Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.
Olagarroa eta itsas-izarra
Bazen behin ozeano zabalean bizi zen animalitxo bat, oso beldurtia zen eta uretan bizi arren ez zen besteek bezala igeri e...
- Egunon Kattalin, gurekin etorriko al zara paseotxo bat ematera?- galdetzen zioten  goizero. - Ez, gaur ez. Bihar akaso…
Horrela egunak aurrera joaten ziren eta gure Kattalin gaixoa ez zen arroketatik labaintzen beste animaliekin  ozeano zabal...
Egun batean bere lekurik gustokoenean zegoela handik hurbil zegoen koba txiki batetik negar ohiu bat entzun zuen. Bere neg...
Ez zekien zer edo nor izan zitekeen baina gure kattalin oso bihotz onekoa zenez, kobara hurbiltzen hasi zen arroketik irri...
Egun batean bere lekurik gustokoenean zegoela handik hurbil zegoen koba txiki batetik negar ohiu bat entzun zuen. Bere neg...
<ul><li>Kaixo, lagun. Zein da zure izena? Zer dela eta izkutatu zara hemen? Zergatik egiten duzu negar?  - Bua…. Bua….Bua…...
Animali berriaren izena Teodoro zen, eta bera bezalakoak ziren animaliekin paseoan zebiltzala  ur-gainazalean itzal haundi...
- Lasai egon zaitez, hemendik badago animalia bat gure inguruari buruz asko dakiena, eta ziur nago berak lagunduko dizula ...
Eta horrela harengana joatea erabaki zuten, itsas-izarra noski ez zen arroketatik despegatu.
Bidean zihoazela, Teodoro Olagarroak Kattalini zera galdetu zion: - Barkaidazu, izartxo, baina, zer dela eta ez zara arrok...
- Ez, ez, ez…Nik ez dakit nola egiten den hori. Askotan saiatu arren ez dut inoiz lortu. Beraz, nire bizilekutik ez naiz a...
Baina, benetan hain zen motela gure Kattalin, orduak eta orduak eman zituztela oso metro gutxi aurreratzeko. Olagarro gixa...
Teodoro buruari bueltaka aritu zen plan  baten bila eta bapatean… - Kattalin! Kattalin! Badakit!!!  - Zer?!- Itsas-izarra ...
- Hori ba! Nire gainean ipiniko zaitut eta nik igeri egiten dudan bitartean zuk bidea erakutsiko didazu. Ados al zaude nir...
- Lasai egon zaitez, nire buru gainean igo eta nik eramango zaitut, eta ez zaizu ezer gertatuko. Eta Kattalinek erantzun b...
Era honetan  urruneko lurraldeetaraino igerian abiatu ziren. Igerian zeudela Kattalin Teodororen gainetik labaindu egin ze...
Orain lau beso besterik ez zituen.Teodoro larritu egin zen:  - Ondo al zaude? Min handia hartu al duzu? - Lasai. Ohituta n...
Kilometroak eta kilometroak eginda zituztenean, landarerik eta ia arrainik ez zegoen lurralde batera heldu ziren.  - Gertu...
Eta  beste lurralde urrun batera heldu ziren. Iluntasuna zen nagusi, baita hotza  eta isiltasuna ere. Eta   bat-batean arr...
- Nor dabil hor? Ez al dakizu noren erresuma den hau? - Barkatu,… nire… laguna galduta dago… Bere familiaren bila dabil,… ...
Eta animali biak sartu egin ziren bale aintzindariaren zulotxora. Gertatutakoa azaltzen saiatu zen Teodoro gixajoa. - Nire...
- Lasai gazte, ziurrenik zure familia zure bila egongo da.- Baleak. - Baina,… nik ez dakit etxerako bidea…- Teodorok. - Gu...
- Noski baietz!!!- berretsi zuen Bale aintzindariak.- Zuk ikusitako itzal hori, gizakien txalupa horietako bat izatea lite...
Zuek olagarroek begibistatik desagertzeko aukera duzue, inguruaren itxura hartu eta zuen presentzia ez nabaritzeko, gainer...
Teodoro arnasa trankil hartu eta bere familiaren bila joateko bidea zein zen galdetu zion:
- Iparralderantz doan ur korrontea jarraitu behar duzue, gero haitz handietara heltzerakoan hauek inguratu eta ur korrotet...
Eta martxan jarri ziren, oraingoan hasieratik Teodorok Kattalin bere buruaren gainean eraman zuen. Ur korrontearekin Iparr...
Gero eta animali gehiago eta landare geihago, eta argitasun gehiago… - Bai, bai! Etxean gaude…- Ohiu egin zuen Teodorok.
Orduantxe arroka batzuen atzekaldetik bi Olagarro haundi irten ziren, Teodororen familiakoak. - Teodoro! Teodoro! Zure bil...
Eta Teodoro etxean zegoelako jai bat prestatu zuten. On Olagarrok bertso batzuk bota zituen:
Teodoro galdu zen Iluntasunean Etxetik urrundu da Nahigabe batean
Kattalin aurkitu du Ez daki igerian Arroketan bizi da Tristura batean.
Bata bestearekin  Abiatu dira Bale jakintsuaren Bila eta bila.
Hau da alaitasuna Hau da poztasuna Itsasoan ditugu Betiko lagunak.
Era honetan, Teodoro etxera bueltatu zen, eta gure Kattalinek itsaso zabala ezagutu zuen.
Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan   Eta irten dadila Derioko plazan.
Upcoming SlideShare
Loading in …5
×

Olagarroa eta Itsas-izarra

1,293 views

Published on

Teodoro olagarroa bere familia galdu du, Kattalina itsas-izarrak lagunduko dio gurasoekin bueltatzen, bidai luze bat egin eta gero.

