Inguruko 2.proiektua.hezkidetza

1,610 views

Published on

0 Comments
1 Like
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

No Downloads
Views
Total views
1,610
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
75
Actions
Shares
0
Downloads
26
Comments
0
Likes
1
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Inguruko 2.proiektua.hezkidetza

  1. 1. HAURREKIN EMOZIOAK LANTZEN HEZKIDETZA PROIEKTUA MATXINSALTOAK: Leire Jimenez Aroa Jimenez Miren Gabiña Onintza Garitaonaindia Iker Diaz de Gereñu Oihane Diez Gizarte eta kultura ingurunearen ezagutza. HH:31 0
  2. 2. AURKIBIDEA• Justifikazioa……………………………………………………….. 2.orr.1. Jarduera: Txoko-txiki……………………………………………..3.orr2. Jarduera: Hau lasaitasuna!......................................................6.orr3. Jarduera: Kezkamuxelak ipuina……………………………….. 9.orr4. Jarduera: Emozioen memoria…………………………………..11.orr 1
  3. 3. JUSTIFIKAZIOAHezkidetza, jaio berriengandik hasita, bizitza osoan zehar landu beharreko jarrera,ikuspegia edota, hobeto esanda, balorea litzateke. Konkretuki, haur bakoitzarengeneroa kontuan hartu barik aurrera eramaten den hezkuntza prozesua da. Haurguztiei eta bakoitzaren sexua kontuan hartu barik, modu parekide batean heztea helduduen hezkuntza filosofia litzateke. Modu aske batean hezteko aukera berdinak neskaeta mutil guztiei eskainiz.Modu honetan, haur bakoitzak berezkoak dituen gaitasun eta abileziak garatzekoaukera izango du, eta beste hainbat jakintza edo ahalmen eskuratzeko espazioaeskaini behar diegu. Prozesu guzti hau ez da egun batetik bestera lortzen den zerbaitezta ekintza konkretu batzuen bidez aurrera eramaten dena ere; hezkidetza, modukontziente batean eta etengabeko formakuntzan eta garapenean aurrera eramaten denprozesua litzateke.Honetan, curriculum ezkutuak zer esan handia dauka. Azken finean, guk, irakaslebezala, ezin baitugu teorikoki gauza bat esan, edota jarduera hezkidetzaileak gelanproposatu baldin eta ondorengo gure jarrera ez baldin bada hezkidetzailea. Beraz,irakasleok gure jarrerak zaintzetik hasi behar gara, geletan benetako aukeraberdintasuna egotea nahi badugu. Horregatik, gure aurreiritziak lantzea atalgarrantzitsu bat izango da.Hezkidetza lantzeko, mila modu edota baliabide daude. Baina oraingo honetan,emozioen gaia jorratzea erabaki dugu. Emozio eta sentimenduen bidez, jarrerahezkidetzaileak modu egoki batean lan daitezkeela uste dugulako. Askotan, emozioengaian ere, generoaren araberako ezberdintasun eta banaketa egiten dugula konturatugara. Baina jakin badakigu, bai neskato zein mutikoak haserretzen direla, negar egitendutela, beldurtzen direla, poztasunez egoten direla, lotsatzen direla ,… Pertsonaguztiak emozio oso ezberdinak sentitzen ditugu eta hauek modu aske batean sentitu,bizi eta adierazteko eskubidea eduki behar dugu.Beraz, ondorengo jardueren bitartez, hezkidetza eta emozioak lantzeko proposamentxiki bat aurkezten dizuegu: 2
  4. 4. BALIABIDEAK AZTERTZEKO FITXAMATXINSALTO TALDEA:Onintza Garitaonaindia MalcomIker Diaz De Gereñu GoitizAroa Jimenez PerezLeire Jimenez LitagoOihane Diez GonzalezMiren Gabiña Herrero.1. JARDUERA: TXOKO-TXIKI1.- Fitxa teknikoaIzenburua Txoko-TxikiEgilea Guk sortuaEditoriala -Tokia Gelako txoko batUrtea 2012/11/21Euskarria - 3
