SlideShare a Scribd company logo
1 of 35
Sukaldean handitzen handitzen




            SUKALDEAN HANDITZEN HANDITZEN



1. SARRERA



       Esku artean dugun proiektua 4 urteko haurrei zuzenduta dago eta matematikak
eguneroko bizitzan duen garrantzia eta erabilgarritasuna helaraztea da gure nahia. Haurrek
berriarekiko duten interesa eta xurgatzeko gaitasuna kontuan hartuta, proiektu berritzailea,
praktikoa eta interesgarria diseinatu dugu.

       Haurraren ekintzaren manifestazio nagusia jolasa da eta denbora eta espazio handia
hartzen du beraien egunerokotasunean. Jolasean gorpuzten da haurren ikaskuntza prozesua
eta berorren bidez lortzen dute garapen kognitibo-emozional-motorea. Esandakoa kontuan
hartuz, azalpenezko diskurtsoak planteatu beharrean jolasaren funtzionalitatean eta
esanguratsuenean errotu gara.

       Matematikak sukaldaritzan duen aplikazioan oinarritu gara bereziki, geometria,
zenbakiak, neurriak eta denboraren nozioei erreferentzia eginez. Sukaldean haurrek eskuen
artean erabiliko dituzte material eta kantitate ezberdinak, modu praktikoan jarduerak biziz;
horrek kontzeptuak errazago barneratzea eragingo du.

       Sukaldean egingo dugun praktikak aldez aurreko prestaketa eskatzen du,
hiztegiaren, eta lehenagoko kontzeptuen birpasa eta berriekin kontaktuan jartzea. Aurre
lanketa honetarako hainbat jarduera prestatu ditugu, jolasaren bidez eta modu atseginean
azken ekintza izango den horretarako prestatzeko, hau da, azkenean sukaldean madalenak
prestatzeko.




       Aipatutakoaz gain teknologia berriak integratu ditugu gure proiektuan, betiko
paperezko euskarrietatik gaur egungo digitaletara igaroz. Aurre lanketarako prestatutako

Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II                                 1
Sukaldean handitzen handitzen


jarduera batzuk interneteko webquest orrietan azaldu ditugu, haur guztiei sarearen
potentziala erakutsiz. Eskolan teknologia berrietan trebatzeko aukera ematean haurrak
egungo gizartean hezteaz gain, beraien artean egon daitekeen eten digitala murriztea
bilatzen da.

        Gaitasunak modu dibertigarrian eskuratzen joango dira haurrak, jolasaren eta
esperimentazioaren bidez matematikak landuz; gutxitan gertatzen den bezala sukaldera
pasatuko dira eta amantala jantzita eskolako sukaldari bikainak bihurtuko dira.




2. JUSTIFIKAZIOA



        Proiektu hau planteatzerako orduan haurrek matematikaren munduarekin daukaten
erlazio mugatua eta aurreiritziz betea alde batetara utzi eta beraien errealitatetik eta
eguneroko bizitzatik hurbil dagoenera eraman behar ditugu. Ondorioz, haurrek sukaldean
eta modu dibertigarrian praktikan jarriko dituzte lehenago landutako kontzeptu
matematikoak.

        Euskal Herrian sukaldaritzak berebiziko garrantzia du, mundu osoan ezagunak dira
bertako pintxo eta jakiak. Gainera, egunero etxe guztietan burutzen den lana da
sukaldaritzena, eta normalean haurrekin batera gutxitan burutzen dena. Proiektu honetan
haurren txanda izango da, sukaldeko jaun eta jabe egingo ditugu, beti ere beraien
motibazioaz baliatuz.

        Sukaldean   matematiken     funtzionaltasunaz    ohartzeaz    gain,   matematikaren
beharrizanaz ohartuko dira umeak. Sortuko zaizkien beharrizanak asetzeko, aurre lanketako
jarduerak proposatzen ditugu, jolasez eta irudiz hornituak. Kasu honetan Ikt-en, Ikus-
entzunezko komunikazioen teknologiaren, bidez helduko dira jarduera horietara, horrek
eragiten duen aurrerapausoarekin. Haur hezkuntzatik hasita trebatu nahi ditugu teknologia
berrietan, mundu honetan murgiltzeko behar adina gaitasun landuz.

        Ikaskuntza prozesua aktibotasunean oinarritu nahi izan dugu proiektu honetan,
norbere esperimentazioan eta ikaskuntza autonomoan. Arrazoi honegatik planteatu ditugu
sarearen bidezko jolasak, haurrek beraien kabuz emaitzetara eta soluzioetara heltzeko


Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II                                2
Sukaldean handitzen handitzen


aukera ematen dutenak. Amaierako jardueran errezeta bakarra daukagu, mugatua zentzu
horretan; baina aldi berean, haurren autonomiarako eta autokontzepturako mesedegarri
izan daitekeena.

          Haurrak ordenagailuan eta sukaldean trebatuko dira, beti ere matematikak zubi lana
egingo duelarik.




3.   HELBURUAK ETA EDUKIAK



HELBURU/GAITASUN OROKORRAK

     1. Arduraz bizitzen ikastea.

     2.   Ikasten eta pentsatzen ikastea

     3. Komunikatzen ikastea.

     4. Elkarrekin bizitzen ikastea.

     5. Pertsona gisa garatzen ikastea.

     6. Egiten eta ekiten ikastea.




HELBURU ZEHATZAK: SUKALDEAN HANDITZEN HANDITZEN PROIEKTUA

          1. Forma geometrikoak eguneroko bizimoduko objektuetan bereiztea.

          2. 1etik 10era arteko zenbakien kantitatearen nozioaz jabetzea.

Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II                                 3
Sukaldean handitzen handitzen


       3. 1etik 10era arteko zenbaki-segidak ezagutzea eta kalitateak zehazteko zein
           ordenatzeko erabiltzea.

       4. Neurri-nozioak ezagutu eta aplikatzea: tamaina, luzera eta altuera.

       5. Elementuak konparatzea tamainaren, luzeraren eta altueraren arabera.

       6. Denbora-hurrenkera nozioak eskuratu eta erabiltzea.

       7. Matematikak eguneroko bizitzan duen aplikazioaz eta garrantziaz jabetzea.

EDUKIAK

       •   Forma geometrikoak:       zirkulua, karratua, triangelua eta errektangelua.
           Kontzeptuala

       •   Forma geometrikoak identifikatzea. Prozedurazkoa

       •   Forma geometrikoak inguruko objektuetan bereiztea. Prozedurazkoa

       •   Matematikaren eta eguneroko bizimoduaren arteko zerikusiaz jabetzeko
           interesa. Jarrerazkoa

       •   Zenbaki kardinalak 1etik 10era. Kontzeptuala

       •   Zenbakiak erabiltzea kantitateak zehazteko. Prozedurazkoa

       •   Matematika-jarduerak ebazteko interesa. Prozedurazkoa

       •   Taldeko materiala zaintzeko ahalegina. Jarrerazkoa

       •   Neurri-nozioak: tamaina (handia/txikia), luzera (luzea/laburra), altuera
           (altua/baxua). Kontzeptuala

       •   Neurri-nozioak aplikatzea elementuen ezaugarrien arabera. Prozedurazkoa

       •   Jardueren emaitzak biltzeko irmotasuna. Jarrerazkoa

       •   Ordinalak: 1.tik 3.era. Kontzeptuala

       •   Materialak zaintzeko borondatea. Jarrerazkoa



Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II                             4
Sukaldean handitzen handitzen




4. METODOLOGIA



        Proiektuan erabiliko den metodologia bat dator zikloan zehar burutuko diren
bestelako unitate didaktiko eta proiektuetan erabiliko denarekin eta, oro har, ikastetxe
mailan ezarritako lehentasunekin. Euskara izango da komunikazio-tresna bakarra, beti ere
haur bakoitzaren hizkuntz gaitasunetara moldatuz: ideiak errepikatu, beste modu batera
azaldu eta, azken aukera moduan, behar izanez gero bere ama hizkuntza erabiliko genuke
lagungarri gisa.

        Bestalde, ikastetxean adostu bezala, haurrak berdintasunean eta hezkidetzan heziko
dira; neska eta mutilen arteko aukera berdintasuna eta kultura ezberdineko zein maila
sozioekonomiko ezberdineko haurren arteko aldeak desagerraraztera joko da.

        Proiektu honetan hurrengo printzipio metodologikoak izango ditugu presente eta
jarriko ditugu martxan:

- Aktibotasuna suspertzea

        Haurraren ekintzaren manifestazio nagusia jolasa dugu, jolasaren bidez ukitu,
sentitu, manipulatu, pentsatu … egiten du; objektuekiko eta pertsonekiko harreman
horietatik abiatuz pentsamendu arrazionala garatzen da pixkanaka.

        Jolasa, bere aldaera guztietan jarduera atsegingarria eta motibagarria denez,
aproposa da gaitasunak lantzeko eta, horregatik proiektuaren lanketako tresna nagusi
izendatu dugu. Ekintzaren eta esperimentazioaren bidez ikasteko aukerak eskaintzen ditu
jolasak, porroterako eta akatsak egiteko beldurra minimizatuz.




Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II                               5
Sukaldean handitzen handitzen


- Globalizazio-printzipioa

       Haur hezkuntzako umeen ezaugarri nagusietakoa da beraien izate globala; gauzak
modu bateratuan ikusteko gaitasuna eta mundua, errealitatea, kanpokoa eta barrukoa
bereizteko ezintasuna.

       Horregatik, proiektu honetan haurraren garapen globalizatua bilatzen da, gaitasun
kognitiboak, emozionalak zein motorrak elkarrengandik banatu gabe lantzeko bideak
eskaintzen ditugu. Sukaldaritza aukeratu dugu interesgune moduan, madalenen prestaketa
zehazki; eta interesgune honen inguruan sortu ditugu jarduera guztiak, haurrentzat
ikaskuntza esanguratsua proposatuz.

- Lankidetza sustatzea

       Talde lana da kooperazioa eta elkarlana sustatzeko modurik eraginkorrena;
ikaskuntza prozesuan haurren elkarren arteko imitazioa, eztabaida eta arduren banaketa dira
helduen interbentzioa besteko garrantzitsuak. Horretaz ohartuz, ikaskuntza indibidualizatua
diseinatu beharrean, azken jarduera taldean gauzatuko dugu.

