SlideShare a Scribd company logo
1 of 7
Download to read offline
1. ESKU HARTZEKO PROPOSAMENA DISEINATZEA
Taldearen deskribapena
Katamarka gela honetako taldea 12 umek osatzen dute, 5 neskak eta 7 mutilek hain
zuzen ere. Haien ezaugarriei dagokienez, gelako bost ume oinez ibiltzeko gai dira, eta
beste zazpiak, katamarka edo arrastaka desplazatzen dira. Egokitzapen luzea izan duen
gela izan da, eta momentuan umeetako batzuk Haurreskolako dinamikara egokitzen
jarraitzen dute. Hala ere, jarduera “bereziak” edo egunerokotasunarekin zer ikusirik ez
duten jarduerak planteatzerakoan, gogotsu hartzen dute parte, asko gustatzen baitzaie
esperimentatzea. Proposamen praktiko hau aurrera eramaterakoan, ume guztiek parte
hartzea zaila izango da, normalean, goizean siesta ordua mantentzen dutelako. Hori dela
eta, haur bakoitzaren beharrak errespetatuko dira eta siesta egiten ez duten haurrekin
eramango da aurrera proposamena.
1.1 Justifikazioa
Praktikaldian aurrera eraman behar izan dudan esku hartzea diseinatzerakoan alderdi
desberdinak hartu nituen kontuan. Horretarako, behaketaren bidez, eskolako
funtzionamendua, bertan egiten ziren ekintzak, haurrak eta hauen beharrak, espazio
desberdinak eta tutoreen jarrera eta nahiak aztertu nituen. Behaketaz gain, tutoreen
laguntza ere izan nuen, esku hartzea garatzeko ideia desberdinak eman baitzizkidaten.
Eskolan egondako lehenengo hilabeteetan, egokitze aldian egon ginen murgilduta,
gelako ume batzuei asko kostatu zitzaielako egokitzea. Egoera horren ondorioz, haurrak
behatu nituen gehien bat, zein materialekin zeuden gustura jolasean, zeintzuk ziren haien
ordutegiak, jarduera desberdinen aurrean zuten jarrera…
Hasieran eskolako hezitzaileek ipuin baten inguruko esku hartzea egitea proposatu
zidaten. Ideia gustatu zitzaidan arren, ez nuen oso aberasgarria ikusten. Gelan lehenengo
aldiz ipuin bat kontatzerakoan, ume gehienak gerturatu ziren ipuina entzutera. Adin
horretan atentzioa denbora luzez mantentzeko arazoak dituztela kontuan hartuz,
umeetako batzuk ipuina alde batera utzi eta haien kabuz jolastera joatea nahiago izan
zuten. Horren ondorioz, esperimentazioarekin lotura zuen zerbait egitea pentsatu nuen.
Nepalek eta Azkonak (2016) esperimentazioaren garrantzia azpimarratzen dute haurrak
modu honetan ikasten dutela, harritzen direla eta mundua eta haien burua deskubritzen
dutela aipatuz.
Eskolan, esperimentazioari eta autonomiari garrantzi handia ematen zioten, eta
horretarako astean behin, jolas heuristikoari eskaintzen zioten saio bat. Gure gelaren
kasuan, altxorraren saskia erabiltzen zen, eta astean saio bat eskaini beharrean, egunero
lantzen zen. Hoyos, Alarcón, Tattarletti eta Velascoren (2003) esanetan, saskiaren
helburua haurrak autonomoki material desberdinekin esperimentatzea da, honakoaren
bidez kontzentrazioa ere landuz. Saskiak, haurren zentzumenak pizteko materialekin
dago osatuta, baina materialek ez dute helburu zehatz bat, haurrak estimulatzea bilatzen
dute. Materialen artean egunerokotasunean aurki ditzazkegun materialak daude eta
gomendagarria da bi astetan behin aldatzen joatea haurren jakin-mina alde batera ez
geratzeko. Katamarka gela honen kasuan, tutuak, pilotak, metalezko ontziak, lanparen
etengailuak, kateak etab. zeuden, eta gomendatzen duten bezala, noizean behin materialen
aldaketa egiten genuen.
Saskiaren jarraipen gisa, ordutegian zehaztua zegoen bezala eta haurren egoeraren
arabera, jolas heuristikoa lantzeko gelara joaten ginen. Kasu honetan esperimentazioa
kuskusarekin egiten zen. Horretarako, igerileku batean kuskusa, ontziak, koilarak, tutuak
edota inbutuak eskaintzen zitzaizkien hauekin jolasteko. Jarduera honetan umeak oso
motibatuak sentitzen ziren ikasle ia guztiak parte hartuz. Eguneroko errutinetatik at
