Eguzki sistema eta lurra

2,216 views

Published on

Published in: Education
• Be the first to comment

Eguzki sistema eta lurra

1. 1. EGUZKI SISTEMA ETA LURRA Egilea: Karmele Salaberria
2. 2. EGUZKI-SISTEMA kokapena ESNE BIDEA da ditu Unibertsoko galaxia bat Milioika izar eta argizagi honako hauek osatzen dute EGUZKIA bederatzi planetak ARGIZAGIAK da horietako bat adibidez izar bat Lurra .kometak .sateliteak .asteroideak .meteoritoak EGUZKI SISTEMA
3. 3. LURRA egiten ditu mugimendua mugimendua translazioa errotazioa honako hauek sortu honako hauek sortu urtaroak egunak eta gauak geruza zentrokidez osatuta .nukleoa .mantua .lurrazala .litosfera .hidrosfera .atmosfera honako hauek gertatu barne- indarrak kanpo- indarrak honako hauek dira honako hauek dira .sumendiak .lurrikarak .ura .haizea .tenperatura-aldaketak .izaki bizidunak
4. 4. EGUZKI SISTEMA

Eguzki-sistema kiribil forma duen galaxia baten atala da. Galaxia horren izena Esne Bidea da. Unibertsoan, 500 milioi galaxia baino gehiago daude.

Eguzki-sisteman, izar argitsu bat dago. Izar horia da: EGUZKIA, eta bederatzi planeta daude. Beste argizagi batzuk ere aurki ditzakegu: kometak, sateliteak, asteroideak eta meteoritoak.

5. 5. EGUZKI SISTEMA Eguzki-sistema Esne Bideko planeta-sistema bat da. Eguzkiak, haren inguruan biratzen duten bederatzi planetek eta argizagi guztiek osatzen dute eguzki-sistema. Eguzkia: Izar horia eta ertaina da, Lurra baino milioi bat aldiz handiagoa den arren. Eguzkiaren eta Lurraren artean 150 milioi km inguru daude. Planetak: Eguzkiaren inguruan bira egiten dute eta ibilbide zehatza jarraitzen dute beti, orbita eliptikoa, alegia. Planeta guztiek beren buruaren inguruan ere egiten dute bira. Satelite naturalak: Planeten inguruan bira egiten duten argizagiak dira. Ilargia da Lurrak duen satelite bakarra. Kometak: Izotzez eta harkaitzez osatutako astroak dira. Eguzkiaren inguruan, abiadura handian egiten dute bira. Eguzkira hurbiltzean, izotz atal bat gas bihurtzen da eta, askatzean, buztan argitsua sortzen du. Asteroideak: Marte eta Jupiter artean daude. Neurri askotakoak dira. Meteoritoak Lurrera erortzen diren kometen eta asteroideen atalak dira eta atmosferan sartzean su hartzen badute, izar uxoak sortzen dira.
6. 6. LURRA

Lurrak bi mugimendu egiten ditu: translazio-mugimenduaren bidez, Eguzkiaren inguruan egiten du bira eta urtaroak sortzen ditu; errotazio-mugimenduaren bidez, bere buruaren inguruan egiten du bira eta egunak eta gauak sortzen ditu.

Lurra hainbat geruza zentrokidez osatuta dago: nukleoa, mantua, lurrazala, litosfera, hidrosfera eta atmosfera. Lurrazaleko erliebearen formak aldatu egiten dira, barne- eta kanpo-indarren ondorioz.

7. 7. LURRAREN ATALAK

Lurrak esfera ez-perfektu baten forma du, lurburuetan (poloetan) apur bat zapalduta baitago. Hainbat geruza zentrokidez osatuta dago:

Nukleoa : Geruza sakonena eta lodiena da. Material pisutsuek osatzen dute. Gehienetan, material solidoak (barne-nukleoan) eta likidoak (kanpo-nukleoan) izaten dira, oso tenperatura altuan.

Mantua: Ez du nukleoak adinako lodierarik, baina planetaren bolumenaren % 85 inguru da. Kanpoaldean (goi mantuan) harkaitz urtuak eragiten dituzte (lurrikarak). Barnealdean (behe-mantuan) material solidoak eratzen dira.

Lurrazala: Kanpoaldeko geruza da. Kontinenteek eta ozeanoetako hondoek osatzen dute. Kontinenteetako mendilerro garaien azpian du lodierarik handiena (Himalaia, Andeak…). Lurrazalak eta goi-mantuak litosfera osatzen dute eta harkaitzez osatuta dago.

Hidrosfera: Ur-geruza da. Ozeanoz osaturik dago nagusiki eta lurrazalaren hiru laurdenak hartzen ditu. Geruza horretan, honako elementu hauek ditugu: itsasoa, lakuak, ibaiak eta lurpeko urak.

Atmosfera: Planetako atal solidoak eta likidoak inguratzen dituen gas-geruza da. Lurrazaletik hurbilen den geruzan gertatzen dira fenomeno atmosferikoak.

8. 8. LURRAREN BARNE INDARRAK

Lurraren barne-geruzetako materialak etengabe mugitzen

ari dira, bertako tenperatura altuen ondorioz. Horregatik,

mantuan urtutako harkaitzak bertikalki eta horizontalki mugitzen

dira eta litosferaren gainean presio oso gogorrak eragiten dituzte.

Litosfera hainbat plaka tektonikotan zatituta dago eta presio

horien ondorioz, plaka ozeaniko edo plaka kontinental horiek

mugitzen dira. Plaka horien ertzetan gertatzen dira erupzio

bolkanikoak eta lurrikarak, eta hor sortzen dira mendiak edo

orogenesia.