       Lehendabiziko pausoetan, ordenagailuko jardueretan, banaka zein talde txikian (2-3
pertsona) egon daitezke, taldearen eta ume bakoitzaren gaitasun eta beharrizanen arabera.
Hala ere, sukaldean denok elkarrekin lan egingo dugu, helburu berdinerantz kooperazioaren
bidez abiatuz.

- Afektibotasunean oinarrituz heztea

       Lehenago aipatu dugu haurren izate globalak zer adierazten duen, haurrek dena
ikusten dutela begi batzuekin, dimentsio bakarrean. Hortaz, ezin bana dezakete alde
emozionala alde intelektualetik, edo motorretik: sentitu, pentsatu eta ekin egiten dute, dena
modu bateratuan.




       Proiektua maitasun, errespetu, konfiantza eta segurtasun giroan gauzatuko dugu,
gela edo sukaldea umeen gustuko espazio izan dadin. Irakasleak haurren ongizatea bermatu

Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II                                  6
Sukaldean handitzen handitzen


behar du une oro eta haur bakoitzaren izaera eta izatea kontuan izan. Alde horretatik
irakaskuntza indibidualizatua gauzatuko da, afektibotasunean eta bakoiztean oinarritzen
dena.

        Irakasleak zentzu honetan badu zeresanik, bere jarrera erabakigarria delako;
orokorrean 3 irizpide jarraituko ditugu:

 1. Haurrarengan sortzen dituen igurikapenak positiboak izango dira, haurren
        autokontzeptua eta autoestimua faboratuz.

 2. Haurrek bizi dituzten gatazkak edota beldurrak gainditzen lagunduko diegu, haurra
        babestua sentitzea ahalbidetuz.

 3. Gelan konfiantzazko eta segurtasunezko giro atsegina sortuko dugu, haurrak kideekin
        elkarbizitza bultzatuz.




Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II                            7
Sukaldean handitzen handitzen


5. PROIEKTUA



a. ZER DA?




Sukaldean handitzen handitzen izena jarri diogu proiektuari.

Haurrek lan ezberdinak egin beharko dituzte eta irakasleak lan hauen antolatzea eta
programatzea egin beharko du. Haurrek beraien proiektua dela sentiarazten hasteko unea
izango da; irakasleak, proiektuak eta ikasleak elkarrekin egingo dute aurrera.




Proiektuak sei jarduera ezberdin egiteko aukera eskainiko digu, hauek guztiak era
dibertigarri batean matematika ardatz hartutako probak izango direlarik.




           GALDETEGIA. Umeei galdetegia egingo diegu, zer dakiten sukaldaritzari
              buruz, zein osagai ezagutzen dituzten, etxean gurasoei laguntzen dieten...




           MADALENA ERRALDOIA. Fitxa bitartez sukaldaritza eguna heltzen
              denerako madalenenak egiteko errezeta berton itsatsia izango dugu eta
              esperimentazio-eguna datorrenean gida bezala erabiltzeko aukera emango
              diegu.




           AMANTALA. Sukaldaritza egunerako zabor poltsekin egindako amantala
              aldez aurretik egingo dugu, higienearekin lotu eta sukaldari trebatuen bezala
              sentiarazteko.




Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II                                  8
Sukaldean handitzen handitzen


          ORDENAGAILUA. Ordenagailu edo IKTren baliabideak eskainiko diegu,
             webquest bitartez madalenak egiteko behar ditugun osagaiez baliatzeko,
             matematikazko ariketak egiteko, eta webquest horrekin jolasteko.




          SUKALDERA JOATEKO EGUNA. Proba ezberdinak eginez neurketa
             ezberdinak egingo ditugu, madalenen osagaiak esku artean erabili, eta baita
             ere madalenak bukatzerakoan konparaketak egin ditzakegu luzera, bolumena,
             tamaina, forma … ohartzeko.




          ABESTIA. Handitzen-handitzen abestia landuko dugu.




          Matematikak guztia ezin duelako kontrolatu, errealitatea, emozioak eta bizitza
             berak sarritan ematen digun plazerra disfrutatzeko aukera ematen diegu
             umeei, etxean betidanik izan ditugu baliabideak ikastetxean egin eta
             disfrutatzeko aukera izango baitute.




b. KRONOLOGIA, DENBORALIZAZIOA ETA SEKUENTZIALIZAZIOA




       Proiektu hau aurrera eramateko aste batekin nahikoa dugu gelako eguneroko goiz
eta eguerdi guztietan (bi ordu egunero) eta ostiralean egunaren hasierako hiru orduko
saioarekin jorratuko baitugu. Lan hau paralelo eramango dugu gelako plangintza
guztiarekin. Haurrei proiektu honen garrantzia transmititzeko ezinbesteko ikusten dugu
denbora hartzea bai proiektuko lanak egiteko baina baita hitz egiteko; beraz, une oroko



Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II                              9
Sukaldean handitzen handitzen


ebaluazioari eta haurrek egin ditzaketen iradokizunei lekua utziko diegu benetan, ez dugu
ezer egin gabe utziko denbora falta dela eta.

             Proiektuaren nondik norakoaren sarreratxo bat egingo diegu astearen lehen
egunean ikasleei lehenik eta behin. Gaia nondik nora doan, zer egingo dugun...argituko
diegu, gaiaren ikas norabidea zein den azaldu alegia. Unitatea garatzeko prestatutako
jarduera eta ekintza ezberdinak pausoz pauso lagunduko die haurrei proposatutako helburu
eta edukiak barneratzen. Beti ere esandako ekintzen ordena eta behar beste denbora uzten
badiegu         haur     bakoitzaren    berezitasunak       kontutan          hartuta    heziketa     ahalik      eta
pertsonalizatuena eskaintzen badiegu.




             Korruko hizketaldiak edo topaguneak zuzenean erlazionatuta daude haurrek
ondoren egingo dituzten jarduerekin, beraz garrantzitsua izango da guk loturak egitea
jardueren artean haurrek ere loturak egin ditzaten, azken finean guztia erlazionatuta dago
eta. Lehen aipatu bezala, une hau erabiliko dugu aste horretan proiektuan emango ditugun
aurrerapausoak edo aldaketak, ezin dugu ahaztu ikasleak beraiek direla protagonista nagusi.

             Proiektuko kideen artean erabakitzeko gaia da zenbat denbora eta zein tarte
eskainiko diogun proiektuari zehazki, baina adibide bat jartzearren astea honela bana
genezake (berde kolorez idatzita daudenak erabiliko genituzke sukaldean handitzen
handitzen proiekturako).


                         A                 A                           A                    O            O
    9-9.15                                                TOPAGUNEA

    9.15-10       GALDETEGIA             IPUINA                      IPUINA              IPUINA

   10-10.30        TXOKOAK                                                              TXOKOAK       PROIEKTUA
                                        TXOKOAK                   TXOKOAK
   10.30-11.1      (matematika                                                          (matematika
                                   (matematika txokoa)        (matematika txokoa)
       5               txokoa)                                                            txokoa)
  11.15-11.30                                     GAILETA JAN ETA KOMUNERA
   11.30-12                                              ATSEDENALDIA
                                                           ABESTIA
                   TXOKOAK                                                              TXOKOAK
     12-13                              TXOKOAK                   TXOKOAK
                   (matematika                                                          (matematika
                                   (matematika txokoa)        (matematika txokoa)
                       txokoa)                                                            txokoa)
   12.45-13                            ESKUAK GARBITU ETA KOMUNERA
   13-14.45                                     BAZKALORDUA

   14.45-16.1
                       MUSIKA     PSIKOMOTRIZITATEA         PSIKOMOTRIZITATEA           INGELERA
       5




Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II                                                         10
Sukaldean handitzen handitzen




c. IRAKASLEAREN LANA TXOKOEN GIROTZEAN:




       Proiektua gelako ingurune guztira zabaldu beharra daukagu, globalizazioaren
printzipioari jarraikiz, nahiz eta ez den modu oldarkor edo deigarriegi batean izan behar.
Hala ere, irakaslea beste txokoetan eta gelako eguneroko bizitzan hurrengoa lortzen saiatu
beharko litzateke:

                    Gure jolasean egongo diren proben antzeko galderak egin ditzake;
                     madalena erraldoia egiterakoan, osagaien kopuruaz ohartu behar izango
                     dute, adibidez: arrautza bi zenbatzerakoan...




                    Gelako ordenagailuan matematikarekin lotu izan dugun webquestarekin
                     formak, neurria, denbora eta zenbakiekin jolasteko aukera izango dute.




d. JARDUERAK BANAN-BANAN




                         GALDETEGIA

Egingo dena:

Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II                                     11
Sukaldean handitzen handitzen


Astelehenean, topagunea deritzon errituala egin ondoren, haurrak korruan eseriko dira
kuxinen txokoan. Klasean giro egoki bat lortzean, (isiltasuna, bakea...) astean zehar landuko
den proiektua, Sukaldean handitzen handitzen, aurkeztuko zaie haurrei, argituz aste
honetan zehar aldaketa txiki batzuk egingo direla klasean, txoko berri bat sortzeko.
Ondoren, gai honen inguruan zer dakiten jakiteko, galdera zabalez osatutako galdetegia
egingo diegu, proiektua bideratzeko abiapuntua zehazten laguntzeko. Beharrezkoa da
ordena mantentzea, beraz, haurrek banan-banan erantzungo dute.

Informazio gehiago lortzeko asmotan, “Zer gustatzen zaizu jateko?” eta “Jakien jatorria”
izeneko fitxak (Ikus eranskina) egitea proposatuko zaie, informazio gehiago lortzeko
asmoz.

Behin fitxa eta erantzun guztiak entzun ondoren, (agian klasearen erritmoa ondo
eramateko, ebakitzea beharrezkoa izango da eta momentu batetik aurrera, haurrek ez dute
posibilitate gehiago izango erantzun gehiago egiteko) eta abiapuntutzat hartuz, proiektuan
egingo diren jarduera ezberdinekin lotuko dira.

Besteak beste, “Madalena erraldoia” eta “Amantala” jarduerak egingo dituztela azaltzeko
bakoitzetik eredu bat erakutsiko zaie.

Nork egingo du:

Irakasleak klasea gidatuko du lortutako informazioaz baliatuz eta haurrek informazioa jaso
eta beraien iritziak, argudioak, galderak, etab. egingo dituzte.

Non: Gelan bertan.

Baliabideak:

            •    “Zer gustatzen zaizu jateko?” fitxa.
            •   “Jakien jatorria” fitxa.
            •   “Madalena erraldoia”ren eredu bat.
            •   “Amantala”ren eredu bat.



Aniztasuna egokitzeko aldaerak: Ez da aurreikusten.