Published in: Education, Business, Technology
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

Olagarroa eta Itsas-izarra

  1. 1. Olagarroa eta itsas-izarra
  2. 2. Bazen behin ozeano zabalean bizi zen animalitxo bat, oso beldurtia zen eta uretan bizi arren ez zen besteek bezala igeri egitera ausartzen. Egunak joan eta egunak etorri, arroketan itsatsita ematen zuen bere bizitza. Bertan bizi ziren landareen eta arrainen bizimodua begiratzen zuen guztiz tristeturik, haien joan eta etorriak begibistatik kendu gabe.
  3. 3. - Egunon Kattalin, gurekin etorriko al zara paseotxo bat ematera?- galdetzen zioten goizero. - Ez, gaur ez. Bihar akaso…
  4. 4. Horrela egunak aurrera joaten ziren eta gure Kattalin gaixoa ez zen arroketatik labaintzen beste animaliekin ozeano zabala ikustera joateko, bera oso motela bait zen. Izan ere, bera ez zen beste animaliak bezalakoa ez bait zuen hegatzik uretan igeri egiteko. Eskerrak haren lagunek ikusitako guztiaren berri ematen zioten bueltatzerakoan.
  5. 5. Egun batean bere lekurik gustokoenean zegoela handik hurbil zegoen koba txiki batetik negar ohiu bat entzun zuen. Bere negarra itsasoko beste puntatik entzuteko modukoa zen
  6. 6. Ez zekien zer edo nor izan zitekeen baina gure kattalin oso bihotz onekoa zenez, kobara hurbiltzen hasi zen arroketik irristatuz. Bere ondora heldu zenean, haren izena eta zergatik egiten zuen negar galdetu zion.
  7. 7. Egun batean bere lekurik gustokoenean zegoela handik hurbil zegoen koba txiki batetik negar ohiu bat entzun zuen. Bere negarra itsasoko beste puntatik entzuteko modukoa zen
  8. 8. <ul><li>Kaixo, lagun. Zein da zure izena? Zer dela eta izkutatu zara hemen? Zergatik egiten duzu negar? - Bua…. Bua….Bua… Beste animaliak negarrari ezin eutsi. -Lasai mutiko! </li></ul>
  9. 9. Animali berriaren izena Teodoro zen, eta bera bezalakoak ziren animaliekin paseoan zebiltzala ur-gainazalean itzal haundi bat agertu zen eta bapatean dena ilun geratu omen zen. Galdu egin zen!
  10. 10. - Lasai egon zaitez, hemendik badago animalia bat gure inguruari buruz asko dakiena, eta ziur nago berak lagunduko dizula zure lagunak aurkitzen .
  11. 11. Eta horrela harengana joatea erabaki zuten, itsas-izarra noski ez zen arroketatik despegatu.
  12. 12. Bidean zihoazela, Teodoro Olagarroak Kattalini zera galdetu zion: - Barkaidazu, izartxo, baina, zer dela eta ez zara arroketatik labaintzen eta nirekin batera igerian etortzen?
  13. 13. - Ez, ez, ez…Nik ez dakit nola egiten den hori. Askotan saiatu arren ez dut inoiz lortu. Beraz, nire bizilekutik ez naiz asko mugitzen egunean zehar, gainera hainbeste kostatzen zait, beti berandu heltzen naizela
  14. 14. Baina, benetan hain zen motela gure Kattalin, orduak eta orduak eman zituztela oso metro gutxi aurreratzeko. Olagarro gixajoak, tristetzen hasi zen berriro: - Kattalin mesedez, arinago joan zintezke? Nire familia aurkitu behar dut! Kattalinek bere ahalegin guztiak martxan ipini zituen azkarrago joateko, baina… - Ezinezkoa zait. Ezin naiz azkarrago joan.
  15. 15. Teodoro buruari bueltaka aritu zen plan baten bila eta bapatean… - Kattalin! Kattalin! Badakit!!! - Zer?!- Itsas-izarra izutu egin zen hainbeste ohiurekin.
  16. 16. - Hori ba! Nire gainean ipiniko zaitut eta nik igeri egiten dudan bitartean zuk bidea erakutsiko didazu. Ados al zaude nirekin? - Ez nago ziur…- Kattalin ez zegoen ohituta hain azkar ibiltzera eta beldur apur bat bazuen.- Ez, ez dakit, beldurra ematen dit.
  17. 17. - Lasai egon zaitez, nire buru gainean igo eta nik eramango zaitut, eta ez zaizu ezer gertatuko. Eta Kattalinek erantzun baino lehen Teodorok hartu zuen eta bere buru gainean ipini zuen txapela bat izango balitz moduan.