zegoen, esperimentatzeko material berria zen eta gustura ibiltzen ziren igerilekuaren
inguruan nahiz barruan jolasten.
Esperimentazioari ez ezik, zentzumenekin lan egitea ere garrantzitsua ikusi nuen.
López-Goñi (1999) Montessoriren pedagogian oinarrituz dioen moduan, haurrek mundua
zentzumenen bidez bereganatzen dute. Modu honetan, objektu berriak aztertertzeko ikusi,
eskuetan hartu, bota, zurrupatu eta hozka egingo dio. Nepalek eta Azkonak bat datoz
zentzumenak lantzearen garrantziarekin eta honela diote Piageten oinarrituz: “Haurrek
zentzumenetatik jasotzen dituzten elementu zehatzak eskuratu behar dituzte, horiekin
gerora ideia abstraktuak eraikitzeko” (Piaget in Nepal eta Azkona, 2016; 75.orr)
Behin esku hartzearen ideia nagusia pentsatua nuela, hezitzaileekin hitz egin eta nire
proposamenaren berri eman nien. Eskolan zentzumenekin eta esperimentazioarekin
lotura zuten jarduerak egiten zituztela aipatu zidaten, baina momentura arte ezin izan
zituztela horrelakoak egin egokitzapena asko luzatzen ari zelako.
Gabonak baino lehen semolarekin eta tenperekin lehenengo kontaktua edukitzeko
aukera izan zuten haurrek. Ekintza berri hauen aurrean, haien jarrera positiboa izan zen
momentu oro, eta kasu batzuetan gehiago esperimentatzeko nahia adierazten zuten.
Horren ondorioz, nahiko argi identifikatu nuen haurren interesa zein zen,
esperimentatzea.
Egoera horiek ikusita eta egunerokotasuneko jardueretatik ateratzeko nahiean, eskaini
ahal nizkien materialetan egon nintzen pentsatzen. Hasieran zentzumen guztiak lantzea
pentsatu nuen arren eta denbora aldetik eskas ibiliko nintzela kontuan hartuta, ezin izan
nituen zentzumen guztiak modu zuzenean landu. Horren ondorioz, esperimentatzerakoan
eskuak erabiltzen zituztela kontuan hartuz, ukimena modu zuzenean lantzea erabaki nuen.
Hala ere, beste lau zentzumenak lantzeko aukera izan zuten, bigarren maila batean izan
zen arren. Modu honetan, haurrek ezagutzak gehitzeaz gain, disfrutatzeko aukera ere izan
zuten.
1.2 Programazioa eta metodologia
Gaitasunak
Oinarrizkoak
- Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia.
- Elkarbizitzarako konpetentzia.
- Ekimen eta espiritu ekintzailerako konpetentzia.
- Norbera izaten ikasteko konpetentzia.
Espezifikoak
- Hizkuntza- eta literatura konpetentzia.
- Konpetentzia sozial eta zibikoa.
- Arterako konpetentzia.
- Konpetentzia motorra.
Edukiak
- Zentzumenak esploratzea material eta tresna desberdinak erabiliz.
- Ukimenaren bidez gorputza eta kanpo-errealitatea arakatzea sentsazio ezagunak edota
berriak identifikatuz.
- Espazioa behatzea eta arakatzea, bertan dauden objektuak erabiliz zentzumenen eta
ekintzen bidez.
- Jolasa eta esperimentazioa baliabide modura erabiltzea ingurunea aztertzeko.
- Ipuina arretaz entzutea eta istorioa jarraitzea
Jarduera bakoitzaren azalpena
NOLAKOAK DIRA KOLORETAKO ESPAGETIAK?
DESKRIBAPENA
Jarduera honetan ikasleak koloretako espagetiekin esperimentatzeko aukera izango
dute. Honen bidez, zentzumenak landuko dituzte, ukimena batez ere, eta kasuren
batean dastamena ere landuko dute. Espagetiak ontzietan eta kolorearen arabera
banatuko dira gelan zehar. Kolorea ipintzearen arrazoi nagusia, haurrentzat material
deigarriagoa izatea izango da. Lurrean ez ezik, mahai gainean ere jarriko ditugu zutik
mantentzen diren haurrei aukera hori emateko, eta katamarka ibiltzen diren umeak
zutik ipintzera motibatzeko. Esperimentatzeko aukera gehiago emateko asmoz,
koilarak eta tutuak ere eskainiko zaizkie, lehenengo momentuan ukitzen hastea zaila
izan daitekelako.
Gela prest dagoenean, eta umeak lasai geratzen direnean, gelan arropa kendu eta aretora
joango dira jarduerari hasiera emateko. Ekintza momentu oro jolas librean eta
esperimentazioan oinarrituko da. Hori dela eta hezitzailearen papera behatzea eta
