Unitate didaktikoa 2010 11

5,653 views

Published on

0 Comments
2 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

No Downloads
Views
Total views
5,653
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
9
Actions
Shares
0
Downloads
164
Comments
0
Likes
2
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Unitate didaktikoa 2010 11

  1. 1. UNITATE DIDAKTIKOA Kiroldegira eta erosketak egitera¡ 1
  2. 2. AURKIBIDEA UNITATEA I.JUSTIFIKAZIOA……………………………………………………………………………..4 II.TESTUINGURUA:…………………………………………………………………………..6 2.1.IKASTETXEA…………………………………………………………………………...6 2.2.INGURUA………………………………………………………………………………..6 2.3.IKASTETXEAREN HEZKUNTZA PROIEKTUA ETA BESTELAKO DOKUMENTUAK…………………………………………………………...7 III.KASUAREN AUKEZPENA…………………………………………………………………9 3.1.ANIZTASUNARI ERANTZUNA: LOE-A, NIRE MARKOA GURE EGITEKOA…………………………………………………………………………...9. 3.2.GELAKIDEAK ETA HEZKUNTZA LAGUNTZA ESPIZIFIKOA BEHAR DUEN IKASLEA…………………………………………………..9 3.2.1.HASIERAKO EBALUAZIOA/EBALUAZIO PSIKOPEDAGOGIKOA……………………………………………………………….11 3.2.2. IKASLEAREN EZAUGARRI PSIKOEBOLUTIBOAK……………………….14 3.2.3.ERABAKIAK HARTZEA ………………………………………………………16  Neurri arruntak eta aparteko neurri espezifikoak…………………….16  Eskuhartze estrategia orokorrak……………………………………….17  Koordinazioak……………………………………………………………18  Gurasoekiko harremanak……………………………………………….19 IV.UNITATE DIDAKTIKOA: KIROLDEGIRA ETA EROSKETAK EGITERA¡ 4.1.UNITATEAREN JUSTIFIKAZIOA,…………………………………………………20 4.2.ARLOKO HELBURU OROKORRAK………………………………………………21 2
  3. 3. 4.3.UNITATEKO HELBURUAK…………………………………………………………22 4.4.EDUKIAK……………………………………………………………………………….24 4.5.METODOLOGIA ………………………………………………………………………26 4.5.1.Oinarri metodologikoak………………………………………………………...27 4.5.2.Lan metodoa eta irakasle/PT arteko elkarrekintza…………………………..28 4.5.3.Unitatearen denboralizazioa eta zekuentziazioa?????...............................29 4.5.4.Taldekatze motak………………………………………………………………..30 4.5.5.Espazioaren eta denboraren antolaketa……………………………………..30 4.6.IRAKASKUNTZA –IKASKUNTZA JARDUERAK…………………………………..31 4.7.MATERIALA ETA BALIABIDE DIDAKTIKOAK…………………………………….47 4.8.IRAKASLEON PAPERA ETA ESKUHARTZEA……………………………………48 4.8.1. Orokorrean…………………………………………………………………….48 4.8.2. Erabiliko ditugun estrategia orokorrak……………………………………..49 4.8.3. Nire eskuhartzea……………………………………………………………...51 4.9.EBALUAZIOA………………………………………………………………………...53 4.9.1.Ebaluazio tresnak eta prozedurak…………………………………………..53 4.9.2.Ebaluazio irizpideak…………………………………………………………...56 4.10.OINARRIZKO GAITASUNAK…………………………………………………….57 V.BIBLIOGRAFIA ……………………………………………………………………………62 ERANSKINAK 3
  4. 4. 1.-JUSTIFIKAZIOA. Garatuko dudan unitate didaktikoa Adimen Urritasun Arina duen ikasle batentzat egin da eta egin zaion CEI barruan kokatzen da.Matematika arloko unitate bat izando da. Unitate didaktiko hau urteko programazioaren oinarrizko zati bat izango da. Unitate didaktiko honen bidez ikas-irakats prozesua planifikatu dugu, edukien gai baten inguruan. Hau aurrera eraman ahal izateko helburu didaktikoak, edukiak, jarduerak,ebaluazioa eta oinarrizko gaitasunak zein izango diren zehaztu dira, hauek 175/2007ko Euskal Autonomi Erkidegoko dekretuan oinarrituta daude.Unitatearen atal hauen artean ezinbesteko lotura egon behar du eta planifikazioak koherentea izan behar du. Beste era batera esanda, unitate didaktikoak gelako lana antolatzeko errekurtso bat da, ikaste-irakasteko prozesuan parte hartzen duten elementu guztiak era koherente baten lotzen dituena. Artikulatutako Unitate Didaktikoa multzo bat bezala ulertu behar da; ordenatua banakako ikasgaiarentzat ongi zekuentziatua eta zikloka antolatua. Irakasleen zeregina ikasleei hezkuntza-erantzun egokia ematea da. Hezkuntza premia berezidun ikasleen hezkuntza oinarrizko gaitasunen gutxienezko mailak eskuratzea da, garapen pertsonal eta sozial zabalena lortzea, ahalik eta testuinguru normalduenean, Baina noski, baldintzak ez dira gainontzekoenak eta ezinbestekoa izango da curriuculuma egokitzea eta malgutzea. Ikaslea Lehen hezkuntzako hirugarren zikloko bigarren mailan dago (6.maila). Ikasleak 11 urte ditu eta zikloko CEI (Curriculum egokitzapen indibiduala) Esanguratsu eta Orokorra (aurrerago justifikatuko dut) egin zaio. Curriculum baten derrigorrezko (helburuak eta edukiak) elementuetan aldakuntza garrantzitsuak egiteko neurri berezia izan da. 4
  5. 5. Curriculum erreferentea 2.ziklokoa izango da, zehazki 3.mailakoa (kurtso honetako helburu/edukiak artu dira oinarri moduan). Bere zikloari dagozkion helburuak eta edukiak baztertuko dira,eta bestelako eduki eta helburuei emango zaio lehentasuna. Ez da aparteko curriculum bat planteatzen, gelako curriculumarekin harreman estua izango du. Nik aukeratu dudan kasua hezkuntza premia bereziak dituen haurra izanik, ahalik eta esku-hartze egokiena antolatzen laguntzea dagokit. Esku-hartzearen zeregien artean jarduteko programa diseinatzearena da , umea garatzen ari den testuingurutik gertu diseinatu behar da hezkuntza helburuak lor daitezen. Gure interbentzioa, sistematikoa dela esan daiteke antolamendu jakin baten inguruan bait datza eta programaren elementu bat aldatuz gero eragina du beste elementuengan. Lortu nahi diren helburuak, jarduera, edukiak, ikasketa-irakaskuntza esperientziak, baliabideak, temporalizazioaren plangintza idatzi egiten da eta programaren ardatza bilakatzen da; irakasleriarentzat, eta programaren hartzailearentzat interbentzioaren ardatza izanik.  Programa didaktikoaren artikulazioa zehaztapen kurrikular ezberdinetan. Programa didaktikoak mailaz mailakako zehaztapen kurrikular baten barruan artikulatzen dira. Zehaztapen kurrikular zabalena OCD-a izango litzateke; eredu irekia, malgua eta orokorra da, ikasleen ezaugarriak kontuan izateko eta laguntza pedagogikoa gehiago eta hobeto doitzeko asmoarekin. ICP-a(Ikastetxeko Curriculum Proiektua) bigarren zehaztapen maila dugu. Programazioa ICP-arekin erlazionatuko dut programaren hartzailea, eskola konkretu batean eskolatua dagoelako eta testuinguru propioan garatzen ari delako. ICP-ak zer programatu, noiz jarriko dudan martxan , nola ezarri eta zein hezkuntza irizpide jarraitu behar ditudan zehazten du. 5
  6. 6. Hirugarren zehaztapen maila, gelako programazioa izango litzateke eta ziklo baterako irakasleek diseinatzen dute. Gelan egingo den doikuntza ez da nahikoa izan hezkuntza premia bereziak dituen haur honentzat, eta egoki erantzuteko curriculum-egokitzapen indibiduala egin behar izan zaio (4.zehaztapen maila) Nire betebeharra momentu honetan urte beteko programazioa gauzatzea da eta CEIarekin duen erlazioa azaltzea. Programazio horren partea izango den Unitatea Didaktikoa azalduko dut. Unitate Didaktikoa eskuartzearen barruan irakasleak garatu behar duen jarduketa unitate bezala uler dezakegu. Unitatea egoki garatzeko ikasleriaren ezaugarriak izango dira kontuan, horrela hezkuntza premia bereziak dituen umeari dagozkion egokitzapenak egin eta helburuak, edukiak, jarduerak eta ebaluatzeko irizpideak malgutasunez ezarri. 2.-TESTUINGURUA: 2.1.-IKASTETXEA Gure Ikastetxea Gipuzkoako Urolako bailaran kokatzen da. Eskola Publikoa da. Eraikuntza berean Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza kokatzen dira. Hiru lerroko ikastetxea da eta D ereduan erakusten da. Eskolaren antolamendua eta baliabideak Baliabide pertsonalei dagokionez behar den etekina atera ahal izateko, Haurren beharren araberakoa izaten da, bai geletako laguntza orokorrak baita banakakoak ere. Diagnostikoa duten ikasleei erantzuteko eta momentuzko Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei erantzuteko 2 PT daude, Kontsultorea, bi laguntzailea, eta Logopeda bat. Bestalde ikasle etorkinei erantzuteko HIPI eta erdi daude. Bestalde kanpoko aholkularitza ere bideratzen da Berritzegunearen bitartez. Irakasle multzo honek laguntza taldea osatzen dute eta astero biltzen dira. 6
  7. 7. 2.2.-INGURUA Ikastetxea gutxi gora behera 12.000 biztanleko herri batean dago kokatua. Herri industriala da eta bertako biztanleria erdi-goi mailako familietaz osatua dago orokorrean. Hala ere, maila baxuko familiekin ere topo egiten dugu. Azken 5 urteotan gutxi gorabehera etorkinen biztanleria igo egin da. Ikastetxean dagoen ikasle etorkinen kopurua igotzen ari da azken urte hauetan. Gehientsuenak Marruekosetik datoz eta beste kopuru bat Hegoamerikatik, Pakistanetik.... . 2.3.IKASTETXEKO HEZKUNTZA PROIEKTUA ETA BESTELAKO DOKUMENTUAK. Ikastetxeko Hezkuntza proiektuan (IHP) Ikastetxearen ildo nagusiak jasotzen dira. Landu nahi dituen baloreak, aurrera eraman nahi dituen proiektuak, Ikastetxearen identitatea, Ikastetxearen funtzionamendua eta antolakuntza bertan jasotzen dira.Bertan Ikasturterako planteatu diren helburu nagusiak eta Hezkuntza proiektuan jasota daudenak hauek dira: -Kalitatea Hezkuntzan programa : ikas-irakats prozesuan ematen diren protokoloak finkatu eta aplikatu, tutore-koadernoa diseinatu eta erabili, Kalitateak ezartzen dituen dokumentuak erabili… -Kulturarteko Curriculuma. Curriculum irekia, errreala eta malgua landuko dugu kulturarteko ikuspegia emanez. -IKT proiektua: teknologi berrien ezarpena, formakuntza, eskola 2.0 -Aniztasunaren trataera: aniztasunaren trataera bideratu eta honen inguruan erabakiak hartu, programazioak egokitu gaitasunak kontutan izanik, behar berriei erantzun, laguntzak antolatu, .Eskola inklusiboaren printzipioak ezartzen saiatu gara. -Bizikidetza proiektua:hezkuntza-komunitate osoan ahalik eta modu positiboe- 7
  8. 8. nean eta atseginenean parte hartzeko eta elkar bizitzeko giroa sustatzea.Errespetua eta elkarrizketa izanik bizikidetzarako ardatz nagusiak. Ikastetxe honetan aniztasunari erantzuteko hainbat planteamendu zehatz egin dira, nahiz eta oraindik asko egiteko egon. Alde batetik, hainbat profesional guzti honetan murgilduta daude eta horretarako ordutegiak egokitu dira. Laguntza talde bat sortu da eta hemengo partaideek, beharrak detektatu eta behar diren neurriak ( egokitzapenak zehaztu, neurri arruntak edo ez ohikoak ezarri, laguntza irakasleen apoioak zehaztu, lehentasunak ezarri, prebisioak egin, errekurtsoak mobilizatu,......) ezarri dituzte. Guzti honen koordinatzailea aholkularia da. Aniztasunari erantzuteko ere Kalitate Hezkuntzako dokumentuak erabili eta bertan markatutako prozedurak ere aplikatu dira. Ikastetxea Kalitatea Hezkuntzan programan murgilduta dago eta bere lehentasunetako bat izan da azken urteotan. Irakaslearen eskuhartzerako tresnak prestatu dira (irakaslearen koadernoa...), funtzionamendurako prozedurak martxan jarri dira, protokoloak zehaztu dira....eta guzti honek dexente erreztu du irakaslearen lana. Zentzu honetan gure ikasleari planteatu zaion programazioa bideratzeko ere proiektu honek (Kalitatea Hezkuntzan) eskaintzen dituen tresnak oso baliagarriak dira: programazioa-ebaluazio dokumentuak, akta-informeak, jarraipen eta interbentzio planak, irakasleen koadernoa, .....Ikaslearen ikas-irakats prozesua kontrolatzeko balioko digu guzti honek . Bestalde, Ikastetxeko curriculum proiektua ere garatu da, honako alderdi hauek finkatuz: hezkuntza-iharduerari lotutako gaitasunak, helburuak eta edukiak, ikasleen beharrei egokituak; ebaluazio irizpideak, ikastetxeko Hizkuntza proiektua, Hezkuntza-laguntzaren premia berariazkoa duten ikasleen egoera osotasunean tratatzeko irizpideak, Pedagogia-irizpideen eta irizpide didaktikoen zehaztapena, metodologi irizpideak.......Guzti honetan oinarrituta garatuko dugu gure programazioa. 8
