SlideShare a Scribd company logo
1 of 17
1
AURKIBIDEA
1. Sarrera
1.1. Urretxu Zumarraga ikastola………………….2
2. Behaketen deskribapena
2.1. Saio arrunta………………………………….3
2.2. Psikomotrizitate saioa……………………….5
3. Saioen analisia
3.1. Saio arrunta………………………………….7
3.2. Psikomotrizitate saioa………………………11
4. Lanaren balorazio orokorra………………………13
5. Bibliografia………………………………………15
2
1. Sarrera
1.1. Urretxu Zumarraga ikastola
Urretxu Zumarraga Ikastola Urretxun kokatuta dago, Urola eskualdean eta
Gipuzkoako probintzian. Ikastola honek, Urretxu, Zumarraga eta inguruko, Ezkio-Itsaso
adibidez, haurrak biltzen ditu. Urretxuk, 7000 biztanle inguru ditu; Zumarragak, berriz,
10000 inguru. Ikastola hiru eraikinetan banatuta dago: Haur Eskola, Ikastola eta
Garaialde Lizeoa, hain zuzen. Beraz, 0 urtetik 18 urtera arteko hezkuntza eskaintzen du,
Haur Eskola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta
Batxilergoarekin.
Ikastetxe hau ikastetxe kontzertatua da, bi iturritatik jasotzen du dirua, bai
gurasoengandik eta baita gobernutik ere. Historiari dagokionez, 60.hamarkadan, egoera
politikoagatik, euskarak jasandako atzerakada izugarriak hizkuntzaren jarraipena
zalantzan jarri zuen. Egoerari aurre egiteko, ideia bat garatzen joan zen Euskal Herriko
familia abertzale askorengan, ikastolak sortzea. Hala, 1966an lehenengo ikastola sortu
zen, nahiz eta ilegala izan (ez zuten eskolak emateko baimenik). Urteen poderioz,
ikastolak ugarituz joan ziren, Urretxu Zumarragako Ikastola izan zen hoietako bat.
Ikastetxe honek zera eskaintzen du: Hezkuntza eredu propioa; ikasmaterialen
sorkuntzan eta irakasleen prestakuntzan aitzindari izateaz gain, etengabe lanean ari
dena. Pedagogia aurreratu eta aurrerakoia; euskal curriculuma ardatz eta oinarri izanez.
Hezkuntza euskalduna, eleaniztasun sendoz, eta azkenik, Informazio eta Komunikazio
Teknologiaren erabilera sustatzea. Ikusten den moduan, garrantzi handia ematen zaio
euskarari eta honen erabilpenari. Izan ere, eskualde honetan, historian zehar,
inmigrazioa izan da nagusi. Batez ere bi aldi nabarmendu daitezke: Batetik, 50.
hamarkada inguruan, industrializazioaren eta trenaren sorreraren eraginez, Espainiar
estatuko jende ugarik bertara inmigratzea erabaki zuen. Bestetik, 2000. urtetik aurrera,
beste inmigrazio mota bat nagusitu zen: Europa kanpoko biztanleena; Hego
Amerikarrak, Marrokiarrak, Txinatarrak eta Errumaniarrak, adibidez.
3
Hau guztia, ikastetxean islatzen da. Ikastolak guztira 1114 ikasle ditu 0 eta 18
urte artekoak eta kopuru honen %6,46a ikasle etorkinek osatzen dute, hau da, bertan 72
ikasle etorkin daude matrikulatuta. Bestalde, ikasle kopurua zikloka aztertuz gero, Haur
Eskolan 86 ikasle daude, Haur Hezkuntzan 206 ikasle, Lehen Hezkuntzan 431 ikasle,
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 276 ikasle eta azkenik, Batxilergoa 115 ikaslek
osatzen dute.
Gu HHko bi urteko gela batera joan ginen psikomotrizitateko saio bat eta gelako
beste bat behatzera, 16 umez eta irakasle batez osatua zegoena. Bertan, mutilak ziren
nagusi (12), nesken kopurua hirukoiztuz (4).
2. Behaketen deskribapena
2.1. Saio arrunta
Gela ikastetxearen behealdean kokatuta zegoen, sarreraren ondoan. Honen
barruko antolaketari dagokionez, ez zegoen txokotan banatuta. Gelan leku librea
zegoen jolasteko eta inguruan haurrek jostailuak zituzten eskura: sukalde txiki bat,
panpinak eta hauekin jolasteko materiala (joku sinbolikoak), kanpin denda edo etxea,
animaliak, musika tresnak, telazko tunela, motrizitatea lantzeko materiala...etab.
Gainera, esan beharra dago, gela osoan bi gune bakarrik bereizi genituela; batetik, lasai
egoteko txokoa zena esango genukeena. Bertan, ipuinak kontatu eta ikusten zituzten,
jolas txiki batzuk egiten zituzten eta hamaiketakoa ere bertan jaten zuten. Txoko
horretan, haur bakoitzak bere kuxina zuen eta koltxoneta bat ere bazuten, haurrak
erosoago egon zitezen. Bestetik, komun txiki bat zegoen, hesi batez bereizita. Bertan, bi
komun txiki, pardelak aldatzeko tokia eta iturri bat zegoen, guztia beraien neurrira
egokituta. Izan ere, garai honetako (2 urte) haur batzuek beren esfinterra kontrolatzeko
gaitasuna dute baina beste batzuek, ordea, pardela erabiltzen dute oraindik.
4
Psikomotrizitate saioa bukatzeko,bi ipuin kontatu zituen irakasleak: “Oilo
bustia” eta “Suhiltzailearena”, azken honek suhiltzailearen sirenaren soinua egiten zuen,
haurrei emozio handia sortzen ziena. Gainera, joku txiki bat ere egin zuten, honako
abestia jarraituz:
“Txango, txango, txango,
Muxu bat emango?
Non dago?, non dago?
Ez dizut esango!”
Jokua honetan datza: Irakaslea ikasleen aurrean esertzen da, esku artean pilota
bat duela. Abestia abesten hasten da eta “muxu bat emango” esaterakoan, ikasle bati
muxu bat eskatzen dio. Ondoren, pilota esku batetik bestera pasatzen joaten da abestia
bukatu arte. Bukatzean, haurrak pilota zer eskutan dagoen asmatu behar du. Haur
guztiek parte hartu arte iraun zuen jokuak. Hala ere, esan beharra dago, haur guztiek ez
zutela berdin jokatzen. Izan ere, batzuk segituan joaten ziren irakaslearengana; beste
batzuk, ez ziren beraien lekutik mugitzen. Jarduera hau bukatu ondoren, saio arruntari
hasiera eman zioten.
Saioa hasteko, irakasleak haurrei marrazkiak egiteko proposamena egin zien.
Haurrek baiezkoa eman eta gero, denon artean jarduera prestatu zuten. Horretarako,
irakaslea bi paper handiren bila joan zen ondoko gelara. Momentu honetan, haurrak
bakarrik geratzean, haur bat negarrez hasi zen, irakaslea bere ondoan ez zegoelako.
Aipatu beharra dago, haur honen jokabidea behin baino gehiagotan errepikatu zela.
Estaerako, psikomotrizitate gelan irakaslea komunera joan zenean haur batekin,
berarekin eraman behar izan zuen.
Gero, papera lurrean itsatsi eta margoak banatu zituzten, bakoitzak nahi zuena
marrazteko. Hala, dena prestatuta, haurrak marrazten hasi ziren eta irakasleak
momentua ikasteko aprobetxatuz, zein kolore zuten eskuetan galdetzen zien haurrei.
Gehienek margo guztiak beraientzat nahi zituztenez, liskar txikiak sortu ziren beraien
artean.
5
Ondoren, irakasleak, haurren interesa pizteko, tamaina ezberdineko izar formako
gometxak ere ekarri zituen. Handik gutxira, ordea, zenbait haur aspertu egin ziren eta
gelako beste material batzuekin jolasten hasi ziren. Haurren jarrera hau ikustean,
irakasleak haurrei beste material eta jostailu batzuk eskaini zizkien: animaliak, telazko
tunela, kanpin denda… Momentu honetan, bi haur kapin dendan jolasten ari zirela, haur
batek besteari hozka egin eta ezpaina odoletan utzi zion. Bi haurrak negarrez hasi eta
irakasleak aldagelara eraman zituen, gertatutakoaren inguruan hitz egiteko. Honako hau
esan zien irakasleak: “Badago tokia etxe hortan bintzako edo hiruntzako, bai? Hozka
egin behar da? Eta jo egin behar da? Hozka zeini egin behar zaio? Kojinari eta kojinari
jo. Eman muxu bat elkarri”. Ondoren, adiskidetu eta elkarri muxu emanez amaitu zen
liskarra.
Denbora batez bakoitza bere kabuz jolasten ibili eta gero, irakasleak gela guztion
artean jasotzeko agindua eman zuen. Gela txukun-txukun utzi eta gero, 11:45etan, bi
taldetan banatu ziren haurrak. Alde batetik, jangelara bazkaltzera zihoazen haurrak.
Hauek, mantala jantzi eta jangelako arduradunarekin joan ziren. Beste alde batetik,
etxera bazkaltzera zihoazenak. Hauek gelan gelditu ziren eta gurasoak bila etorri arteko
denbora betetzeko, irakasleak zenbait jolas proposatu zituen, abestiak eta dantzak
partekatuz, hala nola, “zapatari” dantza, edo “korro korroan”.
12etan, guraso eta aiton-amonak haurren bila etorri ziren eta guztiak etxera joan
ziren. Irakaslea, gelan gelditu zen, hurrengo egunerako prest uzteko. Ondoren, jangelara
joango zen gainerako haurrekin egotera.
2.2. Psikomotrizitate saioa
Urretxu-Zumarraga Ikastolan psikomotrizitateko saioak burutzeko gela bat dute
ikastolaren goiko aldean. Bertara iristeko, beraz, eskailera batzuk igotzea beharrezkoa
zen. Hementxe hasi ginen haur batzuen eta besteen arteko desberdintasunak ikusten:
Batzuek laguntza behar zuten eskailerak igotzeko; beste batzuek, bakarrik igotzen
zituzten; zenbaitek heldulekuaren laguntza behar izaten zuten eta beste hainbatek lau
hanketan igotzen zituzten. Gela hau bi zatitan banatzen zela esan dezakegu; izan ere,
alde batetik, sarrera zegoen, non saioei hasiera eta bukaera ematen zieten. Beste alde
batetik, psikomotrizitateko materiala dagoen lekua zegoen. Gela handia zen, material
6
ugari zuena: espalderak, koltxonetak, baloi handiak eta txikiak, ohe elastiko txikiak,
tamaina eta forma ezberdinetako blokeak, oihalak, goma espumazko tutuak, panpinak,
ispiluak, haurrentzako zirkuituak... etab.
Saioarekin hasi aurretik, haur guztiak lurrean esertzen ziren, oinetakoak kendu
ondoren. Irakasleak, galderak eginez, zer egin eta nola jokatu behar zuten azaltzen zien.
Esaterako: Zertara etorri gara? Zer egingo dugu? Laguntxoek egindako eraikuntzak
puskatu behar al dira? Lagunak bultzatu behar al dira?
Gainera, irakasleak saioaren zenbait zati azaltzen zituen. Hasieran, berak hiru
kontatzean, blokeez osatutako pareta botako zutela eta bukaeran, berriz, irakasleak
bukatu dela esatean, haur guztiak eremu horretatik irten beharko zirela irakasleak dena
ondo jartzen zuen bitartean. Bestalde, saioari bukaera emateko, eraikuntza piezekin
aritzen ziren pixka bat lasaitzeko eta saioaren balorazioa egiten zuten, zertan aritu ziren
galdetuz. Adibidez, zein izan da sorgina? Zu non ibili zara? June, zu Norarekin ibili
zara, ezta? Beñat, zu saltoka ikusi zaitut!
Hau guztia bukatzean, goian aipatu bezala, gelara joan ginen. Bertan, bi ipuin
kontatu zituen irakasleak eta joko txiki bat egin zuten guztien artean. Izan ere, batzuetan
psikomotrizitate gelan bertan egiten badute ere, egun hartan, ipuina gelan kontatzea
erabaki zuen irakasleak, beste talde bat zetorrelako. Gelara iristean, indarrak hartzeko
eta ondo portatu zirelako, bakoitzari gaileta bana eman zien irakasleak.
Irakasleak hasieran esku hartzen badu ere umeak apur bat bideratzeko, saioan
zehar libreki utzi zituen jolasean. Noizbehinka, material desberdinak ateratzen zituen eta
haurrak hauek erabil zitzaten animatzen zituen. Irakaslea esparru barruan zehar ibili zen,
leku ezberdinetatik pasatuz eta haurrekin batera parte hartuz eta jolastuz. Halaber,
haurrek gauzak ondo egitean, zoriondu egiten zituen.
Haurraren jokabidea aztertuz, esan dezakegu oso jarrera edo jokabide
ezberdinak ikusi genituela, alde handiak zeuden haur batzuen eta besteen artean.
