Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Ipuin musikala
1. Ipuin musikala
Izenburua: Nola dastatu ilargia? (Moldaketa)
Egileak: Alioaliak taldea ( Mireia Ortiz de Viñaspre, Uxue Fernandez-Ades, Amaia Crespo,
Patricia Royo, Haizea Arriola eta Silvia Ganuza).
( ) Oihaneko egun euritsu eta haizetsu batean ( ), txoritxoek beste
animaliei ilargia dastatu zezaketen galdetu zieten ( txistua ).
Animaliek ilargia gazia edo geza ote zen galdetzen zioten bere buruari. ( ).
Gauetan zerura begira egoten ziren. Tente jarrita, bere gorputza luzatzen zuten hura ukitu
nahian. Baina alferrik zen guztia, animali handienak ere ezin zuen ukitu.
Halako batean, dortoka txikia mendi altu batera igo zen ( ), handik ilargira
iritsi ahal izateko. Gailur hartatik ilargia hurbilago zegoen; baina hala ere, dortokak ezin izan
zuen ukitu ( + ).
Orduan, elefanteari egin zion dei( ).
- Nire bizkarrean igota, ilargira iritsiko gara.
Ilargiak pentsatu zuen jolasean ari zirela. Eta elefantea hurbiltzen ari zitzaionean,
haize bolada etorri ( ) eta ilargia apur bat atzeratu zen.
Elefanteak ezin izan zuenez ilargia ukitu ( + ), zebrari egin zion
dei ( ).
- Nire bizkar gainean igota, ilargira iritsiko gara.
2. Baina, zebra ikusterakoan, haize bolada etorri ( ) eta ilargia apurtxo bat goratu zen.
Saiatu eta saiatu arren, ez izan zuen ilargia ukitu ( +
).
Eta tximuari egin zion dei ( ).
- Nire bizkar gainean igota, ilargitik hurbilago egongo gara.
Nahiz eta ilargiari jolas hura gustatu, haize bolada etorri ( ) eta berriro goratu
zen. Tximuak saltoka hasi zen ( ) baina ez izan zuen ilargia ukitu
( + ).
Eta lehoiari egin zion dei ( )
- Nire bizkar gainean igota, agian iritsiko ginateke ilargira.
Eta ilargiak lehoia ikusi zuenean, haize bortitzago bat etorri ( ) eta urrundu egin zen
ostera apurtxo bat.
Oraingoan ere ezin izan zuten ilargia ukitu( + ), eta sugeari egin
zioten dei ( ).
- Nire bizkar gainean igota, lortuko dugu, bai horixe! -esan zuen lehoiak.
Sugea ikusi zueneko, gorantz egin zuen ilargiak berriz haize bolada etortzean ( ).
3. Hura zen iristeko behar zutena, baina ilargia goratu egin zen ostera eta ezin izan zuen ukitu
( + ).
Eta sugeak saguari egin zion dei ( )
- Oraingo honetan bai lortuko dugula. Tira, igo neure gainean!
Ilargiak honela esan zuen bere kolkorako, sagua ikusi zuenean:
- Halako animali txikiak ezingo nau harrapatu.
Eta ilargia jolas hartaz aspertuta zegoenez, lekuan gelditzea erabaki zuen. Eta horrela
elefantea dordokaren gainean, zebra elefantaren
gainean, tximua zebraren gaienean, lehoia tximuaren
gainean, sugea lehoiaren gainean eta sagua
sugearen gainean, arratoia ilargiaren zatitxo bat hartzea lortu zuen.
Atsegin handiz dastatu zuten, eta ondoren zati bana eman zien beste animali guztiei.