  9. 9. Zehaztapen maila honetan hainbat erabaki hartu dira,( helburu/edukiak, orientazioak, hizkuntza trataera, metodologia,ebaluazioa) aniztasunari erantzuteko eta Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleei ahal den era egokienean erantzuteko.Zentzu honetan esan ikasle honentzat bideratu den programazioak eta hartu diren neurriak bat datozela ICP arekin, eta honek ahalbideratzen duela gure eskuhartzea. 3.-KASUAREN AURKEZPENA Garatu behar dudan Unitatea, 6.mailan Adimen Urritasun Arina (aurrerago justifikatuko dut) duen ikasle batentzat egina dago. 11urte ditu, oraindik ez du errepikatu. Ziklo bateko CEI esanguratsua eta orokorra egin zaio eta beren curriculum errefentea 2.ziklokoa izango da (3.maila). Taldekideekin harremanak mantentzearrean 6.maila errepikatzea erabaki da. Lehen hezkuntzan urte bat gehiago egingo du.Hezkuntza premia bereziak iraunkorrak direnez eta ez aldi batekoak, bere ibilbide akademikoa honen baitan egongo da. 3.1.ANIZTASUNARI ERANTZUNA: LOE, NIRE MARKOA ETA GURE EGITEKOA. Hezkuntza sistemaren barruan, aniztasunari erantzuteko hainbat lege atera dira. LOE (ley organica de educacion) delakoak, oso garbi adierazten bere 72.artikuluan behar adina egokitzapen egingo direla ikasle guztiek ezarri diren helburuak lortzeko. 2005. urtean hainbat instrukzio ezarri zituen LOEk aniztasunari erantzuteko eta Plan de Atencion a la Diversidad delakoa sortu zuen. Hemen oinarrituta, Euskal Autonomi Erkidegoak ere bere 175/2007ko urriaren 16ko dekretuan irakur daitekeen arabera, oinarrizko hezkuntzaren kalitatea balioesteko irizpide giltzarrietako bat, aniztasuna planteamendu inklusibo batetik abiatu behar dela dio, alegia aniztasuna baliotsak hartzea, edozein jardun diskriminatzaile baztertu, irakatsi eta ikasteko prozesuan konpromisoa 9
  10. 10. hartzea, ikasle bakoitzarentzat onena izango den curriculuma planifikatzea eta ikaslearen beharrei hobeto erantzuteko beharrezko neurriak hartzea. Dekretuak garbi adieraztu du;hezkuntza sailak autonomia ematen diela ikastetxeei hainbat neurri ezartzeko ikasleei hauei erantzuteko; talde –banaketak, indartzeneurriak, curriculumaren egokitzapenak…Honekin batera, curriculumeko helburuak lortzea errazteko berariazko prozedurak ezarriko dira, baldin eta beharrezkoa ikusten bada jarduera-plana berezi bat egitea, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleen premiei erantzuteko. Plan horrek curriculum egokitzapenak egin ditzake. Hori horrela izanda, Ikastetxeko Curriculum proiektuan dekretuan aniztasunari erantzuteko aipatzen diren printzipioak jasotzen dira, eta hauek zehazten ditu. Hau izango da lanerako nire markoa (ICP) eta gure egiteko horretan hainbat zehaztapen kontuan hartu dira: - Inklusioaren printzipioak kontuan hartu dira eta hauek ezartzen saiatuko naiz: ikasteko estiloen aniztasuna kontuan izatea, garapen mailen eta aldezaurretiko ikaskuntzen mailen aniztasuna, erritmoen aniztasuna, interes eta motibazio aniztasuna,…. - Helburuak definitu direnean ahalmen-mota desberdinak kontuan hartu dira. - Edukien hautaketa, esanguratasunaren irizpideaz eta funtzionaltasunaren irizpideaz, ikaskuntzan sakontzeko eta ezagupenak orokortzeko zailtasun handiagoak izango duten ikasleen gizarte integrazioa bultzatu ahal izateko. - Ikastetxeko irakasleen artean koordinazioa dago irakatsi eta ikasteko prozesua diseinatu, praktikan jarri eta ebaluatzeko. - Irakatsi eta ikasteko prozesuetan pertsonalizazioa bultzatzen da. 10
  11. 11. - Denboraren eta espazioaren antolaketa. Ikasleen taldekatzeetan malgutasuna ezartzea. Hauek eta bestelako erabakiak hartu dira eta ikastetxe mailan adostasun batera iritziz, ikasle honi erantzun egoki bat emateko marko egoki batean gaude. Gure egiteko horretan, ICPko erabakiak ardatz hartuta bideratu dut nire jarduera programa. 3.2.GELAKIDEAK ETA HEZKUNTZA LAGUNTZA ESPEZIFIKOA BEHAR DUEN IKASLEA: GOTZON Gotzon 6.mailan dago eta bere gelan 18 ikasle daude. Hezkuntza premia bereziak dituen ikasle bakarra da. Gelan nahiko onartua dago, baina besteekin ematen diren harremanak ez dira oso sakonak. Bestelako interesak dituzte baina neurri batean taldean parte hartzen saiatzen da eta patioan egiten diren kiroletan bere mailan integratzen da eta jolasten du. Horretarako laguntzailearen bitartekaritza erabiltzen da eta integrazioa emateko neurriak hartzen ditu: bitartekaritza, beste ikasleei gomendioak, sentsibilizazioa,…. 3.2.1.-EBALUAZIOA PSIKOPEDAGOGIKOA Ikasleak dituen beharrak antzemateko eta diagnostiko garbi bat ezartzeko, Eta ondorioz hartu beharreko neurri hezitzaileak zehazteko nahita nahiezko izango da ebaluazio psikopedagogikoa egitea. Esku-hartzea ahalik eta zehatzena izan dadin hezkuntza premia bereziak baloratzea ezinbestekoa da. Balorazioa adituez osatutako taldeak ( talde multiprofesionalak) egiten dute eskolako orientatzailearekin batera. Diagnosia eta ebaluazio egiteko alde batetik ikasleari dagozkion aldagaiak ebaluatu dira eta bestetik bere inguruari dagozkion aldagaiak. Balorazio hau 1.mailan egin zitzaion. 11
  12. 12. -Ikaslearen aldagaiak-Alderdi biologikoa: erditzea nolakoa izan zen, gaixotasunak, froga neurologikoak….Printzipioz ez zen arazorik egon eta ez da ezer desberdinik antzematen. Medikoen informeak normalak dira. -Alderdi motorikoa: psikomotrizitate eta lateralizazio eskalak, gorputzaren Kontrola eta oreka, motrizitate lodia eta fina. -Alderdi kognitiboa: haur hezkuntzan Wechsler eskala pasatzen citación eta lehen hezkuntzan WISC-IV eta bestelako froga batzuk. -Alderdi sozio-afektiboa eta egokitzapen-trebetasun maila: Behaketaren eta erregistroen bitartez, autonomia, giza-trebetasunak, …ebaluatu dira. Bizitzan funtzionamendurako behar diren oinarrizko Egokitze-trebetasunetan norberezaintzan,Trebetasun sozialetan eta komunitatearen erabilera….. -Alderdi linguistikoa: ulermena, aho adierazpena, ahoskera….ebaluatu dira. -Curriculumaren ebaluazioa Tutoreak eta PTak baloratzen dituzte haurraren gaitasunak eta beharrak. Informazio iturria: haurrari egin dizkioten informeak, familiak egin dezkeen ekarpena eta arloz arloko behaketa. Ikasleak gaur egun dituen gaitasunak matematika arloan. -10.000 arteko zenbakiak izendatu eta idazten ditu. -1.000 arteko deskonposaketak egiten ditu. -Entzumen eta memoria bisuala ona du. Zenbakiak memoriaz ikasteko erraztasuna du. -Batuketak eta kenketak eramanekin badakizki egiten. -Biderketen 5teko taula badaki, eta hauek memoriaz erraz ikasten ditu. -Zenbaki bateko biderketak ongi egiten ditu. 12
  13. 13. -Buruzko kalkulu simpleak (digito batekoak ) egiten ditu. - Hainbat txanpon ezagutzen ditu, batez ere 50 zent (ematen dioten paga) eta badaki horrekin zer erosi. - Eragiketa (+,-) bateko problemak ulertzen eta ebazpena ongi egiten du. - Batuketaren (gauzak gehitu) eta kenketaren (gauzak kendu) kontzeptuak ulertzen ditu. Matematikan ikasleak dituen premiak. -10.000arteko zenbakien deskonposaketa eta lerro zuzenean kokatzea. -Bi zenbakizko biderketak eta zatiketa. -Biderketen eta zatiketen zentzua. -Ikasitako eragiketak eguneroko bizitzan erabiltzeko zailtasunak. Ikasitakoa beste kontestu batzuetara transferitzea asko kostatzen zaio. -Orduaren irakurketak. -Txanponen erabilera, ezagutza, kalkuluak, aplikazioa. -Bi eragiketako problemen ebazpena -Logika, arrazonamendua eta dedukzioa eskatzen duten ariketetan arazoak ditu. -Lanak bideratzeko autonomi maila nahiko eskasa da, gehienetan laguntza behar du. -Errealitateko datuekin (neurriak, dirua, denbora...) estimazioak egiteko zailtasunak. -Unitate neurrien (Kg,m,cm...) ezagutza eta erabilpena. -Ikas estiloa: nola ikasten duen aztertzen saiatuko gara,arreta maila,zer Baldintzetan ikasten duen hobeto eta zer laguntzekin, ikasketarekiko agertzen Duen jarrera, zer lan mota guztatzen zaizkion gehien …. 13
  14. 14. -Inguruko aldagaiakGaldetegien eta elkarrizketaren bitartez ikaslearen inguru hurbileko egoera ere aztertu da. Adimen –urritasuna ez bait da norbanakoaren ezaugarri Absolutu bat, funtzionamendu intelektual mugatua duen pertsonaren eta bere Ingurunearen arteko elkarreraginaren adierazpena baizik. Zentzu horretan bere Inguruari buruzko informazioa lortzea komenigarria da. -Familiako ingurua: baserri giroan hezitako ikaslea da. Etxean mugak ezartzeko zailtasunak dituzte. Nahiko utzita dagoen umea eta etxean nahiko galduta daude bere heziketarekin. Terapia familiarra jasotzen dute asten behin. Ikaslearekin eta gurasoekin terapia egiten da, beraien harteko harremana bideratzeko,trebetasunak lantzeko e.a. 3.2.2.IKASLEAREN EZAUGARRI PSIKOEBOLUTIBOAK Ebaluazio psikopedagogikoa egin ondoren ikaslearen ezaugarri psikoebolutiboak aipatuko ditut. Ezinbestekoa izango da ikaslearen ezaugarri hauek ezagutzea berarekin lana egin ahal izateko. Garapen arloak: a) ALDERDI SENTSORIALA Entzumen aldetik ez du arazorik. Ikusmenaren aldetik miopia dauka eta betaurrekoak erabiltzen ditu. Zentzumen aldetik jasotzen duen informazioa ongi jasotzen du, baina batzutan informazioa hau interpretatzeko garaian arazoak ditu; pertzepzio arazoak somatu dira. b) ALDERDI KOGNITIBOA Ikaslearen adimen maila baxua da:WISC CI70-75 eman du.Bere adina ez dator bat bere garun adinarekin.Logika, arrazonamendua , dedukzioa, abstrakzioa 14
  15. 15. .....eskatzen duten iharduerak bideratzeko laguntza asko behar du. Bestalde Abstrakzio hutsuneak direla medio,ikasitakoa egoera edo zeregin berrietara transferitzeko, hots, aplikazioa egiteko arazo handiak ditu. Dakien inguruan loturak egitea pila kostatzen zaio,egoera bat ebaztean behar duten denbora luzea da,barne hizkuntza oso gutxi garatzen du,konzentrazioa eta arreta mantentzeko zailtasunak ditu. Lan estilo impultsiboa du, pentsatzeko denbora ez du hartzen pentsatu urretik ekintzetara pasatuaz. ©) ALDERDI MOTORIKOA Motrizitate aldetik nahiko autonomo bada ere, bere koordinazioa oso txarra da eta hainbat jokuetan/ariketetan murgiltzen denean oso traketsa agertzen da. Koordinazio biso-motorra eskatzen duten ariketetan zailtasunez ibiltzen da. Bestalde espazioa-denbora-mugimendua txertatzen diren ihardueretan laguntza behar izaten du, hiru elementu hauek koordinatzea oso zaila egiten zaio. Gehiegizko informazioa da berarentzat. c) ALDERDI KOMUNIKATIBOA Besteekin komunikatzeko gai da, baina bere komunikazio maila oso sinplea da. Hizkuntzaren egituraketan honako zailtasunak ditu: arau gramatikalak ez ditu guztiz menperatzen,esaldi laburrak eta pobreak egiten ditu, erabiltzen duen hiztegia ez da izaten oso aberatsa. Ulertzeko gaitasuna adierazpenarena baino hobea du. d) ALDERDI SOZIO-AFEKTIBOAK ETA EGOKITZE TREBETASUNAK Harremanetarako trebetasun falta nabaria da. Harremanetarako dituen errekurtsoak oso eskasak dira,hemen ematen diren hainbat mezu/trebetasun , ez ditu ulertzen eta ez ditu orokortzen, ondorioz zailtasunak ditu besteekin 15
  16. 16. harreman egokiak emateko. .Gelan onartua baldin badago ere, ematen diren harremanak ez dira oso sakonak, gero eta zailtasun gehiago daude berdinkideen arteko elkarrizketetan konekzioa egoteko Egokitze trebetasunetan, norberaren zaintzan oraindik autonomia falta du.Giza trebetasunetan zentzuzko elkarrizketa mantentzeko, besteen sentimenduak eta pentsamenduak antzemateko, bere portaera kontrolatzeko….zailtasunak ditu. Inguruko baliabideak egoki eta autonomiaz erabiltzeko zailtasunak agertzen ditu eta orientabideak behar ditu. Bestalde esan lanerako oso jarrera ona duela eta oso motibatua agertzen dela lanak egiteko. Ebaluazio sakon bat egin ondoren diagnostikoa zera izan zen : Adimen Urritasunaren definizioaren arabera, Gotzoni Adimen Urritasun Arina diagnostikatu zitzaion.Honetarako beharrezkoak diren hiru baldintzak eman dira: Bere funtzionamendu intelektuala batez bestekoaren azpitik dago(70-75CI), bi baino gehiagoko Egokitzapen trebetasunetan laguntza behar du eta zailtasunak ditu, eta guzti Hau 18 urte bete aurretik agertu da. 3.2.3.ERABAKIAK HARTZEA  NEURRI ARRUNTAK ETA APARTEKO NEURRI ESPEZIFIKOAK. Behin ikaslearen ebaluazio psikopedagogikoa egin ondoren zera geratzen zaigu, bere beharrei hobeto erantzuteko hartu beharreko erabakiak zehaztea. Alde batetik neurri arruntak ezarriko dira: -Talde mailan: taldekatze malguak, bi irakasle gela batean, ikaskideen arteko Ikaskuntza.,metodologian egokitzapenak… -Banakako mailan: PT irakaslearen eskuhartzea gelatik kanpo astean 2ordu, irakaslearen jarraipen zehatza, interbentziorako estrategiak…. 16
