibilizazioak
 
Antzinaroa bittor
Antzinaroa bittorAntzinaroa bittor
Antzinaroa bittor
 
C:\Fakepath\Greziaren Historia 09 10 Rg
C:\Fakepath\Greziaren Historia   09 10   RgC:\Fakepath\Greziaren Historia   09 10   Rg
C:\Fakepath\Greziaren Historia 09 10 Rg
 
C:\Fakepath\Greziaren Historia 09 10 Rg
C:\Fakepath\Greziaren Historia   09 10   RgC:\Fakepath\Greziaren Historia   09 10   Rg
C:\Fakepath\Greziaren Historia 09 10 Rg
 
2 geziar-inperioa
2 geziar-inperioa2 geziar-inperioa
2 geziar-inperioa
 
Egiptoko eta mesopotamiako zibilizazioa
Egiptoko eta mesopotamiako zibilizazioaEgiptoko eta mesopotamiako zibilizazioa
Egiptoko eta mesopotamiako zibilizazioa
 
Egiptoko eta mesopotamiako zibilizazioa
Egiptoko eta mesopotamiako zibilizazioaEgiptoko eta mesopotamiako zibilizazioa
Egiptoko eta mesopotamiako zibilizazioa
 
Egiptoko eta mesopotamiako zibilizazioa
Egiptoko eta mesopotamiako zibilizazioaEgiptoko eta mesopotamiako zibilizazioa
Egiptoko eta mesopotamiako zibilizazioa
 
Erdiaroa
ErdiaroaErdiaroa
Erdiaroa
 
Egiptoko lana
Egiptoko lanaEgiptoko lana
Egiptoko lana
 

More from orixe5maila

Erdi aroaren hasiera
Erdi aroaren hasieraErdi aroaren hasiera
Erdi aroaren hasieraorixe5maila
 
Kristau erresumen sorrera paul eta ander
Kristau erresumen sorrera paul eta ander Kristau erresumen sorrera paul eta ander
Kristau erresumen sorrera paul eta ander orixe5maila
 
Patxi errementaria bertsotan
Patxi errementaria bertsotanPatxi errementaria bertsotan
Patxi errementaria bertsotanorixe5maila
 
Barbantxo bertsotan
Barbantxo bertsotanBarbantxo bertsotan
Barbantxo bertsotanorixe5maila
 
Kolore hotzak eta beroak gorria
Kolore hotzak eta beroak gorriaKolore hotzak eta beroak gorria
Kolore hotzak eta beroak gorriaorixe5maila
 
Kolore hotzak eta beroak urdina
Kolore hotzak eta beroak urdinaKolore hotzak eta beroak urdina
Kolore hotzak eta beroak urdinaorixe5maila
 
Aintzinaroa eneko, asier eta olympia power point
Aintzinaroa eneko, asier eta olympia power pointAintzinaroa eneko, asier eta olympia power point
Aintzinaroa eneko, asier eta olympia power pointorixe5maila
 
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaErdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaorixe5maila
 
Metal aroa power point
Metal  aroa  power pointMetal  aroa  power point
Metal aroa power pointorixe5maila
 
Neolitoa power point
Neolitoa power pointNeolitoa power point
Neolitoa power pointorixe5maila
 

More from orixe5maila (17)

Errezetak lh5 a
Errezetak lh5 aErrezetak lh5 a
Errezetak lh5 a
 
Errezetak lh5 b
Errezetak lh5 bErrezetak lh5 b
Errezetak lh5 b
 
Errezetak lh5 b
Errezetak lh5 bErrezetak lh5 b
Errezetak lh5 b
 
Erdi aroaren hasiera
Erdi aroaren hasieraErdi aroaren hasiera
Erdi aroaren hasiera
 
Kristau erresumen sorrera paul eta ander
Kristau erresumen sorrera paul eta ander Kristau erresumen sorrera paul eta ander
Kristau erresumen sorrera paul eta ander
 
Patxi errementaria bertsotan
Patxi errementaria bertsotanPatxi errementaria bertsotan
Patxi errementaria bertsotan
 
Barbantxo bertsotan
Barbantxo bertsotanBarbantxo bertsotan
Barbantxo bertsotan
 
Kolore hotzak eta beroak gorria
Kolore hotzak eta beroak gorriaKolore hotzak eta beroak gorria
Kolore hotzak eta beroak gorria
 
Kolore hotzak eta beroak urdina
Kolore hotzak eta beroak urdinaKolore hotzak eta beroak urdina
Kolore hotzak eta beroak urdina
 
Metal aroa
Metal  aroaMetal  aroa
Metal aroa
 
Erdi aroa
Erdi aroaErdi aroa
Erdi aroa
 
Neolitoa
NeolitoaNeolitoa
Neolitoa
 
Power point
Power pointPower point
Power point
 
Aintzinaroa eneko, asier eta olympia power point
Aintzinaroa eneko, asier eta olympia power pointAintzinaroa eneko, asier eta olympia power point
Aintzinaroa eneko, asier eta olympia power point
 