  5. 5. 2.- Baliabidearen aukeraketaren justifikazioaHaur hezkuntzan, batez ere 2, 3, 4 urte tarte horietan umeak askotan haserretu egitendira gelako lagun batek jostailu bat kendu diolako, elkar jo egin dutelako. Normaleannorbaitek beste bati jostailu bat kendu dionean, elkar jotzen bukatzen dute eta haserre.Egoera hauetan txoko txikia oso aproposa da. Umeak jakin behar eta horixe izango dagure lana beste norbaitek jostailu bat kendu eta sentitzen dugun frustrazioa baretzeneta bideratzen. Horretarako, txoko txikia egongo zen bertara hurbildu sartu, beharduten materiala erabili edo ez, baretu eta txoko txikia uzterakoan jostailua kendu dionumearengana joatea eta sentitu duena adieraztea. Orain azaldutako hau guztiokin ezdugu lortuko 3 urtekoentzat zail samarra izango baita, baian gure helburua hauxe daeta horretarako burutuko ditugu planteatutako ekintza eta dinamika ezberdinak.Guzti honek, genero berdintasuna lantzeko balio du. Izan ere, haur guztiek momentuansentitzen duten emozioa adierazteko aukera izango dute. Irakasleak, sexuaren aldetikinolako bereizketarik egin gabe. Hau da, berdin dio neska edo mutila izateak,emozioak adierazterako orduan, hauek kudeatzerako orduan, edota hauetazmintzatzeko momentuan. Jarduera honetan, irakaslearen papera oso garrantzitsuaizango da, jarrerak zaindu behar dituelako.3.- Baliabidearen deskripzioaTxoko hau gelako alde txiki eta lasai batean jarriko dugu. Aukera baldin badaukaguezkutuan egoteko hobe. Umeek, egunean zehar beraien emozioen arabera, erabilikodute..Helburuak: • Norbera lasaitzeko. • Bizi dituzten emozioak kudeatzeko lekua izatea estrategiak erakustea. • Norberak bizi dituen sentimenduen eraginez adierazten dituen emozioak identifikatzea. • Frustrazioei eta haserrealdiei irteera ematea. • Umeek lagunen egoerak errespetatu eta ulertzea, enpatia landuz. • Norbera eta besteen sentimenduak identifikatzea eta ulertzea. 4
  6. 6. Bertako arauak: - Arauak finkatu behar dira hasieratik, haiekin adostuta, bestela, umeek edozein momentutan eta egoerak eskatzen ez duenean, erabiliko dute. - Ume bat baino ezin da egon. - 5-10 minutu egongo gara. Gerta daiteke egun batean bi umek edo gehiagok sartu nahi izatea txokoan, orduan txandak egingo ditugu 5-10 minutukoak. - Umeek txoko horren dinamika ulertu behar dute, hau da, ezin diegu utzi txokoa beraiek nahi dutenerako. Korruan aspertuta badaude, gerta daiteke eskatzea, edo logura dutenean, nekatuta daudenean. Horregatik, gure helburua burutuko ditugun dinamika guztiekin eta landuko dugun ipuin berezi batekin, txoko honetako dinamika ezagutuko dute. - Txokoa ez da jolasteko.Behin umea barruan dagoenean, baliabide ezberdinak eskainiko dizkiogu norberarenfrustrazioa eta haserrealdi horiek baretzeko. Horretarako, dagoen materiala edukikodute beraiek manipulatzeko eta erabiltzeko.Materiala: • Ispilua: oso garrantzitsua da umeek ikustea zelako aurpegia daukagun emozio hori bizitzen dugunean. Aurpegiko adierazpena oso garrantzitsua da norberaren eta besteen emozioak identifikatzeko. Gainera, ispiluaren bidez umeen aldaketa zelakoa den ikusteko aukera izango dute; sartzerakoan, zelako adierazpena eta ateratzerakoan, zelakoa. Aldaketa horiek ikustea ere garrantzitsua da. • Pelutxe bat nahi dutenean besarkatzeko. • Urratzeko papera, aldizkariak, egunkariak. Amorratuta daudenean hartu eta puskatzeko. Oso erabilgarria izango da sentitzen dugun amorru hori kanporatzeko eta lasaitzeko. • Plastilina edo buztina. Lasaitzeko • Kolpeak emateko espumazko makila edo blokea. Lasaitzeko • Marrazkiak egiteko folioak • Margoak. • Kuxinak. Eroso egoteko eta nahi badugu etzanda egoteko. Adibidez, triste gaudenean ez daukagu gogo handirik gauzak egiteko eta askotan etzanda 5