  17. 17. Aparteko neurri espezifikoak: behin ebaluaketa egin ondoren eta gaitasun Curricularrak kontuan izanda Curriculum Egokitzapen Indibiduala Esanguratsua eta orokorra egitea erabaki da. Ohiko bestelako neurriak ezarrita ( indartze neurriak, egokitzapen ez esanguratsuak…..) ere besteekiko eman den desfasea nabaria izan da (ziklo batekoa),hezkuntza premia bereziko ikaslea da(iraunkorra eta ez aldi batekoa) eta horregatik CEI esanguratsua egitea erabaki da. Ziklo baterako egin zaio eta curriculum erreferentea 3.maila izango da. Kasu honetan Nabarmen aldatzen dira helburu orokorrak eta ebaluaziorako irizpideak,curriculum baten derrigorrezko elementuen aldakuntza garrantzitsua izango da.CEIa oinarritzat hartuta, matematika arloko programazioa bideratuko da prozedurazko edukiei lehentasuna emanez eta hauek ahal diren esanguratsuak eta funtzionalak izaten saiatuko gara.  ESKUHARTZE ESTRATEGI OROKORRAK Ikaslearekin lana egiterakoan honak eskuhartze estrategi orokorrak aplikatuko Dira, (aurrerago ere zehaztuko dira ). -Landu beharreko edukiak pauso txikietan sekuentziatu, pauso bakoitzarekiko baliabide material ugari (manipulagarriak, ikusmenezkoak….) eskainiz. -Ikaskuntza zirkularra: denbora bat pasatu ondoren, bere momentuan ikasitako edukiak errepasatu eta birlantzea. -Inbentario ekologikoen erabilera: burutzen diren ikaskuntzen orokortzea errazteko balioko digu. Bizitzarako trebetasunak eta azpitrebetasunak ezarri eta landuko dira. Trebetasuna landuko den testuingurua zehaztuko da -Ikusmenezko mota desberdinetako laguntzak eman (marrazkiak,argazkiak, keinuak…).Hauek iharduerak egiteko eta bideratzeko lagungarriak izango dira. -Ahozko laguntzak zeregin bat burutu aurretik eta bitartean ikasleari jarraibideak ematea inplikatzen du, egin behar duena uler dezan eta ekintzen 17
  18. 18. arautzaile izan dadin. -Matematika eta idatzizko hizkuntza era funtzionalean landuko dugu. Bere bizitzan erabilgarriak izango zaizkion edukiak aukeratuz eta erabilera oso praktikoa emanez. -Bizitzarako baliagarria izango zaio trebetasuna lantzeko programa aplikatu: Trebetasuna erabaki eta justifikatu (diruaren erabilera dendan), ikasi beharreko Jokabidea guk egin, poliki errepikatu eta eredu desberdinekin jokabide hori azaldu. Ikasi beharreko jokabidea pauso txikitan zatitu, pauso bakoitza guk poliki errepikatu, ikasleari aukera eman berak egiteko eta laguntza eman behar baldin badu, hurrengo pausora ez pasa aurrekoa menperatu harte. -Arreta mantentzeko estrategiak: gure ahozko tonua aldatu, begirada zuzena, baliabide berriak eta motibagarriak, errefortzuak erabili, deskantsuak, ardurak eman.. -Motibaziorako estrategiak: errefortzu positiboa, “economia de fichas” delakoa erabili daiteke,ikaste prozesuan eguneroko egoerak erabili, ekintza motzak, egiten duenaren erabilera adierazi…. -Ahozko hizkuntza garbia eta espezifikoa erabili bere ikas prozesua bideratzeko: Agindu motzak, hizkuntz garbia, lan prozesuan jarraibideak eman.. -Ondo eta gaizki egindakoaren berri eman ikas-irakats prozesuan.  KOORDINAZIOAK Gure ikaslearen jarduera programa erankigorra izateko, ikaslearen inguruan gabiltzan profesional guztien koordinazioa ematen da eta horretarako Koordinazioen denboralizazio ezarritako dago. Alde batetik tutorea eta Pta astean behin biltzen gara. Helburua: -Norbanako Curriculum Egokitzapena diseinatzeko eta egiteko. 18
  19. 19. -Programazioa eta unitate didaktikoak egiteko. -Iharduera motak erabakitzeko,beharrak detektatzeko, eta ikas-irakats prozeeman daitezken moldaketak erabakitzeko. -Lanerako metodologia ezartzeko eta errefortzuak non emango diren erababakitzeko. Kasu honetan gure lana ohiko gelan egitea erabaki da, hala ere Beharrezkoa ikusten denean laguntza gelara joko dugu. Gelatik kanpo Helburu zehatz batzuk eta era pertsonalizatuan lantzeko aukera izango dugu eta bertan material egokitua erabiltzeko aukera ere izango da: irudiak, jolasak, CDak, matematika txokoa …Funtsean garbi daukagu ikaslea tutorearena dela eta esku-hartzea ahal den neurrian gela arruntean emango dela, eta horregatik tutorearen inplikazioa garrantzitsua izango da. Bestalde hilean behin Tutore-Pta eta kontsultorea biltzen gara. Ikaslearen Jarraipena egiteko, zailtasun posibleak aztertzeko, moldaketak erabakitzeko, inklusio prozesuan eskola-komunitatearen inplikazioa maila baloratzeko eta berrikusteko . Eta ondoren Pta eta kontsultorea Berritzeguneko aholkularekin biltzen gara. Kanpoko erakundeekin beharrezkoak diren koordinazio bilerak ere egingo dira. Kasu honetan psikoterapeutarekin bilduko gara, berritzegunearekin….  GURASOEKIN HARREMANAK Oso funtzio garrantzitsua famili-eskola arteko harremana, interbentzioan behar Beharrezkoa izango da eskuhartzeak jarraipena izan dezan. Erabakiak hartzeko garaian, partehartzaile zuzenak izan behar dute, kolaborazioa ezinbestekoa da. Zentzu honetan informazioa trukatzea behar beharrezkoa izango da gure lana egiterakoan, informazio trukatze horretan ikasleak etxean nola funtzionatzen duen jakin ahal izango dugu eta aldi berean gurasoek eskolan nola 19
  20. 20. funtzionatzen duen jakin ahal dute. Beti, denon artean ematen diren gabeziak sahiesteko eta gaitasunak indartzeko. Adb : autonomia, ariketa fisikoa, etxeko lanak, eskola kanpoko ekintzak, etxeko lan ohiturak eta interes guneak….Ikasleak bizi dituen bi erreferenteak berarentzat koherenteak izatea izango da da guzti honen helburu. IV.UNITATE DIDAKTIKOA: KIROLDEGIRA ETA EROSKETAK EGITERA¡ 4.1.UNITATEAREN JUSTIFIKAZIOA Unitate didaktiko bat urteko programazioaren oinarrizko zati bat da. Unitate didaktikoaren bidez ikas-irakats prozesua planifikatzen dugu. Hau aurrera eraman ahal izateko helburu didaktikoak, edukiak, jarduerak eta ebaluaziorako irizpideak zein izango diren zehaztu behar ditugu. Unitatearen atal hauen artean ezinbesteko lotura egon behar du eta planifikazioak koherentea izan behar du. Beste, era batera esanda,unitate didaktikoak gelako lana antolatzeko errekurtso bat da, ikas-irakats prozesuan parte hartzen duten elementu guztiak era koherente baten lotzen dituena. Unitate didaktikoak dira programazioari zentzua ematen diotenak, hauen bidez lantzen Dira edukiak eta hemen zehazten dira aplikatu eta praktikan jarri beharreko elementuak. Garatu behar dudan Unitate honekin matematikaren bidez ikasleak bere inguruan eroso eta autonomoki Mugitzeko eta erabaki egokiak hartzeko, baliabideak eta trebetasunak hartzea da helburu. Prozedura matematikoen aplikapen praktikoak landuko dira, egunerokotasunean erabilgarritasuna bilatzeko asmoarekin. Eduki eta helburu funtzionalei emango zaie lehentasuna. Unitatearen izenburua kiroldegira eta erosketak egitera¡ Izango da.Bertan, diruaren erabilera landuko da, denboraren erabilera, eragiketak,….eduki multzo hauen bitartez, ikasleak inguruan autonomoki mugitzen ikastea izango da helburu. Markatuko diren helburu eta edukiak ikasleak bizitzan topatuko dituen beharren arabera izango dira eduki zehatz batzuk kenduz eta 20
  21. 21. beste batzuk indartuz. Unitate honen bidez landuko diren trebetasunek ikaslearen eguneroko bizitzarekin lotura zuzena izango dute. Honekin batera egokitze-trebetasunetan zailtasunak dituenez, komunitatean mugitzen ikasteko ere baliagarriak izango zaizkio unitate honetan landuko ditugun helburuak eta edukiak. Aukeratu dudan Unitate Didaktikoa garatzeko 3.mailako kurrikulum erreferentea erabili da.Urteko 15 unitateko programaziotik ,7.unitate didaktikoa da:KIROLDEGIRA ETA EROSKETAK EGITERA¡ 4.2.-ARLOKO HELBURU OROKORRAK LOE legearekin arloko helburuak konpetentzia gisa formulatuak dira eta Helburuak ezartzerakoan, garbi adierazi behar da zer lortu nahi dugun ,nola lortu nahi dugun eta zertarako lortu nahi dugun. 175/2007 dekretuan ere bat egiten da helburu hauekin. Helburu hauek edukien eta unitate didaktikoetako ikaskuntza helburuen bidez garatuko dira. Kasu honetan proposatzen diren helburuak eta aldi berean edukiak ikaslearen adin kronologikoari egokitu behar zaizkio, eta hau moldatzen giro desberdinetan aktiboki parte hartzera bultzatu behar dute. Horretarako, bere ikaskuntzek esanguratsuak eta funtzionalak izan behar dute.Gure ikaslearekin lortu nahi ditugun helburu orokorrak hauek dira eta oinarrizko gaitasunei (hauek zenbakien bidez adieraziko dira,aurreratzean aipatuko dira)egindako ekarpena honakoa izango da: 1.-Eguneroko bizitzatik eta matematikatik ateratako problemak ebaztea ; ebazpidea arrazoitu, emaitzak interpretatu eta egoera berrietan aplikatuko dira, gizartean eraginkortasun handiagoz jarduteko.(2.OG,3.OG,4.OG,5.OG,8.OG) 2.-Ezaguera matematikoak erabiltzea eguneroko bizimoduko egoeren eta 21
  22. 22. gertaeren mezuak eta informazioak ulertzeko eta sortzeko. (1.OG,2.OG,3.OG,4.OG,5.OG,7.OG,8.OG) 3.-Natura eta kultura inguruneko forma geometrikoak identifikatzea; horien elementuez, horien arteko loturez eta horietako bakoitzaren ezaugarriez dakiguna erabiltzea errealitatea deskribatzeko.(2.OG,3.OG,4.OG,7.OG,8.OG) 4.-Kalkuluak eta estimazioak (numerikoak, metrikoak....) segurtasunez eta konfiantzaz egitea, egoera bakoitzaren araberako prozedura erabiliz, eguneroko bizitzako egoerak interpretatzeko ( buruzko kalkulua, idatzia,kalkulagailua....) emaitzak sistematikoki berrikusiz. (2.OG,3.OG,4.OG,5.OG,6.OG,8.OG) 5.-Ikasleen adinaren araberako hizkuntza naturalaren eta matematikahizkuntzaren elementuak erabilita (zenbakiak,taulak, irudiak) arrazoitzea argi eta modu koherentean, norberaren pentsamenduak adierazteko eta emaitzak eta ondorioak justifikatzeko eta aurkezteko.(2.,3.,4.,5.,6.,8.,OG) 6.-Informazio eta komunikazio-teknologiak (kalkulagailuak,ordenagailuak eta.) zuzen erabiltzea,kalkuluak egiteko, informazioa bilatzeko, tratatzeko eta batera edo bestera, baita matematika ikasten laguntzeko. (1.,2.,3.,4.,5.,8.OG) 7-Matematika eguneroko bizimoduan duen egitekoa aintzakotzat hartzea, matematika erabiliz gozatzea eta matematikarekin dihardutenen moduak eta jarrerak balioestea. (2.,3.,4.,6.,8.OG) 8.-Matematika gure kulturaren partetzat hartzea ,egungo gizartean duen egiteko kontuan hartuta eta gizartean aztertzen direnak ulertzeko eta balioesteko: kultur-aniztasuna, osasuna, kontsumoa, elkarbizitza.(2.,3.,4.,6.,7.,8.,OG) 22
  23. 23. 4.3.UNITATEKO HELBURUAK UNITATE DIDAKTIKOARI dagozkion helburu didaktikoak dira honako hauek. Ikaslearen ezaugarrietara egokituta daude eta berak dakienetik abiatuta, ezarritako helburuak dira.2.zikloko curriculum erreferentzia duenez, ziklo honetako helburu didaktikoak garatu dira. Ikaskuntza helburuak, haurrak burutuko duen aprendizaiaren kondukta da eta honako ezaugarriak izango lituzke; erangikorra eta operatiboa, behagarria, malgua, beharrizanei moldagarria, funtzionalak ( matematika arloan bizitza errealean aurki ditzakeen egoerak , alderdi soziala sustatzen dituzten helburuak testuinguru ezberdinak ezagutarazteko eta komunitatean mugitze ikasten ahalbideratzen dituztenak, eta azkenik autonomia pertsonala bultzatuko dituzten helburuak) eta ebaluagarriak. 1.-Gaur egungo moneta-sistemako 100 eurorainoko txanponak eta bileteak ezagutzea, euroen eta zentimoen arteko baliokidetasunak egitea benetazko dirua erabiliz, inguru errealetan erabiltzen jakiteko.(1,2,4) 2.-Diru-sistema tartean dagoen problemak ebaztea,eragiketa baten edo biren bidez,estimazioak eginez, eguneroko problemak errealak konpontzen ikasteko.(1,2) 3.-Batuketak,kenketak eta biderketak ebaztea dagozkien algoritmoak erabiliz buruzko kalkuluak eginez, eta estimazioak eginez, eguneroko bizitzan kalkulu egokiak egiteko.(4) 4.-Norberaren bizipenak denboran kokatzea, egutegia erabiliz, eguneroko ekintzen kontrola eramateko.(2,4,5)) 5.-Erloju analogiko eta digital batean orduak irakurtzea,adieraztea eta idaztea, eta neurri unitatetak (orduak,minutuak,segundoak) identifikatzea , erlojuak erabiliz eta manipulatuz, egunerokotasunean denbora kontrolatzeko.(2,4)) 23
  24. 24. 6.-Erloju analogikoak eta digitalak agertzen diren egoerekin erlazionatutako problemak ebaztea, erlojua erabiliz, eragiketa eta estimazioak eginez, denbora erabiltzen jakiteko. (1,2,4) 7.-Luzera-unitateak (km,m,cm) aplikatzea eta erabiltzea, erregela, neurketa-zinta eta metroa erabiliz distantziak eta neurriak kalkulatuz eta estimazioak eginez, inguruan batetik bestera mugitzeko. (2,4) 8.-Espazioaren kontzeptuak (eskerra,eskubia, lerroak, …) ezagutzea eta orientatzeko estrategiak erabiltzea eta aplikatzea, inguruan dauden seinaleak eta testu simpleak interpretatzea eta irakurtzea, inguruan eroso eta auntonomiaz mugitzeko.(2,3) 9.-Ordenagailua eta kalkulagailua ongi erabiltzea eta aplikatzea, kalkuluak ateratzean,problemak ebaztean, prozedura berriak ikasteko eta egunerokotasuan aplikatzen jakiteko.(6) 10.-Matematikako prozedurak lantzerakoan interesa eta lanerako autonomia garatzea, eta ikaskideei errespetatzea testuinguruan autonomiaz mugitzeko eta erabakiak hartzen jakiteko.(7) Oharra: helburu didaktiko bakoitzari jarritako zenbakiak Arloko Helburu orokorrei egiten die erreferentzia( 4.2/ 21-22or.) 4.4.EDUKIAK Etapako eta arloko helburuetan bildutako gaitasunak bultzatzeko bidea dira. Edukiak ahalik eta esanguratsuenak aukeratzen saiatu naiz, ikaslearentzat erabilgarriak izan daitezen , funtzionalenak.Aurretiko ebaluazio egin ondoren haurraren aurrezagutzekin lotzen saiatuko naiz eta beraren garapen mailara egokituz gelakideekin batera hainbat ikasketa dituela ahaztu gabe. Eguneroko bizitzan erabilgarriak izango zaizkion edukiei lehentasuna emango zaie. Zentzu honetan prozedurazko edukie emango zaie lehentasuna,hauek 24