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaimaErdi aroa power point lucia, jon t., chaima
Erdi aroa power point lucia, jon t., chaima
 
Metal aroa power point
Metal  aroa  power pointMetal  aroa  power point
Metal aroa power point
 
Neolitoa power point
Neolitoa power pointNeolitoa power point
Neolitoa power point
 

Antzinaroa iraia, uxue, lander, xabat

  • 1.
  • 2.
  • 3.
  • 4.
  • 5.
  • 6.
  • 7.
  • 8.
  • 9.
  • 10.
  • 11.
  • 12.
  • 13.
  • 14.
  • 16. Egiptoko zibilizazioa Nilo ibaia inguruan sortu zen, duela 5.000 urte inguru. Nilo, munduko ibairik luzeena da. Ibai eskuzabala zen. Urez eta lur emankorrez hornitzen zituen inguruan bizi zirenak. Niloko uholdeen ondorioz lurra emankor bihurtzen zen, haran osoan lohia uzten baitzuen. Afrikako ipar-ekialdean eta Sinaiko penintsulan kokaturiko estatua da. 1.010.000 km² ditu gutxi gorabehera, Nilo ibaiaren bi ertzetan. 3000 urtez, Niloren ertzetan historiako zibilizazio ikusgarrienetakoa garatu zen, Faraoien Erresumak. Egiptoarrek tenplu erraldoiak eta hilobi eraikin ikaragarriak eraiki zituzten, non faraoiak goraipatzen zituzten. Bertan idazkera sortu zen, hieroglifo izeneko ideogramak, eta gizateria historiaurretik atera. Idazteko sistema garatu zuten, hieratikora pasatuz, ondoren grafia sinplifikatuz demotikora. Medikuntza saiakerak idatzi zituzten, matematika eta kontakizun mitologiko eta historiko ikaragarriak, papiroetan idatziak, harrian edota zurean zizelkatuak. Faraoien aroan, egiptoarren kultura ezaugarriak mantendu zituen, eta erromatar probintzia bihurtu arte Mediterraneo osoan izan zuen eragina, besteak beste erlijioaren eta arkitekturen aldetik. Isisen azken apaizek, File uhartean beren gurtza mantendu zuten 535. urte arte, Justiniano I.ak debekatu zuen arte.
  • 17.
  • 18. Egiptoko antzinako zibilizazioa Nilo ibaiaren behe arroan garatu zen. Afrikatik eta Asia mendebaletik etorritako biztanle taldeak nahasi ziren bertan. K.a. 10000. urterako harri landua ezagutzen zuten. K.a. 5000. urte aldera Neolitoan bizirik iraun zuten bi zibilizazio mota agertu ziren iparraldean eta hegoaldean. K.a. 4000 urtean bi erresuma zeuden: Butoko erreinua iparraldean (Behe Egipto) eta Nekhengo erreinua hegoaldean (Goi Egipto). K.a. 3300. urtearen inguruan Menes hegoaldeko erregeak Thinis hiriko iparraldea hartu eta bi erreinuak bateratu zituen; hala I. dinastia thiniarra, lehen faraoi dinastia, sortu zen. Abydosko eta Saqqarahko eraikuntzei esker ezagutzen dira lehen bi dinastia thiniarretako eta Menfisko III. dinastiako faraoien izenak. K.a. 2720-2300 urte bitartean garatzen da eta IV. eta V. dinastiak izan ziren agintean. Keops, Kefren eta Mikerinos faraoien garaietan iritsi zen gailurrera: hauek eraiki zituzten Gizako piramideak. Hiriburua Thinistik Menfisa aldatu zuten eta Nubiako meatzeak hasi ziren ustiatzen. Garai hartakoak dira Menfisko biztanleek gogoko zituzten eskultura erraldoiak (Gizako Esfinge Handia).
  • 19.
  • 20. Alexandro Handiak Alexandria sortu zuen (K.a. 331), eta Siuahko oasian Amonen tenplura joan eta bere burua Jainkoaren seme aldarrikatu zuen, faraoi alegia. Bera hiltzean (K.a. 323), Ptolomeo Lagosen eskuetan gelditu zen Egipto. Hark sortu zuen ptolomeotarren edo lagidarren dinastia, Kleopatra VII.a hil eta erromatarrek Egipto menderatu zuten arte iraun zuena (K.a. 30). Actiumgo guduaren ondoren (K.a. 31), Augusto Alexandrian sartu zenean, Erromaren mendeko probintzia bihurtu zen Egipto. Enperadoreak zuzenean aukeraturiko agintari militar baten agintepean geratu zen gobernua, eta gizarte egiturak lagidarren garaian bezala jarraitu zuen, greziarrak edo heleniarrak zirela nagusi. Bestalde, Alexandriak Mediterraneo osoko portu nagusia eta erlijio eta kultura hiri nagusi gisa jarraitu zuen. Oso zerga astunak ordaindu behar izan zituen Egiptok eta, jatorri desberdineko gizarte kasten arteko banaketa zela medio, matxinada eta gatazka handiak gertatu ziren, Alexandrian batez ere (juduen eta heleniarren arteko borrokak K.o. 66. eta 117. urteetan. 66. urteko matxinadaren ondorioz 50.000 juduk galdu zuen bizia eta 240.000 hil izan zen 117koan. Huraxe izan zen diaspora eragin zuen gertaera). Erromatar Inperioa banatu zenean, Egipto Bizantzioren eskuetan geratu zen. Bizantziok aurreko politika berari eutsi zion, eta Egiptori oso zerga astunak ezarri zizkion. Arrazoi horrengatik erraztasun handiz onartu zuten egiptoarrek persiarren agintea (616), eta azkenik arabiarrena (641).