Beste pertsonen beharrizanaren aurreikuspena: Ez dugu inolako laguntzarik izango.

Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II                                 12
Sukaldean handitzen handitzen




Irakaslearen eginkizuna:

Irakasleak gela antolatuko du. Haur guztiak korruan batu eta proiektuari buruzko
informazioa emango du haien ideiekin konparatuz. Aurretik aste osoko plana eginda izan
beharko du zer egingo duten azaltzeko eta horretarako, beharrezko baliabideak eskuratuko
ditu. Beharrezkoa da haur guztien partaidetza bultzatzea eta denbora ondo finkatuta eta
neurtuta izatea giro egoki bat sortzeko.




                       MADALENA ERRALDOIA

Egingo dena:

Madalena baten irudi handia osotzea da jarduera honetan egingo dutena, barruan
errezetaren pauso ezberdinak itsatsiko dituztelarik. Jarduerak bi azpiatal edo pauso izango
ditu: batetik, “Errezeta-fitxa” (Ikus eranskina) behar bezala interpretatu eta margotu
beharko dute, pauso bakoitzean dagozkion kantitateak soilik koloreztatuta. Adibidez, 2
arrautza jartzen baldin badu, fitxan agertzen diren arrautza guztietatik 2 soilik koloreztatuko
dituzte.

Ondoren, errezetako pauso bakoitza moztu eta madalena erraldoian kokatu beharko dute;
baina ez edozein ordenetan, sekuentziak eskatzen duen orden logikoan baizik. Astean zehar
madalena hornituko dute eta, azken egunean, sukaldeko jardueran erabiltzeko zein etxera
eramateko baliagarria izango da lana.

Nork egingo du:

Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II                                   13
Sukaldean handitzen handitzen


Ikasleek beraiek burutuko dute jarduera, irakasleak ematen dituen argibideez eta fitxan
azaltzen denaz baliatuz.

Non: Gelan bertan.

Baliabideak:

            •   “Madalena erraldoia”ren eredu bat.
            •   “Errezeta-fitxa” deitzen dugun orria.
            •   Margoak, belkroa eta artaziak/puntsoia.
            •   Kartulina.
Aniztasuna egokitzeko aldaerak: Ez da aurreikusten.

Beste pertsonen beharrizanaren aurreikuspena: irakasleak gidatuko ditu haurrak
galtzen baldin badira eta taldekideak ere lagungarri izango dituzte.

Irakaslearen eginkizuna:

Hasiera batean irakasleak jardueraren zehaztasunak azalduko ditu eta ondoren haurren
txanda izango da. Printzipioz haurrek autonomiaz lan egitea bilatuko da, baina laguntza
behar izanez gero (papera mozteko, zenbaketan …) taldekideengana zein irakaslearengana
jo dezakete. Prozesuari erreparatuko dio irakasleak, pazientziaz eta haurrei bere denbora
utziz. Ez ditu akatsak porrot gisa ikusi behar, krisi momentu horiek baliatu behar ditu gauza
berriak irakasteko.




                           AMANTALA




Egingo dena:




Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II                                 14
Sukaldean handitzen handitzen


Sukaldean lan egiteko erabiliko dugun amantala sortuko dugu txokoan. Horretarako
plastikoa moztuko dugu, zati handia (amantala bera) eta bi tira luze (bata gerrian lotzeko,
bestea buruan eusteko) eginez. Grapagailua erabiliz lotuko dira tirak zati handira. Talde
bakoitzak kolore bateko amantala sortuko du, talde-identitatea indartuko duena.

Irakasleak forma ezberdinetako irudi geometrikoak marraztuko ditu amantaletan eta
haurrek irudien barruko hutsuneak forma geometriko berbereko gometxekin beteko
dituzte. Adb, karratuaren barruan hainbat koloretako gometxa karratuak jarri beharko
dituzte. Honekin jarduera bukatutzat emango da eta prest izango dugu amantala madalenak
egiteko egunerako.

Nork egingo du:

Batez ere haurren lana izango da, nahiz eta irakasleak jarduera aurreko prestaketa-lanak eta
jarduera egin bitartean ere laguntza eman behar duen.

Non: Gelan bertan.

Baliabideak:

           •   “Amantala”ren eredu bat.
           •   Plastikozko    zabor-poltsak,    artaziak,   grapagailua,   gometxak      eta
               errotulagailuak.
Aniztasuna egokitzeko aldaerak: Ez da aurreikusten.

Beste pertsonen beharrizanaren aurreikuspena: Ez da pertsona berezirik beharko.

Irakaslearen eginkizuna:

Jarduera egiten hasi aurretik ereduak egiteaz gain, haur guztien amantalak markatu
(mozteko moduan) eta irudi geometrikoak marraztu behar ditu. Jarduera egin bitartean ere
haurrei laguntzen arituko da, azalpenak emanez zein arazoei konponbidea bilatuz.




Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II                                15
Sukaldean handitzen handitzen




                      WEBQUESTA

Egingo dena:

IKTen bidez, zehazki webquestaren bidez gaia jorratuko dugu. Horretarako, atazen atalean
ondorengo galderekin bideratuko da:

   1. Madalenak egiteko zeintzuk osagai behar ditugu?

   2. Baina, horretarako ba al dakizu zenbatzen?

   3. Neurriak ezberdintzen ba al dakizkizu?

   4. Zer egingo dugu lehenengo eta gero?

   5. Ze formatako madalenak egingo ditugu?

Atazan proposatu ditugun galderak erantzuteko, prozesua deituriko orrian erantzunak
aurkitzeko zenbait baliabidea eskainiko zaizkie, hots, interneten bilatzeko helbide
desberdinak:

   •   Osagaien bideoa

   •   Forma geometrikoak

   •   Zenbakiak

   •   Neurriak

   •   Denboraren nozioa

Nork egingo du:

Umeek egingo dute, irakaslearen laguntzarekin.

Non: gelan bertan.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II                            16
Sukaldean handitzen handitzen


Baliabideak:

   •      Ordenagailua.

   •      http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_tabbed_w3.php?
          id_actividad=2425&id_pagina=3

   •      http://www2.elkarrekin.org/elk/Edebe/MateHH/4_1_4_47_188/flash.htm?
          numrecurso=4

   •      http://www2.elkarrekin.org/elk/Edebe/MateHH/4_1_4_49_190/flash.htm?
          numrecurso=6

   •      http://www2.elkarrekin.org/elk/Edebe/MateHH/4_1_4_47_193/flash.htm?
          numrecurso=4

   •      http://www2.elkarrekin.org/elk/Edebe/MateHH/4_1_4_47_189/flash.htm?
          numrecurso=5

Beste pertsonen beharrizanaren aurreikuspena: Ez dugu inoren laguntzarik behar
izango.

Aniztasuna egokitzeko aldaerak: Ez da aurreikusten.

Irakaslearen eginkizuna:

Irakasleak jardueran zehar ikasleek izan ditzaketen arazoak behatu beharko ditu, galdera eta
proposamenen bidez estrategiak sortzeko.




                          SUKALDERA JOATEKO EGUNA:
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II                                17
Sukaldean handitzen handitzen




Egingo dena:

Dena den, astean zehar, ordenagailuan ikusi duten bideoa, berriz jarriko da klasean,
osagaiak birgogoratzeko.

Aste guztiko lana ospatzeko gure ikastetxeko jantokira joango gara, aurretik egindako
madalena erraldoiarekin gida bezala izateko. Psikomotrizitatera doazenean betetzen duten
arautegi berdina segitu beharko dute (trena egin, isiltasuna...)

Ondoren, jantokira iritsi orduko eskuak garbitzera joango gara guztiok. Jantokiko
mahaietan osagaiak aurretik jarrita izango ditugu eta mahai bakoitzean bost ume jarriko
dira.

Madalena erraldoiari segituz, osagaiak hartu, erabili, ukitu eta bol batetara jaurtiko ditugu,
arrautzak, gurina, azukrea, esnea eta azkenik irina, guztia ondo irabiatu eta guk sortutako
masa berria, paperezko moldeetara botako dugu. Erdi arte bete eta labera eramango ditugu,
madalenak egiten dauden heinean guk ikasitako abestia (handitzen-handitzen) abestuko
dugu. 15 minutu igaro ondoren, irakasleak madalenak atera eta umeei konparaketak egiten
utziko die, bolumen handigoa zeintzuk duten, karratuak direnak... eta gero gure madalenak
jango ditugu.

Nork egingo du: umeek eta irakasleak hartuko dute parte sukaldean.

Non: Jantokian egingo da.

Baliabideak:

Azukrea, irina, arrautzak, gurina, esnea, paperezko moldeak, edalontziak, bolak, koilarak,
tenedoreak, musika aparatua.




Beste pertsonen beharrizanaren aurreikuspena:

Horretarako prest dauden jantokiko laguntzaile edo sukaldari laguntza izan dezakegu.

Irakaslearen eginkizuna:



Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II                                  18
Sukaldean handitzen handitzen


Irakaslea umeei laguntza eskainiko die momentu oro, giroa lasaitu eta umeei musika jarriko
die abestia abesterako orduan. Guztiek parte hartzea bultzatuko du eta behin madalenak
aldean ditugunean hauenganako konparaketak ekidituko ditu, batzuenak ez dira besteenak
baino hobeagoak izango, ezberdinak baizik.

Umeei egindakoaz disfrutatzea bultzatuko da eta etxean gurasoekin egiteko grina handituko
du.




                            ABESTIA

Egingo dena:

Umeei, Handitzen handitzen abestia1 ikasiko dugula esango diegu, eta abesti hau madalenak
labean dauden bitartean abestuko dugula.

Jarduera ume guztiekin batera egingo da. Irakasleak abestia jarriko die umeei musika
aparatuan, eta zenbait aldiz entzun ondoren, abesten saiatuko dira. Irakasleak, musika gabe
ere abestuko die, motelxeago, haurrek ikasteko laguntza izan dezaten. Irakasleak haiekin
batera abestuko du, eta motibatu egingo ditu, gero eta hobeto egiten dutela esanez,
adibidez.

Abestia bera bakarrik landu ostean, irakasleak musikarekin batera egiteko dantza bat
irakatsiko die. Hazten egongo balira bezala irudikatuko dute, “handitzen handitzen” dioen
pasartean, eskuekin gora eta gora eginez.

