2. Hasiera batean, Lurra suzko bola bero
eta idor bat zen, arroka bero urtuz
osatuta eta urik gabekoa zen.
Gero, Lurraren tenperatura epelduz
lurrazala hoztuz joan zen, nahiz eta
planetaren barrualdeak bero jarraitu.
3. Gas-geruza hoztu ,eta Lur planetan ur-lurruna
kondentsatuz joan zen.
Uraren zikloa, orduan abiatu zen: ura
lurrundu, ekaitz eta euri handietan lurruna
kondentsatu eta lurrera isuri, lurrazaleko
ur-geruza sortu… Ondorioz, Lurraren
azaleko sail handiak urez estalita gelditu
ziren.
4. • Lurra Eguzkitik gertuen dagoen hirugarren
planeta da. Berezia da Eguzki-sisteman,
eta agian baita unibertsoan ere bertan
bizitza dagoelako.
• .Batetik, Eguzkiarekiko daukan kokapen
egokiari esker, bertako tenperaturek ura
egoera likidoan edukitzea ahalbideratzen
dute; eta, besterik, Lurrak planeten artean,
oxigenoa daukan bakarra da.