  • 21.
  • 22. Arabiarrek hartu ondoren (641), Damaskoko omeiatarren eta Bagdadeko abbasiarren mendean egon zen Egipto 868. urtera arte. Egiptoko biztanle gehienek islama onartzeaz gainera, arabiarren hizkuntza bereganatu zuten garai hartan. 868. urtean Ahmedibn-Tulun gobernariak tulundarren emirerri burujabea sortu zuen, 905. urteraino luzatu zena. Hogeita hamar urte geroago Mohamed el-Ikhshidek bide beretik jo zuen eta beste dinastia bat sortu zuen (935-969). 969-1171. urte bitartean, xiita fatimiak nagusitu ziren bertan eta, Bagdadi bizkar emanda, Kairon eraiki zuten kalifa-herri berriaren egoitza. Musulman heretikoak baitziren, sunniten eta abbasiarren aurka gudukatu ziren bertatik. Dinastia honen garaian urte oparoak izan ziren Egipton, sortaldearekin egiten zuen salerosketari esker. Kairo islamiarren munduko hiri ederrenetako bat bihurtu zen, eta Alexandriak, berriz, galdu egin zuen aspaldiko distira hura. Fatimien agintea ahuldu egin zen gurutzatu kristauen aurkako gerren ondorioz; 1172. urtean Saladino kurdiarrak kalifa- herria deuseztatu zuen eta abbasiarrek bultzaturiko ortodoxia sunnita nagusitu zen berriro. Saladinok sortutako ayyubiarren dinastia (1172-1250), mamelukoen buru zen Baibarsek irauli zuen eta dinastia bahrita sortu (1261-1382). Ondoren barbuk zirkasiarrak sorturiko dinastia
  • 23.
  • 24. bahrita sortu (1261-1382). Ondoren barbuk zirkasiarrak sorturiko dinastia burdjita etorri zen (1382-1517). Mamelukoen azken bi dinastiotako agintariek mongoliarren erasoetatik babestu zuten Egipto, ekonomia bizkortzen saiatu ziren eta nazioaren oinarri politikoak sendotu zituzten. Monumentu eder handiak izan ziren Kairo hirian. Urte haietan izan zuen Egiptok heleniarren ondorengo garai oparoena. Aurkikunde batek, ordea, Egiptoren gainbehera ekarri zuen XV. mende bukaeran: portugaldarrek Esperantza Oneko lurmuturra aurkitu zuten (1488) eta Egipto ez zen harrezkero Sartaldeko eta Sortaldeko nazioak elkartzen zituen lurralde bakarra izan. Mamelukoek, bestalde, ezin eutsi izan zioten otomandarren erasoari eta turkiarrek beren mende hartu zuten Egipto 1517an.
  • 25. Ondorengoek ez zuten asmatu haren bideari jarraitzen, eta ingelesek Arabï Pacha (1882) abertzalea garaitu ondoren, beren agintea ezarri zuten, izenez oraindik Turkiaren mende bazegoen ere Egipto (1882). Britainiako kontsula zen Egiptoko benetako nagusia; Abbas II.ak (1892-1914) independ entziaren alde egin zuen saioak ez zuen berehalako fruiturik eman. 1517an Selim I.a sultan otomandarrak Egipto hartu eta Turkiaren mendeko herrialde bihurtu zuen. Horrela iraun zuen hiru mendez, Napoleonek 1798. urtean hartu zuen arte. Frantziaren agintea oso laburra izan zen, eta 1805ean Muhamed Ali (1805-1849) erregeorde izendatu zuten. Hark Turkiarekiko askatasun osoa lortu zuen. Baina independentzia hura ez zen erabatekoa izan, mendebaleko estatu kolonialistek emandako agindu batzuk bete behar izan baitzituen (Ingalaterrak behartuta, Turkiari gerran irabazitako guztiak itzuli egin behar izan zizkion Egiptok). Aro modernoan Muhamed Aliren aginte aldian sartu zen Egipto.
