Your SlideShare is downloading. ×
Oiartzun
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×

Thanks for flagging this SlideShare!

Oops! An error has occurred.

×
Saving this for later? Get the SlideShare app to save on your phone or tablet. Read anywhere, anytime – even offline.
Text the download link to your phone
Standard text messaging rates apply

Oiartzun

1,401
views

Published on

Lezoko LH ikastetxeak sortutako materiala, Oarsoaldea ezagutzeko

Lezoko LH ikastetxeak sortutako materiala, Oarsoaldea ezagutzeko

Published in: Education

0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total Views
1,401
On Slideshare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
2
Actions
Shares
0
Downloads
6
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

Report content
Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
No notes for slide
  • GURE HERRIA
  • Transcript

    • 1. OIARTZUN
    • 2.  
    • 3. Oiartzun Gipuzkoako ipar-ekialdean dago, Donostiatik 11 km-ra. Oiartzunek Oiartzualdea osatzen du, Errenteria, Pasaia eta Lezo herriekin batera. HERRIAREN KOKAPENA Oiartzualdea
    • 4.
      • Iparraldean
      • Lezo eta Irun.
      Bere udal barrutiak 59,71 km²-ko hedadura du eta 9.846 biztanle ditu (2008). OIARTZUNEN MUGAK Hegoaldean Goizueta. Mendebaldean Errenteria. Ekialdean Irun eta Lesaka. IRUN HONDARRIBIA
    • 5. OIARTZUNEN ARMARRIA ERDIKO ALDEAN, GAZTELUA. HONEN GAINEAN, SEI PUNTAKO IZARRA. GAZTELUAREN ALBOETAN BI ADAR.
    • 6. HERRIAREN IZENA Ibar honen izena Iruñeko elizbarrutiaren mugak zehaztean azaltzen da 1027 urtean eta dokumentuetan aurkitutako lehen aipamena da. Hala ere, antzinako geografoek Oeaso herria eta Oiarsoko portua (Pasaia) aipatu zituztenean bailara honetaz ari zirela uste da. Erromatarrek bailara honetan utzitako aztarnak bat datoz iritzi honekin.
    • 7. Oiartzunek XIII. mendearen hasieran herri titulua jaso bazuen ere, ez zuen XV. mendera arte bere lurrak mugatu eta eskubideak errespetatzea lortu.
    • 8. Oiartzun ibaia Aiako Harritik datorren Arditurri errekak eta Bianditz mendiko magaletik datorren Sarobe errekak bat egitean sortzen da eta Pasaiako portuan itsasoratzen da. Oiartzun, Errenteria-Orereta, Lezo eta Pasaia herriak zeharkatzen ditu. Gipuzkoako ibairik motzena da, 16,6 km luze baita. OIARTZUN IBAIA
    • 9. GURE IBAIAK KIRATS EDERRA DU ITSAS BEHERA DAGOENEAN Oiartzun ibaia kutsatu samarra dago. Arrazoiak hauek dira: meategiak, lantegiak eta geure etxeetako zikinkeria. URAREN KALITATEA 2002ko UDA Kutsatu gabea Kutsatu samarra Kutsatua Oso kutsatua Izugarri kutsatua
    • 10. URTEGIA Errenteria-Oreretako lurretan Añarbeko urtegia dago, erdigunetik urruti, inguru zoragarri batean, baso eder batean, hain zuzen. Urtegi honetan biltzen den ura Oiartzualdeko eta Donostialdeko etxeetara iristen da. KARRIKA ERREKA SAROBE ERREKA ARDITURRI ERREKA Hala ere, Oiartzunek bere mendietatik hartzen du kontsumitzen duen ur guztia. AÑARBE
    • 11. Oiartzun herria Aiako Harria menditik Oreretaraino hedatzen da. GURE MENDIAK BUNIANAGIRRE 781 m ERRENGA 770 m ZARIA 630 m OIARTZUN
    • 12. AIAKO HARRIA Aiako Harrian hiru gailur daude. Irumugarrieta (810 m), Txurrumurru (826 m) eta Erroilbide (837). Txurrumurru Irumugarrieta Erroilbide
