SlideShare a Scribd company logo
1 of 6
Download to read offline
Hizkuntza Plastikoa eta Ikusizkoa 2017-2018
DRAMATIZAZIORAKO BALIABIDEAK
EGUNEROKOTASUNEAN
Amaia Crespo González
Hizkuntza Plastikoa eta Ikusizkoa
Haur Hezkuntza 4. maila – Adierazpena eta Komunikazioa Dramatizazioaren bidez
2017-2018
2
1- Diseinuaren azalpena
Sortu den arte instalazio honetan, Gurutzmendi Haurreskolako katamarka gelako, 12
eta 18 hilabete arteko 10 umek hartu dute parte. Jarduera honen helburua, ikasleak modu
librean esperimentatzea izan da, kasu honetan, tenpera izan da erabili den material
nagusia. Horretarako gelako euskarri desberdinak paper zuri handiarekin forratu ditugu
(hormak, lurra eta mahaia). Kolore desberdinetako tenperak eskaintzeaz gain, margotzeko
eta estanpatzeko tresnak ere eskaini zaizkie, hala nola, pintzelak, esponja zatiak eta
arrabolak.
Adin honen ezaugarriak kontuan hartuta, haurrek kontzentrazio gaitasun handirik ez
duten arren, esperimentatzea asko gustatzen zaie. Ume batzuen kasuan esperimentazioa
ez dute gustukoa izango, horregatik ingurune lasaia sortzea garrantzitsua da, beti ere
bakoitzaren nahiak errespetatuz, eta inor behartu gabe. Hasieran umeak parte hartzera
animatuko ditugu materialak aurkeztuz, ondoren, haien kabuz esperimentatzera joateko.
2- Helburuak
- Artea oinarritzat hartuta esperimentatzeko aukera ematea
- Artearen teknika desberdinak eskaintzea eta honakoak ezagutzea ahalbidetzea
(estanpatu, margotu) baliabide desberdinak eskainiz.
- Gorputza eta artearen arteko lotura ezartzeko aukera ematea.
3- Nola gauzatu den
Proposamena aurrera eraman baino lehen, gurasoei ohar bat bidali zitzaien aurrera
eramango zen praktika azalduz eta body aproposak ekartzea eskatuz.
Ekintza hasi baino lehen gela prestatzea ezinbestekoa izan zen. Horretarako,
Gurutzmendi Haurreskolako aretoa erabili zen. Haurrak eskolara joan baino lehen,
hezitzaileetako baten laguntzaz, gela forratu eta ekintza aurrera eramateko beharrekoak
ziren materialak prestatu genituen. Gela “L” formakoa izanik, honakoaren atal bat
bakarrik prestatu zen. Prestatu gabe zegoen lekura ez pasatzeko, aulkiak, eserlekuak eta
gelan zeuden jostailu desberdinak kokatu ziren bertara pasatzera oztopatuz.
Jarduera goizean egin zen eta horretarako haurrak bi taldeetan banatzea pentsatu nuen.
Lehenengo taldean, goizean zehar lo egiten zuten haurrak kokatu nituen, eta bigarrenean,
3
lorik egiten ez zuten haurrak. Bi talde hauek sortzearen helburua, ume guztiei parte
hartzeko aukera eskaintzea izan zen. Horrez gain, gela ez zenez oso handia, umeak
espazio gehiago izango zuten erosoagoak egoteko eta esperimentatzeko. Hezitzaileontzat
ere, erraztasuna zen bi talde sortzea, haurrak garbitzerako orduan batez ere. Horregatik,
lehenengo taldeko haurrak instalazioan zeuden bitartean, bigarren taldekoak gelan
geratzen ziren jolasean.
Ekintzari gelan eman zitzaion hasiera, horretarako, haurrei arropa kendu eta aretora
joan ginen. Bertan atea jo eta barruan zegoen sorpresa ikusterakoan, gelara sartu ginen.
Umeak haien ingurua aztertu zuten, eta denak barruan zeudela, materialak aurkeztu
genizkien honakoak erabiliz. Hasieran, zikintzea kostatu zitzaien batzuei, baina honakoa
gainditzerakoan oso gustura ibili ziren margotzen. Umeetako batzuei gorputzaren
