1. NUTRIZINO
FUNTZINOA
DIGESTINO APARATUA ETA DIGESTINOA
Digestino aparatuaren funtzinoa hartzen doguzan
elikagaiak substantzia txikiago edo mantenugai
bihurtzea da.
DIGESTINO PROZESUA
Ahoan elikagaiak mastekatu eta xehatu egiten
dogu hortz-haginen bidez. Mihinak txu
guruineak sortzen daben txagas naahasten
dauz elikagaiak, elikadura boloa sortu arte.
Faringean eta hestegorrian behera, elikadura
boloa urdailera heltzen da.
Urdailean, elikadura boloa urin gastrikoagaz
nahasten da, urdaileko mogimenduari esker eta
kimo substantzia oretsua bihurtzen da.
Heste mehean, kimoa pankreako urinakaz
behazunagaz eta heste urinakaz nahasten da eta
kiloa sortzen da, elikagaien mantenugaiek
osotutako substantzia likidoa.
Heste lodiak gure gorputzak aprobetxatu ez
dauzan substantziak batu eta gorozki bihurtzen
dauz. Gorozkiak uzkiaren bidez egozten dira.
2. DIGESTINO APARATUAREN
GAIXOTASUNAK
Txantxarrak, aerofloagia eta beherakoa.
> Hortz-haginetako txantxarrak hotz-haginei
kalte egiten deutse, ahoko bakterioen eraginez.
> Aerofagia digestino hodian gasak sartzen
diranean sortzen da, eta ondoeza eragiten dauz.
> Beherakoa heste meharra ura eta
mantenugaiak ondo xurgatzeko gai ez danean
gertatzen da, eta, horregaitik, gorozkiak sarri eta
likidoak izaten dira.
ZIRKULAZINO APARATUA
ETA ZIRKULAZINOA
Mantenugaiak eta oxigenoa gure gorputzeko
zelula guztietara heldu daitezan eta zelulek
sortzen dabezan hondakinak egozteko behar da.
ZIRKULAZINO APARATUAREN OSOGAIAK
Bihotza, odol basoak eta odola.
Bihotza toraxaren ezkerraldean kokatuta dago,
odola gorputz guztira bultzatzen dau. Bihotzaren
hormak muskulu ehunez osotuta dagoz, eta
3. barrualdea hutsa dauka, lau berrunbez osotuta:
aurikula bi eta bentrikulu bi. Balbula
trikuspideak eskumako aurikulea eta bentrikulea
bereizten dauz. Balbula mitralak ezkerreko
aurikulea eta bentrikulea banatzen dauz.
Odol basoak era askotako lodiera daukien
hodiak dira.Lodiaren arabera, arteriak, benak eta
kapilarrak bereizten dira.
> Arteriak odola bihotzetik gorputzeko organo
guztietara zabaltzen dabe.
> Benek odola gorputzeko atal guztietatik
bihotzera daroe.
> Kapilarrak arteriak eta zanak lotzen dabez.
Odola, mantenugaiak eta oxigenoa garraiatzen
dauz, eta hondakinak batzen dauz. Zelulez
osotuta dago.
> Plasmea likido horixka bat da, digestinoari
esker sortutako mantenugaiak garraiatzen dauz.
Odol zelulak globulu gorriak, gobulu zuriak
eta plaketak dira.
> Plaketakzauriak ixten dabez.
> Globulu zuriek gorputza infeksinoetatik
babesten dabe.
4. > Globulu gorriek oxigenoa eta karbono
dioxidoa garraiatzen dabe.
ARNASA APARATUA
ETA ARNASKETA
Arnasa aparatuak airetik oxigenoa hartzen dau eta
gure gorputzak sortzen dauan karbono dioxidoa
kanpora botaten dau.
Arnasa aparatuaren osogaiak
Arnasbideak:
> Sudur hobiak airea gure gorputzean sartzeko eta
ateratzeko hobiak dira. Airea birikietara heldu aurretik
garbitzea, berotzea eta hoztea da.
> Faringea airea eroaten dau sudur hobietatik
birikietara. Horregaitik gara gai ahotik ere arnasea
hartzeko.
> Laringea faringea eta trakea lotzen dauzan hodia
da. Barruan ahotz kordak daukaz, airea igarotean
bibratu eta ahotza sortzen daben muskulu bi.
> Trakea bronkio izeneko hodi bitan banatutako hodia
da.
> Bronkioak birikietan bronkiolo izeneko hodi
txikiagotan adarkatzen dira.
5. > Birikiak biriki bakoitzaren barruan, bronkioloen
muturretan, biriki albeolo izeneko zakutxo
moduko batzuk dagoz.