  • 26. 1952ko uztailean, Ofizial Libreak erakunde klandestinoak, Jamal Abdel Nasser buru zuela, estatu kolpea eman eta Faruk agintetik eraitsi ondoren errepublika aldarrikatu zuen (1953). Nasser izan zen, faraoien garaietatik, Egiptoren gaineko aginpidea zuen bertako lehena. Izan ere, erromatarrek, bizantziarrek eta arabiarrek lurraldea hartu zutenetik, agintari izan ziren dinastia guztiak arrotzak izan ziren. Bestalde, Nasserrekin batera agintea hartu zuten ofizial gehienak nekazariak ziren jatorriz. Horregatik batez ere, Nasserren garaian abertzaletasuna eta sozialismoa izan ziren nagusi. Egipton zeuden atzerriko osteak egotzi ondoren (Suezko ubidea nazionalizatu zuen 1956an), Arabiako abertzaletasunaren aldeko lehen urratsak eman zituen Nasserrek. Baina asmo horretarako Siriarekin batera sortutako Arabiar Errepublika Batuak porrot egin zuen berehala (1958- 1961). Urte haietan nagusi ziren bi blokeen aurrean, neutraltasunean oinarrituriko politika bideratu zuen Nasserrek eta harremanak izan zituen bai mendebaleko herriekin eta bai herri sozialistekin ere. Akabako golkoko bidea Nasserren aginduz itxi ondoren (1967ko maiatza), Israelek Egiptoren aurkako gerra aldarrikatu zuen (1967ko ekaina, Sei Egunetako gerra) eta, juduak nagusitu ondoren, Egiptok Sobietar Batasunaren aldera jo zuen.
  • 27.
  • 28.
  • 29. Antzinako Grezia greziar hizkuntza eta kulturako herrien zibilizazioa izan zen, Antzinaroan garatu zena, K. a. II. milurtekotik aurrera. Mendebaldeko zibilizazioaren jatorrizko kulturatzat hartzen da, itzelezko eragina izan baitzuen Erromatar Inperioan, eta baita Pizkundean eta beste ondorengo aroetan ere. Gaur egungo Grezia eta Asia Txikian hasi bazen ere, Mediterraneo osora zabaldu zen.
  • 30. Grezian, kontinente barruan aurkitu diren giza aztarnarik zaharrenak Epipaleolitokoak dira (40000 K. a.). Neolitoko lehen aztarnategiak K.a. 6200. urtekoak dira. Garai hartan itsas bidaldiak ohikoak ziren kontinentearen eta uharteen artean, eta horren adierazgarri da Milos uharteko obsidiana harria, Grezia guztian barrena barreiatua dagoena. Brontzearen antzinako garaian (K.a. 2600-2000) agertu ziren uharteetako aurreneko kulturak: zikladikoa eta minoikoa. Kultura zikladikoa nagusi izan zen 2600. urtetik 1800era bitartean, eta minoikoa edo Kretakoa izan zen ondoren. Kretako kulturak merkataritza harremanak zabaldu zituen Mediterraneoaren ekialdean, eta luxu handiko hiriak, artelan ugariez apainduak, sortu zituen, eta haiek egundoko eragina izan zuten kontinentean. K.a. 1400 inguruan desagertu zen kultura hura, zibilizazio mizenikoak bereganatuta.
  • 31. Lehen herri indoeuroparrak K.a. 3000. urtean iritsi ziren Egeo ingurura. Beren zibilizazioa finkatu zuten lurralde hartan, nahiz eta kultura minoikoaren eragina jaso itsas merkataritzaren bidez. Mizenas zen bertako hiri nagusia eta hartatik datorkio izena kultura hari. Aurkitu diren aztarnategiek adierazten dutenez, gizarte guduzalea bide zen hura. Eguneroko bizitza harresi garaiez babestutako hiri inguruan egiten zen, eta hiriko jauregia izaten zen erregearen eta aitonen semeen bizilekua. Abere hazkuntza eta nekazaritzaz gainera, Mizenaskoak merkataritzan aritzen ziren eta baita itsaslapurretan ere. Ekonomia ongiro nabarmena eta kultura adierazpide aberatsak iritsi zituzten, eta horren adierazgarri dira hilobietan aurkitu den tresneria aberats fina (Atreoren altxorra). K.a. 1200 urte inguruan desagertu zen Mizenasko zibilizazioa itsasaldeko herrien erasoek eraitsita. Mizenasko zibilizazioa desagertu zenean asko jaitsi zen Greziako biztanle kopurua, baina K.a. XII. mendean, doriarrek Greziara emigratu zutenean igo egin zen berriro.
  • 32. Antzinako Greziaren Erdi Aroa. (K.a. 1200-700) Doriarrek Grezia menderatu zutenean, mizenastarren hiri-jauregiak desagertu ziren. Garai hartan erabat hedatu zen burdinaren erabilera. Hiribildu batzuk sortu ziren, politikari dagokionez burujabeak (polis) izan zirenak, eta lursailak landu ziren haien inguruan. Erregeek gobernatzen zituzten, aitonen semeek lagunduta, haiek baitziren, hain zuzen, artaldeetako eta lurretako jabeak eta kontseiluko kideak. Laborariek eta artisauek bazuten ordezkaririk biltzarrean, baina kontseilu nagusiak esaten zuena izenpetzea zen haien eginkizun bakarra ia. Jopuek eta esklaboek ez zuten eskubide politikorik. Polis-ak burujabeak baziren ere, elkarren artean bazuten alderdi komunik: hizkuntza, idazkera eta erlijioa, esaterako, bat zuten guztiek. Greziako hiriak Asia Txikiaren kostaldeetara ere hedatu ziren.