Esaterako, zenbaitek bakar bakarrik egiten zuten guztia, oso independenteak ziren.
Beste batzuk, ordea, asko saiatzen baziren ere, irakaslearen beharra izaten zuten
askotan. Gainera, bazeuden haur pare bat uneoro irakaslea alboan behar zutenak.
7
Beraiek egiten zituzten jarduerak ondorengoak ziren: baloiarekin alde batetik
bestera ibili, espalderetan gora eta behera aritu, koltxoneta batetik bestera saltoka ibili,
ohe elastikoetan salto egin, zirkuitu txiki bat osatu, bloke handien eta oihalen bidez
eraikuntzak osatu, forma ezberdinetako blokeekin jolas egin, oihalak erabiliz pertsonaia
ezberdinak bihurtu, panpinekin jolastu, itzulipurdiak egin, espumazko tutuekin
borrokatu...
Haurren arteko erlazioari dagokionez, orokorrean harreman ona bazuten ere, beti
lagun berdinekin ibiltzeko joera zuten. Gehienetan, mutilak mutilekin eta neskak
neskekin. Hala ere, esan beharra dago, nesken kopurua oso txikia zela mutilekin
alderatuz, 12tik 4 besterik ez baitzeuden.
Gainera, batak bestea asko defendatzen zuten. Haur batek beste bati zerbait eginez
gero, segituan gerturatzen ziren gainontzekoak.
Lehen esan bezala, material ugari zegoen. Hauetako asko jolas sinbolikoak
egiteko erabiltzen zituzten. Esate baterako, oihalekin sorginarena edo superman-ena
egiten zuten; goma espumazko tutuak ezpata bihurtzen ziren eta blokeekin etxeak edo
ezkutaleku sekretuak sortzen zituzten.
3. Saioen analisia
3.1. Saio arrunta
Saio arrunta burutzeko gela zehatz bat zegoen, ikastetxearen beheko aldean
kokatuta. Saioan zehar bitxikeria eta informazio asko behatu eta jaso genuen, oso
baliagarria iruditu zitzaiguna. Jarraian ikusitakoa sakonago azalduko dugu, teoria
tartekatuz.
Ikaskuntza ereduari erreparatuz, esan beharra dago ikasleek aktiboki ikasten
zutela, jolastuz, kantatuz, guztion artean parte hartuz… Bestalde, askatasuna zuten
bakoitza bere erara ibiltzeko. Irakasleak saioa finkatua baldin bazeukan ere, gertakarien
eta haurren jarreraren arabera jarduera gehiago proposatu edo hauek aldatzen zituen.
Beraz, aldez aurretik finkatutako ariketak baldin bazeuden ere, haurrei era aske batean
ibiltzen uzten zien. Haur gehienak, elkarrekintzan ibiltzen ziren beste kideekin batera,
nahiz eta gero azalduko dugun moduan, zenbait haur indibidualki ibili. Ikaslearen rola
gehienbat hartzailea zen, irakasleak esandakoa jasotzen zutelako. Elkar eraikitzaileak
8
ere baziren, gela guztien artean txukuntzen zuten, ipuina denen artean kontatu edo
osatzen zuten, elkarrekin kantatu etab., bitartean informazioa prozesatuz.
Irakaskuntza ereduari dagokionez, hitzezko sariak eta zigorrak erabiltzen zituen:
Oso ondo egin duzu salto, Beñat! Ze marrazki polita, Nora!. Zerbait ondo iruditzen ez
zitzazionean, aldiz, haiekin hitz egin eta arazoa konpontzen saiatzen zen, berari gustatu
ez zitzaiona azalduz: Badakizu zure ikaskideak ez dituzula jo behar!. Ikasleek gauzak
ikas zitzaten, mnemotekniak erabiltzen zituen irakasleak: joku bat hainbat aldiz egin,
ipuin bera aste osoan zehar kontatu, kantuak behin baino gehiagotan abestu.... Aurretik
aipatutako jardueretan, irakasleak azalpen esanguratsu, motz eta zehatzak erabiltzen
zituen, baina haurrei esperimentazioaren bidez ikas zezaten ere uzten zien. Honetaz
gain, irakasleak talde dinamikak bultzatzen zituen, al zuen guztietan talde osoa batuz
edo talde txikiagoak eginez. Adibidez, marrazten hasi ziren momentuan bi taldetan
banatu zituen haurrak, talde bakoitzari paper handi bat emanez. Behaketan argi ikusi
genuen irakaslea behatzailea zela, haurrei askatasuna emanez, hauek behatzen
baitzituen. Gainera, beharra zegoenean, erantzunak zuzendu edo zer zegoen ondo eta zer
gaizki azaltzen zien; hau da, instruktorea zen.
Irakasle-ikasleen arteko elkarrekintzari buruz hitz egiterakoan, imitazioa,
informazio trukaketa eta lankidetza aipatu beharra daude. Esaterako, borobilean
kantatzerakoan, irakasleak egindako mugimendu edo koreografia imitatzen zuten
haurrek. Halaber, haurrak laguntza behar zuenean, irakasleari eskatzen zion.
Ezagutza curricularraren barruan, zer ikasten zuten, nola eta zer izaten aztertuko
dugu. Lehendabizi, hainbat kontzeptu eta printzipio, hala nola, koloreak, animaliak,
tamainak, laguntasuna, elkarlana, bizikidetza, eskuzabaltasuna, enpatia… Hau guztia,
jardueren bitartez eta modu aktiboan ikasten zuten. Azkenik, esan beharra dago, egiten
zuten guztiarekin, hainbat jarrera zein balore eskuratzen zituztela: Lagunen laguna
izaten, errespetua, gauzak baloratu eta elkarbanatzen, eskuzabala izaten, lagunak
babesten, jarrera egokiak zeintzuk diren eta zeintzuk ez jakitea…
9
Ikasgelan erabilitako metodologiari dagokionez, zenbait dimentsio lantzen dira:
jarduerak, espazioaren antolakuntza, denboraren antolakuntza, gelakideen antolakuntza
eta baliabide materialak. Jarduera aldakorrak proposatzen ziren, gehienetan taldeka
egitekoak eta proposamen edo aldaera berriei irekiak. Gorago aipatu bezala, irakasleak
ez zuen arazorik jarduerak moldatzeko, haurren gogoaren, motibazioaren edo
momentuaren arabera. Espazioa libreki jolasteko egokitua zegoen, nahiz eta bi gune
bereizi: lasaitasun gunea eta bainugela. Denbora modu malgu eta moldakorrean
antolatuta zegoen. Saioak ordu eta erdiko iraupena izan zuen gutxi gorabehera, haur
batzuk, baina, lehenago irten ziren jangelara joateko. Gelako antolakuntzari erreparatuz
gero, taldekakoa zen. Irakaslea talde osoa mantentzen saiatu arren, batzuetan taldeka
banatzen zituen haurrak, baina gelako haur kopurua oso handia ez zenez, taldeek ez
zituzten kide asko izaten. Taldeen artean zirkulazio librea zegoen, nahi zutenean
haurrak taldez aldatzen ziren, baina normalean beti ikaskide berdinekin ibiltzen ziren.
Gelan zegoen materiala gehienbat sinbolikoa (sukaldea, panpinak, medikuaren tresnak,
etxetxo bat…) eta plastikoa (margoak, gometxak…) zen. Eraikuntzazko materiala
(kolore eta forma desberdineko egurrezko piezak) erabiltzen ere ikusi genituen, nahiz
eta psikomotrizitate gelan izan. Guk erabiltzen ikusi ez bagenuen ere, gelako apal
batean musika aparatua eta material audiobisuala ere bazutela ohartu ginen.
Azkenik, irakasleak egindako ebaluazioa aztertuko dugu. Ebaluazio
instrumentuei dagokionez, gehienbat behaketa erabiltzen zuen irakasleak. Hala ere, esan
zigun haur bakoitzak ohar-liburuxka bat zuela, eta egunean zehar aipatzeko moduko
zerbait ikusiz gero, bertan idazten zuela, gurasoei jakinarazteko. Dena den, haurrak
eskolatik irtetean, guraso edo aiton-amonekin hitz egiteko aprobetxatzen zuen. Gainera,
haur bakoitza behatzerakoan, kontuan hartzen zuen haurrak izan zitzakeen zailtasunak,
denak ez baitziren eta ez baitzuten egun berdina. Adibidez, haur batek besteari hozka
egitean, irakasleak liburuxkan idatzi zuen. Halaber, haur baten amak irakasleari
jakinarazi zion haurrak gau txarra pasa zuela eta irakasleak, hau kontuan hartu eta
apuntatu egin zuen.
10
Saio arruntaren analisi osoa egin ondoren, gelan orokorrean aplikatzen den
ikaskuntza ikuspegia kognitibista konstruktibista da. Lehenik eta behin, irakaslea
gidaria eta jardueren antolatzailea izan arren, ikasleen ekarpenak kontuan hartzen
zituen, bai saioa prestatzerako momentuan, baita saioan zehar ere. Honetaz gain, ikaslea
subjektu aktiboa zen, gelan parte hartzen baitzuen, gauzak azalduz, galdetuz,
kritikatuz… Adibidez, irakaslea ipuina kontatzen zegoenean, momentu batean gelditu,
eta ikasleen artean kontatzen jarraitzen zuten. Ikaslea ez zen jasotzen zuenaren hartzaile
hutsa, iristen zitzaion informazioa asmatzen eta eraikitzen saiatzen baitzen. Ikaskuntza
norberak eraikitzen duen prozesua bada, ikasleak informazioa eskuratu, gorde, antolatu,
berreskuratu eta jabe izateaz gain, motibazioa ere izan behar du.Beraz, irakasleak
ikasleak motibatzea beharrezkoa da, denok batera ekintzak aurrera atera eta garapen
egoki bat izateko. Baita ere, irakasleak jardueraren bat proposatzean haurrei askatasuna
ematen zien, beraien modura burutzeko. Gainera, ezagutza multzoa aldakorra zen.
Irakasleak ikasi beharrekoa aurretik finkatua izan arren, lekua ematen zien haurren
interesa piztu eta hauen ezagutza handitzen zuten beste jarduera batzuei. Bestalde,
ezagutza eta jarduerei dagokienez, orokorrean talde lanean eta guztien lankidetzan
aritzen ziren, bata bestea lagunduz, nahiz eta zenbait haur oso indibualki ibili. Esan
beharra dago, irakasleak talde lana asko bueltzatzen zuela antolatutako jardueretan.
Lehen esan bezala orokorrean irakasle konstruktibista izan arren, beste ikuspegi
batzuetako zertzeladak ere ikus ditzakegu. Ikuspegi konduktistari erreparatuz, irakaslea
behatzailea zen eta baita erantzun okerren zuzentzailea ere. Informazio-prozesatzearen
teoriari begiratuta, irakasleak ikasleen motibazioa sustatu eta ezagutzak bereganatzeko,
estrategia eta teknika desberdinak erabiltzen zituen: ipuinak, abestiak, jolasak….
Honetaz gain, haurrek ikasitako informazioa jaso, antolatu eta ondoren bizitza errealean
praktikan jartzen zuten.
Bukatzeko, behatutako saio arruntaren balorazio orokor bat eginez gero, esan
dezakegu ikasleak aktiboki parte hartzen zutela. Irakasleak, parte hartze hori bultzatzen
zuen; gidari lana eginez baina haurrei askatasuna emanez. Gela egokia iruditu zitzaigun,
irakasleak proposatzen zituen planteamenduak aurrera ateratzeko: gela zabala, espazio
handikoa, materiala bere tokian txukun kokatua, baliabide egokiak…
11
3.2. Psikomotrizitate saioa
Psikomotrizitate saioa orokorrean oso egokia eta interesgarria iruditu zitzaigun,
bai zegoen materialari erreparatzea, baita haurren eta irakaslearen jarrera behatzea ere.
Behaketa honek, gauza askotan fijatzeko eta gauza ezberdinak ikusteko aukera eman
zigun. Jarraian, ikusitakoaren analisi txiki bat egingo dugu.
Esan beharra dago, saioa orokorrean oso malgua eta aldakorra iruditu zitzaigula.
Izan ere, haurrek egin beharrekoa ez zegoen finkatuta, nahiz eta hasieran irakasleak
egingo zutenaren inguruan laburpen txiki bat egin; irakasleak haurrei erabakitzen uzten
zien. Saioan zehar gehiegi parte hartzen ez bazuen ere, noizbehinka esku hartzen zuen:
Haurrei aukerak zabaltzeko jostailu edo material gehiago eskainiz, beraiekin jolastuz,
laguntza emanez eta saioa gidatuz. Gainera, uneoro, haurrek egiten zuten guztia
behatzen zuen, klase bukaeran haurrekin beraien jarrera nolakoa izan zen komentatzeko.
Honek, haur bakoitzaren gaitasunak eta zailtasunak ezagutzeko aukera ematen zion eta
horren arabera, bakoitzari gauza bat edo beste bat eskatzen zien. Adibidez, salto
