1. BERMEOKO
BALETXOA
Izaro Egibar
Istorio hau, Itsaso izeneko neskato Bermiotar bati gertatu zitzaion, orain
dela oso gutxi. Berarentzat, gure munduko gauzarik hoberena animaliak ziren;
2. bereziki baleak. Beti, bere aitonarekin Izaro uhartera joaten zan izurdeak,
arrainak, edo uretako dortokak ikustera.
Azaroaren 8an, gutxi gorabehera goizeko hamarretan, Izaro uhartean egon
ziranean, konturatu ziren ez egoala ez
izurderik, ez dortokarik, ez arrainik. Baizik
eta….. Baleak! Bale talde izugarri bat egoan
Izaroren atzekaldean ikaragarrizko saltoak
egiten . Itsaso, harrituta zegoan eta pozez
dardarka ere bai. Berarentzat, harrigarriena
zan baletxoak ikusi saltoak eta jausiak
ematen. Bere arreta guztia baletxo baten
eukan, bale txikiena, baina politena eta
salto handiagoak ematen ebana.
Bale taldea, Izaro uhartea utziz, saltoka -saltoka Matxitxakorantz abiatu ziran.
Baina, baleak ez zekitena zan marea biziak egozala, eta Matxitxakora heltzeko zati
arriskutsu bat egola. Gure baletxo gizajoa, jolasean ebiela, korronteak
harrapatuta harri-bolas hondartzara heldu zan bertan baratuta geratuz. Bere
taldea hori ikusitaz, bertara hurbiltzen zaiatu ziren baina, ikusi ebienean hondarra
ikutzen ebiela bueltatu egiten ziran. Itsasok, hau ikusita 112 telefono zenbakira
deitu eban laguntza eskatzeko.
25 minutu igarota gutxi gorabehera , hainbat jende etorri zan laguntzera
adibidez ertzainak, baina gehien egoana zan Bermeotik eta Mundakatik etorritako
jendea baletxoa askatzen laguntzera.
Denak jakin ebien ez zela behar erreza baina esfortzua egin behar zan baletxoa
askatzeko eta bere familiarengan bueltatzeko. Txarrena zen, ez zekitela zelan
atera baletxoa edo zerekin, eta denbora guztia eraman ebien baletxoari ura
botatzen azala ez sikatzeko eta hilteko, pentzaten ebien bitartean zerekin
atera.
-Badakit!- esan zuen batek ustekabe batean.
-Badakizu zerekin atera baletxoa?- esan zuen Itxasok pozez.
-Bai, surfistek eramaten daben uretako motorrekin.
-Ideia bikaina!- esan zuen Itsasok- baina nondik aterako dogu bat?
3. -Gaur, Red Bull-ek surf proba bat antolatu du Mundakan, eta ahal deuskue euren
uretako motor bat utsi! Baina, arin joan behar gara, laster marea altua da eta
bertan aterako dogu baletxoa.
-Ederki, ni joango naiz Mundakara, oso lagun ona naiz Red Bull-ena eta sorte piska
batekin utsiko deuste bat.-esan zuen gizon alto eta argal batek.
Gizona, Mundakarantz habiatu zen ziztu bizian baina, bertara heltzean, ikusi eban
uretako motor guztiak okupaturik zegozala bat izan ezik, orduan geratzen zen
bakarra hartuz, berriro harri-bolasera habiatu zan tximista
baino azkarrago . Bertara heltzean,marea altua egoan eta
balea askatzeko preparatzen hasi ziran.
Momentu horretan; barku izugarri bat agertu
zen, itsaso zabaletik etorrena. Baleontzi bat
zan! Izugarrizkoa gainera , gure baletxoaren
taldea harrapatzera zentorrena. Itsaso eta
hondartzako beste guztiak ikaraturik egozan,
baina momentu horretan Bermeotik eta
Mundakatik hainbat itsasontzi agertu ziren
eta, baleontziak balerik ez harrapatzeko,
taldearen ingurutik jarri ziren . Baina, logikoa
denez, baleontzia ez zen gelditu eta treñeruetara igo eta baleen gana abiatu ziran.
Beste itsasontzi guztiak hori ikusi ebienean, borobil txikiagoa egin ebien, eta
azkenean, treñeruak ez eukien posibilitaterik baleak harrapatzeko eta bueltatu
egin ziran baleontzira eta berriro itsaso zabalerantz.
-Aupa, aupa, aupa!- esan ebien denek gelditu barik.
Baleontzia joan eta gero, baletxoa askatzen jarri ziren txikotez amarratuta eta
umea zenez, uretako motorrarekin bizkor atera ebien bere familiagaz
bueltatzeko. Hau lortutakoan, denek hasi ziren txaloka eta bale taldeari begira.
Baina, Itsasorentzat harrigarriena zan zelan antzinako bale harrapatzaileak
lagundu ebien gaur egun bale bat askatzen eta bere taldea salbatzen; orain ez
dagoalako lehen egozan bale kopuru bardinak eta dagozanak horregaitik, zaindu
egin behar dira.
Egilea: Izaro Egibar.