  • 33. Garai hartan polis hiribilduetan ekonomia aldatuz joan zen, eta merkataritzak eta artisautzak garrantzi handia izan zuten. Lehengo erregetza ere aldatuz joan zen eta erregimen aristokratiko bihurtu zen, VIII. mendean Asia Txikian sortu eta Grezia osora hedatu zena gero. Hiria gobernatzeko eztabaida politikoen lekua aitonen semeen kontseilua edo biltzarra (bule) izan zen. Herriaren biltzarra (ekklesia) bigarren mailan geratu zen, eta, horregatik, politikan parte hartzeko eskubidea aberatsen eta ahaldunen esku zegoen ia oso osorik. VIII. eta VI. mendeen bitartean gertatu zen Greziaren kolonizazioa Mediterraneo itsasoaren eta itsaso Beltzaren kostaldean. Hasieran, emigrazioa, nekazaritzako lursailen faltaren kariaz gertatu zen, izan ere, antolaketa patriarkalaren arabera, lurraren gaineko eskubideak noble familietako premuarentzat izaten baitziren. VII. mendetik aurrera emigrazioaren merkataritza alderdia hasi zen azaltzen, eta, hala, polis berriak jatorrizko hiriaren faktoria edo sukurtsal bihurtu ziren.
  • 34. Kolonizazioarekin batera merkataritza heldu zen eta hark ekarri zuen ekonomia garapenaren ondorioz erregimen aristokratikoa ahulduz joan zen VII. mendetik aurrera; gizarte maila berri bat sortu zen hala, gizon askeena, jatorriz pobrea baina merkataritza zela medio aberastua, eta eskubide politikoak eskatzen zituena. Herri xehea, aldi berean, aristokraziaren aurka matxinatu zen, lurren banaketa eskatzeko. Maila ezberdinen arteko harremanak arautzeko, lege batzuk argitaratu zituzten Atenasen (Solonek) eta Mitilenen (Pitakok). Egin ziren eraberritzeak ez baitziren nahikoak izan, gobernurako bidea zabaldu zitzaion tiraniari. Herentziaz ondorengorik izateko eskubiderik ez zuten buruzagiak ziren tiranoak eta herriaren laguntzari esker egiten ziren aginpidearen jabe. Oro har, tiranoek merkatariei, artisauei eta lurjabe txikiei laguntzen zieten, eta behartsuenei lana ematen zieten herri lanetan. Tiranoei esker bukatu zen betiko oligarkiaren antolaketa, eta K.a. 507. urtean ezarri zen demokraziarako bidea erraztu zen, halaber.
  • 35. Persiar Inperioak greziar munduarekin topo egin zuen, mendebalderantz hedatzen ari zenean. Gatazka itzuri ezina zen, Mediterraneo itsasoaren ekialdean zeuden merkataritza bideen nagusitasuna baitzegoen jokoan. K.a. 540. urtean persiarrek mendean hartuak zituzten Asia Txikiko hiri greziarrak. Joniako hiriak persiarren nagusitasunaren aurka matxinatu ziren eta gerra hasi zen. Dario I.a persiar erregearen osteak Atikan lurreratu ziren, baina atenastarren oinezko gudarien osteek (hoplitak) aurre egin eta garaipena lortu zuten. Greziarren garaipenak agirian utzi zituen garai hartako gerra teknika batzuen akatsak. Esaterako, han frogatu zen gehiago zela herritar gudaria, bere lantza, kasko, koraza, zangoko eta ezkutu biribil gogorrarekin (hoplon) ilara itxietan antolatua (falanjeak), etnia ezberdinetako gudari persiarra baino, arma arinak soinean eta ilara irekietan antolatzen zena borrokarako. Greziar gudariak falange ilaratan antolatuta zeuden ahaide eta auzoen ondoan, eta horrek borrokarako adorea ematen zien eta guduaren une gogorrenetan borroka bertan behera uzteko tentazioa galarazten. Hoplitaren hornidura guztia (berez, nahikoa garestia) herritarraren kontura zihoan, eta ordaintzeko ezina azaltzen zutenak, berriz, galeretara bidaltzen zituzten arraunlari gisa.
  • 36. Atenasek eta Joniako hiriek bat egin eta Delosko Liga sortu zuten K.a. 477an, hiri joniarrak persiarren erasoetatik babestu asmoz. Elkarteko kide ziren hiriak burujabe ziren; hala ere, Atenasek eduki zuen beti nagusitasuna elkartearen barruan, bai alderdi militarrean, bai ekonomia aldetik ere. Persiarren aurka garaipena lortu ondoren, elkarte hura inperio bihurtu zen Atenasen gidaritzapean. Atenasek, gainera, zergak jasotzen zituen elkarteko beste hirietatik.Horrez gainera, Atenasko herritarren bizilekuak ugaritu egin ziren Jonian (klerukiak). Hala, Atenasek zuen nagusitasuna Grezia guztira hedatu nahi izan zuen, baina Espartako hiri elkartearekin topo egin zuen. Atenasen nagusitasuna 446. urtetik 431ra luzatu zen. Delosko elkarteko hirien laguntzari esker Atenasek indar handiko ontziteria bildu zuen, eta Mediterraneoaren ekialdea eta itsasoko merkataritza bideak kontrolatu zituen haren bidez. Demokrazia zen Atenasko antolamendu politikoa; hala ere, herri xeheak ezin zuen gobernuan parte hartu (Thetoak, metekoak eta esklaboak). Aginpidea gutxiengo aristokratikoaren esku zegoen, eta klase hark zituen eskubide guztiak. Garai hartan Atenasen oso modu aberatsez landu ziren arteak eta antzerkiak. Politikan, berriz, Perikles izan zen estatu berriaren antolatzailea.