haurrak animatzea izango da.
HELBURUAK
- Gorputzarekin eta egunerokotasuneko materialekin esperimentatzea.
- Sentsazio desberdinak antzematea.
EGIN BEHARREKO ZEREGINAK
Espagetiak egosi eta tintatu.
Gela forratu eta prestatu.
ESPAZIOA ETA TALDEAK
Haurreskolako aretoan talde handian.
DENBORALIZAZIOA
30 minutu inguru, haurren interesen araberakoa izango da.
BALIABIDEAK
Espagetiak, kolorantea, ontziak, koilarak, tutuak eta gela forratzeko papera.
EBALUAZIOA
- Ekintzan parte hartu du.
- Espagetiak modu desberdinean erabili ditu (hartu-bota, jaurti, jan…).
- Sentsazio desberdinak sentitu ditu .
MARGOKETA ERRALDOIA
DESKRIBAPENA
Jarduera honetan ikasleak margoarekin esperimentatzeko aukera izango dute. Honen
bidez, ukimena eta arte teknika desberdinak landuko dituzte. Margoa platerretan eta
edalontzietan banatuko da gelan zehar. Lurrean ez ezik, mahai gainean ere jarriko
ditugu zutik mantentzen diren haurrei aukera hori emateko, eta katamarka ibiltzen diren
umeak zutik ipintzera motibatzeko. Aurretik aipatu bezala, teknika desberdinak
erabiltzea ahalbidetzeko asmoz, pintzelak, arrabolak eta esponja zatiak eskainiko
zaizkie.
Gela prest dagoenean, eta umeak lasai geratzen direnean, umeak bi taldeetan banatu eta
esperimentatzera doan taldeari, gelan arropa kendu eta aretora joango dira jarduerari
hasiera emateko. Lehenengo taldeak amaitzerakoan, umeak garbitu eta gelara joango
dira. Bitartean, bigarren taldeko umeei arropa kendu eta esperimentatzera joango dira.
Ekintza momentu oro jolas librean eta esperimentazioan oinarrituko da. Hori dela eta
hezitzailearen papera behatzea eta haurrak animatzea izango da.
HELBURUAK
- Artea oinarritzat hartuta esperimentatzeko aukera ematea.
- Artearen teknika desberdinak eskaintzea eta honakoak ezagutzea ahalbidetzea
(estanpatu, margotu) baliabide desberdinak eskainiz.
- Gorputza eta artearen arteko lotura ezartzeko aukera ematea.
EGIN BEHARREKO ZEREGINAK
Gurasoentzako oharra prestatu (Ikus I. eranskina)
Ekintza baino lehen gela forratu eta tenperak eta beste materialak kokatu.
Umeak atera ahala honakoak garbitu/bainatu.
ESPAZIOA ETA TALDEAK
Haurreskolako aretoan eta ikasleak bi taldeetan banatuta.
DENBORALIZAZIOA
20 minutu talde bakoitzeko gutxi gorabehera, umeen interesen araberakoa izango da.
BALIABIDEAK
Gela forratzeko paper zuri handia, tenperak, pintzelak, arrabolak eta plastikozko
ontziak (platerrak eta edalontziak).
EBALUAZIOA
- Ekintzan parte hartu du.
- Eskainitako teknika desberdinak erabili ditu.
ARGIAREKIN ESPERIMENTATZEN
DESKRIBAPENA
1. Jarduera - Ipuina
Esperimentazioari sarrera emateko, lehenengo atal honetan zelofan paperezko
txotxongiloekin haurrentzat ezaguna den ipuin bat kontatuko da, El Pájaro Paco.
Horretarako, gelan teloia eskegiko da eta aldeetako batean koltxoneta eta eserlekuak
jarriko dira haurrak esertzeko eta bestean proiektorea kokatuko da ni egoteko. Ume
guztiak gelan daudenean, ipuinaren kontaketarekin hasiko da.
2. Jarduera - Esperimentazioa
Haurrei argi kolore desberdineko zelofan papera duten linternak banatuko zaizkie.
Ondoren, hauekin esperimentatzeko aukera izango dute haien itzalak teloian ikusiz,
edota espazioa linternekin arakatuz.
HELBURUAK
- Istorioa entzutea eta linealtasuna jarraitzea
- Itzalak nola sortzen diren behatzea, umeei adierazpen baliabide berri bat eskainiz.
- Parte-hartzea eta talde lana sustatzea.
EGIN BEHARREKO ZEREGINAK
Txotxongiloak prestatu, teloia eskegi eta
ESPAZIOA ETA TALDEAK
Eskolako aretoa eta talde handian
DENBORALIZAZIOA
30 minutu inguru, haurren interesen araberakoa izango da.
BALIABIDEAK
Teloia, proiektorea, ipuina, txotxongiloak, linternak, zelofan papera eta zeloa.
EBALUAZIOA
- Istorioa entzuten egon da
- Ekintzan parte hartu du
- Itzalak nola sortzen aztertu du, hauekin esperimentatuz