  7. 7. edota ezer egin gabe egotea gustatzen zaigu. Horretarako giro erosoa lortu behar dugu. • Emozioen irudiak. Ispiluaren aurrean jarriko ditugu umeek ispiluan begiratzen dutenean identifikatu ahal izateko. • Ipuinak lasaitzeko irakurri bitartean.Txoko txikiaren funtzionamendua ez dute ezagutuko hasieratik baina pixkanaka-pixkanaka, bere erabilera azaldu ahala, beraiek barneratuko dute. Behin txoko txikitikateratzerakoan, aukera daukagu, umeek nahi badute, gertatutakoa azaltzea besteenaurrean. Aukera badaukagu, aprobetxatu umeek egoera ezberdinak zelan bizitzendiren ikusteko eta barneratzeko.2. JARDUERA: HAU LASAITASUNA!1.- Fitxa teknikoaIzenburua HAU LASAITASUNA!Egilea GUK SORTUAEditoriala -Tokia Gelako TxokoaUrtea 2012ko azaroak 21Euskarria - 6
  8. 8. 2.- Baliabidearen aukeraketaren justifikazioaUmeek erlaxazioa zer den esperimentatu eta beraien gorputza eta burualasaitzeko, bakoitzak, egoera horretan, bere burua aztertu eta ezagutu ahalizango du. Azkenik, lasaitzeko jarduera baten ondorioz, bizitako emozioakadierazteko aukerak emango dizkiegu. Era honetan, umeek, emozioekgenerorik ez dutela ohartzeko aukera izango dute..3.- Baliabidearen deskripzioaUmeek erlaxazio ariketa batzuk egin ditzakete norberaren tonu muskularralasaitzeko eta lasaitasun momentuaz disfrutatu ahal izateko.HELBURUAK: - Erlaxazioa zer den esperimentatu gure gorputza eta burua lasaitzeko. - Bizitako emozioak adierazi.METODOLOGIA:Umeak aztoratuta daudenean lasaikuntza saioa egin dezakegu. Norberakesterila antzeko bat edukiko du edo toki batzuetan kuxinak erabiltzen dira.Bakoitzak bere kuxina erabiliko du eta korru handi batean eseriko dira. Erosoegon behar dira, orduan norberak gustuko duen moduan etzan egingo dalurrean. Horretarako, komenigarria da gela prestatzea giro egoki batean musikalasaia jarri, gela ilundu, …Irakasleak, ahots tonu baxu eta goxo batekin umeak isiltzen joateko esango die.Isiltasunak atseden hartzen lagunduko die.Konsigna: “Arnasa hartuko dugu, aire asko birikietara sartzen saiatuko gara etaairea sudurretik hartuko dugu. Airea barruraino sartzen utziko dugu; ahalik etagehien, ahal dugun gehien, gero ahotik botako dugu. Eskuak tripen gaineanjarriko ditugu, nabaritu zelan mugitzen den: gora doa, behera doa. Arnasa 7
  9. 9. hartzen dugunean, tripa puztu egiten da eta airea ahotik botatzen dugunean,ordea, tripa hustu egiten da.” Mugimendua behin eta berriro errepikatzen da.Bukatzen dugunean, nahi duenak edo guk norbaiti galdetuta, nahi badu, zersentitu duen komenta dezake. Txikiek modu erraz baten sentitzen dutenaadierazten ez dakitenez, hitz egiteko edo adierazteko nahia lortzeko, galderarenbat egingo diegu.Honako galderak izan litezke: - Zelan sentitzen zara? - Gustatu zaizu? Zergatik? - Errepikatu nahi duzu? - Noiz egin ahal dugu erlaxazioa?BEHARREZKO MATERIALA: • Kuxinak edo esterila • Gela handi bat (norberaren gelan egin ahal bada egokia izan daiteke)TENPORALIZAZIOA:10 minutuko erlaxazio saioak egingo ditugu. Dena den, hau gero gelarenarabera molda daiteke ume batzuei erlaxazio egitea gustatzen zaielako etabeste batzuei ez. Orduan gelaren arabera ikusiko da. 8