  • 37. Delosko Liga eta Peloponesoko Ligaren arteko gatazka izan zen Greziako estatu guztien arteko gerra piztu zuen txinparta. Hogeita hamar urtez iraun zuen guduak (K.a. 431-404) eta Greziako polis guztiak krisialdian amildu zituen. Hasieran hiri estatu batzuen eta besteen indarrak elkarren pare zeuden, baina Espartaren alde jarri ziren gauzak, Perikles izurriteak hil baitzuen eta Atenasko ontziteriak eta gudarosteek hondamendia jasan baitzuten Sizilian. Atenasek borroka nagusia galdu zuen Egospotamosen (405), espartarrek eta persiarrek elkar hartu eta gudaroste handi bat eratu baitzuten haren kontra. 404. urtean izenpetu zen bake ituna; Atenas Delosko elkartea bertan behera uztera behartu zuten eta bere kabuz baliatzera.
  • 38. Handik aurrera, Espartak izan zuen nagusitasuna eta gobernu oligarkikoak ezarri zituen polisetan. Greziako hiriek gerraren ondorioak nozitu zituzten; hala, lursailak hutsik geratu ziren eta mertzenario taldeak harrapaketak eta triskantzak eginez ibili ziren; herri xehearen ekonomia baliabideak esklaboenaren pareraino jaitsi zen, eta matxinadak ugari ziren nonahi. 403an Atenasek, Espartaren uztarria astindu eta haren kontra altxaturik, demokrazia ezarri zuen berriro lurralde hartan. Atenasek eta Espartak beste bake itun bat izenpetu zuten 374an; bertan Atenasek Espartaren nagusitasuna onartu zuen kontinentean, eta Espartak, bere aldetik, itsasaldeko beste elkarte bat antolatzen utzi zion Atenasi. Tesaliak eta Tebasek Beoziako Liga sortu zuten, eta haiei aurre egiteko elkar hartu behar izan zuten Atenasek eta Espartak. Mantineako guduan (362) Espartako eta Atenasko osteek hondamendia izan zuten. Alabaina, gudu hartan hil zen Epaminondas buruzagia, eta heriotza harekin bukatu zen Tebasen nagusitasunaren aldi laburra.
  • 39. Filipo II.a Mazedoniakoak, bere erresuma batu eta Greziako hirien arteko borrokaz baliatuz, laster bereganatu zuen Greziako penintsulako iparralde guztia. Pangeoko urre meategiak hartu zituen eta handik atera zuen behar adinako aberastasuna lurraldeak konkistatzen jarraitzeko. Borrokarako falangeen antolaketa eraberritu zuen eta bi eskuez erabili behar ziren bost metroko lantza luzeak (sarissa) eman zizkien bere soldaduei. Filipo erregeak atenastarrak eta tebastarrak garaitu zituen Keroneako guduan (338), eta handik gutxira Eubeako eta Peloponesoko lurraldeak eskuratu zituen. Korintoko Liga sortu zuen orduan, heleniar herri guztiak bere inguruan bildu eta Persiar inperioa menderatu asmoz. Baina hil egin zuten (336); Filiporen ordez Alexandro haren semea egin zen errege. Traziarrak eta iliriarrak haren kontra matxinatu baitziren, kanpaina bati ekin zion haiek zapaltzeko. Tebastarrak une hartaz baliatu ziren mazedonia hiriari erasotzeko, baina Alexandrok berehala zapaldu zuen Tebasko hiria, eta biztanle guztiak esklabo gisa saldu zituen. Grezia barruko gatazka guztiak bukatu ondoren, Persiako inperioa menderatu zuen Alexandrok.
  • 40. Era hartan bi kulturak elkartu ziren, Greziakoa eta Ekialdekoa, eta hura izan zen zibilizazio helenikoaren hasiera. Alexandro 323. urtean hil zenean, hark bildutako inperioa banatzeko gerrak hasi ziren. Azkenean, diadokoen (Alexandroren jeneralen) esku geratu ziren erreinuak: antigonidak Mazedonian, seleukotarrak sortaldean eta lagidak Egipton. Greziako hiriek borrokan jarraitu zuten burujabetasunaren alde, harik eta Erromak menderatu zituen arte (K.a. 146). Handik aurrera greziar kulturak eta, orobat, helenikoak Erromako mundua sakonetik eraberritu zuen.