    • 13. AIAKO HARRIA Euskal Herriko mendi zaharrenetarikoa eta granitozko mendi bakarra.
    • 14. AIAKO HARRIA PARKE NATURALA Aiako Harria 1995ean Parke Natural izendatu zuten. Bertan Oiartzun, Irun, Errenteria, Hernani eta Donostiako lurrak biltzen ditu 6.913 hektareatan. Parkean leku paregabeak daude eta animalia eta landare espezie bereziak bizi dira. Parkeko lekuak, animaliak eta landareak zaindu behar ditugu.
    • 15. OIARTZUNGO AUZOAK ERGOIEN GURUTZE ITURRIOTZ ARRAGUA ALTZIBAR ELIZALDE KARRIKA UGALDETXO
    • 16. ALTZIBAR ARRAGUA Oreretatik atera eta Oiartzungo lehen auzoa da. Bertan Euskotrenen geltokia dago Bailarako lehen auzoetariko bat dugu Altzibar.
    • 17. GURUTZE Irungo bidean dago. Arkaleko haitzetan Beloaga gaztelua zegoen. ELIZALDE Bailarako auzo zaharrenetariko bat dugu. Egun udalerriko burua da eta bertan udaletxea dago.
    • 18. ITURRIOTZ Bailarako auzo zaharrenetariko bat dugu Iturriotz. Bertan dorretxe bat dago. ERGOIEN Elizaldetik Lesakarako bidean, Aritxulegi mendatera igo baino lehen dago. Bertan, Arditurriko meategiak, Luberri ikasgune geologikoa eta Herri Musikaren Txokoa daude.
    • 19. UGALDETXO KARRIKA Altzibartik Artikutzarako bidean dago, Bianditz mendatera igo baino lehen. Arragua eta Iturriotzen artean dago. Bertan industria gune bat eta merkataritza gune bat daude..
    • 20. OIARTZUNGO BASERRIA IEROBI HAUNDI SAROBE ZABALE URDIÑOLA PIKORRENEA
    • 21. GARBUÑO MAKUTSO OZENZIO ZUAZNABAR
    • 22. OIARTZUNGO ZERBITZUAK
      • Udala
      • Udaltzaingoa
      • Anbulatorioa
      • Bake-epaitegia
      • Posta
      • Autobusa
      • EuskoTren
      • Taxia
      • Pilotalekuak
      • Igerilekuak
      • Futbol zelaia
      • Kiroldegia
      • Ludoteka
      • Haur Eskola
      • Eskolak
      • Herri Musikaren Eskola
      • Luberri ikasgune geologikoa
      • Herri Musikaren Txokoa
      • Arditurriko meategiak
      • Kultur etxea
      • Liburutegia
    • 23. OIARTZUNGO GARRAIOAK
        • - Bi garraio mota ditugu herrian:
        • Autobusak: Oiartzundik Donostiara doana.
              • Oiartzunen barrena doana.
        • EuskoTren: Hendaiatik Donostiara doana.
      EUSKOTREN GELTOKIA
    • 24. ...NOLAKOA ZEN OIARTZUN? ETA LEHEN...
    • 25. DUELA 20.000 URTE Oiartzungo lurretan Paleolitoko aztarnak eta Metal-Aroko hilobi-monumentuak (harrespilak eta hilarriak) daude. Aztarna zaharrenak hezur grabatuak dira, duela 11.000-13.000 urtekoak. Erromatarren garaiko aztarnak ere badaude; erromatarrek ustiatutako berun- eta zilar-meategiek garrantzi handia izan zuten I-II. mendeetan. ANDREARRIAGA OIANLEKU ERRENGA EGIAR
    • 26. OIARTZUN ERDI AROAN Oiartzungo ibarrak Pasaiatik Bidasoarainoko lurraldea hartzen zuen, Iruñeko erresumaren garaian. 1180tik aurrera Donostiaren menpe egon zen bailara osoa. 1203an Hondarribia, Irun, Lezo eta Pasaia bereizi egin ziren eta Altzibar, Elizalde, Iturriotz eta Orereta auzoak geratu ziren. 1320an Oreretak hiribildu-titulua lortu zuen, baina bailaratik bereizi gabe. Bailarako gainerako guneek, Elizalde, Iturriotz eta Altzibarrek ez zuten Orereta hiriburutzat onartu nahi izan eta 1375ean Oreretatik bereizten saiatu ziren. Ez zuten lortu eta Gipuzkoako Batzar Nagusietara ere ezin izan zuten ordezkaririk bidali.