  10. 10. 3. JARDUERA: KEZKAMUXELAK IPUINA1.- Fitxa teknikoaIzenburua KezkamuxelakEgilea Anthony BrowneEditoriala KalandrakaTokia PontevedraUrtea 2006Euskarria Liburua/papera2.- Baliabidearen aukeraketaren justifikazioaHaur Hezkuntzako zikloan, haurrek oraindik irakurtzen ez dakiten etapa horretan,ipuinek berebiziko garrantzia hartzen dute. Hauen bidez, edukiak eta baloreaktransmititzen dizkiegulako eta batez ere, ipuinetako irudiek sekulako garrantzia hartzendutelako.Guk proposatutako proiektuan emozioen bidez hezkidetza landu nahi dugula ikusita,oso egokia iruditu zaigu emozioen inguruko ipuin bat aukeratzea. Gai bera haurrekinmodu ludiko batean landu ahal izateko era egokia dela uste dugu. 9
  11. 11. Ipuin honetako protagonista mutil bat da. Hainbat kezka ditu buruan, eta horiengatiktriste agertzen da. Azkenean, kezkamuxelekin (Guatemalako panpintxoak) arazoariirtenbidea ematea lortzen du. Garrantzitsua ikusten dugu, ipuin honetako protagonistamutil bat izatea, normalean, gaur egungo gizarteak mutil arduragabeen irudiaaurkezten baitigu eta adibide honekin estereotipo horri buelta emateko aukera dugu.Gainera, ipuin honek bakoitzak dituen kezkak azaleratzeko eta horietaz hitz egitekoaukera eskaintzen digu.3.- Baliabidearen deskripzioaEsan bezala emozioak lantzeko ipuina da hau. Gainera, edonork eduki ditzakeenkezkak azaleratzeko aukera paregabea eskaintzen digu. Jarduera bera, modu honetanplanteatzen dugu: Ipuina kontatuko diegu, haur guztiak borobil batean eserita egongodirelarik. Ipuinari sarrera emateko, irakasleak beldurrez eta kezkez hitz edo galdetukodie. Modu honetan, ipuinaren gaian murgilduko dira. Ondoren, ipuina bera kontatzeariekingo dio irakasleak. Ipuinean agertzen diren esaldi eta hitzak irakurtzeaz aparte,irudietan ere zentratuko gara. Ipuina kontatzen bukatu ostean, haurrekin ipuineangertatutakoa birpasatuko dugu eta haien kezkez hitz egingo dugu. Zer nolako kezkakdituzten galdetuko diegu, baita kezkekin zer egiten duten ere. Jarduera honi amaieraemateko, tailer txiki bat egingo dugu. Hain zuzen, kezkamuxelak panpinak egingoditugu. Materiala: Koloreetako oihal zatiak, zotzak, kola, margoak, artaziak. 10
  12. 12. 4. JARDUERA: EMOZIOEN MEMORIA1.- Fitxa teknikoaIzenburua EMPOZIOEN MEMORYEgilea Urtxintxa eskola eta Emaisia elkarteaEditoriala ---Tokia BIlboUrtea 2007 EkainaEuskarria Kartoizko kutxa eta kartoizko fitxak2.- Baliabidearen aukeraketaren justifikazioaBaliabidea hau emozioak lantzeko oso aproposa ikusten dugulako aukeratukodugu. Jolas honen bidez haurrek emozio mota desberdinak aztertuko dituzte,beti ere era ludiko eta dibertigarri batean. Emozioak eta sentimenduak eradibertigarri batean landuko dituzte, izan ere, jolasean ari diren bitartean,sentitzen ari diren emozioak identifikatzeko aukera izango dute jolasekopertsonaiekin lotuz. Hau da, sentitzen dutenaz kontzientziatu ondoren, eurensentimendu hori hoberen deskribatzen duen pertsonaiarekin identifikatuko dute;horrela euren burua hobeto ezagutzeko aukera izango dute. 11