More Related Content

Similar to Esku hartzea

Lehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekinLehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekinleire6
 
Helburu orokorrak,eduki eta helburuak
Helburu orokorrak,eduki eta helburuakHelburu orokorrak,eduki eta helburuak
Helburu orokorrak,eduki eta helburuakguesta9b1f6a
 
1.3. Modulua Power Pont[1]
1.3. Modulua Power Pont[1]1.3. Modulua Power Pont[1]
1.3. Modulua Power Pont[1]mariaeriz
 
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaaHerri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaatxinparta1
 
Itzal txinatarrak - Aurkezpena
Itzal txinatarrak - AurkezpenaItzal txinatarrak - Aurkezpena
Itzal txinatarrak - Aurkezpenaamaialantziego
 
1 unitate didaktikoa
1 unitate didaktikoa1 unitate didaktikoa
1 unitate didaktikoaIkastenikasi
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakuzuxunago
 
Moduloko lana
Moduloko lanaModuloko lana
Moduloko lanabostkote5
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzekouzuxunago
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAuzuxunago
 
Waldorf pedagogia
Waldorf pedagogiaWaldorf pedagogia
Waldorf pedagogiauzuxunago
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAuzuxunago
 

Similar to Esku hartzea (20)

Txokoak eta tailerrak
Txokoak eta tailerrakTxokoak eta tailerrak
Txokoak eta tailerrak
 
Lehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekinLehenengo bilera gurasoekin
Lehenengo bilera gurasoekin
 
Zientziak hh hasiera
Zientziak hh hasieraZientziak hh hasiera
Zientziak hh hasiera
 
Helburu orokorrak,eduki eta helburuak
Helburu orokorrak,eduki eta helburuakHelburu orokorrak,eduki eta helburuak
Helburu orokorrak,eduki eta helburuak
 
1.3. Modulua Power Pont[1]
1.3. Modulua Power Pont[1]1.3. Modulua Power Pont[1]
1.3. Modulua Power Pont[1]
 
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaaHerri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
Herri kirolak unitate_didaktikoaaaaa
 
Itzal txinatarrak - Aurkezpena
Itzal txinatarrak - AurkezpenaItzal txinatarrak - Aurkezpena
Itzal txinatarrak - Aurkezpena
 
Hh 3 aurkezpena
Hh 3 aurkezpenaHh 3 aurkezpena
Hh 3 aurkezpena
 
1 unitate didaktikoa
1 unitate didaktikoa1 unitate didaktikoa
1 unitate didaktikoa
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Waldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointakWaldorf pedagogia, power pointak
Waldorf pedagogia, power pointak
 