  • 41. Greziako gizartea politeista zen, garai mezenikoan asmatutako jainko anitz gurtzen baitzituzten. Hirietan egiten zen, batez ere, erlijio bizitza. Hiri bakoitzak zuen bere jainko babeslea, eta hari eskaintzen zizkioten tenpluak. Errituak konplexuak ziren, eta jainko bakoitzeko erritu bat izaten zen. Otoitzak, eskaintzak, opariak, herri jaiak eta jokoak ziren gurtza nagusiak; haien artean zeuden Joko Olinpikoak ere, lau urtez behin udan antolatzen zirenak. Garrantzi handikoak ziren orakuluak, hots, apaizen bidez jainkoek ematen zituzten erantzunak, eta ez zen egitasmorik aurrera eramaten jainkoei aholkua eskatu gabe. Delfos hirikoa zen orakulurik ezagunena. Apolori eskainitako santutegia zen Delfos, Apolo baitzen argiaren eta egiaren jainkoa, Zeusen semea eta Artemisaren neba. Bertan pitonisa batek eman ohi zuen erantzuna, eta apaizek hari entzundakoak idazten zituzten.
  • 42. Antzinako greziar gizartearen ezaugarri nagusiak hauexek izan ziren: askeen eta esklaboen arteko banaketa, gizonezko eta emakumezkoen eginkizun ezberdinak, jaiotasunaren oinarritutako ezberdintasun-gabezia erlatiboa eta erlijioaren garrantzia. Herritarrak eta ez- herritarrak bereizten ziren, eskubideei begiratuta.
  • 43. Antzinako Grezian arteak, eginkizun estetikoaz aparte, erlijio zeregina edota helburu praktikoa zuen. Artistak soldata baten truke lan egiten zuen, eta haren obrak behar eta egitasmo jakin bati erantzuten zion.
  • 45. ERROMA • Antzinako Erroma hiriaren inguruan sortu zen zibilizazioa izan zen. 12. mendetan zehar, zibilizazioak hiru sistema politiko izan zituen. Mediterraneo itsasoko ingurua menderatu zuen armadak. Hala ere, hainbat kausa zela eta, zibilizazioak gainbehera jasan behar izan zuen, eta, azkenean, mendebaldeko erdia behintzat, V. mendean desagertu zen. Ekialdeko erdia, Bizantziar Inperioa bilakatu zen, Konstantinopolis hiriburua zuela. Antzinako Greziarekin batera, Erromako zibilizazioak Antzinate Klasikoa osatzen du, egungo mendebaldeko zibilizazioaren oinarri garrantzitsu bat. Izan ere, Erromak legea, gerra, artea, literatura, arkitektura eta gramatika izugarri garatu zituen.
  • 46.
  • 47. ERROMATARREN JANZKERA Normalean toga bat eramaten zuten. Emakumezkoek belaunetarainoko toga luze bat, gerrialdean gerriko batekin lotuta eta buruan togaren zati bat. Gizonezkoek, aldiz, toga motza eramaten zuten.
  • 48. ERREPUBLIKA • Italiako penintsulako gainerako herriak menderatu zituen Erromak poliki poliki. Kolonien bidez, erromatarrek konkistak babesten eta aseguratzen zituzten. III. mendeko bigarren erdian, Kartagoren kontra borrokatu behar izan zuen Erromak, Lehenengo eta Bigarren Gerra Punikoan. Horren ondorioz, Sizilia Erromaren menpe geratu zen baita Hispaniako ekialdeko eta hegoaldeko kostaldea ere. Mazedonia eta Seleuziako inperioak garaitu ondoren, K. a. II. mendean, Mediterraneo itsasoko jabeak bilakatu ziren erromatarrak.
  • 49. Garaipenek eta horien aberastasunek aldaketa sakonak eragin zituzten Erromako gizartean barnan. Noblezia aberastu zen probintzien lepotik. Soldadu xumeek, ordea, urte asko eman behar izaten zuten etxetik kanpoko borroketan. Etxaldeak aurrera eraman ezinik, aberatsei gero eta mailegu gehiago eskatzen zieten. Honela, latifundioak eta esklabotza bultzatu zen. Gerrek, merkatu berriek eta zerga bilketek behe mailako batzuk ere aberastu zituzten. Haren dirutza gorabehera, ez zeukaten inolako ahalmen politikorik, plebeioak ziren eta.
  • 50. Nahigabea, beraz, nagusitu zen Erromako hainbat gizarte-klasetan barnan. Senatuak, halere, ez zuen inolako erreformarik onartu. K. a. II. mendearen bukaeran, egoera politikoa jasanezina bihurtu zen. Tiberio eta Gaio Grako anaiak patrizioen lursoro erraldoiak txiroen artean banatzen saiatu ziren, baina biak erail zituzten. Aldakuntza horiek bi talde sortu zituzten, aldekoa eta kontrakoa. Bi talde horiek, Mario eta Sila haien buruan, K. a. I. mendearen hasieran aurrez aurre borrokatu zuten.
