Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Lurra

2,326 views

Published on

Lurra.

Published in: Education
  • Be the first to comment

Lurra

  1. 1. LURRA
  2. 2. LURRAREN GERUZAK • Lurrean hiru geruza bereizten dira: Geosfera, Hidrosfera eta Atmosfera. Geosfera
  3. 3. GEOSFERA LURRAZALA • Gure planetan zati harritsua geosfera deitzen da. • Esfera handi bat da eta hiru geruza bereizten dira: lurrazala, mantua eta nukleoa. MANTUA NUKLEOA 50 km 3.000 km 3.400 km
  4. 4. LURRAZALA: Kanpoaldeko geruza da. Solidoa da eta harriz osatuta dago. • Kontinenteen lurrazala ozeanoena baino askoz lodiagoa da. • Baina, geruza hau oso fina da: 50 kilometrokoa. MANTUA: Erdiko geruza da. 3.000km inguruko lodiera du. • Bere tenperatura oso altua da eta harri batzuk urtuta daude. Magma esaten zaie. NUKLEOA: Barneko geruza da. Burdinaz osatuta dago. • 3.400 km-ko lodiera du. Tenperatura oso altua da. • Nukleoaren kanpoaldea egoera likidoan dago eta barnealdea, solidoa da.
  5. 5. Mantua Kanpoko nukleoa Lurrazal kontinentala Lurrazal ozeanikoa Barneko nukleoa Lurraren geruzak
  6. 6. HIDROSFERA • Planeta osoko uren multzoa da. • Ura edozein egoeratan dago: ur likido, izotza edo ur lurruna.
  7. 7. UR LIKIDO: Gehiena itsasoetan eta ozeanoetan dago. Ur gazia da. • Ur geza kontinenenteetan eta uharteetan dago. Gainazaleko urak (ibaiak, lakuak…) eta lur azpiko urak daude. IZOTZA: Leku hotzenetan dago: poloetan. UR – LURRUNA: Atmosferan dago. Kondentsatzen denean, hodeiak sortzen dira.
  8. 8. HIDROSFERA
  9. 9. ATMOSFERA • Atmosfera aire-geruza bat da. • Kanpoko geruza da. • Aire gasen nahaste bat da. Ugarienak oxigenoa eta nitrogenoa dira, baina beste gas asko ere badaude: karbono dioxidoa, ur-lurruna eta ozonoa. • Atmosfera hainbat geruzatan banatzen da. Hurbilenak troposfera eta estratosfera dira.
  10. 10. TROPOSFERA: bizia garatzen da. 10 edo 20 km-ko altuera du. •Geruza honetan haizea eta hodeiak garatzen dira. •Atmosferako gas gehienak geruza honetan daude. ESTRATOSFERA: Troposfera amaitzen den lekuan hasten da. •50 km-ko altuera du. Tenperatura oso baxua da. •Ozono-geruza dago. Eguzkitik iristen diren izpi ultramoreei ez die uzten pasatzen, kaltegarriak direlako izaki bizidunentzat.
  11. 11. LURRAZALA • Lurrazala harriz osatuta dago. • Normalean, harriak puskatu eta higitzen dira. NOLA PUSKATZEN DIRA HARRIAK? • Mendietan, euri-ura harrien arrakaletan sartzen da. Tenperatura jaistean, ur hori izotz bihurtzen da eta izotzak harria puskatu egiten du.
  12. 12. • Landareek sustraiak sartzen dituzte harrien arrakaletan eta pixkanaka pixkanaka puskatu egiten dituzte.
  13. 13. • Harrietatik sortutako zatiak izaki bizidunen hondarrekin nahasten direnean, lurzorua osatzen da. • Lurzoruan hainbat osagai mota bereizten dira: – Osagai solidoak: batetik, osagai organikoak eta bestetik, osagai mineralak. – Osagai likidoa: ura eta uretan disolbatutako gatz-mineralak. – Gas-osagaia: Atmosferako airea da.
  14. 14. ZER GERTATZEN DA MATERIAL HORIEKIN? HIGIDURA GARRAIOA SEDIMENTAZIOA
  15. 15. HIGIDURA • Materialak herrestatzen dira; orduan, higidura gertatzen da. NORK EGITEN DU? • Ibaiek eta uharrek • Haizeak • Itsasoak
  16. 16. GARRAIOA • Urak eta haizeak higitutako materialak garraiatzen dituzte leku batetik bestera. SEDIMENTAZIOA • Uraren eta haizearen abiadura moteltzean, materialak jalkitzen eta pilatzen dira. Hau da sedimentazioa.
  17. 17. Delta Hondartza Dunak
  18. 18. LURRIKARAK • Lurrazalaren bat-bateko mugimenduak dira. • Paisaia aldatu ahal du.
  19. 19. SUMENDIAK • Lurrazalaren irekigune bat da. • Lurraren barneko magma gainazalera ateratzen da irekigune horretatik. • Ateratzean, magmari laba deitzen zaio. • Sumendi-erupzioak gertatzen dira batzuetan. Laba botatzen da eta gasak eta errautsak ere bai.
  20. 20. ATALAK • Magma sumenditximinia izeneko hodi batetik igotzen da eta krater izeneko zulo batetik kanporatzen da. • Kanporatzean, laba hoztu egiten da eta harriak sortzen dira. Harri horiek pilatzen dira eta sumendi-konoa sortzen da.
  21. 21. krater laba Sumendi-konoa Sumendi-tximinia lurrazala magna mantua
  22. 22. HARRI MAGMATIKOAK • Magma hozten denean, solidotu egiten da; horrela, sortzen dira harri magmatikoak. • Oso gogorrak dira. • Batzuk, sumendietatik datoz: basaltoa eta pumita. • Beste batzuk mantso-mantso hozten dira: granitoa.
  23. 23. Pumita Granitoa
  24. 24. HARRI SEDIMENTARIOAK • Beste harri batzuen eta izaki bizidun batzuen hondakinetatik sortzen dira. • Adibideak: konglomeratua, hareharria, buztina • Beste harri batzuk izaki bizidunen hondakinak pilatzean osatzen dira: petrolioa. • Beste batzuk uretan disolbatutako substantzien bidez osatzen dira: kareharria eta igeltsua.
  25. 25. • Harri sedimentario batzuek fosilak dituzte. Izaki bizidunen hondakinak dira; harri bihurtu eta harri moduan gorde direnak. Konglomeratua Kareharria
  26. 26. HARRI METAMORFIKOAK • Beste harri batzuetatik sortzen diren harriak dira, presioa eta tenperatura oso handiak direnean. Arbela Marmola
  27. 27. HARRIEN ZIKLOA

×