erabilera ez zitzaien asko gustatu eta pintzelekin margotzea nahiago izan zuten. Hala ere,
behin gorputza margotuta, berdin izan zitzaien eskuak ere erabiltzea.
Umeak nekatu ahala, hauek joan eta ume berriak sartzen ziren instalaziora.
Lehenengo momentuan sartu zirenekin bezala, hauek ere, esperimentazioan barneratu
behar izan genituen materialen erabilera azalduz eta gure gorputzarekin ere margou ahal
zela azalduz, kasu honetan eskuekin egin zen adibidea. Nekatuak zeuden ikasleak banan-
banan ateratzen ziren, eta gelatik kanpo kokatutako garbitzeko txokora eramaten
genituen. Bertan body-a kendu eta toallitekin eta urarekin garbitzen genituen, ondoren
gelara eramanez. Hiru hezitzaile geundelaz baliatuz bakoitza leku batean kokatu zen, bata
gelan, bestea instalazioan, eta azkena haurrak garbitzen. Instalaziotik atera ziren
lehenengo umeak garbitzeko, nahikoak izan ziren toallitak eta ura, azkenekoekin aldiz,
gorputzean zuten tenpera kantitatea ikusita, zuzenean bainuontzian sartzea erabaki
genuen.
4- Ondorioak alde positiboak eta negatiboak
Aurretik aipatu bezala, hasieran bi talde egitea pentsatu nuen. Haurrak banatzerakoan,
talde nahiko desorekatuak geratu ziren, lehenengoan gutxien mugitzen ziren haurrak
zeudelako eta bigarrenean haur “saltseroenak”. Baina banaketa haurren beharren
araberakoa izan zenez, honakoa mantentzea erabaki nuen. Umeetako bat, instalaziora
sartzerakoan eta margoa ikusterakoan negarrez hasi eta gelatik atera behar izan genuen.
Beste batzuk, azkar nekatu ziren edo asko zikintzerakoan negarrez hasi ziren. Horren
4
ondorioz, gelatik umeak atera ahala, gelako beste ume batzuk sartzen joan ziren talde
mistoagoak sortuz.
Esan bezala, ume batzuk berehala hasi ziren negarrez, zikintzea ez zitzaielako gustatu.
Momentu batzuetan, ume hauen negarra beste batzuei kutsatu eta hauek ere negarrez
hasten ziren margotzen gustura egon arren. Hala ere, negarrez zegoen umea kanpora
ateratzerakoan besteak lasai jarraitzen zuten margotzen.
Gela paper zuri handiarekin zegoen forratuta, baina umeetako batzuk ez zirenez oinez
ibiltzeko gai, katamarka edo arrastaka ibili ziren gelan zehar. Horrek, lurrean zegoen
paper zati batzuk apurtzea eragin zuen. Lurra oso gutxi zikindu zen arren, baliagarria izan
daiteke lurrean material iraunkorrago bat erabiltzea, kartoia adibidez. Praktika aurrera
eramateko, haur gehienak lurrean margotzea erabaki zuten. Hormetan papera zegoen
arren, oso gutxi margotu zuten honakoetan. Hormetako bat ez zen guztiz forratu eta
honakoan margotzeko nahia adierazi zuten haurretako batzuk. Baina hori ezin zela egin
esaterakoan eta beste horman margotzera gonbidatzerakoan, haien nahia alde batera utzi
eta lurrean edo haien gorputzean margotzen jarraitu zuten.
Materialei dagokienez, pintzelak, esponja zatiak eta arrabolak eskaini zitzaizkien
tenperarekin batera. Jardueraren lehenengo momentutik haurrak pintzelak hartu zituzten
haientzat material ezaguna zelako. Esponja zatiak eta arrabolak eskaini arren, nahiago
izan zituzten pintzelak, beste materialak alde batera utziz. Kasuren batean, esponja zatiak
erabili zituzten, baina oso gutxi. Hortaz, estanpazioa ez zen asko landu helburuetako bat
izan arren.
Haur oso txikiak zirela eta gelako egunerokotasunean dituzten ohiturak kontuan
hartuta, nahiko argi nuen momenturen batean margoa ahora sartuko zutela. Hasieran ez