Nork egingo du:

Umeek egingo dute, irakaslearen laguntzarekin. Irakasleak argibideak emango dizkie eta
musika aparatuan abestia jarriko du. Umeekin batera abestuko du, haiei laguntza emanez.
Dantzarekin gauza bera, hasieran, irakasleak irakatsiko dizkie mugimendua, eta gero umeek
beren kabuz egingo dute.


1
    Handitzen handitzen abestia eranskinean dago.
Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II                               19
Sukaldean handitzen handitzen


Non: gelan bertan.

Baliabideak: musika aparatua, eta abestia.

Beste pertsonen beharrizanaren aurreikuspena: Ez dugu inoren laguntzarik behar
izango.

Aniztasuna egokitzeko aldaerak: Ez da aurreikusten.

Irakaslearen eginkizuna:

Irakasleak haurrek abestia ikastea bermatu behar du,azken egunean jantokian abesteko.
Halaber, abestia jarriko du musika aparatuan zenbait aldiz, eta umeei abestuko die,
musikarekin zein musikarik gabe (geldiro abestuz, umeek hobeto ikasteko). Era berean,
abestia landu ostean, abestiaren pasarte nagusian egiteko dantza irakatsiko die umeei, berak
dantzatuz, eta pausoak erakutsiz, eredua izateko.




Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II                                20
Sukaldean handitzen handitzen


6. EBALUAZIOA



       Orokorrean ebaluazioa etengabea eta jarraia izango da, haurren prozesua eta garapena
aztertzeko beharrezkotzat jotzen dugularik, era honetan hasierako, prozesuko eta
bukaerako ebaluazio sumatiboa eginez. Horrez gain, ebaluazio formatiboa diseinatu dugu,
unitatea garatzen goazen heinean hobekuntzak proposatuz; hori baita guretzat
ebaluazioaren zentzu nagusia, hobetzeko balio duela, alegia.

ZER EBALUATUKO DA?

Haurraren garapena eta lorpenak

   -   Proiektuaren hasieran proposatutako helburuak, bete diren ala ez.
   -   Ikasleak gogotsu parte hartu duten ala ez.
   -   Kideen arteko harremanak errespetuzkoak izan diren ala ez.
   -   Guk proposatutako jardueretan, haurren bakarkako lanetan zein talde lanetan, lortu
       dituzten gaitasunak eta ahalmenak.
   -   Proiektuaren bukaeran, haurrek lortutako aurrerapena.
   -   Arazoren baten aurrean hau gainditzeko izan duten jarrera.
   -   Talde dinamikaren eraginkortasuna.



Proiektua

   -   Helburuak: ezarritako helburuen egokitasuna eta izan diren lorpenak.
   -   Edukiak: hasieran ezarritako edukien egokitasuna eta nolakoa izan den barneratzea.
   -   Jarduerak: ea egokiak izan diren, ikasleentzat interesgarriak izan diren eta ea gogotsu
       parte hartu duten.
   -   Printzipioak: unitatean zehar nolako lanketa egin den eta pertzepzioa zenbatekoa
       izan den.
   -   Denboralizazioaren, espazioaren antolaketaren, materialen eta gelako arauen
       egokitasuna.
   -   Ebaluazio-sistema: ebaluazio-tresnen egokitasuna, informazioa jasotzeko ea
       baliagarria izan den eta ebaluazio horri esker ea hobekuntzak egin diren eta hauen
       kalitatea nolakoa izan den.

Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II                                  21
Sukaldean handitzen handitzen




Irakaslearen lana

    -   Azalpenen egokitasuna eta ulergarritasuna.
    -   Haurrekin izandako jarrera eta eraikitako harremanak.
    -   Ebaluazioari dagokionez, burututako behaketa lana eta elkarrizketak zer nolakoak
        izan diren.



NOIZ EBALUATUKO DA?

    -   Proiektuaren hasieran: alde batetik, haurren gaitasunak, ezagutzak eta gogoak
        neurtzeko eta, bestetik, haurrak motibatzen hasteko.
    -   Proiektuak irauten duen bitartean: prozesua eta eboluzioa behatzea beharrezkoa
        izango da.
    -   Ebaluaketa klase-ordu guztietan emango da: etengabea izango da .
    -   Jarduera bakoitzaren, egun bakoitzaren eta proiektu osoaren amaieran: amaierako
        gaitasunak, trebetasunak, jakintzak eta jarrerak hasierakoekin alderatzeko eta
        hurrengo unitate didaktikoa hasteko, errealitatearen azterketa gisa.




ZER TRESNA ERABILIKO DA EBALUAZIOAN?

Ebaluatzeko orduan erabiliko ditugun tresnak, behaketa eta elkarrizketa izango dira bereziki.



Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II                                  22
Sukaldean handitzen handitzen


   -   Behaketa: jarduera guztietan eta orokorrean klaseko momentu guztietan gauzatuko
       da. Horretarako, alde batetik, irakasleak egunkaria idatziko du behatu dituen
       gertaerak, jarrerak eta oharrak apuntatuz. Beste alde batetik, haur bakoitzaren
       ebaluazio fitxa beteko du proiektua burutu ondoren.
   -   Elkarrizketa: egun guztien amaierako hausnarketa jardueretan, elkarrizketa erdi
       egituratuaren bidezko ebaluazioa gauzatuko da. Irakasleak galderak formulatuko
       ditu hasiera batean, baina umeen parte hartze espontaneoa ere baimenduko du.



NORK EBALUATUKO DU?

   -   Irakasleak ebaluatuko ditu arestian aipatutako elementu guztiak.
   -   Haurrek ere ebaluazioan parte hartuko dute. Arratsaldeko hausnarketa
       momentuan, egun bakoitzaren amaieran, haurrek ahoz adieraziko dute nola pasatu
       duten eta egindakoa gustatu zaien ala ez. Gainera, eskolatik etxera joan baino lehen
       horman eskegitako kortxozko tableroan fitxa batzuk jarriz ere ebaluatu egingo dute:
       fitxa horiek aurpegien irudiak izango dituzte, aurpegi batzuk pozik eta besteak triste
       daudelarik.




ZERTARAKO            ERABILIKO        DA      JASOTAKO         INFORMAZIOA             ETA
INFORMAZIO HORRI BURUZ EGINGO DEN ANALISIA?

   -   Posible diren zuzenketak, hurrengo batean egin ahal izateko.
   -   Landu nahi genituen helburuak, burutu diren ala ez jakiteko.

Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II                                 23
Sukaldean handitzen handitzen


   -   Haurrek, jardueran berrien aurrean, nola jokatzen duten jakiteko.
   -   Landutako guztia ulertu duten jakiteko.
   -   Gurasoei, haien seme-alaben ikaskuntza eta garapen-prozesuetan izan dituzten
       hobekuntzak jakinarazteko.
   -   Haurren ezagutzak hedatu direla egiaztatzeko.
   -   Haurren jarrerak eta portaerak ezagutzeko.
   -   Gure proiektuaren ahuleziak behatzeko eta hurrengorako hobetzeko.
   -   Irakaslearen lana berrikusteko eta hobetzeko.




Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II                       24
Sukaldean handitzen handitzen


7. BIBLIOGRAFIA



12/2009 Dekretua, Haur Hezkuntzarako Curriculuma

Moduluko fitxak




Baliabideak

Webquest

Elkarrekin.org

Movie Maker




Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II   25
Sukaldean handitzen handitzen


8.- ERANSKINAK

GALDETEGIA

Zer gustatzen zaizu jateko?




Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II     26
Sukaldean handitzen handitzen


Jakien jatorria fitxa




Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II   27
Sukaldean handitzen handitzen


MADALENA ERRALDOIA




Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II   28
Sukaldean handitzen handitzen


Errezeta-fitxa




Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II   29
Sukaldean handitzen handitzen


AMANTALA




Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II   30
Sukaldean handitzen handitzen


WEBQUEST




Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II   31
Sukaldean handitzen handitzen




Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II   32
Sukaldean handitzen handitzen




Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II   33
Sukaldean handitzen handitzen




Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II   34
Sukaldean handitzen handitzen


ABESTIA

Handitzen handitzen

Txiki-txiki-txikia

Txiki, txiki, txikia
ikusten naiz kalean.
Handitzen handitzen,
hasi naiz handitzen
txikia izanik
asko maite zaitut nik.

Bi begi ikusteko,
bi belarri entzuteko.

Handitzen, handitzen...

Sudurra usaintzeko,
ahoa dastatzeko.

Handitzen, handitzen...

Eskuak ukitzeko,
bi oinak ibiltzeko

Handitzen, handitzen
Burua pentsatzeko,
bihotza maitatzeko.

Handitzen, handitzen...




Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II   35

More Related Content

Viewers also liked

IDPF ePUB v3.0 update & Other e-Book/e-Learning events
IDPF ePUB v3.0 update & Other e-Book/e-Learning eventsIDPF ePUB v3.0 update & Other e-Book/e-Learning events
IDPF ePUB v3.0 update & Other e-Book/e-Learning eventsshatinstp
 
Minarets Math
Minarets MathMinarets Math
Minarets Mathalvarezd
 
IDPF ePUB v2.1 WG trip summary
IDPF ePUB v2.1 WG trip summaryIDPF ePUB v2.1 WG trip summary
IDPF ePUB v2.1 WG trip summaryshatinstp
 
Properties Of Real Numbers
Properties Of Real NumbersProperties Of Real Numbers
Properties Of Real Numbersalvarezd
 
Egin Klik Saguarekin Objetu Hegalariei
Egin Klik Saguarekin Objetu HegalarieiEgin Klik Saguarekin Objetu Hegalariei
Egin Klik Saguarekin Objetu Hegalarieianeazpillaga
 
Sagutxoaren Trebetasuna
Sagutxoaren TrebetasunaSagutxoaren Trebetasuna
Sagutxoaren Trebetasunasorkundetxe
 
Properties Of Real Numbers
Properties Of Real NumbersProperties Of Real Numbers
Properties Of Real Numbersalvarezd
 
Properties Of Real Numbers
Properties Of Real NumbersProperties Of Real Numbers
Properties Of Real Numbersalvarezd
 
Sukaldean Handitzen Handitzen
Sukaldean Handitzen HanditzenSukaldean Handitzen Handitzen
Sukaldean Handitzen Handitzensorkundetxe
 

Viewers also liked (9)

IDPF ePUB v3.0 update & Other e-Book/e-Learning events
IDPF ePUB v3.0 update & Other e-Book/e-Learning eventsIDPF ePUB v3.0 update & Other e-Book/e-Learning events
IDPF ePUB v3.0 update & Other e-Book/e-Learning events
 
