1. BARDINTASUNA
Atzo, nire amonaren etxera joan nintzen solfeo ikastera, baina egun hartan ez neban
musika askorik ikasi, antzinako gizonen eta emakumien arteko desberdintasunak eta
bardintasunak baizik.
Baina, zer da bardintasuna? Nire ustez, bardintasuna da gizonak eta emakumiak maila
berdinean tratatzen direnean beharrean, jolasetan, etxeko lanak egiterakoan,
antolaketetan, eta gurasoak berdin tratatzen dabenean mutilak eta neskak.
Nire ustez, hori da bardintasuna baina, nik nire ingurura begiratzean, ez dot ikusten
hori dena, gizonak hobeago tratatzen direlako neskak baino, baina ez leku guztietan,
nire familian, danok gagozalako maila bardinan bai nire aita, nire ama, nire aizpa
eta ni.
Mundu onetan nik ikusten dot, telebistako notizietan eta periodikoan neskak
beharrean soldata gutxiago jasoten dabela, etxeko lanak emakumeak bakarrik egiten
dabela, eta bizitzan gizon askok euren neskalagunak txarto tratatzen dabela joten eta
erasoten.
Erropetan ere, desberdinak gara, neskak gonekin joaten
diralako, eta mutilak prakak bakarrik eraman ahal
dezakete, baina...... ni, ez naiz gonak eramatekoa, egia
esanez, gonak eta faldak gorroto ditut eta prakekin noa
beti. Erropetako koloretan ere desberdintzen gara,
neskak larrosa eta mutilak urdina.
Zergaitik tontakeria horreek? Denok joan gaiteke nahi
dugunarekin eta gusta ahal daikegu edozein kolore edo
eraman jantzietan edozein kolore; nahiz eta arrosa,
urdina ala zuria izan.
Eskolan ere, mutilak eta neskak ez gara bardinak, neskak
hobeto egiten dogulako eskolako lanak eta mutilak indarkeriko beharrak. Gainera, niri
adibidez prakekin joateagaitik mutila naizela esaten didate eta kirolaria naizelako ere
bai, hainbat kirol egiten dodazalako: atletismoa, surfa, stand up padle-a etab.
Gurasoak ere, bere seme-alabak desberdin tratatzen dabe, neskei hobeago eta mimo
gehiagorekin, eta mutilei kiroletan eta ikasketetan gehiago eskatzen deutsoe.
Kaletako koadriletan ere, neskak neskekin dagoz eta mutilak mutilekin eta oso
gutzitan dagoz neskak eta mutilak koadrila berdinetan.
Baina, hau dena aldatu ahal dogu, gure eskuetan dagoalako nesken eta mutilen arteko
bardintasuna, biak maila berean egoteko. Azkenean, danak gara bardinak eta danak
egin ahal daikegu dena, kirola, beharra, etxeko lanak…… Denok egin ahal daikegu
edozer gauza eta, horregaitik, gure eskutan dago nesken eta mutilen bardintasuna.
Zer diozue, ALDATU DESAGUN LURRA!!!!!!!!
Egilea: Izaro Egibar