3.
4‐ Familiekin eta giza eragileekin proposamenak.
5‐ Ikastetxeko ekitaldi bat antolatu.
6‐ # Genero‐indarkeriarik ez.
1‐
Saioaren garapena
1.1‐ Testua komentatu
Ikasleekin proposatzen den gogoeta egin baino lehen, irakasleekin egitea proposatzen
da, zikloka, mintegika, batzorde pedagogikoan… (Ikastetxeak aukeratuko du biderik
egokiena).
‐ Lehenengoz, helburuak eta planteatzen diren jarduera guztiak azalduko dira
(ikasleekin, familiekin, irakasleak ez direnekin) baita Ikastetxe osoko ekitaldia
ere.
‐ Bigarrenez, irakasleen arteko gogoeta egiteko abiapuntua izan daiteke hemen
proposatzen dugun testua.
Testuak giza sareetan gertatzen diren indarkeria mota batzuk ardatz hartzen baditu ere,
eguneroko harremanetan ditugun jarrerei buruzko hausnarketa txiki bat egiteko ere
bidea ematen du. Testua irakurri eta gero solasaldi txiki bat sustatu daiteke, honelako
galdera hauek erabiliz: Zertan gaude ados?, Zertan ez?, Zein jarrera izaten dugu genero
indarkeriaren aurrea? Eta genero indarkeria egoteari laguntzen dioten egoera edo
interakzio horien aurrean?.
1.2‐ Geuk ere ardura badaukagu
Geuk ere ardura badaukagu beste kultura bat sortzeko. Horretarako, taldeka 1.2 fitxan
planteatzen diren egoeren aurrean erantzun batzuk pentsatzeko eskatuko dugu.
Irakasleekin Ikasleekin landuko den proposamena jorratzea
4. Saioaren dinamizatzaileak taldeak antolatuko ditu, etapaka edo zikloka egitea
komenigarria da egoerak moldatu ahal izateko. Talde bakoitzari txantiloian dagoen
egoera bat edo bi proposatuko zaizkio. Taldekideek egoera horretaz behar diren
zehaztapen guztiak egin ondoren, eman daitezken erantzunen adibideak egiten
saiatuko dira, beti ere kontuan izanda egoera hauek geletan ikasleekin landu nahi
direla.
Azkenik, komunean jarriko dute talde bakoitzean egindako lana.
Planteatzen ari garen saioa arloko sailetan egiten bada, arduradunek izandako
gogoetak eta proposamenak hezkidetza batzordeari pasatuko dizkiote jasotako ekarpen
guztiekin, batzordeak klaustro osoari ateratako ondorioak itzuli ahal izateko. Ikastetxe
bakoitzak erabakiko du nola egin, baina garrantzitsua da prozesu hau eginda egotea
ikasleekin proposatzen diren saioak egin baino lehen.
Fitxa 1.1 : Testua
Genero indarkeria identifikatzea eta aurre ematea
Emakumeak iraintzen dituzten bideo sexistak, objetuak bezala irudikatzen dituztenak,
neskei edo emakumeei umiliatzen dituzten irainak, emakumeak barregarri uzten
dituzten komentarioak... ohikoak dira gure gizartean.
Gure Facebook‐ean, Tuenti‐an edo Whatsapp‐ean broma bezala bidaliak izan diren
mezu horiek noizbait topatuko ditugu. Batzuetan estereotipoekin egindako bromak
dira, ez ordea beste batzuetan. Inoiz pentsatu duzue horietako asko indarkeriaren
oinarrian egon daitezkela?.
Adibidez, jarrera sensualean agertzen diren pertsona batzuen argazkiei buruzko
iruzkinak bidaltzen dira, eta nerabeen artean ohikoak dira horien inguruko puntuazio
lehiaketak. Honelakoetan argazkia jarri duenaren kontrako iritziak botatzen dira, ez
ordea, botoa eman eta iruzkinak egiten dituztenen kontra.
Askotan mutilek egindako agresioak banalizatu egiten dira, “mutilen gauzak dira”,
biktimengan agresioak jazartzeko arrazoiak bilatzeko denbora gehiegi erabiltzen dugun
bitartean.
Ez da arraroa Whatsappeko taldeetan emakumeak iraintzen dituzten bideoak etengabe
bidaltzen dituen norbait egotea.
Horiek guztiak ez dira garrantzirik gabeko txantxak eta ez dira kasualitatez egiten,
emakumeen kontrako agresioak banalizatzen dituen kultura sexistaren islada direlako.
