2. Bazen behin ozeano zabalean bizi zen animalitxo bat, oso beldurtia
zen eta uretan bizi arren ez zen besteek bezala igeri egitera
ausartzen. Egunak joan eta egunak etorri, arroketan itsatsita ematen
zuen bere bizitza. Bertan bizi ziren landareen eta arrainen bizimodua
begiratzen zuen guztiz tristeturik, haien joan eta etorriak begibistatik
kendu gabe.
3. - Egunon Kattalin, gurekin etorriko al zara paseotxo bat ematera?- galdetzen zioten
goizero.
- Ez, gaur ez. Bihar akaso…
4. Horrela egunak aurrera joaten ziren eta gure Kattalin gaixoa ez zen
arroketatik labaintzen beste animaliekin ozeano zabala ikustera joateko, bera
oso motela bait zen. Izan ere, bera ez zen beste animaliak bezalakoa ez bait
zuen hegatzik uretan igeri egiteko. Eskerrak haren lagunek ikusitako
guztiaren berri ematen zioten bueltatzerakoan.
5. Egun batean bere lekurik gustokoenean zegoela handik hurbil
zegoen koba txiki batetik negar ohiu bat entzun zuen. Bere
negarra itsasoko beste puntatik entzuteko modukoa zen
6. Ez zekien zer edo nor izan zitekeen baina gure kattalin oso
bihotz onekoa zenez, kobara hurbiltzen hasi zen arroketik
irristatuz. Bere ondora heldu zenean, haren izena eta zergatik
egiten zuen negar galdetu zion.
7. Egun batean bere lekurik gustokoenean zegoela handik hurbil
zegoen koba txiki batetik negar ohiu bat entzun zuen. Bere
negarra itsasoko beste puntatik entzuteko modukoa zen
8. -Kaixo, lagun. Zein da zure
izena? Zer dela eta izkutatu
zara hemen? Zergatik egiten
duzu negar?
- Bua…. Bua….Bua…
Beste animaliak negarrari
ezin eutsi.
-Lasai mutiko!
9. Animali berriaren izena Teodoro zen, eta bera bezalakoak ziren
animaliekin paseoan zebiltzala ur-gainazalean itzal haundi bat
agertu zen eta bapatean dena ilun geratu omen zen. Galdu egin
zen!
10. - Lasai egon zaitez, hemendik badago animalia bat gure inguruari buruz asko
dakiena, eta ziur nago berak lagunduko dizula zure lagunak aurkitzen.
11. Eta horrela harengana joatea erabaki zuten, itsas-izarra noski
ez zen arroketatik despegatu.
12. Bidean zihoazela, Teodoro Olagarroak Kattalini zera galdetu
zion:
- Barkaidazu, izartxo, baina, zer dela eta ez zara
arroketatik labaintzen eta nirekin batera igerian etortzen?
13. - Ez, ez, ez…Nik ez dakit nola egiten den hori. Askotan saiatu
arren ez dut inoiz lortu. Beraz, nire bizilekutik ez naiz asko
mugitzen egunean zehar, gainera hainbeste kostatzen zait,
beti berandu heltzen naizela
14. Baina, benetan hain zen motela gure Kattalin, orduak eta orduak
eman zituztela oso metro gutxi aurreratzeko. Olagarro gixajoak,
tristetzen hasi zen berriro:
- Kattalin mesedez, arinago joan zintezke? Nire familia
aurkitu behar dut!
Kattalinek bere ahalegin guztiak martxan ipini zituen
azkarrago joateko, baina…
- Ezinezkoa zait. Ezin naiz azkarrago joan.
15. Teodoro buruari bueltaka aritu zen plan baten bila eta
bapatean…
- Kattalin! Kattalin! Badakit!!!
- Zer?!- Itsas-izarra izutu egin zen hainbeste
ohiurekin.
16. - Hori ba! Nire gainean ipiniko zaitut eta nik igeri egiten dudan
bitartean zuk bidea erakutsiko didazu. Ados al zaude nirekin?
- Ez nago ziur…- Kattalin ez zegoen ohituta hain azkar
ibiltzera eta beldur apur bat bazuen.- Ez, ez dakit, beldurra ematen
dit.