egiterako garaian, haur batzuengana hurbiltzen zen eskua edo laguntza ematera; beste
haur batzuekin, aldiz, ariketa berdina egitean, bazekien laguntza beharrik ez zutela.
Honetaz gain, irakasleak zuzentzailearen papera ere hartzen du. Behaketan oinarrituz,
haur batek zerbait gaizki eginez gero, zuzendu egiten zuen, beti ere modu egokian.
Baina ondo eginez gero, baita zoriondu ere. Halaber, haurrek irakaslea eredutzat hartzen
zuten askotan, honek egindakoa imitatuz. Adibidez: irakasleak zapia buruan jarriz
sorginarena egitean, haur guztiek gauza bera egin nahi zuten.
Bestalde, haur hauek izandako jarrera behatu ondoren, esan dezakegu denek ez
zutela motibazio, parte hartze, interes berdina jartzen saioan zehar. Batzuek, lehenengo
momentutik jardueretan parte hartzeko grina erakutsi zuten, adibidez, blokeez osatutako
pareta botatzerako orduan, irakasleak esaten zuenari arreta jartzerakoan, etab. Beste
batzuk, aldiz, pasiboagoak ziren jardueren aurrean eta ez zuten besteek bezain beste
disfrutatu saioaz. Gainera, konturatu ginen, batzuk oso indibidualki ibiltzen zirela eta
beste batzuk, ordea, taldean ibiltzeko beharra sentitzen zutela. Adibidez, Norak beti
Kiara behar zuen alboan, bere atzetik joaten zen denbora guztian. Haurren jarrerari
dagokionez, bi salbuespen nabarmen ikusi genituen. Batetik, Linetten kasua: neska oso
oso ixila eta bakartia zen. Gainerakoak berarengana hurbiltzean, negarrez hasten zen eta
berriro aldentzen zen. Honetaz gain, psikomotrizitateko saio osoa eserita igaro zuen
panpin batekin jolasten eta jarduera desberdinetarako irakaslearen bultzada behar izaten
12
zuen, berak animatzen zuen parte hartzera. Bestetik, Ikerren kasua: hasiera batean, oso
ume independentea ematen zuen arren, irakaslearen menpe zegoen etengabe. Adibidez,
irakaslea beste laguntxo batekin komunera joan behar zenean, negarrez hasi zen irakasle
gabe geratuko zela ikustean. Azkenean, irakasleak Iker berarekin eraman behar izan
zuen komunera.
Halaber, sexuei erreferentzia eginez, desberdintasun batek harritu gintuen:
mutilak denbora guztian koltxonetetan saltoka eta “ezpatekin” borrokan ibili ziren
beraien artean eta neskak, aldiz, panpinekin eta oihalekin jolasten eta blokeekin etxeak
egiten egon ziren.
Bestalde, denborari erreparatuz gero, saioak ordu eta erdi irautea egokia iruditu
zitzaigun, ez zelako ez motzegia ez luzeegia egin, entretenituak zeudelako momentuoro.
Klasearen iraupena hiru zatitan banatzen zen. Batetik, sarrera bat. Bertan, irakasleak
haurrei psikomotrizitate saioan egin beharrekoa azaltzen zien, zapatak kendu eta gero.
Bestetik, haurren denbora librea zetorren, bertako materialarekin jolastuz (koltxonetak,
espalderak, ohe eslatikoa, panpinak, baloiak…) eta azkenik, bukaera. Bertan, materiala
jaso ondoren, zapatak jantzi zituzten eta blokeekin eraikuntzak egiten jardun zuten. Saio
osoari bukaera emateko, irakasleak denbora horretan zehar egindakoari buruz
hausnakerta bat egin zuen haurrekin. Gure ustez, ezinbestekoa da irakasleak egingo
duenaren inguruan informazioa ematea haurrei, jakiteko aldez aurretik zer egingo duten
eta nola.
Espazioari dagokionez, psikomotrizitateko gela nola zegoen antolatuta ondo
iruditu zitzaigun. Bi zatitan banatua zegoen: alde batetik, saioari sarrera eta bukaera
emateko txokoa eta, bestetik, psikomotrizitateko gunea.
Lehenago esan bezala, gela hau ikastetxearen goiko aldean kokatuta dago eta bertara
iristeko eskailera batzuk igo behar dira. Hemen, ikusi genuen haur batzuek abilezia
gehiago dutela igotzeko eta jaisteko beste batzuek baino. Adibidez, batzuk lau hanketan
igotzen ziren, beste batzuk eserita jaitsi… Gainera, honek aukera ematen zien haurrei
koordinazioa lantzeko.
Haurrek burututako jarduera guztiek helburu bat zuten, nahiz eta hauek
inkonszienteki jaso. Adibidez, zirkuituan goruntz jarrita zegoen bankua igarotzean
oreka lantzen zuten, espalderetan gora eta behera ibiliz gorputzaren koordinazioa
garatzen zuten, baloien bidez lateralitatea… etab.
13
Gure psikomotrizitateko saioek antzeko helburuak zituzten, baita erabilitako
material edo baliabideak ere. Hala ere, esan beharra dago zailtasun maila desberdina
zegoela guk eta haurrek ariketak egiterako garaian. Adibidez, oreka lantzerakoan bai
haurrek eta bai guk, bankua erabili genuen, nahiz eta modu desberdin batean. Gu,
bankuaren gainetik begiak itxita ibili ginen, baita oztopoak sahiestuz. Haur hauek, aldiz,
oreka bankuan gora eta behera ibiliz bakarrik lantzen zuten.
Azkenik, segurtasunari dagokionez, gela oso babestua zegoela esan dezakegu,
objetu arriskutsuen inguruan koltxonetak baitzeuden. Gainera, lur osoa material bigunez
estalita zegoen, haurrek jasan zitzaketen kolpeak saihesteko.
4. Lanaren balorazio orokorra
Lehenik eta behin, esan behar dugu oso gustora egon ginela eta benetan esperientzia
polita eta aberasgarria iruditu zitzaigula. Gainera, ikastolarekin kontaktuan jartzeko ez
genuen arazorik izan eta lehenengo momentutik oso ondo hartu gintuzten. Onartu
beharra dugu, 2 urteko haurrekin egongo ginela jakin genuenean, pixka bat harrituta
gelditu ginela; izan ere, haur zaharragoak behatuko genituela espero genuen. Dena den,
oso gustora egon ginen haur hauekin bai psikomotrizitateko saioa zein saio arrunta
behatzen. Bitxikeria moduan, egunaren bukaeran, pasiloan zehar 5 urteko haurrak
ikustean, oso handiak iruditu zitzaizkigun. Haur Hezkuntzan, adin batetik bestera, ez
genuen uste horrenbesteko aldea dagoenik, bai fisikoki, bai izaerari
dagokionez…Bestalde, 2 urteko haurrekin egotean, ez dugu aukera izan, beharbada,
horrenbeste gauza ikusteko; hau da, 2 urteko haurrekin edo 5 urtekoekin ezin dira
jarduera berdinak edo hain ugariak planteatu, haurrak hain txikiak izatean, ezin baitzaie
planteamendu finko bat jarri.
Ikastetxeari dagokionez, handia, bizia eta koloretsua zen. Haur hezkuntza egoitzaren
beheko aldean kokatuta zegoen eta honek, denak toki berean egoteak, beraien arteko
harremanak sustatzea zekarren. Batetik, psikomotrizitate gela aztertuz, oso gela handia
iruditu zitzaigun, material egokiarekin hornitua. Material horrek guztiak haurren
gaitasun psikomotor ugari lantzeko aukera ematen zuen. Haurren segurtasuna kontuan
hartuz, ondo babestua zegoen guztia; izan ere, adin honetan, haurrek zenbait gauza edo
gaitasun ez dituzte oraindik ondo kontrolatzen eta, askotan, ia pentsatu gabe,
arriskutsuak izan daitezkeen ekintzak egiten dituzte. Gainera, gela bi zatitan banatuta
egoteari (koltxoneten txokoa eta lasaitasun txokoa) aproposa deritzogu, horrela, haurrak
14
badaki noiz den jolasteko garaia eta noiz lasai egoteko momentua, saioa bukatuko dela
jakinarazteko.
Bestetik, saio arruntaren antolamendua aproposa iruditu zitzaigun, batez ere
txokoetan banatuta ez zegoelako. Honek, espazio zabal bat eskaintzen zuen gelan alde
batetik bestera ibili ahal izateko eta jarduera desberdinak egiteko. Aurretik aipatu
bezala, bi gune txiki nabarmentzen ziren, bainugela eta lasai egotekoa. Ohartu ginen
bainugelan haurrei bi aukera eskaintzen zitzaiela: komuna eta pardelak aldatzeko lekua.
Izan ere, urte hauetan oraindik esfinterra kontrolatzeko zailtasuna izaten dute batzuek.
Honekin, haurraren garapena errespetatzen dela iruditzen zaigu, haurra ez baitugu
behartzen ezinbestean komunean bere beharrak egitera.
Ikasi genuen beste gauza bat, zera izan zen: irakasleak haurrei behin eta berriz ipuin
bera kontatzen ziela. Hauek ipuina ia-ia buruz jakiten zuten eta ipuin hauek atzetik
helburu bat zuten haurrarentzat ikastea komenigarria izango zena. Halaber, konturatu
ginen irakasleak haurren atentzioa pizteko edo bereganatzeko, beharrezkoa zela berak
ere motibazioa izatea eta gogotsu aritzea. Gelako irakaslea, Estitxu, oso alaia,
laguntzailea, irekia, motibatzailea eta maitekorra iruditu zitzaigun. Bere jarrera asko
gustatu zitzaigun eta eredu on bat bezela ikusten dugu. Nabaritu genuen haurren
familiekin tratu handia zuela, ondo ezagutzen zituen eta egunaren amaieran beraiekin
egoteko edo hitzegiteko tartea hartzen zuen. Honetaz gain, asko gustatu zitzaigun
haurrei ematen zien askatasuna eta hauekin zuen hurbiltasuna, oso maitekiro jokatzen
zuen haurrekin.
Ezin ditugu, azkenik, berriz ere aipatu gabe utzi, gela honetan ikusitako bi kasu; izan
ere, benetan harrituta utzi gintuzten. Alde batetik Linetten kasua: Oso bakarrik ibiltzen
zen neska zen, bere gelakideekin inongo kontakturik ez zuena. Gainera, oso ixila zen,
apenas hitz egiten zuen. Askotan ez zuen jardueretan parte hartzen eta oso pasiboki
aritzen zen. Esaterako, psikomotrizitatea saioan (goian aipatu moduan), koltxoneta
batean eserita pasatu zuen ordu osoa. Honen aurrean, irakaslea Linette taldean sartzen
saiatzen zen, parte hartu zezan. Dena den, haurrak ezetz esaten bazuen, ez zuen gehiegi
behartzen eta bere erabakia errespetatzen zuen. Adibidez, jarduera batean ikasleak
irakasleari muxu bat ematera altxatu behar ziren; berak ez zuen nahi izan eta irakaslea
joan zen berarengana muxua eskatzera. Onartu behar dugu, ez geniola irakasleari honen
inguruko ezer galdetu, orain pixka bat damutzen bagara ere, jakinminez baikaude.
Beste alde batetik, Ikerren kasua: Ikasle hau ere nahiko indibiduala zen, Linette baino
gutxiago bazen ere. Irakaslea alboan izatea gustatzen zitzaion beti eta irakasleak bere
15
bistatik alde eginez gero, oso urduri jartzen zen, negar eginez eta irakaslearen bila hasiz.
Esaterako, psikomotrizitate saioan (aurretik aipatu moduan) irakasleak haur bat
komunera laguntzean, Iker ere berarekin eraman behar izan zuen, negar eta negar hasi
baitzen. Beste adibide bat honakoa dugu: Irakaslea gelatik irten eta paper eta gometxen
bila joatean, negarrez hasi zen, atearen ondoan kokatuz, irakasleari itxaroten. Irakasleak
esan zigunez, oso menpeko haurra zen eta asko agobiatzen zen bakarrik egotean. Honen
aurrean, irakasleak ezer gutxi egin zezakeen baina ikasle hori lasaitzen saiatzen zen ahal
zuen guztietan.
Bi kasuak aztertu ondoren, iruditzen zaigu irakasleak zeresana baldin badu ere,
ikasle hauek etxean, eskolaz kanpo, ere laguntza behar izango dutela egoera hauei aurre
egiteko.
Bukatzeko, esan behar dugu gure etorkizunerako oso baliagarria iruditu zaigula
behaketa hau, baita haur hezkuntzako mundua hobeto ezagutu ahal izateko ere.
5. Bibliografia
Bibliografia:
Gil Molina, P.(2013). Hezkuntzaren Psikologia: teoria eta praktika.Donostia:
UPV/EHU
Internetgrafia: http://www.uzikastola.eus/
16
17