ziren ausartzen asko ukitzera, baina berehala pasa ziren margoa ahora sartzera. Honakoa
ekiditeko asmoz ozenean esan behar izan nuen margoa ezin zela ahoan sartu, baina ume
batzuei berdin izan zitzaien eta berdin-berdin jarraitu zuten margoa ahoan sartzen. Horren
ondorioz, momentuan ahoa garbitu behar izan nien esperimentatzen jarraitzeko. Garbitu
arren, berriz sartzen zuten margoa ahora, horrek berriz negarrez hastea ekarri zuen.
Ondorioz, instalazioa alde batera utzi eta garbiketa txokora joan behar izan ziren haien
esperimentazio aukera alde batera utziz.
Umeak garbitzerako orduan, lehenengo momentuan toallitak eta ura zuen ontzi bat
erabili genituen. Hasieran atera ziren umeak ez zeudenez oso zikinduta honekin nahikoa
5
izan zen. Hala ere, garbiketa momentua ez zitzaien asko gustatu eta negarrez ibili ziren.
Azkeneko momentura arte geratu ziren haurrak nahiko margotuta zeudenez, zuzenean
bainuontzian sartzera erabaki genuen errazagoa izango zelako margoa kentzea.
Bainatzeko aukera izan zuten haurrak oso gustura egon ziren bertan eta urarekin jolasteko
aukera ere izan zuten.
Ontzian garbitu genituen haurrak bainuontzian garbitu genituenak baino negar
gehiago egin zuten. Baliteke, negarrak uraren tenperaturarengatik izatea, pasabidean
zegoen tenperaturagatik, edo soilik nekeagatik. Hori dela eta, egokiagoa ikusten dut ume
guztiak bainuontzian sartzea. Gainera, momentu horretan hiru hezitzaile geundela
aprobetxatuz, erraza izango litzateke gure artean ondo koordinatzea.
Arestian aipatu bezala, jarduera bi taldetan egitea pentsatu nuen arren, ez zen
mantendu. Talde desberdinak sortzea aberasgarria izan arren, jarduera asko luzatu zen.
Azkeneko momentuan bi ume bakarrik egon ziren instalazioan, eta haien gorputza
margotzen disfrutatu arren, luze egin zen haientzat ere. Espazio handiago batekin, haurrak
aldi berean esperimentatzeko aukera izango lukete, jardueraren denbora murriztuz. Hala
ere, espazio txikiago batean eta taldeka egin izanak abantailak izan zituen. Horren adibide
dira, haurrak talde desberdinen parte izan zirela, haien kabuz esperimentatzeko eta eroso
egoteko aukera gehiago izan zituztela.
Egindako egunari dagokionez, egokitzapena igaro ostean egin zen, gabonetatik
bueltan hain zuzen ere. Tenperak materiak nahiko berria ziren haientzat, praktika honen
egunerarte oso gutxitan erabiltzeko aukera izan zuten. Hori dela eta, aproposagoa ikusten
dut gelan tenperak pixkanaka txertatzen joatea, ondoren margoketa erraldoi bat egin baino
lehen.
Azkenik, hezitzaileon artean egondako koordinazioa ere oso ona izan zen. Lehenengo
momentutik, bi sartu ginen instalazioan bestea gelan geratzen zen bitartean. Umeak
instalaziotik ateratzen hasi zirenean, instalazioan geunden bietako bat garbiketa txokora
atera zen, gure artean egin beharrekoak trukatuz.
Egondako ezusteak eta egon daitezkeen hobekuntza proposamenak alde batera utziz,
ondorioztatu dezaket, orokorrean umeak oso gustura ibili zirela. Instalaziora sartzean
esperimentatzea kostatu zitzaien arren, berehala hasi ziren margotzen. Lehenengo papera
eta ondoren haien gorputza. Aurretik proposatutako helburuetako bat bete ez zen arren,
emaitzen balorazioa oso positiboa da.
6
5- Argazkiak
Esperimentatzen hasi
baino lehen
Esperimentatzen
Esperimentatzen
amaitu ostean