Lurraren barne-indarrak SUMENDIAK eta LURRIKARAK

dira.

9. 9. SUMENDIAK

Lurrazaleko tarte irekiak dira eta handik Lurraren barnealdeko material beroak irteten dira kanpora. Harkaitz goriz osatutako materialari magma esaten zaio.

Barne-indarrek magma presionatzen dute lurrazalerantz eta likido eran ( laba ), solido eran ( errautsak ) edo gas moduan irteten da.

Askotan, produktu bolkanikoak irekiduraren ondoan metatzen dira eta mendi bat osatzen dute. Horiek sumendiak dira.

Erupzio nagusia amaitzean, sumendiaren konoaren inguruan zenbait fenomeno bolkanikok irauten du:

Geiserrak (ur beroa isurtzen dute zorrotadan)

Fumarolak (gas eta lurrun beroen emisioak, pitzaduretatik)

10. 10. SUMENDIAREN ATALAK

Kraterra : Barruko materialek lurrazalera ateratzeko erabiltzen duten irekigunea.

Tximinia : Materialek igotzeko erabiltzen duten bidea.

Konoa : Laba eta errautsak metatzean tximiniaren inguruan eratzen den goragunea. Mendi-itxura ematen dio sumendiari.

11. 11. ILARGIA, LURRAREN SATELITEA

Lurraren satelite bakarra da Ilargia. Ez du berezko argirik; azala arrokaz eta hautsez osaturik dago eta ia ez dauka airerik. Hiru mugimendu egiten ditu: errotazioa (bere ardatzaren inguruan) , Eguzkiaren inguruko translazioa eta Lurraren inguruko translazioa.

12. 12. ILARGIAREN MUGIMENDUAK

ERROTAZIOA: Bere ardatzaren inguruan egiten duen mugimendua. 28 egun behar ditu itzulia osatzeko.

EGUZKIAREN INGURUKO TRANSLAZIOA: E guzkiaren inguruan egiten duen bira. Urtebete inguru irauten du.

LURRAREN INGURUKO TRANSLAZIOA: 28 egun behar ditu itzuli osoa egiteko. Ilargi- hilabetea deritzo.

13. 13. ILARGIAREN FASEAK

Ilargi-hilabetean zehar Ilargiaren eta Eguzkiaren arteko kokapena aldatuz joaten da. Hala, Eguzkiak Ilargiko alde desberdinak argiztatzen ditu. Lurretik ikusita,

badirudi Ilargiaren forma aldatu egiten dela. Forma horiei Ilargiaren aldiak

deritze. Hauek dira:

Ilbetea: Ilargia Eguzkiaren kontrako aldean jartzen da. Erabat argiztaturiko aldean Lurraren aurrez aurre da. Osorik ikusten dugu.

Ilbehera: Lurretik, Eguzkiak argitutako erdia soilik ikusten dugu, ilgoran ikusten denaren kontrakoa. Ilargiak C letraren antza du.

Ilberria: Ilargia Lurraren eta Eguzkiaren artean da. Argitutako aldea Lurraren kontrako aldean da. Horregatik, ez dugu Ilargia ikusten.

Ilgora: L urretik, Eguzkiak argitutako Ilargiaren erdia soilik ikusten dugu. Ilargiak D letraren antza du.

14. 14. ILARGIA ETA MAREAK

Mareak itsasoaren gorako eta beherako mugimenduak dira. Fenomeno horren arrazoiak oso konplexuak dira. Ilargiaren eta Eguzkiaren grabitate-indarrek lurreko ur-geruza erakarri egiten dute.

15. 15. MAREA BIZIAK

Hilean bitan, ilberri eta ilbete garaian, Eguzkia eta Ilargia Lurrarekin lerrokatzen dira. Garai horietan, erakarpen-indarren eragina handiagoa da eta marea biziak sortzen dira.

Marea bizietan, itsasoa oso gora igotzen eta oso behera jaisten da.

16. 16. MAREA HILAK

Hilean beste bitan, ilgora eta ilbehera garaietan, Eguzkiak eta Ilargiak gure planetarekin angelu zuzena eratzen dute. Erakarpen-eragina txikiagoa da eta mareak apalagoak: marea hilak.

Marea hiletan, itsasoa ez da hainbeste igotzen, ezta hainbeste jaisten ere.

17. 17. EKLIPSEAK

Eguzkia, Ilargia eta Lurra etengabe mugitzen ari dira. Orbitak egitean, batzuetan, gurutzatu egiten dira eta elkar estaltzen dute. Orduan, eklipseak sortzen dira.

18. 18. EGUZKI EKLIPSEA

Ilargia Lurraren eta Eguzkiaren artean jartzen denean, Eguzkiaren argia ez da lurrazalera iristen . Ilargiak Eguzkia nola estaltzen duen ikusten da.

19. 19. ILARGI EKLIPSEA

Lurra Eguzkiaren eta Ilargiaren artean jartzen denean, Eguzkiaren argia ez da Ilargiaren azaleraino iristen . Lurretik, Lurraren itzalak Ilargia nola estaltzen duen ikusten da.

20. 20. ILARGI EKLIPSE MOTAK

Eklipse osoa: Ilargia guztiz ezkutatzen da itzalaren aldean.

Eklipse partziala: Ilargiaren zati bat itzalaren aldean sartzen da.

Eklipse anularra: Ilargia Eguzkiaren aurretik pasatzen da, baina ez du dena estaltzen eta eraztun bat ikusten da.

Eklipse osoa: Ilargia guztiz ezkutatzen da itzalaren aldean.

Eklipse partziala: Ilargiaren zati bat itzalaren aldean sartzen da.

Eklipse osoa: Ilargia guztiz ezkutatzen da itzalaren aldean.