More Related Content

Similar to Moduloko lana

2014-15 6. MAILAKO GURASO BATZARRA
2014-15  6. MAILAKO GURASO BATZARRA2014-15  6. MAILAKO GURASO BATZARRA
2014-15 6. MAILAKO GURASO BATZARRAlh6
 
Dramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia Crespo
Dramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia CrespoDramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia Crespo
Dramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia Crespoamaialantziego
 
Lehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenakLehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenaktxinparta1
 
Gurasoei emateko paperak
Gurasoei emateko paperakGurasoei emateko paperak
Gurasoei emateko paperakleire6
 
Gurasoen batzar txaro 2014 15
Gurasoen batzar txaro 2014 15Gurasoen batzar txaro 2014 15
Gurasoen batzar txaro 2014 15eskolaikt
 
Inguruko 2.proiektua.hezkidetza
Inguruko 2.proiektua.hezkidetzaInguruko 2.proiektua.hezkidetza
Inguruko 2.proiektua.hezkidetzaloregalduak
 
Musika Haurren Garapenean
Musika Haurren GarapeneanMusika Haurren Garapenean
Musika Haurren Garapeneanmamasotatxu
 
Musika Haurren Garapenean
Musika Haurren GarapeneanMusika Haurren Garapenean
Musika Haurren Garapeneanmamasotatxu
 
Guraso batzar zihortza 2015 16
Guraso batzar zihortza 2015 16Guraso batzar zihortza 2015 16
Guraso batzar zihortza 2015 16eskolaikt
 
Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19eskolaikt
 
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
2013 2014 ikasturteko guraso batzarraMarisol Atxurra
 
Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua loregalduak
 

Similar to Moduloko lana (20)