Moduloko lana
Moduloko lanaModuloko lana
Moduloko lana
 
Blogera igotzeko
Blogera igotzekoBlogera igotzeko
Blogera igotzeko
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIA
 
Waldorf pedagogia
Waldorf pedagogiaWaldorf pedagogia
Waldorf pedagogia
 
WALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIAWALDORF PEDAGOGIA
WALDORF PEDAGOGIA
 

More from amaialantziego

Zer dakigu haurrari buruz?
Zer dakigu haurrari buruz?Zer dakigu haurrari buruz?
Zer dakigu haurrari buruz?amaialantziego
 
Argi beltza - Aurkezpena
Argi beltza - AurkezpenaArgi beltza - Aurkezpena
Argi beltza - Aurkezpenaamaialantziego
 
Argi Beltza (Silvia Ganuza eta Patricia Royo)
Argi Beltza (Silvia Ganuza eta Patricia Royo)Argi Beltza (Silvia Ganuza eta Patricia Royo)
Argi Beltza (Silvia Ganuza eta Patricia Royo)amaialantziego
 
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Aurkezpena
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - AurkezpenaItzal txinatarrak koloretako paperekin - Aurkezpena
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Aurkezpenaamaialantziego
 
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Amaia Crespo eta Mireia Ortiz de Viñ...
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Amaia Crespo eta Mireia Ortiz de Viñ...Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Amaia Crespo eta Mireia Ortiz de Viñ...
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Amaia Crespo eta Mireia Ortiz de Viñ...amaialantziego
 
Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)
Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)
Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)amaialantziego
 

More from amaialantziego (9)

Zer dakigu haurrari buruz?
Zer dakigu haurrari buruz?Zer dakigu haurrari buruz?
Zer dakigu haurrari buruz?
 
Dramatizazio musikala
Dramatizazio musikalaDramatizazio musikala
Dramatizazio musikala
 
Ipuin musikala
Ipuin musikalaIpuin musikala
Ipuin musikala
 
Kontaketa musikala
Kontaketa musikalaKontaketa musikala
Kontaketa musikala
 
Argi beltza - Aurkezpena
Argi beltza - AurkezpenaArgi beltza - Aurkezpena
Argi beltza - Aurkezpena
 
Argi Beltza (Silvia Ganuza eta Patricia Royo)
Argi Beltza (Silvia Ganuza eta Patricia Royo)Argi Beltza (Silvia Ganuza eta Patricia Royo)
Argi Beltza (Silvia Ganuza eta Patricia Royo)
 
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Aurkezpena
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - AurkezpenaItzal txinatarrak koloretako paperekin - Aurkezpena
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Aurkezpena
 
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Amaia Crespo eta Mireia Ortiz de Viñ...
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Amaia Crespo eta Mireia Ortiz de Viñ...Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Amaia Crespo eta Mireia Ortiz de Viñ...
Itzal txinatarrak koloretako paperekin - Amaia Crespo eta Mireia Ortiz de Viñ...
 
Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)
Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)
Itzal txinatarrak (Haizea Arriola eta Uxue Fernández-Andes)
 