    • 27. 1453 Oiartzunek Oreretatik bereiztea lortu zuen eta 1508tik aurrera Batzar Nagusietara ordezkariak bidaltzeko eskubidea lortu zuen, Errenteriatik aparte. Bailara osoan nekazaritza eta artzaintza nagusi baziren ere, burdinolek ere garrantzi handia izan zuten. Frantzia eta Espainiaren arteko gerrak zirela eta, hainbat aldiz suntsitu egin zuten bailara osoa. OIARTZUN ARO MODERNOAN
    • 28. OIARTZUN ARO GARAIKIDEAN Arlo ekonomikoan Arditurriko meategiek garrantzi handia izan zuten. Gerra karlistetan borroka leku izan zen eta Santa Kruz apaiza Oiartzungo mendietan ibili zen. XX. mendearen bukaeran hainbat industrialde zabaldu ziren. Populazioa poliki-poliki handitu da.
    • 29. MONUMENTU ETA ERAIKIN INTERESGARRIAK
    • 30. URDIÑOLA ETXEA IBARGAIN JAUREGIA OIARTZUNGO ERAIKINAK PAGOAGA DORREA BIDASORO DORREA
    • 31. UDALETXEA
      • Plazan dago eta 1686 urtekoa da. Bi solairu ditu eta goikoan ibarraren bi armarri ditu.
    • 32. ITURRIOTZ DORREA
      • Iturriotz auzoko eraikin zaharrena da, XIV. mendekoa. Dorretxe baten eredu ona da. XV. mendean defentsarako erabiltzen zen goiko solairua kendu zioten. Solairu hau berriro eraiki zen etxebizitza gisa erabiltzeko.
    • 33. SAN ESTEBAN ELIZA XV. mendean erre ondoren, XVI-XVII mendeetan berreraiki zen. Kanpoko aldeko dorrea nabarmena da. Elizalden dago.
    • 34. SAN JOAN BATAIATZAILEAREN BASILIKA XVI. mendeko eraikina da, Basilika edota Ospitale Santua gisa erabilia. Aurreko aldean 1682 urtean egindako bailararen armarria ikus daiteke. Basilika urtean behin irekitzen da, ekainaren 24an, hain zuzen. Egun Kultura Etxea da eta bertan liburutegia dago.
    • 35. PERTSONAIA OSPETSUAK
    • 36. JON OÑATIBIA IDAZLEA SEBASTIAN MENDIBURU IDAZLEA MANUEL LEKUONA IDAZLEA JUAN MARI LEKUONA OLERKARIA JOSE ANTONIO BENGOETXEA LEKUONA "ARDOTX" BERTSOLARIA MARZELINA LOPETEGI OLAIZ BERTSOLARIA EUSEBIO AZPIAZU ORGANOJOLEA JUAN MARTIN INDA "PERKAIN" PILOTARIA
    • 37.
      • Idazlea eta ikertzailea (1894-1987). Eusko Ikaskuntzako kidea zen eta historia, antropologia eta artean aditua.
      • Lan ugari argitaratu zituen euskal aldizkarietan. Bertsoaren mundua ikertu zuen; hitzaldiak emateaz gain, Métrica vasca (1918) eta Poesía popular vasca (1930) lanak, eta bertsogintzaren formak eta baliabide poetikoak aztertzen dituen Literatura oral euskérika (1935) lan bikaina argitaratu zuen.
      • Euskaltzain osoa izan zen 1949az geroztik eta Euskaltzaindiko lehendakaria 1966-70 bitartean.
      MANUEL LEKUONA
    • 38.
      • Idazlea (1911-79). Lanbidez abokatua izan zen. Gaztetatik txistulari eta dantzari trebea zela erakutsi zuen.
      • Musika-konposizioak egiteaz gain, hitzaldi ugari eman zituen musika, euskara, dantza eta txistuari buruz.
      • Euskal aldizkarietako kolaboratzaile izan zen; Argia aldizkaria argitaratu eta zuzendu zuen Caracas eta New York-en (1946-48). Haur-ipuinak euskaratu zituen.
      • Euskara irrati bidez ikasteko metodo bat idatzi zuen ( Euskara Irratibidez , 1965). Euskaltzain urgazlea izan zen.