Esku hartzea
Esku hartzeaEsku hartzea
Esku hartzea
 
2014-15 6. MAILAKO GURASO BATZARRA
2014-15  6. MAILAKO GURASO BATZARRA2014-15  6. MAILAKO GURASO BATZARRA
2014-15 6. MAILAKO GURASO BATZARRA
 
Dramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia Crespo
Dramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia CrespoDramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia Crespo
Dramatizaziorako baliabideak klaseko egunerokotasunean - Amaia Crespo
 
Lehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenakLehen hezkuntzako oroitzapenak
Lehen hezkuntzako oroitzapenak
 
Guion
GuionGuion
Guion
 
Gurasoei emateko paperak
Gurasoei emateko paperakGurasoei emateko paperak
Gurasoei emateko paperak
 
Gurasoen batzar txaro 2014 15
Gurasoen batzar txaro 2014 15Gurasoen batzar txaro 2014 15
Gurasoen batzar txaro 2014 15
 
Inguruko 2.proiektua.hezkidetza
Inguruko 2.proiektua.hezkidetzaInguruko 2.proiektua.hezkidetza
Inguruko 2.proiektua.hezkidetza
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoa Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Argazki egunkaria 10
Argazki egunkaria 10Argazki egunkaria 10
Argazki egunkaria 10
 
Musika Haurren Garapenean
Musika Haurren GarapeneanMusika Haurren Garapenean
Musika Haurren Garapenean
 
Musika Haurren Garapenean
Musika Haurren GarapeneanMusika Haurren Garapenean
Musika Haurren Garapenean
 
Guraso batzar zihortza 2015 16
Guraso batzar zihortza 2015 16Guraso batzar zihortza 2015 16
Guraso batzar zihortza 2015 16
 
ON OFF
ON OFFON OFF
ON OFF
 
Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19Guraso batzar iratxe 2018 19
Guraso batzar iratxe 2018 19
 
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
2013 2014 ikasturteko guraso batzarra
 
On off 2
On off 2On off 2
On off 2
 
Hitz kateatuak: Haur Hezkuntza
Hitz kateatuak: Haur HezkuntzaHitz kateatuak: Haur Hezkuntza
Hitz kateatuak: Haur Hezkuntza
 
Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua Inguru lehenengo proiektua
Inguru lehenengo proiektua
 
San Martin Agirre herri eskola
San Martin Agirre herri eskolaSan Martin Agirre herri eskola
San Martin Agirre herri eskola
 