Minarets Math
Minarets MathMinarets Math
Minarets Math
 
IDPF ePUB v2.1 WG trip summary
IDPF ePUB v2.1 WG trip summaryIDPF ePUB v2.1 WG trip summary
IDPF ePUB v2.1 WG trip summary
 
Properties Of Real Numbers
Properties Of Real NumbersProperties Of Real Numbers
Properties Of Real Numbers
 
Egin Klik Saguarekin Objetu Hegalariei
Egin Klik Saguarekin Objetu HegalarieiEgin Klik Saguarekin Objetu Hegalariei
Egin Klik Saguarekin Objetu Hegalariei
 
Sagutxoaren Trebetasuna
Sagutxoaren TrebetasunaSagutxoaren Trebetasuna
Sagutxoaren Trebetasuna
 
Properties Of Real Numbers
Properties Of Real NumbersProperties Of Real Numbers
Properties Of Real Numbers
 
Properties Of Real Numbers
Properties Of Real NumbersProperties Of Real Numbers
Properties Of Real Numbers
 
Sukaldean Handitzen Handitzen
Sukaldean Handitzen HanditzenSukaldean Handitzen Handitzen
Sukaldean Handitzen Handitzen
 

Similar to Mate Lana

Ipun multimedia
Ipun multimediaIpun multimedia
Ipun multimediaPozik
 
Berrikuntza Proiektua BOT BAT
Berrikuntza Proiektua BOT BATBerrikuntza Proiektua BOT BAT
Berrikuntza Proiektua BOT BATproyectoste
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoaXingola
 
Tekno lana
Tekno lanaTekno lana
Tekno lanaPozik
 
2.eduki%20multzoa[1]
2.eduki%20multzoa[1]2.eduki%20multzoa[1]
2.eduki%20multzoa[1]itziar11
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistalanmodularra
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimediaPozik
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimediaPozik
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimediaPozik
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimediaPozik
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimediaPozik
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimediaPozik
 
IKT AURKEZPENA
IKT AURKEZPENAIKT AURKEZPENA
IKT AURKEZPENAtcastro005
 
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTakEskuairaetakartaboia
 
B06 jardunaldiak Arrigorriaga LHI
B06 jardunaldiak Arrigorriaga LHIB06 jardunaldiak Arrigorriaga LHI
B06 jardunaldiak Arrigorriaga LHImarivisu
 

Similar to Mate Lana (20)

Ipun multimedia
Ipun multimediaIpun multimedia
Ipun multimedia
 
Berrikuntza Proiektua BOT BAT
Berrikuntza Proiektua BOT BATBerrikuntza Proiektua BOT BAT
Berrikuntza Proiektua BOT BAT
 
Unitate didaktikoa
Unitate didaktikoaUnitate didaktikoa
Unitate didaktikoa
 
Tekno lana
Tekno lanaTekno lana
Tekno lana
 
Learning
 Learning Learning
Learning
 
2.eduki%20multzoa[1]
2.eduki%20multzoa[1]2.eduki%20multzoa[1]
2.eduki%20multzoa[1]
 
Laburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebistaLaburpena, txikiweb, telebista
Laburpena, txikiweb, telebista
 
Ovide decroly lana
Ovide decroly lanaOvide decroly lana
Ovide decroly lana
 
Ovide Decroly
Ovide Decroly Ovide Decroly
Ovide Decroly
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Ipuin multimedia
Ipuin multimediaIpuin multimedia
Ipuin multimedia
 
Informatika power point
Informatika power pointInformatika power point
Informatika power point
 
IKT AURKEZPENA
IKT AURKEZPENAIKT AURKEZPENA
IKT AURKEZPENA
 
TXOSTENA
TXOSTENATXOSTENA
TXOSTENA
 
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
Ikaskuntza Eskenatokia: Gela eta IKTak
 
B06 jardunaldiak Arrigorriaga LHI
B06 jardunaldiak Arrigorriaga LHIB06 jardunaldiak Arrigorriaga LHI
B06 jardunaldiak Arrigorriaga LHI
 