      JON OÑATIBIA
    • 39.
      • Olerkaria (1927-2005). Zeruko Argia, Olerti, Egan eta El Bidasoa aldizkarietan hasi zen idazten. 1968an bere doktoretza tesia argitaratu zuen.
      • Lehenbiziko poema liburua 1966an argitaratu zuen. Gaur egungo olerkarien artean ahots propioa du Lekuonak.
      • Bestalde, ahozko literaturari buruzko hainbat artikulu eta saiakera argitaratu ditu. Aipagarria da Ahozko euskal literatura (1982) liburua.
      • Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpretarien Elkartearen sortzaile eta lehen lehendakaria izan zen. Euskaltzain oso izan zen.
      JUAN MARI LEKUONA
    • 40. ANTTON KAZABON IDAZLEA ALAITZ eta MAIDER TRIKITILARIAK JOKIN MITXELENA MARRAZKILARIA PEIO AÑORGA IDAZLEA ALAIA MARTIN BERTSOLARIA HILARIO ARBELAITZ SUKALDARIA XABIER LETE POETA ANTTON VALVERDE MUSIKAGILEA MARTXEL TOLEDO KIROLARIA
    • 41.
      • Poeta eta kantaria (1944). Euskal aldizkarietan poesiaz, antzerkiaz eta kulturgintza garaikideaz idatzi eta gai horietaz hitzaldi ugari eman ditu.
      • Euskal kantagintza berriaren sorreran eragin handia izan zuen. «Ez Dok Amairu» taldeko kidea izan zen eta hamaika jaialdi eta kantalditan parte hartu du. Euskal kanta zaharrak eta kanta berriak landu ditu.
      • Antzerkigintzan ere aritua da ( Deusetik izatera eta Gabon Txirrita , 1977). Bere lehen poesietan kezka soziala ageri du ( Egunetik egunera orduen gurpilean , 1968) Gero eta era barnekoiagoak landu dituela: Biziaren ikurrak (1992).
      • Euskaltzain urgazlea da.
      XABIER LETE
    • 42.
      • Oiartzuarren jai handienak xanistebanak dira, abuztuaren 3an.
      ETA ONDO PASATZEKO... ZER?
    • 43. SAN ANTON ERROMERIA
      • Urtarrilaren 17an da San Anton.
      • Urtero, hurrengo igandean, erromeria egiten da San Antonen eta Lesakako, Berako, Irungo eta Oiartzungo bizilagunak joaten dira.
      • Kanpoan, hamaiketakoak alaitzeko trikitixa izaten da.
    • 44.
      • Ihoteak Azeri Dantza dantzatuz hasten dira.
      • Gero Intxixuen eta sorginen etorrera dago.
      • Larunbat goizean kuestazioa egiten da baserriz baserri.
      IHOTEAK
      • “ Oilasko biltzaileak” baserrietan dantza egiten duten eta eskupeko bat jasotzen duten gazteak dira.
    • 45.
      • Ekainaren 24a da udako solstizioa.
      • Bezperan, herriko plazan San Juan dantza egiten dute.
      • Suaren inguruan dantza egiten da.
      SAN JUAN BEZPERA
    • 46.
      • Abuztuaren 3an da San Esteban eguna eta bezperan, abuztuaren 2an, udaletxeko balkoitik jaurtitzen den txupinazoarekin hasten dira jaiak.
      • Alkateak eta zinegotziek herriaren aurrean dantzatzen dute.
      • Musika, txarangak, erraldoiak eta buruhandiak… denetik dago xanistebanetan.
      XANISTEBANAK
    • 47. AUZOETAKO JAIAK
      • Maiatzaren 15ean, Arraguan
      • Ekainaren 13an, Ergoienen.
      • Ekainaren 29an, Altzibarren.
      • Uztailaren 25ean eta 31n, Iturriotzen.
      • Abuztuaren 15ean, Karrikan.
      • Abuztuaren 28an, Gurutzen.
      • Irailaren 29an, Ugaldetxon
    • 48. BESTELAKOAK SANTA AGEDA ARTIKUTZAKO ERROMERIA SAN TOMAS FERIA URTE ZAHARREKO KOPLAK SAN NIKOLAS TTIKIA SAGARDO EGUNA BERTSO ETA MENDI ASTEAK

    ×