Moduloko lana

  • 1. 1 AURKIBIDEA 1. Sarrera 1.1. Urretxu Zumarraga ikastola………………….2 2. Behaketen deskribapena 2.1. Saio arrunta………………………………….3 2.2. Psikomotrizitate saioa……………………….5 3. Saioen analisia 3.1. Saio arrunta………………………………….7 3.2. Psikomotrizitate saioa………………………11 4. Lanaren balorazio orokorra………………………13 5. Bibliografia………………………………………15
  • 2. 2 1. Sarrera 1.1. Urretxu Zumarraga ikastola Urretxu Zumarraga Ikastola Urretxun kokatuta dago, Urola eskualdean eta Gipuzkoako probintzian. Ikastola honek, Urretxu, Zumarraga eta inguruko, Ezkio-Itsaso adibidez, haurrak biltzen ditu. Urretxuk, 7000 biztanle inguru ditu; Zumarragak, berriz, 10000 inguru. Ikastola hiru eraikinetan banatuta dago: Haur Eskola, Ikastola eta Garaialde Lizeoa, hain zuzen. Beraz, 0 urtetik 18 urtera arteko hezkuntza eskaintzen du, Haur Eskola, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoarekin. Ikastetxe hau ikastetxe kontzertatua da, bi iturritatik jasotzen du dirua, bai gurasoengandik eta baita gobernutik ere. Historiari dagokionez, 60.hamarkadan, egoera politikoagatik, euskarak jasandako atzerakada izugarriak hizkuntzaren jarraipena zalantzan jarri zuen. Egoerari aurre egiteko, ideia bat garatzen joan zen Euskal Herriko familia abertzale askorengan, ikastolak sortzea. Hala, 1966an lehenengo ikastola sortu zen, nahiz eta ilegala izan (ez zuten eskolak emateko baimenik). Urteen poderioz, ikastolak ugarituz joan ziren, Urretxu Zumarragako Ikastola izan zen hoietako bat. Ikastetxe honek zera eskaintzen du: Hezkuntza eredu propioa; ikasmaterialen sorkuntzan eta irakasleen prestakuntzan aitzindari izateaz gain, etengabe lanean ari dena. Pedagogia aurreratu eta aurrerakoia; euskal curriculuma ardatz eta oinarri izanez. Hezkuntza euskalduna, eleaniztasun sendoz, eta azkenik, Informazio eta Komunikazio Teknologiaren erabilera sustatzea. Ikusten den moduan, garrantzi handia ematen zaio euskarari eta honen erabilpenari. Izan ere, eskualde honetan, historian zehar, inmigrazioa izan da nagusi. Batez ere bi aldi nabarmendu daitezke: Batetik, 50. hamarkada inguruan, industrializazioaren eta trenaren sorreraren eraginez, Espainiar estatuko jende ugarik bertara inmigratzea erabaki zuen. Bestetik, 2000. urtetik aurrera, beste inmigrazio mota bat nagusitu zen: Europa kanpoko biztanleena; Hego Amerikarrak, Marrokiarrak, Txinatarrak eta Errumaniarrak, adibidez.
  • 3. 3 Hau guztia, ikastetxean islatzen da. Ikastolak guztira 1114 ikasle ditu 0 eta 18 urte artekoak eta kopuru honen %6,46a ikasle etorkinek osatzen dute, hau da, bertan 72 ikasle etorkin daude matrikulatuta. Bestalde, ikasle kopurua zikloka aztertuz gero, Haur Eskolan 86 ikasle daude, Haur Hezkuntzan 206 ikasle, Lehen Hezkuntzan 431 ikasle, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan 276 ikasle eta azkenik, Batxilergoa 115 ikaslek osatzen dute. Gu HHko bi urteko gela batera joan ginen psikomotrizitateko saio bat eta gelako beste bat behatzera, 16 umez eta irakasle batez osatua zegoena. Bertan, mutilak ziren nagusi (12), nesken kopurua hirukoiztuz (4). 2. Behaketen deskribapena 2.1. Saio arrunta Gela ikastetxearen behealdean kokatuta zegoen, sarreraren ondoan. Honen barruko antolaketari dagokionez, ez zegoen txokotan banatuta. Gelan leku librea zegoen jolasteko eta inguruan haurrek jostailuak zituzten eskura: sukalde txiki bat, panpinak eta hauekin jolasteko materiala (joku sinbolikoak), kanpin denda edo etxea, animaliak, musika tresnak, telazko tunela, motrizitatea lantzeko materiala...etab. Gainera, esan beharra dago, gela osoan bi gune bakarrik bereizi genituela; batetik, lasai egoteko txokoa zena esango genukeena. Bertan, ipuinak kontatu eta ikusten zituzten, jolas txiki batzuk egiten zituzten eta hamaiketakoa ere bertan jaten zuten. Txoko horretan, haur bakoitzak bere kuxina zuen eta koltxoneta bat ere bazuten, haurrak erosoago egon zitezen. Bestetik, komun txiki bat zegoen, hesi batez bereizita. Bertan, bi komun txiki, pardelak aldatzeko tokia eta iturri bat zegoen, guztia beraien neurrira egokituta. Izan ere, garai honetako (2 urte) haur batzuek beren esfinterra kontrolatzeko gaitasuna dute baina beste batzuek, ordea, pardela erabiltzen dute oraindik.
  • 4. 4 Psikomotrizitate saioa bukatzeko,bi ipuin kontatu zituen irakasleak: “Oilo bustia” eta “Suhiltzailearena”, azken honek suhiltzailearen sirenaren soinua egiten zuen, haurrei emozio handia sortzen ziena. Gainera, joku txiki bat ere egin zuten, honako abestia jarraituz: “Txango, txango, txango, Muxu bat emango? Non dago?, non dago? Ez dizut esango!” Jokua honetan datza: Irakaslea ikasleen aurrean esertzen da, esku artean pilota bat duela. Abestia abesten hasten da eta “muxu bat emango” esaterakoan, ikasle bati muxu bat eskatzen dio. Ondoren, pilota esku batetik bestera pasatzen joaten da abestia bukatu arte. Bukatzean, haurrak pilota zer eskutan dagoen asmatu behar du. Haur guztiek parte hartu arte iraun zuen jokuak. Hala ere, esan beharra dago, haur guztiek ez zutela berdin jokatzen. Izan ere, batzuk segituan joaten ziren irakaslearengana; beste batzuk, ez ziren beraien lekutik mugitzen. Jarduera hau bukatu ondoren, saio arruntari hasiera eman zioten. Saioa hasteko, irakasleak haurrei marrazkiak egiteko proposamena egin zien. Haurrek baiezkoa eman eta gero, denon artean jarduera prestatu zuten. Horretarako, irakaslea bi paper handiren bila joan zen ondoko gelara. Momentu honetan, haurrak bakarrik geratzean, haur bat negarrez hasi zen, irakaslea bere ondoan ez zegoelako. Aipatu beharra dago, haur honen jokabidea behin baino gehiagotan errepikatu zela. Estaerako, psikomotrizitate gelan irakaslea komunera joan zenean haur batekin, berarekin eraman behar izan zuen. Gero, papera lurrean itsatsi eta margoak banatu zituzten, bakoitzak nahi zuena marrazteko. Hala, dena prestatuta, haurrak marrazten hasi ziren eta irakasleak momentua ikasteko aprobetxatuz, zein kolore zuten eskuetan galdetzen zien haurrei. Gehienek margo guztiak beraientzat nahi zituztenez, liskar txikiak sortu ziren beraien artean.
  • 5. 5 Ondoren, irakasleak, haurren interesa pizteko, tamaina ezberdineko izar formako gometxak ere ekarri zituen. Handik gutxira, ordea, zenbait haur aspertu egin ziren eta gelako beste material batzuekin jolasten hasi ziren. Haurren jarrera hau ikustean, irakasleak haurrei beste material eta jostailu batzuk eskaini zizkien: animaliak, telazko tunela, kanpin denda… Momentu honetan, bi haur kapin dendan jolasten ari zirela, haur batek besteari hozka egin eta ezpaina odoletan utzi zion. Bi haurrak negarrez hasi eta irakasleak aldagelara eraman zituen, gertatutakoaren inguruan hitz egiteko. Honako hau esan zien irakasleak: “Badago tokia etxe hortan bintzako edo hiruntzako, bai? Hozka egin behar da? Eta jo egin behar da? Hozka zeini egin behar zaio? Kojinari eta kojinari jo. Eman muxu bat elkarri”. Ondoren, adiskidetu eta elkarri muxu emanez amaitu zen liskarra. Denbora batez bakoitza bere kabuz jolasten ibili eta gero, irakasleak gela guztion artean jasotzeko agindua eman zuen. Gela txukun-txukun utzi eta gero, 11:45etan, bi taldetan banatu ziren haurrak. Alde batetik, jangelara bazkaltzera zihoazen haurrak. Hauek, mantala jantzi eta jangelako arduradunarekin joan ziren. Beste alde batetik, etxera bazkaltzera zihoazenak. Hauek gelan gelditu ziren eta gurasoak bila etorri arteko denbora betetzeko, irakasleak zenbait jolas proposatu zituen, abestiak eta dantzak partekatuz, hala nola, “zapatari” dantza, edo “korro korroan”. 12etan, guraso eta aiton-amonak haurren bila etorri ziren eta guztiak etxera joan ziren. Irakaslea, gelan gelditu zen, hurrengo egunerako prest uzteko. Ondoren, jangelara joango zen gainerako haurrekin egotera. 2.2. Psikomotrizitate saioa Urretxu-Zumarraga Ikastolan psikomotrizitateko saioak burutzeko gela bat dute ikastolaren goiko aldean. Bertara iristeko, beraz, eskailera batzuk igotzea beharrezkoa zen. Hementxe hasi ginen haur batzuen eta besteen arteko desberdintasunak ikusten: Batzuek laguntza behar zuten eskailerak igotzeko; beste batzuek, bakarrik igotzen zituzten; zenbaitek heldulekuaren laguntza behar izaten zuten eta beste hainbatek lau hanketan igotzen zituzten. Gela hau bi zatitan banatzen zela esan dezakegu; izan ere, alde batetik, sarrera zegoen, non saioei hasiera eta bukaera ematen zieten. Beste alde batetik, psikomotrizitateko materiala dagoen lekua zegoen. Gela handia zen, material
  • 6. 6 ugari zuena: espalderak, koltxonetak, baloi handiak eta txikiak, ohe elastiko txikiak, tamaina eta forma ezberdinetako blokeak, oihalak, goma espumazko tutuak, panpinak, ispiluak, haurrentzako zirkuituak... etab. Saioarekin hasi aurretik, haur guztiak lurrean esertzen ziren, oinetakoak kendu ondoren. Irakasleak, galderak eginez, zer egin eta nola jokatu behar zuten azaltzen zien. Esaterako: Zertara etorri gara? Zer egingo dugu? Laguntxoek egindako eraikuntzak puskatu behar al dira? Lagunak bultzatu behar al dira? Gainera, irakasleak saioaren zenbait zati azaltzen zituen. Hasieran, berak hiru kontatzean, blokeez osatutako pareta botako zutela eta bukaeran, berriz, irakasleak bukatu dela esatean, haur guztiak eremu horretatik irten beharko zirela irakasleak dena ondo jartzen zuen bitartean. Bestalde, saioari bukaera emateko, eraikuntza piezekin aritzen ziren pixka bat lasaitzeko eta saioaren balorazioa egiten zuten, zertan aritu ziren galdetuz. Adibidez, zein izan da sorgina? Zu non ibili zara? June, zu Norarekin ibili zara, ezta? Beñat, zu saltoka ikusi zaitut! Hau guztia bukatzean, goian aipatu bezala, gelara joan ginen. Bertan, bi ipuin kontatu zituen irakasleak eta joko txiki bat egin zuten guztien artean. Izan ere, batzuetan psikomotrizitate gelan bertan egiten badute ere, egun hartan, ipuina gelan kontatzea erabaki zuen irakasleak, beste talde bat zetorrelako. Gelara iristean, indarrak hartzeko eta ondo portatu zirelako, bakoitzari gaileta bana eman zien irakasleak. Irakasleak hasieran esku hartzen badu ere umeak apur bat bideratzeko, saioan zehar libreki utzi zituen jolasean. Noizbehinka, material desberdinak ateratzen zituen eta haurrak hauek erabil zitzaten animatzen zituen. Irakaslea esparru barruan zehar ibili zen, leku ezberdinetatik pasatuz eta haurrekin batera parte hartuz eta jolastuz. Halaber, haurrek gauzak ondo egitean, zoriondu egiten zituen. Haurraren jokabidea aztertuz, esan dezakegu oso jarrera edo jokabide ezberdinak ikusi genituela, alde handiak zeuden haur batzuen eta besteen artean. Esaterako, zenbaitek bakar bakarrik egiten zuten guztia, oso independenteak ziren. Beste batzuk, ordea, asko saiatzen baziren ere, irakaslearen beharra izaten zuten askotan. Gainera, bazeuden haur pare bat uneoro irakaslea alboan behar zutenak.