  25. 25. manipulagarriagoak, orokorragoak eta funtzionalak izaten ohi dira:diruaren maneiaketa,bere errrealitateko arazoen ebazpena, neurrien ezagutza….Hauen bidez ikaskuntza beste testuinguru batzuetara orokortzea izango da helburu. Kontuan izanda ikasle hauek horretarako izaten duten zailtasuna, eduki hauek errealitatean emango diren erara lantzen saiatuko gara.Bestalde edukin batzuk lortzeko aurrekusitako denbora aldatzea edo edukin jakin batzuk lantzeko jarraitutako sekuentzia aldatuko da.Edukiak ezarritako helburu didaktikoekin bat datoz (Eduki bakoitzak ondoan daraman zenbakiak dagokion helburu didaktikoari egiten dio erreferentzia.4.3/ 23-24or.) 7.UNITATEA. KIROLDEGIRA ETA EROSKETAK EGITERA¡ EDUKIAK 1.-Legezko erabilerako txanponen eta bileteen ezagupena eta erabilpena,eta baliokidetasunen ezarpena. (1) 2.-Diru kantitateen arteko batuketen,kenketen eta biderketen ebazpena eta estimazioak (2,3) 3.-Erosketekin erlazionatutako problemen ebazpena eta eguneroko bizitzako egoera errealen azterketa eta gelan ladutakoarekin erlazioa.(2) 4.-Biderketaren esanahia eta honen aplikapena eguneroko bizitzan.(3) 5.-Batuketen, kenketen algoritmoen ebazpena eta bi zifrako biderketen algoritmoen ebazpena.(3) 6.-Batuketa eta kenketa lanketarako testuinguru hurbilean ematen diren egoera funtzionalen erabilera.(3) 7.-Erloju analogikoan eta digitalean orduaren ezagutza, eta hauen erabilpena eguneroko bizitzan.(5) 8.-Denboraren neurrien ezagutza, problemen ebazpena, estimazioak eta eguneroko errealitatean aplikapena.(6) 25
  26. 26. 9.-Zenbait magnitude eta neurri-unitatea adierazten dituzten problemen ebazpena eta batuketa,kenketa eta biderketen erabilpena.(7) 10.-Neurketak eguneroko testuinguruetan , tresna eta neurri-unitatea konbentzionalak erabilita.(7) 11.-Neurriekin eta haien magnitudeekin zerikusia duten eguneroko bizitzako zenbakizko testu errazen interpretazioa eta irakurketa.(7) 12.-Ikasleentzat ohikoa den objetu batek espazioan duen kokapena, deskribatzeko, zenbait kodeen erabilpena eta osaketa.(8) 13.-Kalkulagailuen eta ordenagailuaren (eskola 2.0) erabilpena.(9) 14.-Eragiketak; batuketa, kenketa, (burukoarekin eta 3zifra) biderketak bi zifretako bidergaiarekin (3) 15.-Dirua; euroak, zentimoak(1,2) 16.-Denbora neurriak; ordu osoa, ordu erdi, ordu laurden eta minutuak. Egunak,asteak , hilabeteak. Egutegia(3,4) 17.-Erloju analogikoa eta digitala.(5) 18.-Luzeraren neurri –unitateak: km,m,cm (7) 19.-Kokapena espazioan: eskerra,ezkubia, distantziak, biraketak, lerroak, planoak. (8). 20.-Inguruko seinaleak eta testuak; kartelak, irudiak,informazio triptikoak,ordutegiak….(2,8) 21.-Ordenagailua: eskola 2.O programa.Kalkulagailua.(9) 22.-Matematika-edukiak ikasteko eta erabiltzeko, informazioa interpretatzeko eta jakinarazteko eta eguneroko bizitzako problemak ebazteko aldeko jarrera iza 10 23.-Kalkuluak,emaitzak,ebazpen-prozesuak gabi,txukun eta argi aurkezteko interesa. (10) 26
  27. 27. 24.-Lankidetaza aktiboa eta arduratsua izatea, taldean lan egitean.(10) 25.-Bere kabuz modu autonomoan ikasteko gogoa eta aldeko jarrera.(10) 4.5 METODOLOGIA Unitate hau garatzeko eta antolatzeko hainbat irizpide ezarri eta erabaki hartu behar dira. Ikaslek eta irakasleak ikas-irakats prozesuan hartuko duten rola, erabiliko diren baliabideak,jarduera motak, denbora eta espazioaren antolakuntza, taldekatzeak, jardueren zailtasun maila….Antolakuntzaren elementu hauei emandako trataera baldintzatuko dute gelako giroa eta heziketa estiloa. 4.5.1.Oinarri metodologikoak Funtzionaltasun handiagoa duten helburuei eta edukiei lehentasuna emango zaie, eta horreterako oinarri metodologiko egokiak ezarri beharko dira: • Ikaslearen aurrezagupenak kontuan eduki. Haurrak dakienetik abiatu behar gara, eskaintzen dizkiogun edukiak ez dira izan behar ez zailegiak eta ez errazegiak, bestela ez da aprendizaia emango. Haurrak aurretik dakiena eta eduki berrien artean zubiak eraikitzen lagunduko diogu. Zentzu honetan, gure ikaslearen ezaugarriak kontuan izanda hainbat eduki egokitu egin zaizkio eta horretarako bere aurrezagupenak hartu dira kontuan. Horretarako, ikuspegi eraikitzailea hartuko da kontuan; beraiek ezauera eraikitzeko baldintzak sortuz. • Ikaslearen interesak eta motibazioa kontuan izan. Ikaste prozesuan Ikasleak arrakasta bizitzea izango da helburu eta horretarako ikaslearen Interesak kontuan izango dira. Horregatik gertuen duen bere errealitateko erreferentziak emango zaizkio:irteerak, bisitak, behaketa zuzenak, esperientziak... • Metodologia aktiboa suspertu. Gelako giroa indartuz, elkarlana bultzatuz, kooperazioa, ...Materialak ikertzeko, ukitzeko, eta 27
  28. 28. esperimentatzeko ( neurrien tresnak, txanponak ,denda, simulazioak...) egoerak sortu.Aktibitatea eta esperimentazioa bultzatuko da. • Aprendizai esanguratsua eta funtzionala bultzatu eguneroko bizitzan erabiltzeko eta aplikatzeko. Eskolan ikasitakoa bestelako testuinguruetara orokortu ahal izateko, ezagutzak eskola kanpoko errealitatean ematen diren era antzekoan aurkeztea komeniko da. Horretarako eguneroko bizitzako hainbat baliabide ( dirua, erlojua, metroa, kalkulagailua….) eta egoera (dendara joan, kiroldegian,jatetxea…..) aurkeztu daitezke. • Gelaren antolaketa malgua izango da, tarteka talde handian besteetan talde txikian, binaka edo bakarka egingo da lana. Talde heterogeneoak izango dira. Kontestu honetan eta era honetan elkarlana bultzatuko da. Kontestu honetan lan kooperatiboa ere bideratuko da, batak besteari lagunduz ikasketa osoagoa lortuko da eta ikasleen inplikazioa maila ere igokoko. Gure ikasleak dinamika hauetan parte hartzean, errekonizemendua jasoko eta sentituko du eta autoestiman ere eragina izango du. .Nahiz eta ezagupen/adimen maila desberdineko ikasleak egon beraien arteko interakzioek jakintzaren eraiketan garrantzia du. Talde elkarreragileen bidez ere lan egingo da. Ikasleak 4ko taldetan jarriko dira eta gelan bi irakasle egongo dira taldeko lan dinamikak kontrolatzeko eta dinamizatzeko; partea hartzea bultzatzeko, bakoitzak dakiena esateko eta adierazteko , denen artean konponbidea bilatzeko. Era honetan ere talde bakoitzak lan desberdina egin ditzake eta epe bat pasa ondoren lanak trukatu. Era honetara, gure ikaslea integratua sentituko da eta gelako curriculumean parte hartzeko aukera izango du. • Landuko den gaia ikasleari aurretik adierazi eta zertarako ikasi behar duen ere adierazi. Lortu behar duena garbi izateko eta ikasi behar 28
  29. 29. duenaren zentzua izateko. • Ikaslearen parte-hartzea bultzatu: ikaslea onartua dela sentitu behar du eta berak esandakoak ere garrantzia duela sentitu behar du. • Ikaslearen ahalegina ere baloratu, nahiz eta emaitza ez izan hain ona. Zentzu honetan autoestima landu eta arrakasta lortzeko egoerak sortu. • IKT ak erabili: iharduera matematikoak lantzeko baliabide motibagarria da eta ikaslearen interes/atentzio maila indartzen du. 4.5.2.-Lan metodoa eta Irakasle/PTaren arteko elkarrekintza. Gelan bideratuko direnez saio gehienak, bertan egon diren bi irakasleen arteko elkarrekintza garrantzizkoa izango da ikasle guztien garapenerako. Aurrekoan adierazi den moduan, irakasleen arteko koordinazio eta lankidetza beharrezkoa izango da. Printzipioz gela horretan, bi irakasle izango dira (tutorea+PT) eta bien artean gelako dinamika aurrera eramaten saiatuko dira. Gela barruan bi irakasleren funtzioa beteko dute, PTaren erreferentziazko ikaslea Gotzon bada ere hau ez da uneoro ikasle honekin egongo. Ikasle hau tutorearena ere denez biak inplikatuko dira. Ondorioz, bien arteko koordinaketa oso garrantzitsua izango da eta garbi zehaztuko da saio bakoitzean norberak zer paper jokatuko duen. PTaren eta tutorearen arteko elkarrekintza bultzatuko bada ere. Bestalde esan behar da, PTaren funtzioak espezifikoak izango direla: hpb dituen ikasleei laguntzea dagokio, bai banan-banan edo talde txikietan, gela arruntean edo laguntza gelan. Bestalde, aholkulari, Talde multiprofesionalekin batera lan egin beharko hpb ikaslearen curriculum-balorazioa egiteko, tutorearekin eta aholkulariarekin ikasleran CEI a egiten ere lagundu beharko du, materiala prestatu, tutore/familia arteko koordinazio bileretan egon beharko 29
  30. 30. du.Aniztasunari erantzutean sortzen diren keskak ,arazoak….konpontzeko beharrezkoak diren bileretan ere egon behar du,hpb dituzten ikasleen lehentasunak errespetatuz. Honez aparte eta aldi berean,bai irakasleak eta PTak eskuhartze prozesuan laguntzaile eta kudeatzaile papera izan dute eta horretarako ardatz hauek jarraituko dituzte: -Giro ziur eta afektibo eskaini eta haurren behar eta premiak ezagutu. -Pentsatzeko eta sentitzeko moduak errespetatu eta ideien elkartrukatzea bultzatu. -Ikasleak berak erabakiak hartzera bultzatu eta bere interesak kontuan izan. -Lana erraztu pista eta estrategia egokiak eskainiz. -Arrazonamenduaren prozesuan eragiten saiatu. -Lanerako autonomia bultzatu eta aldi bierean aukera eta alternatiba desberdinak eskaini. -HPB dituen ikaslearen integrazioa erraztu eta horretarako neurriak eta lan metodoa egokitu. Adb: edukin batzuk lortzeko aurrekusitako denbora aldatzea eta sekuentzia aldatzea. 4.5.3.Unitate didaktikoaren denboralizazioa. Aurkezten dudan Unitatea ordu beteko 10 saioetan egingo da . Urte osorako progamatzen dudan zazpigarren unitatea izango da eta 2.hirulabetean landuko da (otsailetik aurrera) Astean 4 saioetan landuko da matematikako arloa. Printzipioz 10 saioetan bideratzeko planteamentua egin bada ere, malgutasunez jokatuka da eta ikaslearen erantzunaren arabera unitatearen denboralizazioa egokitu daiteke; saio gehiago jarriz. 4.5.4.Taldekatze motak 30
  31. 31. Unitatea gela barruan garatzen saiatuko gara, naiz eta lau bat saio gelatik kanpo egitea aurreikusten den. Batez ere, hainbat eduki errefortzatzeko, atentzio pertsonalizatua emateko, egunoroko bizitzan ematen diren egoerak lantzeko. Ikasgelaren barruan, antolaketa malguetara joko da,oinarrizko antolaketa printzipioak eta taldeen funtzionamendua errespetatuz eta talde arteko eta talde barruko estrategiak erabiliz, ikasle-talde heterogeneokekin lan egitea sustatzeko. Unitatearen inguruan, informazio bilatzeko, jarduerak egiteko….lan kooperatiboa bultzatuko da. Ikasleari talde hetorogeneoetan lan egiteko aukera emango zaio, bere mailari egotiko gara, taldean lan egieko irizpideak emango zaizkio eta lan prozedura honetan gainean egongo gara. Bi edo hiru saioetan taldetan lan egiteko jarduerak prestatuko dira. Aldi berean aurrerago esan dudan moduan, talde elkarreragileetan ere lan egingo da. Bestalde, berdinkideen arteko laguntzak ere emango dira eta egoera honetan ikaslearen inplikazioa ere bilatuko da, bere aportazioak eginez….Gelan onartua dagoela sentitzeko aukerak ezarri behar ditugu eta aldi berean lan prozedura dinamikoetan parte hartzeko aukerak eman. 4.5.5.Espazioaren eta denboraren antolaketa A.-Espazioa Aniztasunari erantzun nahi izanez gero eta gure kasuan Gotzoni. Ikasgelan modu malguan banatu behar dira espazioak. Interbentzio gehienak gela arruntean burutuko direnez, gela arruntaren antolamendua honakoa izango da: • Gela arrunta: -Egoeraren arabera espazioaren antolaketa malgua izango da, baina kasu Gehienetan ikasleak 4ko taldetan egongo dira kokatuta. -Txoko batean ordenagailua egongo da: CDa, sarea… 31