  13. 13. Jolas honek ez du genero berdintasuna zuzenean lantzen, zeharka baizik.Jolasaren helburua emozioak eta sentimenduak adieraztea da, berdin da neskazein mutila izan eta betiko rol horiek alde batera utziz, ume bakoitzak sentitzenduena adierazteko aukera izango du. Hau da, mutilek ere negar egiten dutelaulertu, sentiberak direla eta neskak ere haserretzen direla, amorrua sentitzendutela etab. Horrela neska mutilen artean sentimenduek berezitasunik ez dutelaikasiko dute, garen moduan onartuak izan behar garela, gure izaera delakobesteengandik desberdintzen gaituena.Beraz, genero berdintasuna lantzeko aukera paregabea da, betiko rol horiekinapurtzeko aukera ematen duelako, eta ume bakoitza bere izaera den modukoaaurkezteko gai izango da, pertsona moduan sentitzen dutena adieraziko dute,eta ez neska edo mutil moduan.3.- Baliabidearen deskripzioaEmozioen bidez sexismoari aurre egiteko jostailua da, emozioak lantzendituena eta garapen emozionala jorratzen duena.Memoria garatzeko bikote jolas ezaguna oinarri hartuta, haur eta gaztetxoengarapen emozionala lantzeko jostailua da. 10 emozio ezberdin biltzen dituenfitxak daude. Hauek bikoteak osatzen dituztelarik. Fitxa guztiak buruz beherajartzen dira eta txandaka bi fitxa altxatu behar dira. Bikotekideak badira, frogaezberdinak egin beharko dira emozioak lantzeko helburuarekin (jasotakoemozioarekin historia txiki bat kontatu, edo zuk emozio hori noiz sentitu duzunkontatu …). Bi fitxa altxatuz gero eta hauek bikotea ez badira, fitxak berriroburuz behera jarri behar dira eta hurrengo pertsonaren txanda litzateke. Osogarrantzitsua da memoria ona edukitzea fitxak non dauden gogoratzeko.Ikasleak modu aktiboan parte hartzen du jolas honekin, izan ere, bere daprotagonista. Jolas honen bitartez, haurren sentimendu eta bizipenei sekulakogarrantzia ematen zaie. 12
  14. 14. Irakasle zein hezitzaileak paper garrantzitsu bat jokatzen du jolas honetan.Azken finean, jolas asko kutxu sexista ez duten arren, honen gainean egitendugun erabilpena berriz sexista izan daiteke. Horregatik, irakasle zeinhezitzaileok, jostailu honen erabilpen egokia egiteko ahaleginak egin behar ditu.Hala nola, genero ikuspegia eta hezkidetza jolas osoan zehar presente edukiz.Kartoizko kutxa txiki bat da, barrualdean 20 fitxa txiki dituena. Generoberdintasuna lantzeari dagokionez, nahiko aproposa da, sentimendu bakoitzeanmutila zein neska agertzen direlako, eta beraz umeak konturatuko dira baineskak zein mutilak sentimendu hori eduki dezaketeela. Azken finean, jolashonen bitartez emozioak azaleratzen ditugu, hitz egiten dugu eta sentitzenduguna kokatzeko tartea eskaintzen zaie haurrei. Emozioak identifikatzeko,ulertzeko eta azaltzeko zailtasunak ditugunean, gehienetan, arazo larriaksuertatu daitezke. Eta jolas honen bidez, arazo horiek ekiditeko ahaleginakegiten dira. Gainera jolasaren fitxetan adin desberdineko pertsonak agertzeazaparte, emakume zein gizonak agertzen dira, neska-mutilak edo aitona-amonak. Baita kultura ezberdinetako pertsonak ere (txinatarrak, afrikarrak,hegoamerikarrak ,…). Gainera bikoteak egiterako orduan homogenitatea ez dairizpidea, guztiz kontrakoa. Jolas honek emozioak lantzea helburua izateazaparte baita kultur aniztasuna jorratzen du. Azken finean pertsona guztiak ezgarelako berdinak, eta pertsona guztiak emozioak berdin sentitzen ezditugulako. 13

×