  • 51. • Inperio lau zatitan banatu zuen, errazago goberna zezaten. Hala ere, aldi bereko enperadoreek haien kontra borrokatu zuten gailentasunaren bila. Teodosioren heriotzarekin, betiko erdibitu zen Inperioa. Mendebaldeko erdia, barbaroen etengabeko erasopean 476ko irailaren 4an desagertu zen, Odoakro germaniarrak azken enperadorea, Romulo Augustulo boteretik bota zuenean. Ekialdeko erdiak zorte handiagoa izan zuen. Bizantzioko Inperioa bihurtuta 1.000 urte gehiago iraun zuen.
  • 52. GOBERNUA • Hastapenean, Erroma erregeek gobernatu zuten. Botere haren sorrera eta izaera ez daude argi. Baliteke botere osoa edukitzea, edo baliteke Senatu eta Herriaren buru betearazlea baino ez izatea. Gerrari dagokionez bederen, erregearen autoritatea absolutua zen. Erregea hiriko erlijio ofizialaren burua ere bazen. • Horretaz gain, hiru biltzar administratibo ere bazeuden: Senatua, erregeari aholkuak ematen zizkiona; Comitia Curiata, erregeak proposatutako legeak onartzen zituena; eta Comitia Calata, jai-egunak ezartzen zituen apaiz-asanblada.
  • 53.
  • 54. • Inperioko lehen garaian, berriz, Errepublikako gobernu era gordetzen zela mantendu zen. Enperadoreak zeraman titulua princeps edo lehen herritarra zen, eta Senatuak legea egiterakoan boterea lortu zuen, aurrean herri-asanbladek izandakoa. Nolanahi ere, denborak aurrera egin ahala, enperadoreen boterea autokratikoago bilakatu zen, eta Senatua enperadoreak izendatutako aholku- gorputza bihurtu zen. Senatua izan ezik, Errepublikan administrazio-instituzio finkorik ez zegoenez, enperadoreek laguntzaileak eta aholkulariak izendatu zituzten.
  • 55. • Inolako herritar batek botere gehiegi lor ez zezan, urtero hautatzen ziren postuak, eta boterea bi pertsonatan banatzen zen. Egoera arruntetan, botere nagusia bi kontsulek partekatzen zuten. Larrialdietan, behin-behineko diktadore bakarrak zeukan.
  • 56. PROBINTZIAK • Lurraldea probintzietan banandu zen. Denborarekin barrutien kopurua ugaldu zen, lurralde berriak bereganatu zirelako eta probintziak unitate txikiagotan bereizi zirelako. Honela, tokian tokiko buruzagi boteretsuen matxinadak ekiditen ziren. Inperioaren estreinako urteetan, bi probintzia mota zeuden: enperadoreenak eta senatuarenak, gobernaria nork aukeratzen zuen arabera. MAPA
  • 57. HIRIAK Hiriei zegokienez, bi mota ere bazeuden. Colonia izenekoetan, soldadu ohiak edo erromatarrak bizi ziren. Municipia delakoetan, probintzietakoak zeuden. Maila ezberdina izan arren, Erromako konstituzioaren ereduari segi zitzaion.
  • 58. LEGEA • Erromako legegintzaren garapenak mila urte baino gehiago iraun zuen. Izan ere, K. a. 449an Hamabi Taulak idatzi ziren, eta K. o. 530 inguruan, Justinianus I.ak Corpus Juris Civilis izeneko arautegia plazaratu zuen. Kode horretan, Erromako legea gorde zen Bizantziar Inperiorako ez ezik, Europan sortzekoak ziren estatuetarako ere.
  • 59. • XVIII. mendera arte, Europako herrialde gehienetan Antzinako Erromako lege-sistema zaharra zen indarrean zegoena. Hainbat tokitan, Alemanian kasu, Erromako legearen erabilpenak are luzeago iraun zuen. Hori dela eta, Europan eta Europatik kanpo ere, egungo legedi modernoek erromatar legeen eragin handia daukate, batik bat zuzenbide pribatuari dagokionez. Eragin hori zuzenbide-terminologian dago ageri. Herrialde batzuetan, Hegoafrikan eta San Marinon, lege-sistema Ius Commune kode zaharrean oinarrituta daude gaur egun ere.
  • 60. • Lege-kode batek ere ez zuen Antzinako Erromako lege-ohitura erabat baztertu. Horrenbestez, Erromako legea ezagutzea ezinbestekoa da egungo lege-sistema ulertu ahal izan dadin. • Europar Batasunako estatuetako zuzenbide pribatu desberdinak bat egiteko, Ius Commune kode zaharra eredutzat hartu da, zeren edozein tokitan oinarrizko legeak izateaz gain tokian tokiko aldaerak onartzen baititu.
  • 61. FAMILIA • Aita zen familiako buru. Normalean, semeak nahiago zituzten, horregatik, batzuetan neska jaioberriak bakarrik uzten zituzten, hiltzen ziren arte. 13 urtetik aurrera emakumeak heldutzat hartzen ziren. Askotan, 15 urtekin ezkontzen ziren; nahiko normala izaten zen 30 urterekin amona izatea.