Mate Lana

  • 1. Sukaldean handitzen handitzen SUKALDEAN HANDITZEN HANDITZEN 1. SARRERA Esku artean dugun proiektua 4 urteko haurrei zuzenduta dago eta matematikak eguneroko bizitzan duen garrantzia eta erabilgarritasuna helaraztea da gure nahia. Haurrek berriarekiko duten interesa eta xurgatzeko gaitasuna kontuan hartuta, proiektu berritzailea, praktikoa eta interesgarria diseinatu dugu. Haurraren ekintzaren manifestazio nagusia jolasa da eta denbora eta espazio handia hartzen du beraien egunerokotasunean. Jolasean gorpuzten da haurren ikaskuntza prozesua eta berorren bidez lortzen dute garapen kognitibo-emozional-motorea. Esandakoa kontuan hartuz, azalpenezko diskurtsoak planteatu beharrean jolasaren funtzionalitatean eta esanguratsuenean errotu gara. Matematikak sukaldaritzan duen aplikazioan oinarritu gara bereziki, geometria, zenbakiak, neurriak eta denboraren nozioei erreferentzia eginez. Sukaldean haurrek eskuen artean erabiliko dituzte material eta kantitate ezberdinak, modu praktikoan jarduerak biziz; horrek kontzeptuak errazago barneratzea eragingo du. Sukaldean egingo dugun praktikak aldez aurreko prestaketa eskatzen du, hiztegiaren, eta lehenagoko kontzeptuen birpasa eta berriekin kontaktuan jartzea. Aurre lanketa honetarako hainbat jarduera prestatu ditugu, jolasaren bidez eta modu atseginean azken ekintza izango den horretarako prestatzeko, hau da, azkenean sukaldean madalenak prestatzeko. Aipatutakoaz gain teknologia berriak integratu ditugu gure proiektuan, betiko paperezko euskarrietatik gaur egungo digitaletara igaroz. Aurre lanketarako prestatutako Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 1
  • 2. Sukaldean handitzen handitzen jarduera batzuk interneteko webquest orrietan azaldu ditugu, haur guztiei sarearen potentziala erakutsiz. Eskolan teknologia berrietan trebatzeko aukera ematean haurrak egungo gizartean hezteaz gain, beraien artean egon daitekeen eten digitala murriztea bilatzen da. Gaitasunak modu dibertigarrian eskuratzen joango dira haurrak, jolasaren eta esperimentazioaren bidez matematikak landuz; gutxitan gertatzen den bezala sukaldera pasatuko dira eta amantala jantzita eskolako sukaldari bikainak bihurtuko dira. 2. JUSTIFIKAZIOA Proiektu hau planteatzerako orduan haurrek matematikaren munduarekin daukaten erlazio mugatua eta aurreiritziz betea alde batetara utzi eta beraien errealitatetik eta eguneroko bizitzatik hurbil dagoenera eraman behar ditugu. Ondorioz, haurrek sukaldean eta modu dibertigarrian praktikan jarriko dituzte lehenago landutako kontzeptu matematikoak. Euskal Herrian sukaldaritzak berebiziko garrantzia du, mundu osoan ezagunak dira bertako pintxo eta jakiak. Gainera, egunero etxe guztietan burutzen den lana da sukaldaritzena, eta normalean haurrekin batera gutxitan burutzen dena. Proiektu honetan haurren txanda izango da, sukaldeko jaun eta jabe egingo ditugu, beti ere beraien motibazioaz baliatuz. Sukaldean matematiken funtzionaltasunaz ohartzeaz gain, matematikaren beharrizanaz ohartuko dira umeak. Sortuko zaizkien beharrizanak asetzeko, aurre lanketako jarduerak proposatzen ditugu, jolasez eta irudiz hornituak. Kasu honetan Ikt-en, Ikus- entzunezko komunikazioen teknologiaren, bidez helduko dira jarduera horietara, horrek eragiten duen aurrerapausoarekin. Haur hezkuntzatik hasita trebatu nahi ditugu teknologia berrietan, mundu honetan murgiltzeko behar adina gaitasun landuz. Ikaskuntza prozesua aktibotasunean oinarritu nahi izan dugu proiektu honetan, norbere esperimentazioan eta ikaskuntza autonomoan. Arrazoi honegatik planteatu ditugu sarearen bidezko jolasak, haurrek beraien kabuz emaitzetara eta soluzioetara heltzeko Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 2
  • 3. Sukaldean handitzen handitzen aukera ematen dutenak. Amaierako jardueran errezeta bakarra daukagu, mugatua zentzu horretan; baina aldi berean, haurren autonomiarako eta autokontzepturako mesedegarri izan daitekeena. Haurrak ordenagailuan eta sukaldean trebatuko dira, beti ere matematikak zubi lana egingo duelarik. 3. HELBURUAK ETA EDUKIAK HELBURU/GAITASUN OROKORRAK 1. Arduraz bizitzen ikastea. 2. Ikasten eta pentsatzen ikastea 3. Komunikatzen ikastea. 4. Elkarrekin bizitzen ikastea. 5. Pertsona gisa garatzen ikastea. 6. Egiten eta ekiten ikastea. HELBURU ZEHATZAK: SUKALDEAN HANDITZEN HANDITZEN PROIEKTUA 1. Forma geometrikoak eguneroko bizimoduko objektuetan bereiztea. 2. 1etik 10era arteko zenbakien kantitatearen nozioaz jabetzea. Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 3
  • 4. Sukaldean handitzen handitzen 3. 1etik 10era arteko zenbaki-segidak ezagutzea eta kalitateak zehazteko zein ordenatzeko erabiltzea. 4. Neurri-nozioak ezagutu eta aplikatzea: tamaina, luzera eta altuera. 5. Elementuak konparatzea tamainaren, luzeraren eta altueraren arabera. 6. Denbora-hurrenkera nozioak eskuratu eta erabiltzea. 7. Matematikak eguneroko bizitzan duen aplikazioaz eta garrantziaz jabetzea. EDUKIAK • Forma geometrikoak: zirkulua, karratua, triangelua eta errektangelua. Kontzeptuala • Forma geometrikoak identifikatzea. Prozedurazkoa • Forma geometrikoak inguruko objektuetan bereiztea. Prozedurazkoa • Matematikaren eta eguneroko bizimoduaren arteko zerikusiaz jabetzeko interesa. Jarrerazkoa • Zenbaki kardinalak 1etik 10era. Kontzeptuala • Zenbakiak erabiltzea kantitateak zehazteko. Prozedurazkoa • Matematika-jarduerak ebazteko interesa. Prozedurazkoa • Taldeko materiala zaintzeko ahalegina. Jarrerazkoa • Neurri-nozioak: tamaina (handia/txikia), luzera (luzea/laburra), altuera (altua/baxua). Kontzeptuala • Neurri-nozioak aplikatzea elementuen ezaugarrien arabera. Prozedurazkoa • Jardueren emaitzak biltzeko irmotasuna. Jarrerazkoa • Ordinalak: 1.tik 3.era. Kontzeptuala • Materialak zaintzeko borondatea. Jarrerazkoa Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 4
  • 5. Sukaldean handitzen handitzen 4. METODOLOGIA Proiektuan erabiliko den metodologia bat dator zikloan zehar burutuko diren bestelako unitate didaktiko eta proiektuetan erabiliko denarekin eta, oro har, ikastetxe mailan ezarritako lehentasunekin. Euskara izango da komunikazio-tresna bakarra, beti ere haur bakoitzaren hizkuntz gaitasunetara moldatuz: ideiak errepikatu, beste modu batera azaldu eta, azken aukera moduan, behar izanez gero bere ama hizkuntza erabiliko genuke lagungarri gisa. Bestalde, ikastetxean adostu bezala, haurrak berdintasunean eta hezkidetzan heziko dira; neska eta mutilen arteko aukera berdintasuna eta kultura ezberdineko zein maila sozioekonomiko ezberdineko haurren arteko aldeak desagerraraztera joko da. Proiektu honetan hurrengo printzipio metodologikoak izango ditugu presente eta jarriko ditugu martxan: - Aktibotasuna suspertzea Haurraren ekintzaren manifestazio nagusia jolasa dugu, jolasaren bidez ukitu, sentitu, manipulatu, pentsatu … egiten du; objektuekiko eta pertsonekiko harreman horietatik abiatuz pentsamendu arrazionala garatzen da pixkanaka. Jolasa, bere aldaera guztietan jarduera atsegingarria eta motibagarria denez, aproposa da gaitasunak lantzeko eta, horregatik proiektuaren lanketako tresna nagusi izendatu dugu. Ekintzaren eta esperimentazioaren bidez ikasteko aukerak eskaintzen ditu jolasak, porroterako eta akatsak egiteko beldurra minimizatuz. Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 5
  • 6. Sukaldean handitzen handitzen - Globalizazio-printzipioa Haur hezkuntzako umeen ezaugarri nagusietakoa da beraien izate globala; gauzak modu bateratuan ikusteko gaitasuna eta mundua, errealitatea, kanpokoa eta barrukoa bereizteko ezintasuna. Horregatik, proiektu honetan haurraren garapen globalizatua bilatzen da, gaitasun kognitiboak, emozionalak zein motorrak elkarrengandik banatu gabe lantzeko bideak eskaintzen ditugu. Sukaldaritza aukeratu dugu interesgune moduan, madalenen prestaketa zehazki; eta interesgune honen inguruan sortu ditugu jarduera guztiak, haurrentzat ikaskuntza esanguratsua proposatuz. - Lankidetza sustatzea Talde lana da kooperazioa eta elkarlana sustatzeko modurik eraginkorrena; ikaskuntza prozesuan haurren elkarren arteko imitazioa, eztabaida eta arduren banaketa dira helduen interbentzioa besteko garrantzitsuak. Horretaz ohartuz, ikaskuntza indibidualizatua diseinatu beharrean, azken jarduera taldean gauzatuko dugu. Lehendabiziko pausoetan, ordenagailuko jardueretan, banaka zein talde txikian (2-3 pertsona) egon daitezke, taldearen eta ume bakoitzaren gaitasun eta beharrizanen arabera. Hala ere, sukaldean denok elkarrekin lan egingo dugu, helburu berdinerantz kooperazioaren bidez abiatuz. - Afektibotasunean oinarrituz heztea Lehenago aipatu dugu haurren izate globalak zer adierazten duen, haurrek dena ikusten dutela begi batzuekin, dimentsio bakarrean. Hortaz, ezin bana dezakete alde emozionala alde intelektualetik, edo motorretik: sentitu, pentsatu eta ekin egiten dute, dena modu bateratuan. Proiektua maitasun, errespetu, konfiantza eta segurtasun giroan gauzatuko dugu, gela edo sukaldea umeen gustuko espazio izan dadin. Irakasleak haurren ongizatea bermatu Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 6
  • 7. Sukaldean handitzen handitzen behar du une oro eta haur bakoitzaren izaera eta izatea kontuan izan. Alde horretatik irakaskuntza indibidualizatua gauzatuko da, afektibotasunean eta bakoiztean oinarritzen dena. Irakasleak zentzu honetan badu zeresanik, bere jarrera erabakigarria delako; orokorrean 3 irizpide jarraituko ditugu: 1. Haurrarengan sortzen dituen igurikapenak positiboak izango dira, haurren autokontzeptua eta autoestimua faboratuz. 2. Haurrek bizi dituzten gatazkak edota beldurrak gainditzen lagunduko diegu, haurra babestua sentitzea ahalbidetuz. 3. Gelan konfiantzazko eta segurtasunezko giro atsegina sortuko dugu, haurrak kideekin elkarbizitza bultzatuz. Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 7
  • 8. Sukaldean handitzen handitzen 5. PROIEKTUA a. ZER DA? Sukaldean handitzen handitzen izena jarri diogu proiektuari. Haurrek lan ezberdinak egin beharko dituzte eta irakasleak lan hauen antolatzea eta programatzea egin beharko du. Haurrek beraien proiektua dela sentiarazten hasteko unea izango da; irakasleak, proiektuak eta ikasleak elkarrekin egingo dute aurrera. Proiektuak sei jarduera ezberdin egiteko aukera eskainiko digu, hauek guztiak era dibertigarri batean matematika ardatz hartutako probak izango direlarik.  GALDETEGIA. Umeei galdetegia egingo diegu, zer dakiten sukaldaritzari buruz, zein osagai ezagutzen dituzten, etxean gurasoei laguntzen dieten...  MADALENA ERRALDOIA. Fitxa bitartez sukaldaritza eguna heltzen denerako madalenenak egiteko errezeta berton itsatsia izango dugu eta esperimentazio-eguna datorrenean gida bezala erabiltzeko aukera emango diegu.  AMANTALA. Sukaldaritza egunerako zabor poltsekin egindako amantala aldez aurretik egingo dugu, higienearekin lotu eta sukaldari trebatuen bezala sentiarazteko. Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 8