Egoera honi buelta emateko, interakzio hauetan parte ez hartzea ez da nahikorik,
5. proaktiboak izan behar dugu. Baina banalizazio honen ondorioz, askotan ez da erraza
behar‐beharrezkoak diren erantzun trinkoak noiz eman identifikatzea, ezta erantzun
eraginkorrak asmatzea ere: egoera batzuk handizkatu ahal ditugu edo ixiltasunaren
legearen partaideak izan gaitezke. Ez da erraza ez, are gutxiago erantzunak bakardadean
ematen badira.
Eta denon artean egingo bagenu?.
Hiru egoera hipotetikoen inguruan gogoeta txiki bat egitea proposatzen dizuegu:
Indarkeria ahal da?, Mikrobiolentzia da?, Genero indarkeriari egoteari laguntzen dio?
Zelan joka dezakegu?.
Fitxa 1.2
Geuk ere ardura badaukagu: Giza sareetan eta egunerokotasunean jarduteko
proposamenak
Jazarpenak, indarkeriarekin
zerikusia duten egoerak,
interakzioak
edo Indarkeria justifikatzen
laguntzen duten
interakzioak.
Deskripzioa
(Face book, whats App,
email, ikastetxeko
elkarrrizketak…).
Egoera zehaztu eta
definitu.
Zer egin giza sareetan?.
Aurrez aurreko
elkarrizketan?.
Mutil batek bere neska
ohiaren kontrako mezuak
zabaltzen ditu neskak
harremana moztu eta gero.
Ikasle bat umiliatzen dituen
irainak entzun dizkiot talde
bati.
7. Irakasleak edo beste ikasle batek aurrez aldetik ordenagailuan prestatutako fitxa
batean idatziko ditu talde bakoitzean aurre egiteko proposamenak ikastetxeko
arduradunari pasatzeko.
Arduradunak egoeren aurrean taldetan izandako gogoetak jasoko ditu Berdintasun
Batzordean aztertuak ahal izateko eta aipagarrienak direnekin dokumentu txiki bat
sortzeko. Dokumentua izango da bigarren saioaren abiapuntua. Era berean, gela
guztietan egindako proposamenak batuko ditu laburpen fitxan eta izango dira
bigarren saioaren abiapuntua.
Beste aukera bat: planteatzen diren bi saioak aste berean egitea da; tutoretza saio
batean bat, eta beste arlo batean bestea, ekitaldiaren ahalik eta hurbilen. Edozein
kasutan ere, bien artean tarte bat egon behar du Berdintasun Batzordeak planteatuko
lana egin ahal izateko.
Banan banako Fitxa (2.1)
GEUK ERE ARDURA BADAUKAGU
Emakumeak iraintzen dituzten bideo sexistak, objetuak bezala irudikatzen dituztenak,
ezagutzen duzun neska bat umiliatzen dutenak, "homosexualei buruzko" txisteak edota
txiste sexistak, jendea barregarri uzten dituztenak... ohikoak dira gaur egun.
Gure Facebook‐ean, Tuenti‐an edo Whatsapp‐ean broma bezala bidaliak izan diren
mezu horiek noizbait topatuko ditugu. Batzuetan estereotipoekin egindako bromak
dira, ez ordea beste batzuetan. Inoiz pentsatu duzue horietako asko indarkeriaren
oinarrian egon daitezkeela?.
Adibidez, jarrera sensualean agertzen diren pertsona batzuen argazkiei buruzko
iruzkinak bidaltzen dira, eta ohikoak dira horien inguruko puntuazio lehiaketak.
Honelakoetan argazkia jarri duenaren kontrako iritziak botatzen dira, ez ordea, botoa
eman eta iruzkinak egiten dituztenen kontra.
Askotan mutilek egindako agresioak banalizatu egiten dira, “mutilen gauzak dira”,
biktimengan agresioak jazartzeko arrazoiak bilatzeko denbora gehiegi erabiltzen dugun
bitartean.
Ez da arraroa Whatsappeko taldeetan neskak iraintzen dituzten bideoak etengabe
bidaltzen dituen norbait egotea.
8. Horiek guztiak ez dira garrantzirik gabeko txantxak eta ez dira kasualitatez egiten,
emakumeen kontrako agresioak banalizatzen dituen kultura sexistaren islada direlako.
Egoera honi buelta emateko, Interakzio horietan parte ez hartzea ez da nahikorik,
proaktiboak izan behar dugu. Baina askotan, ez da erraza erantzun eraginkorrak
asmatzea, are gutxiago erantzun horiek bakardadean ematen baditugu, batez ere
ingurukoek hipersensibleak garela edo exageratu edo handizkatu egin dugula esaten
digutenean.