More Related Content

Similar to Dramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia Crespo

Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrakJolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrakAlaira Maps
 
Bizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua ZaratamonBizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua ZaratamonIreneGM
 
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaTeknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuagueste3a7bc7
 
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaTeknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaguest49443f
 
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaTeknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaguest55a8b883
 
1.3. Modulua Power Pont[1]
1.3. Modulua Power Pont[1]1.3. Modulua Power Pont[1]
1.3. Modulua Power Pont[1]mariaeriz
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 

Similar to Dramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia Crespo (20)

Hitz kateatuak: Haur Hezkuntza
Hitz kateatuak: Haur HezkuntzaHitz kateatuak: Haur Hezkuntza
Hitz kateatuak: Haur Hezkuntza
 
12.astea
12.astea12.astea
12.astea
 
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrakJolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak
Jolas heuristikoa eta txokoak eta tailerrak
 
Xtec programak
Xtec programakXtec programak
Xtec programak
 
Ae 9
Ae 9Ae 9
Ae 9
 
Psikomotrizitate saioa
Psikomotrizitate saioaPsikomotrizitate saioa
Psikomotrizitate saioa
 
Bizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua ZaratamonBizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
Bizikidetza Pentacidad Proiektua Zaratamon
 
Eskolako lanak (zuzenketa)
Eskolako lanak (zuzenketa)Eskolako lanak (zuzenketa)
Eskolako lanak (zuzenketa)
 
9.astea
9.astea9.astea
9.astea
 
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaTeknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testua
 
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaTeknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testua
 
Teknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testuaTeknologia berrien konparaketako testua
Teknologia berrien konparaketako testua
 
1.3. Modulua Power Pont[1]
1.3. Modulua Power Pont[1]1.3. Modulua Power Pont[1]
1.3. Modulua Power Pont[1]
 
Argazki egunkaria 10
Argazki egunkaria 10Argazki egunkaria 10
Argazki egunkaria 10
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 

More from amaialantziego

Zer dakigu haurrari buruz?
Zer dakigu haurrari buruz?Zer dakigu haurrari buruz?
Zer dakigu haurrari buruz?amaialantziego
 
Itzal txinatarrak - Aurkezpena
Itzal txinatarrak - AurkezpenaItzal txinatarrak - Aurkezpena
Itzal txinatarrak - Aurkezpenaamaialantziego
 
Argi beltza - Aurkezpena
Argi beltza - AurkezpenaArgi beltza - Aurkezpena
Argi beltza - Aurkezpenaamaialantziego
 
Argi Beltza (Silvia Ganuza eta Patricia Royo)
Argi Beltza (Silvia Ganuza eta Patricia Royo)Argi Beltza (Silvia Ganuza eta Patricia Royo)
Argi Beltza (Silvia Ganuza eta Patricia Royo)amaialantziego
 
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Aurkezpena
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - AurkezpenaItzal txinatarrak koloretako paperekin - Aurkezpena
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Aurkezpenaamaialantziego
 
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Amaia Crespo eta Mireia Ortiz de Viñ...
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Amaia Crespo eta Mireia Ortiz de Viñ...Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Amaia Crespo eta Mireia Ortiz de Viñ...
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Amaia Crespo eta Mireia Ortiz de Viñ...amaialantziego
 
Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)
Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)
Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)amaialantziego
 

More from amaialantziego (10)

Zer dakigu haurrari buruz?
Zer dakigu haurrari buruz?Zer dakigu haurrari buruz?
Zer dakigu haurrari buruz?
 
Itzal txinatarrak - Aurkezpena
Itzal txinatarrak - AurkezpenaItzal txinatarrak - Aurkezpena
Itzal txinatarrak - Aurkezpena
 
Dramatizazio musikala
Dramatizazio musikalaDramatizazio musikala
Dramatizazio musikala
 
Ipuin musikala
Ipuin musikalaIpuin musikala
Ipuin musikala
 
Kontaketa musikala
Kontaketa musikalaKontaketa musikala
Kontaketa musikala
 
Argi beltza - Aurkezpena
Argi beltza - AurkezpenaArgi beltza - Aurkezpena
Argi beltza - Aurkezpena
 
Argi Beltza (Silvia Ganuza eta Patricia Royo)
Argi Beltza (Silvia Ganuza eta Patricia Royo)Argi Beltza (Silvia Ganuza eta Patricia Royo)
Argi Beltza (Silvia Ganuza eta Patricia Royo)
 
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Aurkezpena
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - AurkezpenaItzal txinatarrak koloretako paperekin - Aurkezpena
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Aurkezpena
 
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Amaia Crespo eta Mireia Ortiz de Viñ...
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Amaia Crespo eta Mireia Ortiz de Viñ...Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Amaia Crespo eta Mireia Ortiz de Viñ...
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Amaia Crespo eta Mireia Ortiz de Viñ...
 
Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)
Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)
Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)
 

Dramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia Crespo

  • 1. Hizkuntza Plastikoa eta Ikusizkoa 2017-2018 DRAMATIZAZIORAKO BALIABIDEAK EGUNEROKOTASUNEAN Amaia Crespo González Hizkuntza Plastikoa eta Ikusizkoa Haur Hezkuntza 4. maila – Adierazpena eta Komunikazioa Dramatizazioaren bidez 2017-2018
  • 2. 2 1- Diseinuaren azalpena Sortu den arte instalazio honetan, Gurutzmendi Haurreskolako katamarka gelako, 12 eta 18 hilabete arteko 10 umek hartu dute parte. Jarduera honen helburua, ikasleak modu librean esperimentatzea izan da, kasu honetan, tenpera izan da erabili den material nagusia. Horretarako gelako euskarri desberdinak paper zuri handiarekin forratu ditugu (hormak, lurra eta mahaia). Kolore desberdinetako tenperak eskaintzeaz gain, margotzeko eta estanpatzeko tresnak ere eskaini zaizkie, hala nola, pintzelak, esponja zatiak eta arrabolak. Adin honen ezaugarriak kontuan hartuta, haurrek kontzentrazio gaitasun handirik ez duten arren, esperimentatzea asko gustatzen zaie. Ume batzuen kasuan esperimentazioa ez dute gustukoa izango, horregatik ingurune lasaia sortzea garrantzitsua da, beti ere bakoitzaren nahiak errespetatuz, eta inor behartu gabe. Hasieran umeak parte hartzera animatuko ditugu materialak aurkeztuz, ondoren, haien kabuz esperimentatzera joateko. 2- Helburuak - Artea oinarritzat hartuta esperimentatzeko aukera ematea - Artearen teknika desberdinak eskaintzea eta honakoak ezagutzea ahalbidetzea (estanpatu, margotu) baliabide desberdinak eskainiz. - Gorputza eta artearen arteko lotura ezartzeko aukera ematea. 3- Nola gauzatu den Proposamena aurrera eraman baino lehen, gurasoei ohar bat bidali zitzaien aurrera eramango zen praktika azalduz eta body aproposak ekartzea eskatuz. Ekintza hasi baino lehen gela prestatzea ezinbestekoa izan zen. Horretarako, Gurutzmendi Haurreskolako aretoa erabili zen. Haurrak eskolara joan baino lehen, hezitzaileetako baten laguntzaz, gela forratu eta ekintza aurrera eramateko beharrekoak ziren materialak prestatu genituen. Gela “L” formakoa izanik, honakoaren atal bat bakarrik prestatu zen. Prestatu gabe zegoen lekura ez pasatzeko, aulkiak, eserlekuak eta gelan zeuden jostailu desberdinak kokatu ziren bertara pasatzera oztopatuz. Jarduera goizean egin zen eta horretarako haurrak bi taldeetan banatzea pentsatu nuen. Lehenengo taldean, goizean zehar lo egiten zuten haurrak kokatu nituen, eta bigarrenean,
  • 3. 3 lorik egiten ez zuten haurrak. Bi talde hauek sortzearen helburua, ume guztiei parte hartzeko aukera eskaintzea izan zen. Horrez gain, gela ez zenez oso handia, umeak espazio gehiago izango zuten erosoagoak egoteko eta esperimentatzeko. Hezitzaileontzat ere, erraztasuna zen bi talde sortzea, haurrak garbitzerako orduan batez ere. Horregatik, lehenengo taldeko haurrak instalazioan zeuden bitartean, bigarren taldekoak gelan geratzen ziren jolasean. Ekintzari gelan eman zitzaion hasiera, horretarako, haurrei arropa kendu eta aretora joan ginen. Bertan atea jo eta barruan zegoen sorpresa ikusterakoan, gelara sartu ginen. Umeak haien ingurua aztertu zuten, eta denak barruan zeudela, materialak aurkeztu genizkien honakoak erabiliz. Hasieran, zikintzea kostatu zitzaien batzuei, baina