  • 7. 7 Beraiek egiten zituzten jarduerak ondorengoak ziren: baloiarekin alde batetik bestera ibili, espalderetan gora eta behera aritu, koltxoneta batetik bestera saltoka ibili, ohe elastikoetan salto egin, zirkuitu txiki bat osatu, bloke handien eta oihalen bidez eraikuntzak osatu, forma ezberdinetako blokeekin jolas egin, oihalak erabiliz pertsonaia ezberdinak bihurtu, panpinekin jolastu, itzulipurdiak egin, espumazko tutuekin borrokatu... Haurren arteko erlazioari dagokionez, orokorrean harreman ona bazuten ere, beti lagun berdinekin ibiltzeko joera zuten. Gehienetan, mutilak mutilekin eta neskak neskekin. Hala ere, esan beharra dago, nesken kopurua oso txikia zela mutilekin alderatuz, 12tik 4 besterik ez baitzeuden. Gainera, batak bestea asko defendatzen zuten. Haur batek beste bati zerbait eginez gero, segituan gerturatzen ziren gainontzekoak. Lehen esan bezala, material ugari zegoen. Hauetako asko jolas sinbolikoak egiteko erabiltzen zituzten. Esate baterako, oihalekin sorginarena edo superman-ena egiten zuten; goma espumazko tutuak ezpata bihurtzen ziren eta blokeekin etxeak edo ezkutaleku sekretuak sortzen zituzten. 3. Saioen analisia 3.1. Saio arrunta Saio arrunta burutzeko gela zehatz bat zegoen, ikastetxearen beheko aldean kokatuta. Saioan zehar bitxikeria eta informazio asko behatu eta jaso genuen, oso baliagarria iruditu zitzaiguna. Jarraian ikusitakoa sakonago azalduko dugu, teoria tartekatuz. Ikaskuntza ereduari erreparatuz, esan beharra dago ikasleek aktiboki ikasten zutela, jolastuz, kantatuz, guztion artean parte hartuz… Bestalde, askatasuna zuten bakoitza bere erara ibiltzeko. Irakasleak saioa finkatua baldin bazeukan ere, gertakarien eta haurren jarreraren arabera jarduera gehiago proposatu edo hauek aldatzen zituen. Beraz, aldez aurretik finkatutako ariketak baldin bazeuden ere, haurrei era aske batean ibiltzen uzten zien. Haur gehienak, elkarrekintzan ibiltzen ziren beste kideekin batera, nahiz eta gero azalduko dugun moduan, zenbait haur indibidualki ibili. Ikaslearen rola gehienbat hartzailea zen, irakasleak esandakoa jasotzen zutelako. Elkar eraikitzaileak
  • 8. 8 ere baziren, gela guztien artean txukuntzen zuten, ipuina denen artean kontatu edo osatzen zuten, elkarrekin kantatu etab., bitartean informazioa prozesatuz. Irakaskuntza ereduari dagokionez, hitzezko sariak eta zigorrak erabiltzen zituen: Oso ondo egin duzu salto, Beñat! Ze marrazki polita, Nora!. Zerbait ondo iruditzen ez zitzazionean, aldiz, haiekin hitz egin eta arazoa konpontzen saiatzen zen, berari gustatu ez zitzaiona azalduz: Badakizu zure ikaskideak ez dituzula jo behar!. Ikasleek gauzak ikas zitzaten, mnemotekniak erabiltzen zituen irakasleak: joku bat hainbat aldiz egin, ipuin bera aste osoan zehar kontatu, kantuak behin baino gehiagotan abestu.... Aurretik aipatutako jardueretan, irakasleak azalpen esanguratsu, motz eta zehatzak erabiltzen zituen, baina haurrei esperimentazioaren bidez ikas zezaten ere uzten zien. Honetaz gain, irakasleak talde dinamikak bultzatzen zituen, al zuen guztietan talde osoa batuz edo talde txikiagoak eginez. Adibidez, marrazten hasi ziren momentuan bi taldetan banatu zituen haurrak, talde bakoitzari paper handi bat emanez. Behaketan argi ikusi genuen irakaslea behatzailea zela, haurrei askatasuna emanez, hauek behatzen baitzituen. Gainera, beharra zegoenean, erantzunak zuzendu edo zer zegoen ondo eta zer gaizki azaltzen zien; hau da, instruktorea zen. Irakasle-ikasleen arteko elkarrekintzari buruz hitz egiterakoan, imitazioa, informazio trukaketa eta lankidetza aipatu beharra daude. Esaterako, borobilean kantatzerakoan, irakasleak egindako mugimendu edo koreografia imitatzen zuten haurrek. Halaber, haurrak laguntza behar zuenean, irakasleari eskatzen zion. Ezagutza curricularraren barruan, zer ikasten zuten, nola eta zer izaten aztertuko dugu. Lehendabizi, hainbat kontzeptu eta printzipio, hala nola, koloreak, animaliak, tamainak, laguntasuna, elkarlana, bizikidetza, eskuzabaltasuna, enpatia… Hau guztia, jardueren bitartez eta modu aktiboan ikasten zuten. Azkenik, esan beharra dago, egiten zuten guztiarekin, hainbat jarrera zein balore eskuratzen zituztela: Lagunen laguna izaten, errespetua, gauzak baloratu eta elkarbanatzen, eskuzabala izaten, lagunak babesten, jarrera egokiak zeintzuk diren eta zeintzuk ez jakitea…
  • 9. 9 Ikasgelan erabilitako metodologiari dagokionez, zenbait dimentsio lantzen dira: jarduerak, espazioaren antolakuntza, denboraren antolakuntza, gelakideen antolakuntza eta baliabide materialak. Jarduera aldakorrak proposatzen ziren, gehienetan taldeka egitekoak eta proposamen edo aldaera berriei irekiak. Gorago aipatu bezala, irakasleak ez zuen arazorik jarduerak moldatzeko, haurren gogoaren, motibazioaren edo momentuaren arabera. Espazioa libreki jolasteko egokitua zegoen, nahiz eta bi gune bereizi: lasaitasun gunea eta bainugela. Denbora modu malgu eta moldakorrean antolatuta zegoen. Saioak ordu eta erdiko iraupena izan zuen gutxi gorabehera, haur batzuk, baina, lehenago irten ziren jangelara joateko. Gelako antolakuntzari erreparatuz gero, taldekakoa zen. Irakaslea talde osoa mantentzen saiatu arren, batzuetan taldeka banatzen zituen haurrak, baina gelako haur kopurua oso handia ez zenez, taldeek ez zituzten kide asko izaten. Taldeen artean zirkulazio librea zegoen, nahi zutenean haurrak taldez aldatzen ziren, baina normalean beti ikaskide berdinekin ibiltzen ziren. Gelan zegoen materiala gehienbat sinbolikoa (sukaldea, panpinak, medikuaren tresnak, etxetxo bat…) eta plastikoa (margoak, gometxak…) zen. Eraikuntzazko materiala (kolore eta forma desberdineko egurrezko piezak) erabiltzen ere ikusi genituen, nahiz eta psikomotrizitate gelan izan. Guk erabiltzen ikusi ez bagenuen ere, gelako apal batean musika aparatua eta material audiobisuala ere bazutela ohartu ginen. Azkenik, irakasleak egindako ebaluazioa aztertuko dugu. Ebaluazio instrumentuei dagokionez, gehienbat behaketa erabiltzen zuen irakasleak. Hala ere, esan zigun haur bakoitzak ohar-liburuxka bat zuela, eta egunean zehar aipatzeko moduko zerbait ikusiz gero, bertan idazten zuela, gurasoei jakinarazteko. Dena den, haurrak eskolatik irtetean, guraso edo aiton-amonekin hitz egiteko aprobetxatzen zuen. Gainera, haur bakoitza behatzerakoan, kontuan hartzen zuen haurrak izan zitzakeen zailtasunak, denak ez baitziren eta ez baitzuten egun berdina. Adibidez, haur batek besteari hozka egitean, irakasleak liburuxkan idatzi zuen. Halaber, haur baten amak irakasleari jakinarazi zion haurrak gau txarra pasa zuela eta irakasleak, hau kontuan hartu eta apuntatu egin zuen.
  • 10. 10 Saio arruntaren analisi osoa egin ondoren, gelan orokorrean aplikatzen den ikaskuntza ikuspegia kognitibista konstruktibista da. Lehenik eta behin, irakaslea gidaria eta jardueren antolatzailea izan arren, ikasleen ekarpenak kontuan hartzen zituen, bai saioa prestatzerako momentuan, baita saioan zehar ere. Honetaz gain, ikaslea subjektu aktiboa zen, gelan parte hartzen baitzuen, gauzak azalduz, galdetuz, kritikatuz… Adibidez, irakaslea ipuina kontatzen zegoenean, momentu batean gelditu, eta ikasleen artean kontatzen jarraitzen zuten. Ikaslea ez zen jasotzen zuenaren hartzaile hutsa, iristen zitzaion informazioa asmatzen eta eraikitzen saiatzen baitzen. Ikaskuntza norberak eraikitzen duen prozesua bada, ikasleak informazioa eskuratu, gorde, antolatu, berreskuratu eta jabe izateaz gain, motibazioa ere izan behar du.Beraz, irakasleak ikasleak motibatzea beharrezkoa da, denok batera ekintzak aurrera atera eta garapen egoki bat izateko. Baita ere, irakasleak jardueraren bat proposatzean haurrei askatasuna ematen zien, beraien modura burutzeko. Gainera, ezagutza multzoa aldakorra zen. Irakasleak ikasi beharrekoa aurretik finkatua izan arren, lekua ematen zien haurren interesa piztu eta hauen ezagutza handitzen zuten beste jarduera batzuei. Bestalde, ezagutza eta jarduerei dagokienez, orokorrean talde lanean eta guztien lankidetzan aritzen ziren, bata bestea lagunduz, nahiz eta zenbait haur oso indibualki ibili. Esan beharra dago, irakasleak talde lana asko bueltzatzen zuela antolatutako jardueretan. Lehen esan bezala orokorrean irakasle konstruktibista izan arren, beste ikuspegi batzuetako zertzeladak ere ikus ditzakegu. Ikuspegi konduktistari erreparatuz, irakaslea behatzailea zen eta baita erantzun okerren zuzentzailea ere. Informazio-prozesatzearen teoriari begiratuta, irakasleak ikasleen motibazioa sustatu eta ezagutzak bereganatzeko, estrategia eta teknika desberdinak erabiltzen zituen: ipuinak, abestiak, jolasak…. Honetaz gain, haurrek ikasitako informazioa jaso, antolatu eta ondoren bizitza errealean praktikan jartzen zuten. Bukatzeko, behatutako saio arruntaren balorazio orokor bat eginez gero, esan dezakegu ikasleak aktiboki parte hartzen zutela. Irakasleak, parte hartze hori bultzatzen zuen; gidari lana eginez baina haurrei askatasuna emanez. Gela egokia iruditu zitzaigun, irakasleak proposatzen zituen planteamenduak aurrera ateratzeko: gela zabala, espazio handikoa, materiala bere tokian txukun kokatua, baliabide egokiak…