Esku hartzea

  • 1. 1. ESKU HARTZEKO PROPOSAMENA DISEINATZEA Taldearen deskribapena Katamarka gela honetako taldea 12 umek osatzen dute, 5 neskak eta 7 mutilek hain zuzen ere. Haien ezaugarriei dagokienez, gelako bost ume oinez ibiltzeko gai dira, eta beste zazpiak, katamarka edo arrastaka desplazatzen dira. Egokitzapen luzea izan duen gela izan da, eta momentuan umeetako batzuk Haurreskolako dinamikara egokitzen jarraitzen dute. Hala ere, jarduera “bereziak” edo egunerokotasunarekin zer ikusirik ez duten jarduerak planteatzerakoan, gogotsu hartzen dute parte, asko gustatzen baitzaie esperimentatzea. Proposamen praktiko hau aurrera eramaterakoan, ume guztiek parte hartzea zaila izango da, normalean, goizean siesta ordua mantentzen dutelako. Hori dela eta, haur bakoitzaren beharrak errespetatuko dira eta siesta egiten ez duten haurrekin eramango da aurrera proposamena. 1.1 Justifikazioa Praktikaldian aurrera eraman behar izan dudan esku hartzea diseinatzerakoan alderdi desberdinak hartu nituen kontuan. Horretarako, behaketaren bidez, eskolako funtzionamendua, bertan egiten ziren ekintzak, haurrak eta hauen beharrak, espazio desberdinak eta tutoreen jarrera eta nahiak aztertu nituen. Behaketaz gain, tutoreen laguntza ere izan nuen, esku hartzea garatzeko ideia desberdinak eman baitzizkidaten. Eskolan egondako lehenengo hilabeteetan, egokitze aldian egon ginen murgilduta, gelako ume batzuei asko kostatu zitzaielako egokitzea. Egoera horren ondorioz, haurrak behatu nituen gehien bat, zein materialekin zeuden gustura jolasean, zeintzuk ziren haien ordutegiak, jarduera desberdinen aurrean zuten jarrera… Hasieran eskolako hezitzaileek ipuin baten inguruko esku hartzea egitea proposatu zidaten. Ideia gustatu zitzaidan arren, ez nuen oso aberasgarria ikusten. Gelan lehenengo aldiz ipuin bat kontatzerakoan, ume gehienak gerturatu ziren ipuina entzutera. Adin horretan atentzioa denbora luzez mantentzeko arazoak dituztela kontuan hartuz, umeetako batzuk ipuina alde batera utzi eta haien kabuz jolastera joatea nahiago izan zuten. Horren ondorioz, esperimentazioarekin lotura zuen zerbait egitea pentsatu nuen. Nepalek eta Azkonak (2016) esperimentazioaren garrantzia azpimarratzen dute haurrak
  • 2. modu honetan ikasten dutela, harritzen direla eta mundua eta haien burua deskubritzen dutela aipatuz. Eskolan, esperimentazioari eta autonomiari garrantzi handia ematen zioten, eta horretarako astean behin, jolas heuristikoari eskaintzen zioten saio bat. Gure gelaren kasuan, altxorraren saskia erabiltzen zen, eta astean saio bat eskaini beharrean, egunero lantzen zen. Hoyos, Alarcón, Tattarletti eta Velascoren (2003) esanetan, saskiaren helburua haurrak autonomoki material desberdinekin esperimentatzea da, honakoaren bidez kontzentrazioa ere landuz. Saskiak, haurren zentzumenak pizteko materialekin dago osatuta, baina materialek ez dute helburu zehatz bat, haurrak estimulatzea bilatzen dute. Materialen artean egunerokotasunean aurki ditzazkegun materialak daude eta gomendagarria da bi astetan behin aldatzen joatea haurren jakin-mina alde batera ez geratzeko. Katamarka gela honen kasuan, tutuak, pilotak, metalezko ontziak, lanparen etengailuak, kateak etab. zeuden, eta gomendatzen duten bezala, noizean behin materialen aldaketa egiten genuen. Saskiaren jarraipen gisa, ordutegian zehaztua zegoen bezala eta haurren egoeraren arabera, jolas heuristikoa lantzeko gelara joaten ginen. Kasu honetan esperimentazioa kuskusarekin egiten zen. Horretarako, igerileku batean kuskusa, ontziak, koilarak, tutuak edota inbutuak eskaintzen zitzaizkien hauekin jolasteko. Jarduera honetan umeak oso motibatuak sentitzen ziren ikasle ia guztiak parte hartuz. Eguneroko errutinetatik at zegoen, esperimentatzeko material berria