  18. 18. Era honetan urruneko lurraldeetaraino igerian abiatu ziren. Igerian zeudela Kattalin Teodororen gainetik labaindu egin zen eta lurrera erortzean besoetako bat apurtu egin zitzaion.
  19. 19. Orain lau beso besterik ez zituen.Teodoro larritu egin zen: - Ondo al zaude? Min handia hartu al duzu? - Lasai. Ohituta nago horrelakoak gertatzera. Egun batzuen buruan, hasi egingo da ezer gertatu ez balitz bezala.
  20. 20. Kilometroak eta kilometroak eginda zituztenean, landarerik eta ia arrainik ez zegoen lurralde batera heldu ziren. - Gertu gaude. Ez duzu hotz hori nabaritzen?- galdetu zion Teodorori. - Bai, nire hanka puntak hozten hasita daude.
  21. 21. Eta beste lurralde urrun batera heldu ziren. Iluntasuna zen nagusi, baita hotza eta isiltasuna ere. Eta bat-batean arroka haundi batzuen atzeko aldetik ahots sendo eta sakon bat heldu zitzaien .
  22. 22. - Nor dabil hor? Ez al dakizu noren erresuma den hau? - Barkatu,… nire… laguna galduta dago… Bere familiaren bila dabil,… eta… - Ongi da, pasa zaitezte nire zulotxora.
  23. 23. Eta animali biak sartu egin ziren bale aintzindariaren zulotxora. Gertatutakoa azaltzen saiatu zen Teodoro gixajoa. - Nire familiarekin jolasean nenbilen eta itsas-azalean itzal bat agertu egin zen. Bapatean ez nuen inor ikusten eta jarraian dena beltz geratu egin zen. Izutu nintzenez, korrika alde egin nuen handik, eta orduan galdu egin nintzen.
  24. 24. - Lasai gazte, ziurrenik zure familia zure bila egongo da.- Baleak. - Baina,… nik ez dakit etxerako bidea…- Teodorok. - Guk lagunduko zaitugu!!!- Kattalinek
  25. 25. - Noski baietz!!!- berretsi zuen Bale aintzindariak.- Zuk ikusitako itzal hori, gizakien txalupa horietako bat izatea litekeena da. Itsasoko animalien bila ibili ohi dira. Eta zure familiaren bapateko desagerpena erraz azalduko dizut.
  26. 26. Zuek olagarroek begibistatik desagertzeko aukera duzue, inguruaren itxura hartu eta zuen presentzia ez nabaritzeko, gainera, zuen babeserako ur beltz moduko bat isuritzen duzue zuen erasotzailea nahasteko asmoarekin. Beraz, lasai egon zaitezke Teodoro…
  27. 27. Teodoro arnasa trankil hartu eta bere familiaren bila joateko bidea zein zen galdetu zion:
  28. 28. - Iparralderantz doan ur korrontea jarraitu behar duzue, gero haitz handietara heltzerakoan hauek inguratu eta ur korrotetik irten, ura epeltzen doan lekurantza hurbildu eta jarraian etxean egongo zara, animali eta landare gehiago ikusiko dituzue bertatik. - Milasesker Bale aintzindaria. Zure laguntzarik gabe ezingo genuke bere etxerako bidea topatu.-Esan zuen Kattalinek .
  29. 29. Eta martxan jarri ziren, oraingoan hasieratik Teodorok Kattalin bere buruaren gainean eraman zuen. Ur korrontearekin Iparraldera… Haitzetara heldu arte, hauek inguratu eta ur korrontetik irten…
  30. 30. Gero eta animali gehiago eta landare geihago, eta argitasun gehiago… - Bai, bai! Etxean gaude…- Ohiu egin zuen Teodorok.
  31. 31. Orduantxe arroka batzuen atzekaldetik bi Olagarro haundi irten ziren, Teodororen familiakoak. - Teodoro! Teodoro! Zure bila ibili gara…
  32. 32. Eta Teodoro etxean zegoelako jai bat prestatu zuten. On Olagarrok bertso batzuk bota zituen:
  33. 33. Teodoro galdu zen Iluntasunean Etxetik urrundu da Nahigabe batean
  34. 34. Kattalin aurkitu du Ez daki igerian Arroketan bizi da Tristura batean.
  35. 35. Bata bestearekin Abiatu dira Bale jakintsuaren Bila eta bila.
  36. 36. Hau da alaitasuna Hau da poztasuna Itsasoan ditugu Betiko lagunak.
  37. 37. Era honetan, Teodoro etxera bueltatu zen, eta gure Kattalinek itsaso zabala ezagutu zuen.
  38. 38. Hala bazan edo ez bazan sar dadila kalabazan Eta irten dadila Derioko plazan.

×