  32. 32. -Baliabideen txokoa: geometria lantzeko kutxa, erlojua,dirua,abakoak… Gure ikasleak batetik bestera mugitzeko aukera izango du, denbora guztian mahaian ez da egongo, jardueraren arabera lan eremu desberdinetara mugituko da. • Laguntza gelan Lan saio gehienak gela barruan egingo badira ere, laguntza gelan ere lan egingo da . Laguntza gelan eskuhartze zuzena eta pertsonalizatua izango du helburu jakin batzuk lortzeko asmoz eta gelan landu direnak errefortzatzeko edo errekuperatzeko.Laguntza gelan hainbat material eta baliabide egongo dira: ordenagailua Internet Konexioarekin, CDa, liburutegi txokoa, matematika txokoa, mahai jolasak, Irudiak…. B.Denbora antolaketa. Gela arruntean egingo dira printzipioz esku-hartze gehienak 10 saioetatik 6 saio gela arruntean eta beste 4 laguntza gelan. Malgutasunez jokatuko da eta unitatearen garapenaren arabera lan eremuak eta denborak zehatzago finkatuko dira. Unitateak gelako programazioarekin bat egingo du, eta denak honen inguruan arituko dira. Ikaslaren ezaugarriak kontuan izanda, jakina da gelan emango diren lan erritmoak desberdinak izango direla eta gehiago gure ikaslearen kasuan. Hori horrela izanda, lan denborak ez dira denentzako berdinak izango, baina integrazioa bultzatzea denez helburua lan denbora hauek ere antolatu eta egokituko ditugu.Adib: Hasierako jarduera denen artean egingo dute (15min), ondoren banaka Pta bere Ikaslearekin arituko da (gutxi- gora behera 20 min) eta gero talde txikitan 25min.Saio bakoitzean lan denbora malgutasunez antolatuko da, eta ikaslearen lan erritmoa eta denbora errespetatzen saiatuko gara. Aldi berean lan desberdinak egingo dira eta gure ikasleak berari egokitutako jarduerak egingo ditu edo momentu berean antzeko lanak ere egingo dira. 32
  33. 33. Ikaslearen beharretara egokitu beharko gara, bai gelan edo gelatik kanpo. Jardueraren zailtasunaren arabera, bere ezaugarriak direla eta , eta duen egunaren arabera ikaslearen lan erritmoa era batekoa edo bestekoa izango da eta ondorioz guk ere moldaketak egin beharko ditugu. 4.6.IRAKASKUNTZA –IKASKUNTZA JARDUERAK Gure jarduera planean ezarriko diren Jarduerak, ez dira edonolakoak izango. Jarduera motak finkatzerakoan zer lortu nahi dugun eta nola lortu nahi dugun kontuan hartuko da eta bestalde ikaslearen ezaugarriak ere kontuan hartuko dira. Gure ikasleari ahal den erantzun egokia emateko, irakaskuntza-ikaskuntza jardueren ezaugarriak honakoak izango dira: -Bere gaitasun-mailari egokitutako jarduerak planteatuko dira. -Ikaskuntza beste testuinguruetara orokortzen lagunduko dion jarduerak: Adib: inbentario ekologikoa. -Ikaskuntza esanguratsua eta funtzionala zihurtatuko duten jarduerak. -Ikasketa kooperatiboa erraztuko duten jarduerak. Prozedurazko jarduerak. -Ikaskuntza aktiboa erraztuko duen jarduerak.Adib, role-playing delakoa. -Jarduerek sekuentziazio bat izango dute, ikaslearen aurrezagutzetatik abiatuz hauek sekuentziatuko dira. -Errealitateko egoerak sortu eta bertan ematen diren trebetasunak landu eta Entrenatuko dira. Eskuhartzea gela arruntean: hemen jarduerak nolabaiteko laguntzarekin bideratuko ditu baina aldi berean lanerako autonomia bultzatuko da. Jarduerak pauso txikitan banatzen, zailak diren prozesuaren pausoak kentzen, Lan denbora kontrolatzen, soporteak egokitzen, problemak egokitzen….laguntza izango du. 33
  34. 34. Gelatik kanpo: gelatik kanpo egiten diren saioetan, jarduera puntualak eta helburu zehatzak lantzeko egingo dira. Matematikan ezarri diren helburu/ edukiei kutsu funtzionalagoa emango zaie: txanponak manipulatu, denda/erosketak,erlojua, adina, pisua, telefono zenbakiak,kartelak, … Arreta,memoria eta pertzepzioa lantzeko saioak izango dira. Zailegiak egin zaizkion edukiak errefortzatzeko jarduerak ere landuko dira. Irakasleriak gelako premiei erantzun ahal izateko unitate didaktikoan irakaskuntza Ikaskuntza jarduera ugari eta desberdinak asmatu behar ditugu: hasteko jarduerak (aurretiko ezagutzak aktibatzeko, motibaziorakoak….), edukiak garatzeko jarduerak, bukaerako Jarduerak (unitatea ixteko eta ikasi dena ebaluatzeko) ikasle guztiek bertan planteatutako edukiak eskuratzeko eta edukiak eskakizun maila desberdinak kontuan izanda landu ahal izateko. Nik planteatzen dudan unitatean gelako programaziotik abiatuta taldean jarduteko beharrezkoak ditudan egokitzapenak eginez alde batetik eta umearen gaitasunak garatzeko eta dituen premiak konpensatzeko bestetik, azalduko ditut atal honetan. Unitate hau garatzeko 10 saio erabiliko ditut, ordu betekoak eta hauetatik 6 saio gela barruan bideratuko dira gelako dinamikarekin batera, eta beste 4 saio gelatik kanpo. 2.hirulabetean eta otsaileko lehenengo hamabostaldian gutxi-gora behera. Jarduerak; ariketa manipulatiboak, lan koadernoko ariketak, ordenagailuan elkarrizketak, Problemak, marrazkiak,….eta hauek garatzeko baliabide didaktiko desberdinak erabiliko ditut. Jardueren programazioak (saioak) finkatu diren helburu didaktikoak lortzeko eta ezarri diren edukiak garatzeko pentsatuak daude.Aldi berean saio bakoitzean zer oinarrizko gaitasun garatzen diren aipatuko ditut, hauek zenbakien bidez jarriko ditut eta erreferentziak (60or.) 34
  35. 35. 1.SAIOA: otsaileko 1. astea. Astelehena 10:00-11:00 Oinarrizko Gaitasunak: 2 ,3, 4, 8 O.G. Helburu didaktikoa: 1,2,3, Kudeaketa: banaka Baliabideak: txanponak,bileteak Edukiak: Binaka Lan koadernoa, 1,2,3,15,22,23,24,25 Gela barruan • HASTEKO JARDUERAK (aurretiko ezagutzak/motibazioarako ekintzak) 15min. 1.1-Unitatearekin hasteko, hitz egin ikasleekin bizitzan diruak duen agerpen handiari buruz. Galderak eginez :zertarako balio du?, zer arazo sortzen ditu? Gaur egungo txanponak ezagutzen al dituzue? honi buruz, zer pentsatzen, zer irudi….duten adierazi. Gure ikasleak Ere bere iritsia emango du besteekin batera. • GARAPEN JARDUERAK 45min 1.2.-Ptarekin batera gure ikasleak, diruaren inguruan jarduera zehatz batzuk egingo ditu. Besteak bitartean beraie dagozkion jarduerak egingo dituzte, ondoren taldearekin batera (3ko taldeak) problemak ebatziko ditu. Jarduerak: -Euroak eta zentimoak behatuko ditu eta handitik txikira ordenatuko ditu : 100€-50€ 20€-10€-5€-2€-1€-50z-20z-10z-5z-2z-1z -Euroen eta zentimoen arteko baliokidetasunak egin, txanponak eta dirua erabiliz. Euro baten eta zentimoen artekoa; 1€=100z/50z+50z/50z+20z+20z+10z…..Dirua erabili eta papera erabili eragiketak egiteko. -Zentimotan adierazitako kopuruak eurotara bihurtzeko eragiketak, eta alderantzizkoak: 235z=2,35€ .Kalkuluak egin ahal izateko, kopuruak zentimotan eman behar direla azpimarratu eta azken emaitza eurotan eta zentimotan.Adibide desberdinak jarri hauek behin baino gehiagotan egin eta errepikatu: 125z+112z= 237z / 2,37€/2€37z 1.3.-Orain hirunaka jarriko dira, eta taldeka eguneroko bizitzako diruarekin zer ikusi duten problemak egingo dituzte. Bakoitzak bere mailako problema burutuko du, gure ikasleak Ptaren eta berdinkideen laguntza izango du , eta ondoren ikasle bakoitzak problema 35
  36. 36. aurkeztu beharko du eta estabaidatuko dute. Eranskineko fitxa adibidea. 2.SAIOA: otsaileko 1. astea. Asteartea 10:00-11:00 Oinarrizko gaitasunak: 2,3,4,8 O.G Helburu didaktikoak: Kudeaketa: banaka Baliabideak: margoak 3,9,10 Binaka/taldean multzoak egiteko, Edukiak;4,5,13,14,22,23 Gela barruan kalkulagailua 24,25 Lan kodernoa,problemen fitxak • HASTEKO ARIKETAK (aurretiko ezagutzak) 2.1.Denon artean galderak hauek erantzungo dituzte . Maila desberdinetakoak izango dira, gure ikaslea kokatzeko honako galderak egingo zaizkio, ondoren elkarrizketa emango da eta tutoreak eragiketa hauek ematen diren egoerak aurkeztuko ditu. -Zer esan nahi dute + ,- x ikurrak? -Zertarako erabiltzen ditugu batuketak,kenketak eta biderketak? -Zuen eguneroko bizitzan batuketak,kenketak, eta biderketak erabiltzen al dituzue? Zer egoeretan? -25€ baldin baditut, eta Unari 15 € ematen badizkiot, zenbatekin gelditzen naiz? Zer egin duzu? • GARATZEKO ARIKETAK (unitatearen garapena): 2.2. PTak batuketaren eta biderketaren zentzua aurkeztu. Gauzak erabiliz zenbat aldiz eta Gehiagoren kontzeptuak landu. Margoak batu, multzoka jarri (2 margo 4 aldiz=2x4…) Kontaketak egin 2naka, 3naka,4nak eta 2ko eta 4ko taula osatu, 2.3.Ikasleak Ptarekin batera, batuketen eta biderketen 2 zifrako algoritmoak egin;45+67, eta Zifra bat duten biderkagaiarekin algoritmoak landu; 845x24= (biderketen taula edukiko du aurrean) Papera eta kalkulagailua erabiliko du emaitza baieztatzeko. Entrenamentu gixa 36
  37. 37. eta gogoratzeko bakarrik bideratuko dira, aurreko unitateetan landuta dago. 2.4.Taldeka eguneroko bizitzan ematen diren problemak landu. Aurrena tutoreak adibideak jarriko ditu eta ahoz landuko dira. Aldi berean ikasle honi egokitutako egoera erraz bat ere aurkeztuko dio eta ondoren Ptaren laguntzarekin batuketak/biderketa aplikatu behar dituen problemak landuko ditu. Ondoren taldeko partaide bakoitzak egin duenaren berri emango beharko dio, taldeko parteideei. Gure ikasleak ere bere mailan egin duena adierazi behar du. 1. Ikastetxe batek 18 ikasgela ditu eta gela bakoitzean 5 ikasle daude. Zenbat ikasle daude ikastetxean? Ptaren laguntzarekin, problemaren irudikapena egin,marrazki baten problemaren egoera deskribatu 2 Ikasturte hasieran Kontxik ____ cm neurtzen zituen. Ikasturtean zehar hazi egin da eta orain ___ cm neurtzen ditu. Zenbat hazi da Kontxi?. Datuak: 155 cm y 140cm. Osatu eta ebatzi problema. 3. Jantziak egiteko oihal metro batek 40 € balio ditu. 9 metro oihal erosi baditut, zenbat ordainduko dut?. Aukeratu erantzun zuzena: a) 40 + 9 = 55 € b) 40 x 9 = 600 € c) 40 – 9 = 25 € 3.SAIOA: otsaileko 1. astea. Osteguna 11:30-12:30 Oinarrizko Gaitasunak:2,3,4,5,8,O.G Helburu didaktikoa: Kudeaketa:Binaka Baliabideak: erlojua, lan 2,5,6,10 Taldeka koadernoa, ordutegiak.. Edukiak: 7,8,16,17,6,22,23 Gela barruan • HASTEKO ARIKETAK (aurretiko ezagutzak) 3.1. Jarduera garatu baino lehen, dirua eta denboraren artean eguneroko bizitzan eman daitezken egoerak aurkeztu. Honen inguruan hitz egin: CD bat erostea nahi dezute zuen ondoko herriko denda batean, izan ere zuen herrian ez dago musika dendarik. Egoera hau Aurkeztu, eta eman daitezken aldagaiak aztertu: zenbat balio duen, denda noiz irekitzen 37
  38. 38. duten, noiz isten duten, autobusaren ordutegia,geltokia….. Denon artean hitz egin, txandaka. gure Ikasleari taldean hitz egiteko aukera eman: gustoak, dakiena adierazi dezala… eta egoera hau osatzen joan denen artean. • GARATZEKO ARIKETAK (unitatearen garapena): 3.1.Erlojuari buruzko eta denborarekin zer ikusi duten jarduerak egingo ditu Ptaren laguntzarekin.Jarduerak: -Benetazko erloju bat hartuz (handia eta orratzak mugitzeko modukoa); orratz txikiak Orduak markatzeko balio duela adierazi eta ordu puntuak adierazi behar ditu (orratz handiak 12 egon behar duela adierazi). Gero alderantziz guk ordua jarri eta berak ordua esan. Erdiak Markatzeko handiak 6an egon behar duela adierazi eta orratz txikia mugituz orduak aldatzen Dira. Berriro ariketa berdina egin. -Egunean zehar ematen diren irudiak aurkeztu: eskolak sartzeko ordua, bazkaltzeko ordua Eskolatik irtetzeko ordua eta afaria. -Ordu digitalean agertzen diren ordu desberdinak aurkeztu eta manipulatu dezakeen erloju analojikoan adierazi, (30ek erdia adierazten duela gogoratu) . Puntuak eta erdiak.Gogoratu ordu digitalaren egitura: aurreneko zenbakiak orduak eta besteak minutuak. Ondoren adibide gixa, ordu hauek agertzen diren adibideak eman. Autobusaren ordutegia, gela ekarri eta bertan agertzen diren orduak aztertu. 3.2.Talde elkarreragaileak sortuko dira, 4ko taldeak. Bi irakasle gelan, tutorea eta Pta.Taldeen Dinamizatzaileak izando dira. PTa gure ikaslearen taldea dinamizatzen egongo da. -Talde bakoitzari egoera berdina aurkeztuko diegu. Gure kasuan, PTak bere mailari egokitutako egoera aurkeztuko dio. Denen artean erantzun behar dituzte galderak, eta gure ikasleak besteen laguntzarekin eta tarteka Ptaren laguntzarekin bereak erantzun beharko ditu. Problema: Xabierrek gustukoen duen abeslariaren CD bat erosi behar du. 20€ ditu eta 38