zen eta gustura ibiltzen ziren igerilekuaren inguruan nahiz barruan jolasten. Esperimentazioari ez ezik, zentzumenekin lan egitea ere garrantzitsua ikusi nuen. López-Goñi (1999) Montessoriren pedagogian oinarrituz dioen moduan, haurrek mundua zentzumenen bidez bereganatzen dute. Modu honetan, objektu berriak aztertertzeko ikusi, eskuetan hartu, bota, zurrupatu eta hozka egingo dio. Nepalek eta Azkonak bat datoz zentzumenak lantzearen garrantziarekin eta honela diote Piageten oinarrituz: “Haurrek zentzumenetatik jasotzen dituzten elementu zehatzak eskuratu behar dituzte, horiekin gerora ideia abstraktuak eraikitzeko” (Piaget in Nepal eta Azkona, 2016; 75.orr) Behin esku hartzearen ideia nagusia pentsatua nuela, hezitzaileekin hitz egin eta nire proposamenaren berri eman nien. Eskolan zentzumenekin eta esperimentazioarekin lotura zuten jarduerak egiten zituztela aipatu zidaten, baina momentura arte ezin izan zituztela horrelakoak egin egokitzapena asko luzatzen ari zelako.
  • 3. Gabonak baino lehen semolarekin eta tenperekin lehenengo kontaktua edukitzeko aukera izan zuten haurrek. Ekintza berri hauen aurrean, haien jarrera positiboa izan zen momentu oro, eta kasu batzuetan gehiago esperimentatzeko nahia adierazten zuten. Horren ondorioz, nahiko argi identifikatu nuen haurren interesa zein zen, esperimentatzea. Egoera horiek ikusita eta egunerokotasuneko jardueretatik ateratzeko nahiean, eskaini ahal nizkien materialetan egon nintzen pentsatzen. Hasieran zentzumen guztiak lantzea pentsatu nuen arren eta denbora aldetik eskas ibiliko nintzela kontuan hartuta, ezin izan nituen zentzumen guztiak modu zuzenean landu. Horren ondorioz, esperimentatzerakoan eskuak erabiltzen zituztela kontuan hartuz, ukimena modu zuzenean lantzea erabaki nuen. Hala ere, beste lau zentzumenak lantzeko aukera izan zuten, bigarren maila batean izan zen arren. Modu honetan, haurrek ezagutzak gehitzeaz gain, disfrutatzeko aukera ere izan zuten. 1.2 Programazioa eta metodologia Gaitasunak Oinarrizkoak - Ikasten eta pentsatzen ikasteko konpetentzia. - Elkarbizitzarako konpetentzia. - Ekimen eta espiritu ekintzailerako konpetentzia. - Norbera izaten ikasteko konpetentzia. Espezifikoak - Hizkuntza- eta literatura konpetentzia. - Konpetentzia sozial eta zibikoa. - Arterako konpetentzia. - Konpetentzia motorra.
  • 4. Edukiak - Zentzumenak esploratzea material eta tresna desberdinak erabiliz. - Ukimenaren bidez gorputza eta kanpo-errealitatea arakatzea sentsazio ezagunak edota berriak identifikatuz. - Espazioa behatzea eta arakatzea, bertan dauden objektuak erabiliz zentzumenen eta ekintzen bidez. - Jolasa eta esperimentazioa baliabide modura erabiltzea ingurunea aztertzeko. - Ipuina arretaz entzutea eta istorioa jarraitzea Jarduera bakoitzaren azalpena NOLAKOAK DIRA KOLORETAKO ESPAGETIAK? DESKRIBAPENA Jarduera honetan ikasleak koloretako espagetiekin esperimentatzeko aukera izango dute. Honen bidez, zentzumenak landuko dituzte, ukimena batez ere, eta kasuren batean dastamena ere landuko dute. Espagetiak ontzietan eta kolorearen arabera banatuko dira gelan zehar. Kolorea ipintzearen arrazoi nagusia, haurrentzat material deigarriagoa izatea izango da. Lurrean ez ezik, mahai gainean ere jarriko ditugu zutik mantentzen diren haurrei aukera hori emateko, eta katamarka ibiltzen diren umeak zutik ipintzera motibatzeko. Esperimentatzeko aukera gehiago emateko asmoz, koilarak eta tutuak ere eskainiko zaizkie, lehenengo momentuan ukitzen hastea zaila izan daitekelako. Gela prest dagoenean, eta umeak lasai geratzen direnean, gelan arropa kendu eta aretora joango dira jarduerari hasiera emateko. Ekintza momentu oro jolas librean eta esperimentazioan oinarrituko da. Hori dela eta hezitzailearen papera behatzea eta haurrak animatzea izango da. HELBURUAK - Gorputzarekin eta egunerokotasuneko materialekin esperimentatzea. - Sentsazio desberdinak antzematea. EGIN BEHARREKO ZEREGINAK Espagetiak egosi eta tintatu. Gela forratu eta prestatu. ESPAZIOA ETA TALDEAK Haurreskolako aretoan talde handian.