honakoa gainditzerakoan oso gustura ibili ziren margotzen. Umeetako batzuei gorputzaren erabilera ez zitzaien asko gustatu eta pintzelekin margotzea nahiago izan zuten. Hala ere, behin gorputza margotuta, berdin izan zitzaien eskuak ere erabiltzea. Umeak nekatu ahala, hauek joan eta ume berriak sartzen ziren instalaziora. Lehenengo momentuan sartu zirenekin bezala, hauek ere, esperimentazioan barneratu behar izan genituen materialen erabilera azalduz eta gure gorputzarekin ere margou ahal zela azalduz, kasu honetan eskuekin egin zen adibidea. Nekatuak zeuden ikasleak banan- banan ateratzen ziren, eta gelatik kanpo kokatutako garbitzeko txokora eramaten genituen. Bertan body-a kendu eta toallitekin eta urarekin garbitzen genituen, ondoren gelara eramanez. Hiru hezitzaile geundelaz baliatuz bakoitza leku batean kokatu zen, bata gelan, bestea instalazioan, eta azkena haurrak garbitzen. Instalaziotik atera ziren lehenengo umeak garbitzeko, nahikoak izan ziren toallitak eta ura, azkenekoekin aldiz, gorputzean zuten tenpera kantitatea ikusita, zuzenean bainuontzian sartzea erabaki genuen. 4- Ondorioak alde positiboak eta negatiboak Aurretik aipatu bezala, hasieran bi talde egitea pentsatu nuen. Haurrak banatzerakoan, talde nahiko desorekatuak geratu ziren, lehenengoan gutxien mugitzen ziren haurrak zeudelako eta bigarrenean haur “saltseroenak”. Baina banaketa haurren beharren araberakoa izan zenez, honakoa mantentzea erabaki nuen. Umeetako bat, instalaziora sartzerakoan eta margoa ikusterakoan negarrez hasi eta gelatik atera behar izan genuen. Beste batzuk, azkar nekatu ziren edo asko zikintzerakoan negarrez hasi ziren. Horren
  • 4. 4 ondorioz, gelatik umeak atera ahala, gelako beste ume batzuk sartzen joan ziren talde mistoagoak sortuz. Esan bezala, ume batzuk berehala hasi ziren negarrez, zikintzea ez zitzaielako gustatu. Momentu batzuetan, ume hauen negarra beste batzuei kutsatu eta hauek ere negarrez hasten ziren margotzen gustura egon arren. Hala ere, negarrez zegoen umea kanpora ateratzerakoan besteak lasai jarraitzen zuten margotzen. Gela paper zuri handiarekin zegoen forratuta, baina umeetako batzuk ez zirenez oinez ibiltzeko gai, katamarka edo arrastaka ibili ziren gelan zehar. Horrek, lurrean zegoen paper zati batzuk apurtzea eragin zuen. Lurra oso gutxi zikindu zen arren, baliagarria izan daiteke lurrean material iraunkorrago bat erabiltzea, kartoia adibidez. Praktika aurrera eramateko, haur gehienak lurrean margotzea erabaki zuten. Hormetan papera zegoen arren, oso gutxi margotu zuten honakoetan. Hormetako bat ez zen guztiz forratu eta honakoan margotzeko nahia adierazi zuten haurretako batzuk. Baina hori ezin zela egin esaterakoan eta beste horman margotzera gonbidatzerakoan, haien nahia alde batera utzi eta lurrean edo haien gorputzean margotzen jarraitu zuten. Materialei dagokienez, pintzelak, esponja zatiak eta arrabolak eskaini zitzaizkien tenperarekin batera. Jardueraren lehenengo momentutik haurrak pintzelak hartu zituzten haientzat material ezaguna zelako. Esponja zatiak eta arrabolak eskaini arren, nahiago izan zituzten pintzelak, beste materialak alde batera utziz. Kasuren batean, esponja zatiak erabili zituzten, baina oso gutxi. Hortaz, estanpazioa ez zen asko landu helburuetako bat izan arren. Haur oso txikiak zirela eta gelako egunerokotasunean dituzten ohiturak kontuan hartuta, nahiko