ARNAS APARATUAREN
GAIXOTASUNAK
> Gripea: birus batek sortutako gaixotasun oso
ohikoa da. Birus hori errez kutsatzen da petsona
batetik bestera, eta sukarra, muskuluetako mina
eta ondoeza eragiten dauz.
> Asmea: bronkioloak estutu eta aireari
pasatzen izten ez deutsienean sortzen da.
Bronkodilatadore izeneko botiken bidez
kontrolatu daiteke.
ODOL ZIRKULAZINOA
Odol zirkulazinoa zirkuitu bereiztu biren bidez
egitea da.
> Zirkulazino txikia edo birikietakoa bihotzetik
birikietara doa eta bihotzera itzultzen da.
Eskumako bentrikulutik karbono dioxidoz
betetako odola biriki arteriaren bidez atera eta
birikietara heltzen da. Birikietako albeoloetan
odolak karbono dioxidoa azkatzen dau, eta
oxigenoa artzen dau. Biriki benen bidez, odol
oxigenatua bihotzaren eskerreko aurikulara
6. heltzen da, gero eskerreko bentrikulura doa eta
zirkulazino nagusia hasten da.
> Zirkulazino nagusia edo orokorra bihotzetik
beste organoetara doa eta bihotzera itzultzen da.
Ezkerreko bentrikulutik odol oxigenatuak aorta
arteriaren bidez urteten dau, eta gorputzeko organo
guztietan banatzen da oxigenoa eta mantenugaiak
izteko eta karbono dioxidoa eta ondakinak jasoteko.
Substantziaz betetako odola bihotzeko eskumako
aurikulara itzultzen da, kaba benen bidez.
Eskumako aurikuletik eskumako bentrikulura doa
eta, hortik, zirkulazino txikira.
ZIRKULAZINO APARATUAREN
GAIXOTASUNAK
> Tronbosia: odolean tronbo izeneko pikor bat
eratu eta arteria bat edo bena bat ixten
dauanean gertatzen da. Obesitateak eta erreteko
ohiturak gaixotasun hau izateko arriskua
ugaritzen dabe.
> Miokardio infartua: oxigenorik ezak eraginda
bihotzaren zati bateko zelulak hiltean oinarritzen
da gaixotasun bat da. Bihotzekoa dieta orekatu
baten eta jarduera fisikoaren bidez ekidin
daiteke.
> Arteriosklerosia: arterien barruan gantzak
metatzen diralako arteriak gogortzean sortzen
7. da, ariketa fisikoak egitea, neurriz jatea, koipe
gitxi hartzea eta ez erretea dira neurri egokienak.
IRAITZ APARATUA
ETA IRAIZKERA
Zelulek ezabatu beharreko hondakin
substantziak sortzen dabez. Iraitz aparatua genu
sistemeaz eta izerdi izerdi guruinez osotuta
dago.
GERNU SISTEMEA
Gorputzak karbono dioxidoa botatzen dau eta,
gernu sistemak gure zelulek osotutako
hondakinak ez-gaseosoak egozten dauz.
Kuntzurrunek, ureterrek, gernu maskuriak eta
uretreak osotzen dabe gernu sistemea.
> Kuntzurrunak baba formako organo bi dira,
eta kaxa torazikoaren azpian dagoz,
bizkarrazurraren alde banata. Kuntzurrunetatik
igaroten dan odola iragaztea da horren
eginkizuna, organismoarentzat toxikoak diran
hondakinak erauzteko.
8. > Ureterrak gernua kuntzurrunetatik hartu eta
gernu maskuria eroaten daben hodi bi dira.
> Gernu maskuria zaku formako organo
gihartzu bat da, eta zakuan gordeta egoten da
gernua, uretratik kamporatu arte.
> Uretra hodiaren bidez, gernu maskurian
gordtako gernua egiten da.
IZERDI GURUINAK
> Izerdi guruinen bidez, horreetatik hur dagozan
kapilarretako substantzia toxikoak ezabatzen
dira. Horretarako, izerdia sortzen dabe, poroen
bidez egozten da.
>Izerdi guruinei esker, gorputzaren
tenperaturea kontrolatzen da.
IRAITZ APARATUAREN
GAIXOTASUNAK
> Zistitisa gernu maskuriaren infekzioa da, pixa
egiterakoan mina eragiten dauz.
> Kuntzurrunetako harriak organo horretan
gernuan disolbatutako substantzietatik sortzen
9. diran masa solidoak dira.
> Kuntzurrunetako gitxitegitasuna odola
iragazteko gaitasuna galtzen dabenean sortzen
da.
10. diran masa solidoak dira.
> Kuntzurrunetako gitxitegitasuna odola
iragazteko gaitasuna galtzen dabenean sortzen
da.