  39. 39. 17,50€ balio ditu. Denda arratsaldeko 5etatik 8etara egoten da irekita. Xabier 5:25ean atera da eskolatik, eta dendara iristeko 10min behar ditu. Zen ordutan iritsiko da dendara?Zenbat denbora igaro da denda ireki dutenetik? Zenbat diru itsuliko diote diskoa erostean? Erlojua erabiliko dute, problema ebazteko. Denden ordutegien txartel bat ere bai. 4.SAIOA: otsaileko 1. astea. Ostirala11:30-12:30 Oinarrizko Gaitasuna:1,2,3,4,5,8 O.G Helburu didaktikoa: 4,5,10 Kudeaketa:Gelatik Baliabideak: kiroldegiko triptikoa kanpo-laguntza gelan Edukiak:7,8,13,16,17,22,23 Erloju digitala,egutegiak,kalkul • HASTEKO ARIKETA (aurretiko ezagutzak/motibaziorako) 4.1.Saio honetan Landuko diren jarduerak laguntza gelan bideratuko dira Ptarekin batera. Jarduerak Inbentario ekologikoak (Eranskina 1) direlakoetatik abiatuz planifikatuko dira. Ikasleari adieraziko zaio zer eratako jarduerak egingo diren eta zertarako: bere herrian dagoen kiroldegira joateko eta bertan autonomoki mugitzen ikasteko. Kiroldegi bertara joango gara (orduz kanpo) bertan dagoena aztertzeko,informazioa jasotzeko eta bertan agertzen diren txartelak, kartelak….gelara ekarriko ditugu. Laguntza gelan informazioa aztertu eta honi buruz hitz egingo dugu. • GARATZEKO ARIKETAK (unitatearen garapena): 4.2.-Inbentario ekologikoaren , lehenengo azpi-ingurunean (sarrera nagusia, aldagelak) 1.jarduerako trebetasunak garatzeko, jarduerak landuko ditu. Sarrera nagusian ondoko Horma irudian dagoen informazioa aztertu eta landuko da; triptikoan kiroldegiko ordutegia Egutegia, telefonoak , web orrialdea…agertzen dira. Honetaz oinarrituz eta erabiliz ordu digitala eta egutegia lantzen hasiko gara. 4.3.Kiroldegiaren egutegia hartuko da eredu moduan eta bertan agertzen diren elementuak aztertuko dira eta bestelako egutegi normalakin konparatuko da.  Urteko hilabeteak; egutegian seinaluko ditu eta esango ditu.Hauek egutegian 39
  40. 40. non dauden kokatuta adierazi behar du; urtarrila hasieran,abenduan bukaeran…Honekin batera eskolako egutegiarekin konparatu: kurtsoaren hasiera, gabonak, aste santuak, udara. Kiroldegian zer hilabetetan egiten duten lan ikusi (berdez) , jai egunak (gorriz). Bere eskolako egutegiarekin konparatu.Biak parean eduki eta lan eta jai egunak berdinak diren aztertu eta konparatu.  Hilabeteko asteak aztertu. Asteak zenbat egun ditu? Egutegian seinalatu eta ikusi ze egunetan egiten duten lan eta bere egutegiarekin konparatu.  Asteko egunak bere ekintzekin erlazionatu behar ditu. Astelehenean: eskola, futbola,…..Larunbata; eskola ez ,etxean…. 4.4.Kiroldegiko ordutegia aztertu(triptikoa): astelehenetik-ostiralera goizez 7:00-13:00 , arratsaldez 16:00-22:00, larunbatak: goizez 9:00-14:00, arratsaldez 16:00-21:00, igandean 9:00-13:00.  Ordutegi hauek(digitalean daude) erreferentzi hartuta; goiza eta arratsaldea desberdinduko dugu, irudiak erabiliz,…Eguardia baino lehen eta gerora ematen diren orduak identifikatu,interpretatu eta ongi adierazi.Adib: 14:00 arratsaldeko ordubiak ( 14ri 12 kenduz bi ateratzen da) . Pauta hau eman.  Egun desberdinetan irekita dagoen ordu kopurua kalkulatu. Bera ordu hoietan non egoten den aztertu. Eguneko ekintza bakoitzari ordu bat jarri, irudiak erabiliz. Galderak egin: zer ordutan joan zaitezke kiroldegira? Noiz ezin duzu joan? Zergatik? 40
  41. 41. 5.SAIOA: otsaileko 2. astea. Astelehena 10:00-11:00 Oinarrizko gaitasunak:1,2,3,4,5,8 O.G Hel didaktikoak:7,9,10 Kudeaketa:Gela Baliabideak:metroa, zinta metrikoa, Edukiak: 9,10,13,21,23 barruan.Binaka,bana Erregela, lan koadernoa, ordenadorea. • HASTEKO ARIKETA (aurretiko ezagutzak/motibaziorako) 5.1.Taldean Pta gela barruan dela. Tutoreak distantziari eta luzerai buruzko jarduerak bideratuko ditu, baina aurretik ikasleek honen inguruan duten aurrezagutzak aktibatzeko galderak egingo ditu, aurrena talde bakoitzak honen inguruan hausnarketa egingo du eta denen artean hitz egingo da. Gure ikaslearen aportazioak taldean entzungo dira, eta Pta talde hau dinamizatzen arituko da. Galderak: nola ikusten duzu txori bat zure eskuan, gertu dagoenean edo urruti dagoenean? Zure etxera oinez joaten al zara? Urruti al dago? Zer da luzeago 4 pisuko etxea ala gure gela? Arkatza neurtzeko zer erabiliko dugu? Erregela hala zinta metrikoa? Zure etxetik eskolara dagoen distantzia zer neurri-unitatearekin Neurtzen da, metroa ala kilometroa? • GARATZEKO ARIKETAK (unitatearen garapena): 5.2. Ptarekin batera, neurri-unitateak aztertuko dituzte eta errealitatean duten aplikazioak Ikusiko dute, gelan binaka egongo dira, tartera berdinkideen laguntza erabili: -Zentimetroa/metroaren zentzua ulertzeko, motza eta luzearekin erlazioak egingo ditu. Gelan dauen gauz luzeak eta motzak esan ditzala, erregela/zinta metrikoa/mertroa erabili gauzak (mahaia, arkatza, arbela,borragoma, beraren luzera….). neurtzeko eta orri batean elementu hauen neurriak apuntatu. Zutabe batean gauz motzak eta bestean luzeak. -Pauso bat metro bat dela adieraziz, gelaren Zabalera eta luzera neurtu. -Zinta metrikoa erabiliz gelako ikasleen batzuen altuera neurtu eta orrian apuntatu. -Estimazioak egin; zerk neurtzen du gehiago mahaiko luzerak hala arbeleko luzerak? Zer neurtzen du gehiago gelako luzerak hala gelako armairuko altuerak? Ondoren baieztatu Neurketak eginez. 41
  42. 42. -Kilometroaren zentzua, metroareki alderatu. Km=1000m direla adierazi. Zer neurtzeko erabil Tzen den adierazi. Adibideak eman, bi neurrien arteko desberdintasunak baieztatu eta konparazioak egin. Eskolako patioaren luzerak 2OOm eta eskolatik etxera 5km. -Lan koadernoan : metro kilometro neurri aldaketak egin. Kilometrotik metrora: 2km=2000m. Irudien soportea erabili, eta neurri hauek azaltzen diren adibideak erakutsi: mapak, .. 5.3.-Gelako guztiek bere ordenadorea hartuko dute (eskola 2.O) eta neurriaren inguruan Jarduera bat egingo dute.Ptaren laguntza izango du. -Gure ikasleak aurreko jardueran jasotako neurketak,ordenadorean idatziko ditu.Taula baten antoluko ditu. Word programa erabiliz. Hiru zailkapen( 3 zutabe) egingo ditu, zentimetroaren neurri –unitatea erabili diren gauzen neurketak (motzak-luzeak), eta metroaren neurri-unitatea erabili den distantzien neurketa. 6.SAIOA: otsaileko 2. astea. Asteartea 10:00-11:00 Oinarrizko gaitasunak:1,2,3,4,5,8 O.G Hel. didak: 3,5,6,9,10 Kudeaketa: gela barruan Baliabideak: ordenado Edukiak:7,8,16,17,21,23,24 Taldeka eta banaka l.koadernona, erlojua. • HASTEKO ARIKETA (aurretiko ezagutzak/motibaziorako) 6.1.Denbora zertarako balio duten galdetuko diegu. Erosketak egitera inoiz Gurasoekin joan al diren galdetu. Nora joan dira? Non jartzen dute ordutegia?Kiroldegiko ordutegia zein da? Joaten al zarete? Nongo ordutegia ezagutzen dituzue? Adibideak jarri. Honen inguruan estabaidatu eta iritsiak jaso. Gure ikasleak ere bere iritsia emango du, eta Galdera zuzenak egingo zaizkio. Ordutegiak ekartzeko esango zaie…eta hauek aztertuko dira.Kiroldegikoa, denetakoak, eskolako, udaletxekoa…. • GARATZEKO ARIKETAK (unitatearen garapena) 6.2.Ordu digitala landuko du. PTarekin batera. Dendetako, kiroldegiko, eskolako….ordutegi 42
  43. 43. Desberdinak erabiliz, landuko du. -Ordu puntuetatik ordu erdira landuko da eta orduek hartzen duten zenbakia goizean edo Arratsaldean. Azalpena emango zaio: egunak 24 ordu dituela, eguzkia atera eta izkutatzen den arte 24 ordu pasatzen dira .Horretarako irudi bat erabili. 12 tik aurrerako orduei 12 Kenduz ateratzen den ordua kalkulatu eta eguardiaren aurretik edo ondoren dagoen adieraziz. 15:30 adierazteko: 12tik pasa da arratsaldea, 15ri 12 kendu =hiru, Orduan arratsaldeko 3 eta erdiak. Adibide desberdinak landu eta entrenatu, orri batean eta lan koadernoan. -Idatzi arbelean ordu bat formatu digitalean. Lehenik eta behin, eguerdian aurreko edo ondorengo ordua den esateko eskatu eta, ondoren, zer ordu den adierazteko. -Ordenagailuan, ordu digitala lantzeko jarduerak egin. Interneten, zerbitzu desberdinen Ordutegiak aurkitu beharko ditu eta hauen orduak adierazi. Noiz irekitzen duten eta Noiz izten duten. Eta aldi berean irekita dagoen denbora ere kalkulatu. Eskola 2.O programaren ordegailu pertsonalizatua erabiliko du. www.miclase.com “el tiempo en el reloj” • BUKAERAKO JARDUERA: 6.3.-Etxetik ekarritako zerbitzuen ordutegi desberdinak aztertu eta koadernoan dagozkien Orduak idatzi behar du. Jarduera hau bakarrik egingo du. Batzutan laguntza eskaini daiteke, Noraino ikasi duen jakiteko balioko digu. 43
  44. 44. 7./8.SAIOA: otsaileko 2. astea. Osteguna/ostirala 11:30-12.30 Oinarrizko Gaitasunak:1,2,3,4,5,6,8 O.G Hel.daktikoak:1,2,3,9,10 Kudeake: Gelatik Baliabideak: triptikoak, Edukiak: 1,2,3,6,12,13,15,22, kanpo kalkulagailua, dirua.. 23,21 • HASTEKO ARIKETA (aurretiko ezagutzak/motibaziorako) 7.1.Kiroldegian mugitzeko eta bertako informazioa ulertzeko egoerak landuko dira. Hasi aurretik ikaslearekin kiroldegiari buruz hitz egingo dugu. Inbentario ekologikoan agertzen diren Trebetasunak (1.azpi-inguruneari dagozkion 2. jarduera) aurkeztuko zaizkio. Baina aurretik galderen bidez, egoera honetan kokatzen saiatuko da eta bere aurrezagutzak ezagutuko ditugu. Kiroldegiko sarreran dagoen mostradorean nor dago? Zer nolako informazioa emango ditu? Zer informazio egoten da begi bistan? Kiroldegiko sarreran planorik ba al dago ?.... Galderak hauek eginez, haurrak dakiena konprobatuko dugu. Ondoren falta zaion informazioa guk osatuko dugu eta kiroldegitik ekarritako informazioa aztertu eta landuko dugu. Bestalde ikasleak kiroldegian zer egiteko asmoa duen aztertu eta erabakiko da. Astean zenbat egunetan joango zara? Zer kiroletan apuntatuko zara?.... • GARATZEKO ARIKETAK (unitatearen garapena). 7.2.Rol playn eginez eman behar diren trebretasunak lantzen hasiko gara (2.jarduera) -Mostradorera joan, informazioa eskatzea eta hau ulertzea eta erabiltzea,zalantzak galdetzea: rol-playn eginez, landu behar ditugu trebetasunen simulazioa egingo dugu. Pta mostradorean dagoen pertsona izango da. Aurretik Ptak nola egin behar duen adieraziko dio, eredua eta zekuntzia bat aurkeztuko dio .Ondoren berak egingo du: Kaixo egun on,kiroldegian apuntatzea nahiko nuke eta informazioa behar dut. Zer kirol egin ditzazket?zenbat balio du? Txartela nola ateratzen da, eta zenbat balio du? Non dauden kirol guneak? 7.3.Ondoren kiroldegitik jasotako informazioa aztertzen eta lantzen hasiko gara. -Triptikoan prezioei dagozkien arloa landuko da; urteko abonoa, eguneko sarrera,hirulabe- 44
  45. 45. Ko abonoa, eta kirol desberdinetako prezio. Agertzen diren prezio eta aukera desberdinak Irakurri eta aztertuko ditu eta berak hartu duen erabakiaren arabera zer komeni zaion Erabaki beharko du. -Astean bost egunetan joan da, piszinara eta frontoi txikian, eta adimen urriko pertsonentza ko kirol jarduerak egin nahi ditu. Merkeago zer ateratzen zaion jakiteko kalkuluak egin behar ditu. -Hurrengo egoerak bideratzeko, diruaren erabileran entrenatuko da, Ordenadorean agertzen Diren jarduera batzuen bidez : www.miclase.com/monedas “ cobra y devuelve el cambio” “Mi tienda amiga” programak erabiliz -Bere erabileraren prezioak kalkulatu behar ditu. Horretarako honako egoera hau aurkezten zaio: Piszinara edo frontoi txikira astean 3 aldiz sartzeko ez baduzu urteko bonorik ateratzen (-18 urtekoa 96€) eta abonu gabeko sarrera ordaindu ezkero eguneko sarrera 4€ da.Zenbat ordaindu beharko duzu astean? Eta hilabetean?Eta urtean? Zer ateratzen zaizu merkeago urte bukaeran, urteko bonoa ateratzea edo eguneko sarrera ordaintzea? Kalkulatu eta ondorioak atera . -Astean bi aldiz adimen urriko pentsonentzako kirol jardueretan apuntatzea nahi du. Abonoa ez atera ezkero hilean 25 € eta bestela 15€ ordaindu behar du. Kalkulatu behar du hilean zenbat orduaindu behar duen, 3 eguneko piszina (4€/egun) gehi jardueren 25 €. Eta urtean? Eragiketak paperean eta kalkulagailuaren bidez egingo dira. Ondorioak ateratzen lagunduko zaio. 9.SAIOA: otsaileko 2. astea. Astelehena 10:00-11:00 Oinarrizko gaitasunak: 2,3,4,5,6,7,8 O.G Hel didaktikoak: 7,8,9 Kudeaketa: gelatik kanpo Baliabideak :planoa,triptik Edukiak: 10,11,12,13,19,22,23 • HASTEKO ARIKETA (aurretiko ezagutzak/motibaziorako) 45
  46. 46. 8.1.- Lehenengo azpi-inguruneko 3.jarduera eta bigarren azpi-inguruneko hiru jardurerak eta trebetasunak garatuko dira. Horretarako berriro,ikaslearen aurrezagutzak ezagutu/aktibatuko ditugu eta zer landuko dugun adieraziko diogu. Hainbat galdereren bidez eta materialen bidez (kiroldegiko planoa, kartelak, piszinaren neurria…) inguruan kokatuko gara: sarreratik piszinara joaten ba al dakizu? Eskailerak igo behar al dira? Seinaleak ba al daude? Zer eratakoak? Zenbat neurtzen du piszinak? Planorik ba al dago? Era berean Kiroldegiko planoa aztertuko dugu, …… • GARATZEKO JARDUERAK 8.2.Kiroldegian mugitzeko behar diren trebetasunak garatzeko eta barneratzeko, jarduera/helburu batzuk landuko dira: aldagelak aurkitzea, aldagelak eta kirol guneak Aurkitzea, piszina aurkitzea eta piszinan sartzea eta igeri egitea. 8.3. Aldagelak aurkitzea ,kirol guneak..(3.,1.,2.,jarduerak): aurretik edozein inguruetan mugitzeko behar diren estrategiak landuko dira eta gero kiroldegiko planoan aplikatuko ditu. -Ezker-eskubiko,aurrera-atzera, goian-behean konzeptuak landuko ditu: -Bere eskuak orri baten marraztuko ditu. Eskubia eta ezkerra, eta beraien arteko desberdintasunak ikusi. -Galderen bidez bere lateralitatea landu: zein da zure eskubiko eskua? Eta ezkerreko eskua? Eta ezkubiko hanka? Zure ezkerreko eskua zure eskubiko begian jarri….. -Ikaslea zutik dagoela aginduak eman, gelako espazioan toki batetik bestera joan behar du. Aginduak: aurrera-eskubira-aurrera-ezkerrera-aurrera-eskubira- aurrera…. -Ariketa berdina orri batean egin behar du, dordokak helmugara iristeko egin beharreko aginduak eman eta hauek aplikatu. -Kiroldegiko planoa hartuko du eta kirol gune bakoitzera iristeko ibilbidea aztertuko da. Sarreratik piszinara joateko: eskubira –aurrera (aldagelak) –aldageletan eskubira- atea Ireki eskailerak igo eta piszinak. Planoan markatzen diren ibilbideak, gelan egingo dira. 46