  • 5. DENBORALIZAZIOA 30 minutu inguru, haurren interesen araberakoa izango da. BALIABIDEAK Espagetiak, kolorantea, ontziak, koilarak, tutuak eta gela forratzeko papera. EBALUAZIOA - Ekintzan parte hartu du. - Espagetiak modu desberdinean erabili ditu (hartu-bota, jaurti, jan…). - Sentsazio desberdinak sentitu ditu . MARGOKETA ERRALDOIA DESKRIBAPENA Jarduera honetan ikasleak margoarekin esperimentatzeko aukera izango dute. Honen bidez, ukimena eta arte teknika desberdinak landuko dituzte. Margoa platerretan eta edalontzietan banatuko da gelan zehar. Lurrean ez ezik, mahai gainean ere jarriko ditugu zutik mantentzen diren haurrei aukera hori emateko, eta katamarka ibiltzen diren umeak zutik ipintzera motibatzeko. Aurretik aipatu bezala, teknika desberdinak erabiltzea ahalbidetzeko asmoz, pintzelak, arrabolak eta esponja zatiak eskainiko zaizkie. Gela prest dagoenean, eta umeak lasai geratzen direnean, umeak bi taldeetan banatu eta esperimentatzera doan taldeari, gelan arropa kendu eta aretora joango dira jarduerari hasiera emateko. Lehenengo taldeak amaitzerakoan, umeak garbitu eta gelara joango dira. Bitartean, bigarren taldeko umeei arropa kendu eta esperimentatzera joango dira. Ekintza momentu oro jolas librean eta esperimentazioan oinarrituko da. Hori dela eta hezitzailearen papera behatzea eta haurrak animatzea izango da. HELBURUAK - Artea oinarritzat hartuta esperimentatzeko aukera ematea. - Artearen teknika desberdinak eskaintzea eta honakoak ezagutzea ahalbidetzea (estanpatu, margotu) baliabide desberdinak eskainiz. - Gorputza eta artearen arteko lotura ezartzeko aukera ematea. EGIN BEHARREKO ZEREGINAK Gurasoentzako oharra prestatu (Ikus I. eranskina) Ekintza baino lehen gela forratu eta tenperak eta beste materialak kokatu. Umeak atera ahala honakoak garbitu/bainatu.
  • 6. ESPAZIOA ETA TALDEAK Haurreskolako aretoan eta ikasleak bi taldeetan banatuta. DENBORALIZAZIOA 20 minutu talde bakoitzeko gutxi gorabehera, umeen interesen araberakoa izango da. BALIABIDEAK Gela forratzeko paper zuri handia, tenperak, pintzelak, arrabolak eta plastikozko ontziak (platerrak eta edalontziak). EBALUAZIOA - Ekintzan parte hartu du. - Eskainitako teknika desberdinak erabili ditu. ARGIAREKIN ESPERIMENTATZEN DESKRIBAPENA 1. Jarduera - Ipuina Esperimentazioari sarrera emateko, lehenengo atal honetan zelofan paperezko txotxongiloekin haurrentzat ezaguna den ipuin bat kontatuko da, El Pájaro Paco. Horretarako, gelan teloia eskegiko da eta aldeetako batean koltxoneta eta eserlekuak jarriko dira haurrak esertzeko eta bestean proiektorea kokatuko da ni egoteko. Ume guztiak gelan daudenean, ipuinaren kontaketarekin hasiko da. 2. Jarduera - Esperimentazioa Haurrei argi kolore desberdineko zelofan papera duten linternak banatuko zaizkie. Ondoren, hauekin esperimentatzeko aukera izango dute haien itzalak teloian ikusiz, edota espazioa linternekin arakatuz. HELBURUAK - Istorioa entzutea eta linealtasuna jarraitzea - Itzalak nola sortzen diren behatzea, umeei adierazpen baliabide berri bat eskainiz. - Parte-hartzea eta talde lana sustatzea. EGIN BEHARREKO ZEREGINAK Txotxongiloak prestatu, teloia eskegi eta ESPAZIOA ETA TALDEAK Eskolako aretoa eta talde handian
  • 7. DENBORALIZAZIOA 30 minutu inguru, haurren interesen araberakoa izango da. BALIABIDEAK Teloia, proiektorea, ipuina, txotxongiloak, linternak, zelofan papera eta zeloa. EBALUAZIOA - Istorioa entzuten egon da - Ekintzan parte hartu du - Itzalak nola sortzen aztertu du, hauekin esperimentatuz