1. UMEENTZAKO JAIALDIA
Abenduaren 19-an, Sagrado Corazón ikastetxeko L.H.-ko eta
D.B.H.-ko ikasle guztiak, areto nagusian elkartu ziran gabonetako
umeen jaialdia denen artean ospatzeko.
Lehenik eta behin, L.H.1. mailatik hasita, banan-banan maila guztiek
prestatutako dantzak eta antzerkiak ikusi genduzan. Batzuk
laburragoak, beste batzuk luzeagoak, baina denak izan ziran oso
politak.
Nire ustez dantza eta antzerki batzuk ikusgarriak izan dira, antzerki
barregarria eta dantza ikusezina. Artista honeek, D.B.H-ko lehenengo
eta laugarren mailakoak ziran, lan ikusgarria egin dabenak eta oraindik
harrituta naukatenak.
Ikustaldi honeek bukatzean, zozketa txiki bat egin genduan. Zorte ona,
izan ebienek, zozketa horretan bi zinema txartel irabazi ebien Nestor
Bazterretxean nahi ebien pelikulea ikusteko.
Gainera, nire ahizpa izan zan saria irabazi eban bat, eta horregaitik,
biok joan ginan pelikula bat ikustera.
Izaro Egibar