  47. 47. Simulazioa egingo da. Goian –behean, aurrera-atzera, ezkerra-eskubia….kontzeptuak Landuko dira. Horretarako eskolako planoa erabiliko da, eta honekin batera eskolan mugituko da. -Kiroldegian dauden seinaleak aztertuko ditu. Gezian norabidea.Horretarako eskolan dauden seinaleak identifikatuko ditugu eta hauei jarraituz eskolan mugituko gara. Kiroldegian dauden berdinak dira. 8.4.Piszinara sartzea eta igeri egitea (3.jarduera): bertan dauden arauak eta distantziak aztertuko dira. -Piszina sarrerako arauak irakurri behar ditu eta ulertzen lagundu. -Piszinaren neurriak aurkeztuko zaizkio eta bertan egin dezakeen distantzia kalkulatuko du. Piszinak 25m ditu (pauso bakoitza metro bat) , berak saio bakoitzean 20 buelta egingo ditu, zenbat metro egingo ditu? Egoera hau planteatuko zaio. Asko den ala gutxi den aztertuko da. 10.SAIOA: otsaileko 3. astea. Asteartea 10:00-11:00 Oinarrizko gaitasunak:2,3,4,5,6,8 O.G Helb. Didakt: 1,2,3,9,10 Kudeaketa: taldeka/ banaka/bikoteka Gela Edukiak:1,2,3,4,5,14,15,21 Barruan Baliabideak: fitxak, kalkulagailua, dirua,ordenagailua… 22,23,24,25 • HASTEKO ARIKETA (aurretiko ezagutzak/motibaziorako) 9.1.Saio honetako jardueran diruaren erabilera landu da. Horretarako eguneroko egoera bat hartuko da; erosketak dendetan. Lauko taldetan, honen inguruan hitz egingo dute eta Horretarako aurretik ekarritako produktoen katalogoak aztertuko dituzte: janarienak, produktu elektrokoenak, erropenak, eskolako materialenak…Prezioak konparatu, aztertu, deskontuak…. Gure ikasleak bere mailan, duen katalogoa aztertuko du Ptaren laguntzaRekin .Ondoren denon artean hauei buruz hitz egingo da: zein dira produktu garestienak? 47
  48. 48. Zergatik uste duzue? Zertan gasatzen da diru gehiago astean? Zein dira lehen premiazko Produktoak? GARATZEKO JARDUERAK 9.2.-Ikasleak Ptarekin batera diruarekin zer ikusi duen ariketak egingo ditu.Aurrena Eskola 2.O programaren ordenagailua erabiliko da eta gero paperean. Beste ikasleek ere berdina. -Euroaren-zentimoen arteko baliokidetasunak kalkulu desberdinak egingo ditu.Adb. gixa fitxa 9.1 eta www.profes.net primara/propuesta didactica / monedas. -Diruen kontaketa egin du. Euro eta zentimo kopuru desberdinak eman eta zenbat diru duen kalkulatu. Eurotan adierazi behar du kopuru totala . www.miclase.com “cobra y devuelve el cambio” , “mi tienda amiga”… 9.3- Ikasleak 4ko taldetan, besteak gaiaren inguruen problemak ebazten egongo direnez,gure ikasleak bertan lan egiteko egokitutako problemak egingo ditu.Ptaren eta Besteen laguntza izango du. -Erosketak egiterakoan kalkulu desberdinak egin behar ditu.Datuak irudien bidez agertuko zaizkio eta kalkulu desberdinak egingo ditu. Dirua erabili behar baldin bada, eragiketen zentzua gogoratu (diru kopurua dauka eta besteari zerbait eman ezkero, zer gertatzen da?... -Problema egin ondoren. Taldean aurkeztu behar du eta egin duena esplikatu. • BUKAERAKO JARDUERA ( IKASITAKOA EBALUATZEKO) 9.4.-Bukatzeko eta jakiteko zer ikasi duen eta nola moldatzen den aurretik landutako problema berdina egiterakoan. Bakarrik egin beharko du, antzeko problema bat (fitxa 9.1.) OHARRA: -Jarduerak bideratzeko kalkulatu diren saio kopuruak malgutasunez ezarrriko dira. Ikaslearen erritmora egokituko gara.Egin dudan planteamentua gutxi gora 48
  49. 49. beherakoa da,beharbada planteatu diren hainbat jarduera aurrera eramateko saio gehiago beharko dira. - Saio bakoitzean agertzen diren jarduerak, zenbakien bidez adierazita dauden helburu didaktikoak (4.3 / 23-24orrialdea) lortzeko dira eta edukiak (4.4./24-26 or.) Garatzeko dira.Aldi berean saio horretan landu diren jardueren bidez ere oinarrizko gaitasunak garatu dira. 4.7.MATERIALA ETA BALIABIDE DIDAKTIKOAK Prestatu dudan unitatea burutzeko behar ditudan baliabideak aukeratzeko honako oinarri pedagogikoetan oinarritu naiz: malgua izate, moldagarria, manipulagarria eta haurrak dituen nekaldiak konpentsatzeko ordezgarriak izateko.Haurrak dituen ezaurgarri psikologikoak kontuan izanda, materialak pertzeptzioa sustatzen duena, jolasteko eta manipulatzeko aukera ematen duena eta autonomia bultzatzen duena. Matematikan garatu behar ditugun edukiak lantzeko, material oso funtzionala aukeratzen saiatu naiz, eguneroko bizitzan topa dezakeena. -Denboraren antolatzeko: egutegia, agenda, erlojua digitala eta analogikoa.. -Magnitudeak lantzeko: metroa, zinta metrikoa, erregela… -Dirua lantzeko: dirua eta txanponak… -Informazioa aztertzeko: txartelak, kartelak, triptikoak, katologoak, prezioen zerrendak… -Espazioan trebetasunak hartzeko tresnak; planoak, mapak… -Informazioa tratatzeko tresnak: kalkulagailua eta ordenadorea… Ikasgelan jarduera ugari burutzeko, espazio eta denbora beste era batean antolatzeaz gain, baliabide ugari erabili beharko ditugu nahita nahi ez. Zenbait kasutan material arruntak moldatu beharko ditugu eta ikaslearen hezkuntza premien araberako materialak sortu: -Material moldatua: zenbakiak lantzeko txartelak (zenbakia zifraz eta idatziz), 49
  50. 50. Buruketa fitxa moldatuak; marrazkiak, pausoak, azpimarratuak… eta buruketak egiteko plantilak, eragiketen fitxak, finkatzeko eta zabaltzeko fitxak….. -IKT baliabideak: gela arruntean eta laguntza gelan ordenagailua izango du. Bertan, multimedian bidez matematika arloa lantzeko,interneta,klik programa, Problemak ebazten programa,web orrialdeak…..Aldi berean Eskola 2.0 proiektuan ere parte hartuko du. 3.zikloan ezarri den programa honetan ikasle bakoitzak bere ordenagailua izango du eta bertan matematikari dagozkion jarduerak egin ahal izango ditu. Zentzu honetan 175/2007 dekretuak duen moduan lehen hezkuntzan IKTak arlo guztietan landuko direla oinarrizko gaitasunak lortzeko. 4.8.IRAKASLEON PAPERA ETA ESKUHARTZEA. 4.8.1.-Orokorrean Gure ikaslearekin planteatutako unitatea garatzeko eta ikasleari proposatzen zaizkion ikaskuntzetan arrakasta izateko, gure (tutorea, Pta….) eskuhartzea orrokorrean honako printzipio hauetan oinarritu da : -Ikaslearen gaitasun –mailari egokitutako jarduerak planteatu dira. -Eguneroko erabilgarriak izango zaizkion ikaskuntzak planteatu dira.Bere aurrezagutzetatik abiatu gara eta ezagutza funtzionala eta esanguratsua bilatu da. -Behar duen laguntza emango zaio, bere ikaskuntza-estiloaren arabera, ikasleak jarduera jakin bat burutu dezan edo planteatzen zaion egoera bat ebaz dezan. -Laguntza arian-arian baztertu egingo dira, ikasleak zeregina ahalik eta modu independienteenean eta behar dituen gutxienexko laguntzekin burutu dezan. -Gure eskuhartzean malgutasunez aritu gara. Ikasle guztiek, ez dute abstrakzio/ezagutza maila bera jaso behar denbora zehatz batean, bakoitza bere erritmoan ikasiko du eta egoera horretara moldatuko gara. 50
  51. 51. -Ahal den neurrian lan kooperatiboa, elkarreragilea eta bateratua bultzatuko da. Gelan ez dira bi curriculum paralelo eramango. Gelan gai baten inguruan ari badira, gure ikasleak ere gai horren inguruan parte hartuko du, baina bestelako maila batean eta intentsitatean. -Guzti hau aurrera emateko, ikasturte hasieran adimen urritasuna duen ikaslearen prezentzia edukiko da kontuan, eta horren arabera ikastetxeak bere planifikazioa moldatu eta egokitu beharko du. 4.8.2.-Erabiliko ditugun estrategi orokorrak. Ikaslearekin lana egiterakoan honak eskuhartze estrategi orokorrak aplikatuko dira: -Landu beharreko edukiak pauso txikietan sekuentziatu, pauso bakoitzarekiko baliabide material ugari (manipulagarriak, ikusmenezkoak….) eskainiko zaizkio. -Ikaskuntza zirkularra: denbora bat pasatu ondoren, bere momentuan ikasitako edukiak errepasatu eta birlantzea. -Inbentario ekologikoen erabilera: burutzen diren ikaskuntzen orokortzea errazteko balioko digu. Bizitzarako trebetasunak eta azpitrebetasunak ezarri eta landuko dira. Trebetasuna landuko den testuingurua zehaztuko da -Ikusmenezko mota desberdinetako laguntzak eman (marrazkiak,argazkiak, keinuak…).Hauek iharduerak egiteko eta bideratzeko lagungarriak izango dira. -Ahozko laguntzak zeregin bat burutu aurretik eta bitartean ikasleari jarraibideak ematea inplikatzen du, egin behar duena uler dezan eta ekintzen arautzaile izan dadin. -Matematika eta idatzizko hizkuntza era funtzionalean landuko dugu. Bere bizitzan erabilgarriak izango zaizkion edukiak aukeratuz eta erabilera oso praktikoa emanez. 51
  52. 52. -Bizitzarako baliagarria izango zaio trebetasuna lantzeko programa aplikatu: Trebetasuna erabaki eta justifikatu (diruaren erabilera dendan), ikasi beharreko jokabidea guk egin, poliki errepikatu eta eredu desberdinekin jokabide hori azaldu. Ikasi beharreko jokabidea pauso txikitan zatitu, pauso bakoitza guk poliki errepikatu, ikasleari aukera eman berak egiteko eta laguntza eman behar baldin badu, hurrengo pausora ez pasa aurrekoa menperatu harte. -Arreta mantentzeko estrategiak: gure ahozko tonua aldatu, begirada zuzena, baliabide berriak eta motibagarriak, errefortzuak erabili, deskantsuak, ardurak eman.. -Eduki bera era desberdinetan erakutsi,adibide desberdinekin, ekintza eta sentsumen desberdinen bitartez, eta jarduera lantzeko erabiliko diren testuinguru desberdinak sartu. Aldi berean jasotako ikaskuntzaren errepikapena, integrazioa eta errekuperazioa ematea komeni da, horrela prozedurak automatizatzen eta monitorizatzen dituzte. -Ikaskuntza eraikitzailearen printzipioak aplikatuko dira. Berak dakienetik abiatuko gara, Dakienaren gainean joango gara eraikitzen ezagutza eta aldi berean Zona de desarrollo proximo delakoaren printzipioak ezarriko dira. Alegia, jardueraren zailtasun maila ikasleak bakarrik egin dezakenetik hurrengo gertuko zailtasun mailan kokatuko da. Berak dakienetik eta laguntzarekin lortu dezakeen bitarte horretan mugituko gara,ikaslearentzat erronka bat izango da ez errezegia eta ez sailegia. -Erakutsi beharreko informazioaren, esperientzien, eta estimuluen aurkezpena era sinple batean eta estrukturatuan emango zaio, errazago prozesatzeko eta integratzeko. -Motibaziorako estrategiak: errefortzu positiboa, “economia de fichas” delakoa erabili daiteke,ikaste prozesuan eguneroko egoerak erabili, ekintza motzak, egiten duenaren erabilera adierazi…. -Ahozko hizkuntza garbia eta espezifikoa erabili bere ikas prozesua bidera- 52
  53. 53. tzeko: Agindu motzak, hizkuntz garbia, lan prozesuan jarraibideak eman.. -Ondo eta gaizki egindakoaren berri eman ikas-irakats prozesuan. 4.8.3.-Nire eskuhartzea Unitatean planteatu diren jarduerak lantzeko, nire eskuhartzea bi eremutan burutuko da Gela barruan eta gelatik kanpo. Bi eremuetan erabiliko ditudan estrategi espezifikoak, gure ikasleari egoki erantzuteko pentsatuak dira. Hainbat jarduera bideratzeko erabiliko diren estrategi batzuen adibideak emango ditut, -Ahozko laguntza zeregin bat burutu aurretik eta bitartean, landu beharreko edukiak pauso txikietan sekuntziatu eta ikusmenezko laguntza erabili: problemak ebazterakoan. Hasieran ahoz esango zaio problema burutzeko jarraitu behar dituen pausoak: 1.Problema osoa behin irakurri 2. Bigarrengo irakurketan datuak identifikatu/azpimarratu (zer dakigu) eta galdera azpimarratu (zer jakin behar dugu) 3.-Problema irudikatu marrazki baten bidez 4.-Datuak jarri 5.-Pentsatu eta galdetu 6.- Eragiketa erabaki eta egin Ondoren pauso hauek aplikatzen hasiko da, prozesuan gure ahozko iradokizunak jasoko ditu, konfunditzen bada berari galdetuko diogu ondo dagoen, konfliktoan jarriko dugu eta bere erantzuna jaso ondoren eredu egokia emango zaio. Azkenik , dena egiten denean berriro atzera bueltatuko gara.ikaskuntza zirkularra aplikatuko da. Denbora pasa ondoren, egindako errepasatu eta behar bada berlandu. -Erakutsi beharreko informazioaren, esperientzien, eta estimuluen aurkezpena era simple batean eta estrukturatuan emango zaio, errazago prozesatzeko eta integratzeko. Bere bizitzan erabilgarriak izango zaizkio tresnak, materiala…. Gelatik kanpo, kiroldegiko triptikoak,planoa ….aurkeztuko zaio. Bertako informazioa ikutu, ikusiko du. Bertan agertzen diren ordutegiak antolatuta datoz eta zatika aztertuko ditugu. Aldi berean, benetazko dirua erabiliko da, zailkapenak egingo dira, ……… 53