Eta denon artean egiten badugu?.
Hiru egoera hipotetikoen inguruan gogoeta txiki bat egingo dugu: indarkeria ahal da?,
Mikrobiolentzia da? Genero indarkeriari egoteari laguntzen dio?, Zelan joka dezakegu?.
12. 3‐
Genero biolentziaren prebentzioaren inguruan dauden ikerketek, jazarpen bat
gertatzen denean, aintzakotzat hartzen dute inguruan dauden pertsonen erantzuna
edota erantzunik eza. Hori dela eta, laguntasunean heztea oso garrantzitsua da eta
honen inguruko gogoeta txiki‐txikitatik hastea.
• Lagunak oso garrantzitsuak dira, baina zer egingo dute zerbait gertatzen
zaidanean, babestuko naute edo “matón” delakoaren ondoan jarriko dira?. Nik
zer egin dezaket nire lagunari zerbait egiten diotenean?.
• Gaizki tratazen nauenak, jotzen nauenak, maite nau?, Nire laguna izan
daiteke?.
Honen inguruan lan egiteko jarduera batzuk proposatzen dira:
Jarduerak
3.1‐ Zergatik Azaroak 25?.
3.2‐ Leloa asmatu edo aurkeztu.
3.3‐ Leloarekin jarduerak egin .
3.4‐ Ekitaldia.
3.5‐ Tratu onen aldeko DEKALOGOA egin.
3.1 – Zergatik Azaroak 25?.
• Umeei azalduko zaie egun hori nondik datorren, eta horrelakorik ez gertatzeko,
ikastetxean tratu onen aldeko kanpaina batean parte‐hartzea proposatuko zaie.
Zergatik ospatzen den egun hori argudiatu (adinaren arabera , txikiekin bideoa, kanta,
antzerki, komiki bat erabil daiteke eta nagusiekin wikipedia).
• Nagusiek interneten egunari buruzko bilaketa bat egin dezakete: bideoak,
kantak...
Denbora balego, link hauetan webquest topa ditzakezue ikasle batzuek gaiari buruz
lan bat presta dezaten:
http://www.juntadeandalucia.es/averroes/sanwalabonso/wqyct/mq_25nov/recursos.
htm
Haur eta Lehen Hezkuntza
13. 3.2‐ Lelo bat sortzea: marrazki, ikurra, logotipo bat … egitea sortzea
Egunaren istorioa ezagutu eta gero, kanpainan parte hartzeko lelo baten inguruko lana
planteatuko da. Gaiak: Indarkeriaren kontra eta tratu onen alde.
Adinaren arabera:
• Lelo bat asmatu edo sortu.
• Lelo batzuen artean bat aukeratu.
• Lelo bat ematen zaie.
Adibidez: “Indarrez, ezta musu bat ere ez”; “Maite nauenak ondo tratatzen nau BETI”.
• Leloaren inguruan gogoeta bat planteatu dakieke.
• Aukeratu eta gero, leloarekin lotuta, umeek , mailaren arabera, honelako
ekintzaren bat egingo dute:
Pankarta; Horma irudiak, Plastikazko lanak; Power point‐ak; Kanta (rap modukoa);
Bertsoa; Marrazkia; Bideo bat; Dantza bat…
Haur hezkuntzakoekin, txikiekin, gogoeta bat planteatu daiteke:
‐ Emakundek ateratzen duen kartela jarri eta galdetu zergatik ateratzen dituzten
horrelako kartelak, ia ezagutzen dituzten?.
‐ Tratu onen inguruan umeekin hitz egin. Nola nahi dugu besteok gu tratatzea?.
‐ Honetan laguntzeko ipuin bat edo bideo bat aukera dezakegu. Oso ondo dago
ideiak hartzeko ere “Ni un besito a la fuerza:
http://www.juntadeandalucia.es/averroes/sanwalabonso/wqyct/mq_25nov/re
cursos.htm
‐ Horma irudiak egin eta ikastetxeko erakusketan parte hartu
3.3‐ Leloa aukeratu
Ikastetxean lelo bat aukeratuko da eta horretarako geletan sortutako guztiak Txoko
Morean, pasabideetan edo beste toki batean erakusgai jarriko dituzte. Gero,
ikastetxeak erabakiko du lelo bat aukeratzeko prozedura eta iritziak.
3.4‐ Ekitaldia‐ GEUK ERE TRATU ONEN ALDE!.
Erakusketa bat antolatu patioan, lan plastikoak (horma irudiak, …) erabiltzea
indarkeriaren inguruan. Tratu onak, harreman positiboak gaia harturik
3.5‐ Dekalogo bat sortu