argi nuen momenturen batean margoa ahora sartuko zutela. Hasieran ez ziren ausartzen asko ukitzera, baina berehala pasa ziren margoa ahora sartzera. Honakoa ekiditeko asmoz ozenean esan behar izan nuen margoa ezin zela ahoan sartu, baina ume batzuei berdin izan zitzaien eta berdin-berdin jarraitu zuten margoa ahoan sartzen. Horren ondorioz, momentuan ahoa garbitu behar izan nien esperimentatzen jarraitzeko. Garbitu arren, berriz sartzen zuten margoa ahora, horrek berriz negarrez hastea ekarri zuen. Ondorioz, instalazioa alde batera utzi eta garbiketa txokora joan behar izan ziren haien esperimentazio aukera alde batera utziz. Umeak garbitzerako orduan, lehenengo momentuan toallitak eta ura zuen ontzi bat erabili genituen. Hasieran atera ziren umeak ez zeudenez oso zikinduta honekin nahikoa
  • 5. 5 izan zen. Hala ere, garbiketa momentua ez zitzaien asko gustatu eta negarrez ibili ziren. Azkeneko momentura arte geratu ziren haurrak nahiko margotuta zeudenez, zuzenean bainuontzian sartzera erabaki genuen errazagoa izango zelako margoa kentzea. Bainatzeko aukera izan zuten haurrak oso gustura egon ziren bertan eta urarekin jolasteko aukera ere izan zuten. Ontzian garbitu genituen haurrak bainuontzian garbitu genituenak baino negar gehiago egin zuten. Baliteke, negarrak uraren tenperaturarengatik izatea, pasabidean zegoen tenperaturagatik, edo soilik nekeagatik. Hori dela eta, egokiagoa ikusten dut ume guztiak bainuontzian sartzea. Gainera, momentu horretan hiru hezitzaile geundela aprobetxatuz, erraza izango litzateke gure artean ondo koordinatzea. Arestian aipatu bezala, jarduera bi taldetan egitea pentsatu nuen arren, ez zen mantendu. Talde desberdinak sortzea aberasgarria izan arren, jarduera asko luzatu zen. Azkeneko momentuan bi ume bakarrik egon ziren instalazioan, eta haien gorputza margotzen disfrutatu arren, luze egin zen haientzat ere. Espazio handiago batekin, haurrak aldi berean esperimentatzeko aukera izango lukete, jardueraren denbora murriztuz. Hala ere, espazio txikiago batean eta taldeka egin izanak abantailak izan zituen. Horren adibide dira, haurrak talde desberdinen parte izan zirela, haien kabuz esperimentatzeko eta eroso egoteko aukera gehiago izan zituztela. Egindako egunari dagokionez, egokitzapena igaro ostean egin zen, gabonetatik bueltan hain zuzen ere. Tenperak materiak nahiko berria ziren haientzat, praktika honen egunerarte oso gutxitan erabiltzeko aukera izan zuten. Hori dela eta, aproposagoa ikusten dut gelan tenperak pixkanaka txertatzen joatea, ondoren margoketa erraldoi bat egin baino lehen. Azkenik, hezitzaileon artean egondako koordinazioa ere oso ona izan zen. Lehenengo momentutik, bi sartu ginen instalazioan bestea gelan geratzen zen bitartean. Umeak instalaziotik ateratzen hasi zirenean, instalazioan geunden bietako bat garbiketa txokora atera zen, gure artean egin beharrekoak trukatuz. Egondako ezusteak eta egon daitezkeen hobekuntza proposamenak alde batera utziz, ondorioztatu dezaket, orokorrean umeak oso gustura ibili zirela. Instalaziora sartzean esperimentatzea kostatu zitzaien arren, berehala hasi ziren margotzen. Lehenengo papera eta ondoren haien gorputza. Aurretik proposatutako helburuetako bat bete ez zen arren, emaitzen balorazioa oso positiboa da.
  • 6. 6 5- Argazkiak Esperimentatzen hasi baino lehen Esperimentatzen Esperimentatzen amaitu ostean