  54. 54. - Arreta mantentzeko estrategiak: gure ahozko tonua aldatu, begirada zuzena, baliabide berriak eta motibagarriak, errefortzuak erabili, deskantsuak, ardurak eman.. Kiroldegiko informazioa aztertzerakoan eta erabiltzerakoan: ordutegia, egutegia, prezioak ….hauek era erakargarrian aukeztuko dira, benetazkoak eta esperimentatzeko moduan. Egutegia lantzen ari bagara eta arreta galtzen hasten bada, jarduera beste era batera bideratuko dugu: adb:urteak noiz egiten dituen galdetuko diogu eta honi buruz hitz egingo dugu; arreta bereganatzeko galderak, opariak…Jarduerak aldatzen joango gara, denbora gehiegi egon gabe egoera berean. Egutegia era desberdinetan aurkeztuko zaio: egutegi desberdinak ekarri, marrazkiekin, ordegailuan,Agenda….Aukerak hor eduki, atentzioa galtzen hasten bada. Eduki bera era askotara bideratu eta material desberdinarekin. Rol playn erabili, aho tonua aldatuz ,antzerki pixka bat eginez… Era berean errefortzu positiboaren erabilpen sistematikoa egingo da, interbentzio Prozesu guztian, ondo egindakoa,esfortzua…gorapaitu eta errefortzatuko da; ahoz, Ikutuz, sariak erabiliz… -Eduki bera era desberdinetan erakutsi,adibide desberdinekin, ekintza eta zentzumen desberdinen bitartez, eta jarduera lantzeko erabiliko diren testuinguru desberdinak sartu. Aldi berean jasotako ikaskuntzaren errepikapena, integrazioa eta errekuperazioa ematea komeni da, horrela prozedurak automatizatzen eta monitorizatzen dituzte. Ikasleak kiroldegiko prezioak eskuan edukita eta formato errealean edukita.Kiroldegiari eman behar dio erabilera kontuan izanda, bonoa ateratzea komeni zaioan hala ez kalkulatu behar du. Aurkeztu behar zaion problema kalkulatu aurretik, planteamentu berdina egin behar duen egoera desberdinak aurkeztuko zaizkio,egoera errezagotik zailera eta soporte bisualak eta manipulatiboak erabiliko dira. 54
  55. 55. Adb: Dirua erabiliz eta kontatuz,kalkulagailua… zera kalkulatu behar du. - Frontoi txikiko eguneko sarrera 5€,. Asteko bonoa 30€. Noiz ordaintzen duzu gehiago, egunero joan ezkero? - Pin ponean ibiltzeko saio bakoitza 6€, eta aste beteko bonoa 35€.Zer ateratzen zaizu merkeago,astean 3 aldiz joan ezkero? - Zinemara joateko sarrera 5 €, 7 sesioko bonoa 30€, Zer ateratzen zaizu merkeago, 7 egunetan joan ezkero? Horrelako adibide berdintsuak jarriz, beti eragiketa berdinak egin beharko ditu eta prozedura berdinak errepikatuz, hauen kontzientzia hartuko du prozedura monitorizatuz/integratuz. Egoera berdinak errepikatuz, orokortzea errezagoa egingo zaio. Eta landu behar dugun egoera erreala kalkulatzeko eta bideratzeko, aurrekoan egindakoak lagunguko dio. 4.9.EBALUAZIOA 4.9.1.EBALUAZIO TRESNAK ETA PROZEDURAK Ebaluazioa irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren hausnarketa da, beti ere prozesu honetako erabakiak eta egindakoak hobetzeko helburuarekin. Planifikatzen dena berrikusi behar da, aztertu behar da …..egin dena egokia Izan den hala ez baloratzeko. Ikas-irakats prozesu honetan parte hartzen duten aldagai guztiei zuzenduta dago; ikaslea, irakaslea, baliabideak, metodologia,unitateak, egokitzapenak…ebaluaketa. Ebaluazioaren ahaleginak,lorpenak, ohiturak eta jarrerak berrikusteko eta aztertzeko dira eta ez arazoak eta akatsak ikusteko bakarrik. Gure eginkizun nagusia UNITATE hau garatzerakoan informatzea, animatzea eta autoestima indartzea izango da, ikaslearen gaitasunetan ahalik eta konpetentziarik handiena lortzeko asmoz. 55
  56. 56. Ebaluazioan ere ikasleen aniztasuna kontuan izango da eta hemen ere egokitzapenak egingo dira. Ebaluaketak, prozesu etengabea eta integratua izan behar du. Etengabea, ikasIrakats prozesuan uneoro ebaluatzen aritu gara bai gure esku-hartzea eta ikaslearen erantzuna. Honek balio behar digu bere ikas prozesua kontrolatzeko eta Ikaslearen errendimendua hobetzeko. Zentzu honetan ebaluazio funtsezko faktorea izango da gure esku-hartzean, honako arrazoi hauengatik: -Ikasleen aurreko ezagupenei, ikas-prozesuari eta ezaguera antolatzeko moduari informazioa ematen du. -Ikasleak ikaskuntza esanguratsu eta funtzionalei buruzko informazioa eskaintzen du. -Ikasle bakoitzaren heltze-prozesuak, egoera eta erritmoa egokitzen laguntzen du. -Irakasteko eta ikasteko prozesua aztertzen, egokitzen eta hobetzen laguntzen du. Ebaluatzeko modua, ezarritako helburuen eta hezkuntza jarduera definitzen duten irizpide metodologikoen araberakoa da. Hala, metodologia eraikitzailea, globalizatua, pertsonalizatua eta inklusiboa ezinbestekoa da ebaluazio hezigarria, globala eta etengabea egiteko. Ebaluazio prozesuan zer, noiz eta nola ebaluatuko dugun eta zein baliabide erabiliko ditugun zehaztuko dugu eta honako faseak izango dira kontuan: • Hasierako ebaluazioa: esku-hartzearen abiapuntua izango da eta haurrarengan ahalik eta informazio gehien lortzea izango du helburua. Horrela jakin dezakegu ikaslearen jakintza –maila zein den gai horretan, bere aurrezagutzak zein diren unitatea hasi aurretik eta aldi berean ikasteko 56
  57. 57. erabiltzen dituen estrategiak,baliabideak, arrazoitzeko prozesuak, ikas estiloa… Ikaslearen aurrezagutzak ezagutzean eta detektatzean, honek irakaslea orientatuko du eta curriculuma planifikatzeko balioko dio. Bestalde hezkuntza prozesua eragotz dezaketen arazoak edota gabeziak hautemateko balioko du. Ebaluazio fase honetan ere, hpb ko ikaslearen testuinguruaren ezaugarriak re ebaluatuko dira eta hauek haurrarengan izan dezaketen eragina ere aztertuko da.Izan ere, honen arabera bere gabeziak gutxitu edo handitu daitezke. Hasierako jardueren bidez bere aurrezagutzak ezagutuko ditugu eta informazio garrantzitsua jasoko da.Informazio hau, landu behar ditugun helburuei buruzko galderak egingo zaizki: adb: kiroldegia ezagutzen al duzu? Zenbat diru behar da hara sartzeko?.... • Etengabeko ebaluaketa: ebaluazio formatiboa izango da, prozesuan zehar egiten dena. Horrela, egunero ikasleen informazio globala, jarrera, ezagupenak, oinarrizko gaitasuna, bilduko ditugu behaketa orrien bidez. Behaketa orri horietan, ikasleen helburuen eta oinarrizko gaitasunen lorpen maila unitatearen lotuta dauden itemen bidez jasoko da. Ikas-irakats prozesuan ikaslearen premiak, nahiak…aldatzen direnez, gure laguntza pedagogikoa horretara egokitu behar da. Une bakoitzean banan-banan laguntza emateko informazioa jasotzeko du helburu. Oraindik esku hartzeko aukera dagoenean, proposatutako helburuak lortzen ari diren jakitea du xede, helburuok lortzeko bidea aldatzeko. Ebaluazio mota honen bitartez hasiera-hasieratik erregulatu, orientatu eta zuzendu nahi du hezkuntza prozesua. Horretarako, gure ikasleak unitate honetan egin behar dituen jardueren behaketa/interbentzioa egingo da eta esanguratsua den informazioa jasotzen saiatuko naiz. Horrela, prozesuan zehar behar diren ajusteak egiteko modua izango dut. Bestalde, etengabeko ebaluaketa hau bideratzeko bestelako prozedurak ere 57
  58. 58. erabiliko ditut: eguneroko koadernoa, saioan eman diren portaerak eta datu esanguratsuak apuntatzeko erabiliko dut ( lan estiloa, zailtasunak, jarduera bideratzeko laguntza maila...) Ebaluazio tresnak artean: behaketa txantiloiak, erregistro fitxa, ikasleekin elkarrizketa, jarduera zehatzak, grabazioak, aurkezpenak, eguneroko kuadernoa.. froga espezifikoak…ERANSKINAK • Amaierako ebaluaketa:ebaluazioaren aurrez jarrita geneuzkan unitateko helbu- ruak bete diren ala ez ikusi beharko da eta ikasleari eman nahi zen jakintza maila lortu den aztertu beharko da. Horretarako, unitatearen bukaeran bakarrik egiteko jarduera batzuk prestatuko zaizkio. Hemengo emaitzak ez dira erabakiorrak izango eta bere prozesu guztia kontuan izango da balorazio orokorra egiterakoan. Bestalde ikaslearen ebaluazioa egitearekin batera irakaslearen irakaskuntzaren ebaluaketa ere egitea garrantzitsua izango da. Hobekuntza bultzatzeko irakaste prozesua baloratu behar da: Unitate didaktikoa praktika jartzerakoan suertatu diren eragozpenak eta beraien arrazoiak. Hauek gainditzeko proposamenak. Jarduerak motibagarriak izan dira? Erabilitako jarduerak egokiak izan dira? Taldeak nola funtzionatu dute? Egindako egokitzapenak nahikoak izan dira? Zertan izan dituzte zailtasun gehien? 4.9.2.-EBALUAZIO IRIZPIDEAK. 1.-Gaur egungo moneta-sistemako 100 eurorainoko txanponak eta bileteak ezagutzen ditu eta euroen eta zentimoen arteko baliokidetasunak egiten ditu. 2.-Diru-sistema tartean dagoen bat edo bi eragiketako problemak ongi ebazten ditu. 3.-Batuketen, kenketen eta biderketen algoritmoak ongi egiten ditu eta buruzko kalkuluak ere egiten ditu. 58
  59. 59. 4.-Egutegiaren bitartez bere bizipenak denboran ongi kokatzen ditu. 4.1.- Urteko hilabeteak, hilabeteko egunak, eta asteko egunak identifiktzen eta ezagutzen ditu. 5.-Erloju analogikoetan eta digitaletan ordua irakurtzen eta adierazten du. 5.1.-Erloju analogikoetan eta digitaletan adierazitako orduak erlazionatzen ditu. 5.2.Erlojuan analogikoan eta digitalean agertzen diren orduak,minutuak eta segunduak identifikatzen ditu. 6.-Erloju analogikoetan eta digitaletan orduak erabiliz problemak ebazten ditu. 7.-Luzera-unitateak (km,m,cm) egoera errealetan erabiltzen eta identifikatzen ditu. 7.1.-Erregela, zinta-metrikoa eta metroa ongi erabiltzen ditu. 8.-Espazioan agertzen diren norabideak ezagutzen ditu eta ongi erabiltzen ditu. 8.1.Inguruan orietatzeko eta mugitzeko estragiak erabiltzen ditu. 8.2.Inguruan agertzen diren seinale, informazio eta testu sinpleak identikikatzen eta erabiltzen ditu. 9.-Ordenagailua eta kalkulagailua ongi erabiltzen ditu. 10.-Matematikako prozedurak lantzerakoan interesa agertzen du eta gero eta autonomia gehiagorekin aritzen da. 4.10. OINARRIZKO GAITASUNAK Curriculum berriarekin batera datorren aldaketarik esanguratsuenatako bat zera Da, arlo bat garatzen dugunean oinarrizko gaitasunak garatu behar ditugula. Gaitasuna egiten jakitean datza, hau da, ezagutza kontuan du, baina aplikatua. Azken finean egiten jakin behar dute gure ikasleek, ikasten duten hori ez badakite aplikatzen eguneroko bere bizitzan nahiko alferrikakoa izango da ikastea. Oinarrizko gaitasunak ikasle guztiek dituzten ezugarriak errespetatuta, lortu ahal eta behar dituzten ezagutze,prozedurazko eta jarrerazko trebetasunak 59
  60. 60. dira. Gaitasun horiek pertsona guztiek norberaren garapen eta errealizazio, hiritartasun aktibo, gizarteratze eta enplegurako behar dituztenak dira. Zentzu honetan gure arloak (matematika) oinarrizko gaitasunei egiten dion ekarpena jakitea komeni da. Matematikaren bidez nola landuko ditugun oinarrizko gaitasunak , jakin behar dugu. Garatu dudan UNITATE DIDAKTIKOAK oinarrizko gaitasunei egiten dien ekarpena. Unitatearen helburu didaktikoak gaitasunen arabera sailkatuko dira eta edukiei ere erreferentzia egingo die. a) Zientzia -,teknologia-, eta osasun-kulturarako gaitasuna (1.OG) b) Ikasten ikasteko gaitasuna (2.OG) c) Matematikarako gaitasuna (3.OG) d) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna (4.OG) e) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna (5.OG) f) Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna (6.OG) g) Giza eta arte –kulturarako gaitasuna (7.OG) h) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna (8.OG) 1.-HIZKUNTZA KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNA honako helburu eta edukien bidez garatuko da. -Diru-sistema tartean dagoen problemak ebaztea. -Erloju analogikoak eta digitalak agertzen diren egoerekin erlazionatutako problemak Ebaztea eta orduak adieraztea eta idaztea. -Luzera –unitateak bereiztea, erabiltzea eta hauk adieraztea. -Espazioaren konzeptuak ezagutzea eta inguruan dauden seinaleak eta testu simpleak Irakurtzea eta interpretatzea. Edukiak: -Erosketekin erlazionatutako problemen ebazpena eta adierazpena. 60

×