17. - Lasai egon zaitez, nire buru gainean
igo eta nik eramango zaitut, eta ez
zaizu ezer gertatuko.
Eta Kattalinek erantzun baino
lehen Teodorok hartu zuen eta bere
buru gainean ipini zuen txapela bat
izango balitz moduan.
18. Era honetan urruneko lurraldeetaraino igerian
abiatu ziren. Igerian zeudela Kattalin Teodororen
gainetik labaindu egin zen eta lurrera erortzean
besoetako bat apurtu egin zitzaion.
19. Orain lau beso besterik ez zituen.Teodoro
larritu egin zen:
- Ondo al zaude? Min handia hartu al
duzu?
- Lasai. Ohituta nago horrelakoak
gertatzera. Egun batzuen buruan, hasi
egingo da ezer gertatu ez balitz bezala.
20. Kilometroak eta kilometroak eginda zituztenean, landarerik eta ia
arrainik ez zegoen lurralde batera heldu ziren.
- Gertu gaude. Ez duzu hotz hori nabaritzen?- galdetu zion
Teodorori.
- Bai, nire hanka puntak hozten hasita daude.
21. Eta beste lurralde urrun batera heldu ziren.
Iluntasuna zen nagusi, baita hotza eta isiltasuna
ere. Eta bat-batean arroka haundi batzuen
atzeko aldetik ahots sendo eta sakon bat heldu
zitzaien.
22. - Nor dabil hor? Ez al dakizu noren erresuma den hau?
- Barkatu,… nire… laguna galduta dago… Bere familiaren bila
dabil,… eta…
- Ongi da, pasa zaitezte nire zulotxora.
23. Eta animali biak sartu egin ziren bale
aintzindariaren zulotxora. Gertatutakoa
azaltzen saiatu zen Teodoro gixajoa.
- Nire familiarekin jolasean
nenbilen eta itsas-azalean itzal bat agertu
egin zen. Bapatean ez nuen inor ikusten
eta jarraian dena beltz geratu egin zen.
Izutu nintzenez, korrika alde egin nuen
handik, eta orduan galdu egin nintzen.
24. - Lasai gazte, ziurrenik zure familia zure bila egongo da.-
Baleak.
- Baina,… nik ez dakit etxerako bidea…- Teodorok.
- Guk lagunduko zaitugu!!!- Kattalinek
25. - Noski baietz!!!- berretsi zuen Bale aintzindariak.- Zuk
ikusitako itzal hori, gizakien txalupa horietako bat izatea
litekeena da. Itsasoko animalien bila ibili ohi dira. Eta zure
familiaren bapateko desagerpena erraz azalduko dizut.
26. Zuek olagarroek begibistatik desagertzeko aukera duzue,
inguruaren itxura hartu eta zuen presentzia ez nabaritzeko,
gainera, zuen babeserako ur beltz moduko bat isuritzen duzue
zuen erasotzailea nahasteko asmoarekin. Beraz, lasai egon
zaitezke Teodoro…
27. Teodoro arnasa trankil hartu eta bere familiaren
bila joateko bidea zein zen galdetu zion:
28. - Iparralderantz doan ur korrontea
jarraitu behar duzue, gero haitz
handietara heltzerakoan hauek inguratu
eta ur korrotetik irten, ura epeltzen doan
lekurantza hurbildu eta jarraian etxean
egongo zara, animali eta landare gehiago
ikusiko dituzue bertatik.
- Milasesker Bale aintzindaria.
Zure laguntzarik gabe ezingo genuke bere
etxerako bidea topatu.-Esan zuen
Kattalinek.
29. Eta martxan jarri ziren, oraingoan hasieratik Teodorok
Kattalin bere buruaren gainean eraman zuen. Ur
korrontearekin Iparraldera… Haitzetara heldu arte, hauek
inguratu eta ur korrontetik irten…
30. Gero eta animali gehiago eta landare geihago, eta argitasun
gehiago…
- Bai, bai! Etxean gaude…- Ohiu egin zuen
Teodorok.