  • 9. Sukaldean handitzen handitzen  ORDENAGAILUA. Ordenagailu edo IKTren baliabideak eskainiko diegu, webquest bitartez madalenak egiteko behar ditugun osagaiez baliatzeko, matematikazko ariketak egiteko, eta webquest horrekin jolasteko.  SUKALDERA JOATEKO EGUNA. Proba ezberdinak eginez neurketa ezberdinak egingo ditugu, madalenen osagaiak esku artean erabili, eta baita ere madalenak bukatzerakoan konparaketak egin ditzakegu luzera, bolumena, tamaina, forma … ohartzeko.  ABESTIA. Handitzen-handitzen abestia landuko dugu.  Matematikak guztia ezin duelako kontrolatu, errealitatea, emozioak eta bizitza berak sarritan ematen digun plazerra disfrutatzeko aukera ematen diegu umeei, etxean betidanik izan ditugu baliabideak ikastetxean egin eta disfrutatzeko aukera izango baitute. b. KRONOLOGIA, DENBORALIZAZIOA ETA SEKUENTZIALIZAZIOA Proiektu hau aurrera eramateko aste batekin nahikoa dugu gelako eguneroko goiz eta eguerdi guztietan (bi ordu egunero) eta ostiralean egunaren hasierako hiru orduko saioarekin jorratuko baitugu. Lan hau paralelo eramango dugu gelako plangintza guztiarekin. Haurrei proiektu honen garrantzia transmititzeko ezinbesteko ikusten dugu denbora hartzea bai proiektuko lanak egiteko baina baita hitz egiteko; beraz, une oroko Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 9
  • 10. Sukaldean handitzen handitzen ebaluazioari eta haurrek egin ditzaketen iradokizunei lekua utziko diegu benetan, ez dugu ezer egin gabe utziko denbora falta dela eta. Proiektuaren nondik norakoaren sarreratxo bat egingo diegu astearen lehen egunean ikasleei lehenik eta behin. Gaia nondik nora doan, zer egingo dugun...argituko diegu, gaiaren ikas norabidea zein den azaldu alegia. Unitatea garatzeko prestatutako jarduera eta ekintza ezberdinak pausoz pauso lagunduko die haurrei proposatutako helburu eta edukiak barneratzen. Beti ere esandako ekintzen ordena eta behar beste denbora uzten badiegu haur bakoitzaren berezitasunak kontutan hartuta heziketa ahalik eta pertsonalizatuena eskaintzen badiegu. Korruko hizketaldiak edo topaguneak zuzenean erlazionatuta daude haurrek ondoren egingo dituzten jarduerekin, beraz garrantzitsua izango da guk loturak egitea jardueren artean haurrek ere loturak egin ditzaten, azken finean guztia erlazionatuta dago eta. Lehen aipatu bezala, une hau erabiliko dugu aste horretan proiektuan emango ditugun aurrerapausoak edo aldaketak, ezin dugu ahaztu ikasleak beraiek direla protagonista nagusi. Proiektuko kideen artean erabakitzeko gaia da zenbat denbora eta zein tarte eskainiko diogun proiektuari zehazki, baina adibide bat jartzearren astea honela bana genezake (berde kolorez idatzita daudenak erabiliko genituzke sukaldean handitzen handitzen proiekturako). A A A O O 9-9.15 TOPAGUNEA 9.15-10 GALDETEGIA IPUINA IPUINA IPUINA 10-10.30 TXOKOAK TXOKOAK PROIEKTUA TXOKOAK TXOKOAK 10.30-11.1 (matematika (matematika (matematika txokoa) (matematika txokoa) 5 txokoa) txokoa) 11.15-11.30 GAILETA JAN ETA KOMUNERA 11.30-12 ATSEDENALDIA ABESTIA TXOKOAK TXOKOAK 12-13 TXOKOAK TXOKOAK (matematika (matematika (matematika txokoa) (matematika txokoa) txokoa) txokoa) 12.45-13 ESKUAK GARBITU ETA KOMUNERA 13-14.45 BAZKALORDUA 14.45-16.1 MUSIKA PSIKOMOTRIZITATEA PSIKOMOTRIZITATEA INGELERA 5 Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 10
  • 11. Sukaldean handitzen handitzen c. IRAKASLEAREN LANA TXOKOEN GIROTZEAN: Proiektua gelako ingurune guztira zabaldu beharra daukagu, globalizazioaren printzipioari jarraikiz, nahiz eta ez den modu oldarkor edo deigarriegi batean izan behar. Hala ere, irakaslea beste txokoetan eta gelako eguneroko bizitzan hurrengoa lortzen saiatu beharko litzateke:  Gure jolasean egongo diren proben antzeko galderak egin ditzake; madalena erraldoia egiterakoan, osagaien kopuruaz ohartu behar izango dute, adibidez: arrautza bi zenbatzerakoan...  Gelako ordenagailuan matematikarekin lotu izan dugun webquestarekin formak, neurria, denbora eta zenbakiekin jolasteko aukera izango dute. d. JARDUERAK BANAN-BANAN GALDETEGIA Egingo dena: Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 11
  • 12. Sukaldean handitzen handitzen Astelehenean, topagunea deritzon errituala egin ondoren, haurrak korruan eseriko dira kuxinen txokoan. Klasean giro egoki bat lortzean, (isiltasuna, bakea...) astean zehar landuko den proiektua, Sukaldean handitzen handitzen, aurkeztuko zaie haurrei, argituz aste honetan zehar aldaketa txiki batzuk egingo direla klasean, txoko berri bat sortzeko. Ondoren, gai honen inguruan zer dakiten jakiteko, galdera zabalez osatutako galdetegia egingo diegu, proiektua bideratzeko abiapuntua zehazten laguntzeko. Beharrezkoa da ordena mantentzea, beraz, haurrek banan-banan erantzungo dute. Informazio gehiago lortzeko asmotan, “Zer gustatzen zaizu jateko?” eta “Jakien jatorria” izeneko fitxak (Ikus eranskina) egitea proposatuko zaie, informazio gehiago lortzeko asmoz. Behin fitxa eta erantzun guztiak entzun ondoren, (agian klasearen erritmoa ondo eramateko, ebakitzea beharrezkoa izango da eta momentu batetik aurrera, haurrek ez dute posibilitate gehiago izango erantzun gehiago egiteko) eta abiapuntutzat hartuz, proiektuan egingo diren jarduera ezberdinekin lotuko dira. Besteak beste, “Madalena erraldoia” eta “Amantala” jarduerak egingo dituztela azaltzeko bakoitzetik eredu bat erakutsiko zaie. Nork egingo du: Irakasleak klasea gidatuko du lortutako informazioaz baliatuz eta haurrek informazioa jaso eta beraien iritziak, argudioak, galderak, etab. egingo dituzte. Non: Gelan bertan. Baliabideak: • “Zer gustatzen zaizu jateko?” fitxa. • “Jakien jatorria” fitxa. • “Madalena erraldoia”ren eredu bat. • “Amantala”ren eredu bat. Aniztasuna egokitzeko aldaerak: Ez da aurreikusten. Beste pertsonen beharrizanaren aurreikuspena: Ez dugu inolako laguntzarik izango. Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 12
  • 13. Sukaldean handitzen handitzen Irakaslearen eginkizuna: Irakasleak gela antolatuko du. Haur guztiak korruan batu eta proiektuari buruzko informazioa emango du haien ideiekin konparatuz. Aurretik aste osoko plana eginda izan beharko du zer egingo duten azaltzeko eta horretarako, beharrezko baliabideak eskuratuko ditu. Beharrezkoa da haur guztien partaidetza bultzatzea eta denbora ondo finkatuta eta neurtuta izatea giro egoki bat sortzeko. MADALENA ERRALDOIA Egingo dena: Madalena baten irudi handia osotzea da jarduera honetan egingo dutena, barruan errezetaren pauso ezberdinak itsatsiko dituztelarik. Jarduerak bi azpiatal edo pauso izango ditu: batetik, “Errezeta-fitxa” (Ikus eranskina) behar bezala interpretatu eta margotu beharko dute, pauso bakoitzean dagozkion kantitateak soilik koloreztatuta. Adibidez, 2 arrautza jartzen baldin badu, fitxan agertzen diren arrautza guztietatik 2 soilik koloreztatuko dituzte. Ondoren, errezetako pauso bakoitza moztu eta madalena erraldoian kokatu beharko dute; baina ez edozein ordenetan, sekuentziak eskatzen duen orden logikoan baizik. Astean zehar madalena hornituko dute eta, azken egunean, sukaldeko jardueran erabiltzeko zein etxera eramateko baliagarria izango da lana. Nork egingo du: Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 13
  • 14. Sukaldean handitzen handitzen Ikasleek beraiek burutuko dute jarduera, irakasleak ematen dituen argibideez eta fitxan azaltzen denaz baliatuz. Non: Gelan bertan. Baliabideak: • “Madalena erraldoia”ren eredu bat. • “Errezeta-fitxa” deitzen dugun orria. • Margoak, belkroa eta artaziak/puntsoia. • Kartulina. Aniztasuna egokitzeko aldaerak: Ez da aurreikusten. Beste pertsonen beharrizanaren aurreikuspena: irakasleak gidatuko ditu haurrak galtzen baldin badira eta taldekideak ere lagungarri izango dituzte. Irakaslearen eginkizuna: Hasiera batean irakasleak jardueraren zehaztasunak azalduko ditu eta ondoren haurren txanda izango da. Printzipioz haurrek autonomiaz lan egitea bilatuko da, baina laguntza behar izanez gero (papera mozteko, zenbaketan …) taldekideengana zein irakaslearengana jo dezakete. Prozesuari erreparatuko dio irakasleak, pazientziaz eta haurrei bere denbora utziz. Ez ditu akatsak porrot gisa ikusi behar, krisi momentu horiek baliatu behar ditu gauza berriak irakasteko. AMANTALA Egingo dena: Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 14
  • 15. Sukaldean handitzen handitzen Sukaldean lan egiteko erabiliko dugun amantala sortuko dugu txokoan. Horretarako plastikoa moztuko dugu, zati handia (amantala bera) eta bi tira luze (bata gerrian lotzeko, bestea buruan eusteko) eginez. Grapagailua erabiliz lotuko dira tirak zati handira. Talde bakoitzak kolore bateko amantala sortuko du, talde-identitatea indartuko duena. Irakasleak forma ezberdinetako irudi geometrikoak marraztuko ditu amantaletan eta haurrek irudien barruko hutsuneak forma geometriko berbereko gometxekin beteko dituzte. Adb, karratuaren barruan hainbat koloretako gometxa karratuak jarri beharko dituzte. Honekin jarduera bukatutzat emango da eta prest izango dugu amantala madalenak egiteko egunerako. Nork egingo du: Batez ere haurren lana izango da, nahiz eta irakasleak jarduera aurreko prestaketa-lanak eta jarduera egin bitartean ere laguntza eman behar duen. Non: Gelan bertan. Baliabideak: • “Amantala”ren eredu bat. • Plastikozko zabor-poltsak, artaziak, grapagailua, gometxak eta errotulagailuak. Aniztasuna egokitzeko aldaerak: Ez da aurreikusten. Beste pertsonen beharrizanaren aurreikuspena: Ez da pertsona berezirik beharko. Irakaslearen eginkizuna: Jarduera egiten hasi aurretik ereduak egiteaz gain, haur guztien amantalak markatu (mozteko moduan) eta irudi geometrikoak marraztu behar ditu. Jarduera egin bitartean ere haurrei laguntzen arituko da, azalpenak emanez zein arazoei konponbidea bilatuz. Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 15
  • 16. Sukaldean handitzen handitzen WEBQUESTA Egingo dena: IKTen bidez, zehazki webquestaren bidez gaia jorratuko dugu. Horretarako, atazen atalean ondorengo galderekin bideratuko da: 1. Madalenak egiteko zeintzuk osagai behar ditugu? 2. Baina, horretarako ba al dakizu zenbatzen? 3. Neurriak ezberdintzen ba al dakizkizu? 4. Zer egingo dugu lehenengo eta gero? 5. Ze formatako madalenak egingo ditugu? Atazan proposatu ditugun galderak erantzuteko, prozesua deituriko orrian erantzunak aurkitzeko zenbait baliabidea eskainiko zaizkie, hots, interneten bilatzeko helbide desberdinak: • Osagaien bideoa • Forma geometrikoak • Zenbakiak • Neurriak • Denboraren nozioa Nork egingo du: Umeek egingo dute, irakaslearen laguntzarekin. Non: gelan bertan. Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 16