  • 11. 11 3.2. Psikomotrizitate saioa Psikomotrizitate saioa orokorrean oso egokia eta interesgarria iruditu zitzaigun, bai zegoen materialari erreparatzea, baita haurren eta irakaslearen jarrera behatzea ere. Behaketa honek, gauza askotan fijatzeko eta gauza ezberdinak ikusteko aukera eman zigun. Jarraian, ikusitakoaren analisi txiki bat egingo dugu. Esan beharra dago, saioa orokorrean oso malgua eta aldakorra iruditu zitzaigula. Izan ere, haurrek egin beharrekoa ez zegoen finkatuta, nahiz eta hasieran irakasleak egingo zutenaren inguruan laburpen txiki bat egin; irakasleak haurrei erabakitzen uzten zien. Saioan zehar gehiegi parte hartzen ez bazuen ere, noizbehinka esku hartzen zuen: Haurrei aukerak zabaltzeko jostailu edo material gehiago eskainiz, beraiekin jolastuz, laguntza emanez eta saioa gidatuz. Gainera, uneoro, haurrek egiten zuten guztia behatzen zuen, klase bukaeran haurrekin beraien jarrera nolakoa izan zen komentatzeko. Honek, haur bakoitzaren gaitasunak eta zailtasunak ezagutzeko aukera ematen zion eta horren arabera, bakoitzari gauza bat edo beste bat eskatzen zien. Adibidez, salto egiterako garaian, haur batzuengana hurbiltzen zen eskua edo laguntza ematera; beste haur batzuekin, aldiz, ariketa berdina egitean, bazekien laguntza beharrik ez zutela. Honetaz gain, irakasleak zuzentzailearen papera ere hartzen du. Behaketan oinarrituz, haur batek zerbait gaizki eginez gero, zuzendu egiten zuen, beti ere modu egokian. Baina ondo eginez gero, baita zoriondu ere. Halaber, haurrek irakaslea eredutzat hartzen zuten askotan, honek egindakoa imitatuz. Adibidez: irakasleak zapia buruan jarriz sorginarena egitean, haur guztiek gauza bera egin nahi zuten. Bestalde, haur hauek izandako jarrera behatu ondoren, esan dezakegu denek ez zutela motibazio, parte hartze, interes berdina jartzen saioan zehar. Batzuek, lehenengo momentutik jardueretan parte hartzeko grina erakutsi zuten, adibidez, blokeez osatutako pareta botatzerako orduan, irakasleak esaten zuenari arreta jartzerakoan, etab. Beste batzuk, aldiz, pasiboagoak ziren jardueren aurrean eta ez zuten besteek bezain beste disfrutatu saioaz. Gainera, konturatu ginen, batzuk oso indibidualki ibiltzen zirela eta beste batzuk, ordea, taldean ibiltzeko beharra sentitzen zutela. Adibidez, Norak beti Kiara behar zuen alboan, bere atzetik joaten zen denbora guztian. Haurren jarrerari dagokionez, bi salbuespen nabarmen ikusi genituen. Batetik, Linetten kasua: neska oso oso ixila eta bakartia zen. Gainerakoak berarengana hurbiltzean, negarrez hasten zen eta berriro aldentzen zen. Honetaz gain, psikomotrizitateko saio osoa eserita igaro zuen panpin batekin jolasten eta jarduera desberdinetarako irakaslearen bultzada behar izaten
  • 12. 12 zuen, berak animatzen zuen parte hartzera. Bestetik, Ikerren kasua: hasiera batean, oso ume independentea ematen zuen arren, irakaslearen menpe zegoen etengabe. Adibidez, irakaslea beste laguntxo batekin komunera joan behar zenean, negarrez hasi zen irakasle gabe geratuko zela ikustean. Azkenean, irakasleak Iker berarekin eraman behar izan zuen komunera. Halaber, sexuei erreferentzia eginez, desberdintasun batek harritu gintuen: mutilak denbora guztian koltxonetetan saltoka eta “ezpatekin” borrokan ibili ziren beraien artean eta neskak, aldiz, panpinekin eta oihalekin jolasten eta blokeekin etxeak egiten egon ziren. Bestalde, denborari erreparatuz gero, saioak ordu eta erdi irautea egokia iruditu zitzaigun, ez zelako ez motzegia ez luzeegia egin, entretenituak zeudelako momentuoro. Klasearen iraupena hiru zatitan banatzen zen. Batetik, sarrera bat. Bertan, irakasleak haurrei psikomotrizitate saioan egin beharrekoa azaltzen zien, zapatak kendu eta gero. Bestetik, haurren denbora librea zetorren, bertako materialarekin jolastuz (koltxonetak, espalderak, ohe eslatikoa, panpinak, baloiak…) eta azkenik, bukaera. Bertan, materiala jaso ondoren, zapatak jantzi zituzten eta blokeekin eraikuntzak egiten jardun zuten. Saio osoari bukaera emateko, irakasleak denbora horretan zehar egindakoari buruz hausnakerta bat egin zuen haurrekin. Gure ustez, ezinbestekoa da irakasleak egingo duenaren inguruan informazioa ematea haurrei, jakiteko aldez aurretik zer egingo duten eta nola. Espazioari dagokionez, psikomotrizitateko gela nola zegoen antolatuta ondo iruditu zitzaigun. Bi zatitan banatua zegoen: alde batetik, saioari sarrera eta bukaera emateko txokoa eta, bestetik, psikomotrizitateko gunea. Lehenago esan bezala, gela hau ikastetxearen goiko aldean kokatuta dago eta bertara iristeko eskailera batzuk igo behar dira. Hemen, ikusi genuen haur batzuek abilezia gehiago dutela igotzeko eta jaisteko beste batzuek baino. Adibidez, batzuk lau hanketan igotzen ziren, beste batzuk eserita jaitsi… Gainera, honek aukera ematen zien haurrei koordinazioa lantzeko. Haurrek burututako jarduera guztiek helburu bat zuten, nahiz eta hauek inkonszienteki jaso. Adibidez, zirkuituan goruntz jarrita zegoen bankua igarotzean oreka lantzen zuten, espalderetan gora eta behera ibiliz gorputzaren koordinazioa garatzen zuten, baloien bidez lateralitatea… etab.
  • 13. 13 Gure psikomotrizitateko saioek antzeko helburuak zituzten, baita erabilitako material edo baliabideak ere. Hala ere, esan beharra dago zailtasun maila desberdina zegoela guk eta haurrek ariketak egiterako garaian. Adibidez, oreka lantzerakoan bai haurrek eta bai guk, bankua erabili genuen, nahiz eta modu desberdin batean. Gu, bankuaren gainetik begiak itxita ibili ginen, baita oztopoak sahiestuz. Haur hauek, aldiz, oreka bankuan gora eta behera ibiliz bakarrik lantzen zuten. Azkenik, segurtasunari dagokionez, gela oso babestua zegoela esan dezakegu, objetu arriskutsuen inguruan koltxonetak baitzeuden. Gainera, lur osoa material bigunez estalita zegoen, haurrek jasan zitzaketen kolpeak saihesteko. 4. Lanaren balorazio orokorra Lehenik eta behin, esan behar dugu oso gustora egon ginela eta benetan esperientzia polita eta aberasgarria iruditu zitzaigula. Gainera, ikastolarekin kontaktuan jartzeko ez genuen arazorik izan eta lehenengo momentutik oso ondo hartu gintuzten. Onartu beharra dugu, 2 urteko haurrekin egongo ginela jakin genuenean, pixka bat harrituta gelditu ginela; izan ere, haur zaharragoak behatuko genituela espero genuen. Dena den, oso gustora egon ginen haur hauekin bai psikomotrizitateko saioa zein saio arrunta behatzen. Bitxikeria moduan, egunaren bukaeran, pasiloan zehar 5 urteko haurrak ikustean, oso handiak iruditu zitzaizkigun. Haur Hezkuntzan, adin batetik bestera, ez genuen uste horrenbesteko aldea dagoenik, bai fisikoki, bai izaerari dagokionez…Bestalde, 2 urteko haurrekin egotean, ez dugu aukera izan, beharbada, horrenbeste gauza ikusteko; hau da, 2 urteko haurrekin edo 5 urtekoekin ezin dira jarduera berdinak edo hain ugariak planteatu, haurrak hain txikiak izatean, ezin baitzaie planteamendu finko bat jarri. Ikastetxeari dagokionez, handia, bizia eta koloretsua zen. Haur hezkuntza egoitzaren beheko aldean kokatuta zegoen eta honek, denak toki berean egoteak, beraien arteko harremanak sustatzea zekarren. Batetik, psikomotrizitate gela aztertuz, oso gela handia iruditu zitzaigun, material egokiarekin hornitua. Material horrek guztiak haurren gaitasun psikomotor ugari lantzeko aukera ematen zuen. Haurren segurtasuna kontuan hartuz, ondo babestua zegoen guztia; izan ere, adin honetan, haurrek zenbait gauza edo gaitasun ez dituzte oraindik ondo kontrolatzen eta, askotan, ia pentsatu gabe, arriskutsuak izan daitezkeen ekintzak egiten dituzte. Gainera, gela bi zatitan banatuta egoteari (koltxoneten txokoa eta lasaitasun txokoa) aproposa deritzogu, horrela, haurrak
  • 14. 14 badaki noiz den jolasteko garaia eta noiz lasai egoteko momentua, saioa bukatuko dela jakinarazteko. Bestetik, saio arruntaren antolamendua aproposa iruditu zitzaigun, batez ere txokoetan banatuta ez zegoelako. Honek, espazio zabal bat eskaintzen zuen gelan alde batetik bestera ibili ahal izateko eta jarduera desberdinak egiteko. Aurretik aipatu bezala, bi gune txiki nabarmentzen ziren, bainugela eta lasai egotekoa. Ohartu ginen bainugelan haurrei bi aukera eskaintzen zitzaiela: komuna eta pardelak aldatzeko lekua. Izan ere, urte hauetan oraindik esfinterra kontrolatzeko zailtasuna izaten dute batzuek. Honekin, haurraren garapena errespetatzen dela iruditzen zaigu, haurra ez baitugu behartzen ezinbestean komunean bere beharrak egitera. Ikasi genuen beste gauza bat, zera izan zen: irakasleak haurrei behin eta berriz ipuin bera kontatzen ziela. Hauek ipuina ia-ia buruz jakiten zuten eta ipuin hauek atzetik helburu bat zuten haurrarentzat ikastea komenigarria izango zena. Halaber, konturatu ginen irakasleak haurren atentzioa pizteko edo bereganatzeko, beharrezkoa zela berak ere motibazioa izatea eta gogotsu aritzea. Gelako irakaslea, Estitxu, oso alaia, laguntzailea, irekia, motibatzailea eta maitekorra iruditu zitzaigun. Bere jarrera asko gustatu zitzaigun eta eredu on bat bezela ikusten dugu. Nabaritu genuen haurren familiekin tratu handia zuela, ondo ezagutzen zituen eta egunaren amaieran beraiekin egoteko edo hitzegiteko tartea hartzen zuen. Honetaz gain, asko gustatu zitzaigun haurrei ematen zien askatasuna eta hauekin zuen hurbiltasuna, oso maitekiro jokatzen zuen haurrekin. Ezin ditugu, azkenik, berriz ere aipatu gabe utzi, gela honetan ikusitako bi kasu; izan ere, benetan harrituta utzi gintuzten. Alde batetik Linetten kasua: Oso bakarrik ibiltzen zen neska zen, bere gelakideekin inongo kontakturik ez zuena. Gainera, oso ixila zen, apenas hitz egiten zuen. Askotan ez zuen jardueretan parte hartzen eta oso pasiboki aritzen zen. Esaterako, psikomotrizitatea saioan (goian aipatu moduan), koltxoneta batean eserita pasatu zuen ordu osoa. Honen aurrean, irakaslea Linette taldean sartzen saiatzen zen, parte hartu zezan. Dena den, haurrak ezetz esaten bazuen, ez zuen gehiegi behartzen eta bere erabakia errespetatzen zuen. Adibidez, jarduera batean ikasleak irakasleari muxu bat ematera altxatu behar ziren; berak ez zuen nahi izan eta irakaslea joan zen berarengana muxua eskatzera. Onartu behar dugu, ez geniola irakasleari honen inguruko ezer galdetu, orain pixka bat damutzen bagara ere, jakinminez baikaude. Beste alde batetik, Ikerren kasua: Ikasle hau ere nahiko indibiduala zen, Linette baino gutxiago bazen ere. Irakaslea alboan izatea gustatzen zitzaion beti eta irakasleak bere
  • 15. 15 bistatik alde eginez gero, oso urduri jartzen zen, negar eginez eta irakaslearen bila hasiz. Esaterako, psikomotrizitate saioan (aurretik aipatu moduan) irakasleak haur bat komunera laguntzean, Iker ere berarekin eraman behar izan zuen, negar eta negar hasi baitzen. Beste adibide bat honakoa dugu: Irakaslea gelatik irten eta paper eta gometxen bila joatean, negarrez hasi zen, atearen ondoan kokatuz, irakasleari itxaroten. Irakasleak esan zigunez, oso menpeko haurra zen eta asko agobiatzen zen bakarrik egotean. Honen aurrean, irakasleak ezer gutxi egin zezakeen baina ikasle hori lasaitzen saiatzen zen ahal zuen guztietan. Bi kasuak aztertu ondoren, iruditzen zaigu irakasleak zeresana baldin badu ere, ikasle hauek etxean, eskolaz kanpo, ere laguntza behar izango dutela egoera hauei aurre egiteko. Bukatzeko, esan behar dugu gure etorkizunerako oso baliagarria iruditu zaigula behaketa hau, baita haur hezkuntzako mundua hobeto ezagutu ahal izateko ere. 5. Bibliografia Bibliografia: Gil Molina, P.(2013). Hezkuntzaren Psikologia: teoria eta praktika.Donostia: UPV/EHU Internetgrafia: http://www.uzikastola.eus/
  • 16. 16
  • 17. 17