  • 17. Sukaldean handitzen handitzen Baliabideak: • Ordenagailua. • http://www.phpwebquest.org/euskera/webquest/soporte_tabbed_w3.php? id_actividad=2425&id_pagina=3 • http://www2.elkarrekin.org/elk/Edebe/MateHH/4_1_4_47_188/flash.htm? numrecurso=4 • http://www2.elkarrekin.org/elk/Edebe/MateHH/4_1_4_49_190/flash.htm? numrecurso=6 • http://www2.elkarrekin.org/elk/Edebe/MateHH/4_1_4_47_193/flash.htm? numrecurso=4 • http://www2.elkarrekin.org/elk/Edebe/MateHH/4_1_4_47_189/flash.htm? numrecurso=5 Beste pertsonen beharrizanaren aurreikuspena: Ez dugu inoren laguntzarik behar izango. Aniztasuna egokitzeko aldaerak: Ez da aurreikusten. Irakaslearen eginkizuna: Irakasleak jardueran zehar ikasleek izan ditzaketen arazoak behatu beharko ditu, galdera eta proposamenen bidez estrategiak sortzeko. SUKALDERA JOATEKO EGUNA: Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 17
  • 18. Sukaldean handitzen handitzen Egingo dena: Dena den, astean zehar, ordenagailuan ikusi duten bideoa, berriz jarriko da klasean, osagaiak birgogoratzeko. Aste guztiko lana ospatzeko gure ikastetxeko jantokira joango gara, aurretik egindako madalena erraldoiarekin gida bezala izateko. Psikomotrizitatera doazenean betetzen duten arautegi berdina segitu beharko dute (trena egin, isiltasuna...) Ondoren, jantokira iritsi orduko eskuak garbitzera joango gara guztiok. Jantokiko mahaietan osagaiak aurretik jarrita izango ditugu eta mahai bakoitzean bost ume jarriko dira. Madalena erraldoiari segituz, osagaiak hartu, erabili, ukitu eta bol batetara jaurtiko ditugu, arrautzak, gurina, azukrea, esnea eta azkenik irina, guztia ondo irabiatu eta guk sortutako masa berria, paperezko moldeetara botako dugu. Erdi arte bete eta labera eramango ditugu, madalenak egiten dauden heinean guk ikasitako abestia (handitzen-handitzen) abestuko dugu. 15 minutu igaro ondoren, irakasleak madalenak atera eta umeei konparaketak egiten utziko die, bolumen handigoa zeintzuk duten, karratuak direnak... eta gero gure madalenak jango ditugu. Nork egingo du: umeek eta irakasleak hartuko dute parte sukaldean. Non: Jantokian egingo da. Baliabideak: Azukrea, irina, arrautzak, gurina, esnea, paperezko moldeak, edalontziak, bolak, koilarak, tenedoreak, musika aparatua. Beste pertsonen beharrizanaren aurreikuspena: Horretarako prest dauden jantokiko laguntzaile edo sukaldari laguntza izan dezakegu. Irakaslearen eginkizuna: Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 18
  • 19. Sukaldean handitzen handitzen Irakaslea umeei laguntza eskainiko die momentu oro, giroa lasaitu eta umeei musika jarriko die abestia abesterako orduan. Guztiek parte hartzea bultzatuko du eta behin madalenak aldean ditugunean hauenganako konparaketak ekidituko ditu, batzuenak ez dira besteenak baino hobeagoak izango, ezberdinak baizik. Umeei egindakoaz disfrutatzea bultzatuko da eta etxean gurasoekin egiteko grina handituko du. ABESTIA Egingo dena: Umeei, Handitzen handitzen abestia1 ikasiko dugula esango diegu, eta abesti hau madalenak labean dauden bitartean abestuko dugula. Jarduera ume guztiekin batera egingo da. Irakasleak abestia jarriko die umeei musika aparatuan, eta zenbait aldiz entzun ondoren, abesten saiatuko dira. Irakasleak, musika gabe ere abestuko die, motelxeago, haurrek ikasteko laguntza izan dezaten. Irakasleak haiekin batera abestuko du, eta motibatu egingo ditu, gero eta hobeto egiten dutela esanez, adibidez. Abestia bera bakarrik landu ostean, irakasleak musikarekin batera egiteko dantza bat irakatsiko die. Hazten egongo balira bezala irudikatuko dute, “handitzen handitzen” dioen pasartean, eskuekin gora eta gora eginez. Nork egingo du: Umeek egingo dute, irakaslearen laguntzarekin. Irakasleak argibideak emango dizkie eta musika aparatuan abestia jarriko du. Umeekin batera abestuko du, haiei laguntza emanez. Dantzarekin gauza bera, hasieran, irakasleak irakatsiko dizkie mugimendua, eta gero umeek beren kabuz egingo dute. 1 Handitzen handitzen abestia eranskinean dago. Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 19
  • 20. Sukaldean handitzen handitzen Non: gelan bertan. Baliabideak: musika aparatua, eta abestia. Beste pertsonen beharrizanaren aurreikuspena: Ez dugu inoren laguntzarik behar izango. Aniztasuna egokitzeko aldaerak: Ez da aurreikusten. Irakaslearen eginkizuna: Irakasleak haurrek abestia ikastea bermatu behar du,azken egunean jantokian abesteko. Halaber, abestia jarriko du musika aparatuan zenbait aldiz, eta umeei abestuko die, musikarekin zein musikarik gabe (geldiro abestuz, umeek hobeto ikasteko). Era berean, abestia landu ostean, abestiaren pasarte nagusian egiteko dantza irakatsiko die umeei, berak dantzatuz, eta pausoak erakutsiz, eredua izateko. Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 20
  • 21. Sukaldean handitzen handitzen 6. EBALUAZIOA Orokorrean ebaluazioa etengabea eta jarraia izango da, haurren prozesua eta garapena aztertzeko beharrezkotzat jotzen dugularik, era honetan hasierako, prozesuko eta bukaerako ebaluazio sumatiboa eginez. Horrez gain, ebaluazio formatiboa diseinatu dugu, unitatea garatzen goazen heinean hobekuntzak proposatuz; hori baita guretzat ebaluazioaren zentzu nagusia, hobetzeko balio duela, alegia. ZER EBALUATUKO DA? Haurraren garapena eta lorpenak - Proiektuaren hasieran proposatutako helburuak, bete diren ala ez. - Ikasleak gogotsu parte hartu duten ala ez. - Kideen arteko harremanak errespetuzkoak izan diren ala ez. - Guk proposatutako jardueretan, haurren bakarkako lanetan zein talde lanetan, lortu dituzten gaitasunak eta ahalmenak. - Proiektuaren bukaeran, haurrek lortutako aurrerapena. - Arazoren baten aurrean hau gainditzeko izan duten jarrera. - Talde dinamikaren eraginkortasuna. Proiektua - Helburuak: ezarritako helburuen egokitasuna eta izan diren lorpenak. - Edukiak: hasieran ezarritako edukien egokitasuna eta nolakoa izan den barneratzea. - Jarduerak: ea egokiak izan diren, ikasleentzat interesgarriak izan diren eta ea gogotsu parte hartu duten. - Printzipioak: unitatean zehar nolako lanketa egin den eta pertzepzioa zenbatekoa izan den. - Denboralizazioaren, espazioaren antolaketaren, materialen eta gelako arauen egokitasuna. - Ebaluazio-sistema: ebaluazio-tresnen egokitasuna, informazioa jasotzeko ea baliagarria izan den eta ebaluazio horri esker ea hobekuntzak egin diren eta hauen kalitatea nolakoa izan den. Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 21
  • 22. Sukaldean handitzen handitzen Irakaslearen lana - Azalpenen egokitasuna eta ulergarritasuna. - Haurrekin izandako jarrera eta eraikitako harremanak. - Ebaluazioari dagokionez, burututako behaketa lana eta elkarrizketak zer nolakoak izan diren. NOIZ EBALUATUKO DA? - Proiektuaren hasieran: alde batetik, haurren gaitasunak, ezagutzak eta gogoak neurtzeko eta, bestetik, haurrak motibatzen hasteko. - Proiektuak irauten duen bitartean: prozesua eta eboluzioa behatzea beharrezkoa izango da. - Ebaluaketa klase-ordu guztietan emango da: etengabea izango da . - Jarduera bakoitzaren, egun bakoitzaren eta proiektu osoaren amaieran: amaierako gaitasunak, trebetasunak, jakintzak eta jarrerak hasierakoekin alderatzeko eta hurrengo unitate didaktikoa hasteko, errealitatearen azterketa gisa. ZER TRESNA ERABILIKO DA EBALUAZIOAN? Ebaluatzeko orduan erabiliko ditugun tresnak, behaketa eta elkarrizketa izango dira bereziki. Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 22
  • 23. Sukaldean handitzen handitzen - Behaketa: jarduera guztietan eta orokorrean klaseko momentu guztietan gauzatuko da. Horretarako, alde batetik, irakasleak egunkaria idatziko du behatu dituen gertaerak, jarrerak eta oharrak apuntatuz. Beste alde batetik, haur bakoitzaren ebaluazio fitxa beteko du proiektua burutu ondoren. - Elkarrizketa: egun guztien amaierako hausnarketa jardueretan, elkarrizketa erdi egituratuaren bidezko ebaluazioa gauzatuko da. Irakasleak galderak formulatuko ditu hasiera batean, baina umeen parte hartze espontaneoa ere baimenduko du. NORK EBALUATUKO DU? - Irakasleak ebaluatuko ditu arestian aipatutako elementu guztiak. - Haurrek ere ebaluazioan parte hartuko dute. Arratsaldeko hausnarketa momentuan, egun bakoitzaren amaieran, haurrek ahoz adieraziko dute nola pasatu duten eta egindakoa gustatu zaien ala ez. Gainera, eskolatik etxera joan baino lehen horman eskegitako kortxozko tableroan fitxa batzuk jarriz ere ebaluatu egingo dute: fitxa horiek aurpegien irudiak izango dituzte, aurpegi batzuk pozik eta besteak triste daudelarik. ZERTARAKO ERABILIKO DA JASOTAKO INFORMAZIOA ETA INFORMAZIO HORRI BURUZ EGINGO DEN ANALISIA? - Posible diren zuzenketak, hurrengo batean egin ahal izateko. - Landu nahi genituen helburuak, burutu diren ala ez jakiteko. Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 23
  • 24. Sukaldean handitzen handitzen - Haurrek, jardueran berrien aurrean, nola jokatzen duten jakiteko. - Landutako guztia ulertu duten jakiteko. - Gurasoei, haien seme-alaben ikaskuntza eta garapen-prozesuetan izan dituzten hobekuntzak jakinarazteko. - Haurren ezagutzak hedatu direla egiaztatzeko. - Haurren jarrerak eta portaerak ezagutzeko. - Gure proiektuaren ahuleziak behatzeko eta hurrengorako hobetzeko. - Irakaslearen lana berrikusteko eta hobetzeko. Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 24
  • 25. Sukaldean handitzen handitzen 7. BIBLIOGRAFIA 12/2009 Dekretua, Haur Hezkuntzarako Curriculuma Moduluko fitxak Baliabideak Webquest Elkarrekin.org Movie Maker Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 25
  • 26. Sukaldean handitzen handitzen 8.- ERANSKINAK GALDETEGIA Zer gustatzen zaizu jateko? Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 26
  • 27. Sukaldean handitzen handitzen Jakien jatorria fitxa Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 27
  • 28. Sukaldean handitzen handitzen MADALENA ERRALDOIA Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 28
  • 29. Sukaldean handitzen handitzen Errezeta-fitxa Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 29
  • 30. Sukaldean handitzen handitzen AMANTALA Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 30
  • 31. Sukaldean handitzen handitzen WEBQUEST Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 31
  • 32. Sukaldean handitzen handitzen Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 32
  • 33. Sukaldean handitzen handitzen Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 33
  • 34. Sukaldean handitzen handitzen Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 34
  • 35. Sukaldean handitzen handitzen ABESTIA Handitzen handitzen Txiki-txiki-txikia Txiki, txiki, txikia ikusten naiz kalean. Handitzen handitzen, hasi naiz handitzen txikia izanik asko maite zaitut nik. Bi begi ikusteko, bi belarri entzuteko. Handitzen, handitzen... Sudurra usaintzeko, ahoa dastatzeko. Handitzen, handitzen... Eskuak ukitzeko, bi oinak ibiltzeko Handitzen, handitzen Burua pentsatzeko, bihotza maitatzeko. Handitzen, handitzen... Pentsamendu matematikoaren garapena eta bere didaktika II 35